SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 7
Baixar para ler offline
Jasangarritasuna osasuna da
1. JASANGARRITASUNA ETA OSASUNAREN GIZARTE
   DETERMINATZAILEAK

   1.1. Zer lotura dago jasangarritasunaren eta osasunaren artean?
Azken 150 urteetan populazioaren osasunean eta ongizatean izandako hobekuntza
nagusiak hainbat faktore sozial, ekonomiko eta fisikotan izandako aurrerapenetara
egotzi izan dira; faktoreoi osasunaren gizarte determinatzaile (OGD) deritze. Horrek
esan nahi du ezinbestekoa dela gizarte faktoreon gainean jardutea, baldin eta osasunari
eutsi eta hobetu nahi badugu, kalitatezko osasun sistema publiko bat izatearen
garrantziaz harago. Erraz esanda, osasuna gure etxeetan, eskoletan eta komunitateetan
hasten da. Osasunaren gizarte ereduak irudikatzen duenez, etxebizitza, hirigintza,
ingurumena, garraioa, enplegua, gizarte babesa eta zerga politikekin lotutako faktoreek
rol erabakigarria dute populazioaren osasun mailan. Erdigunean, pertsonak daude, ia
aldatzen ez diren faktoreekin, tartean, adina, sexua eta karga genetikoa. Jarraian,
osasunarekin lotutako jarrerak; goialdean, gizarte babesa, eta oinarrizko zerbitzuak eta
ondasunak eskuratzeko aukera, eta kanpo-kanpoaldean, berriz, ingurumen faktorea eta
faktore sozioekonomikoa, bakana neurtu ezin direnak (1. irudia).

Iturria: DALHGREN, G.; WHITEHEAD, M., 1991

                                           1
Eredu hori askotan erabili eta egokitu da hainbat eremu eta mailatan. Esate baterako,
Erresuma Batuko tokiko gobernuek bizi garen tokiko osasun mapa egin dute (local
human hábitat) (2. irudia).

2. irudia. Komunitate mailan eragiten duten osasunaren eta ongizatearen gizarte
determinatzaileen xehetasuna

                                    PERTSONAK

                                     Adina, sexua,
                                        faktore
                                      genetikoak

                     Politika
               makroekonomikoak eta              Beste eskualde eta
                  indar globalak                  auzo batzuetako
                                                      politikak

                                 Osasunaren eta
                                   ongizatearen
                              determinatzaileak gure
                                    auzoetan

Iturria: BARTON, Hugh; GRANT, Marcus, 2006, Whitehead-en eta Dahlgren-en (1991)
eta Barton-en (2005) irudia

                                          2
Ikuspegi holistiko1 horren arabera, osasuna hainbat gizarte faktoreren bat-egitearen
emaitza da. Horietako asko erabili dira, bada, garapen jasangarriaren edo
jasangarritasunaren2 kontzeptua definitzeko.
Hala, Euskadiko garapen jasangarrirako estrategiak (EcoEuskadi 2020), gizarte,
ekonomia eta ingurumen arloetan herrialde jasangarria izatea bermatzeko martxan
jarri zenak, eragin positiboa du euskal herritarren osasunean. Hori hala da
jasangarritasunaren          zutabeak       (gizartea,     ekonomia        eta     ingurumena)         hainbat
faktorerekin taxutzen direlako, besteak beste: enplegua, hezkuntza, kultura, ekitatea,
segurtasuna, uraren eta airearen kalitatea eta lurzoruaren erabilera. Horiek, funtsean,
osasunaren gizarte determinatzaileak dira, eta, ondorioz, horretan bertan eragiten
dute.
Beste modu batera esanda, garapen jasangaitzak (gizarte desberdintasunak,
ingurumenaren kutsadura eta baliabideen erabilera desegokia) eragin negatiboa du
gure osasunarengan eta ongizatearengan, eta ezin da garapen jasangarririk egon,
baldin eta populazioa osasuntsua ez bada. Hortaz, erabaki politikoen jasangarritasuna
aztertzeak populazioaren osasunarengan duen eragina ebaluatzea esan nahi du hein
handi batean. Jasangarritasunak funtsezko rola du osasunarengan, eta horien bien
arteko harremanak hainbat sinergia ditu, elkarri ekarpenak egitea eta elkar aberastea
ahalbidetzen duenak3.

