1. Trabajo por proyectos. FERNANDO HERNÁNDEZ
Fernando Hernández unibertsitateko irakasleetako bat da eta honek proiektu bat
eraman du aurrera bere taldearekin. Gaur egun oraindik ere ikastetxeetako proiektuen
arteko lana aztertzen jarraitzen du.
Hau, 83an hasi zen mugimendu moduan hartu daiteke, eta bertako helburua,
ikasleekiko irakasleen posizioa aldatzea litzateke. Azkenean liburua, aurrez aurretik
prestatutako klaseak, etab alde batera utzi, eta ikasgela elkarrizketarako gune moduan
eraikitzea lortu nahi zuten. 90eko erreforman, metodologia konstruktibista gailendu
zen, eta orain berriz konpetentzien erreforma aurkitzen dugu, non bertan konpetentzien
pedagogia bat ahalbideratzen duen.
Berak eta bere taldeak, hau hezkuntzako ikuspuntu moduan hartzen zuten eta
horretarako hiru ideia nagusi zituzten:
1. Haurrei beste begi batzuekin begiratzea; jakintzaren haur moduan ikustea.
2. Zirkuluan ikasten dela, interakzioetatik abiaturik. Eta ikasgela, ikerketarako
zentro moduan ikusten dela, esperientzien gune bihurtuz.
3. Eta azkenik, ikasleak subjektu moduan hartzea. Hauek esperientzien,
ezagutzen eta jakintzen eramaile moduan hartu behar dira, eta irakasleak
horiek mugitzen, hobetzen eta eraldatzen saiatu eta lagundu behar du.
Hori da gaur egun dagoen hezkuntzaren ideia nagusia.
Ideiak argi uzteko, prestakuntzaren esperientziei begiratuz eta hauen segimendua
eginez, irakasleak bi gauzez konturatzen dira gehien bat hauen esanetan. Batetik,
garrantzitsua dela ikasleekiko lotura aldatu egin beharra daukatela, eta beste alde
batetik, esperientziaren ideia. Ikasgelan sortutako esperientziak ikaskuntzarenak
badira, uste dute adi egon beharra dagoela ikasgelako gertaeretan, bai eta horiek
jakin, interpretatu, kokatu eta bultzatu egin behar dituztela. Azkenik, Fernando
Hernándezek ere beste ideia bat azaleratzen du; irudimen pedagogikoa bultzatzea.
Azken hau, bere esanetan, liburuengatik, teknologiagatik eta hezkuntza inguratzen
duen industria guztiagatik bahitua dago.
Orain arte esandako guztia kontutan izanik, erreportariak, aholku batzuk eskatzen
dizkio metodologia honetan hasi nahi duen edozein irakasleri eskaintzeko. Honen
iritzia esanguratsua da, izan ere, esaten du garrantzitsuena jendea hau egiteko prest
egotea litzatekeela. Denek dute aukera alderdi horretatik lan egiteko, baina jende asko
2. ez dago prest aldatzeko. Horretarako arrazoiak ere azaltzen dizkigu, eta horien artean
honakoak aurki ditzakegu: erlazio pedagogiko horien guneak, segurtasun guneak
direla eta bertan bakoitzaren beldurretatik lan egiten dela, ezin dela ezer ez aurreikusi
eta bidai batean sartzen zarela eta ez dela jakiten zer gerta daiteken. Baina aldi
berean, esperientzia atsegina izaten dela, eta lanean jarraitzea bultzatzen zaituela.
Hori bai, azpimarratzen du garrantzitsua dela bakarrik ez sentitzea, eta horretarako
hainbat lotura edota sare sortzen saiatzen dira, baina batez ere, ikusten duten jendea
bere lanarekiko jarraitzaile edo zale bihurtzen direla.
Hausnarketa egitean, Fernando Hernándezek adierazten du ez duela jada proiektuen
arteko lanei buruz hitz egiten, eta ezta proiektu pedagogikoez ere, baizik eta erlazio
moduan ikastea da kontua, horrekin esperientziak, subjektuak eta ezagutzak
erlazionatu ahal dituztelako. Hori dela eta, ikasgela, eta eskola bere, proiektuen arteko
erlazioan datza, eta bertan ikerketako gai ezberdinak elkartzen dira, beraien arteko
loturak ezarriz.