SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
1. SARRERA
Historia apur bat
Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian.
Orain dela urte asko, esaterako, herri bakoitzak bere eskola izan zuen. Baina, herrixkek
biztanleak galdu ahala eta biztanleria zahartu ahala, herrietako eskola horiek desagertzen joan
ziren, bata bestearen atzetik, eta Mendialdeko haurrak eta gaztetxoak Kanpezura etortzen hasi
ziren ikasteko. Halaxe sortu zen Yoar izeneko eskola publikoa, 70eko hamarkadaren hasieran.
Hiru hamarkadako ibilaldi luzea egin du.
Gero, errealitate politikoa aldatu izanari esker, aukera egon zen Ikastetxea LH bat zabaltzeko,
eta, 1977an, Mendialdean euskaraz ikasteko zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Ibernalo
Ikastetxea LH sortu zen. Handik 20 bat urtera, berriz, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza ezarri zenean, Kanpezu institutua sortu zuen Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Sailak.
Azkenik, 2004an, Yoar eskola eta Ibernalo Ikastetxea LH batu egin ziren, eta horrela iritsi
gara gaur egun arte. Hiru ikasturtez bi zentroen bat-egitea antolatzen ibili eta gero, azkenean,
bat-egite hura guztiz legezkoa bilakatu da 2013/14 ikasturte honetan, MENDIALDEA IPI
izenarekin.

Gure eraikinak
Ikastetxeak bi eraikin nagusi ditu, eta kiroldegi bat. Tamalez, eraikin batetik bestera 200 m
daude, eta errepide batek zeharkatzen du tartea, irudian ageri den bezala:
DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta
Lehenengo Hezkuntzako eraikina, berriz, guztiz desegokia; gainera, zaharkiturik dago, eta
egoera txarrean: ez dauka liburutegirik, ez jolastoki estalirik bazkalondoan eta eguraldi txarra
egiten duenean jolasteko, ez eta erabilera anitzeko gelarik ere. Ondoan, guardia zibilaren
kuartela dago, eta bi kamera dauzkate, gure ikasleak jolastokian dauden bitartean etengabe
grabatzen dituztenak. Horregatik guztiagatik, ez dugu aukerarik planifikatu nahi genituzkeen
proiektuak bideratzeko.
Hezkuntza sailean, bi eraikinetako baliabideak partekatzea proposatu digute. Baina, DBHko
eraikineko liburutegia edo beste edozein espazio erabili nahi izanez gero, ikasle gazteenak
eraikin batetik bestera eramatera behartuta egongo ginateke, eta horrek traba handiak
ekarriko lizkiguke: arriskua (gorago esan bezala, errepide bat dago bi eraikinen artean),
eskola orduak galtzea, eta bestelako eragozpenak (euriarekin bustitzea, materiala ahaztea,
berokiak jantzi beharra…).
Idazki honetan, jakitera eman nahi dugu gabezia horiekin guztiekin lan egin behar dugula eta
arazo horien konponbidea ez dagoela ez irakasleon ez familien esku; horrez gain, nahiz eta
askotan Hezkuntza saila eta Udala jakinaren gainean jarri, ezer gutxi egin dutela arazoak
bideratzeko.

Aurrera begira
Eragozpenak eragozpen, aurrera jarraitu nahian, irakasleok kontziente gara beste toki
guztietan bezala Mendialdean ere premia berriak sorrarazi dituela gaur egungo errealitate
sozialak Hezkuntzan. Haiei erantzuteko, hiru alor nagusiri helduko diegu ikasturte honetan
(bakoitzari dagozkion helburuak garatu ditugu beherago):
•

ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi
dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxaropenak asebete ere, edozein direlarik ere
haien gaitasunak, jatorria, egoera sozioekonomikoa…
Eskualde honetan gure ikasleen artean dagoen aniztasunari erantzuteko, lehenengo eta
bigarren helburuak zehaztu ditugu.

•

HIZKUNTZA GAITASUNA: Gaur egun, mundu globalizatu honetan, hizkuntzak
oinarrizko tresnak bilakatu dira nork bere etorkizuna lantzeko.
Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere –gure herri hizkuntza izanik– euskararen
erabilera sustatzeko eta indartzeko, hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu.

•

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, eta ia
gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira. Beraz, irakasleok erabiltzen dugun
metodologiak gaur egungo premiei egoki erantzutea nahi dugu; hala, gaur-gaurko
baliabide teknologikoak txertatu nahi ditugu gure irakaskuntzan.
Horregatik guztiagatik, berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogunez, bosgarren
eta seigarren helburuak finkatu ditugu.

Aurreko ikasturtean bezala, saiatu gara IUP laburra, argia, zehatza, irekia eta ikastetxearen
beste planekin (Hobekuntza plana, Hezkuntza proiektua, AJA...) koherentea egiten.