Nola sustatu daiteke ECOEUSKADIren eragina osasun sortzaile gisa?
EcoEuskadi 2020 Eusko Jaurlaritzaren sektore politikak bateratzen dituen elementua
da, eta osasunaren gizarte determinatzaile asko aurreikusten ditu; hortaz,
herrialdearen jasangarritasuna bermatzen laguntzeaz gain, gizarte osasuntsuago bat
bermatzen laguntzen du.
Ikuspegi historikoari helduta, orain dela urte gutxi arte, osasunaren mundua osasun
defizitera mugatu da; hots, gaixotasunera. Arazoak «diagnostikatzeari» eta
konponbideak diseinatzeari –praktikan, osasun laguntzako zerbitzuak areagotzera

1
    http://es.wikipedia.org/wiki/Holismo
2
  ISON, E.; GRIFFIN, M.; HOVARD, L.; SAFFIN, K., Health impact assessment (HIA) of the Wincheap Draft Development
Brief, Public Health Resource Unit, Canterbury, 2007ko abendua.
3
  Stratégie de développement durable, 2007-2010. Développement durable dans la santé publique. Agence de
Santé Publique. Kanada 2006. Hemen dago eskuragarri: http://www.phac-aspc.gc.ca/publicat/sds-sdd/pdf/sds-
sdd_f.pdf

                                                       3
mugatu dira– jarri diete arreta4. Populazioen definizio «patogeniko» horren arabera,
politikak ez dira gaixotzen gaituzten kausetara, gizarte faktoreetara eta horiek gizartean
duten        banaketara        bideratzen.      Hortaz,       osasunean        ere     ez     dira     murrizten
desberdintasunak.
Osasuneko gizarte desberdintasunak murrizten joateko, beharrezkoa izan da
estrategiak birbideratzea, bai eta borroka osasunaren gaineko emaitzetan ez ezik,
osasun onaren eta txarraren arrazoietan zentratzea ere. Ikuspuntu berrienetako bat
osasuneko aktiboak dira. Horrela definitzen ditu OMEk5: banakoek eta komunitateek
eskura dituzten baliabideak, osasuneko emaitza negatiboen kontra babesten dutenak
eta osasun maila indartzen dutenak. Ikuspuntu «salutogeniko»6 hori osasuna eta
ongizatea lortzeko eta mantentzeko aukerak handitzen dituzten komunitateen faktore
propioak identifikatzen saiatzen da. Horien artean hauexek daude: laguntza
ekonomikoa, ezagutza, esperientzia, autoestimua, jarrera osasungarriak, konpromisoa,
gizarte babesa, kapital kulturala, adimena, ohiturak eta bizitzaren ikuspegia.
EcoEuskadi 2020n ere sartu dira ikuspuntu salutogenikoa eta osasuneko gizarte
desberdintasunen ikuspegia, hain zuzen ere, EcoEuskadin osasunaren lentea sartzea
deitutakoan; euskal populazioaren gehieneko osasun eta ongizate mailen sortzaile gisa
duen balioa sustatzen du.

2. OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN, ECOEUSKADIREN BITARTEZ

2.1 Osasuna politika guztietan: Zertaz ari gara?
Osasuna politika guztietan7 OMEk sustatutako estrategia bat da; osasunekoak ez diren
sektoreen politikek osasunari eragiten diotelako ziurtasun sendoa du abiapuntu, baita
osasunak helburuak lortzeko (esaterako, hazkunde ekonomikoa) rol garrantzitsua
duelakoa ere. Osasun arloaz kanpoko politiken (nekazaritza, zergak, hezkuntza,
ingurumena, etxebizitza eta garraioa) helburuen eta populazioaren osasunaren arteko
elkarreragin nagusiak identifikatzea du helburu, hori hobetze aldera.

4
 ÁLVAREZ-DARDET et al., Patrimonio de salud. ¿Son posibles las políticas salutogénicas?, Rev Esp Salud Pública
2011; 85: 123-127
5
    IUPHE- Promotion & Education supplement 2 2007.
6
    Osasunari eta komunitateei buruzko ikuspegi positibora mugatzen da, eta, horren arabera, horiek barne ondasun
eta baliabide sozialak eta kulturalak dituzte, osasuna sor dezaketenak. Ikusi denez, gizarte baliabideak ondare
pertsonala baino interesgarriagoak dira, komunitateak berak susta ditzakeelako, politika salutogenikoen bitartez.
7
 STAHL, T.; WISMAR, M.; OLILLA, E.; LATINEEN, E.; LEPPO, K., Health in Al Policies. Prospects and
Potencials, Gizarte Gaietako eta Osasuneko Ministerioa. Osasun Saila. Finlandia. 2006

