2. Sarrera Liseriketa ikasterakoan, hesteak xurgatzen ez dituen janariak (hondakinak) uzkitik kanporatzen direla ikasi dugu. Baita ere, xugargatutako janariak odolaren bidez zelula guztietara iristen direla. Janari hauek energia sortzeko oxigenoarekin elkartzean, era ezberdinetako hondakinak sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea... Orain aipatutako hondakin horiek, izerdia,gernua eta arnasa botatzean kanporatzen dira.
3.
4. GILTZURRUNAK Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude, bakoitzak bizkarrezurraren alde banatan.
6. MASKKURIA Organo honek poltsa itxura dauka eta eta gernua gordetzen du kanporatua izan arte.
7. URETRA Maskuritik kanpora doan hodia da. Gizonezkoetan uretra luzeagoa da zakilaren puntaraino iritsi behar baitu.
8. NOLA OSATZEN DA GERNUA EDO PIXA? Odola giltzurrunetara iristean bertan dauden iragazkiek hondakin guztietatik garbitzen dute, gernua edo pixa osatuz.
9. AZALDU GERNUA OSATZEN DENETIK KANPORATU ARTE, JARRAITZEN DUEN PROZESUA. Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da bertan pilatzeko. Maskuria betetzen denean pixagalea edukitzen dugu eta gernua uretratik kanpopratzen dugu.
10. NOLA SORTZEN DA IZERDIA? Gure gorputzeko azalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Izerdi guruin hauek gorputz osoan banaturik daude, baina gune batzuetan askoz ugariagoak dira esku, besape eta oinazpietan esatebaterako.
11. NONDIK KANPORATZEN DA IZERDIA? Izerdia, etengabe botatzen dugu gorputz guztitik poroen bidez kanporatuz.
12. ZEREZ OSATUTA DAGO IZERDIA ? Izerdia, gernua bexalaxe, gatz mineralez, urez, ureaz,... osaturik dago.
13. ZEIN DA IZERDIAREN FUNTZIOA? Izerdia lurrintzean larruazala freskatu eta gorputzeko temperatura maila egokian mantentzen du.