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaIreneGM
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunIreneGM
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaIrekia - EJGV
 
Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11idurre
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliak
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliakOrokieta herri eskolako gurasoekin tertuliak
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliakbnhizkuntzak
 
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaIrunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaaitor_errazkin
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzea
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzeaLehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzea
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzeaIrekia - EJGV
 
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema NazionalaErakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionalaeuskaleskola
 

Mais procurados (11)

Etorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioaEtorkinen eskolarizazioa
Etorkinen eskolarizazioa
 
Matrikula13 14
Matrikula13 14Matrikula13 14
Matrikula13 14
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
 
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
 
Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11Lekeitio 2009 2 11
Lekeitio 2009 2 11
 
Deialdia
DeialdiaDeialdia
Deialdia
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliak
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliakOrokieta herri eskolako gurasoekin tertuliak
Orokieta herri eskolako gurasoekin tertuliak
 
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrenaIrunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzea
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzeaLehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzea
Lehendakaritzaren hitzaldia - “Jocay” ontziaren uretaratzea
 
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema NazionalaErakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
Erakusketa: Hezkuntza Sistema Nazionala
 

Destaque

Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoaZiklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoairalekontsultazerbitzua
 
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketaMatrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketairalekontsultazerbitzua
 

Destaque (20)

Desfilerako jatorrizkoa
Desfilerako jatorrizkoaDesfilerako jatorrizkoa
Desfilerako jatorrizkoa
 
Desfilerakoa zuzendua
Desfilerakoa zuzenduaDesfilerakoa zuzendua
Desfilerakoa zuzendua
 
Gutuna euskararen eguna (zuzendutakoa)
Gutuna euskararen eguna (zuzendutakoa)Gutuna euskararen eguna (zuzendutakoa)
Gutuna euskararen eguna (zuzendutakoa)
 
Gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)
Gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)Gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)
Gutuna euskararen eguna (jatorrizkoa)
 
Errotuluak zuzenketa
Errotuluak zuzenketaErrotuluak zuzenketa
Errotuluak zuzenketa
 
Errotuluak jatorrizkoa
Errotuluak jatorrizkoaErrotuluak jatorrizkoa
Errotuluak jatorrizkoa
 
Gutuna euskararen eguna (eredua)
Gutuna euskararen eguna (eredua)Gutuna euskararen eguna (eredua)
Gutuna euskararen eguna (eredua)
 
Larrialdi kartelak ikasleak 1
Larrialdi kartelak ikasleak 1Larrialdi kartelak ikasleak 1
Larrialdi kartelak ikasleak 1
 
Inkesta irakaslea zuzenketa
Inkesta irakaslea zuzenketaInkesta irakaslea zuzenketa
Inkesta irakaslea zuzenketa
 
Ebaluazio orria zuzenketa
Ebaluazio orria zuzenketaEbaluazio orria zuzenketa
Ebaluazio orria zuzenketa
 
Zikloen eskaintza2 jatorrizkoa
Zikloen eskaintza2 jatorrizkoaZikloen eskaintza2 jatorrizkoa
Zikloen eskaintza2 jatorrizkoa
 
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoaZiklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
Ziklo amaierako ebaluazio txostena jatorrizkoa
 
Kronika
KronikaKronika
Kronika
 
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketaMatrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
Matrikula idazkaritzaren ordutegia zuzenketa
 
Ebaluazio orria jatorrizkoa
Ebaluazio orria jatorrizkoaEbaluazio orria jatorrizkoa
Ebaluazio orria jatorrizkoa
 
Inkesta irakaslea jatorrizkoa
Inkesta irakaslea jatorrizkoaInkesta irakaslea jatorrizkoa
Inkesta irakaslea jatorrizkoa
 
Berdinketak (jatorrizkoa)
Berdinketak (jatorrizkoa)Berdinketak (jatorrizkoa)
Berdinketak (jatorrizkoa)
 
Gurasoentzako txostena zuzendutakoa
Gurasoentzako txostena zuzendutakoaGurasoentzako txostena zuzendutakoa
Gurasoentzako txostena zuzendutakoa
 
Urteko plana. sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana. sarrera (jatorrizkoa)Urteko plana. sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana. sarrera (jatorrizkoa)
 
Kronikazuzenketa
KronikazuzenketaKronikazuzenketa
Kronikazuzenketa
 

Semelhante a Urteko plana sarrera (zuzenketa)

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Irekia - EJGV
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolarizelaia
 
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasiera
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasieraLehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasiera
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasieraIrekia - EJGV
 
• Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”
 •	Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI” •	Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”
• Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”kikagorosti
 
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektua
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektuaEuskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektua
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektuaMARIJE AGUILLO
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
 

Semelhante a Urteko plana sarrera (zuzenketa) (20)

Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
 
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
 
A4
A4A4
A4
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Powereskolari
PowereskolariPowereskolari
Powereskolari
 
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasiera
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasieraLehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasiera
Lehendakarian Hitzaldia - Mondragon Unibertsitateko ikasurtearen hasiera
 
• Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”
 •	Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI” •	Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”
• Elgoibarko Herri Eskola eta Udala: Elgoibarren ikastetxera oinez. “OIN-ALAI”
 
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektua
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektuaEuskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektua
Euskaditik Venezuelaraino ALBOAN-en proiektua
 
