SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
AZKEN HAUSNARKETA TALDEAN
ESPERIENTZIA:
       Gure esperientzia ikasgai honetan hasi aurretik oso urria zen, soilik Word eta Power
Point bezalako programak eta interneteko erabilera orokorrena ezagutzen genuen. Ikasgai
honetan erabili ditugun programa ezberdinek gure ezagutza garatzeaz gain, IKTen erabilerari
buruzko zentzu kritikoa eraikitzen lagundu digu. Ondorioz, orain gai ikusten ditugu gure
buruak eskoletan teknologia berriek izan dezaketen garrantziaz jabetu eta hauen erabilera
egoki bat bermatzeko. Bestalde ohartu gara gaur egun beharrezkoak direla IKTak erabiltzea,
gizartean teknologiak duen eraginaz jabetuta uste dugulako eskolak ere ezinbestean gizarte
horrekin batera egin behar duela aurrera. Horrez gain, kontziente gara ikastetxe askotan
dagoen baliabide urritasunak ez duela bermatzen ikasle guztiek eskubidea izatea teknologia
berriekin aritzeko eta beraz, zaila iruditzen zaigu IKTen erabilera nahiko genukeen bezala
sustatzea.

        Ikasgai honekiko dugun esperientzia ez da oso positiboa izan; edukiak garrantzitsuak
iruditzen zaizkigun arren, gai gehiegi lantzen aritu gara denbora gutxian eta horren ondorioz,
nekatu eta interesa galdu dugu hein handi batean. Lau hitzetan esanda, ikasgaia pixka bat
astuna egin zaigu. Gure ustez klase dinamikoagoak izan beharko lirateke eta ez hain
teorikoak.

EZAGUTU DITUGUN BALIABIDEEK HEZKUNTZAN DUTEN ERABILERA:
  Ikasgai honetan ezagutu ditugun baliabideek hainbat erabilera izango dute hezkuntza
munduan:

   •   BLOGA: Ikasleen artean material eta ezagutza ezberdinak elkarbanatzeko baliabide
       egokia da.

   •   Cmap: Ikasgaien eskemak egiteko eta hauen bidez haurrek ikasgaiaren inguruan
       hausnartzeko egokia iruditzen zaigu. Gainera, hausnarketa horrek, gaiaren inguruan
       gehiago ikastea ahalbidetzen du.

   •   WEBQUEST: ikaste kooperatiboa bultzatzen duen tresna honek ikerketa bultzatzea du
       helburutzat, horrela ikasleen ikasketa autonomoa ere bultzatuz. Hori ikaslearen
       garapenerako oso aproposa da.

   •   SLIDESHARE: power pointak blogean txertatzea ahalbidetzen du.

   •   BIDEOAK, AUDIOAK ETA ARGAZKIAK: blogean txertatzen ikasi dugu.
GURE ARTEKO LANA:
       Uste dugu gure arteko talde lana gutxi bultzatu dela, azken ariketan soilik landu baita.
Hala eta guztiz ere, asko saiatu gara lanak batera egin eta guztion interesetatik abiatzen, eta
beraz positiboki baloratzen dugu egin dugun lana.




EGOERA HIPOTETIKOA:
Taldean pentsatu dugun egoera hipotetikoa ondorengoa da:

        LH-ko bigarren zikloko 2.mailako ikasleekin “Oñati gure herria” proiektua eraman
nahi da aurrera. Proiektu honen bidez, ikasleak bizi den herria ezagutzea nahi da, bertako
historia eta ezaugarri nabarmenekin.

Proiektu honetan ikasleek landuko dituzten gaiak ondorengoak izango dira:

    •   Biztanleriaren zenbatekoa eta adinaren bataz bestekoa.

    •   Herriak hartzen duen azalera eta Gipuzkoako beste herri batzuen neurriekin lehen
        hiru handienak zeintzuk diren identifikatu eta hauen arteko erlazioa ezartzea.

