SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 8
Baixar para ler offline
2 0 1 7 - 2 0 1 8 I K A S T U R T E A
Iazko ikasturtean ERRIGORAgo joateko asmoa
azaldu genuen, ERRIGORAgo izateko gonbitea luzatu
genuen. Bai Euskararen eremuan, bai ekoizpenaren
zein merkaturatze bide berrien eremuan eta bai
auzolan, herrigintza zein elkarlanaren eremuan
amets berriak marrazteari ekin genion.
Kanpainetako eskaintza bera inoiz baino anitzagoa
eta koloretsuagoa izan zen. Udazkeneko #EUSKA-
RARIpuzka Zuria eta Beltzarekin eta udaberriko #ES-
KUTIKeskura lerro Berdea (ekologikoa) eta lerro Ma-
rroiarekin (konbentzionala) heldu ziren.
22 ekoizle aritu ginen elkarlanean. Bai kopuruari
dagokionez eta bai inplikazioari dagokionez hara-
gorako pausua! Elaboratzaileen artean zein nekazari
eta elaboratzaileen artean elkarlan berriak sortu zi-
ren.
Nekazal ekoizpena sustatzea ere suposatzen ari da
ibilbide hau. Nekazari berriak eta nekazal lur berriak
bilatu eta aurkitzen ibili ginen. Hala ere eskaeren ta-
mainako zainzuri ekologikorik bildu ezinean gelditu
ginen udaberrian… Aurrerako lur berriak prestatzen
ari dira!
Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleok amets berriak
amesteko grina ere azaleratu genuen. Etiketatik ha-
rago adibidez, euskararentzat espazio berriak irabaz-
teko eta euskaltzaleok elkarlan berri eta gaurkotuak
martxan jartzeko ametsak marrazteari ekin genion.
Eta batez ere ehunka ERRIGORAgile eta ERRIGO-
RAzale aritu ginen bizipozez eta fin-fin (udaberriko
kanpainan, eskaera guztiak aldi berean egitearen
formulazio aldaketa efizientzi eta arrakasta handiz
egin genuen!). Beti bezala baina are gehiago esku-
orriak banatzen, eskari zerrendak osatzen, interne-
tez klik eta klik eskariak egiten, sare sozialetan era-
giten, kutxak prestatzen eta banatzen, kobrantzak
egiten, norbere eta lagunen eskariak furgonetetan
kargatzen, … ERRIGORAgo joateko ilusioa kutsatzen!
Eta aldi berean jabetu gara amets berrietarako pau-
so horiek eman ahala, halako ametsak errealitate
bihurtzeko ERRIGORA bera egitasmo bezala egokitu
beharra dela. Nafarroa hegoaldean euskarak tres-
na estrategiko berriak gauzatzeko; merkaturatze
bide berriak gauzatzeko; ekoizpen-ekoizle berriak
finkatzeko, lurralde eta eremuen arteko harremanak
trinkotzeko;… zubi berriak behar direla. Patxada
eta denbora behar dela, zereginak eta erantzukizuna
konpartitzeko ariketa eta definizioak behar direla,
lan anitz eta zabaletarako eskuak eta zehaztasuneta-
rako esku kualifikatuak bildu behar direla.
1
2016-2017
ERRIGORAgo
ZUBIGINTZA
ZUBIAK ERAIKI
ETA GURUTZATU DITUGU
ERRIGORAren ibilian beraz, zubiak eraiki ditugu
Euskal herrien artean. Ablitas eta Arrasate lotu
ditugu, edo Ainhize eta Tutera. Baita Ea eta Gasteiz
edo Oiartzun eta Bilbo ere. Euskal herritarren arteko
zubiak eraiki ditugu, auzolanean eta bizipozez.
Zubiak eraiki ditugu kontzeptu ustez apartekoen eta
bereizitako eremuetako ekintzaileen artean. Lurra
eta euskara lotu ditugu. Auzolana eta elikadura-
burujabetza. Nekazariak eta euskaltzaleak. Ekoizle
eta kontsumitzaile arduratsuak.
Zubiak eraiki ditugu ekintza isolatuen artean. Uzta
biltzea, orburuak erostea, zerrenda bat osatzea, txio
bat partekatzea, Vianako ikastolari diru-ekarpena
egitea… Ekintza txiki bakoitza osotasunaren parte
ezinbesteko bihurtu dugu. Keinu bakoitzari balio
eraldatzailea erantsi diogu. Grinen arteko zubiak
eraiki ditugu: norbera bere kezka, ardura edo irrikatik
helduta, denon artean indar biderkatzaile izugarri