Praktika Onak LHI
Praktika Onak LHIPraktika Onak LHI
Praktika Onak LHI
 
Gaien zentzuna
Gaien zentzunaGaien zentzuna
Gaien zentzuna
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Txoko berdea ea21
Txoko berdea ea21Txoko berdea ea21
Txoko berdea ea21
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 

Urteko plana sarrera (zuzenketa)

  • 1. 1. SARRERA Historia apur bat Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian. Orain dela urte asko, esaterako, herri bakoitzak bere eskola izan zuen. Baina, herrixkek biztanleak galdu ahala eta biztanleria zahartu ahala, herrietako eskola horiek desagertzen joan ziren, bata bestearen atzetik, eta Mendialdeko haurrak eta gaztetxoak Kanpezura etortzen hasi ziren ikasteko. Halaxe sortu zen Yoar izeneko eskola publikoa, 70eko hamarkadaren hasieran. Hiru hamarkadako ibilaldi luzea egin du. Gero, errealitate politikoa aldatu izanari esker, aukera egon zen Ikastetxea LH bat zabaltzeko, eta, 1977an, Mendialdean euskaraz ikasteko zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Ibernalo Ikastetxea LH sortu zen. Handik 20 bat urtera, berriz, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zenean, Kanpezu institutua sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Azkenik, 2004an, Yoar eskola eta Ibernalo Ikastetxea LH batu egin ziren, eta horrela iritsi gara gaur egun arte. Hiru ikasturtez bi zentroen bat-egitea antolatzen ibili eta gero, azkenean, bat-egite hura guztiz legezkoa bilakatu da 2013/14 ikasturte honetan, MENDIALDEA IPI izenarekin. Gure eraikinak Ikastetxeak bi eraikin nagusi ditu, eta kiroldegi bat. Tamalez, eraikin batetik bestera 200 m daude, eta errepide batek zeharkatzen du tartea, irudian ageri den bezala:
  • 2. DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta Lehenengo Hezkuntzako eraikina, berriz, guztiz desegokia; gainera, zaharkiturik dago, eta egoera txarrean: ez dauka liburutegirik, ez jolastoki estalirik bazkalondoan eta eguraldi txarra egiten duenean jolasteko, ez eta erabilera anitzeko gelarik ere. Ondoan, guardia zibilaren kuartela dago, eta bi kamera dauzkate, gure ikasleak jolastokian dauden bitartean etengabe grabatzen dituztenak. Horregatik guztiagatik, ez dugu aukerarik planifikatu nahi genituzkeen proiektuak bideratzeko. Hezkuntza sailean, bi eraikinetako baliabideak partekatzea proposatu digute. Baina, DBHko eraikineko liburutegia edo beste edozein espazio erabili nahi izanez gero, ikasle gazteenak eraikin batetik bestera eramatera behartuta egongo ginateke, eta horrek traba handiak ekarriko lizkiguke: arriskua (gorago esan bezala, errepide bat dago bi eraikinen artean), eskola orduak galtzea, eta bestelako eragozpenak (euriarekin bustitzea, materiala ahaztea, berokiak jantzi beharra…). Idazki honetan, jakitera eman nahi dugu gabezia horiekin guztiekin lan egin behar dugula eta arazo horien konponbidea ez dagoela ez irakasleon ez familien esku; horrez gain, nahiz eta askotan Hezkuntza saila eta Udala jakinaren gainean jarri, ezer gutxi egin dutela arazoak bideratzeko. Aurrera begira Eragozpenak eragozpen, aurrera jarraitu nahian, irakasleok kontziente gara beste toki guztietan bezala Mendialdean ere premia berriak sorrarazi dituela gaur egungo errealitate sozialak Hezkuntzan. Haiei erantzuteko, hiru alor nagusiri helduko diegu ikasturte honetan (bakoitzari dagozkion helburuak garatu ditugu beherago):
  • 3. • ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxaropenak asebete ere, edozein direlarik ere haien gaitasunak, jatorria, egoera sozioekonomikoa… Eskualde honetan gure ikasleen artean dagoen aniztasunari erantzuteko, lehenengo eta bigarren helburuak zehaztu ditugu. • HIZKUNTZA GAITASUNA: Gaur egun, mundu globalizatu honetan, hizkuntzak oinarrizko tresnak bilakatu dira nork bere etorkizuna lantzeko. Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere –gure herri hizkuntza izanik– euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko, hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu. • BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, eta ia gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira. Beraz, irakasleok erabiltzen dugun metodologiak gaur egungo premiei egoki erantzutea nahi dugu; hala, gaur-gaurko baliabide teknologikoak txertatu nahi ditugu gure irakaskuntzan. Horregatik guztiagatik, berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogunez, bosgarren eta seigarren helburuak finkatu ditugu. Aurreko ikasturtean bezala, saiatu gara IUP laburra, argia, zehatza, irekia eta ikastetxearen beste planekin (Hobekuntza plana, Hezkuntza proiektua, AJA...) koherentea egiten.