SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 4
HITZAPASA

Helburu orokorrak

   •   Euskarazko eduki propioak sortzea (bai ekimenaren bultzatzailearen aldetik
       eta baita beste edozein erabiltzailearenetik ere)
   •   Euskarazko aisiari lotutako edukiak zabaltzea
   •   Euskarazko lexikoa ikastea edota hobetzea
   •   Sarean euskarazko edukien inguruko partaidetza sustatzea


Sarean euskarazko eduki propioak sortzea beharrezkoa da, euskarak
aurrera egingo badu

Azkenaldian, jardunaldi eta mahai-inguru ezberdinetan parte hartzeko aukera izan
dut: zuzeu.com albistegi digitalaren urteurrenean, Azkue fundazioak
antolatutako Open Space jardunaldietan eta EHUko Uda Ikastaroetako Euskara
2.0 ikastaroan, besteak beste. Guztietan garbien ateratako ondorioetako bat
euskaraz eduki propioak sortzearen garrantzia izan da. Garbi dago, halaber, gure
gazteek -eta hain gazteak ez direnek- ez dutela aisiarako joerarik sarean, batik bat
gune gutxik eskaintzen dutelako aukera hori euskaraz. Gauzak horrela, bi gabezia
horiek sortutako hutsunea, neurri apalean, betetze aldera dator Hitzapasa
gunea.

Zergatik hitz-joko baten inguruko gune bat euskararen sustapenerako?

   •   Hitz-jokoak motibagarriak dira eta desafioa bultzatzen dute.
   •   Hiztegia eta edukiak modu entretenigarrian lantzen laguntzen dute.
   •   Edozein eduki errepasatzeko baliagarriak dira.
   •   Hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du. Jokoek ahalegin hori
       samurtzen lagundu dezakete.

HitzaPasari buruz

Aski ezaguna da telebistako Pasapalabra programaren azken txanpa, non
alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Ikusten nuen bakoitzean, beti
inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako genioke
euskaldunok… Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun
ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoak sortzeari ekin nion. Orduan ere,
erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek
ezagutzen ote zuen Pasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali
zizkidaten (PowerPoint eta JClic programak erabiliz egindakoak), baina nahiko urrun
zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean adibide pare
bat topatu nituen eta, horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta
jatorrizko .fla artxiboak (flash) lortu nituen. Lagun informatiko bati esker, kodea
pixka bat ukitu eta erroskoa euskal alfabetoari egokitu ondoren, nola edo hala
jokoa abian ipintzea lortu nuen. Hementxe ikusgai: http://www.euskaljakintza.com/
hitzapasa/
Kontua da jokoak nik uste baino oihartzun handiagoa izan zuela eta martxoan
sarean ipini nuenetik hona, egunetik egunera, bisitari kopurua hazten joan dela.
Bisitari kopurua ugaltzen joatearekin batera, handitzen joan dira
erabiltzaileengandik jasotako hobekuntza proposamenak. Sinetsita hobekuntza
horiek guztiak oso lagungarriak izan daitezkeela euskaldun erabiltzaileontzat eta
kontuan izanda horiek guztiak nire kabuz ezinezkoa dela aurrera eramatea (ez naiz
informatikari edo garatzaile), Adaki Komunikazioak enpresarekin harremanetan
jarri eta, egun, jokoak dituen gabeziak eta aukerak aztertu ondoren, jarraian
zehazten dena egitea proposatzen dugu.

Garatu beharrekoa:

