SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 3
Orokorrean guztiok oroitzapen onak ditugu lehen hezkuntzako garaiez. Gure
haurtzaroan, lehen hezkuntzan irakasleek erabiltzen zuten irakasteko modua taldekide
guztien artean antzekoa izan zela ohartu gara. Hala ere, Haritzek herri txiki batekoa
izanik eta ondorioz eskola txiki batera joanda (ikasgelan 5-6 kide) eskolan jasotzen
zuen tratua pertsonalizatua izaten zela dio, ia etxekoa bezalakoa: “banan banako

atentzio pertsonalizatua agerikoa zen”. Ikasle gutxi izatean gaiak ikasleen

interesetara egokitzea erraza zela kontatzen du: “gogoan dut, esate baterako,

lagun batek oporretatik fruta tropikalak ekarri zituela eta gero horren

inguruko lan bat egin genuela. Beste behin, sagardoaren inguruan jardun

ginen beste kide batek etxean edari hori egiten zuelako”. Eskola
handiagoetan ikasi zutenek ordea ez dituzte esperientzia berberak. Iñigok, esate
baterako dio gela barruan talde txikitan antolatuta funtzionatzen zutela. Klasea
emateko zuten modua teorikoagoa zen, ikasliburuetan eta irakasleen arbel aurreko
azalpenetan oinarritua batez ere. Gero ikasleek azaldutako gaiarekin zerikusia zuten
ariketak binaka edo banaka egiteko aukera izaten zuten. Nahiak kontatzen du
“irakatsitakoa liburuetan eta horiekin eginiko azalpenetan oinarritzen

zen, batez ere”; eta, Maialenek “arbelean kontzepturik garrantzitsuenak

idatzi, ikasleok arbelekoa kopiatu eta zerbait ulertu ezean galdetu” egiten
zutela    dio.   Hausnarketak   eginez,   iruditzen   zaigu   irakasleak   ikasleenganako
egokitzapena eta hurbiltasuna landu behar dituela. Badakigu talde handian zailtasunak
handiagoak direla, besteak beste ikasle bakoitzari eskaintzeko denbora gutxiago baitu
irakasleak, baina ahalik eta gehien saiatu beharko lukeela horretan iruditzen zaigu, oso
aspektu garrantzitsua dela iruditzen baitzaigu.



         Ebaluatzerako orduan taldekide guztiak era berean ebaluatuak izaten ginela
konturatu gara. Klaseko jarrerak eta eginiko lanak hartzen ziren kontuan, azterketa oso
gutxi egiten genituen. Gehienok seigarren mailaren amaieran hasi ginen horiek egiten,
batez ere DBHn horrelakoei aurre egiteko prestatuta eta ohituta egoteko.
Ebaluatzerakoan ikasturte hasieratik ikasturte amaiera arte izandako aurrerapena edo
garapena izaten zen kontuan. Maialenek kontatutakoa gainerakoen kasuan ere
errepikatzen     zen   “hiruhilabetekoan       zehar     eginiko     ariketen,    lanen,

azaldutako jarreren eta orokorrean izandako progresioaren arabera

ebaluatzen gintuzten”. Hitz egiten ari ginela ohartu ginen, esaterako eskola
batzuetan    “bikain”,    “oso     ongi”    “nahikoa”   eta   antzekoak    erabiltzen    zirela
(“ebaluatzeko       era     zenbakien         bitartekoa      izan   beharrean          honela

adierazten zen:-ez nahikoa (-5),-ongi (6),-oso ongi(7,8) eta bikain(9,10)”
azaltzen du Iñigok), beste batzuetan aurrerapen egokia (A. E.) eta besteren batean
egindako aurrerapenen, lanaren eta jarreren deskribapen xehea egiten zela. Ongi
iruditzen zaigu, azterketa askorik ez egin eta ikasleen aurrean ebaluazioari garrantzia
handirik ez ematea. Horrela ikasleak lasaiago egongo baitira, ez dira nota baten atzetik
ibiliko eta azterketek sortu ohi duten urduritasuna gainditu ahal izango delakoan
baikaude.


