SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 6
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

KOMUNIKAZIOA


         Komunikazioa   gizakiaren   oinarrizko   prozesua    da.    Gure   bizian

ezinbesteko tresna da, norberaren errealizazioaren funtsezko elementua.

Gizakia komunikazioan bizi da, hau da, komunikaziotik jaiotzen da.

Komunikazioa gure inguruan jaso edo ematen dugun informazio oro da,

edozein bitartekari erabilita ere.

Komunikazio motak:



         Komunikazioa 3 modu ezberdinetan gerta daiteke, hauen artean

elkarrekintza egonik ala ez:



 Gure buruarekiko egiten duguna edo komunikazio intrapertsonala: gure

barnean etengabe gertatzen den komunikazio mota da, norberaren

pentsamenduak, sentimenduak, emozioak edo gorputzeko sentsazioak dira.



 Ez ahozko komunikazioa: idatzizko edo ahozko hizkuntzaren bitartez

igortzen ez dena da. Gorputzeko jarrera, gorputzeko, buruko eta eskuko

mugimenduak, aurpegiko adierazpenak, begirada, ahotsaren erritmoa zein

tonua,     eta   bestelakoek   gutaz   zerbait    esaten     dute.   Ez     ahozko

komunikazioaren bidezko mezuak gauzak esateko modua eratzen du; esaten

duguna baino gehiago, nola esaten dugun. Sentimenduak eta emozioak

adierazteko komunikazio mota ezin hobea da.



 Ahozko komunikazioa: lengoaia oinarri gisa du, ahozkoa zein idatzizkoa

eta 2 alderdietan banatzen da:
a) Komunikazio adierazkorra: hitza eta idazketa.

      b) Komunikazio harkorra: entzun eta irakurri.



      Komunikazioa zintzoa denean ahoz eta gorputzaren bidez adierazten

ditugun mezuak bat datoz. Baina bi mezuen artean inkoherentzia

hautematen dugunean, komenigarria da ez ahozko komunikazioari kasu

egitea, hau ez baitago kontrolpean.



      Komunikazioaren lehen faseari “ukimena” deritzo; hain zuzen ere,

sorkuntzatik   ama    eta   fetuaren    artean     ukimenean   oinarritutako

komunikazioa gertatzen baita (adibidez: amak eskuekin sabela laztantzen

du). Bigarren fasea “ez ahozko komunikazioan” oinarritzen da, haurrak

jaiotzatik urte eta erdi arte gutxi gora behera lengoaiaren bidez

komunikatu ezin duela kontuan izanik. Azkenik, hirugarren fasea “ahozko

komunikazioa” da, non lengoaia hobetzen den. Hala ere, lengoaiak ez du bere

osotasunean komunikazioa ordezkatzen, orain arte, beharren asetzea batez

ere ez ahozko komunikazioaren bidez lortu baita.



      Derrigorrez beti komunikatzen gaude; hau da, ezinezkoa da ez

komunikatzea. Pertsonen arteko edozein egoerak komunikazioa suposatzen

du (adibidez: galdera baten aurrean suertatzen den isiltasuna, beste

pertsonak interes eza bezala uler dezake); keinuak, aldartea, janzteko edo

hurbiltzeko modua, espazio-harremanak... komunikazioaren elementuak

izateaz gain, ekintza komunikatiboak dira. Komunikazio erak gure izateko

eta harremanak izateko moduan zuzenki eragiten du.



      Beraz, kontzeptuez gain, sentimenduen, emozioen, erabakien, ohitura

kulturalen... arabera mezuen irakurketa ezberdinak egiten ditugu.
Honek komunikatzeko eredua finkatuko du eta hein handian, ingurune

familiarrean ezarriko ditugun harremanak zehaztuko ditu. Gainera, eredu

hau aldatu daitekeela ez dugu ahaztu behar: aldaketa adin guztietan

posiblea da.