                                                         4
2.2 Gure proiektua: EcoEuskadin osasunaren lentea sartzea
Osasuna politika guztietan estrategia ezartzeko bide guztien artean, osasunaren lentea
sartzeak estrategia praktikan jartzeko aukera ematen du. Osasuneko sektore arteko
ekintzaren esparruan, gobernuko sektoreen arteko lankidetza lortu nahi da, osasuneko
eta ongizateko onurak identifikatu eta areagotzeko.
Proiektu honi jarraiki, osasunaren gizarte determinatzaileak jasangarritasunaren
dimentsioetan sartuko dira, eta geroko ebaluazio prozesua ezarriko da. Hori ziurtasun
zientifikoan oinarrituko da, eta hainbat eragilek parte hartuko dute, demokraziaren,
ekitatearen, garapen jasangarriaren eta ziurtasunaren erabilera etikoaren printzipioei
men eginez.

2.3 Proiektuaren mugarriak
I. fasea: Jasangarritasuneko eraginak identifikatzeko tresna aztertzea (EcoEuskadi 2020)
OGDen ereduarekin, eta ikuspuntu salutogenikoa eta desberdintasunena sartzea
osasunean.
II. fasea: Bi autonomia politika lehenestea eta aukeratzea, tresna aplikatzeko
osasunaren eta jasangarritasunaren lentearekin (parte hartzeko prozesua).
III. fasea: Hautatutako bi politiken geroko analisia egitea, osasunaren eta
jasangarritasunaren lentearekin: literatura zientifikoa berrikustea eta testuinguruaren
informazioa biltzea, politikako arduradunekin eta adituekin egindako tailer baten bidez.
Gomendioak egitea, politika osasungarriagoa izan dadin.

3. DOKUMENTU INTERESGARRIAK
Osasuna Politika Guztietan estrategiari buruzko Adelaidako adierazpena: osasunaren
eta    ongizatearen     aldeko    gobernantza      partekaturantz.     (OME,     2010):
www.who.int/social_determinants/spanish_adelaide_statement_for_web.pdf

                                           5
Göteborgeko adostasuna. Osasuneko eraginaren ebaluazioa. Kontzeptu nagusiak.
OME Europa. (Brusela, 1999):
http://www.creis.es/component/docman/doc_download/69-consenso-de-
gotemburgo.pdf

«Edalontzi erdi betea: Nola hobe ditzake aktiboen ikuspuntuak komunitatearen
osasuna eta ongizatea?
http://www.bankofideas.com.au/Downloads/GlassHalfFull.pdf

Zergatik gara osasuntsuak?
http://www.scdc.org.uk/media/resources/assets-
alliance/What%20makes%20us%20healthy.pdf

Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren txostena. (Rio
de Janeiro, 1992)
http://www.un.org/documents/ga/conf151/aconf15126-1annex1.htm

Equity Action: Politikak egiterakoan ekitatearen ikuspegia sartzeko lantaldea,
Europar Batasunak finantzatutakoa
http://www.health-
inequalities.eu/HEALTHEQUITY/EN/projects/equity_action/wp4/#Introduction

OSASUNEKO       ERAGINAREN     EBALUAZIOARI      BURUZKO       BALIABIDEAK   ETA
INFORMAZIOA

Osasuneko eraginaren ebaluazioaren baliabide zentroa (CREIS)
www.creis.es

                                        6
HIA Gateway
http://www.apho.org.uk/default.aspx?QN=P_HIA

Suitzako osasuneko eraginaren ebaluazioari buruzko sarrera gida
http://www.unige.ch/environnement/gres/Toolbox/Guide_eis.pdf

               Elena Aldasoro, Maite Morteruel, Santiago Esnaola, Cristina Santarrosa

                                      Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila

                                         7

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaIrekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Irekia - EJGV
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua EcoEuskadi 2020
 
Mais procurados (8)

Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III Plana
 
PROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENAPROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENA
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
 
Destaque

Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011EcoEuskadi 2020
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.EcoEuskadi 2020
 
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...EcoEuskadi 2020
 
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?EcoEuskadi 2020
 
Destaque (6)

Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
 
Sostenibilidad es salud
Sostenibilidad es saludSostenibilidad es salud
Sostenibilidad es salud
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
 