       Irakaskuntza baliabideen artean testuliburuak eta arbela dira nagusi, koloretako
paperak eta kartulinak ere erabiltzen zituztela aipatzen du taldekideren batek. Hala ere,
bada teknologia aparatuak txikitatik erabili izan dituenik ere, ordenagailuak eta
telebistak adibidez. Beste taldekide batzuek eskolako irratia eta musika aparatua
erabiltzen   zitutzela    diote.    “Gela     bakoitzean      arbela,     bi   ordenagailu,

proiektatzailea eta telebista zeuden. Testuliburuez gain YouTube eta

antzeko orrialdeetako bideoak, garaiko kasete eta disketeak (geroago

CD bihurtu zirenak) erabiltzen ziren” kontatzen du Haritzek. Aspektu honetan
ezberdintasunak ikusi ditugu kideon artean. Uste dugu egokia, lagungarria eta
eraginkorra izan daitekeela baliabide ezberdinak erabiltzea, horrek ikasleen arretan eta
errendimenduan eragina baitu. Gainera egun aurrerapen handiak ditugu, teknologiaren
esparruan batez ere, eta horiek irakaskuntzan erabili beharko liratekeela uste dugu.

       Espazio eta denboraren banaketari dagokionez, talde kide guztiek ordubete
inguruko ikasgaiak genituen egunean zehar, goizeko 09:00etan sartu 12:00etan atera
eta bazkal ondoren eskolara bueltatuz arratsaldeko 17:00ak arte, gutxi gorabehera.
Ikasgai gehienak klasean bertan ematen genituen, musika, gorputz hezkuntza,
ingelera… bezalako ikasgaiak izan ezik. Horiek horretarako egokitutako beste gela
batzuetan ematen genituen. Klasea txokoka banatzen zuten batzuek, irakurketa
txokoa, eztabaidarako txokoa, idazteko txokoa, alfonbraren txokoa, ordenagailuaren
txokoa… Beste batzuek diote klase ordua bitan banatzen zutela lehen erdia teorikoa
eta beste erdia ariketa praktikoak egiteko. Honela laburbiltzen du Nahiak:
“ikasgaiaren arabera antolatzen zen espazioa eta denbora egin behar zen

jardueren arabera”.

       Lehen hezkuntza osoan zehar denok gauza berak ikasi genituela konturatu
gara, ageriko jakintzak: batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, inguruneari buruzko
ezagutza orokorrak… baina horrez gain ezkutuko curriculuma ere barneratu genuela
ikusi dugu: baloreak (errespetua, eskuzabaltasuna…), puntualtasuna, baimena
eskatzea, txandaka hitz egitea, dagokigun rolak betetzea… Ikaskuntza askoko
garaitzat dugu lehen hezkuntzako esperientzia “bizitzan gehien ikasi dudan aldi”

moduan definitzen du taldekideren batek.

Mais conteúdo relacionado

Destaque (10)

Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Didaktika ppt
Didaktika pptDidaktika ppt
Didaktika ppt
 
Bagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuatBagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuat
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Hódítsa meg a világot!
Hódítsa meg a világot! Hódítsa meg a világot!
Hódítsa meg a világot!
 
Cluster analysis
Cluster analysisCluster analysis
Cluster analysis
 
Konfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuhKonfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuh
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Windows command prompt a to z
Windows command prompt a to zWindows command prompt a to z
Windows command prompt a to z
 
Radio immuno assay
Radio immuno assayRadio immuno assay
Radio immuno assay
 

Semelhante a Lehen hezkuntzako esperientziak taldean

2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka92939394
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak iiEquipoa754
 
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakLehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakbashirlazahar
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketaXingola
 
Flipped Room
Flipped RoomFlipped Room
Flipped RoomJon Bovi
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonIreneGM
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografiaCurriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografialanmodularra
 
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdfNIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdfTANIASAGASTI
 
MODULARRA 2015
MODULARRA 2015MODULARRA 2015
MODULARRA 2015Jone85
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lanabostkote5
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 

Semelhante a Lehen hezkuntzako esperientziak taldean (20)

2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
1. lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak ii
 
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenakLehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
Lehen hezkuntza garaiko oroitzapenak
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Flipped Room
Flipped RoomFlipped Room
Flipped Room
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografiaCurriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
Curriculumari eta teknografiari buruzko teknografia
 
