1. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
1.- NON GAUDE?
1.1 Ingurunearen azterketa
Kanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3 azalera du eta 3I94 biztanle
sei udalerrietan banatuta:
1. Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/
2. Bernedo. http://www.bernedo.org/
3. Kanpezu. http://www.campezo.org/
4. Harana. http://www.valledearana.net/
5. Lagran. http://lagran.org/
6. Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/
Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47
herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.
Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-ko
ikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber,
eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago.
Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakeguna
da 70. hamarkadaren hasieran Kanpezu herrian zegoen “CP Campezo Yoar” eskola
publikoak inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen Lehenengo Hezkuntzako
eskola bilgunea bihurtuz, hamarkadaren erdialdean Harana araneko ikasleak ere hasi
ziren etortzen eta hurbildu ziren azkenak, 90. hamarkadaren hasieran, Bernedo
udalerriko ikasleak izan ziren.
1977.urtean Ibernalo Ikastola Kanpezun sortu zen mendialdeko biztanleak
irakaskuntza euskeraz eta euskal kulturan hezituz.
2004. urtean Ibernalo ikastola eta “CP Campezo Yoar” batu egin ziren mendialdeko
Haur eta Lehenengo Hezkuntzari erantzun publiko bateratua emanez. Harrezkerostik
dago “CEP Nuestra señora de Ibernalo Ikastola HLHI”
Bigarren Hezkuntzari dagokionez 75/76. ikasturtean “CP Campezo Yoar” eskolaren
egoitzan Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak, adar administratiboa, ezarri
1
2. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
zen nahiz eta 77/78. ikasturtean ikasle falta zela eta itxi behar izan. Honen ondorioz,
Bigarren Hezkuntzako ikasketak 87/88 ikasturte arte ez ziren berriro itzuli mendialdera.
Arazo burokratikoak zirela medio ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako
Heziketa (R.E.M.) Gasteizeko Mendizabala Institutuko ardurapean zegoen, erabili zuten
egoitza “CP Campezo Yoar”-ena izan zen .
1995/96 ikasturtea gaur egungo IES Kanpezu DBH-ko egoitza estreinatu zen 5
irakaslerekin, R.E.M. 1. eta 2. mailetako kurtsoekin eta Lanbide Heziketako talde
batekin.
1996/97 ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. maila ezarri zen A-B-eta D ereduetan.
1.2 Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako
zerbitzuak
Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaniz,
Maeztu, Bernedo, Nabarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze
Kanpezu, Urbisu, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Ullibarri Harana, Kontrasta eta
Lagran-go herrietatik jasotzen dute. Hauez gain, nafarroako Zuñiga, Genevilla, Kabredo
eta Marañon herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2012
ikasturte honetan, 202 ikasle datoz, HH eta LH-ra 147 eta DBH-ra 55, hain zuzen ere.
● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute
ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ezberdinak ditugu:
HERRIAK k IRTEER KOPURUA
m A
URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9
LAGRAN/VILLAFRIA/BERNEDO/MARAÑON/ 28 08:15 45
KABREDO/ GENEVILLA
KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI/ OTEO/ ORBISO/ 29 08:15 29
ZUÑIGA
APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11
Taulan ikusten denez guztira 94 ikaslek garraioa erabiltzen dute HH, LH eta DBH-ko
ikaslegoaren % 47a.
● Jantoki zerbitzua ere eskeintzen da, garraiatua den ikasleen beharrei
erantzuteko. Jantokia HH eta Lh-ko egoitzan kokatua dago eta bi txanda
eskeintzen dira, lehenengoa HH eta LH ikasleentzat eta, bigarrena DBHko
ikasleentzat. Kanpezuko ikasleek, lekua badago, zerbitzua ere erabili dezakete.
Bataz beste 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, ikasleen % 67a. Sukaldaria
2
3. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
dagoenez jana bertan prestatzen da, Magui enpresak lehengaiak hornitzen ditu.
