SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 5
Baixar para ler offline
 
2015eko Joxe Mari Korta sariak:
Pedro Abásolo, Manu Galindez, José Luis Larumbe eta
Iñaki Alkorta
Pedro Abásolo
Bilbon jaio zen, eta ikasle perfekzionista eta saiatua izan zen; prestakuntzaren
fase guztietan ikasteaz gain, lan ere egin zuen. 24 urte zituela, 1968. urtean,
Industria Ingeniaritzako ikasketak nota onenekin amaitu zituen Bilboko
Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan.
S. A. Echebarría enpresan hasi zen ingeniari lanetan, tailerretan, baina 36 urte
bete zituenerako taldeko industria-arloko zuzendari nagusi izendatu zuten.
Konpainia egoera larrian zegoen orduan, bai ekonomiaren aldetik, bai lanaren
aldetik; milaka langile zituen bere ardurapean eta, beraz, bere lehen proiektu
handi hori erronka latza izan zen, kudeaketaren ikuspegitik begiratuta. 40 urte
zituela, aurreko esperientzia gogorra bezain aberasgarria bizi ostean, bere
enpresa-bokazioa garatzea erabaki zuen, baina ez kudeaketaren aldetik, baizik
eta enpresaburu izanik.
Garai hartan Grupo Acenor izena zuen taldearekin harremanetan jarraitu zuen,
baina Banco Bilbao zenarekin lankidetza estuan hasi zen, Industria Taldean
zituzten arazoak konpontzeko. Fase horretan, honako kargu hauek bete zituen,
besteak beste:
Zuzendari nagusi Cobre Electrólica y Metales S.A. (ERCOSA) enpresan.
Akziodun eta kontseilari SIA, Sociedad Industrial Asturiana Santa Bárbara
sozietatean.
Sortzaile eta presidente Acenor I+D enpresan; gaur egun, Grupo Gervau
taldearen erreferentziako ikerketa-zentroa da. Era berean, presidente izan da
Grupo Olarra taldean eta Forjas de Amorebieta enpresan.
Aurrerago, Nervacero enpresako presidente, Altos Hornos de Bergarako
presidente eta Unión Cerrajera enpresako presidenteorde ere izan zen.
Akziodun eta kontseilari IDS enpresan; adimen artifiziala landu zuen Espainiako
lehen enpresa izan zen. Presidente Mecaner enpresan.
Enpresa publikoan ere bete ditu kargu garrantzitsuak:
Kontseilari DENAC Industria Sustatzeko Sozietatean. Kontseilari SPRIn. Azken
25 urte hauetan Arabako Tubos Reunidos enpresan presidente eta akziodun
izan da, Productos Tubulares enpresako presidente eta Inauxa enpresako
kontseilari. Garai hartan lorpen garrantzitsuak izan zituen:
 
-­‐ Tubos Reunidos enpresak burtsan zuen balorazioa 3 milioi eurotik 1.100 milioi
eurora igo zen 2007. urtean, eta enpresaren akziodunen oinarrian 400 akziodun
izatetik 7.000 akziodun izatera igaro zen.
-­‐ 2.000 lanpostu, gehienak ekoizpeneko zuzeneko eskulana zirela.
-­‐ Nazioartean finkatzea; egun, negozio-zifraren % 80 esportatzen du eta, horren
ondorioz, kulturan eta antolaketan aldaketa oso garrantzitsua gertatu da.
-­‐ Azken urteotan, 400 milioi euroko inbertsiogile-plana gauzatu du eta, horri
esker, lantegiak zentro lehiakor eta goi-mailako teknologiakoak bihurtu dira.
-­‐ Subillabide industrialdean instalazio berria ezarriko da etorkizunean, Marubeni
munduko liderrarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru
Aldundiaren laguntza sendoarekin. Instalazio berri horretan, petrolioa muturreko
baldintzetan erauzteko azken belaunaldiko hodiak fabrikatzeko teknologia
modernoenak egongo dira. Kalitatezko lanpostuak sortzeko aurreikuspen
handiak dituzte.
Manu Galindez
Manu Galindez Alonsotegin jaio zen eta Bilboko Industria Perituen Eskolan eta
Kordobako Unibertsitate Laboralean egin zituen ikasketak, mekanikari
espezialitatean (Makina Erreminta).
1968. urtean hasi zen lanean, Herri Lanetako Ministerioan, eta N-1 errepidean
REDIA Plana zena garatu zuen obra-zuzendariaren laguntzaile izanik,
Burgosetik Segovia probintziaren mugarainoko desdoblamendua eginez.
1970-1978 aldian, obra zibileko eraikuntzako eta enpresen mantentze-lanetako
familia-enpresa bat zuzendu zuen.
1978. urtean Asfaltos Uribe enpresan hasi zen lanean, enpresaren ekoizpen-
arduradun moduan, eta 1982. urtean Pabisa (Pavimentos de Bizkaia S.A.) sortu
zelarik, ekoizpen-zuzendari izan zen.
Gerora, Pabisa eta Garbiker enpresek osatutako BTB (Bizkaiko Txintxor
Berziklategia) enpresa publiko-pribatuaren gerente izan zen (enpresaren
kapitala Bizkaiko Foru Aldundiarena zen, % 100ean).
Manu Galindezek erantzukizun handiko karguak bete ditu Bizkaiko, Euskadiko
eta Espainiako enpresa-arloko hainbat elkarte eta erakundetan.
1996an Ascobi-Bieba Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartean sartu
zen eta 2000. urtera bitarte Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen; 2000.
urtean lehendakariorde izendatu zuten.
2006. urtean Ascobi-Biebako presidente izateko hautatu zuten, eta 2014ko
apirilaren 4ra arte egon zen kargu horretan. Azken aldi horretan, 2006tik 2014ra
bitarte CEBEK konfederazioaren Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde
Exekutiboko kide izan zen, bai eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko eta
Kontseilu Nagusiko kide ere, Bizkaiko eta Euskadiko sustapenaren eta
eraikuntzaren sektoreko enpresaburuen ordezkari izanik bietan.
 
2006-2014 aldian, halaber, Euskadiko Eraikuntzako Lan Fundazioaren
(Euskadiko patronalaren eta sindikatuen arteko organo paritarioa) presidente
izan zen, eta CNC Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalaren Zuzendaritza
Batzordean eta Eraikuntzako Lan Fundazioaren Patronatuan parte hartu zuen.
Sektoreko erreferente izan da erakundeetan eta enpresa-elkarteetan, urte
luzez.
Egindako lanen hainbat adibide aipatuko ditugu:
- Metropoli hegoaldeko saihesbidearen 3. tartea (Portugalete-Trapagaran)
eta 4. tartea (Trapagaran-Gorostiza) eraiki zituen, tunel eta bidezubi
ugarirekin.
- Euskalduna Jauregia handitzeko lanak.
- Barakaldoko Pormetxeta plaza urbanizatzeko lanak (lan horren maketa
New Yorkeko arte modernoko museoan dago).
- Ballonti ardatza, Nocedal-Balparda tartean, II. fasea.
- Bilboko Hiri Zirkuitua.
- Kirol-eraikuntzak: belar artifizialeko futbol-zelaiak (Bizkaian 1982. urtean
egin zen lehenengoa, eta beste hainbat gerora)
- Ingurumen-arloan, TMB eta BTBren instalazioen proiektua, eraikuntza
eta ustiapena.
José Luis Larumbe
José Luis Larumbe Iruñean jaiotako industria-ingeniari da, eta 1977. urtean
GIROA SAU enpresa sortu zuen; enpresaren helburu soziala energia-
eraginkortasuneko zerbitzuak instalatzea, mantentze-lanak egitea eta saltzea
da, berokuntzako, klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioen bitartez.
Konpainiaren zuzendari nagusi eta presidente izan zen 1996. urtera arte; urte
hartan, kargu exekutiboa utzi zuen baina erakundeko kontseilari izaten jarraitu
zuen. Gaur egun, GIROA SAU enpresa VEOLIA talde frantziarrean sartuta
dago, eta 950 langile inguru ditu. Espainiako iparralde osoan jarduten du,
Galiziatik hasi eta Aragoira bitarte, eta urtean 150 milioi euro inguru fakturatzen
ditu.
Talde beraren barruan, Galizian kokatutako ALTAIR SA sozietate filialaren
kontseilari ere izan da, bai eta ESYS MONTENAY ESPAÑA SA taldean ere.
1996. urtean, HOTELES Y TERMAS SA enpresaren akziodun bihurtu zen;
enpresa hori Donostiako La Perla talasoterapia-zentroaren jabea da, eta gaur
egun, erreferentziazko enpresatzat hartzen da Donostiara datozen turistentzat
eta Donostiako gizartean ere presentzia handia du.
 
Sozietatearen presidenteordea eta kontseilaria izan da hasieratik.
1998. urtean, MENDIA Y MURUA SL enpresan ere partaidetzak eskuratu
zituen; enpresa horrek galdaragintza osagarrirako eta eraikuntzarako metalezko
egiturak eta errementaritza-lanak egiten ditu industria-arloan.
Sozietatearen presidentea eta kontseilari delegatua izan da hasieratik. Halaber,
LM2000 Ingenieros SL enpresaren administratzaile bakarra eta jabekidea ere
bada; ingeniaritza-garapenak egiten ditu enpresa horrek, eta obra-proiektuak
egin eta zuzentzen ditu eraikin mota guztietan beharrezkoak diren instalazioei
dagokienez.
Bestalde, DOCUMENT XXI SL enpresaren eta URBE-ASGAR Asociados SLP
enpresaren jabekidea eta kontseilaria ere bada; lehenengo enpresak
dokumentuak kudeatzen ditu, hau da, mota guztietako dokumentuak
digitalizatu, zaindu eta kodifikatzen ditu. Bigarren enpresa, aldiz, Donostian
dago eta kontularitza-arloko, zerga-arloko, lan-arloko eta merkataritza-arloko
aholkularitzan jarduten du.
Iñaki Alkorta
Donostiar honek ikasketa juridikoak eta enpresa-kudeaketarekin lotutakoak egin
zituen, eta TALLERES PROTEGIDOS GUREAK enpresaren Administrazio
Kontseiluko presidentea da. Enpresa-talde hori lan-aukera egonkorrak eta
pertsonen mugetara ahalik eta gehien egokitutako lan-aukerak sortzeko eta
kudeatzeko sortu zen, eta adimen-desgaitasuna duten gipuzkoarrei
lehentasuna ematen diete.
Gaur egun, GUREAK taldean hainbat enpresa biltzen dira eta industriaren,
zerbitzuen, zuzeneko publizitatearen eta dokumentazioaren tratamenduaren
sektoreko jarduerak egiten dituzte, batik bat, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan.
Era berean, hainbat asistentzia-zerbitzu ere eskaintzen dituzte: adimen-
atzeratasuna dutenentzako eguneko zentroak, desgaitasun psikikoa
dutenentzako okupazio-programa alternatiboak, gizarte-bazterkeriaren
arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako enplegu-zerbitzuak. Gaur egun,
GUREAK TALDEAn 5.000 lagun inguru biltzen dira enpleguko, okupazioko eta
prestakuntzako programetan, eta horietatik % 83k desgaitasunen bat du.
GUREAK Taldea esperientzia bikaintzat eta "jardunbide egokien" eredutzat
hartzen da nazioan eta nazioartean, desgaitasuna dutenen laneratzeari
dagokionez, eta hori dela-eta, nazioko eta nazioarteko hainbat esperientziatan
parte hartu ahal izan du (Leon, Guadalajara, Bartzelona…; eta
Hispanoamerikan Mexiko, Txile eta abar); Espainiako zenbait probintziatan
frankiziak ere zabaldu ditu, betiere taldearen espezialitateetan oinarrituta.
 
Iñaki Alkorta Asociación de Trabajo Protegido del País Vasco – Euskal Herriko
Lan Babestuaren Elkartearen (EHLABE) sortzaileetako bat izan zen, eta gaur
egun presidentea da.
Esparru horretan aitzindari izaki, biltzar eta argitalpenetan aditu gisa gonbidatu
izan dute, eta sari eta aipamen ugari jaso ditu.
Bere lorpenen adibideak aipatzearren, “Seminari sobre l’ aplicació del Dret del
Traball en els Centres Especials de Traball” mintegian parte hartu du,
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Euskal Herriko Unibertsitateko udako
ikastaroak. Donostia-San Sebastián. Euskal Herriko Unibertsitateko Autonomia
Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterrean irakasle da. Enpleguaren
problematikarekin lotutako hainbat masterretan irakasle gonbidatua izan da,
aditu gisa (Unibertsitateak: EHU, Deustu, Valentzia, Salamanca, Alacant.)
GUREAK TALDEAren argitalpenen zuzendari eta partaide izan da:
- “Guía de Prospección de Empleo” - desgaitasuna dutenentzako
enplegua aztertzeko gidaliburua. Egilea: GUREAK Taldea, LANTEGI
BATUAK eta ADAPEI GIRONDE (ENPLEGUA-HORIZON-Europako
Gizarte Funtsa Erkidegoaren Ekimena). 1998.
- “Guía de buenas prácticas: Orientaciones para una atención de calidad
en Talleres Protegidos”: T.P. GUREAKek bultzatutako azterketa,
adimen-urritasuna duten pertsonei zuzeneko arreta eman behar dieten
profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa diseinatzeko eta
gauzatzeko. 1999ko apirila.
- T.P. GUREAKek antolatutako biltzarraren sintesia: “Síntesis del
Congreso Internacional: Nuevos conceptos en el Trabajo Protegido”.
1999ko apirila.
- “Empleo y personas con trastorno mental: Estudio de la respuesta
laboral y de la satisfacción en el trabajo de las personas con
discapacidad en razón de un trastorno mental”: GUREAK Taldea -
ZEHARO Programa (SARELAN proiektua-Europako Gizarte Funtsa).
1999ko ekaina.
• Iñaki Alkorta:
- Historia bat gaitasunak lantzen – Una historia potenciando capacidades”.
GUREAK taldearen 30 urteko historia. 2007.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a 2015eko Joxe Mari Korta sariak

Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014
Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014
Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena Irekia - EJGV
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Irekia - EJGV
 
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Irekia - EJGV
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena Irekia - EJGV
 
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...#KampusEnAcción #KampusEkintzan
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Irekia - EJGV
 
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalida
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalidaPanelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalida
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia SolidarioanEmausFundacionSocial
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriak
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriakLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriak
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriakIrekia - EJGV
 
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - GaztenpresaGaztenpresa
 
Onena Emateko Garaia
Onena Emateko GaraiaOnena Emateko Garaia
Onena Emateko Garaialuisortuzar
 
Semelhante a 2015eko Joxe Mari Korta sariak (16)

Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014
Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014
Saridunen profila Joxe Maria Korta sariak_2014
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena
Lehendakaritzaren hitzaldia - AMPO kooperatibaren 50. Urteurrena
 
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
Discurso del Lehendakari - 25 Aniversario de Goieki - Agencia de Desarrollo d...
 
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
 
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
Ekintzailetza Sustatzeko Erakunde arteko Plana 2013 - 2016
 
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
 
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...
7. Modulu Tematikoa: Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Sol...
 
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016) Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programa (2014-2016)
 
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalida
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalidaPanelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalida
Panelfisa Bisitaldia - Lehendakariaren hitzalida
 
2011 Urteko txostena
2011 Urteko txostena2011 Urteko txostena
2011 Urteko txostena
 
Goierrikaria 13-14
Goierrikaria 13-14Goierrikaria 13-14
Goierrikaria 13-14
 
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan
6) Gizarte Inklusioa eta Gizarteratze Enpresak Ekonomia Solidarioan
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriak
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriakLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriak
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiriak
 
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
2013 urteko Txostena - Gaztenpresa
 
Onena Emateko Garaia
Onena Emateko GaraiaOnena Emateko Garaia
Onena Emateko Garaia
 
Mais de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Mais de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
2015eko Joxe Mari Korta sariak

  • 1.   2015eko Joxe Mari Korta sariak: Pedro Abásolo, Manu Galindez, José Luis Larumbe eta Iñaki Alkorta Pedro Abásolo Bilbon jaio zen, eta ikasle perfekzionista eta saiatua izan zen; prestakuntzaren fase guztietan ikasteaz gain, lan ere egin zuen. 24 urte zituela, 1968. urtean, Industria Ingeniaritzako ikasketak nota onenekin amaitu zituen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. S. A. Echebarría enpresan hasi zen ingeniari lanetan, tailerretan, baina 36 urte bete zituenerako taldeko industria-arloko zuzendari nagusi izendatu zuten. Konpainia egoera larrian zegoen orduan, bai ekonomiaren aldetik, bai lanaren aldetik; milaka langile zituen bere ardurapean eta, beraz, bere lehen proiektu handi hori erronka latza izan zen, kudeaketaren ikuspegitik begiratuta. 40 urte zituela, aurreko esperientzia gogorra bezain aberasgarria bizi ostean, bere enpresa-bokazioa garatzea erabaki zuen, baina ez kudeaketaren aldetik, baizik eta enpresaburu izanik. Garai hartan Grupo Acenor izena zuen taldearekin harremanetan jarraitu zuen, baina Banco Bilbao zenarekin lankidetza estuan hasi zen, Industria Taldean zituzten arazoak konpontzeko. Fase horretan, honako kargu hauek bete zituen, besteak beste: Zuzendari nagusi Cobre Electrólica y Metales S.A. (ERCOSA) enpresan. Akziodun eta kontseilari SIA, Sociedad Industrial Asturiana Santa Bárbara sozietatean. Sortzaile eta presidente Acenor I+D enpresan; gaur egun, Grupo Gervau taldearen erreferentziako ikerketa-zentroa da. Era berean, presidente izan da Grupo Olarra taldean eta Forjas de Amorebieta enpresan. Aurrerago, Nervacero enpresako presidente, Altos Hornos de Bergarako presidente eta Unión Cerrajera enpresako presidenteorde ere izan zen. Akziodun eta kontseilari IDS enpresan; adimen artifiziala landu zuen Espainiako lehen enpresa izan zen. Presidente Mecaner enpresan. Enpresa publikoan ere bete ditu kargu garrantzitsuak: Kontseilari DENAC Industria Sustatzeko Sozietatean. Kontseilari SPRIn. Azken 25 urte hauetan Arabako Tubos Reunidos enpresan presidente eta akziodun izan da, Productos Tubulares enpresako presidente eta Inauxa enpresako kontseilari. Garai hartan lorpen garrantzitsuak izan zituen:
  • 2.   -­‐ Tubos Reunidos enpresak burtsan zuen balorazioa 3 milioi eurotik 1.100 milioi eurora igo zen 2007. urtean, eta enpresaren akziodunen oinarrian 400 akziodun izatetik 7.000 akziodun izatera igaro zen. -­‐ 2.000 lanpostu, gehienak ekoizpeneko zuzeneko eskulana zirela. -­‐ Nazioartean finkatzea; egun, negozio-zifraren % 80 esportatzen du eta, horren ondorioz, kulturan eta antolaketan aldaketa oso garrantzitsua gertatu da. -­‐ Azken urteotan, 400 milioi euroko inbertsiogile-plana gauzatu du eta, horri esker, lantegiak zentro lehiakor eta goi-mailako teknologiakoak bihurtu dira. -­‐ Subillabide industrialdean instalazio berria ezarriko da etorkizunean, Marubeni munduko liderrarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza sendoarekin. Instalazio berri horretan, petrolioa muturreko baldintzetan erauzteko azken belaunaldiko hodiak fabrikatzeko teknologia modernoenak egongo dira. Kalitatezko lanpostuak sortzeko aurreikuspen handiak dituzte. Manu Galindez Manu Galindez Alonsotegin jaio zen eta Bilboko Industria Perituen Eskolan eta Kordobako Unibertsitate Laboralean egin zituen ikasketak, mekanikari espezialitatean (Makina Erreminta). 1968. urtean hasi zen lanean, Herri Lanetako Ministerioan, eta N-1 errepidean REDIA Plana zena garatu zuen obra-zuzendariaren laguntzaile izanik, Burgosetik Segovia probintziaren mugarainoko desdoblamendua eginez. 1970-1978 aldian, obra zibileko eraikuntzako eta enpresen mantentze-lanetako familia-enpresa bat zuzendu zuen. 1978. urtean Asfaltos Uribe enpresan hasi zen lanean, enpresaren ekoizpen- arduradun moduan, eta 1982. urtean Pabisa (Pavimentos de Bizkaia S.A.) sortu zelarik, ekoizpen-zuzendari izan zen. Gerora, Pabisa eta Garbiker enpresek osatutako BTB (Bizkaiko Txintxor Berziklategia) enpresa publiko-pribatuaren gerente izan zen (enpresaren kapitala Bizkaiko Foru Aldundiarena zen, % 100ean). Manu Galindezek erantzukizun handiko karguak bete ditu Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako enpresa-arloko hainbat elkarte eta erakundetan. 1996an Ascobi-Bieba Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartean sartu zen eta 2000. urtera bitarte Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen; 2000. urtean lehendakariorde izendatu zuten. 2006. urtean Ascobi-Biebako presidente izateko hautatu zuten, eta 2014ko apirilaren 4ra arte egon zen kargu horretan. Azken aldi horretan, 2006tik 2014ra bitarte CEBEK konfederazioaren Zuzendaritza Batzordeko eta Batzorde Exekutiboko kide izan zen, bai eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboko eta Kontseilu Nagusiko kide ere, Bizkaiko eta Euskadiko sustapenaren eta eraikuntzaren sektoreko enpresaburuen ordezkari izanik bietan.
  • 3.   2006-2014 aldian, halaber, Euskadiko Eraikuntzako Lan Fundazioaren (Euskadiko patronalaren eta sindikatuen arteko organo paritarioa) presidente izan zen, eta CNC Eraikuntzaren Konfederazio Nazionalaren Zuzendaritza Batzordean eta Eraikuntzako Lan Fundazioaren Patronatuan parte hartu zuen. Sektoreko erreferente izan da erakundeetan eta enpresa-elkarteetan, urte luzez. Egindako lanen hainbat adibide aipatuko ditugu: - Metropoli hegoaldeko saihesbidearen 3. tartea (Portugalete-Trapagaran) eta 4. tartea (Trapagaran-Gorostiza) eraiki zituen, tunel eta bidezubi ugarirekin. - Euskalduna Jauregia handitzeko lanak. - Barakaldoko Pormetxeta plaza urbanizatzeko lanak (lan horren maketa New Yorkeko arte modernoko museoan dago). - Ballonti ardatza, Nocedal-Balparda tartean, II. fasea. - Bilboko Hiri Zirkuitua. - Kirol-eraikuntzak: belar artifizialeko futbol-zelaiak (Bizkaian 1982. urtean egin zen lehenengoa, eta beste hainbat gerora) - Ingurumen-arloan, TMB eta BTBren instalazioen proiektua, eraikuntza eta ustiapena. José Luis Larumbe José Luis Larumbe Iruñean jaiotako industria-ingeniari da, eta 1977. urtean GIROA SAU enpresa sortu zuen; enpresaren helburu soziala energia- eraginkortasuneko zerbitzuak instalatzea, mantentze-lanak egitea eta saltzea da, berokuntzako, klimatizazioko eta etxeko ur beroko instalazioen bitartez. Konpainiaren zuzendari nagusi eta presidente izan zen 1996. urtera arte; urte hartan, kargu exekutiboa utzi zuen baina erakundeko kontseilari izaten jarraitu zuen. Gaur egun, GIROA SAU enpresa VEOLIA talde frantziarrean sartuta dago, eta 950 langile inguru ditu. Espainiako iparralde osoan jarduten du, Galiziatik hasi eta Aragoira bitarte, eta urtean 150 milioi euro inguru fakturatzen ditu. Talde beraren barruan, Galizian kokatutako ALTAIR SA sozietate filialaren kontseilari ere izan da, bai eta ESYS MONTENAY ESPAÑA SA taldean ere. 1996. urtean, HOTELES Y TERMAS SA enpresaren akziodun bihurtu zen; enpresa hori Donostiako La Perla talasoterapia-zentroaren jabea da, eta gaur egun, erreferentziazko enpresatzat hartzen da Donostiara datozen turistentzat eta Donostiako gizartean ere presentzia handia du.
  • 4.   Sozietatearen presidenteordea eta kontseilaria izan da hasieratik. 1998. urtean, MENDIA Y MURUA SL enpresan ere partaidetzak eskuratu zituen; enpresa horrek galdaragintza osagarrirako eta eraikuntzarako metalezko egiturak eta errementaritza-lanak egiten ditu industria-arloan. Sozietatearen presidentea eta kontseilari delegatua izan da hasieratik. Halaber, LM2000 Ingenieros SL enpresaren administratzaile bakarra eta jabekidea ere bada; ingeniaritza-garapenak egiten ditu enpresa horrek, eta obra-proiektuak egin eta zuzentzen ditu eraikin mota guztietan beharrezkoak diren instalazioei dagokienez. Bestalde, DOCUMENT XXI SL enpresaren eta URBE-ASGAR Asociados SLP enpresaren jabekidea eta kontseilaria ere bada; lehenengo enpresak dokumentuak kudeatzen ditu, hau da, mota guztietako dokumentuak digitalizatu, zaindu eta kodifikatzen ditu. Bigarren enpresa, aldiz, Donostian dago eta kontularitza-arloko, zerga-arloko, lan-arloko eta merkataritza-arloko aholkularitzan jarduten du. Iñaki Alkorta Donostiar honek ikasketa juridikoak eta enpresa-kudeaketarekin lotutakoak egin zituen, eta TALLERES PROTEGIDOS GUREAK enpresaren Administrazio Kontseiluko presidentea da. Enpresa-talde hori lan-aukera egonkorrak eta pertsonen mugetara ahalik eta gehien egokitutako lan-aukerak sortzeko eta kudeatzeko sortu zen, eta adimen-desgaitasuna duten gipuzkoarrei lehentasuna ematen diete. Gaur egun, GUREAK taldean hainbat enpresa biltzen dira eta industriaren, zerbitzuen, zuzeneko publizitatearen eta dokumentazioaren tratamenduaren sektoreko jarduerak egiten dituzte, batik bat, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Era berean, hainbat asistentzia-zerbitzu ere eskaintzen dituzte: adimen- atzeratasuna dutenentzako eguneko zentroak, desgaitasun psikikoa dutenentzako okupazio-programa alternatiboak, gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako enplegu-zerbitzuak. Gaur egun, GUREAK TALDEAn 5.000 lagun inguru biltzen dira enpleguko, okupazioko eta prestakuntzako programetan, eta horietatik % 83k desgaitasunen bat du. GUREAK Taldea esperientzia bikaintzat eta "jardunbide egokien" eredutzat hartzen da nazioan eta nazioartean, desgaitasuna dutenen laneratzeari dagokionez, eta hori dela-eta, nazioko eta nazioarteko hainbat esperientziatan parte hartu ahal izan du (Leon, Guadalajara, Bartzelona…; eta Hispanoamerikan Mexiko, Txile eta abar); Espainiako zenbait probintziatan frankiziak ere zabaldu ditu, betiere taldearen espezialitateetan oinarrituta.
  • 5.   Iñaki Alkorta Asociación de Trabajo Protegido del País Vasco – Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearen (EHLABE) sortzaileetako bat izan zen, eta gaur egun presidentea da. Esparru horretan aitzindari izaki, biltzar eta argitalpenetan aditu gisa gonbidatu izan dute, eta sari eta aipamen ugari jaso ditu. Bere lorpenen adibideak aipatzearren, “Seminari sobre l’ aplicació del Dret del Traball en els Centres Especials de Traball” mintegian parte hartu du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak. Donostia-San Sebastián. Euskal Herriko Unibertsitateko Autonomia Pertsonalerako Teknologia Unibertsitate Masterrean irakasle da. Enpleguaren problematikarekin lotutako hainbat masterretan irakasle gonbidatua izan da, aditu gisa (Unibertsitateak: EHU, Deustu, Valentzia, Salamanca, Alacant.) GUREAK TALDEAren argitalpenen zuzendari eta partaide izan da: - “Guía de Prospección de Empleo” - desgaitasuna dutenentzako enplegua aztertzeko gidaliburua. Egilea: GUREAK Taldea, LANTEGI BATUAK eta ADAPEI GIRONDE (ENPLEGUA-HORIZON-Europako Gizarte Funtsa Erkidegoaren Ekimena). 1998. - “Guía de buenas prácticas: Orientaciones para una atención de calidad en Talleres Protegidos”: T.P. GUREAKek bultzatutako azterketa, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzeneko arreta eman behar dieten profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa diseinatzeko eta gauzatzeko. 1999ko apirila. - T.P. GUREAKek antolatutako biltzarraren sintesia: “Síntesis del Congreso Internacional: Nuevos conceptos en el Trabajo Protegido”. 1999ko apirila. - “Empleo y personas con trastorno mental: Estudio de la respuesta laboral y de la satisfacción en el trabajo de las personas con discapacidad en razón de un trastorno mental”: GUREAK Taldea - ZEHARO Programa (SARELAN proiektua-Europako Gizarte Funtsa). 1999ko ekaina. • Iñaki Alkorta: - Historia bat gaitasunak lantzen – Una historia potenciando capacidades”. GUREAK taldearen 30 urteko historia. 2007.