KOMUNIKAZIOAREN OZTOPATZAILEAK



1.    Helburu kontrajarriak.
2.    Toki edo une ez aproposa.
3.    Arreta eta mezuen ulermena oztopatzen duten egoera emozionalak.
4.    Akusazioak, mehatxuak edota exigentziak.
5.    Erasiazko galderak.
6.    “Egin behar duzuna...” motako esaldiak.
7.    Mezuen hutsaltasuna.
8.    Elkarrizketa moztu.
9.    Etiketak.
10.   Orokortasunak (beti, inoiz…).
11.   Eskatutakoa ez den aholkua.
12.   Kontzeptu anbiguoak erabili.
13.   Mezu garrantzitsuei kasu ez egin.
14.   Mezuak epaitu.
15.   Interpretatu eta nortasunaren diagnostikoak egin.
16.   Iraganeko gertakariei buruz itzulpen ezberdinen tirabira.
17.   Bakoitzaren ustea behin eta berriro justifikatzea.
18.   Argi ez hitz egin.
19.   Ez entzun.
20.   Etab.
KOMUNIKAZIOAREN LAGUNTZAILEAK



1.        Toki edo une egokia.
2.        Egoera emozional laguntzaileak.
3.        Era aktiboan entzun.
4.        Enpatia.
5.        Galdera irekiak edo zehatzak egin.
6.        Iritzia eskatu.
7.        Desira, iritzi eta sentimenduen azalpena.
8.        Mezu argiak.
9.        Kritika eraikitzaileak onartu.
10.       Informazio positiboa.
11.       Adoretsu izan.
12.       Kodigo berdina erabili.
13.       Sentimenduak adierazi.
14.       Etab.



ENTZUTE AKTIBO ETA ENPATIKOA

Onurak:

      -    Komunikazioa jarraitzea errazten du.
      -    Seme-alabak hobeto ulertzen ditugu, beraien arazoak gureak egin
           gabe.
      -    Norbaiti entzutean esaten diogu: “garrantzitsua zara, esaten duzuna
           interesatzen zait, zu interesatzen nauzu”.

Entzun aurretik kontuan hartu beharreko puntuak:

      -    Entzuteko prest gaudela ziurtatu.
      -    Seme-alabari arreta guztia jarri.
      -    Entretenimendu guztiak murriztu.
      -    Entzule aktiboa izan.
      -    Seme-alabari hitz egitera gonbidatu.
Zer entzun:

  1. Istorioaren muina entzun: garrantzizkoa ez denarekin arreta galdu
     gabe, istorioaren muina barneratu.
  2. Ez pentsatu gauzak konpondu behar dituzunik: erronka nagusia, seme-
     alabei entzutea da, iradokizunak, aholkuak edo arazoaren irtenbidea
     eman gabe. Seme-alabek arazo bat azaltzen dutenean, ohikoa da
     gurasoek berehala hauek eten eta irtenbidea proposatzea. Litekeena
     da seme-alaba irtenbidea eskatzen ez egotea, esperientzia
     komunikatzea baizik.
  3. Sentimenduei kasu egin eta hauei erantzun: gure seme-alabei
     entzuten gaudenean, bere hitzei arreta jartzeaz gain, adierazten
     dituzten sentimenduei kasu egin behar diegu; adibidez, bere jarrera
     fisikoan eta ahotsaren tonuan pistak bilatuz.

Zertan datza:

  -   Beste pertsonaren lekuan edo ikuspuntuan jarri.
  -   Mezu osoa jaso.
  -   Entzuten ari garela aditzera eman.
GOGORATZEKO

       1. Seme alabek diziplinaren bitartez elkar laguntzen ikasten dute.
          Beraien buruaren jabe izateko behar dute.

 2. Diziplina erantzule baten ezaugarriak honakoak lirateke:

       o Gure seme alabak errespetatzen ditugula erakutsi eta gure
         buruak ere errespetatu.
       o Gure seme alaben laguntza onartu.
       o Aukerak eskaini.
       o Ondorioak zehaztu.