Zerbitzu honen bekadunen kopurua %88-koa da
● Zaintza gela zerbitzua udaletxeak eskeitzen du goizeko 07:00etatik Haur eta
Lehenengo hezkuntzaren edifizioan, momentuz arratsaldean ez da zerbitzu hau
ematen.
● Haurzaindegi zerbitzua, udaletxekoa da eta 0-2 urte bitarteko haurraz
arduratzen da. Haur eta Lehenengo Hezkuntzaren egoitzan kokatua dago.
1.3 Kuadrillaren zerbitzuak
Kuadrilak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta horiei aipamena egitea ezinbestekoa da,
gure ikastetxeengan harreman eta eragin zuzena baitute:
● Kultura eta Kirolak
Zerbitzu honek ekintza askok antolatzen ditu HH eta LH hezkuntzetarako dirulaguntzak
lortuz. Kontutan izanda, euskararen erabilpena, ikasle gehienen kasuan, ikastetxeetan
bakarrik izaten dela, eta ikasle askok beraien herrietan ez dutela aukerarik eskolaz kanpoko
ekintzetan parte hartzeko hainbat dira antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzak:
marrazketa ikastaroak, eskola kirola (igerileku nahiz patinatzea, etab.). Hau guztiaz gain, “Gu
ere bertsolari” egitasmoa aurrera eramaten da, astean behin bertsolaria ikastetxeetara
etortzen delarik, ikasleekin bertsolaritza lantzera. Eta besteak beste, gai ezberdinen inguruko
lehiaketak ere antolatzen dituzte, adibidez; komiki lehiaketa, SMS lehiaketa...Bi ikastetxeek
Kuadrillako euskararen aholku batzordean parte hartzen dute eskualdeko eta udalerriko
Euskara Plana (EBPN) lantzen, era berean adostutako helburuen eta ekintzen artean urteroko
lehentasunak markatzen eta egindako programen balorazioa egiten.
● Laguntza Soziala
Zerbitzu honek garrantzizko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin, edozein
familiarekin esku hartzen duenean informazioa elkartrukatzen da, beti haurraren
onura bilazeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar diren
elkarrizketak egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan informeak prestatzeko. Laguntza
hauen artean sartzen da baita ere HH eta LH nahizDBH-ra etortzen den psikologoa.
Hau HH eta LH-ko egoitzara astean behin etortzen da, astearteetan. Eta DBH-ko
egoitzara beharraren arabera.
Prebentzio komunitarioko teknikariak Gizarte Ongizate Foru Aldundiko agindupean
aritzen dena, zentruko Zuzendaritza Taldearekin eta Orientazio Departamentuarekin
koordinatuz eta elkarlanean kurtso ezberdinak aurrera eramaten ditu beti ere
edukinak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituz. Antolatzen dituen
ikastaroak honako hauek dira: droga menpekotasuna prebenitzeko, heziketa afektibo-
sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazken aurreikusketa…
Halaber, ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material
egokiaz irakasleei informazioa eta aholkua ematen die eta gai ezberdinen gainean ikus
-entzunezko materialeko mailegua egiten du.
Familiaren eremuan , zentruko Guraso Elkartearekin elkarlanean guraso eskola
antolatzen du non gogoeta espazio bezala seme-alabetako heziketarekiko erlazio
zuzena duten gaiak lantzen baitira.
3
4. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
Guzti hau kontuan hartzea dakar 18 herrietatik ikaslegoa jasotzeak zailtasunak
ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia garraioaren
antolamendupean daude. Esaterako, ezin dira goizeko 09:00ak baino lehenago hasi eta
16:30ak baino beranduago bukatu ikasleen kopuru handia beraien etxeetara itzultzeko
garraioa behar dutelako eta zerbitzu honen bikoizketak izugarri garestitzen du irteera
hori.
Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko orduan, ezin da
herri guztietara iritsi eta herri txikietako ikasleek bere partaidetza garraioaren oztopoz
baldintzaturik ikusten dute, beti gurasoek jaso behar dutelako eta askok ezin dute
ordutegia bete, ondorioz ikasleak ekintzarik gabe gelditzen dira.
