1. Korrika 18 – Eman euskara elkarri
Aurten e(re) ilusioz beteta
gure hizkuntzaren alde
hemezortzira iritsi gara
bate konturatu gabe
Gure a(ha)legina saritzeko
aipamena guretzako
ikasleak gara omenduak
guk merezi dugulako
Denok batera joango gara
Korrikan parte hartzera
hasieratik amaierara
omenduak gu baikara
Aurten e(re) ilusioz beteta...
Euskal Herria euskalduntzeko
bi urtez behin ez da sarri
ahoz aho eta eskuz esku
eman euskara elkarri
Ginkana irabaztea dugu
oraingoan beharreko
lekukoaren bila gabiltza
mezua irakurtzeko
Aurten e(re) ilusioz beteta...
Aurten lekuko berria dugu
hiztegi bat pasatzea
beti korrika nekatu naiz ta
hobe txirringa hartzea
Herriz herri pasatzen gara ta
hasi gara gu nekatzen
den-dena jarraian egin ordez
utzi arnas pixkat hartzen.
Aurten e(re) ilusioz beteta...
Nahiz eta urte ugari pasa
inoiz baino gusturago
euskara gabe Euskal Herririk
gure bizitzan ez dago.
Aurten e(re) ilusioz beteta...