SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 18
Smart city:maketa
AURKIBIDEA
Sarrera
3.orria
Egileak:
• Joseba Alonso
• Andoni Benito
• Gorka Egiluz
• Erlantz Marcos
Landutako edukiak 4-14 orriak
Hipotesia 14.orria
Hartutako erabakiak 15-17 orriak
Ondorioak 18.orria
SARRERA
Lan honetan, etorkizunean egoera hobeago baten bizitzeko hiri ideal bat sortzea
da gure helburu nagusia. Lehenengo astean, gai honi buruzko gauza edo
kontzeptu garrantzitsuenak landu ditugu, eta geroago gure maketan ezagupen
guzti hauek aplikatzen saiatu gara.
Gaur eguneko hiri asko, gehiegi kutsatzen dute autoen eta industriaren gasen
isurpenaren ondorioz. Gainera pixkanaka gure lurraldeak apurtzen ari gara, eta
horregatik konponbideak eta irtenbideak bilatzea ezinbestekoa da. Gure
maketan, gauza guzti hauek kontuan hartu ditugu, eta ingurumena apurtzen
duten faktore guztiei aurre egitea lortu nahi dugu. Orduan, guretzako eta
ingurumenerako kaltegarria izan daitekeena saihesteko, maketak, energia iturri
berriztagarri ezberdinak, baserri bertikalak, auto elektrikoak, kutsatzen ez
duten materialak... izango ditu.
Gure munduko herrialde ezberdinetan “smart city”-ak eraikitzea oso
garrantzitsua izango da, gu baino lehenagotik dagoen natura mantendu behar
dugulako.
LANDUTAKO EDUKIAK
Hiriak eta osasuna (zientziak):
− Industrializazioa eta bioaniztasunaren galera:
Bioaniztasuna, mundu osoan edo eremu jakin batean existitzen diren
espezien barietatea da. Denbora pasa ahala, maila planetarioa murrizten
joan da, munduko biztanleria eta per capita kontsumoa gero eta
handiagoa delako. Gainera, baso soiltzea, kutsadura, ehiza eta arrantza,
eta klima aldaketa gehitzen ari da.
Bioaniztasunaren galera, oso kezkagarria da, espezien garrantzia arrazoi
asko dituelako:
− Balio ekologikoa: Espezie baten desagerpena ekosistema osoari
eragiten dio.
− Balio farmakologikoa: Espezie bat galtzen bada, sendagai bat
galdu daiteke.
− Elikagaien balioa: Kontsumitzen den janariaren gehiena
bioaniztasunatik ateratakoak dira.
− Balio komertziala: Herrialde batzuetan ekoturismoa oso
garrantzitsua da.
− Balio zientifikoa: Gure ekosistemaren ikerpenak gure
ezagupenaren atal handi bat da.
Deforestazioa edo baso soiltzea, basoen eskala handiko suntsiketa da, eta
gizakiaren esku hartzearen ondorioz gertatzen da. Lehenik, higadura
sortzen dute eta basamortutzea eta biodibertsitatea galtzea ekartzen du.
Europar Batasunan, lau estrategia erabiltzen dituzte:
− Espezie garrantzitsuenak eta haien bizilekuak babestu
− Landa eremuen zainketa handitu
− Ekosistemaren biodibertsitatea berriztatu itsaso ingurunean
− Biodibertsitatearen eragina murriztu espezie jakin batzuetan.
PROPOSAMENAK:
− Zona berdeak kokatu hirietan hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak
bezalako espezieak bizi ahal izateko, galtzeko arriskuan
daudenak.
− Natura erreserba gehiago eraiki haren barruan bizi diren
espezieak mantentzeko.
− Hiriak kanpaina bat martxan jarri espeziak ez desagertzeko.
− Soinua eta argia gaitzen iturri moduan:
Hiri baten argiaren kontaminazioa, beharrezkoa ez den argia gauean
emititzea da. Honen ondorioz gertatzen diren ondorio nagusiak hauek
dira: diru eta energi gastu handia, gaueko animalien habitat naturalaren
alterazioa eta txarrago atseden hartu. Gainera, segurtasun gutxiago
izatea ekartzen du eta ondorioak eragiten ditu sozial eta kultural
arloetan.
Hirien zarata, pertsonei haien osasunean negatiboki eragiten dio,
entzumenean, fisikoan eta mentala.
PROPOSAMENAK:
− Gauean argi gutxiago itzalita egon behar dira eta ordu biak
aurrera, denak itzalita egon beharko dira. Gau erdian, ez dira
onartuko argidun kartelak, eta kotxeak ahalik eta zarata gutxiago
egiten duten kotxeak erabiliko dira.
− Eremu elektromagnetikoak gaitzen iturri moduan:
Eremu elektromagnetikoak, duten energiaren arabera sailkatzen dira.
Erradiazio ionizatzaileak energia asko dute eta molekulen arteko loturak
apurtzeko gai dira, ionizatzaileak ez direnak, berriz, ez dute besteak
dituzten bi ezaugarri horiek.
Gure hirietan, gizakiak sortu dituen eremu elektromagnetiko asko izaten
ditugu, adibidez, X izpiak, elektrizitatea, telebistaren, mugikorren eta
irratiaren ondak…
PROPOSAMENAK:
− Aspektu hau hobetzeko irtenbide
batzuk hauek dira, gauean wifi-a
eta mugikorra amatatzea, eta
mikrouhina eta telebista gutxiago
erabili.
− Uraren kutsadura:
Kutsadurak hiru sorrera ditu:
− Hiriko sorrera: Etxebizitzetako hondakin urak, elikagaien
hondakinak, garbigarriak…
− Sorrera industriala: Metal astunak, sustantzia organikoak,
azidoak, eta uraren PH-a aldatzen dituzten beste batzuk.
− Nekazari sorrera: Ongarriak eta pestiziden ondorioz.
3.munduan, gaixotasunen %80-a, edateko ona ez den ura
kontsumitzeagatik sortzen dira. Herrialde azpigaratuetan, edaten den
uraren %90-a ez da tratatzen.
PROPOSAMENAK:
− Ibaietara hondakin industrialak ez botatzea.
− Araztegiak jarri.
− Txorrotako ura aurreztu.
− Bainatzearen ordez dutxa bat hartu.
− Plastikoen erabilera:
Tenperatura batzuen bitartean, forma eta aplikazio ezberdinak lortzeko,
moldeatzeko eta egokitzeko malgutasun propietateak dituzten
sustantziak dira. Mota desberdineko plastiko erabilgarri hauek
sustantzia naturaletatik eta petrolioaren deribatuetatik etortzen dira.
Plastikoak lortzeko tratamenduaren pausu garrantzitsuenak hauek dira:
1. Energia iturrietatik eta lehengaietatik behar dena atera.
2. Lehengaiak produzitzea eta transformatzea.
3. Landutako produktuak banatu.
4. Plastikoaren erabilpena, eta birziklapena.
Plastiko biodegradagarriak, lehengai organikoekin fabrikatuta daude eta