bati eman diogu aterabidea, zubiz zubi.
Finean, ametsetatik errealitatera igarotzeko zubiak
eraiki eta gurutzatu ditugu. Eta amesteari uzten ez
diogun artean, zubigintzan segiko dugu. Zubigintzan
segi nahi dugu.
AMETS BERRIETARAKO
ZUBI BERRIAK MARRAZ DITZAGUN
«Zatoz ERRIGORAgo, ERRIGORAgo gaitezen» esanez,
amets berriak irudikatzera, zerumuga berriak
amestera gonbidatu zintugun iaz. Orain, balizkoa
baliozko egiten hasi nahi dugu, berandu baino lehen
ERRIGORAren amets berrietatik errealitate berrietara
eramango gaituzten zubiak gurutzatu ahal izateko.
ERRIGORA berri batera eramango gaituzten zubiak
eraiki nahi ditugu. Amets berriek zubi berriak behar
baitituzte. Berriak eta sendoak. Amildegian ez
erortzeko.
Zubi berriak eraiki nahi ditugu Nafarroa hegoaldeko
2017-2018
zubigintza
ZUBIGINTZA
2
euskaltzaleen artean, egunen batean euskaraz
bizitzeko egitasmo berriak martxan jartzeko ametsa
egia bihur dadin.
Zubiberriakeraikinahidituguekoizle,kontsumitzaile,
kontsumo-talde, dendari, jantoki eta abarren artean,
egunen batean kanpainetatik harago merkaturatze
bide berriak zabaltzeko ametsa egia bihur dadin.
Zubi berriak eraiki nahi ditugu nekazari eta
elaboratzaileen artean, egunen batean ekoizpen-
eremu eta ekoizpen-eredu berriak sustatzeko ametsa
egia bihur dadin.
Zubi berriak eraiki nahi ditugu herria egin eta
eraldatzen ari garen eragileen artean, egunen batean
auzolan berriei bide egiteko ametsa egia bihur dadin.
Zubi berriak eraiki nahi ditugu zu bi izan zaitezen. Gu
hamaika izan gaitezen. Errigorago gaitezen.
Segi dezagun zubigintzan. Eraikitako zubiak
zeharkatzen segi dezagun. Bai. Baina has gaitezen
amets berrien neurriko zubi berriak marrazten.
Gero eraikitzeko. Ondoren gurutzatzeko. Errealitate
berriak ditugu zain beste aldean.
2017-2018 IKASTURTEA:
ZUBIGINTZA URTEA
Hauxe dugu beraz ikasturteko erronka: zubiak
gurutzatzen segitzea eta zubi berriak marraztea.
•	 Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izango
dugu udazkenean: Auzolan berezkoa, berezia,
berebizikoa.(jarraian dator eranskina)
•	 Nafarhegoaldekouztaeskutikeskuraudaberrian.
Berriro ere eskaera aldi bakarra eta banaketa (eta
ordainketa) bi kolpetan izango da.
•	 Zubi berriak marraztea: Ikasturte osoan zehar
hartukodugupatxadaetaastiaERRIGORAgileeta
ERRIGORAzaleon artean hausnartu eta erabakiak
hartzeko. ERRIGORAgo joateko amets berri haiek
errealitate bihurtzeko ze zubi behar ditugun
hausnartu eta marrazteko. Hortik etorriko dira
ERRIGORA bera, elkarlan eta erantzunkizun
konpartituak, erronken neurri eta denborak,…
berrasmatu eta egokitzeak.
ZUBIGINTZA
3
ERANSKINA
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka
4
#EUSKARARIpuzka17
5
Herrilana
Herrilana ekitea da. Egitea. Eraikitzea.
Ez da ahal dugun galdetzea; herrilana ahalduntzea
da. Ez da lo egitea; herrilana amets egitea da. Ez da
praktiketan aritzea; herrilana ariketa praktikoa da.
Herrilana zubigintza da. Zeharkakotasuna.
Aniztasuna. Elkartasuna.
Ez dauka jaberik; herrilana burujabe izatea da. Ez
dauka hierarkiarik; herrilana bihurri izatea da. Ez
dauka preziorik; harrilanak balio handia dauka.
Herrilana herria egitea da. Sarea. Lagunartea.
Komunitatea.
Ez da marka bat; herrilanak marka uzten du. Ez da
itxura-aldatze ariketa bat; herrilanak eraldatu egiten
du. Ez da aisialdi-pack bat; herrilanak bizipoza
ematen du.
Herrilana auzolana zen. Auzoari lurrak laiatzen
laguntzea. Lagunartean bide-hegalak garbitzea.
Sasi zikinak erretzea. Orain auzolana herrilana da.
