Kordoi etxea
XV. mendean Juan Sánchez de
Bilbao judu merkatariak erdi
aroko etxe batzuk zeuden lekuan
eraiki zuen, XIII. mendeko Gaona
leinuko antzinako dorre bat
inguratuz, dorre hau jauregi
honetako lehenbiziko eta
bigarren solairuen barnean
mantendu delarik. Izar itxurako
ganga polikromatu bat
nabarmentzen da, honekin
dorretxe honetako areto noblea
estali eta gaur egun arte osorik
mantendu izan da.
Portaloia
Portalea XV. mendean egindako
etxe bat da, salerosleen ostatu
eta salgaien gordailu izateko
eraikia. Gasteizko Alde
Zaharraren iparraldean dago,
Hedegile kalean, Andatarren
dorretxearen eta Buruileria
plazaren ondoan. Lehenengo
jabeak Hurtado de
Mendozatarrak izan ziren,
Bizkaiko Urdaibaitarrak gero,
eta Mazarredotarrak geroago.[
Armentiako Basilika
Eraikin hau ez genuen ikusi baina deigarria iruditu zitzaigun. Estilo gotikoko eraikina
da eta Gasteizko udalerriaren barruan kokatuta dago
Gasteizko Santa Maria katedrala edo Katedral Zaharra hiriburu arabarraren alde
zaharrean dago, Buruileria plazaren gainean. Gasteizko hirigune historikoaren
iparraldeko muga da. Estilo gotikoko eraikina da.
Katedral zaharra izena hartzen badu, XX. mendekoa den Katedral Berriarekin ez
nahasteko da.
Youtubetik ateratako bideo bat da,
Santa Maria katedralean egin genuen
ibildibe guztia ondo azaltzen duelako.
Vitoria - Gasteizetik Gamarrara joan ginen bazkaltzera, eguraldiak asko
lagundu zigunenez oso gustura egon ginen han zegoen toki guztiagatik.