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
 
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
 
Semelhante a Jasangarritasuna osasuna da

Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun PlanaIrekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanAnjaritoi Urnieta
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko EstrategiaSANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko EstrategiaIrekia - EJGV
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaIrekia - EJGV
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakIrekia - EJGV
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptIrekia - EJGV
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Irekia - EJGV
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Irekia - EJGV
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a BiodonostiaIrekia - EJGV
 
Semelhante a Jasangarritasuna osasuna da (20)

Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko EstrategiaSANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboaGazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia. II. Esparru operatiboa
 
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoakEuskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak
 
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.pptMendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
Mendetasunei_buruzko_VI_plana.ppt
 
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia I. Analisi-esparrua
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a  BiodonostiaDiscurso Lehendakari - Visita a  Biodonostia
Discurso Lehendakari - Visita a Biodonostia
 
Mais de EcoEuskadi 2020

Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20EcoEuskadi 2020
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosEcoEuskadi 2020
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020EcoEuskadi 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleEcoEuskadi 2020
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huellaEcoEuskadi 2020
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011EcoEuskadi 2020
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa EcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEcoEuskadi 2020
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011EcoEuskadi 2020
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoEcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...EcoEuskadi 2020
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...EcoEuskadi 2020
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosEcoEuskadi 2020
 
Mais de EcoEuskadi 2020 (20)

Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander Boto
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huella
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social Vasco
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros Participativos
 