Elkarlanean ikastola bat eraikitzea. Haurreskola bat.
Euskaltegi bat. Errigora bera.
Auzolana jaso genuen. Herrilana emango diegu.
Udazkenetako #EUSKARARIpuzka auzolan erraldoia
dela esan dugu behin baino gehiagotan. Hemendik
aurrera herrilan erraldoia esan beharko genuke.
Zer da bestela hain lurralde, esparru, ahal eta grina
desberdinetako ehunka lagun aritzea propaganda
lanetan eskariak bildu, prestatu eta baneketan.
Aurten ere hala ariko gara:
•	 Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartea elkarlanean.
•	 Beste hainbat elkarte, eragile eta erakunde ere
bai.
•	 Eta batez ere sarekideak, herriz herri kanpainen
bihotza garen norbanakook.
Biribiltzen dugun herrilan horren zainketa,
biderkatze eta kontakizunean arreta berezia jarriko
dugu. Horrela:
•	 Kanpaina garaian, herri eta esparru
desberdinetan presente eta bistan egoteko
erraztasun eta bitartekoak izango dira.
•	 Ablitasgo herrilana are anitzagoa, koloretsuagoa,
politagoa izango da. Eskaerak biltzeko egunetan
izango da.
6
EUSKARARI PUZKA
ESKAINTZA
Aurten ere ZURIA eta BELTZA. Beltza Errigoraren
hastapenetakoaren harira, Zuria berrikuntzak biltzen
dituena.
Ekoizleak 25 guztira. Bada familia!
•	 Ablitasgo kooperatiba
•	 Biosasun (Discastillo)
•	 La casa del aceite (Cascante)
•	 Bardea (San Isidro del Pinar)
•	 Ekolo (Arroitz)
•	 Monasterio de Cascante
•	 El Molinero (Arroitz)
•	 Urrutia (Uxue)
•	 Alcaravan (Arguedas)
•	 Martinelli (Beriain)
•	 Azpea (Irunberri)
•	 Lezaun (Lakar)
•	 Mendiko (Oibar)
•	 Bagordi (Andosilla)
•	 Almanaque (Andosilla)
•	 El Agricultor (Lerin)
•	 La Churta (Allo)
•	 Ebron (San Adrian)
•	 El Escolar (San Adrian)
•	 Iturri (Arroitz)
•	 Maria Jesus (Ablitas)
•	 Pedroluis (Lodosa)
•	 Larrinaga (Urantzia)
•	 Gobeiaberri (Lodosa)
orburuak
zainzuriak
pikillo piperrak
ardoa
ozpina
melokotoia
almibarrean
pasta
arroza
pikillo piper
mamia
patxaran pastak
molineritoak
tomatea
olioarekin
teilak
orburuak
zainzuriak
pikillo piperrak
ardoa
ozpina
melokotoia
almibarrean
potxak
aran
marmelada
mahats zukua
almendrak
oliba olioa
pikillo
saltsa
kardoa
7
EUSKARARI PUZKA
DIRU-EKARPENA
Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioak
hauspoa behar du, eta kanpaina hauspo ederra izan
da azken urteotan. Aurten ere, guztion ahaleginari
esker, hala izango da:
•	 Erakusleihoa eta indarberritzea izango da
Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat.
•	 Euskalgintzaren proiektuen behar ekonomiko
handiak arintzeko izango da. Lodosa, Tutera eta
Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako
Aek indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko
eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko.
•	 ERRIGORAgo joateko amets berriak marrazten
hasi ginen euskararentzako ere. Euskaldunak
sortzeaz gain euskaraz bizitzeko espazioak
irabazteko egitasmoak, euskara plazaratzeko
eta jarrera baikorrak areagotzeko ekimenak
eta euskaltzaleok batera aritu eta harremanak
sendotzeko ohiturak abiatzeaz ari ginen. Ideia
mamituz doa baina zubiak marraztu beharra
eskatzen du oraindik. Horretarako ere izango da
aurtengo diru-ekarpena.
EGUTEGIA
•	 URRIAN ZEHAR
prestaketa lanak
•	 URRIAK 26
kanpainararen hasiera
•	 AZAROAK 2, 3 eta 4
Ablitasgo auzolana
•	 AZAROAK 14
eskaerak jasotzeko azken eguna
•	 AZAROAK 23 - ABENDUAK 3
saskien banaketa
•	 ABENDUAK 4-14
ordainketak
URRIA
23 24 25 26 27 28 29
AZAROA
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3
ABENDUA
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
KANPAINA
BANAKETA
ORDAINKETA