Era berean,Haur eta Lehenengo Hezkuntzako egoitza Kanpezu herrian kokatua
egon arren, mantenua udaletxe guztien ardurapean dago. Horregatik batzorde
ekonomiko bat eratu da gastuei bidezko eran aurre egiteko. Batzorde horretan egoitzan
egiten diren obrak eta inbertsioen lehentasunak zehazten dira eta udaletxe bakoitzak
ikastolara joaten diren herriko haurraren kopuruaren arabera ordaintzen du.
Antolamendu honek asko oztopatzen du obren burutzea adostasuna lortzeko bilera
asko egin behar direlako.
Honez gain, herrietan zaharkitze tasa handia denez haur eta nerabeen kopurua
oso txikia da (haur bakarra,edota anai-arrebak bakarrik) honek ekartzen duen
zailtasunekin ikastolako lagunekin erlazionatzeko eta hori ikasleeen harremanetako
gaitasunean nabaritu egiten da.
Gurasoek ere askotan mugatuta dute HH,LH eta DBH-ko egoitzetara etortzea
beraien herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik eta etxeko kotxea batek
lanera joateko erabiltzen badu besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin
biltzeko, seme-alaba jasotzeko gaisotzen bada edota ikuskizunaren batean
partehartzeko.
Hauen lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak landa giroan murgilduta egon,
HH,LH eta DBH-ko ikasleen guraso gehiengoaren lana 3. sektorean kokatzen da.
Langabezia, berriz, bigarren lekuan dago eta gero 2. sektorean aritzen direnak.
Lehenengo sektorean lan egiten dutenak oso gutxi dira.
Aipatzekoa da euskararen ezagutza eta erabilera oso baxua izan dela baina datuek
adierazten dutenez ohituren aldaketa ematen ari da bereziki guraso berrien artean.
Horrexegatik etxeko hizkuntza gaztelania bada ere elebitasunerako pausuak ematen
hasi dira familia berrietan. Etxetik kanpo euskararen erabilera antolatutako ekintza eta
programetara mugatzen da, hau da udalak, IGEak, kuadrillak, elkarteek, e.a. antolatzen
dituztenetara.
4
5. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
Guraso Elkarteak, bai Haur eta Lehenengo hezkuntzetako bai Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzakoa, eskolaz kanpoko ekintzaz arduratzen dira. Eskeintzen dituzten
jarduerak hauek dira: futbito, patinaje, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota.
Zenbait txangotarako eta material didaktikorako dirulaguntzak ematen dituzte.
Kanpezu eta inguruko herrietako etorkin kopuruari aipamena eginez, honako
hauek dira datuak biztanleariaren arabera: Kanpezun %11, Maeztun %4,7, Bernedon
%7,8, Lagranen %3,3, Kabredon 8,93, Genevillan 6,09, Marañonen % 1, 72 eta Aranan %
0, 7a.
Haur eta Lehenengo hezkuntzetako ikasleen % 32a etorkina da eta Derrigorrezko
Bigarren hezkuntzako % 20a.
5
6. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
2.- NOR GARA?
1.- Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikastetxeak Eusko
Jaurlaritzak Hezkuntza Kontseilaritzaren menpeko ikastetxe publikoak dira, beraz,
dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusi.
Gure eskola komunitatea laikoa da, honela, bere jarduera osoan guztiz akonfesionala
da eta era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.
Gure hezkuntza plurala da, gure herritik abiatuz munduaren aniztasunari irekia.
2.- Hiritar konpetenteak hezi nahi ditugu, hau da, gai izatea baliabideak erabili eta
erabakiak hartzeko, inoren iritziak entzuteko, aukera desberdinak balioesteko, beren
burua eta bizi diren mundua ezagutzeko, hiritar parte-hartzaileak eta solidarioak
izateko eta , era berean, beren emozioak adierazteko eta neurtzeko.
