2. kirol eskalada
Duela hogei bat urte sortu zen modalitate hau da, egun, gehien praktikatzen dena. 10-30 metro bitarteko horma
ertainetan egiten da eta, hormak zailtasun maila desberdinekoak izan daitekeenez, hasiberriek ere praktika dezakete.
Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik ere aseguratzen da. Hortaz, bi lagun behar dira eskalada mota
honetarako, eta hau da, hain zuzen, eskalada eskoletan nagusiki praktikatzen dena.
3. Izotz eskalada
Izotzak estalitako hormetan praktikatzen den eskalada mota da, pioletaren eta kranpoien laguntzaz. Zati izoztuak eta
izotzik gabeak tartekatzen direnean, eskalada mistoa esan ohi zaio.
4. eskalada klasikoa
Eskalada klasiko edo askearen helburua bidea ahalik eta finkatze puntu artifizial gutxien erabilita egitea da. Hormak
ekipatu gabe egoten dira, eta normalean luzeak izaten dira. Gutxi gorabehera, 30 metrotik 50 metrora aseguratzen dira
luzeak. Denbora dezente behar duten igoerak izan ohi dira eta jaitsiera rappelatzen egiten da.
5. bouldering
Modalitate hau atletikoa eta oso segurua da. Horma txikietan praktikatzen da, artifizialetan zein naturaletan. Berezko
txapelketak baditu, baina entrenamendu modura ere praktikatzen da.
6. Big wall
Izenak dioen bezala, horma handietan praktikatzen da. Maiz, egunak behar dituzte eskalatzaileek hormaren goiko
aldera ailegatzeko, eta hormatik zintzilik igarotzen dituzte gauak ere. Teknika handia eta material berezia behar dira
eskalada mota honetarako.