    •   Monumentu eta ezaugarri kulturalak ezagutzea.

    •   Bertako geografia ezagutzea: ibaiak, mendiak…

    •   …

Uste dugu proiektua IKT bidez aurrera eramateko bidea ondorengoa izango litzatekeela:

            1. Bloga: aurrez ikasgelan guztion artean egindako blog-ean asteko
               proiektuaren aurkezpena egingo da. Aurkezpen horretan lanaren nondik
               norakoak azalduko dira eta irakasleak azalpen txiki batez lagunduko dio
               aurkezpen honi. Azalpenaren ondoren, ikasleek talde txikietan banatuta
               beraiek gai horren inguruan duten aurrezagutzak idatzi beharko dituzte word
               dokumentu batean eta ondoren blogera igo. Blogean irakasleak aurrez
               prestatutako webquesterako sarrera egongo da eta horrela, lanaren bigarren
               pausura pasatuko dira.

            2. Webquestean hainbat ariketa proposatuko zaizkie eta hauek egiteko behar
               dituzten baliabideen zerrenda ere bertan izango dute. Egokia ikusten dugu
               bigarren pausu honetarako 5 edo 6 ikasleko taldeetan banatzea, horrela
taldekatzeak aldatu eta lana nola egin eta bideratu pentsatzeko irizpide
               gehiago kontutan har ditzaten.

           3. Webquestean eskatzen zaizkien ariketak amaitu ondoren, ikasle taldeak
               aldatuko dira eta galdeketa bat prestatuko dute talde berrietan. Taldeka
               egindako zirriborroetatik guztien artean, galdera egokienak aukeratuko dira
               eta hauek Urdin Elortzari eta Oñatiko Natur Eskolakoei egiteko izango dira.
               Honen bidez, Oñatiko geografia landuko da eta galdeketen grabaketak egingo
               dira Kamerez, ondoren blogera igo eta nahi dutenean ikus dezaten. Bertan
               jasotakoaz laburpen txiki bat idatzi beharko dute.

           4. Aste erdi aldera, txango bat egingo dute Oñatiko hainbat leku ikusteko ( bai
               herri barruan eta baita mendi aldera). Txangoak taldeka egingo dituzte eta
               batzuk monumentuak ikusten ari diren bitartean, beste batzuk Iturrigorri
               aldeko paisaiak ikustera joango dira. Horrela, talde bakoitzak eraman duen
               argazki kamararekin, aurreko egunean egindako galdeketan eta webquestean
               landutako gaiekin lotura duten argazkiak egin beharko dituzte. Argazki hauek
               ere blogera igoko dituzte horrela denek izango dituzte eskura azken
               ekoizpenerako.

           5. Webquestean jazotakoarekin, itzaldietatik egindako laburpenarekin eta
               argazkiekin Power pointa egin beharko dute hurrengo asterako eta
               horretarako beta ikasgelan izango dute. Horrela irakaslearen gidari lana
               bermatzen da. Hauek txangoak egin dituzten taldeetan egingo dira eta lan
               hauek ere blogera igoko dira.

           6. Azkenerako, egindako lanekin aurkezpen txiki bat egingo da Oñati-ri buruz
              ikasi dutena azalduz.



       Proiektu honetako pausu bakoitzak IKT ezberdin baten erabilera eskatzen du. Horrela
ikasleak horien erabilera anitzetan trebatuko dira eta edozein lan egiteko izan dezaketen
erabileraz jabetuko dira. Bestalde, beraien lan autonomoa bultzatu nahi da eta esploratzeko
duten gaitasuna ere sustatzeko bide egokia iruditzen zaigu. Irakaslearen rola bide guzti
honetan, gidariarena izango da; hau da, irakasleak ikasleak gidatuko ditu bidetik atera ez
daitezen eta edozein gatazkaren aurrean laguntza emango die. Uste dugu proposatu dugun
metodo honekin ikasketak modu globalizatzaile baten lantzeko aukera ere eskaintzen digula
eta beraz, ikasleek zentzua bilatuko diotela ikasten ari diren horri. Gainera herriko
testuinguruarekin ere kontaktuan jarriko dira eta honen parte aktibo direla jabetu nahi da,
ezaugarri honek dakartzan ondorioez konturatzeko.