Alde horretatik pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, begirunetsuak eta
elkarrizketa eta harreman eraikitzaileak izateko gai direnak hezi nahi ditugu. Hortaz
arduraren, elkartasunaren, tolerantziaren, berdintasunaren, begirunearen eta
zuzentasunaren baloreak bultzatzen ditugu.
Modu berean, gatazken prebentziorako heziketa bultzatzen ditugu, baita gatazken
bakezko konponketarako eta gure bizitza pertsonalaren eremu guztietan (familiarra,
eskolarra eta gizartekoa) indarkeria ez erabiltzeko eta bake harreman sortzaileak
izateko ere.
3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela eta positiboki baloratzen dugu.
Ikastetxeak ingurumenarekiko ardura eta errespetua ditu helburu, eguneroko
banakako nahiz giza jarreretan. Ega goiko eskualde naturaleko lurraldearen zatirik
gehiena publikoa da, hau da, herriek dute bere jabetza eta gehienak gobernatzen dira
batzar bidezko kontseiluetan. Garrantzitsua da ikasleak batzarretan erabiltzeko
beharrezkoak diren baliabide eta tresnetan heztea, hauek izango baitira beraien
6
7. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
herrietako baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Honek
naturarekin harreman handiagoa izatea ahalbideratu behar digu, bertako baliabideen
erabilpena sustatuz, zelai eta medietatik ibilaldi eta paseoak emanez, bide berdearen
aukera anitzak ezagutu eta gure ingurunearekin harremana duten beste hainbat
ekintza.
Horregatik, gure ikasleek ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan parte
hartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta ingurunearen kalitatearen hobetzea
ahalbideratzen duten ekintzetan inplikatzea bultzatzen dugu. Honez gain, ingurunea
baloratu eta bere zainketarako, hondatzaileak ez diren baliabideen erabilpenaren
inguruan trebezia lortuz.
4.- Eskola publiko inklusiboa dugu helburu, non bereizketa eta diskriminazio guztiak
baztertzen baitira; hona datozen ikasle guztientzako arrakasta akademikoa eta
pertsonala lortu nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko
egoerak zaintzen dugu. Honen ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea alderdi
pertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen
zuzena egitea, ikasleen beharrak eta zailtasun bereziak antzematea, eskolatik erantzun
egokia emateko eta, kasuak kasu, bidezko aholkularitza erdiesteko.
5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa
suspertzen ditugu. Era berean , geure kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere
ahalegintzen gara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan euskara, ikasteko eta
komunikatzeko hizkuntza nagusia da bere erabilera bultzatuz eta normalkuntzari
lagunduz; gaztelera, Lhko 1. ziklotik landuko da derrigorrezko irakaskuntza-aldia
bukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzeko.
Honekin batera, eleaniztasunari begira, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra 4
urtetik aurrera ezarrita dugu. Guzti honi koherentzia emateko, datozen ikasturteen
erronka dugu hezkuntz proietu honekin lotura estua izango duen hizkuntz proiektua
diseinatzea.
6.-Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira:
● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako gogoan izango
ditugu abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. Beti ere ikasketa aktiboa
bultzatuz.
● Taldeko nahiz bakarkako lanerako ekimena.
● Arloen arteko loturak kontuan hartu ikasleen konpetentzia nagusien
garapenerako.
● Arlo guztietatik hizkuntza komunikaziorako gaitasunak landuko da.
● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak
aztertzea eta onartzea...
● Haur Hezkuntzatik, ikasleen informazioaren tratamendua eta gaitasun
digitala bultzatzen dira.
● Irakasleen funtzioa ikasleei baliabideak eskuratzea eta erraztea da. Euren
jarrera positiboa eta irekia izango da, beti formazio jarraian eta elkar lanean
7
8. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
aritzen dena ikasleei konfidantza eta gure proiektuen lotura eta koherentzia
islatzeko.