   •   Hitzapasari berariazko entitatea eman, hosting eta domeinu
       propioan kokatuz. Domeinua http://www.hitzapasa.com litzateke. Gaur
       egun, Ordiziako Jakintza Ikastolako euskaljakintza.com domeinuaren
       barruan kokatuta dago.
•   Hitzapasa.com webgunea garatu. Software librean oinarritutako
    webgunea izango da, eduki guztiak Creative Commons lizentziapean
    argitaratuko dira eta ondorengo atalak izango ditu:
        o Hitzapasara jokatu:
                Atal honetan jokoa bera (geroxeago azaltzen diren
                  zehaztasunekin) eta jokatzeko jarraibideak egongo dira.
                  Hiru urratsetan aritzeko aukera emango dugu: 1. urratsa
                  (oinarrrizko hiztegia), 2. urratsa (erdi mailakoa) eta 3. urratsa
                  (hizkuntzaren ezaguera sakona eskatzen dutenak).
                Hiru datu-base sortu. Berrikuntza nabarmenetako bat
                  izango da hau. Orain arte, artxibo ezberdinak sortzen
                  genituen joko ezberdin bakoitzeko (hiru zailtasun mailatan
                  banatuta) eta behin jokoa eginda eta erantzunak ikusita,
                  erabilgarritasuna gal zezakeen (ikus adibidea:
                  http://euskaljakintza.com/ariketak/hitzapasa/hp1-9.swf).
                  Orain, maila eta hitz bakoitzeko 50 hitz eta haien definizioak
                  sartuko ditugu datu-basean. Hau da, erabiltzaileak 1. urratsa
                  egitea hautatzen badu, aldiro letra bakoitzak dituen 50 hitz
                  horietako bat kargatuko da, ausaz. Modu honetara, jokoaren
                  konbinazio ezberdinak aterako dira, beti ezberdina izango da.
                  Jokoa amaitzean, erantzunak ikusi ahal izango dira.
                Estandarretan oinarritutako jokoa bihurtu. Orain arte, .swf
                  (Flash) artxiboak sortu izan ditugu, hau da, sortutako artxibo
                  horiek estandarra eta irekia ez den formatuan daude; izan
                  ere, fitxategi hauek zuzenki irakurri edota moldatu ahal
                  izateko, nahitaez Adobe Flash Player programa erabili behar
                  da. Formatu jabedunak (ez estandarrak) erabiltzaileengan
                  sortzen duten teknologiarekiko menpekotasunetik askatzeko,
                  HTML5 formatu estandarra erabiliko genuke Hitzapasarako,
                  edonorri irakurtzeko aukera emanez.
        o Irabazleen sailkapena:
                Jokoaren pizgarrietako bat erabiltzaileek lortutako emaitzen
                  sailkapena edo rankinga gordetzea izango da; beraz, atal
                  honetan horren berri emango dugu. Sailkapena, alde batetik,
                  hilabetero berritzen joango da eta, bestetik, jokoaren sorrera
                  unetik izandako emaitza onenen artxiboa ere begi-bistan
                  geratuko da.
                Partaidetza sustatzeko, sariak ipintzen saiatuko gara pizgarri
                  moduan. Hori aurrera eramateko, sarientzako babesleak
                  lortzea da gure helburua; beraz, sari horiek babesleen baitan
                  egongo dira. Asmoa da sari hauek, batetik, maila bakoitzeko
                  hilabeteko irabazleentzat izatea; eta, bestetik, urteko
                  sailkapenean hiru onenentzat urrats bakoitzean. Ez da gure
                  lehentasunetako bat sariak banatzearena; izan ere, nahikoa
                  errekonozimendu iruditzen baitzaigu sailkapenaren buru
                  izenak azaltzearena; dena den, baldineko babesle horien
                  logoak ipintzeko gunea aurreikusiko dugu.
        o Harreman orria:
                Harreman orrian aukera emango dugu gurekin harremanetan
                  jartzeko eta nork bere iradokizunak, ideiak, hobekuntzak,
                  kexak edo direlakoak zuzenean bidaltzeko. Kolaborazio eta
                  erabiltzaileekin elkarrizketa hori bizirik mantentzen saiatuko
                  gara sortuko ditugun Twitterreko kontu eta Facebookeko
                  orriaren bitartez.
        o Zeure hitzapasa sortu:
                Hau izango da beste berrikuntza nabarmenetako bat.
                  Plataforma berezi bat sortuko dugu, Hitzapasa.com guneko
atal gisa integratuko duguna, edozein erabiltzailek bere
            Hitzapasa sor dezan. Aukera bereziki egokia izan daiteke
            ikastetxe, euskaltegi eta abarretako irakasle
            guztientzat, modu erakargarrian, unitate amaierako errepasoa
            egiteko, ikusitako edukiak ikasturte amaieran gogorarazteko...
            Halaber, interesgarria izan daiteke Hitzapasa tematikoak
            sortzeko. Adibide batzuk jartzearren, Donostiako zinemaldiari
            buruzkoa, Euskalencounterren ingurukoa zein edozein
            herritako historiaren gainekoa. Abagune paregabea izan
            daiteke, denon partaidetzarekin eta pixkanaka-pixkanaka,
            euskarazko edukiak sarean hedatzen joateko.
         Hilabete hauetan asko izan dira aukera hori baliatu nahi izan
            duten erabiltzaileak; beraz, atal honi garrantzi berezia eman
            nahi diogu. Badakigu, dena den, asko erraztu behar dela bidea
            jendeak bere eduki propioak sor ditzan, teknologiak atzera
            egin gabe. Horretarako, hiru urrats erraz jarraituz, aukera
            emango genuke nork bere Hitzapasa sortu eta Hitzapasa.com
            gunean eskegitekoa (ikus, ezberdintasunak alde batera utzita,
            blogak sortzeko blogari.net plataforma edo webquestak
            sortzeko phpwebquest gunea.
o   Jokoa deskargatu. Gerta liteke norbaitek jokoari erabilera
    pertsonala eman nahi izatea eta horretarako nahiago izatea jokoa
    ordenagailura jaistea. Horretarako ere aukera emango dugu. Bideo-
    tutorial bat ere prestatuko dugu, gida gisa, non jokoak sortzeko
    jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugun.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Hitzapasa