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Errigora txostena 17/18

Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
K ontsumo jasangarria
K ontsumo jasangarriaK ontsumo jasangarria
K ontsumo jasangarriaOtxaragenda21
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia EuskaltzaindianIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketaLehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketaIrekia - EJGV
 
2010 balantzea eta proposamen estrategikoak
2010 balantzea eta proposamen estrategikoak2010 balantzea eta proposamen estrategikoak
2010 balantzea eta proposamen estrategikoaktxojuankar
 
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAKtxojuankar
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Irekia - EJGV
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 

Semelhante a Errigora txostena 17/18 (20)

Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Bejondeizula, euskahaldun!
Bejondeizula, euskahaldun!Bejondeizula, euskahaldun!
Bejondeizula, euskahaldun!
 
Irrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak KlubaIrrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak Kluba
 
K ontsumo jasangarria
K ontsumo jasangarriaK ontsumo jasangarria
K ontsumo jasangarria
 
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
 
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketaLehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Gonzalo Nardiz sarien banaketa
 
Prentsaurrekoa
PrentsaurrekoaPrentsaurrekoa
Prentsaurrekoa
 
19. Korrika: euskahaldun
19. Korrika: euskahaldun19. Korrika: euskahaldun
19. Korrika: euskahaldun
 
2010 balantzea eta proposamen estrategikoak
2010 balantzea eta proposamen estrategikoak2010 balantzea eta proposamen estrategikoak
2010 balantzea eta proposamen estrategikoak
 
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK
2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK
 
To
ToTo
To
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
 
26.buletina
26.buletina26.buletina
26.buletina
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Ikastolako sorrera
Ikastolako sorreraIkastolako sorrera
Ikastolako sorrera
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 

