SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 32
Baixar para ler offline
Lizartzako ihauteriak 2016
Urtarrilaren 23tik 31ra
Lege-gordailua: SS-0058/04
Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa
SARRERA	
3
ATZERA BEGIRA:
AGUR ETA OHORE	
4
IHAUTERIAK GOGORATUZ:
artirin eta eltze artean ezkutatzen diren horiei	 5
IHAUTERIAK 2015 IRUDIZ IRUDI	
6
ESKOLAKO MOZORRO FESTA	
11
TALDEKA URTEZ URTE	
12
OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK	 14
HERRIARI BEGIRA:
ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2015EAN?	
16
KIROLA	
19
EUSKARA IKASTAROAK LIZARTZAN	
20
2015-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK	 21
MARIA ESNAOLARI ELKARRIZKETA	
22
LIZARTZAN ZER BERRI?	
24
otsolar irekita:
LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK	 26
Lizartzako sahararren lagunak	
28
APAINDU DITZAGUN BALKOIAK	
29
PRINTZAK 	
30
EGITARAUA	
31
bitxurre
Argitaratzailea:
Otsolar DantzaTaldea
http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
Eta mozorroa?
Aurtengoiztiariritsidirendatahauekgerturatzeanbetiegitendugungaldera.Izanereinauteriakbadituberebereakdituenele-
mentuak:janaetaedanaugari,musika,dantzaeta,nolaez,mozorroa.
Mozorroa:Norbaiten(edozerbaiten)itxurahartzekogorputzeanjartzendirenjantzietabestelakoelementuen(margo,belarritako,
etab.en)multzoa.
Hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza, desfile edo ikuskizun moduan eratzen diren bitartean, nekazal
inguruko inauterietan ekintza-esparrua zabalagoa da: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, irina eta beste gauzak
bota,makilazjo,txakuretakatuenbuztaneigauzaklotu,oilarrekinjolastu,etxezetxekoeskeakegin,isekaegin,irainakbota,sekre-
tu eta zurrumurruak zabaldu etab. Antzinako nekazal inguruko inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea
zen,ordenairaulizegindakoekintzakanonimatuanutzietapertsonarenerabatekobihurketalortzeko.Horrenadibideizandaitezke
Lizartzantxantxobezalaezagutzenditugunak.
Hauetaz aparte ordea Lizartzan ez da mozorrorik falta izan 1994. urtean inauteriak berreskuratu genituenetik. Gogoratzen zapa-
tistektankeetaguztiherriahartuzutenekoa?EtaSanBalentinegunezzimitoriokoparetanzintzilikagertuzirenkupidohaiek?Fer-
nandoAmezketarraelizakokanpandorreanibilizenekoa;plazakoparetabotazutenlangilehaiek; AinhoaArtetabereorkestrarekin
etorrizenekoa;lumakherrianzabalduzibilizirenoilohaiek;Bentazarrekoneskatentagarriak;kaleakalaituzituenbatukadataldea;
lehoietaguztietorrizenzirkoa;ijitoenezkontzahura;MrBeanberekotxeetaguzti;Aznarertzainezbabesturikagertuzenekoa;ba-
serritarrakberensegaetaastoarekin;indioak,bakeroak;larrialdietakoerizainak;mojaetaapaizak.Batzukbesteakbainoausartago,
taldekaedobanaka,zerezdaizanLizartzanazken22urtehauetan?
Denongogoadaingurukoeiguremozorroagustatzea,harridurasortzea,baloratzea,batikbatmozorroaprestatzendenboraasko
igarodugunean.Bainabenetanmozorrorikonenanorberakondopasatzekoaukeraematenduenmozorrohorida.OrainarteLizar-
tzarrokmozorrotuetaondopasatzenbadakigulaerakutsiduguetajarraidezagula!23.honetarakomozorroaprest?