 3. Egin behar dutena esan ordez, mugak jarri eta aukerak
    eskeintzeak, beraien jokaeretaz konturatzen laguntzen die.
 4. Umeek aukeratzeko dutenean, aukera bakoitzak bere ondorioa du
    modu honetara mugak non dauden barneratzen joango direlarik:
       o Ondorioek zurekiko eta seme alabekiko errespetoa
          baldintzatzen dute.
       o Zuzendu beharreko jokaerentzat egokiak dira.
       o Jokaera desegokietarako balio dute eta ez ume gaiztoentzako.
       o Oraingoaz ari gara eta ez aspaldi gertatutako zerbaitetaz.
       o Argiak eta osasungarriak dira.
       o Aukeratzeko aukera ematen digute.



 5. Aukerak eskaini ondorioetan oinarritzeko. Seme alabek egindako
    aukerarengaitik jaso beharreko jokabidea hartu arte ekin
    bukaerarte.
 6. Ondorioetan oinarritzerakoan jarraitu beharreko arau batzuk
    honakoak dira:

       o   Tinko egon eta aldi berean eskuzabal.
       o   Gutxiago hitz egin eta gehiago ekin.
       o   Ez haserretu eta ezta bertan behera utzi.
       o   Aukerak errespetatu.
       o   Aukerarik ez dagoenean, argi eta garbi esan baina ez altuago.
       o   Seme edo alaba, egindako aukeragatik erantzule izaten utzi.
       o   Besteek esango dutenagaitik ez arduratu.

7. Izan pazientzia zure seme alabarekin eta baita zure buruarekin ere.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

Semelhante a GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN (20)

Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Froga
FrogaFroga
Froga
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Ikusmen urritasuna
Ikusmen urritasunaIkusmen urritasuna
Ikusmen urritasuna
 
Psikomotrizitatea
PsikomotrizitateaPsikomotrizitatea
Psikomotrizitatea
 
Psikomotrizitatea[1]
Psikomotrizitatea[1]Psikomotrizitatea[1]
Psikomotrizitatea[1]
 
Psikomotrizitatea[1]
Psikomotrizitatea[1]Psikomotrizitatea[1]
Psikomotrizitatea[1]
 
Dekalogoa jatorrizkoa
Dekalogoa jatorrizkoaDekalogoa jatorrizkoa
Dekalogoa jatorrizkoa
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
ADIMENA
ADIMENAADIMENA
ADIMENA
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
 
Hezkuntza: altxor ezkutua
Hezkuntza: altxor ezkutuaHezkuntza: altxor ezkutua
Hezkuntza: altxor ezkutua
 
Adimen emozionala
Adimen emozionalaAdimen emozionala
Adimen emozionala
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Adimena
AdimenaAdimena
Adimena
 

Mais de Anjaritoi Urnieta (20)

EGAPE Matrikulazioa 2018
EGAPE Matrikulazioa  2018EGAPE Matrikulazioa  2018
EGAPE Matrikulazioa 2018
 
EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
EGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLAEGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLA
 
EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015
 
ZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARAZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARA
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape txo!5
Egape txo!5Egape txo!5
Egape txo!5
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
 
Musika eta internet2013
Musika eta internet2013Musika eta internet2013
Musika eta internet2013
 
On off 5
On off 5On off 5
On off 5
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
On off-4
On off-4On off-4
On off-4
 
On off 3
On off 3On off 3
On off 3
 
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
 
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVALOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
 

GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN

  • 1. GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN KOMUNIKAZIOA Komunikazioa gizakiaren oinarrizko prozesua da. Gure bizian ezinbesteko tresna da, norberaren errealizazioaren funtsezko elementua. Gizakia komunikazioan bizi da, hau da, komunikaziotik jaiotzen da. Komunikazioa gure inguruan jaso edo ematen dugun informazio oro da, edozein bitartekari erabilita ere. Komunikazio motak: Komunikazioa 3 modu ezberdinetan gerta daiteke, hauen artean elkarrekintza egonik ala ez:  Gure buruarekiko egiten duguna edo komunikazio intrapertsonala: gure barnean etengabe gertatzen den komunikazio mota da, norberaren pentsamenduak, sentimenduak, emozioak edo gorputzeko sentsazioak dira.  Ez ahozko komunikazioa: idatzizko edo ahozko hizkuntzaren bitartez igortzen ez dena da. Gorputzeko jarrera, gorputzeko, buruko eta eskuko mugimenduak, aurpegiko adierazpenak, begirada, ahotsaren erritmoa zein tonua, eta bestelakoek gutaz zerbait esaten dute. Ez ahozko komunikazioaren bidezko mezuak gauzak esateko modua eratzen du; esaten duguna baino gehiago, nola esaten dugun. Sentimenduak eta emozioak adierazteko komunikazio mota ezin hobea da.  Ahozko komunikazioa: lengoaia oinarri gisa du, ahozkoa zein idatzizkoa eta 2 alderdietan banatzen da:
  • 2. a) Komunikazio adierazkorra: hitza eta idazketa. b) Komunikazio harkorra: entzun eta irakurri. Komunikazioa zintzoa denean ahoz eta gorputzaren bidez adierazten ditugun mezuak bat datoz. Baina bi mezuen artean inkoherentzia hautematen dugunean, komenigarria da ez ahozko komunikazioari kasu egitea, hau ez baitago kontrolpean. Komunikazioaren lehen faseari “ukimena” deritzo; hain zuzen ere, sorkuntzatik ama eta fetuaren artean ukimenean oinarritutako komunikazioa gertatzen baita (adibidez: amak eskuekin sabela laztantzen du). Bigarren fasea “ez ahozko komunikazioan” oinarritzen da, haurrak jaiotzatik urte eta erdi arte gutxi gora behera lengoaiaren bidez komunikatu ezin duela kontuan izanik. Azkenik, hirugarren fasea “ahozko komunikazioa” da, non lengoaia hobetzen den. Hala ere, lengoaiak ez du bere osotasunean komunikazioa ordezkatzen, orain arte, beharren asetzea batez ere ez ahozko komunikazioaren bidez lortu baita. Derrigorrez beti komunikatzen gaude; hau da, ezinezkoa da ez komunikatzea. Pertsonen arteko edozein egoerak komunikazioa suposatzen du (adibidez: galdera baten aurrean suertatzen den isiltasuna, beste pertsonak interes eza bezala uler dezake); keinuak, aldartea, janzteko edo hurbiltzeko modua, espazio-harremanak... komunikazioaren elementuak izateaz gain, ekintza komunikatiboak dira. Komunikazio erak gure izateko eta harremanak izateko moduan zuzenki eragiten du. Beraz, kontzeptuez gain, sentimenduen, emozioen, erabakien, ohitura kulturalen... arabera mezuen irakurketa ezberdinak egiten ditugu.
  • 3. Honek komunikatzeko eredua finkatuko du eta hein handian, ingurune familiarrean ezarriko ditugun harremanak zehaztuko ditu. Gainera, eredu hau aldatu daitekeela ez dugu ahaztu behar: aldaketa adin guztietan posiblea da. KOMUNIKAZIOAREN OZTOPATZAILEAK 1. Helburu kontrajarriak. 2. Toki edo une ez aproposa. 3. Arreta eta mezuen ulermena oztopatzen duten egoera emozionalak. 4. Akusazioak, mehatxuak edota exigentziak. 5. Erasiazko galderak. 6. “Egin behar duzuna...” motako esaldiak. 7. Mezuen hutsaltasuna. 8. Elkarrizketa moztu. 9. Etiketak. 10. Orokortasunak (beti, inoiz…). 11. Eskatutakoa ez den aholkua. 12. Kontzeptu anbiguoak erabili. 13. Mezu garrantzitsuei kasu ez egin. 14. Mezuak epaitu. 15. Interpretatu eta nortasunaren diagnostikoak egin. 16. Iraganeko gertakariei buruz itzulpen ezberdinen tirabira. 17. Bakoitzaren ustea behin eta berriro justifikatzea. 18. Argi ez hitz egin. 19. Ez entzun. 20. Etab.