iturri berriztagarriekin produzitu dira, eta azkenik, landareentzako
ongarri moduan erabili daitezke.
IZENA LABURDURA ERABILERAK PROPIETATEAK
Polietilen
teleftalatoa
PET/PETE
Gaseosa eta
freskagarri
botilak
Kostu txikia,
gasen kontrako
hesia, eta
propietate
mekaniko
bikainak
Dentsitate
handiko
polietilenoa
PEAD/HDPE
Janarirako
ontziak eta
esne-garbigarri
botilak
Erresistentzia ona,
tenperatura
txikien kontrakoa
eta oso arina
Bnil
polikloruroa
PVC
Hodiak eta
leihoak
Erresistentzia
handia, erabilera
anitzekoa eta
birziklagarria
Dentsitate
txikiko
polietilenoa
PBBD/LDPE
Erretiluak,
zabor poltsak
eta freskagarri
latak
Kostu txikikoa,
malgua, gardena
eta arina,
iragazgaitza
Polipropilenoa PP
Kable
elektrikoen
isolatzailea eta
paper zorroak
Arina eta
erresistentzia
handikoa, gardena
eta ez da
degradatzen
Poliestirenoa PS
Bilgarriak eta
eraikuntzarako
Kostu txikia,
opakua eta
gardena,
dentsitate
txikikoa, eta
isolatzaile termiko
eta elektriko ona
dauka
PROPOSAMENAK:
− Mota guztietako plastikoak birziklatu.
− Plastikozko botilak erabili ordez, beirazko botilak erabili.
− Plastiko biodegradagarriak erabili.
− Naturarekiko kaltegarriak diren plastikoen kontsumoa murriztu
− Supermerkatuetan telazko poltsak erabili, plastikozko poltsak
erabili beharrean.
− Hondakin kutsagarriak:
− Hiriko hondakinak: Etxeko hondakinak, komertzialak,
zerbitzuetakoak, eta kaleen garbiketen ondorioenak dira.
− Hondakin industrialak: Produktuen fabrikazioaren eta
elaborazioaren ondorioz sortutakoak, eta toxikoak eta
arriskutsuak dira.
− Hondakin erradioaktiboak: Radio-isotopoaren natura
− Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak: Abonuak, ongarriak
eta pestizidak sortutakoak. Hauek asko kutsatzen dute lur azpiko
urak.
Europar Batasunak, produzitu diren hondakinak batuta, tratatuak,
birziklatuak, bilduta edo modu ekologikoenean ezabatuta egon behar
direla proposatzen du.
PROPOSAMENAK:
− Iraungitze data kentzea ahal den produktuetan.
− Kristalezko botilak erabiltzea plastikoaren ordez.
− Hondakin organikoak ondo birziklatu produktu berriak sortzeko.
− Airearen kutsadura:
1. Airean kutsatzaile asko dagoz, gu ez garena konturatzen. Hauek dira
kutsatzaile primarioak:
• Karbono oxidoak:
Karbono monoxidoa: Gas koloregabea eta usaingabea. Ikatza gasa
edo petrolioa oxigeno gutxirekin erretzen denean sortzen da.
Karbono dioxidoa: Kontzentrazio arruntean ez da kutsagarria,
baina, gehiegi egoteak arazoak ekarri ahal dauz.
• Nitrogeno oxidoak:
Dinitrogeno oxidoa: Bakterioek askatutako gas koloregabea da.
Desnitripikazio prozesuaren ondorioz.
Nitrogeno monoxidoa: Gas toxikoa da, koloregabea eta
usaingabea. Ibilgailuetako errekuntzatik datorrena.
Nitrogeno dioxidoa: Usain itugarriko eta kolore gorriko gas bat
da. Hauxe da kaltegarriena. Errekuntza prozesuetan du jatorria.
Sufre dioxidoa: Konposatu jakin batzuk erretzean sortzen da
(petrolioa, ikatza…). Uretan urtzen dau eta hau da euri azidoaren
eragilea.
Hidrokarburoak: Kontzentrazio handitan daude eta askotan era
naturalean dagoz. Ugariena metanoa da. Materia organikoa
deskonposatzean sortzen da.
Metal astunak: kontzentrazio handitan kaltegarriak izan ahal dira
osasunerako. Adibidez beruna.
2. Ze ondorio ditu gure osasunean, landareetan eta eraikinetan:
Materialen gaineko ondorioak:
• Eraikinak, kaleak eta monumentuak zikintzea.
• Sufre oxidoek kareharriei eragiten diete eta igeltsu bihurtzen dira.
• Ozonoak kautxuz egindako objektuei eragiten diete.
Landareen gaineko ondorioak:
• Hautsa eta kedarra hostoetan geratzen da eta ezin dute
fotosintesia egin.
• Sufre oxidoak eta beste substantzia batzuk klorofila suntsitzen
dute.
Gizakienganako ondorioak:
• Karbono monoxidoak odoleko hemoglobinarekin erreakzionatzen
du eta organismoko zeluletara ezin da oxigenoa iritsi.
• Motorretan erre gabeko gasolinek atmosferara doaz eta honek
minbizia eragin ahal du.
• Sufre dioxidoak arnasbideen eta hantura eta muki jarioa eragiten
dau.
3. Zer da asbestoa? Zertarako erabili da?
Asbestoa edo amiantoa mineral talde bat da. Tenperatura altuak
jasan ahal dauz eta gauza askotarako erabili izan da, baina,
minbizia eragiten dauala deskubritu zenetik ez da erabiltzen.
4. Asbestoak gure osasunean dituen efektuak:
Asbestoak alde on asko daukaz baina zoritxarrez minbizia
eragiten du. Asbestoaren erru minbizia eduki daben pertsona
gehienak hil egin dira. Asbesto industrialaren erruz gaixotasun
honek eduki ahal dira: Minbizia, asbestosia, mesotelioma.
5. Zer egin dezakezu etxean asbestoa badaukazu?
Onena botatzea izango zen baina paperontzira ez, zeren eta
pertsonak arnastu ahalgo dute. Hori, garbiguneko enkargatu
bateri galdetu eta berak zer egin esango luke amianto horrekin.
Gure parkea: (Gorputz Hezkuntza)
Gorputz Hezkuntzan gure parkeak zelakoak izango diren planifikatu dugu.
Gure gurasoek zer jokatzen zuten ere eman dugu, eta konturatu gara zelan
dibertitzen ziren eurak makina elektroniko barik
Gure “smart city”ko parkeak, berrerabilitako materialarekin egina dagoz.
Plastikozkoak dira, umeek min ez egiteko. Hainbat gauza ezberdin dagoz.
Adibidez, kanasta bat baino gehiagoko zutabeak. Gainera, gure parkeak
bizikletak alokatzeko hainbat leku izango ditu, eta aisialdirako eremu batzuk
ere bai.
Lengua:
Lenguan, gure idatzizko lana zelan egiteko planifikazioa ikusi dugu eta
hipotesia formulatu dugu. 10. egunean, hipotesia konprobatu genuen maketan,
eta irizpide guztiak betetzen zituen.
Gainera, bideo batzuk ikusi genituen Espainiako “smart city” batzuei buruz,
esate baterako, Madril, Malaga, eta Bartzelona. Apunte batzuk hartu eta gero,
