SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
Prestakuntza
II.Mundu Gerra izenekoan urpeko ontzi ingeles batek tiro egin eta bete-betean jo zuen alemaniarren
"schiff" bat. Izugarrizko zuloa egin zion, eta gerrarako prestatutako merkataritza-ontzi itxurako
barku hura hondoratzen hasi zen berehala. Nahiko lan izan zuten kanoikadek hil ez zituzten
marinelek salbamenduko txalupak askatu, uretara bota eta eurak barruan sartzen.
Itsas kapitainen arteko ohorezko araudiak agintzen zuena duintasunez bete behar-eta, kapitainak,
beste guztiak bezala bere burua salbatzen ahalegindu ordez, ontziarekin batera hondoratzea erabaki
zuen. Tripulaziokoek bazekiten hala zela gauza, baina gizatasuna jabetu zitzaien eta, une larri
haietan, oihu eta deiadarka, salbatzeko esaten zioten kapitainari, salto egiteko txaluparen batera,
itota hiltzea alferrekoa zela. Kapitaina beldurrak egongo zen dudarik gabe, baina sendo eusten zion
bereari. Halako batean, pilotu gaztetxo bati otu zitzaion hau esatea:

    - Kapitain jauna, salba zaitez. Alemaniak bi hilabetean egiten du honelako ontzi bat,
      baina hogeita hamar urte behar ditu zu bezalako kapitain bat prestatzeko.

Irmo eta ardura-eske esan zion hori, esan zionez, pilotu gazteak. Eta orduan bai,
orduan amore eman zuen kapitainak. Gerokorik ez dakit. Kapitaina, beharbada, fusilatu egingo
zuten bere burua salbatu zuelako, edo, agian, handik aurrera ere bere postuan jarraituko zuen beste
barku bateko tripulazioaren arduradun. Auskalo! Gertaldi honek beti gogorarazten dit
prestakuntzaren balioa, argi erakusten baitigu prestakuntza oso balore berezia dela, ia norbera
bezain norbera dela. Gauza askoren jabe den aberatsak bere etxeak, lurrak, hegazkina, bitxiak, dirua
eta enparauak, dituen gauza guztiak banatzerik izango du nahi dituenen artean; bere gorputzeko
atalen dohaintza ere egiterik izango du, baita hori ere. Ez, ordea, ikasiak dituen trebetasunak:
mekanikakoak, musikakoak, medikuntzakoak, hezkuntzakoak, familia
gobernatzekoak abilezia horiek ezin izango ditu banatu. Prestakuntza lortzeko
denbora behar da, eta jarduna ere bai. Denbora eta jardunarekin norbera bilakatzen
dira. Ezinbestekorik ez omen da mundu honetan. Egia dirudi horrek; izan ere, herrialdeetako
lehendakari asko, hainbat mediku ospetsu, seme-alaba ugariko familietako guraso zintzo eta
umezale anitz hil dira euren beharra zegoen sasoian. Ezinbestekorik ez badago ere, badira behar-
beharrezkoak direnak edo, gutxienez, oso komenigarriak eta ordezkaitzak. Esaterako, kontatutako
gertakizuneko kapitaina.



                                                             Kaxildo Alkorta, laguna.
                                                           (Administrazioa Euskaraz, 58.zk., 2007-X )




4. maila

More Related Content

Viewers also liked

Gisela montalvo 1
Gisela montalvo 1Gisela montalvo 1
Gisela montalvo 1GISS1993
 
Fotos de mi familia
Fotos de mi familiaFotos de mi familia
Fotos de mi familiakeliusco
 
Juan dominictoreto
Juan dominictoreto Juan dominictoreto
Juan dominictoreto juancho18200
 
Diploma of Management
Diploma of ManagementDiploma of Management
Diploma of ManagementLajos Somodji
 
A verdade sobre o glúten
A verdade sobre o glútenA verdade sobre o glúten
A verdade sobre o glútenElisandrox
 
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas Gerais
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas GeraisMaterial de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas Gerais
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas GeraisGPPlab
 
Asertividad
AsertividadAsertividad
AsertividadMiVeSo
 
22003 387446228017968 1060027614_n
22003 387446228017968 1060027614_n22003 387446228017968 1060027614_n
22003 387446228017968 1060027614_nAyah Luckers
 
Livro de receitas imigrantes
Livro de receitas imigrantesLivro de receitas imigrantes
Livro de receitas imigrantesturma401
 
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!telugustop.com
 

Viewers also liked (19)

Temario Física
Temario FísicaTemario Física
Temario Física
 
Rendement van leren en veranderen
Rendement van leren en veranderenRendement van leren en veranderen
Rendement van leren en veranderen
 