7.- Barneko antolaketa
Gobernu-organoak, bai kolegiatuak bai pertsonalak ere, legeak arautzen dituenak
ditugu. Eskola Kontseilua Ordezkaritza Organu Gorena da, eta honetan familia, irakasle
eta ez dozenteek parte hartzen dute. Lana Batzordeen bidez antolatzen dugu eta etapa
barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen dugu. (Zehaztapen
gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Arautegia).
Gure ikastetxearekin bat etor daitezkeen beste Instituzio edo Erakundeekiko
harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udala, beste ikastetxeak,
Gizarte Zerbitzuak... )
8.- Hezkuntza komunitate partaide guztien elkarlana bultzatzen da.
3.- ZER LORTU NAHI DUGU ETA
NOLA?
3.1 HELBURUAK
Aurreko atalean aipatu den bezala, Ibernalo eta Kanpezu ikastetxean begiratzen dugu
gure ikasleek arrakasta akademikoa lor dezaten, hau da, ikasle guztiek Oinarrizko
Hezkuntzako titulua lor dezaten, hurrengo pausu batean bestelako ikasketak egin ahal
izateko. Honetaz gain, beste helburu bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere
lortzea, justiziazko mundu bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hau honela,
ikastetxean egiten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleekin egiten
direnak, metodologia arlokoak, formakuntzakoak, kanpoko eragileekin...) helburu
horiek lortzera bideratuta daude.
Ikasleen behar orokorrak, hala nola haien ezaugarri bereziak kontuan hartzen ditugu
eta ikasketa prozesua bultzatzen dugu hezkuntza estamentu guztion artean.
Ikasketa mailako arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko
gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean
bizitzen jakiteko ezagutza, prozedura, balore eta jarrera multzoa, hiritar aktibo eta
solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, gerora, bizitza osoan zehar ikasten
jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.
Honela, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko
gaitasun hauek lortzeko lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lortzeko lanketak
8
9. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
curriculuma lantzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako
zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak:
1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
2. Gaitasun matematikoa.
3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna
(zientzia, teknologia eta osasuna).
4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5. Gaitasun soziala eta hiritarra.
6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.
7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
8. Autonomia eta ekimen pertsonala.
Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu euskal kultura transmititzeko eskolak
duen zeregina. Arlo honetan, euskararen erabilera bultzatzeko beharra daukagu bai
gela barruan, zein kanpoan ere, euskara ikasketetarako behar duten hizkuntza baita,
hala nola harremanetarako ere. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak
garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda, hiritar eleaniztunak behar
ditugulako. Hizkuntzekin batera ere, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak
eskaintzen dizkiogu ikasle orori.
Beste arlo batean, gure ikasleek ohitura osasungarriak izan ditzaten ere
irakasten dugu: elikadura orekatua egin dezaten, autoestimua landu, kirola
egiten ohitura daitezen...
Era berean naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen
iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta ez hori bakarrik,
konpromezua har dezaten ere bultzatzen ditugu birziklajea, berrerabilpena,
kontsumo arduratsua... praktikan jartzen ditugu haiekin batera.
Honez gain,mendialdean antolatzen diren ekintza sozio kulturaletan eta
kirol ekintzetan ikasle,familia eta irakasleen parte hartze eraginkorra
bultzatzen dugu.
Azkenik, Ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea –
eskola – herria hirukian ematen dela eta hiru erpinak izan beharrean, borobil
indartsua izan behar dugula, Mendialdeko ume zein gazteak etorkizunean
erabateko pertsona izan daitezen lortzeko.
3.2 ZUTABEAK:
9
10. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
• Ikasleak: hauek lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira,
haieientzat eta haiekin batera lan egiten dugu. Gure xede nagusia da
ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola-
ibilibidean zehar.
• Irakasleak: Irakasle guztiek lan egiten dute jarritako helburuak
betetzeko, beti ere ikastetxeko bestelako estamentuekin elkarlanean.