maketan aplikatu ditugu.
Gizarte:
Gizarten, hirien ezaugarri asko ikusi ditugu. Hiri kontzeptua hainbat irizpide
konbinatuz sortzen da.
• Irizpide kuantitatiboak: Hamar mila biztanletik gorako biztanle guneak
kontsideratzen dira hiri.
• Irizpide kualitatiboak:
− Irizpide morfologikoak: (Forma) Populazio kontzentratua biztanle
dentsitate altua eta bizitoki kolektiboak.
− Funtzioaren arabera: Hiriko jarduera ekonomikoak.
− Irizpide soziologikoa: Gizarte aniztasuna eta pertsonen arteko
erlazioa.
− Espazio irizpidea: Hiriak espazioa antolatzen du.
Hiriaren morfologia: Hiriaren kanpo irudi da eta hainbat aspektugatik
baldintzatua dago.
• Kokapen absolutua: Hiriaren kokalekua.
• Kokapen erlatiboa: Inguruarekin erlazionatuz duen kokapena da.
• Planoa: Hirian eraikitako eta eraiki gabeko gunez osaturiko espazioa.
Bi plano mota daude:
• Plano erradiozentrikoa: Erdigune bat dago eta bertatik kale erradialak
irtetzen dira.
• Plano ortogonala: Angelu zuzenean mozten diren kaleak dira, Kardus
eta Dekumanus deitzen ziran antzina.
Hiriaren egitura: Hirien espazioaren arabera zonalde banaketa da.
• Alde zaharra: Industrializazioa gertatu arteko eraikita zegoen hiriaren
zatia da.
• Zabalgunea: Industrializazio garaikoak dira.
• Periferia: Gaur egun eraikitako guneak.
Frantzesa:
Frantsesean, dekalogo bat egin dugu, gure hirian zer egon behar den eta zer ez
egon behar den jarrita.
− Ez bota hondakinik lurrera.
− Mota ezberdineko energia iturri berriztagarriak ezarri.
− Garraiobideak guztientzat jarri, ekologikoak izanez.
− Zona berdeak kokatu hiriaren hainbat lekutan.
− Plaka solarrak jarri eraikuntzetan.
− Birziklagarria den plastikoa erabili.
− Baserri bertikalak eraiki.
− Teilatu zuriak jarri.
− Lur azpiko garraioak egin.
− Aparkalekuetan sensoreak ipini.
Matematikan, eskalari buruz ariketak egin ditugu (IRUDIA/ERREALITATEA),
geroago gure maketaren eskala menperatzeko.
Erlijioa:
Ikasgai honetan, taldearen garrantzia zelakoa den landu dugu, eta konturatu
gara batak bestea behar duela. Gainera, pelikula baten atal bat ikusi dugu, eta
abesti ospetsu bat analizatu.
Hau guztia ikusi ondoren, esaldi hau atera genuen hirietatik: Gaur eguneko
beharra, sortu diren hiri guneetatik naturara jotzeko nahia, deskonektatzeko,
naturarekin bat egiteko, gure sustraietara bueltatzeko.
Teknologia:
Teknologian, Gantt diagrama egin dugu, eta maketarako ze material erabiliko
genituen ikusi dugu tailerrean. Honi buruz, material errazak erabiltzea oso
komenigarria dela ikasi dugu, zura erabiltzearen ordez, poliestirenoa,
kartulinak eta etxean aurkitu ahal diren material batzuk maketarako hobeagoak
izaten direlako.
Euskera:
Euskeran, baserri bertikalen ezaugarriak ikusi ditugu. Zelakoak diren eta
zertarako egingo diren. Testu bat irakurri genuen eta ariketak egin genituen,
ondoren, eztabaida bat izan genuen klasekideen artean baserri bertikalen
abantailei buruz.
Ingelesa:
Sabadelleko bideo bat ikusi dugu, Espainiako smart cityen adibide esanguratsu
bat delako. Idei garrantzitsuak atera ditugu hemendik.
HIPOTESIA
Orain arte landutako ezagutzetan oinarrituz, uste dugu etorkizuneko hiriak
ekologikoak, teknologikoak, kulturalak eta humanistikoak izan behar direla.
Teknologia berriak leku arruntetan ezarri behar dira, hauek abantail asko
dituztelako. Ekologikoak izateko hainbat gune berde jartzea oso komenigarria
da, eta azkenik, gune kulturalak eraiki behar dira.
Horretarako, hiriek ezaugarri orokor hauek izan beharko dituzte: Energi iturri
berriztagarri ezberdinak edukitzea, gas kutsagarriak isurtzen ez dituzten
garraioak eta produktuak izatea eta zona berde ugariekin, natura eta
ingurumena zaintzeko.
Gauza guzti hauek lortzeko, plaka solar, errotak, biomasa gauzatzeko
eraikuntza, parke ugari, etxe autosufizienteak, baserri bertikalak… egitea
ezinbestekoa izango da.
HARTUTAKO ERABAKIAK
Hiri idealaren diseinua:
Diseinu honetan, maketa nola egingo genuen guztia planifikatu genuen.
Lehenengo astean, ikasgai bakoitzean, informazio bilketa egin genuen. Hainbat
ariketa eta txosten irakurri eta egin ditugu. Ariketa horiek sailkatzaile batean
gorde egin ditugu, egun guztietan jasotako informazioa sartuz. Honi buruz
ezagutu ondoren, bigarren astean, gure maketaren proiektua planifikatu eta
diseinatu genuen, eta azkenik materialak antolatu eta eraikitzen hasi ginen.
Proiektua aurrera ateratzeko izan duzuen antolaketa:
ONDORIOAK
Proiektuarenak:
Guk pentsatzen dugu, natura gune asko eduki behar duela “smart city” batek.
Oso garrantzitsua da ingurumena eta asko zaindu behar dugu. Guretzat ere,
energia berriztagarriak ezinbestekoak dira hiri baten, erregai fosilekin
amaitzeko. Hainbat plaka solar, errota… dagoz eta garraio guztiak elektrikoak
izango dira, hegazkina izan ezik.
Gure helburuak bete ditugu eta talde moduan oso ondo egon gara. Bakoitzak
egin behar zuena egin du eta oso ondo konpondu gara. Gure lorpen maila 8
izan da.
Talde lan honetan, taldean lan egiten ikasi dugu, eta bakoitzak
errespontsabilitate asko eduki du bere gauzetan eta talde lanaren barnean.
Talde lanarenak:
Guretzat talde lanean lan egitea asko lagundu digu gure ikasketetan hobetzeko.
Talde lan honekin, ikasgaietan hainbat gauza ikasi ditugu. Adibidez, estresa
zelan erremediatu, edota zer kutsatzen gaituen…
Gure antolaketa ona izan da gure ustez. Gantt diagrama gehiena bete dugu, eta
ez dugu arazo askorik izan gure maketan, lan monografikoan eta power-
pointean. Egia da, batzuetan, gauzak ez zirela irteten eta, oso estresatuta eta
urduri egon gara.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Smart city lana

Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)EcoEuskadi 2020
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhjosecajoseca
 
Produktu kimikoak
Produktu kimikoakProduktu kimikoak
Produktu kimikoakLeireAr
 
Produktu kimikoak 2 (1)
Produktu kimikoak 2 (1)Produktu kimikoak 2 (1)
Produktu kimikoak 2 (1)LeireAr
 
Kontsumoa Eta Hiri Hondakinak
Kontsumoa Eta Hiri HondakinakKontsumoa Eta Hiri Hondakinak
Kontsumoa Eta Hiri Hondakinaklizardibhi
 
Ikastetxea Ibaizabal Durango
Ikastetxea  Ibaizabal   Durango Ikastetxea  Ibaizabal   Durango
Ikastetxea Ibaizabal Durango EcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea Arozena Barrueta - Bermeo
Ikastetxea Arozena Barrueta - BermeoIkastetxea Arozena Barrueta - Bermeo
Ikastetxea Arozena Barrueta - BermeoEcoEuskadi 2020
 
Materialen birziklapena lana
Materialen birziklapena lanaMaterialen birziklapena lana
Materialen birziklapena lanateknoarrasate
 
Erosketa berdea v1
Erosketa berdea v1Erosketa berdea v1
Erosketa berdea v1beanton
 
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)EcoEuskadi 2020
 
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
Ikastetxea Talaia  - HondarribiaIkastetxea Talaia  - Hondarribia
Ikastetxea Talaia - HondarribiaEcoEuskadi 2020
 
