SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 49
Baixar para ler offline
ARANTXA EGURZA
Primera edición
EUSKAL
HERRIKO
IÑAUTERIAK
UMEENTZAT
1
Inauteriak edo inauteak
bereziki Europan eta
Amerikako hiri eta herrietan
neguaren bukaera aldera
jendeak mozorroturik
ospatzen dituen jaiak dira,
desfileak eginez edota
besterik gabe jai-giroan
murgilduz, kantuz, dantzan
eta zarata eginez.
[informazioa]
IÑAUTERIAK
2
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu
osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren
jaiak dira.
Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta ,
mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur
egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan.
Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo
carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne
(haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta
iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen
adarrak moztu udaberrirako prestatzeko)
Ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak
aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen,
gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ...
Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin
eta berriro debekatzen saiatzen ziren,
[ìnformazioa]
2
Iñauteriak data finkorik ez
duten jaiak dira, Aste
Santuaren daten menpe
daude
Finkatuta dagoenean azken
hauek 40 egun aurrerago
kokatu izaten dira
EGUTEGIA
4
Urtarrilak 30, larunbata
! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak
Urtarrilak 31, igandea
! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak
Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea :
! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak
Otsailak 4, Ostegun gizena
Otsailak 5, Ostiral mehea
Otsailak 6, Inaute Larunbata
Otsailak 7, Inaute igandea
! ! Zalduondo: Markitos
! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
! ! Mundaka: Atorrak
! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak
! ! Maule-Lextarre: Maskaradak
Otsailak 8, Inaute astelehena
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot!
Otsailak 9, Inaute Asteratea
! ! Arizkun: Hartza
! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot,
! ! Unanua: Mamoxarro
5
Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako
pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien
tokian,Iñauterietako egutegian ere bai
Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore
ezberdinak dituzte
	 	 Iñauteri aurrekoak eta informazioa
! ! Igande iñauteriakoak
! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
3
Kaldereroak Euskal Herriko
zenbait herrietako inauterien
pertsonaiak dira. Kaldereroen
eguna ospatzeko, kaleetan
zehar mozorroturik ibiliz,
musika joz eta abestuz,
[informazioa]
KALDEREROAK
7
Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren
8an inauguratu zen.
Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen.
Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean
antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da.
Hauek osatzen dute kaldereroen taldea:
• erregina bat,
• bi dama ederrez lagunduta;
• ezkongaiak;
• hartza eta hezlea,
• musikari banda eta
• gainerako kideak.
Mozorroa; arropa koloretsua, urre koloreko lepokoak,
txanponak apainduta eta eskuetan neskak pandereta
eta mutilak sartaginak eta mailuak
8
!
[informazioa]!!
! ! !
[kanta]
KALDEREROAK
9
ZEIN EDERRA,
ZEIN XARMANTA
IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
 HUNGARIAKO KALDERERO GARA
ETORRIRIK GAUR IRUNERA
LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU
NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA.
INAUTERI ALAIAREN
IRAGARLE GU GARA
BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)
 AIZAK • •
JO ZAK • • (bis)
JO ZAK • • • •
ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA
 IRUNGO LURRA ETA HIRIA
HERRI JATOR IRUNDARRA
AGURTUZ DUGU ATSEGINA
10
[argazkiak] [kaldereroak kalean]
4
Iñude eta Artzaien eguna
Donostian, Kaldereroen
jaiaren hurrengo igandean
ospatzen da. Garai batean
menditik jaisten ziren
artzainek eta hiriko inudeek
elkarren artean nola egiten
zuten irudikatzen du
ospakizun horrek.
[informazioa]
IÑUDEAK ETA
ARTZAIAK
12
Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri
tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea
lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera. 
 Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iñudeak-ume
txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak). 
Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak
finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman
ahala berritzen dira.
Gerora, Iñude eta Artzainen  beste konpartsa batzuk
sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta
Nafarroako herrietan ere.
[informazioa]
[iñudeak eta artzaiak]
5
Joalduna (joareak dituena)
Nafarroa Garaiko iparraldeko
Ituren eta Zubieta herrietan
sorturiko euskal kulturako
pertsonaia tradizionala da,
joareak astinduzinauterien
heldueraren berri ematen
duena.
[informazioa]
JOALDUNAK
14
Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira
Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko
lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen
dituzte Inauteriak.
Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira
Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere,
beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen.
Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara.
Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta,
honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea.
Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango
kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan
kontzentraturik, serio-serio.
Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta
kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa"
esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak”
izena.
Joaldunen janzkera desberdina da;
• Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak
• Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi
urdina.
15
[informazioa]
6
Zaldundoko Iñauteriak
Zalduondon (Araba)
ospatzen diren inauteriak
dira.
Markitos alegiazko
pertsonaiaren inguruan
ospatzen dira,
[informazioa]
MARKITOS
17
Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos
traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta
lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa
darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da.
Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan
agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean.
Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean,
Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin.
Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han,
Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila
baten puntan jartzen dute.
Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian
geratzen da Marquitos hainbat orduz.
Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos
dagoen tokiraino,
Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta
errauts-zabaltzailea doaz beltzez jantzita,
[informazioa]
Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute.
Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio
Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri
eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza
haren inguruan.
18
7
Mundakako benetako
mozorroa atorra zen.
[informazioa].
ATORRAK
20
Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde
handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten.
Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak,
musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta
kolore bereko kapela eramaten ditu soinean.
Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta
beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek
bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren
aurpegietan.
Mozorroa;
2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta,
bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik
esaten diete atorrak.
Ekitaldia;
kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura
abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean.
Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak.
Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun
honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz
gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte
kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da;
zatitxo bat, adibide gisa:
"Moja budi tajua
Artatxorio lakua
Samurri rhudiantar
O cualquier txori zantar".
Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena.
Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun
berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz
[informazioa]
21
8
Zaku-zaharrak aurpegia
zapiz estalita eta lastoz
beteriko zakuez jantzitako
pertsonaiak dira, iluntzean
karriketan barna dabilen
jendea jotzeko asmotan
puztutako maskuriak
daramatzatenak.
[informazioa]
ZAKU ZAHARRAK
23
Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian,
arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25)
Mozorroa;
Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten
dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute,
Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren
tokientan zuloak dituzten zapiak.
Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten
ilaran, le, ie, ie oihuka.
Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela.
Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara
Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat
dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote.
Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera
egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko.
Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta
askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz,
saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan,
hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela.
[informazioa]
24
[fraindarrak]
9
Uztaritzeko Inauteriak
Lapurdiko herri horretan
egiten diren inauteriak dira.
Antzina, bi motatakoak ziren
inauteri horietan parte
hartzen zuten pertsonaiak:
itxura zikin eta itxura
dotoreko kotilungorriak,.
[informazioa]
KOTILUNGORRIAK
26
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak.
Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira.
Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea,
Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten
dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta
ondoren, erre..
Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean
joaten dira batetik bestera.
Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek
hartzen dute parte.
Mutilak izaten dira.
Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela
atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi
izaten dira.
Mozorroa;
• gona gorria dute soinean, praka zurien
gainetik
• artilezko jaka zuria
• koloreetako amantala, poltsikoan errautsa
dute, airera eta jendeari botatzeko
• eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik
behi-buztana buruan kapela luze piramidala
• gerrian zintzarri ugari eskegita
• aurpegia ehun gorrizko maskara batez
estalia, aho eta begiak bistan dituztela.
Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez
gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei
edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera
abiatzen dira txokoren batera, jatera.
[informazioa]
27
10
Zamalzain Zuberoako
maskaradako aitzindari edo
dantzari nagusietako bat da.
Gerrian parpailazko kota
batez beztitutako zaldi baten
itxura darama.
[informazioa].
ZAMALTZAIN
29
Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen
hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da.
Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza
izaten da elementu nagusia.
Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi
da maskaradetako azkena.
Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude
banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak,
garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria
nagusitzen da haien arropetan.
Talde horretakoa Zamaltzain da
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo,
maskarada beltza.
Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak
aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok,
gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere
ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira
Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira;
Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain,
baina ez dute lortzen.
[informazioa]
30
11
Kabalkadan parte hartzen
duten pertsonaia gehiago ere
badago. Erraldoitxoak ,…
Erraldoitxoak bi izaten dira,
emakume argal, luze eta fin
bi itxuratzen dituzten
panpinak dira,
[informazioa]
ERRAILDOTXOAK
32
Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte
irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen,
gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari
Kabalkada esaten zaio.
Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin
bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari
bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak
dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin
jantzita, besteen nagusi edo gidari dira
Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia.
Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi
dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak.
Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati
honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa
antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero
ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi
dute denek batera.
33
[informazioa]
12
Ohitura errotu-errotuak
daude Arizkunen, eta,
esaterako, behinolako
inauteriak mantentzen dira
oraindik, hartza pertsonaia
nagusia delarik.
[informazioa]
HARTZA
35
Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu
Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ
(etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile
aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi
ere.
Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta
"puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta
dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta-
tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara.
Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko
egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu.
Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur
egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du
hartzarena, gorputz osoa artilez estalita.
Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta
jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta,
bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket
handia darama eskuan zaintzaileak, hartza
menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan
baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek
dantzatzen dute.
[informazioa]
36
13
Lantzeko Inauteria Nafarroa
Garaiko eta Euskal Herriko
inauteririk ezagunena da.
[informazioa]
MIEL OTXIN ETA
ZIRIPOT
38
Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa
Lantzen.
Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko,
Txatxoak..dira.
Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,
txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak
dirauen bitartean.
Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz.
Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita,
zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako
janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso
koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate.
Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore
askotakoak horiek ere.
Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa
jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik
dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek
oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten
dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen
saiatzen da.
Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi.
Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta
han epaitu egiten dute.
Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin.
[bideoa]
[ipuina]
39
[informazioa]
40
14
Unanu herriko inauteriak,
mamoxarro eta muttu
izeneko pertsonaiekin,
Nafarroan ospatzen diren
inauteri tradizional ikusgarri
eta ospetsuenetakoak dira.
[informazioa]
MAMOXARROAK
42
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira
Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte
Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko
hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak
kaleratzen dira mozorratuta.
Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate
soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian
gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko
zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are
ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko
karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork
noiz eginak diren karatulok.
Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten
makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita.
Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete,
eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa.
Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria
da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan
mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten
dira, musikarien laguntzarekink.
Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz ,
"Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin,
horregatik dute Muttuak izena.
Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti
harrapakinen baten bila..
[informazioa]
43
15
Iñauteriei buruz asko irakurri,
ikusi eta entzun dugu, orain
ikusiko dugu zertaz
gogoratzen gara
JOLASTERA
45
EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA!
Comprobar
respuesta
Pregunta 1 de 4
Nortzuk iragartzen dute Iñauterien
etorrera?
A. Kaldereroak
B. Momo
C. Olentzero
16
Bukatzeko liburua osatzeko
erabili ditudan web helbideen
zerrenda
BALIABIDEAK
47
iñudeak eta artzaiak
kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak)
irungo atsegina (caldereros)
kaldereroen marrazkiak
donostiako iñudeak eta artzaiak
irungo artxibategia kaldereroen argazkiak
iñauteriei buruzko marrazkiak
euskal iñauterietako pertsonaiak
euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko
miel otxin eta ziripot;ipuina
iñauteriei buruzko eskema
dantzan euskal herrian
frandiarren bideoa
Mielotxin eta txatxu marrazkiak
wikipedia
48
Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu
zait;
• estekak [linkak] internetetik hartutako materiala
adierazteko
• Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri
astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak
Bi helburu bete nahi izan ditut,
• orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili
ditudan baliabideak elkartu eta egokitu ,(webguneak,
bideoak)
• ibook author aplikazioa erabili material guztiak era !
interaktiboan erabili ahal izateko
Arantxa Egurza 2016-otsaila