Literatura bilbo11
Literatura bilbo11Literatura bilbo11
Literatura bilbo11Maite Goñi
 
Web-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraWeb-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraAndoni Sanz
 
Mahara eskuliburua
Mahara eskuliburuaMahara eskuliburua
Mahara eskuliburuajuanezeiza
 
Software librea behar dugu
Software librea behar duguSoftware librea behar dugu
Software librea behar dugugorka azk
 
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaMintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaAzkue Fundazioa
 
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbidea
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbideaEuskaljakintza: heziblog baten ibilbidea
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbideaMaite Goñi
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27talaia
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onamagis003
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaPitxis
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoaguest41e74b
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Ana Basterra
 
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.euskaljakintza: euskara blog baten bidez.
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.Maite Goñi
 
Arbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakArbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakkepahernandez
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)teketen
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...Ainhoa Ezeiza
 
Blogak eta Web 2.0
Blogak eta Web 2.0Blogak eta Web 2.0
Blogak eta Web 2.0teketen
 

Semelhante a Hitzapasa (20)

Literatura bilbo11
Literatura bilbo11Literatura bilbo11
Literatura bilbo11
 
Web-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraWeb-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskura
 
Mahara eskuliburua
Mahara eskuliburuaMahara eskuliburua
Mahara eskuliburua
 
Software librea behar dugu
Software librea behar duguSoftware librea behar dugu
Software librea behar dugu
 
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaMintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
 
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbidea
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbideaEuskaljakintza: heziblog baten ibilbidea
Euskaljakintza: heziblog baten ibilbidea
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
 
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.euskaljakintza: euskara blog baten bidez.
euskaljakintza: euskara blog baten bidez.
 
Arbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakArbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloak
 
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
 
Blogak eta Web 2.0
Blogak eta Web 2.0Blogak eta Web 2.0
Blogak eta Web 2.0
 
Eskola 2 0
Eskola 2 0Eskola 2 0
Eskola 2 0
 
Gure bloga
Gure blogaGure bloga
Gure bloga
 
Kudeaketa ona
Kudeaketa onaKudeaketa ona
Kudeaketa ona
 

Mais de Maite Goñi

La innovacion educativa en los centros
La innovacion educativa en los centrosLa innovacion educativa en los centros
La innovacion educativa en los centrosMaite Goñi
 
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gidaSare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gidaMaite Goñi
 