Irakasle multzoa hauek osatzen dute: zuzendaritza taldea, tutoreak,
arlokako irakasleak, eta laguntza-irakasleak (kontsultorea Haur eta
Lehen Hezkuntzan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia
terapeutika lantzen duen irakaslea, eta logopeda).
• Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko,
horregatik maila ezberdinetan duten partaidetza (Guraso Elkartea, OOG,
gelako jardueretan...) oso garrantzitsua da ikastetxearentzat.
• Irakasle ez diren langileak: irakaskuntza lana zuzenean egiten ez duten
langileak dira, bere lanean, aldiz, heziketa bai egiten dutelarik.
Atezaina, autobuseko langileak, sukalde eta jantokikoak, garbiketakoak,
PROA irakaslea eta eskolaz kanpoko begiraleak dira.
• Kanpoko eragileak: Mendialdeko kuadrilak lanean dituen teknikoak
daude multzo honetan (gizarterako arduraduna, kultur eta kirol
jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, XXXX
prebentziorako arduraduna, psikologoa...). Atal honetan ere herriko kirol
eta kultur taldeak daude, ekintza puntualetako haiekin hartu emanan
ditugu eta.
• Hezkuntza administrazioa: bai ikuskariak bai eta Berritzeguneak gure
ikastetxerako izendatu duen arduradunak gurekin batera lan egiten
dute.
3.3 TRESNAK: DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA
ETA EBALUAZIOA
A) DOKUMENTUAK
A.1) EPE LUZERAKODOKUMENTUAK
Hezkuntza Proiektua: epe luzerako dokumentua da. Ikastetxe osoaren markoa da,
gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan eta ildo estrategikoak
markatzen ditu.
Ikasketa Proiektua (Proiektu Curricularra): ikasleek maila bakoitzean lortu behar
dituzten helburuak, konpetentziak, eta edukiak zehazten dira. Bertan ebaluazio-
irizpideak ere agertzen dira bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia
oinarriak.
Aja/Rof: ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendurako idatzita daukagun arau-
multzoa da.
10
11. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
Elkarbizitza Plana: eguneroko harremanetan sortu ahal diren arazoak erregulatzeko
eta
egoki bideratzeko moduak antolatzen ditu.
Harrera Plana: irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara sartzen
Hizkuntza Proiektua: ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen
izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera
bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.*
Tutoretza Plana: tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta tutoretza-saioetan landuko
diren gaiak eta egingo diren jarduerak (autoestima, ohitura osasungarriak, sezu-
hezkuntza, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...), antolatzen dituen dokumentua da.
A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK
Urteko plana: : ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten dira.
Helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun argi azaltzen da bertan. Honetaz gain,
arlo bakoitzean egiten diren programazioak sartzen dira.
Hobekuntza Plana: Hurrengo ikasturtetik aurrera dokumentu hau Urteko Planarekin
batera joango da. Ikastetxeak dituen beharrak zehazten dira eta lau arlotan bilatzen
dira erantzunak: antolaketa, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formakuntza, eta
hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako agenteekin egiten den lana).
Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzi
dena baloratzeko. Dokumentu hau hurrengo kurtsoko Urteko Plana idazteko oinarria
izango da.
B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK
B1) OROKORRAK
Hizkuntza Normalizatzeko Programa: euskararen erabilera sustatzeko estrategiak
koordinatzen dituen programa. Ikastetxeko adar guztiak (irakasleak, ikasleak,
gurasoak, lan langile ez irakasleak, gela barrukoa zein kanpokoa...)
Agenda 21: programa honen bidez, ikastetxe osoak Ingurugiroari arreta jartzen
dio.Ingurunea ezagutu eta babestu, naturak eskaintzen dituen errekurtsoak ondo
erabili etorkizuneko belaunaldiek disfrutatu ditzaten… .Ikasturte bakoitzean gai
zehatz baten inguruan lan egiten dugu (ura, birziklapena, energiak...).