Jasangarritasuna osasuna da

  • 1. Jasangarritasuna osasuna da 1. JASANGARRITASUNA ETA OSASUNAREN GIZARTE DETERMINATZAILEAK 1.1. Zer lotura dago jasangarritasunaren eta osasunaren artean? Azken 150 urteetan populazioaren osasunean eta ongizatean izandako hobekuntza nagusiak hainbat faktore sozial, ekonomiko eta fisikotan izandako aurrerapenetara egotzi izan dira; faktoreoi osasunaren gizarte determinatzaile (OGD) deritze. Horrek esan nahi du ezinbestekoa dela gizarte faktoreon gainean jardutea, baldin eta osasunari eutsi eta hobetu nahi badugu, kalitatezko osasun sistema publiko bat izatearen garrantziaz harago. Erraz esanda, osasuna gure etxeetan, eskoletan eta komunitateetan hasten da. Osasunaren gizarte ereduak irudikatzen duenez, etxebizitza, hirigintza, ingurumena, garraioa, enplegua, gizarte babesa eta zerga politikekin lotutako faktoreek rol erabakigarria dute populazioaren osasun mailan. Erdigunean, pertsonak daude, ia aldatzen ez diren faktoreekin, tartean, adina, sexua eta karga genetikoa. Jarraian, osasunarekin lotutako jarrerak; goialdean, gizarte babesa, eta oinarrizko zerbitzuak eta ondasunak eskuratzeko aukera, eta kanpo-kanpoaldean, berriz, ingurumen faktorea eta faktore sozioekonomikoa, bakana neurtu ezin direnak (1. irudia). Iturria: DALHGREN, G.; WHITEHEAD, M., 1991 1
  • 2. Eredu hori askotan erabili eta egokitu da hainbat eremu eta mailatan. Esate baterako, Erresuma Batuko tokiko gobernuek bizi garen tokiko osasun mapa egin dute (local human hábitat) (2. irudia). 2. irudia. Komunitate mailan eragiten duten osasunaren eta ongizatearen gizarte determinatzaileen xehetasuna PERTSONAK Adina, sexua, faktore genetikoak Politika makroekonomikoak eta Beste eskualde eta indar globalak auzo batzuetako politikak Osasunaren eta ongizatearen determinatzaileak gure auzoetan Iturria: BARTON, Hugh; GRANT, Marcus, 2006, Whitehead-en eta Dahlgren-en (1991) eta Barton-en (2005) irudia 2
  • 3. Ikuspegi holistiko1 horren arabera, osasuna hainbat gizarte faktoreren bat-egitearen emaitza da. Horietako asko erabili dira, bada, garapen jasangarriaren edo jasangarritasunaren2 kontzeptua definitzeko. Hala, Euskadiko garapen jasangarrirako estrategiak (EcoEuskadi 2020), gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan herrialde jasangarria izatea bermatzeko martxan jarri zenak, eragin positiboa du euskal herritarren osasunean. Hori hala da jasangarritasunaren zutabeak (gizartea, ekonomia eta ingurumena) hainbat faktorerekin taxutzen direlako, besteak beste: enplegua, hezkuntza, kultura, ekitatea, segurtasuna, uraren eta airearen kalitatea eta lurzoruaren erabilera. Horiek, funtsean, osasunaren gizarte determinatzaileak dira, eta, ondorioz, horretan bertan eragiten dute. Beste modu batera esanda, garapen jasangaitzak (gizarte desberdintasunak, ingurumenaren kutsadura eta baliabideen erabilera desegokia) eragin negatiboa du gure osasunarengan eta ongizatearengan, eta ezin da garapen jasangarririk egon, baldin eta populazioa osasuntsua ez bada. Hortaz, erabaki politikoen jasangarritasuna aztertzeak populazioaren osasunarengan duen eragina ebaluatzea esan nahi du hein handi batean. Jasangarritasunak funtsezko rola du osasunarengan, eta horien bien arteko harremanak hainbat sinergia ditu, elkarri ekarpenak egitea eta elkar aberastea ahalbidetzen duenak3. Nola sustatu daiteke ECOEUSKADIren eragina osasun sortzaile gisa? EcoEuskadi 2020 Eusko Jaurlaritzaren sektore politikak bateratzen dituen elementua da, eta osasunaren gizarte determinatzaile asko aurreikusten ditu; hortaz, herrialdearen jasangarritasuna bermatzen laguntzeaz gain, gizarte osasuntsuago bat bermatzen laguntzen du. Ikuspegi historikoari helduta, orain dela urte gutxi arte, osasunaren mundua osasun defizitera mugatu da; hots, gaixotasunera. Arazoak «diagnostikatzeari» eta konponbideak diseinatzeari –praktikan, osasun laguntzako zerbitzuak areagotzera 1 http://es.wikipedia.org/wiki/Holismo 2 ISON, E.; GRIFFIN, M.; HOVARD, L.; SAFFIN, K., Health impact assessment (HIA) of the Wincheap Draft Development Brief, Public Health Resource Unit, Canterbury, 2007ko abendua. 3 Stratégie de développement durable, 2007-2010. Développement durable dans la santé publique. Agence de Santé Publique. Kanada 2006. Hemen dago eskuragarri: http://www.phac-aspc.gc.ca/publicat/sds-sdd/pdf/sds- sdd_f.pdf 3