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Proiektuetan Oinarritutako IkaskuntzaProiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Proiektuetan Oinarritutako IkaskuntzaMaite Goñi
 
Aurkezpena 11-12
Aurkezpena 11-12Aurkezpena 11-12
Aurkezpena 11-12Maite Goñi
 
Buber sarietan bozka egin
Buber sarietan bozka eginBuber sarietan bozka egin
Buber sarietan bozka eginMaite Goñi
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanMaite Goñi
 
Bizkaiera ere liburuetara
Bizkaiera ere liburuetaraBizkaiera ere liburuetara
Bizkaiera ere liburuetaraMaite Goñi
 
XVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakXVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakMaite Goñi
 
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanEuskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanMaite Goñi
 
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaXVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaMaite Goñi
 
Web2.0euskarazabaltzeko
Web2.0euskarazabaltzekoWeb2.0euskarazabaltzeko
Web2.0euskarazabaltzekoMaite Goñi
 
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtutaIrakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtutaMaite Goñi
 
EGA Ahozko Proba
EGA Ahozko ProbaEGA Ahozko Proba
EGA Ahozko ProbaMaite Goñi
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenMaite Goñi
 
Gerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literaturaGerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literaturaMaite Goñi
 
XX.a, mende berria literatura berria
XX.a, mende berria literatura berriaXX.a, mende berria literatura berria
XX.a, mende berria literatura berriaMaite Goñi
 

Mais de Maite Goñi (20)

La innovacion educativa en los centros
La innovacion educativa en los centrosLa innovacion educativa en los centros
La innovacion educativa en los centros
 
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gidaSare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
 
Ulhi
UlhiUlhi
Ulhi
 
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Proiektuetan Oinarritutako IkaskuntzaProiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
 
Aurkezpenadef
AurkezpenadefAurkezpenadef
Aurkezpenadef
 
Aurkezpena 11-12
Aurkezpena 11-12Aurkezpena 11-12
Aurkezpena 11-12
 
PLE
PLEPLE
PLE
 
Buber sarietan bozka egin
Buber sarietan bozka eginBuber sarietan bozka egin
Buber sarietan bozka egin
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
 
Bizkaiera ere liburuetara
Bizkaiera ere liburuetaraBizkaiera ere liburuetara
Bizkaiera ere liburuetara
 
XVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeakXVIII eta XIX. mendeak
XVIII eta XIX. mendeak
 
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldeanEuskal literaturaren loraldia iparraldean
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
 
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaskaXVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
 
Web2.0euskarazabaltzeko
Web2.0euskarazabaltzekoWeb2.0euskarazabaltzeko
Web2.0euskarazabaltzeko
 
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtutaIrakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
 
EGA Ahozko Proba
EGA Ahozko ProbaEGA Ahozko Proba
EGA Ahozko Proba
 
Blog Wiki
Blog WikiBlog Wiki
Blog Wiki
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
 
Gerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literaturaGerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literatura
 
XX.a, mende berria literatura berria
XX.a, mende berria literatura berriaXX.a, mende berria literatura berria
XX.a, mende berria literatura berria
 

