More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
Lehoi baten bila (1)
1.
2. DATUAK:
Adina: 3 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 2 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Iruditan: Ikusi
3. AZALPENA:
Jokalari bat beste guztien aurrean jarriko da, edota
biribilean egin daiteke.
Aurrean dagoenak abestia zatika abestuko du,
abestiaren hitzak keinuen bidez antzeztuz.
Hori isiltzen denean, beste jokalari guztiek hark
esan/antzeztu duena errepikatuko dute.
Hortik aurrera, esaten denaren antzezpena aurrean
dagoenak asmatu behar du, eta beste guztiek horrek
egindakoa errepikatuz.
4. LEHOI BATEN BILA NOA:
oinez joatearen antzezpena
HANDIENA HARTUKO
DUT: besoak asko zabaldu
EZ DUT BELDURRIK:
ausarta aurpegia jarri eta
hatz batekin ezezko keinua
egin
BEGIRA ZENBAT LORE:
hatz erakuslearekin lurra
seinalatu
AJA, AJA: eskuak gerrian
jarri eta gorputza alde
batera eta bestera mugitu.
5. GAITASUNAK:
Jarduera honen bidez lantzen diren gaitasunak:
JARDUERA LUDIKOA: Imitaziozko joko
sinbolikoa.
JOKAERA KOGNITIBOAK: Jokaera sinbolikoa:
sinboloak gogora ekartzea.
TREBETASUN FUNTZIONALAK: Imitazioa:
ekintza, doinu eta mugimenduen erreprodukzioa.
ALDERDI SOZIALAK: Kooperazio motako
harremana.
6. ALDAERAK:
UME TXIKIENTZAT (3 urte edo gutxiago):
Txikiekin hobe da jolasa laburrago egitea. Iritsi gaitezke
kobazuloraino eta lehoia topatu ondoren, abestia
bukatu.
Mugimenduak erraztuz eta errepikatuz.
ABESTIAREN HITZAK:
Jarduera hau, gauza asko antzezteko balio du,
horretarako hitzak aldatu besterik ez dugu egin behar.
Adibidez, jolasa luzatu nahi badugu, mendi batera igo
gaitezke: MENDI HANDI, HANDI, HANDI BAT.
Edo lehoi bat harrapatu ordez, marrazo baten bila (irudimena
landuz).
7. INFORMAZIO KULTURALA
Bitxikeri moduan:
Joan den hamarkada hasieran egin zen ezaguna abesti
honen euskarazko aldaeran.
Aisialdiko taldeen erabilpenagatik ziur aski .
8. ABESTIA:
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ZUHAITZ BAT
ZUHAITZ LUZE BAT
ZUHAITZ LUZE LUZE BAT!
ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT!
IGO NAIZ
BEGIRATU DUT
JAITSI NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
….