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitzNire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
idoialariz
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norengana
idoialariz
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
idoialariz
 
UDALERRIA 1 maila eskema IkaSMina
UDALERRIA    1 maila   eskema IkaSMinaUDALERRIA    1 maila   eskema IkaSMina
UDALERRIA 1 maila eskema IkaSMina
idoialariz
 

Mais procurados (20)

Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitzNire koadernoa ESALDIAK IDATZI  irudiekin 1,2,3 hitz
Nire koadernoa ESALDIAK IDATZI irudiekin 1,2,3 hitz
 
izenondoak txartela
izenondoak txartela izenondoak txartela
izenondoak txartela
 
Des ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketakDes ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketak
 
Autorretratua eredua naiara
Autorretratua eredua naiaraAutorretratua eredua naiara
Autorretratua eredua naiara
 
Atzizkiak gailu ki kari
Atzizkiak gailu ki kariAtzizkiak gailu ki kari
Atzizkiak gailu ki kari
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausoka
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norengana
 
hitz elkartuak - ariketak
 hitz elkartuak - ariketak hitz elkartuak - ariketak
hitz elkartuak - ariketak
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia
 
Zenbatzaileak ariketak
Zenbatzaileak  ariketak   Zenbatzaileak  ariketak
Zenbatzaileak ariketak
 
Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko Errezeta eredua betetzeko
Errezeta eredua betetzeko
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri bat
 
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZAUlermena escolar letra ESKUTITZA
Ulermena escolar letra ESKUTITZA
 