Hitzapasa

  • 1. HITZAPASA Helburu orokorrak • Euskarazko eduki propioak sortzea (bai ekimenaren bultzatzailearen aldetik eta baita beste edozein erabiltzailearenetik ere) • Euskarazko aisiari lotutako edukiak zabaltzea • Euskarazko lexikoa ikastea edota hobetzea • Sarean euskarazko edukien inguruko partaidetza sustatzea Sarean euskarazko eduki propioak sortzea beharrezkoa da, euskarak aurrera egingo badu Azkenaldian, jardunaldi eta mahai-inguru ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dut: zuzeu.com albistegi digitalaren urteurrenean, Azkue fundazioak antolatutako Open Space jardunaldietan eta EHUko Uda Ikastaroetako Euskara 2.0 ikastaroan, besteak beste. Guztietan garbien ateratako ondorioetako bat euskaraz eduki propioak sortzearen garrantzia izan da. Garbi dago, halaber, gure gazteek -eta hain gazteak ez direnek- ez dutela aisiarako joerarik sarean, batik bat gune gutxik eskaintzen dutelako aukera hori euskaraz. Gauzak horrela, bi gabezia horiek sortutako hutsunea, neurri apalean, betetze aldera dator Hitzapasa gunea. Zergatik hitz-joko baten inguruko gune bat euskararen sustapenerako? • Hitz-jokoak motibagarriak dira eta desafioa bultzatzen dute. • Hiztegia eta edukiak modu entretenigarrian lantzen laguntzen dute. • Edozein eduki errepasatzeko baliagarriak dira. • Hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du. Jokoek ahalegin hori samurtzen lagundu dezakete. HitzaPasari buruz Aski ezaguna da telebistako Pasapalabra programaren azken txanpa, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Ikusten nuen bakoitzean, beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako genioke euskaldunok… Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoak sortzeari ekin nion. Orduan ere, erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek ezagutzen ote zuen Pasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali zizkidaten (PowerPoint eta JClic programak erabiliz egindakoak), baina nahiko urrun zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean adibide pare bat topatu nituen eta, horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta jatorrizko .fla artxiboak (flash) lortu nituen. Lagun informatiko bati esker, kodea pixka bat ukitu eta erroskoa euskal alfabetoari egokitu ondoren, nola edo hala jokoa abian ipintzea lortu nuen. Hementxe ikusgai: http://www.euskaljakintza.com/ hitzapasa/
  • 2. Kontua da jokoak nik uste baino oihartzun handiagoa izan zuela eta martxoan sarean ipini nuenetik hona, egunetik egunera, bisitari kopurua hazten joan dela. Bisitari kopurua ugaltzen joatearekin batera, handitzen joan dira erabiltzaileengandik jasotako hobekuntza proposamenak. Sinetsita hobekuntza horiek guztiak oso lagungarriak izan daitezkeela euskaldun erabiltzaileontzat eta kontuan izanda horiek guztiak nire kabuz ezinezkoa dela aurrera eramatea (ez naiz informatikari edo garatzaile), Adaki Komunikazioak enpresarekin harremanetan jarri eta, egun, jokoak dituen gabeziak eta aukerak aztertu ondoren, jarraian zehazten dena egitea proposatzen dugu. Garatu beharrekoa: • Hitzapasari berariazko entitatea eman, hosting eta domeinu propioan kokatuz. Domeinua http://www.hitzapasa.com litzateke. Gaur egun, Ordiziako Jakintza Ikastolako euskaljakintza.com domeinuaren barruan kokatuta dago.
  • 3. Hitzapasa.com webgunea garatu. Software librean oinarritutako webgunea izango da, eduki guztiak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira eta ondorengo atalak izango ditu: o Hitzapasara jokatu:  Atal honetan jokoa bera (geroxeago azaltzen diren zehaztasunekin) eta jokatzeko jarraibideak egongo dira. Hiru urratsetan aritzeko aukera emango dugu: 1. urratsa (oinarrrizko hiztegia), 2. urratsa (erdi mailakoa) eta 3. urratsa (hizkuntzaren ezaguera sakona eskatzen dutenak).  