Mais de Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 

Errigora txostena 17/18

  • 1. 2 0 1 7 - 2 0 1 8 I K A S T U R T E A
  • 2. Iazko ikasturtean ERRIGORAgo joateko asmoa azaldu genuen, ERRIGORAgo izateko gonbitea luzatu genuen. Bai Euskararen eremuan, bai ekoizpenaren zein merkaturatze bide berrien eremuan eta bai auzolan, herrigintza zein elkarlanaren eremuan amets berriak marrazteari ekin genion. Kanpainetako eskaintza bera inoiz baino anitzagoa eta koloretsuagoa izan zen. Udazkeneko #EUSKA- RARIpuzka Zuria eta Beltzarekin eta udaberriko #ES- KUTIKeskura lerro Berdea (ekologikoa) eta lerro Ma- rroiarekin (konbentzionala) heldu ziren. 22 ekoizle aritu ginen elkarlanean. Bai kopuruari dagokionez eta bai inplikazioari dagokionez hara- gorako pausua! Elaboratzaileen artean zein nekazari eta elaboratzaileen artean elkarlan berriak sortu zi- ren. Nekazal ekoizpena sustatzea ere suposatzen ari da ibilbide hau. Nekazari berriak eta nekazal lur berriak bilatu eta aurkitzen ibili ginen. Hala ere eskaeren ta- mainako zainzuri ekologikorik bildu ezinean gelditu ginen udaberrian… Aurrerako lur berriak prestatzen ari dira! Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleok amets berriak amesteko grina ere azaleratu genuen. Etiketatik ha- rago adibidez, euskararentzat espazio berriak irabaz- teko eta euskaltzaleok elkarlan berri eta gaurkotuak martxan jartzeko ametsak marrazteari ekin genion. Eta batez ere ehunka ERRIGORAgile eta ERRIGO- RAzale aritu ginen bizipozez eta fin-fin (udaberriko kanpainan, eskaera guztiak aldi berean egitearen formulazio aldaketa efizientzi eta arrakasta handiz egin genuen!). Beti bezala baina are gehiago esku- orriak banatzen, eskari zerrendak osatzen, interne- tez klik eta klik eskariak egiten, sare sozialetan era- giten, kutxak prestatzen eta banatzen, kobrantzak egiten, norbere eta lagunen eskariak furgonetetan kargatzen, … ERRIGORAgo joateko ilusioa kutsatzen! Eta aldi berean jabetu gara amets berrietarako pau- so horiek eman ahala, halako ametsak errealitate bihurtzeko ERRIGORA bera egitasmo bezala egokitu beharra dela. Nafarroa hegoaldean euskarak tres- na estrategiko berriak gauzatzeko; merkaturatze bide berriak gauzatzeko; ekoizpen-ekoizle berriak finkatzeko, lurralde eta eremuen arteko harremanak trinkotzeko;… zubi berriak behar direla. Patxada eta denbora behar dela, zereginak eta erantzukizuna konpartitzeko ariketa eta definizioak behar direla, lan anitz eta zabaletarako eskuak eta zehaztasuneta- rako esku kualifikatuak bildu behar direla. 1 2016-2017 ERRIGORAgo ZUBIGINTZA
  • 3. ZUBIAK ERAIKI ETA GURUTZATU DITUGU ERRIGORAren ibilian beraz, zubiak eraiki ditugu Euskal herrien artean. Ablitas eta Arrasate lotu ditugu, edo Ainhize eta Tutera. Baita Ea eta Gasteiz edo Oiartzun eta Bilbo ere. Euskal herritarren arteko zubiak eraiki ditugu, auzolanean eta bizipozez. Zubiak eraiki ditugu kontzeptu ustez apartekoen eta bereizitako eremuetako ekintzaileen artean. Lurra eta euskara lotu ditugu. Auzolana eta elikadura- burujabetza. Nekazariak eta euskaltzaleak. Ekoizle eta kontsumitzaile arduratsuak. Zubiak eraiki ditugu ekintza isolatuen artean. Uzta biltzea, orburuak erostea, zerrenda bat osatzea, txio bat partekatzea, Vianako ikastolari diru-ekarpena egitea… Ekintza txiki bakoitza osotasunaren parte ezinbesteko bihurtu dugu. Keinu bakoitzari balio eraldatzailea erantsi diogu. Grinen arteko zubiak eraiki ditugu: norbera bere kezka, ardura edo