1. Agrega – Euskadiko nodoa
Webgunearen helbidea agrega.hezkuntza.net
HOD Hezteko Objektu Digitalen bilaketarako jarraibideak
1
Berritzegune Nagusia – Eskola 2.0
2. Bilatzailean
a. Idatzi hitza bilatzaile-leihoan: irakasgaia, HOD baten izenburua, etapa edo hitz gakoa
(zatikiak, testuak …)
b. Aukeratu HODaren hizkuntza.
c. Non Bilatu: sakatu Euskadi, Euskadiko nodoan bakarrik araka dezan.
Ondoren, bilaketa emaitzak orrialde segida batean azalduko dira.
Bilatzaile Aurreratua sakatuz gero, Agregako gainontzeko nodoetan, Euskadirekin federaturik
dauden guztietan, arakatuko du aplikazioak.
2
Berritzegune Nagusia – Eskola 2.0
3. Orrialdearen erdigunean, karrusel-leiho bat ikus daiteke, plataforman argitaratu diren
azkeneko HODak erakutsiz.
Bilaketak etiketatze sozialak aukeran sartuta egin daitezke,
edota, azpiko menuan agertzen diren etiketa-hodeiaren hiperesteken bitartez.
3
Berritzegune Nagusia – Eskola 2.0
4. Aurrebistaratu – Deskargatu
Bilaketak emandako HODen zerrenda eskuratu ondoren,
horietatik bat hautatu, eta izenburuaren gainean edo aurrebistaratu aukeran sakatu.
Aurrebistaratu sakatuz gero, Agregako bistaratzailea zabalduko da, HODa online ikusiz.
Izenburuan sakatuz gero, leiho berri bat zabalduko da, HOD horren informazio gehiago
eskainiz eta azpialdean HODa online aurrebistaratzeko edota deskargatzeko aukerak azalduko
dira.
4
Berritzegune Nagusia – Eskola 2.0
5. Deskargatu sakatuz gero, deskarga-formatu hauen artean aukera daiteke:
• HTML-n, HODa nabigatzailean ikusi ahal izateko.
• SCORM 2004-an, Moodle gune batera esportatu ahal izateko.
Deskarga burutzeko, beharrezkoa da HODaren legezko baldintzak onartzea.
5
Berritzegune Nagusia – Eskola 2.0