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdfNIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
NIRE LEHEN KOADERNOA.pdf
 
Ikasgela
IkasgelaIkasgela
Ikasgela
 
MODULARRA 2015
MODULARRA 2015MODULARRA 2015
MODULARRA 2015
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lana
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 

Mais de irakasletaldea

Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea irakasletaldea
 
Konpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiaKonpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiairakasletaldea
 
Fernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosFernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosirakasletaldea
 
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiaFernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiairakasletaldea
 
Dificultades de las practicas
Dificultades de las practicasDificultades de las practicas
Dificultades de las practicasirakasletaldea
 
Cultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioCultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioirakasletaldea
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanirakasletaldea
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketairakasletaldea
 

Mais de irakasletaldea (15)

Jarduerak
JarduerakJarduerak
Jarduerak
 
Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea
 
Programazioa
ProgramazioaProgramazioa
Programazioa
 
Konpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiaKonpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesia
 
Fernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosFernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectos
 
Arto lapurra
Arto lapurraArto lapurra
Arto lapurra
 
Amara Berri telebista
Amara Berri telebistaAmara Berri telebista
Amara Berri telebista
 
Txikiweb Amara Berri
Txikiweb Amara BerriTxikiweb Amara Berri
Txikiweb Amara Berri
 
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiaFernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
 
Irratia
IrratiaIrratia
Irratia
 
Abe aldizkaria
Abe aldizkariaAbe aldizkaria
Abe aldizkaria
 
Dificultades de las practicas
Dificultades de las practicasDificultades de las practicas
Dificultades de las practicas
 
Cultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioCultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambio
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketa
 