Ezetz asmatu gorputz atalak haur hezkuntza
Ezetz asmatu gorputz atalak  haur hezkuntza  Ezetz asmatu gorputz atalak  haur hezkuntza
Ezetz asmatu gorputz atalak haur hezkuntza
 
hitz elkartuak II- ariketak
 hitz elkartuak  II- ariketak hitz elkartuak  II- ariketak
hitz elkartuak II- ariketak
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
 
Leku deskribapena idazteko txantiloia
Leku deskribapena idazteko  txantiloia    Leku deskribapena idazteko  txantiloia
Leku deskribapena idazteko txantiloia
 
UDALERRIA 1 maila eskema IkaSMina
UDALERRIA    1 maila   eskema IkaSMinaUDALERRIA    1 maila   eskema IkaSMina
UDALERRIA 1 maila eskema IkaSMina
 
Lexikoa tegi, degi ariketak
Lexikoa tegi, degi    ariketakLexikoa tegi, degi    ariketak
Lexikoa tegi, degi ariketak
 

Destaque (14)

Carnaval vasco
Carnaval vascoCarnaval vasco
Carnaval vasco
 
Euskal iñauteriak proiektua
Euskal iñauteriak proiektua Euskal iñauteriak proiektua
Euskal iñauteriak proiektua
 
Euskal Ihauteriak
Euskal IhauteriakEuskal Ihauteriak
Euskal Ihauteriak
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriak
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriak
 
Euskal herriko inauteritako
Euskal herriko inauteritakoEuskal herriko inauteritako
Euskal herriko inauteritako
 
Euskal inauterietako pertsonaiak
Euskal inauterietako pertsonaiakEuskal inauterietako pertsonaiak
Euskal inauterietako pertsonaiak
 
Estaciones Vía Lucis
Estaciones Vía LucisEstaciones Vía Lucis
Estaciones Vía Lucis
 
Joan miró
Joan miró  Joan miró
Joan miró
 
Bilingüismoovejaperdida
BilingüismoovejaperdidaBilingüismoovejaperdida
Bilingüismoovejaperdida
 
Semana santa - dibujos para niños
Semana santa - dibujos para niñosSemana santa - dibujos para niños
Semana santa - dibujos para niños
 
Semana santa para niños
Semana santa para niños Semana santa para niños
Semana santa para niños
 
MARIA en los evangelios
MARIA en los evangeliosMARIA en los evangelios
MARIA en los evangelios
 
Parabolahijoprodigo
ParabolahijoprodigoParabolahijoprodigo
Parabolahijoprodigo
 

Semelhante a Euskal herriko iñauteriak umeentzat

Euskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarraEuskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarra
mikelmarin
 
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
plaentxieskola1
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
eder
 
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarraEuskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
mikelmarin
 
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiriSanta agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
igorroch2
 
2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena
plaentxieskola
 
2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak
plaentxieskola
 
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.BLantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
FLEMINGVILLABONA
 
Paula Gibello. Lantzeko iñauteriak
Paula Gibello.  Lantzeko iñauteriakPaula Gibello.  Lantzeko iñauteriak
Paula Gibello. Lantzeko iñauteriak
FLEMINGVILLABONA
 
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.BLantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
FLEMINGVILLABONA
 
Santa águeda
Santa águedaSanta águeda
Santa águeda
igorroch2
 
Inauteriak
InauteriakInauteriak
Inauteriak
SaXo
 
210_amaia ihauteriak zernola.ppt
210_amaia ihauteriak zernola.ppt210_amaia ihauteriak zernola.ppt
210_amaia ihauteriak zernola.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
Euskal inauteriak
Euskal inauteriakEuskal inauteriak
Euskal inauteriak
UNKINGLISH
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
martasena
 

Semelhante a Euskal herriko iñauteriak umeentzat (20)

Euskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarraEuskararen eguna burdinibarra
Euskararen eguna burdinibarra
 
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarraEuskal herriko inauteriak burdinibarra
Euskal herriko inauteriak burdinibarra
 
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiriSanta agueda presentacion ainhoa eta yosiri
Santa agueda presentacion ainhoa eta yosiri
 
152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc
 
2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena2.a powr pointean aurkezpena
2.a powr pointean aurkezpena
 
2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak2B Soraluzeko Zirtzilak
2B Soraluzeko Zirtzilak
 
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.BLantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak Paula Gibello 4.B
 
Paula Gibello. Lantzeko iñauteriak
Paula Gibello.  Lantzeko iñauteriakPaula Gibello.  Lantzeko iñauteriak
Paula Gibello. Lantzeko iñauteriak
 
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.BLantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
Lantzeko iñauteriak. Paula Gibello 4.B
 