Hiru datu-base sortu. Berrikuntza nabarmenetako bat izango da hau. Orain arte, artxibo ezberdinak sortzen genituen joko ezberdin bakoitzeko (hiru zailtasun mailatan banatuta) eta behin jokoa eginda eta erantzunak ikusita, erabilgarritasuna gal zezakeen (ikus adibidea: http://euskaljakintza.com/ariketak/hitzapasa/hp1-9.swf). Orain, maila eta hitz bakoitzeko 50 hitz eta haien definizioak sartuko ditugu datu-basean. Hau da, erabiltzaileak 1. urratsa egitea hautatzen badu, aldiro letra bakoitzak dituen 50 hitz horietako bat kargatuko da, ausaz. Modu honetara, jokoaren konbinazio ezberdinak aterako dira, beti ezberdina izango da. Jokoa amaitzean, erantzunak ikusi ahal izango dira.  Estandarretan oinarritutako jokoa bihurtu. Orain arte, .swf (Flash) artxiboak sortu izan ditugu, hau da, sortutako artxibo horiek estandarra eta irekia ez den formatuan daude; izan ere, fitxategi hauek zuzenki irakurri edota moldatu ahal izateko, nahitaez Adobe Flash Player programa erabili behar da. Formatu jabedunak (ez estandarrak) erabiltzaileengan sortzen duten teknologiarekiko menpekotasunetik askatzeko, HTML5 formatu estandarra erabiliko genuke Hitzapasarako, edonorri irakurtzeko aukera emanez. o Irabazleen sailkapena:  Jokoaren pizgarrietako bat erabiltzaileek lortutako emaitzen sailkapena edo rankinga gordetzea izango da; beraz, atal honetan horren berri emango dugu. Sailkapena, alde batetik, hilabetero berritzen joango da eta, bestetik, jokoaren sorrera unetik izandako emaitza onenen artxiboa ere begi-bistan geratuko da.  Partaidetza sustatzeko, sariak ipintzen saiatuko gara pizgarri moduan. Hori aurrera eramateko, sarientzako babesleak lortzea da gure helburua; beraz, sari horiek babesleen baitan egongo dira. Asmoa da sari hauek, batetik, maila bakoitzeko hilabeteko irabazleentzat izatea; eta, bestetik, urteko sailkapenean hiru onenentzat urrats bakoitzean. Ez da gure lehentasunetako bat sariak banatzearena; izan ere, nahikoa errekonozimendu iruditzen baitzaigu sailkapenaren buru izenak azaltzearena; dena den, baldineko babesle horien logoak ipintzeko gunea aurreikusiko dugu. o Harreman orria:  Harreman orrian aukera emango dugu gurekin harremanetan jartzeko eta nork bere iradokizunak, ideiak, hobekuntzak, kexak edo direlakoak zuzenean bidaltzeko. Kolaborazio eta erabiltzaileekin elkarrizketa hori bizirik mantentzen saiatuko gara sortuko ditugun Twitterreko kontu eta Facebookeko orriaren bitartez. o Zeure hitzapasa sortu:  Hau izango da beste berrikuntza nabarmenetako bat. Plataforma berezi bat sortuko dugu, Hitzapasa.com guneko
  • 4. atal gisa integratuko duguna, edozein erabiltzailek bere Hitzapasa sor dezan. Aukera bereziki egokia izan daiteke ikastetxe, euskaltegi eta abarretako irakasle guztientzat, modu erakargarrian, unitate amaierako errepasoa egiteko, ikusitako edukiak ikasturte amaieran gogorarazteko... Halaber, interesgarria izan daiteke Hitzapasa tematikoak sortzeko. Adibide batzuk jartzearren, Donostiako zinemaldiari buruzkoa, Euskalencounterren ingurukoa zein edozein herritako historiaren gainekoa. Abagune paregabea izan daiteke, denon partaidetzarekin eta pixkanaka-pixkanaka, euskarazko edukiak sarean hedatzen joateko.  Hilabete hauetan asko izan dira aukera hori baliatu nahi izan duten erabiltzaileak; beraz, atal honi garrantzi berezia eman nahi diogu. Badakigu, dena den, asko erraztu behar dela bidea jendeak bere eduki propioak sor ditzan, teknologiak atzera egin gabe. Horretarako, hiru urrats erraz jarraituz, aukera emango genuke nork bere Hitzapasa sortu eta Hitzapasa.com gunean eskegitekoa (ikus, ezberdintasunak alde batera utzita, blogak sortzeko blogari.net plataforma edo webquestak sortzeko phpwebquest gunea. o Jokoa deskargatu. Gerta liteke norbaitek jokoari erabilera pertsonala eman nahi izatea eta horretarako nahiago izatea jokoa ordenagailura jaistea. Horretarako ere aukera emango dugu. Bideo- tutorial bat ere prestatuko dugu, gida gisa, non jokoak sortzeko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugun.