Eskolako Agenda 21en barruan urtero ingurumenarekin zerikusia duen gai bat lantzen dugu denon artean herri jasangarriagoak lortzeko proposamenak eginez. Baina ingurumenean ez dago mugarik eta herri batean egiten denak eskualdeko beste lekuetan eragina izan dezakeela. Horregatik, herri bakoitzean egindako lana eta hausnarketa, Tolosaldeako gainontzeko ikasleekin konpartitzeko ospatzen ditugu tolosaldeko topaketak. Begira zein argazki politak!