Santa águeda
Santa águedaSanta águeda
Santa águeda
 
Inauteriak
InauteriakInauteriak
Inauteriak
 
210_amaia ihauteriak zernola.ppt
210_amaia ihauteriak zernola.ppt210_amaia ihauteriak zernola.ppt
210_amaia ihauteriak zernola.ppt
 
Segurako Egitaraua 2011
Segurako Egitaraua 2011Segurako Egitaraua 2011
Segurako Egitaraua 2011
 
Euskal inauteriak
Euskal inauteriakEuskal inauteriak
Euskal inauteriak
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
 

Mais de Trumoi

Mais de Trumoi (20)

ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
ALARDE DE IRÚN ( historia, videos, juegos)
 
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
ALARDE DE IRÚN (historia, recorrido, juegos...)
 
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
IRUNGO ALARDEA ( historia, ibilbidea, jokuak..)
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
 
IRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIAIRUN GURE HIRIA
IRUN GURE HIRIA
 
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturakGabonak ,ospakizunak, ohiturak
Gabonak ,ospakizunak, ohiturak
 
Susana Zaldivar
Susana ZaldivarSusana Zaldivar
Susana Zaldivar
 
Kaktus lorategia
Kaktus lorategiaKaktus lorategia
Kaktus lorategia
 
Akuariumak LH3
Akuariumak LH3Akuariumak LH3
Akuariumak LH3
 
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.BGURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
GURE LANDAREAK 3. A ETA 3.B
 
Menorkako landaretza
Menorkako landaretzaMenorkako landaretza
Menorkako landaretza
 
Megalitoak
MegalitoakMegalitoak
Megalitoak
 
Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017Asmakizunak 2017
Asmakizunak 2017
 
Burgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita XubanBurgoseko bisita Xuban
Burgoseko bisita Xuban
 
Burgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xubanBurgoseko bisita xuban
Burgoseko bisita xuban
 
KOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 AKOMIKIAK PIXTON 4 A
KOMIKIAK PIXTON 4 A
 
Komikiak 4 B
Komikiak 4 BKomikiak 4 B
Komikiak 4 B
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Irakurketa bikoteka
Irakurketa bikotekaIrakurketa bikoteka
Irakurketa bikoteka
 
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusitaZumeta LH4. mailakoek ikusita
Zumeta LH4. mailakoek ikusita
 