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Anboto Ikastola
Anboto IkastolaAnboto Ikastola
Anboto Ikastolamaitelorza
 
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titles
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titlesIEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titles
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titlesSrinivasan Natarajan
 
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titles
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titlesIEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titles
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titlesSrinivasan Natarajan
 
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtechSrinivasan Natarajan
 
argazkiak
argazkiakargazkiak
argazkiakolatzb
 
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...Jesper Seehausen
 
Eskolaren Funtzio Sozialak
Eskolaren Funtzio SozialakEskolaren Funtzio Sozialak
Eskolaren Funtzio Sozialakolatzb
 
2013 14-ns2-project-titles-me-mtech
2013 14-ns2-project-titles-me-mtech2013 14-ns2-project-titles-me-mtech
2013 14-ns2-project-titles-me-mtechSrinivasan Natarajan
 
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emnerJesper Seehausen
 
Typiske faldgruber i revisors erklæringer
Typiske faldgruber i revisors erklæringerTypiske faldgruber i revisors erklæringer
Typiske faldgruber i revisors erklæringerJesper Seehausen
 

Destaque (13)

Anboto Ikastola
Anboto IkastolaAnboto Ikastola
Anboto Ikastola
 
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titles
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titlesIEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titles
IEEE 2012 Low Power & vlsi_2012-13_titles
 
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titles
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titlesIEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titles
IEEE 2012 CSE & IT java_2012-13_titles
 
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech
2013 14-dotnet-titles-pantech-proed-for-me-mtech
 
argazkiak
argazkiakargazkiak
argazkiak
 
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...
Revisors udtalelse om ledelsesberetningen i erklæringer på årsrapporter (INSP...
 
Pantech brochure big
Pantech brochure bigPantech brochure big
Pantech brochure big
 
A204 O01 31
A204 O01 31A204 O01 31
A204 O01 31
 
Eskolaren Funtzio Sozialak
Eskolaren Funtzio SozialakEskolaren Funtzio Sozialak
Eskolaren Funtzio Sozialak
 
2013 14-ns2-project-titles-me-mtech
2013 14-ns2-project-titles-me-mtech2013 14-ns2-project-titles-me-mtech
2013 14-ns2-project-titles-me-mtech
 
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner
"Kapitalejerlån" og andre selskabsretlige emner
 
Haur Jolasak
Haur JolasakHaur Jolasak
Haur Jolasak
 
Typiske faldgruber i revisors erklæringer
Typiske faldgruber i revisors erklæringerTypiske faldgruber i revisors erklæringer
Typiske faldgruber i revisors erklæringer
 

Semelhante a Azken Hausnarketa Taldean

On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenapaso
 
Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoajugatx_beitia
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona77joseba
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onaenborra
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldeazazpi
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onamagis003
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas Pilar Etxebarria
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAmagisdonosti
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakNoemí Arriaga
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 

Semelhante a Azken Hausnarketa Taldean (20)

On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
 
Eskola 2 0
Eskola 2 0Eskola 2 0
Eskola 2 0
 
Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Kutxa Ibiltaria
Kutxa IbiltariaKutxa Ibiltaria
Kutxa Ibiltaria
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
Ikasturtea hasteko eta lankidetzan aritzeko ikas
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAHEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA
 
Unitatea: Lip-dub
Unitatea: Lip-dubUnitatea: Lip-dub
Unitatea: Lip-dub
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 