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK I
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK IEUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK I
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK INekane
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaARALAR Araba
 

Semelhante a Smart city lana (20)

KONTSUMOA
KONTSUMOAKONTSUMOA
KONTSUMOA
 
Birziklapena
BirziklapenaBirziklapena
Birziklapena
 
Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)Ikastetxea Txindoki (Beasain)
Ikastetxea Txindoki (Beasain)
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lh
 
Produktu kimikoak
Produktu kimikoakProduktu kimikoak
Produktu kimikoak
 
Produktu kimikoak 2 (1)
Produktu kimikoak 2 (1)Produktu kimikoak 2 (1)
Produktu kimikoak 2 (1)
 
Kontsumoa Eta Hiri Hondakinak
Kontsumoa Eta Hiri HondakinakKontsumoa Eta Hiri Hondakinak
Kontsumoa Eta Hiri Hondakinak
 
Energia
EnergiaEnergia
Energia
 
Ikastetxea Ibaizabal Durango
Ikastetxea  Ibaizabal   Durango Ikastetxea  Ibaizabal   Durango
Ikastetxea Ibaizabal Durango
 
Ikastetxea Arozena Barrueta - Bermeo
Ikastetxea Arozena Barrueta - BermeoIkastetxea Arozena Barrueta - Bermeo
Ikastetxea Arozena Barrueta - Bermeo
 
Materialen birziklapena lana
Materialen birziklapena lanaMaterialen birziklapena lana
Materialen birziklapena lana
 
Erosketa berdea v1
Erosketa berdea v1Erosketa berdea v1
Erosketa berdea v1
 
KUTSADURA
KUTSADURAKUTSADURA
KUTSADURA
 
KUTSADURA
KUTSADURAKUTSADURA
KUTSADURA
 
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
Ikastetxea: Barrutialde (Gernika)
 
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
Ikastetxea Talaia  - HondarribiaIkastetxea Talaia  - Hondarribia
Ikastetxea Talaia - Hondarribia
 
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK I
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK IEUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK I
EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK I
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
 