  • 4. mugatu dira– jarri diete arreta4. Populazioen definizio «patogeniko» horren arabera, politikak ez dira gaixotzen gaituzten kausetara, gizarte faktoreetara eta horiek gizartean duten banaketara bideratzen. Hortaz, osasunean ere ez dira murrizten desberdintasunak. Osasuneko gizarte desberdintasunak murrizten joateko, beharrezkoa izan da estrategiak birbideratzea, bai eta borroka osasunaren gaineko emaitzetan ez ezik, osasun onaren eta txarraren arrazoietan zentratzea ere. Ikuspuntu berrienetako bat osasuneko aktiboak dira. Horrela definitzen ditu OMEk5: banakoek eta komunitateek eskura dituzten baliabideak, osasuneko emaitza negatiboen kontra babesten dutenak eta osasun maila indartzen dutenak. Ikuspuntu «salutogeniko»6 hori osasuna eta ongizatea lortzeko eta mantentzeko aukerak handitzen dituzten komunitateen faktore propioak identifikatzen saiatzen da. Horien artean hauexek daude: laguntza ekonomikoa, ezagutza, esperientzia, autoestimua, jarrera osasungarriak, konpromisoa, gizarte babesa, kapital kulturala, adimena, ohiturak eta bizitzaren ikuspegia. EcoEuskadi 2020n ere sartu dira ikuspuntu salutogenikoa eta osasuneko gizarte desberdintasunen ikuspegia, hain zuzen ere, EcoEuskadin osasunaren lentea sartzea deitutakoan; euskal populazioaren gehieneko osasun eta ongizate mailen sortzaile gisa duen balioa sustatzen du. 2. OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN, ECOEUSKADIREN BITARTEZ 2.1 Osasuna politika guztietan: Zertaz ari gara? Osasuna politika guztietan7 OMEk sustatutako estrategia bat da; osasunekoak ez diren sektoreen politikek osasunari eragiten diotelako ziurtasun sendoa du abiapuntu, baita osasunak helburuak lortzeko (esaterako, hazkunde ekonomikoa) rol garrantzitsua duelakoa ere. Osasun arloaz kanpoko politiken (nekazaritza, zergak, hezkuntza, ingurumena, etxebizitza eta garraioa) helburuen eta populazioaren osasunaren arteko elkarreragin nagusiak identifikatzea du helburu, hori hobetze aldera. 4 ÁLVAREZ-DARDET et al., Patrimonio de salud. ¿Son posibles las políticas salutogénicas?, Rev Esp Salud Pública 2011; 85: 123-127 5 IUPHE- Promotion & Education supplement 2 2007. 6 Osasunari eta komunitateei buruzko ikuspegi positibora mugatzen da, eta, horren arabera, horiek barne ondasun eta baliabide sozialak eta kulturalak dituzte, osasuna sor dezaketenak. Ikusi denez, gizarte baliabideak ondare pertsonala baino interesgarriagoak dira, komunitateak berak susta ditzakeelako, politika salutogenikoen bitartez. 7 STAHL, T.; WISMAR, M.; OLILLA, E.; LATINEEN, E.; LEPPO, K., Health in Al Policies. Prospects and Potencials, Gizarte Gaietako eta Osasuneko Ministerioa. Osasun Saila. Finlandia. 2006 4
  • 5. 2.2 Gure proiektua: EcoEuskadin osasunaren lentea sartzea Osasuna politika guztietan estrategia ezartzeko bide guztien artean, osasunaren lentea sartzeak estrategia praktikan jartzeko aukera ematen du. Osasuneko sektore arteko ekintzaren esparruan, gobernuko sektoreen arteko lankidetza lortu nahi da, osasuneko eta ongizateko onurak identifikatu eta areagotzeko. Proiektu honi jarraiki, osasunaren gizarte determinatzaileak jasangarritasunaren dimentsioetan sartuko dira, eta geroko ebaluazio prozesua ezarriko da. Hori ziurtasun zientifikoan oinarrituko da, eta hainbat eragilek parte hartuko dute, demokraziaren, ekitatearen, garapen jasangarriaren eta ziurtasunaren erabilera etikoaren printzipioei men eginez. 2.3 Proiektuaren mugarriak I. fasea: Jasangarritasuneko eraginak identifikatzeko tresna aztertzea (EcoEuskadi 2020) OGDen ereduarekin, eta ikuspuntu salutogenikoa eta desberdintasunena sartzea osasunean. II. fasea: Bi autonomia politika lehenestea eta aukeratzea, tresna aplikatzeko osasunaren eta jasangarritasunaren lentearekin (parte hartzeko prozesua). III. fasea: Hautatutako bi politiken geroko analisia egitea, osasunaren eta jasangarritasunaren lentearekin: literatura zientifikoa berrikustea eta testuinguruaren informazioa biltzea, politikako arduradunekin eta adituekin egindako tailer baten bidez. Gomendioak egitea, politika osasungarriagoa izan dadin. 3. DOKUMENTU INTERESGARRIAK Osasuna Politika Guztietan estrategiari buruzko Adelaidako adierazpena: osasunaren eta ongizatearen aldeko gobernantza partekaturantz. (OME, 2010): www.who.int/social_determinants/spanish_adelaide_statement_for_web.pdf 5
  • 6. Göteborgeko adostasuna. Osasuneko eraginaren ebaluazioa. Kontzeptu nagusiak. OME Europa. (Brusela, 1999): http://www.creis.es/component/docman/doc_download/69-consenso-de- gotemburgo.pdf «Edalontzi erdi betea: Nola hobe ditzake aktiboen ikuspuntuak komunitatearen osasuna eta ongizatea? http://www.bankofideas.com.au/Downloads/GlassHalfFull.pdf Zergatik gara osasuntsuak? http://www.scdc.org.uk/media/resources/assets- alliance/What%20makes%20us%20healthy.pdf Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren txostena. (Rio de Janeiro, 1992) http://www.un.org/documents/ga/conf151/aconf15126-1annex1.htm Equity Action: Politikak egiterakoan ekitatearen ikuspegia sartzeko lantaldea, Europar Batasunak finantzatutakoa http://www.health- inequalities.eu/HEALTHEQUITY/EN/projects/equity_action/wp4/#Introduction OSASUNEKO ERAGINAREN EBALUAZIOARI BURUZKO BALIABIDEAK ETA INFORMAZIOA Osasuneko eraginaren ebaluazioaren baliabide zentroa (CREIS) www.creis.es 6
  • 7. HIA Gateway http://www.apho.org.uk/default.aspx?QN=P_HIA Suitzako osasuneko eraginaren ebaluazioari buruzko sarrera gida http://www.unige.ch/environnement/gres/Toolbox/Guide_eis.pdf Elena Aldasoro, Maite Morteruel, Santiago Esnaola, Cristina Santarrosa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila 7