Euskal herriko iñauteriak umeentzat

  • 2. 1 Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. [informazioa] IÑAUTERIAK
  • 3. 2 Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun 2 hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. ("Inausi" zuhaitzen adarrak moztu udaberrirako prestatzeko) Ihauterietan dena libre baitzen, gizarte molde guztiak aldatzen ziren: eskalea aberats bilakatzen zen, gizonezkoa emakume, apeza apezpiku ... Guzti hau ez zen agintarien gustokoa. Horregatik behin eta berriro debekatzen saiatzen ziren, [ìnformazioa]
  • 4. 2 Iñauteriak data finkorik ez duten jaiak dira, Aste Santuaren daten menpe daude Finkatuta dagoenean azken hauek 40 egun aurrerago kokatu izaten dira EGUTEGIA
  • 5. 4 Urtarrilak 30, larunbata ! ! Tolosa,Irun, Donostia : Kaldereroak Urtarrilak 31, igandea ! ! Irun, Donostia; Iñudeak eta artzaiak Otsailak 1 eta 2, astelehena, asteartea : ! ! Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Joaldunak Otsailak 4, Ostegun gizena Otsailak 5, Ostiral mehea Otsailak 6, Inaute Larunbata Otsailak 7, Inaute igandea ! ! Zalduondo: Markitos ! ! Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak ! ! Mundaka: Atorrak ! ! Uztaritze: Errobiko Kaskarotak ! ! Maule-Lextarre: Maskaradak Otsailak 8, Inaute astelehena ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot! Otsailak 9, Inaute Asteratea ! ! Arizkun: Hartza ! ! Lantz: Miel-Otxin, Ziripot, ! ! Unanua: Mamoxarro
  • 6. 5 Liburu hau antolatzeko unean, Iñauterietako pertsonaiak kokatu nahi nituen, ez bakarrik beraien tokian,Iñauterietako egutegian ere bai Horregatik ; pertsonaien kapituluek hiru kolore ezberdinak dituzte Iñauteri aurrekoak eta informazioa ! ! Igande iñauteriakoak ! ! Astelehen eta Astearte Iñautekoak
  • 7. 3 Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, [informazioa] KALDEREROAK
  • 8. 7 Kalderero Hungariarren konpartsa 1891eko otsailaren 8an inauguratu zen. Geroago, Irun'go Atsegiña Elkarteak berriro burutu zuen. Gaur egun, urtero, Inauterien aurreko larunbatean antolatzen dugu, eta ohiko ekintza bilakatu da. Hauek osatzen dute kaldereroen taldea: • erregina bat, • bi dama ederrez lagunduta; • ezkongaiak; • hartza eta hezlea, • musikari banda eta • gainerako kideak. Mozorroa; arropa koloretsua, urre koloreko lepokoak, txanponak apainduta eta eskuetan neskak pandereta eta mutilak sartaginak eta mailuak
  • 10. 9 ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA  HUNGARIAKO KALDERERO GARA ETORRIRIK GAUR IRUNERA LASTER MOMOK ARGITUKO DIGU NAHIZ EGUNA, NAHIZ ETA GABA. INAUTERI ALAIAREN IRAGARLE GU GARA BAI! ATSEGINA ETA ALGARA. (bis)  AIZAK • • JO ZAK • • (bis) JO ZAK • • • • ZEIN EDERRA, ZEIN XARMANTA  IRUNGO LURRA ETA HIRIA HERRI JATOR IRUNDARRA AGURTUZ DUGU ATSEGINA
  • 12. 4 Iñude eta Artzaien eguna Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da. Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean nola egiten zuten irudikatzen du ospakizun horrek. [informazioa] IÑUDEAK ETA ARTZAIAK
  • 13. 12 Donostian, Artzainen eta Inudeen Konpartsa inauteri tradizionalaren parte izanik, gure egunera arte iristea lortu zuen, kaldereroen konpartsarekin batera.   Konpartsako pertsonaia nagusiez gain (Iñudeak-ume txikiak zaintzen dituzten neska/eta Artzaiak).  Guztira, 180-200 lagunek hartzen dugu parte; postuak finkoak izan ohi dira, eta parte-hartzaileek baja eman ahala berritzen dira. Gerora, Iñude eta Artzainen  beste konpartsa batzuk sortuz joan dira probintziako hainbat herritan, bai eta Nafarroako herrietan ere. [informazioa] [iñudeak eta artzaiak]
  • 14. 5 Joalduna (joareak dituena) Nafarroa Garaiko iparraldeko Ituren eta Zubieta herrietan sorturiko euskal kulturako pertsonaia tradizionala da, joareak astinduzinauterien heldueraren berri ematen duena. [informazioa] JOALDUNAK
  • 15. 14 Ituren eta Zubietako Inauterietan agertzen dira Joaldunak. Urtarrileko azken asteko edo otsaileko lehenengo asteko astelehen eta asteartean ospatzen dituzte Inauteriak. Astelehen eguerdian Zubietako Joaldunak joaten dira Itureneraino, hogei, hogeita hamar edo gehiago ere, beren dantzarekin zintzarrotsa sortzen. Asteartean Iturengoak joaten dira Zubietara. Bide erdian egoten zaizkie zain Zubietakoak, eta, honela, elkarrekin egiten dute hortik aurrerako bidea. Ordu biak bueltan heltzen dira Joaldunak eta hango kaleak eta enparantza korritzen dituzte, beren dantzan kontzentraturik, serio-serio. Guztiek eramaten dute isipua eskuineko eskuan eta kapela dotorea buruan. Txano honi "Ttuntturroa" esaten zaio; horregatik dute joaldunek “Ttuntturroak” izena. Joaldunen janzkera desberdina da; • Iturengoek ardi-larru doblea eta painelu gorriak • Zubietakoek, ordea, ardi-larru bakarra eta zapi urdina.
  • 17. 6 Zaldundoko Iñauteriak Zalduondon (Araba) ospatzen diren inauteriak dira. Markitos alegiazko pertsonaiaren inguruan ospatzen dira, [informazioa] MARKITOS