irrikatik helduta, denon artean indar biderkatzaile izugarri bati eman diogu aterabidea, zubiz zubi. Finean, ametsetatik errealitatera igarotzeko zubiak eraiki eta gurutzatu ditugu. Eta amesteari uzten ez diogun artean, zubigintzan segiko dugu. Zubigintzan segi nahi dugu. AMETS BERRIETARAKO ZUBI BERRIAK MARRAZ DITZAGUN «Zatoz ERRIGORAgo, ERRIGORAgo gaitezen» esanez, amets berriak irudikatzera, zerumuga berriak amestera gonbidatu zintugun iaz. Orain, balizkoa baliozko egiten hasi nahi dugu, berandu baino lehen ERRIGORAren amets berrietatik errealitate berrietara eramango gaituzten zubiak gurutzatu ahal izateko. ERRIGORA berri batera eramango gaituzten zubiak eraiki nahi ditugu. Amets berriek zubi berriak behar baitituzte. Berriak eta sendoak. Amildegian ez erortzeko. Zubi berriak eraiki nahi ditugu Nafarroa hegoaldeko 2017-2018 zubigintza ZUBIGINTZA 2
  • 4. euskaltzaleen artean, egunen batean euskaraz bizitzeko egitasmo berriak martxan jartzeko ametsa egia bihur dadin. Zubiberriakeraikinahidituguekoizle,kontsumitzaile, kontsumo-talde, dendari, jantoki eta abarren artean, egunen batean kanpainetatik harago merkaturatze bide berriak zabaltzeko ametsa egia bihur dadin. Zubi berriak eraiki nahi ditugu nekazari eta elaboratzaileen artean, egunen batean ekoizpen- eremu eta ekoizpen-eredu berriak sustatzeko ametsa egia bihur dadin. Zubi berriak eraiki nahi ditugu herria egin eta eraldatzen ari garen eragileen artean, egunen batean auzolan berriei bide egiteko ametsa egia bihur dadin. Zubi berriak eraiki nahi ditugu zu bi izan zaitezen. Gu hamaika izan gaitezen. Errigorago gaitezen. Segi dezagun zubigintzan. Eraikitako zubiak zeharkatzen segi dezagun. Bai. Baina has gaitezen amets berrien neurriko zubi berriak marrazten. Gero eraikitzeko. Ondoren gurutzatzeko. Errealitate berriak ditugu zain beste aldean. 2017-2018 IKASTURTEA: ZUBIGINTZA URTEA Hauxe dugu beraz ikasturteko erronka: zubiak gurutzatzen segitzea eta zubi berriak marraztea. • Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izango dugu udazkenean: Auzolan berezkoa, berezia, berebizikoa.(jarraian dator eranskina) • Nafarhegoaldekouztaeskutikeskuraudaberrian. Berriro ere eskaera aldi bakarra eta banaketa (eta ordainketa) bi kolpetan izango da. • Zubi berriak marraztea: Ikasturte osoan zehar hartukodugupatxadaetaastiaERRIGORAgileeta ERRIGORAzaleon artean hausnartu eta erabakiak hartzeko. ERRIGORAgo joateko amets berri haiek errealitate bihurtzeko ze zubi behar ditugun hausnartu eta marrazteko. Hortik etorriko dira ERRIGORA bera, elkarlan eta erantzunkizun konpartituak, erronken neurri eta denborak,… berrasmatu eta egokitzeak. ZUBIGINTZA 3
  • 6. #EUSKARARIpuzka17 5 Herrilana Herrilana ekitea da. Egitea. Eraikitzea. Ez da ahal dugun galdetzea; herrilana ahalduntzea da. Ez da lo egitea; herrilana amets egitea da. Ez da praktiketan aritzea; herrilana ariketa praktikoa da. Herrilana zubigintza da. Zeharkakotasuna. Aniztasuna. Elkartasuna. Ez dauka jaberik; herrilana burujabe izatea da. Ez dauka hierarkiarik; herrilana bihurri izatea da. Ez dauka preziorik; harrilanak balio handia dauka. Herrilana herria egitea da. Sarea. Lagunartea. Komunitatea. Ez da marka bat; herrilanak marka uzten du. Ez da itxura-aldatze ariketa bat; herrilanak eraldatu egiten du. Ez da aisialdi-pack bat; herrilanak bizipoza ematen du. Herrilana auzolana zen. Auzoari lurrak laiatzen laguntzea. Lagunartean bide-hegalak garbitzea. Sasi zikinak erretzea. Orain