1. LURRA, EGUZKIA ETA ILARGIARI BURUZ
JAKIN BEHARREKOA
LURRA
* PLANETA bat da.
* Gainazaldean ditu:
OZEANOAK,
KONTINENTEAK
EGUZKIA
* Lurretik gertuen dagoen IZARRA da.
* ARGIA eta BEROA ematen dizkigu.
* Eguzkia ESNE-BIDEA GALAXIAN dago (izarren eta beste astro batzuen multzoa)
2. ILARGIA
* SATELITE bat da, eta Lurraren inguruan BIRAKA
dabil.
* EZ du berezko ARGIRIK.
PLANETAK
* MERKURIO
* ARTIZARRA
* LURRA
* MARTE
* JUPITER
* SATURNO
* URANO
* NEPTUNO
ILARGIA HIGITU EGITEN DA
* LURRAREN INGURUAN biraka dabil. Bira
osoa 28 EGUNETAN ematen du.
* Ez dugu beti osoa ikusten. Horregatik
ALDI hauek ditu: ILBETEA, ILBEHERA,
ILBERRIA eta ILGORA
3. LURRA ETA ILARGIA HIGITU EGITEN DIRA
LURRA BIRAKA DABIL
•Errotazio-higiduran, Lurrak BERE BURUARI
(Ardatzari)bira ematen dio.
•Horretarako, 24 ORDU behar ditu.
•Errotazioak EGUNAK eta GAUAK sortzen
ditu. Eguna eta gaua elkarren jarraian doaz,
eta horregatik ez da Lurrean muturreko
tenperaturarik.
•Lurrak ekialderantz egiten du, horregatik argia
puntu kardinal horretatik sortzen da
(SORTALDEA) edo Ekialdea.
3.2.- ORDU EREMUAK:
-Lurraren errotazio-higidurak eraginik
lehenbizi ekialderantz dauden lekuetan
argitzen du Eguzkiak.
-Ordutegi arazoa mundu osoari zegokion,
beraz, Lurra 24 ORDU EREMUTAN banatzen
dugu.
-Ordu eremu edo zati berean kokaturiko (atal)
leku guztietan ordu berbera dute.
4. LURRA EGUZKIARI BIRA DABIL
* TRASLAZIO-higiduran, Lurrak Eguzkiaren
inguruan ematen du bira.
•Horretarako URTE BAT behar du:hau da 365 EGUN
eta 6 ORDU.
●Lau urtetan edo lau urtero, egun bat gehiago,
OTSAILEAN batuz, (6x4=24) BISURTEA esaten
zaio.
• Lurrak errotazioa inklinaturik egiten duenez, eguzkiaren izpiek ez dituzte berdin
berotzen toki guztiak, eta URTARO batzuk sortzen dira./
● URTAROAK: Ipar hemisferioan eta Hego hemisferioan Eguzki izpien eragina ezberdin
jasotzen denean,UDA eta NEGUA txandakatzen dira.
Ipar hemisferioan eta hego hemisferioan Eguzki izpien kopurua berdina jasotzen denean,
UDABERRIA eta UDAZKENA hasten dira.
● SOLSTIZIOAK ETA EKINOZIOAK:
UDAKO SOLSTIZIOA:Ekainaren 21ean, Ipar hemisferioan egunak,gauak baino ordu gehiago
ditu;Ipar poloak argia du 24 ordutan eta UDA hasten da eta NEGUA Hego hemisferioan.
NEGUKO SOLSTIZIOA:Abenduaren 21an, Ipar hemisferioan gauak egunak baino ordu
gehiago ditu, beroa galtzen da, eta Ipar poloan gauak 24 ordu betetzen ditu. NEGUA
hasten da, eta Hego hemisferioan UDA hasten da.
EKINOZIOAK: Martxoaren 21ean eta Irailaren 23an, argiak eta iluntasunak iraupen berdina
dute, lurreko eremu guztiotan: 12 ordu.
• Martxoaren 21ean Ipar hemisferioan UDABERRIA hasten da eta Hego hemisferioan
UDAZKENA.
• Irailaren 23an, Ipar hemisferioan UDAZKENA eta Hego hemisferioan UDABERRIA.
5. ESPAZIOTIK LURRA IKUSTEA
* SATELITE ARTIFIZIALAK ontziak dira eta
LURRAREN INGURUAN biraka dabiltza.
MUNDUKO BOLA
* ESFERA bat da. Lurraren gainazalaren
formak eta tamainak ondo adierazten
ditu.
* Bertan ikus ditzakegu POLOAK eta
EKUATOREA.
* Honek Lurra bitan erdibitzen du: IPAR
HEMISFERIOA eta HEGO
HEMISFERIOA.
6. MUNDUKO MAPA
* Erosoa da eramateko eta Lurraren gainazal osoa adierazten du
* Formak eta tamainak ez ditu errespetatzen.
* Munduko mapak ikus ditzakegu:
KONTINENTEAK: AMERIKA, EUROPA, ASIA, AFRIKA, OZEANIA eta ANTARTIKA
OZEANOAK: BAREA, ATLANTIKOA, ANTARTIKOA, ARTIKOA eta INDIAKOA.
7. MUNDUKO MAPA
* Erosoa da eramateko eta Lurraren gainazal osoa adierazten du
* Formak eta tamainak ez ditu errespetatzen.
* Munduko mapak ikus ditzakegu:
KONTINENTEAK: AMERIKA, EUROPA, ASIA, AFRIKA, OZEANIA eta ANTARTIKA
OZEANOAK: BAREA, ATLANTIKOA, ANTARTIKOA, ARTIKOA eta INDIAKOA.