Heldutasun teknologikoa: teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten
dugu programa honetan. Hobekuntza lortzeko pausuak zelan eman diseinatzen dugu
eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.
B2) ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKOAK
HBSP- PREE: eskola ordutegiaren barruan atzerapen kurrilularra duten ikasleei
laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko
gaitasunak lor ditzaten laguntzen du.
11
12. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
Kulturaniztasuna: ikastetxean eta eskualdean dagoen aniztasun kulturalari
erreparatzeko programa. Ikastetxe osorako materialak eta jarduerak sortu eta
antolatzen ditu.
PROA: ikasten laguntzeko beharra duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko
ordutegian egiten da, ikastetxe barruan bada ere.
2.3 FORMAZIOA
Irakaskuntzak etengabeko formakuntza eskatzen du: ikasleei bere heziketa prozesu
osoan laguntza egokia emateko beharrezkoak diren tresnak eta pedagogia ezagutu
behar ditugu. Horretarako ordutegi barruan irakasleok formakuntza egiten dugu,
klaustroak egokia deritzon formakuntza izan ere. Hezkuntza Sailak ere ordutegitik
kanpo hainbat ikastaro eskaintzen ditu.
2.4 EBALUAZIOA
Kalitatezko irakaskuntzak ikasi-irakasteko bideak etengabe ebaluatu behar ditu,
ikastetxeak lortu nahi dituen helburuak lor ditzan beharrezkoak diren ajusteak
egiteko.
Ikasleei dagokienez, etaparen arabera zehetasunak badira:
Haur Hezkuntzan bi ebaluazio egiten dira, eta senide guztiekin egiten dira bilerak
hauen berri emateko. Etapa honen bukaeran baloratzen da ea ikasleek garatu behar
zituzten gaitasunak lortu dituzten.
Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa batez ere formatiboa da, hau da, ikasketei dagokienez,
ume bakoitzaren egoera aztertzen da eta bere garapenean hobetu ditzakeen arloak
zehazten dira. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta bakoitzean
txostenak idazten dira senideekin elkarrizketa egiteko. Zehaztuta dago ikasleak ziklo
bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar duen, hortaz ziklo
bakoitzaren bukaeran aztertu egiten da ea ikasleak gaitasun horiek behar den
neurrian garatu dituen eta hurrengo ziklo edo etapara pasa daitekeen.
Bigarren Hezkuntzan ikasturte bakoitzak 3 ebaluazio-tarte ditu, gehi ikasturte
bukaerako ebaluazio orokorra. Gehien ikusten dena ikasturte bukaerako ebaluazioa
da: aurrikusitako helburuak ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ikusteko gogoeta
orokor bat egiten da, eta hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak
eskuratu dituen baloratzen da, beti ere aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Baina errealitatean ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluaziotik hasita (ikasleen
ikasturte hasierako egoera zehazten du), eguneroko behaketara, honek ematen
baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri eta beraz, programazioa moldatzeko
eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera.
Ebaluazio tresna desberdinak erabiltzen ditugu, ikaskuntza ebaluatzeko: galdetegiak,
ahozko eta idatzizko probak, ikasleen ekoizpenak, bai taldeka bai banaka egindako
lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa…
Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik
aurrera bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta
Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Azterketa hau ikasleak eskuratzen ari diren
12
13. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua
gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hau ikastetxean bertan
ikusten ditugun emaitzekin alderatzen dugu eta, ateratzen ditugun ondorioekin
Hobekuntza Plana idazten dugu, Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta joateko.
Irakasleei dagokienez, hauek etengabean ebaluatu behar dute beran lana, ikasleen
ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko
Memorian ikasturte bakoitzean egindako lana ebaluatzen dugu: ikasturte hasieran
Urteko Planean jarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu behar da, eta
hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argituko da.
Bukatzeko, ikasi-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du,
irakaskuntzaren eragilea da. Honela, ebaluazioa irakasleen prestakuntza eta
ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da eta berari esker gure lana garatu eta hobetzeko
tresna daukagu.
13