  • 18. 17 Zalduondoko (Araba) Inauterietako pertsonaia Marquitos traje beltzez jantzitako “panpina” da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza-oskolez egindako idunekoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Igande Inauteri goizean, goizeko hamaikak eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Marquitosen atzean, berari eutsiz, jausi ez dadin. Astoa gidatzen dute, jauregi baten aurreraino, eta, han, Marquitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta, eta han goian geratzen da Marquitos hainbat orduz. Arratsaldean prozesio zaratatsua abiatzen da Marquitos dagoen tokiraino, Predikadorea izenekoa da buru, Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea doaz beltzez jantzita, [informazioa] Marquitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du,lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.
  • 19. 18
  • 20. 7 Mundakako benetako mozorroa atorra zen. [informazioa]. ATORRAK
  • 21. 20 Mundakan, Igande Inauterian, gizon eta mutil talde handi bat kaleratzen da, musika jo eta abesten. Atorrak dira hauek. Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; frak beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu soinean. Musikariek, batzuetan aurpegia bistan daramate eta beste batzuetan aurpegia estalita; bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beren aurpegietan. Mozorroa; 2 gona daramate soinean. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz legez. Horrexegatik esaten diete atorrak. Ekitaldia; kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta ilaran jartzen dira guztiak. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere izaten dituzte kantatzeko gai. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; zatitxo bat, adibide gisa: "Moja budi tajua Artatxorio lakua Samurri rhudiantar O cualquier txori zantar". Azken urteotan ohitura berria sortu da: lamiena. Lamia jantzita kaleratzen da neska koadrila bat egun berean. Gutxika-gutxika ohiturak aldatuz doaz [informazioa]
  • 22. 21
  • 23. 8 Zaku-zaharrak aurpegia zapiz estalita eta lastoz beteriko zakuez jantzitako pertsonaiak dira, iluntzean karriketan barna dabilen jendea jotzeko asmotan puztutako maskuriak daramatzatenak. [informazioa] ZAKU ZAHARRAK
  • 24. 23 Lesakako Inauterietan Zakuzaharrak. Igande Inauterian, arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira (20 edo 25) Mozorroa; Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita, honen azpian lasto ugari eramaten dute, Aurpegia zapi batez dute estalita, begi eta ahoaren tokientan zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, le, ie, ie oihuka. Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zakuzaharrak. Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, zakuzaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte, eta, ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak, orduan, hasten dira saraleaz jolasten, elkarri botatzen diotela. [informazioa]
  • 26. 9 Uztaritzeko Inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: itxura zikin eta itxura dotoreko kotilungorriak,. [informazioa] KOTILUNGORRIAK
  • 27. 26 Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre.. Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Mutilak izaten dira. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean. Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Mozorroa; • gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik • artilezko jaka zuria • koloreetako amantala, poltsikoan errautsa dute, airera eta jendeari botatzeko • eskuan, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana buruan kapela luze piramidala • gerrian zintzarri ugari eskegita • aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute. Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera. [informazioa]
  • 28. 27
  • 29. 10 Zamalzain Zuberoako maskaradako aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. [informazioa]. ZAMALTZAIN
  • 30. 29 Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inaute arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia. Astearte Inauterian egiten den "antzezpena" izan ohi da maskaradetako azkena. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoa Zamaltzain da Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza. Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta, beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili ohi dira Bitartean, beltzak Zamaltzain izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen. [informazioa]
  • 31. 30
  • 32. 11 Kabalkadan parte hartzen duten pertsonaia gehiago ere badago. Erraldoitxoak ,… Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi itxuratzen dituzten panpinak dira, [informazioa] ERRAILDOTXOAK
  • 33. 32 Nafarroa Beherean Inauteriek Maiatzaren amaiera arte irauten dute, eta ez dira herri bakar batetan ospatzen, gehiagotan baino. Inauteri hauetan egiten den desfileari Kabalkada esaten zaio. Erraldoitxoak bi izaten dira, emakume argal, luze eta fin bi errepresentatzen duten panpinak dira eta dantzari bik eramaten dituzte sorbalda gainean. Gorriak dantzarietariko bi izaten dira; apur bat desberdin jantzita, besteen nagusi edo gidari dira Dantza dugu Kabalkadan elementu nagusia. Enparantzara heldutakoan dantza nagusiak hasi ohi dira. Gorriak dira dantzan egiten dutenak. Dantzaren ondoren datoz "funtzioak" izenekoak. Zati honetan, pertsonaia bakoitzak bere lanbide edo ofizioa antzezten du: Ferratzaileek Zamaltzain eta Txerrero ferratzen dituzte.Antzezpena amaitzeko, dantza egin ohi dute denek batera.