Azken Hausnarketa Taldean

  • 1. AZKEN HAUSNARKETA TALDEAN ESPERIENTZIA: Gure esperientzia ikasgai honetan hasi aurretik oso urria zen, soilik Word eta Power Point bezalako programak eta interneteko erabilera orokorrena ezagutzen genuen. Ikasgai honetan erabili ditugun programa ezberdinek gure ezagutza garatzeaz gain, IKTen erabilerari buruzko zentzu kritikoa eraikitzen lagundu digu. Ondorioz, orain gai ikusten ditugu gure buruak eskoletan teknologia berriek izan dezaketen garrantziaz jabetu eta hauen erabilera egoki bat bermatzeko. Bestalde ohartu gara gaur egun beharrezkoak direla IKTak erabiltzea, gizartean teknologiak duen eraginaz jabetuta uste dugulako eskolak ere ezinbestean gizarte horrekin batera egin behar duela aurrera. Horrez gain, kontziente gara ikastetxe askotan dagoen baliabide urritasunak ez duela bermatzen ikasle guztiek eskubidea izatea teknologia berriekin aritzeko eta beraz, zaila iruditzen zaigu IKTen erabilera nahiko genukeen bezala sustatzea. Ikasgai honekiko dugun esperientzia ez da oso positiboa izan; edukiak garrantzitsuak iruditzen zaizkigun arren, gai gehiegi lantzen aritu gara denbora gutxian eta horren ondorioz, nekatu eta interesa galdu dugu hein handi batean. Lau hitzetan esanda, ikasgaia pixka bat astuna egin zaigu. Gure ustez klase dinamikoagoak izan beharko lirateke eta ez hain teorikoak. EZAGUTU DITUGUN BALIABIDEEK HEZKUNTZAN DUTEN ERABILERA: Ikasgai honetan ezagutu ditugun baliabideek hainbat erabilera izango dute hezkuntza munduan: • BLOGA: Ikasleen artean material eta ezagutza ezberdinak elkarbanatzeko baliabide egokia da. • Cmap: Ikasgaien eskemak egiteko eta hauen bidez haurrek ikasgaiaren inguruan hausnartzeko egokia iruditzen zaigu. Gainera, hausnarketa horrek, gaiaren inguruan gehiago ikastea ahalbidetzen du. • WEBQUEST: ikaste kooperatiboa bultzatzen duen tresna honek ikerketa bultzatzea du helburutzat, horrela ikasleen ikasketa autonomoa ere bultzatuz. Hori ikaslearen garapenerako oso aproposa da. • SLIDESHARE: power pointak blogean txertatzea ahalbidetzen du. • BIDEOAK, AUDIOAK ETA ARGAZKIAK: blogean txertatzen ikasi dugu.
  • 2. GURE ARTEKO LANA: Uste dugu gure arteko talde lana gutxi bultzatu dela, azken ariketan soilik landu baita. Hala eta guztiz ere, asko saiatu gara lanak batera egin eta guztion interesetatik abiatzen, eta beraz positiboki baloratzen dugu egin dugun lana. EGOERA HIPOTETIKOA: Taldean pentsatu dugun egoera hipotetikoa ondorengoa da: LH-ko bigarren zikloko 2.mailako ikasleekin “Oñati gure herria” proiektua eraman nahi da aurrera. Proiektu honen bidez, ikasleak bizi den herria ezagutzea nahi da, bertako historia eta ezaugarri nabarmenekin. Proiektu honetan ikasleek landuko dituzten gaiak ondorengoak izango dira: • Biztanleriaren zenbatekoa eta adinaren bataz bestekoa. • Herriak hartzen duen azalera eta Gipuzkoako beste herri batzuen neurriekin lehen hiru handienak zeintzuk diren identifikatu eta hauen arteko erlazioa ezartzea. • Monumentu eta ezaugarri kulturalak ezagutzea. • Bertako geografia ezagutzea: ibaiak, mendiak… • … Uste dugu proiektua IKT bidez aurrera eramateko bidea ondorengoa izango litzatekeela: 1. Bloga: aurrez ikasgelan guztion artean egindako blog-ean asteko proiektuaren aurkezpena egingo da. Aurkezpen horretan lanaren nondik norakoak azalduko dira eta irakasleak azalpen txiki batez lagunduko dio aurkezpen honi. Azalpenaren ondoren, ikasleek talde txikietan banatuta beraiek gai horren inguruan duten aurrezagutzak idatzi beharko dituzte word dokumentu batean eta ondoren blogera igo. Blogean irakasleak aurrez prestatutako webquesterako sarrera egongo da eta horrela, lanaren bigarren pausura pasatuko dira. 2. Webquestean hainbat ariketa proposatuko zaizkie eta hauek egiteko behar dituzten baliabideen zerrenda ere bertan izango dute. Egokia ikusten dugu bigarren pausu honetarako 5 edo 6 ikasleko taldeetan banatzea, horrela
  • 3. taldekatzeak aldatu eta lana nola egin eta bideratu pentsatzeko irizpide gehiago kontutan har ditzaten. 3. Webquestean eskatzen zaizkien ariketak amaitu ondoren, ikasle taldeak aldatuko dira eta galdeketa bat prestatuko dute talde berrietan. Taldeka egindako zirriborroetatik guztien artean, galdera egokienak aukeratuko dira eta hauek Urdin Elortzari eta Oñatiko Natur Eskolakoei egiteko izango dira. Honen bidez, Oñatiko geografia landuko da eta galdeketen grabaketak egingo dira Kamerez, ondoren blogera igo eta nahi dutenean ikus dezaten. Bertan jasotakoaz laburpen txiki bat idatzi beharko dute. 4. Aste erdi aldera, txango bat egingo dute Oñatiko hainbat leku ikusteko ( bai herri barruan eta baita mendi aldera). Txangoak taldeka egingo dituzte eta batzuk monumentuak ikusten ari diren bitartean, beste batzuk Iturrigorri aldeko paisaiak ikustera joango dira. Horrela, talde bakoitzak eraman duen argazki kamararekin, aurreko egunean egindako galdeketan eta webquestean landutako gaiekin lotura duten argazkiak egin beharko dituzte. Argazki hauek ere blogera igoko dituzte horrela denek izango dituzte eskura azken ekoizpenerako. 5. Webquestean jazotakoarekin, itzaldietatik egindako laburpenarekin eta argazkiekin Power pointa egin beharko dute hurrengo asterako eta horretarako beta ikasgelan izango dute. Horrela irakaslearen gidari lana bermatzen da. Hauek txangoak egin dituzten taldeetan egingo dira eta lan hauek ere blogera igoko dira. 6. Azkenerako, egindako lanekin aurkezpen txiki bat egingo da Oñati-ri buruz ikasi dutena azalduz. Proiektu honetako pausu bakoitzak IKT ezberdin baten erabilera eskatzen du. Horrela ikasleak horien erabilera anitzetan trebatuko dira eta edozein lan egiteko izan dezaketen erabileraz jabetuko dira. Bestalde, beraien lan autonomoa bultzatu nahi da eta esploratzeko duten gaitasuna ere sustatzeko bide egokia iruditzen zaigu. Irakaslearen rola bide guzti honetan, gidariarena izango da; hau da, irakasleak ikasleak gidatuko ditu bidetik atera ez daitezen eta edozein gatazkaren aurrean laguntza emango die. Uste dugu proposatu dugun metodo honekin ikasketak modu globalizatzaile baten lantzeko aukera ere eskaintzen digula eta beraz, ikasleek zentzua bilatuko diotela ikasten ari diren horri. Gainera herriko testuinguruarekin ere kontaktuan jarriko dira eta honen parte aktibo direla jabetu nahi da, ezaugarri honek dakartzan ondorioez konturatzeko.