1. FILOSOFIA AZTERKETA (proposamena): 1. Ebaluazioa
2 puntu: Test erako galderatan (erantzun anitzekoak eta egia gezurra)
Definitu hurrengo termino filosofikoak elkarrekin duten erlazioa nabarian jarriz
Azterketa bakoitzean 3 egongo dira (3 X 0,5 = 1.5 puntu)
(Hurrengo galderan agertuko ez direnak aukeratuko ditudala argi dago ere)
Jakintza filosofikoa Definizio edo kontzeptu unibertsalak
Jakintza mitikoa Abstrakzioa
Jakintza zientifikoa Intelektualismo etikoa
Zientzia motak Erretorika
Ezagutza iturriak Erlatibismoa
Metodo enpiriko esperimentala Eszeptizismoa
Lengoia-Pentsamendua-Errealitatea Zentzuak-iritzia
Sapere Aude Arrazoia-zientzia
Etika autonomoa Gauzak eta ideiak
Filosofiaren sorrera Mundu sentigarria (mundu materiala)
Filosofia teorikoa Mundu ulergarria (mundu ideiala)
Filosofia praktikoa Dualismo metafisikoa
Garai kosmologikoa Dualismo epistemologikoa
Aldaketaren arazoa Dualismo antropologikoa
Arje Heziketa prozesua
Garai antropologikoa Balio absolutuak (ongia eta justizia)
Metodo sokratikoa edo mayeutika Filosofo gobernaria
Erlazionatu azpimarratutako hitzak zehazki azalduz (3.5 puntu)
Galdera hau egiteko edozein lekutatik has zaitezke: Ideien arteko kohesioa baloratuko dut,
eta ideia nagusien adierazpenean sakontasun eta zehaztasun maila baita ere
• Desberdindu ezazu filosofia teorikoa eta praktikoa. Platonek filosofia teorikoa eta praktikoa elkartzen
ditu haitzuloaren mitoan; azaldu ezazu proposatzen dituen dualismoak azalduz (metafisikoa,
epistemologikoa eta antropologikoa). Zergatik Kantek XVIII. Mendean filosofia ez dela zientzia
esaten du? Metodo enpiriko esperimentalarekin lotu dezakezu? Nola? Zelan lotu daiteke Kanten
filosofia filosofia teoriko eta praktikoarekin? Zer da filosofia Kantentzat? Zergatik dio Kantek filosofia
ezin dela irakatsi? Nola lotu dezakezu “Sapere Aude” esaldiarekin?
• Desberdindu ezazu garai kosmologikoa eta garai antropologikoa. Zein erlazio dauka presokratikoen
aldaketaren arazoak Platonen dualismo epistemologiko eta metafisikoarekin? Sokratesen “Bakarrik
dakit ezer ez dakidala” eta Sofisten “Gizakia da gauza guztien neurria” bere esanahi filosofikoan
desberdindu itzazu. Zertan Sokrates eta Sofistak bat datoz? Zertan ez? Zergatik Platonentzat
ezagutza ezak esklabo egiten gaitu? Azaldu ezazu Sofistek eta Sokratesek nola eragin zioten
Platoni (nola lotu daiteke bakoitza dualismo epistemologikoarekin eta dualismo metafisikoarekin)
Zergatik “ustea ez da jakitea”? Nola eragiten dio Platoni Sokrates maisuaren intelektualismo
etikoak? Nola lotu daiteke filosofo gobernariarekin?
• Zergatik Atenaseko Periklesen mendeak garai antropologikoan eragiten du? Nola? Zeintzuk dira
erlatibistak? Zergatik Sokratesek kontzeptu unibertsalak proposatzen ditu? Zelan lotu daitezke
zentzumenezko ezagutzarekin? Eta ezagutza arrazionalarekin? Nola erlaziona daitezke aurreko
biak Platonen dualismo epistemologikoarekin (ustea ez da jakitea)? Nola erlaziona daitezke heziketa
prozesuarekin? Zergatik Platonentzat filosofoari dagokio gobernari izatea (filosofo gobernaria)? Nola
elkartzen ditu Platonek filosofia teorikoa eta filosofia praktikoa filosofo gobernariaren bidez?
• Nola ezberdintzen dira zentzumenezko ezagutza eta ezagutza arrazionala? Azaldu ezazu metodo
enpiriko esperimentala kontutan hartuz. Desberdindu ezazu Sokratesen kontzeptu orokorrak eta
Platonen Ideia perfektuak. Zelakoa da mundu materiala Platonentzat? Eta da mundu ideiala? Zer
dago bakoitzean? Nola lotu daiteke zentzumenezko ezagutzarekin? Eta ezagutza arrazionalarekin?
Nola lotu dezakezu Platonen filosofia filosofia praktikoarekin? Zertan ezberdintzen dira Platonen eta
Kanten filosofiaren ikuspegiak?