auzolana herrilana da. Elkarlanean ikastola bat eraikitzea. Haurreskola bat. Euskaltegi bat. Errigora bera. Auzolana jaso genuen. Herrilana emango diegu. Udazkenetako #EUSKARARIpuzka auzolan erraldoia dela esan dugu behin baino gehiagotan. Hemendik aurrera herrilan erraldoia esan beharko genuke. Zer da bestela hain lurralde, esparru, ahal eta grina desberdinetako ehunka lagun aritzea propaganda lanetan eskariak bildu, prestatu eta baneketan. Aurten ere hala ariko gara: • Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartea elkarlanean. • Beste hainbat elkarte, eragile eta erakunde ere bai. • Eta batez ere sarekideak, herriz herri kanpainen bihotza garen norbanakook. Biribiltzen dugun herrilan horren zainketa, biderkatze eta kontakizunean arreta berezia jarriko dugu. Horrela: • Kanpaina garaian, herri eta esparru desberdinetan presente eta bistan egoteko erraztasun eta bitartekoak izango dira. • Ablitasgo herrilana are anitzagoa, koloretsuagoa, politagoa izango da. Eskaerak biltzeko egunetan izango da.
  • 7. 6 EUSKARARI PUZKA ESKAINTZA Aurten ere ZURIA eta BELTZA. Beltza Errigoraren hastapenetakoaren harira, Zuria berrikuntzak biltzen dituena. Ekoizleak 25 guztira. Bada familia! • Ablitasgo kooperatiba • Biosasun (Discastillo) • La casa del aceite (Cascante) • Bardea (San Isidro del Pinar) • Ekolo (Arroitz) • Monasterio de Cascante • El Molinero (Arroitz) • Urrutia (Uxue) • Alcaravan (Arguedas) • Martinelli (Beriain) • Azpea (Irunberri) • Lezaun (Lakar) • Mendiko (Oibar) • Bagordi (Andosilla) • Almanaque (Andosilla) • El Agricultor (Lerin) • La Churta (Allo) • Ebron (San Adrian) • El Escolar (San Adrian) • Iturri (Arroitz) • Maria Jesus (Ablitas) • Pedroluis (Lodosa) • Larrinaga (Urantzia) • Gobeiaberri (Lodosa) orburuak zainzuriak pikillo piperrak ardoa ozpina melokotoia almibarrean pasta arroza pikillo piper mamia patxaran pastak molineritoak tomatea olioarekin teilak orburuak zainzuriak pikillo piperrak ardoa ozpina melokotoia almibarrean potxak aran marmelada mahats zukua almendrak oliba olioa pikillo saltsa kardoa
  • 8. 7 EUSKARARI PUZKA DIRU-EKARPENA Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizazioak hauspoa behar du, eta kanpaina hauspo ederra izan da azken urteotan. Aurten ere, guztion ahaleginari esker, hala izango da: • Erakusleihoa eta indarberritzea izango da Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat. • Euskalgintzaren proiektuen behar ekonomiko handiak arintzeko izango da. Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako Aek indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko. • ERRIGORAgo joateko amets berriak marrazten hasi ginen euskararentzako ere. Euskaldunak sortzeaz gain euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko egitasmoak, euskara plazaratzeko eta jarrera baikorrak areagotzeko ekimenak eta euskaltzaleok batera aritu eta harremanak sendotzeko ohiturak abiatzeaz ari ginen. Ideia mamituz doa baina zubiak marraztu beharra eskatzen du oraindik. Horretarako ere izango da aurtengo diru-ekarpena. EGUTEGIA • URRIAN ZEHAR prestaketa lanak • URRIAK 26 kanpainararen hasiera • AZAROAK 2, 3 eta 4 Ablitasgo auzolana • AZAROAK 14 eskaerak jasotzeko azken eguna • AZAROAK 23 - ABENDUAK 3 saskien banaketa • ABENDUAK 4-14 ordainketak URRIA 23 24 25 26 27 28 29 AZAROA 30 31 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 1 2 3 ABENDUA 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 KANPAINA BANAKETA ORDAINKETA