  • 35. 12 Ohitura errotu-errotuak daude Arizkunen, eta, esaterako, behinolako inauteriak mantentzen dira oraindik, hartza pertsonaia nagusia delarik. [informazioa] HARTZA
  • 36. 35 Arizkungo Inauterietako pertsonaia nagusia dugu Hartza. Herri honetan Korpus egunean bi damuñ (etxazain) nagusi eta beste bi damuñ laguntzaile aukeratu ohi dituzte. Baita beste damuñ etxekoandre bi ere. Igande Inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta "puska biltzera", etxez etxe eskatzera joaten ziren eta dira. Arratsaldeko lauretan bildutakoa jaten zuten osta- tuan, eta gero, enparantzara joan ohi ziren, dantzara. Astelehen Inauteri gauean.Astelehen Inauterian aurreko egunekoa errepikatzen zen, pausuz pausu. Asteartean, ostera,egun honetako ardatz nagusia, gaur egun ere, Hartza da. Gizon edo mutilen batek egiten du hartzarena, gorputz osoa artilez estalita. Batera eta bestera mugitzen da hartza, ihes egin eta jendea izutzen du. Hartz-zaintzaileak darama lotuta, bere ondoan edukitzea asko kostatzen bazaio ere. Taket handia darama eskuan zaintzaileak, hartza menderatzen laguntzeko. Inauterietan, egun honetan baino ez dute dantzatzen Sagar-dantza hemen, mutilek dantzatzen dute. [informazioa]
  • 37. 36
  • 38. 13 Lantzeko Inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. [informazioa] MIEL OTXIN ETA ZIRIPOT
  • 39. 38 Astelehen eta Astearte Inauterian izaten da festa Lantzen. Pertsonaia nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak..dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da, txantxo batek eramaten du sorbalda gainean festak dirauen bitartean. Ziripot Lesakako Zakuzaharren antzerakoa da itxuraz. Zaldiko zentauroa da, gizon batek, armazoi bat jarrita, zaldiaren itxura hartzen du.. Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate, baina, hori bai, guztiena da oso koloretsua. Eskuan erratza edo makila daramate. Aurpegia estalita eta buruan kapela konikoak, kolore askotakoak horiek ere. Astelehenean hasten da festa. Miel Otxin doa jendetzaren buruan. Ziripot traketsa, oinez egin ezinik dabil. Makila baten laguntza du oinez egiteko. Txatxoek oihu eta dantza egiten dute.Txatxoek defenditu egiten dute gure gizon Zaldiko, eta Ziripot lurrera botatzen saiatzen da. Astearte Inautean Miel Otxin da egun honetan nagusi. Enparantzara eramaten dute Txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta sua egiten dute haren gorpuarekin. [bideoa] [ipuina]
  • 41. 40
  • 42. 14 Unanu herriko inauteriak, mamoxarro eta muttu izeneko pertsonaiekin, Nafarroan ospatzen diren inauteri tradizional ikusgarri eta ospetsuenetakoak dira. [informazioa] MAMOXARROAK
  • 43. 42 Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak". Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mozorratuta. Mozorroa; kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak herriko tabernan afaltzen dute bildutakoa. Hamazazpi urtetik gorakoen eguna Astearte Inauteria da, Mamoxarro handien eguna. Txikien moduan mozorrotzen dira, eta arratsaldean oles egitera joaten dira, musikarien laguntzarekink. Mamoxarro handien atzetik beste gazte batzuk doaz , "Muttuak" dira, -. Abestu bai baina hitzik ezin dute egin, horregatik dute Muttuak izena. Batera eta bestera ibiltzen dira Mamoxarroak, beti harrapakinen baten bila.. [informazioa]
  • 44. 43
  • 45. 15 Iñauteriei buruz asko irakurri, ikusi eta entzun dugu, orain ikusiko dugu zertaz gogoratzen gara JOLASTERA
  • 46. 45 EUSKAL IÑAUTERIAK JOLASTERA! Comprobar respuesta Pregunta 1 de 4 Nortzuk iragartzen dute Iñauterien etorrera? A. Kaldereroak B. Momo C. Olentzero
  • 47. 16 Bukatzeko liburua osatzeko erabili ditudan web helbideen zerrenda BALIABIDEAK
  • 48. 47 iñudeak eta artzaiak kresala dantza taldea (iñude eta artzaiak) irungo atsegina (caldereros) kaldereroen marrazkiak donostiako iñudeak eta artzaiak irungo artxibategia kaldereroen argazkiak iñauteriei buruzko marrazkiak euskal iñauterietako pertsonaiak euskal iñauterietako pertsonaiak margotzeko miel otxin eta ziripot;ipuina iñauteriei buruzko eskema dantzan euskal herrian frandiarren bideoa Mielotxin eta txatxu marrazkiak wikipedia
  • 49. 48 Liburu honetan koloreekin kode bat egitea egokia iruditu zait; • estekak [linkak] internetetik hartutako materiala adierazteko • Iñauteri aurretik, Iñauteri igandean eta Iñauteri astelehen eta asteartean ateratzen diren pertsonaiak Bi helburu bete nahi izan ditut, • orain arte Iñauteriei buruzko lanak egiteko nik erabili ditudan baliabideak elkartu eta egokitu ,(webguneak, bideoak) • ibook author aplikazioa erabili material guztiak era ! interaktiboan erabili ahal izateko Arantxa Egurza 2016-otsaila