Gisela montalvo 1
Gisela montalvo 1Gisela montalvo 1
Gisela montalvo 1
 
Fotos de mi familia
Fotos de mi familiaFotos de mi familia
Fotos de mi familia
 
Artigo
ArtigoArtigo
Artigo
 
Juan dominictoreto
Juan dominictoreto Juan dominictoreto
Juan dominictoreto
 
Diploma of Management
Diploma of ManagementDiploma of Management
Diploma of Management
 
24_Apprciation_2011
24_Apprciation_201124_Apprciation_2011
24_Apprciation_2011
 
A verdade sobre o glúten
A verdade sobre o glútenA verdade sobre o glúten
A verdade sobre o glúten
 
Oficina grupo dos icones 15 set
Oficina grupo dos icones 15 setOficina grupo dos icones 15 set
Oficina grupo dos icones 15 set
 
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas Gerais
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas GeraisMaterial de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas Gerais
Material de Apoio | Acodo de Resultados no Governo do Estado de Minas Gerais
 
Gota
GotaGota
Gota
 
Zahi̇rhu known batinhu theory law 3
Zahi̇rhu  known  batinhu  theory  law  3Zahi̇rhu  known  batinhu  theory  law  3
Zahi̇rhu known batinhu theory law 3
 
Informe nº1 caa final
Informe nº1 caa finalInforme nº1 caa final
Informe nº1 caa final
 
Asertividad
AsertividadAsertividad
Asertividad
 
22003 387446228017968 1060027614_n
22003 387446228017968 1060027614_n22003 387446228017968 1060027614_n
22003 387446228017968 1060027614_n
 
Tiago e solange
Tiago e solangeTiago e solange
Tiago e solange
 
Livro de receitas imigrantes
Livro de receitas imigrantesLivro de receitas imigrantes
Livro de receitas imigrantes
 
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!
తిరుమలను వారికి ఇచ్చేయాలట!
 

More from E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 

Prestakuntza 2

  • 1. Prestakuntza II.Mundu Gerra izenekoan urpeko ontzi ingeles batek tiro egin eta bete-betean jo zuen alemaniarren "schiff" bat. Izugarrizko zuloa egin zion, eta gerrarako prestatutako merkataritza-ontzi itxurako barku hura hondoratzen hasi zen berehala. Nahiko lan izan zuten kanoikadek hil ez zituzten marinelek salbamenduko txalupak askatu, uretara bota eta eurak barruan sartzen. Itsas kapitainen arteko ohorezko araudiak agintzen zuena duintasunez bete behar-eta, kapitainak, beste guztiak bezala bere burua salbatzen ahalegindu ordez, ontziarekin batera hondoratzea erabaki zuen. Tripulaziokoek bazekiten hala zela gauza, baina gizatasuna jabetu zitzaien eta, une larri haietan, oihu eta deiadarka, salbatzeko esaten zioten kapitainari, salto egiteko txaluparen batera, itota hiltzea alferrekoa zela. Kapitaina beldurrak egongo zen dudarik gabe, baina sendo eusten zion bereari. Halako batean, pilotu gaztetxo bati otu zitzaion hau esatea: - Kapitain jauna, salba zaitez. Alemaniak bi hilabetean egiten du honelako ontzi bat, baina hogeita hamar urte behar ditu zu bezalako kapitain bat prestatzeko. Irmo eta ardura-eske esan zion hori, esan zionez, pilotu gazteak. Eta orduan bai, orduan amore eman zuen kapitainak. Gerokorik ez dakit. Kapitaina, beharbada, fusilatu egingo zuten bere burua salbatu zuelako, edo, agian, handik aurrera ere bere postuan jarraituko zuen beste barku bateko tripulazioaren arduradun. Auskalo! Gertaldi honek beti gogorarazten dit prestakuntzaren balioa, argi erakusten baitigu prestakuntza oso balore berezia dela, ia norbera bezain norbera dela. Gauza askoren jabe den aberatsak bere etxeak, lurrak, hegazkina, bitxiak, dirua eta enparauak, dituen gauza guztiak banatzerik izango du nahi dituenen artean; bere gorputzeko atalen dohaintza ere egiterik izango du, baita hori ere. Ez, ordea, ikasiak dituen trebetasunak: mekanikakoak, musikakoak, medikuntzakoak, hezkuntzakoak, familia gobernatzekoak abilezia horiek ezin izango ditu banatu. Prestakuntza lortzeko denbora behar da, eta jarduna ere bai. Denbora eta jardunarekin norbera bilakatzen dira. Ezinbestekorik ez omen da mundu honetan. Egia dirudi horrek; izan ere, herrialdeetako lehendakari asko, hainbat mediku ospetsu, seme-alaba ugariko familietako guraso zintzo eta umezale anitz hil dira euren beharra zegoen sasoian. Ezinbestekorik ez badago ere, badira behar- beharrezkoak direnak edo, gutxienez, oso komenigarriak eta ordezkaitzak. Esaterako, kontatutako gertakizuneko kapitaina. Kaxildo Alkorta, laguna. (Administrazioa Euskaraz, 58.zk., 2007-X ) 4. maila