6 gaia
6 gaia6 gaia
6 gaia
 
ZABORTEGIAK
ZABORTEGIAKZABORTEGIAK
ZABORTEGIAK
 

Smart city lana

  • 1. Smart city:maketa AURKIBIDEA Sarrera 3.orria Egileak: • Joseba Alonso • Andoni Benito • Gorka Egiluz • Erlantz Marcos
  • 2. Landutako edukiak 4-14 orriak Hipotesia 14.orria Hartutako erabakiak 15-17 orriak Ondorioak 18.orria SARRERA Lan honetan, etorkizunean egoera hobeago baten bizitzeko hiri ideal bat sortzea da gure helburu nagusia. Lehenengo astean, gai honi buruzko gauza edo kontzeptu garrantzitsuenak landu ditugu, eta geroago gure maketan ezagupen guzti hauek aplikatzen saiatu gara. Gaur eguneko hiri asko, gehiegi kutsatzen dute autoen eta industriaren gasen isurpenaren ondorioz. Gainera pixkanaka gure lurraldeak apurtzen ari gara, eta
  • 3. horregatik konponbideak eta irtenbideak bilatzea ezinbestekoa da. Gure maketan, gauza guzti hauek kontuan hartu ditugu, eta ingurumena apurtzen duten faktore guztiei aurre egitea lortu nahi dugu. Orduan, guretzako eta ingurumenerako kaltegarria izan daitekeena saihesteko, maketak, energia iturri berriztagarri ezberdinak, baserri bertikalak, auto elektrikoak, kutsatzen ez duten materialak... izango ditu. Gure munduko herrialde ezberdinetan “smart city”-ak eraikitzea oso garrantzitsua izango da, gu baino lehenagotik dagoen natura mantendu behar dugulako. LANDUTAKO EDUKIAK Hiriak eta osasuna (zientziak): − Industrializazioa eta bioaniztasunaren galera: Bioaniztasuna, mundu osoan edo eremu jakin batean existitzen diren espezien barietatea da. Denbora pasa ahala, maila planetarioa murrizten joan da, munduko biztanleria eta per capita kontsumoa gero eta
  • 4. handiagoa delako. Gainera, baso soiltzea, kutsadura, ehiza eta arrantza, eta klima aldaketa gehitzen ari da. Bioaniztasunaren galera, oso kezkagarria da, espezien garrantzia arrazoi asko dituelako: − Balio ekologikoa: Espezie baten desagerpena ekosistema osoari eragiten dio. − Balio farmakologikoa: Espezie bat galtzen bada, sendagai bat galdu daiteke. − Elikagaien balioa: Kontsumitzen den janariaren gehiena bioaniztasunatik ateratakoak dira. − Balio komertziala: Herrialde batzuetan ekoturismoa oso garrantzitsua da. − Balio zientifikoa: Gure ekosistemaren ikerpenak gure ezagupenaren atal handi bat da. Deforestazioa edo baso soiltzea, basoen eskala handiko suntsiketa da, eta gizakiaren esku hartzearen ondorioz gertatzen da. Lehenik, higadura sortzen dute eta basamortutzea eta biodibertsitatea galtzea ekartzen du. Europar Batasunan, lau estrategia erabiltzen dituzte: − Espezie garrantzitsuenak eta haien bizilekuak babestu − Landa eremuen zainketa handitu − Ekosistemaren biodibertsitatea berriztatu itsaso ingurunean − Biodibertsitatearen eragina murriztu espezie jakin batzuetan. PROPOSAMENAK: − Zona berdeak kokatu hirietan hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak bezalako espezieak bizi ahal izateko, galtzeko arriskuan daudenak.
  • 5. − Natura erreserba gehiago eraiki haren barruan bizi diren espezieak mantentzeko. − Hiriak kanpaina bat martxan jarri espeziak ez desagertzeko. − Soinua eta argia gaitzen iturri moduan: Hiri baten argiaren kontaminazioa, beharrezkoa ez den argia gauean emititzea da. Honen ondorioz gertatzen diren ondorio nagusiak hauek dira: diru eta energi gastu handia, gaueko animalien habitat naturalaren alterazioa eta txarrago atseden hartu. Gainera, segurtasun gutxiago izatea ekartzen du eta ondorioak eragiten ditu sozial eta kultural arloetan. Hirien zarata, pertsonei haien osasunean negatiboki eragiten dio, entzumenean, fisikoan eta mentala. PROPOSAMENAK: − Gauean argi gutxiago itzalita egon behar dira eta ordu biak aurrera, denak itzalita egon beharko dira. Gau erdian, ez dira onartuko argidun kartelak, eta kotxeak ahalik eta zarata gutxiago egiten duten kotxeak erabiliko dira. − Eremu elektromagnetikoak gaitzen iturri moduan: Eremu elektromagnetikoak, duten energiaren arabera sailkatzen dira. Erradiazio ionizatzaileak energia asko dute eta molekulen arteko loturak apurtzeko gai dira, ionizatzaileak ez direnak, berriz, ez dute besteak dituzten bi ezaugarri horiek.
  • 6. Gure hirietan, gizakiak sortu dituen eremu elektromagnetiko asko izaten ditugu, adibidez, X izpiak, elektrizitatea, telebistaren, mugikorren eta irratiaren ondak… PROPOSAMENAK: − Aspektu hau hobetzeko irtenbide batzuk hauek dira, gauean wifi-a eta mugikorra amatatzea, eta mikrouhina eta telebista gutxiago erabili. − Uraren kutsadura: Kutsadurak hiru sorrera ditu: − Hiriko sorrera: Etxebizitzetako hondakin urak, elikagaien hondakinak, garbigarriak… − Sorrera industriala: Metal astunak, sustantzia organikoak, azidoak, eta uraren PH-a aldatzen dituzten beste batzuk. − Nekazari sorrera: Ongarriak eta pestiziden ondorioz. 3.munduan, gaixotasunen %80-a, edateko ona ez den ura kontsumitzeagatik sortzen dira. Herrialde azpigaratuetan, edaten den uraren %90-a ez da tratatzen. PROPOSAMENAK:
  • 7. − Ibaietara hondakin industrialak ez botatzea. − Araztegiak jarri. − Txorrotako ura aurreztu. − Bainatzearen ordez dutxa bat hartu. − Plastikoen erabilera: Tenperatura batzuen bitartean, forma eta aplikazio ezberdinak lortzeko, moldeatzeko eta egokitzeko malgutasun propietateak dituzten sustantziak dira. Mota desberdineko plastiko erabilgarri hauek sustantzia naturaletatik eta petrolioaren deribatuetatik etortzen dira. Plastikoak lortzeko tratamenduaren pausu garrantzitsuenak hauek dira: 1. Energia iturrietatik eta lehengaietatik behar dena atera. 2. Lehengaiak produzitzea eta transformatzea. 3. Landutako produktuak banatu. 4. Plastikoaren erabilpena, eta birziklapena. Plastiko biodegradagarriak, lehengai organikoekin fabrikatuta daude eta iturri berriztagarriekin produzitu dira, eta azkenik, landareentzako ongarri moduan erabili daitezke. IZENA LABURDURA ERABILERAK PROPIETATEAK Polietilen teleftalatoa PET/PETE Gaseosa eta freskagarri botilak Kostu txikia, gasen kontrako hesia, eta propietate mekaniko bikainak
  • 8. Dentsitate handiko polietilenoa PEAD/HDPE Janarirako ontziak eta esne-garbigarri botilak Erresistentzia ona, tenperatura txikien kontrakoa eta oso arina Bnil polikloruroa PVC Hodiak eta leihoak Erresistentzia handia, erabilera anitzekoa eta birziklagarria Dentsitate txikiko polietilenoa PBBD/LDPE Erretiluak, zabor poltsak eta freskagarri latak Kostu txikikoa, malgua, gardena eta arina, iragazgaitza Polipropilenoa PP Kable elektrikoen isolatzailea eta paper zorroak Arina eta erresistentzia handikoa, gardena eta ez da degradatzen Poliestirenoa PS Bilgarriak eta eraikuntzarako Kostu txikia, opakua eta gardena, dentsitate txikikoa, eta isolatzaile termiko eta elektriko ona dauka PROPOSAMENAK: − Mota guztietako plastikoak birziklatu. − Plastikozko botilak erabili ordez, beirazko botilak erabili. − Plastiko biodegradagarriak erabili. − Naturarekiko kaltegarriak diren plastikoen kontsumoa murriztu − Supermerkatuetan telazko poltsak erabili, plastikozko poltsak erabili beharrean. − Hondakin kutsagarriak:
  • 9. − Hiriko hondakinak: Etxeko hondakinak, komertzialak, zerbitzuetakoak, eta kaleen garbiketen ondorioenak dira. − Hondakin industrialak: Produktuen fabrikazioaren eta elaborazioaren ondorioz sortutakoak, eta toxikoak eta arriskutsuak dira. − Hondakin erradioaktiboak: Radio-isotopoaren natura − Nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak: Abonuak, ongarriak eta pestizidak sortutakoak. Hauek asko kutsatzen dute lur azpiko urak. Europar Batasunak, produzitu diren hondakinak batuta, tratatuak, birziklatuak, bilduta edo modu ekologikoenean ezabatuta egon behar direla proposatzen du. PROPOSAMENAK: − Iraungitze data kentzea ahal den produktuetan. − Kristalezko botilak erabiltzea plastikoaren ordez. − Hondakin organikoak ondo birziklatu produktu berriak sortzeko. − Airearen kutsadura: 1. Airean kutsatzaile asko dagoz, gu ez garena konturatzen. Hauek dira kutsatzaile primarioak: • Karbono oxidoak: Karbono monoxidoa: Gas koloregabea eta usaingabea. Ikatza gasa edo petrolioa oxigeno gutxirekin erretzen denean sortzen da. Karbono dioxidoa: Kontzentrazio arruntean ez da kutsagarria, baina, gehiegi egoteak arazoak ekarri ahal dauz. • Nitrogeno oxidoak: Dinitrogeno oxidoa: Bakterioek askatutako gas koloregabea da. Desnitripikazio prozesuaren ondorioz.
  • 10. Nitrogeno monoxidoa: Gas toxikoa da, koloregabea eta usaingabea. Ibilgailuetako errekuntzatik datorrena. Nitrogeno dioxidoa: Usain itugarriko eta kolore gorriko gas bat da. Hauxe da kaltegarriena. Errekuntza prozesuetan du jatorria. Sufre dioxidoa: Konposatu jakin batzuk erretzean sortzen da (petrolioa, ikatza…). Uretan urtzen dau eta hau da euri azidoaren eragilea. Hidrokarburoak: Kontzentrazio handitan daude eta askotan era naturalean dagoz. Ugariena metanoa da. Materia organikoa deskonposatzean sortzen da. Metal astunak: kontzentrazio handitan kaltegarriak izan ahal dira osasunerako. Adibidez beruna. 2. Ze ondorio ditu gure osasunean, landareetan eta eraikinetan: Materialen gaineko ondorioak: • Eraikinak, kaleak eta monumentuak zikintzea. • Sufre oxidoek kareharriei eragiten diete eta igeltsu bihurtzen dira. • Ozonoak kautxuz egindako objektuei eragiten diete. Landareen gaineko ondorioak: • Hautsa eta kedarra hostoetan geratzen da eta ezin dute fotosintesia egin. • Sufre oxidoak eta beste substantzia batzuk klorofila suntsitzen dute. Gizakienganako ondorioak: • Karbono monoxidoak odoleko hemoglobinarekin erreakzionatzen du eta organismoko zeluletara ezin da oxigenoa iritsi. • Motorretan erre gabeko gasolinek atmosferara doaz eta honek minbizia eragin ahal du.
  • 11. • Sufre dioxidoak arnasbideen eta hantura eta muki jarioa eragiten dau. 3. Zer da asbestoa? Zertarako erabili da? Asbestoa edo amiantoa mineral talde bat da. Tenperatura altuak jasan ahal dauz eta gauza askotarako erabili izan da, baina, minbizia eragiten dauala deskubritu zenetik ez da erabiltzen. 4. Asbestoak gure osasunean dituen efektuak: Asbestoak alde on asko daukaz baina zoritxarrez minbizia eragiten du. Asbestoaren erru minbizia eduki daben pertsona gehienak hil egin dira. Asbesto industrialaren erruz gaixotasun honek eduki ahal dira: Minbizia, asbestosia, mesotelioma. 5. Zer egin dezakezu etxean asbestoa badaukazu? Onena botatzea izango zen baina paperontzira ez, zeren eta pertsonak arnastu ahalgo dute. Hori, garbiguneko enkargatu bateri galdetu eta berak zer egin esango luke amianto horrekin. Gure parkea: (Gorputz Hezkuntza)
  • 12. Gorputz Hezkuntzan gure parkeak zelakoak izango diren planifikatu dugu. Gure gurasoek zer jokatzen zuten ere eman dugu, eta konturatu gara zelan dibertitzen ziren eurak makina elektroniko barik Gure “smart city”ko parkeak, berrerabilitako materialarekin egina dagoz. Plastikozkoak dira, umeek min ez egiteko. Hainbat gauza ezberdin dagoz. Adibidez, kanasta bat baino gehiagoko zutabeak. Gainera, gure parkeak bizikletak alokatzeko hainbat leku izango ditu, eta aisialdirako eremu batzuk ere bai. Lengua: Lenguan, gure idatzizko lana zelan egiteko planifikazioa ikusi dugu eta hipotesia formulatu dugu. 10. egunean, hipotesia konprobatu genuen maketan, eta irizpide guztiak betetzen zituen. Gainera, bideo batzuk ikusi genituen Espainiako “smart city” batzuei buruz, esate baterako, Madril, Malaga, eta Bartzelona. Apunte batzuk hartu eta gero, maketan aplikatu ditugu. Gizarte: Gizarten, hirien ezaugarri asko ikusi ditugu. Hiri kontzeptua hainbat irizpide konbinatuz sortzen da. • Irizpide kuantitatiboak: Hamar mila biztanletik gorako biztanle guneak kontsideratzen dira hiri. • Irizpide kualitatiboak: − Irizpide morfologikoak: (Forma) Populazio kontzentratua biztanle dentsitate altua eta bizitoki kolektiboak. − Funtzioaren arabera: Hiriko jarduera ekonomikoak. − Irizpide soziologikoa: Gizarte aniztasuna eta pertsonen arteko erlazioa. − Espazio irizpidea: Hiriak espazioa antolatzen du. Hiriaren morfologia: Hiriaren kanpo irudi da eta hainbat aspektugatik baldintzatua dago.