Lehen hezkuntzako esperientziak taldean

  • 1. Orokorrean guztiok oroitzapen onak ditugu lehen hezkuntzako garaiez. Gure haurtzaroan, lehen hezkuntzan irakasleek erabiltzen zuten irakasteko modua taldekide guztien artean antzekoa izan zela ohartu gara. Hala ere, Haritzek herri txiki batekoa izanik eta ondorioz eskola txiki batera joanda (ikasgelan 5-6 kide) eskolan jasotzen zuen tratua pertsonalizatua izaten zela dio, ia etxekoa bezalakoa: “banan banako atentzio pertsonalizatua agerikoa zen”. Ikasle gutxi izatean gaiak ikasleen interesetara egokitzea erraza zela kontatzen du: “gogoan dut, esate baterako, lagun batek oporretatik fruta tropikalak ekarri zituela eta gero horren inguruko lan bat egin genuela. Beste behin, sagardoaren inguruan jardun ginen beste kide batek etxean edari hori egiten zuelako”. Eskola handiagoetan ikasi zutenek ordea ez dituzte esperientzia berberak. Iñigok, esate baterako dio gela barruan talde txikitan antolatuta funtzionatzen zutela. Klasea emateko zuten modua teorikoagoa zen, ikasliburuetan eta irakasleen arbel aurreko azalpenetan oinarritua batez ere. Gero ikasleek azaldutako gaiarekin zerikusia zuten ariketak binaka edo banaka egiteko aukera izaten zuten. Nahiak kontatzen du “irakatsitakoa liburuetan eta horiekin eginiko azalpenetan oinarritzen zen, batez ere”; eta, Maialenek “arbelean kontzepturik garrantzitsuenak idatzi, ikasleok arbelekoa kopiatu eta zerbait ulertu ezean galdetu” egiten zutela dio. Hausnarketak eginez, iruditzen zaigu irakasleak ikasleenganako egokitzapena eta hurbiltasuna landu behar dituela. Badakigu talde handian zailtasunak handiagoak direla, besteak beste ikasle bakoitzari eskaintzeko denbora gutxiago baitu irakasleak, baina ahalik eta gehien saiatu beharko lukeela horretan iruditzen zaigu, oso aspektu garrantzitsua dela iruditzen baitzaigu. Ebaluatzerako orduan taldekide guztiak era berean ebaluatuak izaten ginela konturatu gara. Klaseko jarrerak eta eginiko lanak hartzen ziren kontuan, azterketa oso gutxi egiten genituen. Gehienok seigarren mailaren amaieran hasi ginen horiek egiten, batez ere DBHn horrelakoei aurre egiteko prestatuta eta ohituta egoteko. Ebaluatzerakoan ikasturte hasieratik ikasturte amaiera arte izandako aurrerapena edo garapena izaten zen kontuan. Maialenek kontatutakoa gainerakoen kasuan ere errepikatzen zen “hiruhilabetekoan zehar eginiko ariketen, lanen, azaldutako jarreren eta orokorrean izandako progresioaren arabera ebaluatzen gintuzten”. Hitz egiten ari ginela ohartu ginen, esaterako eskola
  • 2. batzuetan “bikain”, “oso ongi” “nahikoa” eta antzekoak erabiltzen zirela (“ebaluatzeko era zenbakien bitartekoa izan beharrean honela adierazten zen:-ez nahikoa (-5),-ongi (6),-oso ongi(7,8) eta bikain(9,10)” azaltzen du Iñigok), beste batzuetan aurrerapen egokia (A. E.) eta besteren batean egindako aurrerapenen, lanaren eta jarreren deskribapen xehea egiten zela. Ongi iruditzen zaigu, azterketa askorik ez egin eta ikasleen aurrean ebaluazioari garrantzia handirik ez ematea. Horrela ikasleak lasaiago egongo baitira, ez dira nota baten atzetik ibiliko eta azterketek sortu ohi duten urduritasuna gainditu ahal izango delakoan baikaude. Irakaskuntza baliabideen artean testuliburuak eta arbela dira nagusi, koloretako paperak eta kartulinak ere erabiltzen zituztela aipatzen du taldekideren batek. Hala ere, bada teknologia aparatuak txikitatik erabili izan dituenik ere, ordenagailuak eta telebistak adibidez. Beste taldekide batzuek eskolako irratia eta musika aparatua erabiltzen zitutzela diote. “Gela bakoitzean arbela, bi ordenagailu, proiektatzailea eta telebista zeuden. Testuliburuez gain YouTube eta antzeko orrialdeetako bideoak, garaiko kasete eta disketeak (geroago CD bihurtu zirenak) erabiltzen ziren” kontatzen du Haritzek. Aspektu honetan ezberdintasunak ikusi ditugu kideon artean. Uste dugu egokia, lagungarria eta eraginkorra izan daitekeela baliabide ezberdinak erabiltzea, horrek ikasleen arretan eta errendimenduan eragina baitu. Gainera egun aurrerapen handiak ditugu, teknologiaren esparruan batez ere, eta horiek irakaskuntzan erabili beharko liratekeela uste dugu. Espazio eta denboraren banaketari dagokionez, talde kide guztiek ordubete inguruko ikasgaiak genituen egunean zehar, goizeko 09:00etan sartu 12:00etan atera eta bazkal ondoren eskolara bueltatuz arratsaldeko 17:00ak arte, gutxi gorabehera. Ikasgai gehienak klasean bertan ematen genituen, musika, gorputz hezkuntza, ingelera… bezalako ikasgaiak izan ezik. Horiek horretarako egokitutako beste gela batzuetan ematen genituen. Klasea txokoka banatzen zuten batzuek, irakurketa txokoa, eztabaidarako txokoa, idazteko txokoa, alfonbraren txokoa, ordenagailuaren txokoa… Beste batzuek diote klase ordua bitan banatzen zutela lehen erdia teorikoa
  • 3. eta beste erdia ariketa praktikoak egiteko. Honela laburbiltzen du Nahiak: “ikasgaiaren arabera antolatzen zen espazioa eta denbora egin behar zen jardueren arabera”. Lehen hezkuntza osoan zehar denok gauza berak ikasi genituela konturatu gara, ageriko jakintzak: batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak, inguruneari buruzko ezagutza orokorrak… baina horrez gain ezkutuko curriculuma ere barneratu genuela ikusi dugu: baloreak (errespetua, eskuzabaltasuna…), puntualtasuna, baimena eskatzea, txandaka hitz egitea, dagokigun rolak betetzea… Ikaskuntza askoko garaitzat dugu lehen hezkuntzako esperientzia “bizitzan gehien ikasi dudan aldi” moduan definitzen du taldekideren batek.