  • 4. KOMUNIKAZIOAREN LAGUNTZAILEAK 1. Toki edo une egokia. 2. Egoera emozional laguntzaileak. 3. Era aktiboan entzun. 4. Enpatia. 5. Galdera irekiak edo zehatzak egin. 6. Iritzia eskatu. 7. Desira, iritzi eta sentimenduen azalpena. 8. Mezu argiak. 9. Kritika eraikitzaileak onartu. 10. Informazio positiboa. 11. Adoretsu izan. 12. Kodigo berdina erabili. 13. Sentimenduak adierazi. 14. Etab. ENTZUTE AKTIBO ETA ENPATIKOA Onurak: - Komunikazioa jarraitzea errazten du. - Seme-alabak hobeto ulertzen ditugu, beraien arazoak gureak egin gabe. - Norbaiti entzutean esaten diogu: “garrantzitsua zara, esaten duzuna interesatzen zait, zu interesatzen nauzu”. Entzun aurretik kontuan hartu beharreko puntuak: - Entzuteko prest gaudela ziurtatu. - Seme-alabari arreta guztia jarri. - Entretenimendu guztiak murriztu. - Entzule aktiboa izan. - Seme-alabari hitz egitera gonbidatu.
  • 5. Zer entzun: 1. Istorioaren muina entzun: garrantzizkoa ez denarekin arreta galdu gabe, istorioaren muina barneratu. 2. Ez pentsatu gauzak konpondu behar dituzunik: erronka nagusia, seme- alabei entzutea da, iradokizunak, aholkuak edo arazoaren irtenbidea eman gabe. Seme-alabek arazo bat azaltzen dutenean, ohikoa da gurasoek berehala hauek eten eta irtenbidea proposatzea. Litekeena da seme-alaba irtenbidea eskatzen ez egotea, esperientzia komunikatzea baizik. 3. Sentimenduei kasu egin eta hauei erantzun: gure seme-alabei entzuten gaudenean, bere hitzei arreta jartzeaz gain, adierazten dituzten sentimenduei kasu egin behar diegu; adibidez, bere jarrera fisikoan eta ahotsaren tonuan pistak bilatuz. Zertan datza: - Beste pertsonaren lekuan edo ikuspuntuan jarri. - Mezu osoa jaso. - Entzuten ari garela aditzera eman.
  • 6. GOGORATZEKO 1. Seme alabek diziplinaren bitartez elkar laguntzen ikasten dute. Beraien buruaren jabe izateko behar dute. 2. Diziplina erantzule baten ezaugarriak honakoak lirateke: o Gure seme alabak errespetatzen ditugula erakutsi eta gure buruak ere errespetatu. o Gure seme alaben laguntza onartu. o Aukerak eskaini. o Ondorioak zehaztu. 3. Egin behar dutena esan ordez, mugak jarri eta aukerak eskeintzeak, beraien jokaeretaz konturatzen laguntzen die. 4. Umeek aukeratzeko dutenean, aukera bakoitzak bere ondorioa du modu honetara mugak non dauden barneratzen joango direlarik: o Ondorioek zurekiko eta seme alabekiko errespetoa baldintzatzen dute. o Zuzendu beharreko jokaerentzat egokiak dira. o Jokaera desegokietarako balio dute eta ez ume gaiztoentzako. o Oraingoaz ari gara eta ez aspaldi gertatutako zerbaitetaz. o Argiak eta osasungarriak dira. o Aukeratzeko aukera ematen digute. 5. Aukerak eskaini ondorioetan oinarritzeko. Seme alabek egindako aukerarengaitik jaso beharreko jokabidea hartu arte ekin bukaerarte. 6. Ondorioetan oinarritzerakoan jarraitu beharreko arau batzuk honakoak dira: o Tinko egon eta aldi berean eskuzabal. o Gutxiago hitz egin eta gehiago ekin. o Ez haserretu eta ezta bertan behera utzi. o Aukerak errespetatu. o Aukerarik ez dagoenean, argi eta garbi esan baina ez altuago. o Seme edo alaba, egindako aukeragatik erantzule izaten utzi. o Besteek esango dutenagaitik ez arduratu. 7. Izan pazientzia zure seme alabarekin eta baita zure buruarekin ere.