1. BARDINTASUNA
Egilea: Itxaso Torrealdea Iturbe
Neska eta mutil guztiak gara bardinak, gorputz fisikoan adibidez,
L.H. 6.B
dena daukagu bardina gauza bat izan ezik. Baina beste guztian,
bardinak gara.
2. Neskak gomara jolasten, sokara saltatzen eta gimnasia
erritmikoan ibiltzen dira gehiago. Mutilak adibidez, futbolean eta
saskibaloian. Baina danok ahal dabe kirol guztiak egin.
Etxeko lanetan nahiz neska izan nahiz mutila izan, saiatzen
badira, biek emaitza onak lortu ahal dabez.
Neskei beti esan deuskue kolore arrosa erabiltzeko eta mutilei
alderantziz, urdina. Baina hori ez da derrigorrezkoa, bakoitzak
nahi dauan kolorea erabiltzen dau.
Neskak umeak gehiago zaintzen dabez baina badagoz mutilak
umeak zaintzen dabienak. Mutilak neskak bezala saiatzen badira
zaintzaile onak izango dira.
Kirolean adibidez, mutilak emaitza hobeak dauzkate, baina
neskak mutilak bezala saiatzen badira, emaitza horrek lortu ahal
izango dabe.
Neskak erraztasun handiagoa daukate modarako, baina badaude
mutilak ere modan onak direnak. Ulearekin bardina gertatzen da,
neskak hobeagoak dira trentzak egiten baina mutilak praktikatuz
neskak bezain onak izan ahal dira.
Gehienak pentsatzen dute neskak moda lanetan hobeagoak
direla eta mutilak kiroletako lanetan. Baina hori ez da horrela,
danak ahal dabelako nahi duten lana aukeratu eta esfortzuz lana
ondo egin.
Nire ustez, neskak eta mutilak kotxea ondo gidatu ahal dabe
ahalegintzen badira. Baina beti daude batzuk besteak baino
hobeago gidatzen dabenak.
3. Abizenaren kontuan denak esaten dabe lehenengo gizonena jarri
behar dala eta gero emakumeena, baina nik uste dot neskena
lehenengoa jarri ahal dala eta mutilena bigarrena.
Nire ustez, neskak eta mutilak bardinak garalez, soldata bardina
izan beharko genduke. Baina nik ez dot ulertzen zergaitik mutilei
gehiago ordaintzen deutsoen, biek lan bardina egiten badabe.
Gabonetako apaingarriak jartzea adibidez, neskei gehiago
gustatzen jake, baina mutilak ahalegintzen badira, eurak ere
polito polito jarri daikie.
Marrazkiak denak bardin egiten doguz ala ere beste batzuk
besteak baino hobeto marrazten dute, onak direlako marrazten.
Marrazki bizidunak adibidez, neskak eta mutil guztiek bardinak
ikusten doguz, nahiz eta batzuk neskentzako eginda dagoz eta
beste batzuk mutilentzako.