  • 13. • Kokapen absolutua: Hiriaren kokalekua. • Kokapen erlatiboa: Inguruarekin erlazionatuz duen kokapena da. • Planoa: Hirian eraikitako eta eraiki gabeko gunez osaturiko espazioa. Bi plano mota daude: • Plano erradiozentrikoa: Erdigune bat dago eta bertatik kale erradialak irtetzen dira. • Plano ortogonala: Angelu zuzenean mozten diren kaleak dira, Kardus eta Dekumanus deitzen ziran antzina. Hiriaren egitura: Hirien espazioaren arabera zonalde banaketa da. • Alde zaharra: Industrializazioa gertatu arteko eraikita zegoen hiriaren zatia da. • Zabalgunea: Industrializazio garaikoak dira. • Periferia: Gaur egun eraikitako guneak. Frantzesa:
  • 14. Frantsesean, dekalogo bat egin dugu, gure hirian zer egon behar den eta zer ez egon behar den jarrita. − Ez bota hondakinik lurrera. − Mota ezberdineko energia iturri berriztagarriak ezarri. − Garraiobideak guztientzat jarri, ekologikoak izanez. − Zona berdeak kokatu hiriaren hainbat lekutan. − Plaka solarrak jarri eraikuntzetan. − Birziklagarria den plastikoa erabili. − Baserri bertikalak eraiki. − Teilatu zuriak jarri. − Lur azpiko garraioak egin. − Aparkalekuetan sensoreak ipini. Matematikan, eskalari buruz ariketak egin ditugu (IRUDIA/ERREALITATEA), geroago gure maketaren eskala menperatzeko. Erlijioa: Ikasgai honetan, taldearen garrantzia zelakoa den landu dugu, eta konturatu gara batak bestea behar duela. Gainera, pelikula baten atal bat ikusi dugu, eta abesti ospetsu bat analizatu. Hau guztia ikusi ondoren, esaldi hau atera genuen hirietatik: Gaur eguneko beharra, sortu diren hiri guneetatik naturara jotzeko nahia, deskonektatzeko, naturarekin bat egiteko, gure sustraietara bueltatzeko. Teknologia: Teknologian, Gantt diagrama egin dugu, eta maketarako ze material erabiliko genituen ikusi dugu tailerrean. Honi buruz, material errazak erabiltzea oso komenigarria dela ikasi dugu, zura erabiltzearen ordez, poliestirenoa, kartulinak eta etxean aurkitu ahal diren material batzuk maketarako hobeagoak izaten direlako.
  • 15. Euskera: Euskeran, baserri bertikalen ezaugarriak ikusi ditugu. Zelakoak diren eta zertarako egingo diren. Testu bat irakurri genuen eta ariketak egin genituen, ondoren, eztabaida bat izan genuen klasekideen artean baserri bertikalen abantailei buruz. Ingelesa: Sabadelleko bideo bat ikusi dugu, Espainiako smart cityen adibide esanguratsu bat delako. Idei garrantzitsuak atera ditugu hemendik. HIPOTESIA Orain arte landutako ezagutzetan oinarrituz, uste dugu etorkizuneko hiriak ekologikoak, teknologikoak, kulturalak eta humanistikoak izan behar direla. Teknologia berriak leku arruntetan ezarri behar dira, hauek abantail asko dituztelako. Ekologikoak izateko hainbat gune berde jartzea oso komenigarria da, eta azkenik, gune kulturalak eraiki behar dira. Horretarako, hiriek ezaugarri orokor hauek izan beharko dituzte: Energi iturri berriztagarri ezberdinak edukitzea, gas kutsagarriak isurtzen ez dituzten garraioak eta produktuak izatea eta zona berde ugariekin, natura eta ingurumena zaintzeko. Gauza guzti hauek lortzeko, plaka solar, errotak, biomasa gauzatzeko eraikuntza, parke ugari, etxe autosufizienteak, baserri bertikalak… egitea ezinbestekoa izango da. HARTUTAKO ERABAKIAK
  • 16. Hiri idealaren diseinua: Diseinu honetan, maketa nola egingo genuen guztia planifikatu genuen. Lehenengo astean, ikasgai bakoitzean, informazio bilketa egin genuen. Hainbat ariketa eta txosten irakurri eta egin ditugu. Ariketa horiek sailkatzaile batean gorde egin ditugu, egun guztietan jasotako informazioa sartuz. Honi buruz ezagutu ondoren, bigarren astean, gure maketaren proiektua planifikatu eta diseinatu genuen, eta azkenik materialak antolatu eta eraikitzen hasi ginen.
  • 17. Proiektua aurrera ateratzeko izan duzuen antolaketa:
  • 18. ONDORIOAK Proiektuarenak: Guk pentsatzen dugu, natura gune asko eduki behar duela “smart city” batek. Oso garrantzitsua da ingurumena eta asko zaindu behar dugu. Guretzat ere, energia berriztagarriak ezinbestekoak dira hiri baten, erregai fosilekin amaitzeko. Hainbat plaka solar, errota… dagoz eta garraio guztiak elektrikoak izango dira, hegazkina izan ezik. Gure helburuak bete ditugu eta talde moduan oso ondo egon gara. Bakoitzak egin behar zuena egin du eta oso ondo konpondu gara. Gure lorpen maila 8 izan da. Talde lan honetan, taldean lan egiten ikasi dugu, eta bakoitzak errespontsabilitate asko eduki du bere gauzetan eta talde lanaren barnean. Talde lanarenak: Guretzat talde lanean lan egitea asko lagundu digu gure ikasketetan hobetzeko. Talde lan honekin, ikasgaietan hainbat gauza ikasi ditugu. Adibidez, estresa zelan erremediatu, edota zer kutsatzen gaituen… Gure antolaketa ona izan da gure ustez. Gantt diagrama gehiena bete dugu, eta ez dugu arazo askorik izan gure maketan, lan monografikoan eta power- pointean. Egia da, batzuetan, gauzak ez zirela irteten eta, oso estresatuta eta urduri egon gara.