2. • Baiona Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko
hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko
hamargarren hiririk jendetsuena da. Baionak,
Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB
izeneko gune metropolitarra osatzen du.
• Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan
zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera
(Lapurdi) igaroko zena. XI. mendetik aurrera,
apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko
buru izendatu baitzuten. Baionak goiburua nunquam
polluta (euskaraz: inoiz ez zikindua) du, mendeetan
zehar hiribildua setiatzeko gutxienez 14 saiakerak
porrot egin zutelako.