Manolo Ibarguren Bolinaga, MANOLO HAUNDIE, Li-
zartzatarrontzat, Izena eta Izana benetan, ezin hobeto,
uztartzen ziran beregan. Garaia eta lerdena
gorputzez, eta apala, gozoa, langilea eta
lagunartekoa, izatez, espirituz. Eta, guzi
horiekin, batera edo gainetik Musi-
kari Sutsua, soinujole aparta, leiala;
noranahiko eta edozertarako, beti,
umoretsu, prest zegona. Nekaezi-
na, nahikoa diagu, beste norbaitek
esan beharreko horietakoa.
Akordeoia ez ezik, azken hamar-
kada luzean, parrokiko organista
ere izan zen. Kaxiano, Kaxa Lizatzata-
rrontzat, bere anai zenak utzitako hutsu-
nea beteaz. Eta horrela, azken egunarte, laro-
geita sei urte betetzeko, egun gutxi falta ziren arte.
Gaztaro gordina bizitu behar izan zuen. Zazpi urtekin,
gau ilunean, guardia zibilak, aita etxetik atera, eta, hil-
tzera nola eraman zuten bizitua, ondoan, ama karraxika
zuela, Emeterio, Emeterio karraxi eginaz.
Hamar urterekin aitarik gabe, eta, handik gutxira,
amarik gabe, umezurtz gelditua. Beraz, gazterik ikasi
beharra izan zuen, eltzetik babak ateratzen. Aurrena,
morroi, gero fabrikan, eta, ondoren, kamioilaria izan
ziran, bere oinarrizko ogibideak. Garbi dago, larre mo-
tzean bizitzen ikasia zen.
Bazuen ordea, Berezkoa, esaten den zerbait, eta, ba-
rrendik, borborka ateratzen zitzaiona: Musikarako zale-
tasuna, ia- ia grina alegia. Soinua jotzeko, abilezi aspere-
zina eta konstantea zuen. Egunik hutsegin gabe, soinua
jo gabe, oheratzen ez zenetakoa.
Kapaz zen, jai arratsalde batean, bezperatatik atera,
eta, herriko kuadrila batekin, Lizartzatik Altzora, Ipin-
tzatik barrena, mendiz alegia, soinua joaz joateko, han
festak zirela eta.
Urteetan zehar, zenbat festa, ezkontza, afari, eskursio,
eta jai arratsalde, bere soinuarekin, herri giroa sortzen
eta jartzen.
Hamar urtez, Lizartzatik Ereñozura,
jai arratsaldetan soinua jotzera. Tolo-
sara ahal zuen moduan. Handik, trenez
Hernaniraino, eta motozale batek erama-
ten omen zuen Ereñozuraino. Eta gero, era
berean buelta. Azkenerako motoa erosi omen
zuen.
Zer esan, Guardaetxeko lagunarteko giroaz, otordu
ondorengotako, etengabeko soinu eta kanta saioaz.
Iazko Urrian azkenekoa, Lekunberrin, guardetxeko sen-
diaren etxean.
Berea dute Musika:“ Lizartzako, Ihauteri Zaharrei jarri-
tako Bertso Berriak”eta,“Kaleko Doinuak”izeneko abes-
tiek, Lizartzako Ihauteriei jarriak.
Iazko “LUZEA SARIA”, ihauterietan ematen dena ale-
gia, berarentzat izan zen. Esan beharrik ez dago, ondo
baino hobeto, irabazia eta merezitakoa.
Musikak, soinuak eta kantak, leku hain haundia eduki
zuten Manoloren bizitzan, azken urteetako BIZI POZIK
haundienetakoa ere, nahi hori, azkeneraino bete ahal
izatea izan zen. Azken egunarte jo zuen organoa elizan,
eta, azken egunarte, ilusio osoz, hamabostero, soinua jo
eta abestuz, hartu zuen parte, herriko kantu kantari tal-
dean. Eta nola ez, bera zen, oinarrizko bultzatzaile eta
maisua.
“ZIRRIKITUN BATETIK BEGIRA EGONGO NAUK, E! ? eta,
SEGITU ORAIN ARTE BEZELA” Horrelakoa izan zen bere
azken agurra, aholkua, agindua edo nahi dena delakoa.
Horrelakoa zen gure Manolo Haundie. NOLA ESKERTU
berak emandako guztia.
Agur eta ohore
2016 Lizartzako ihauteriak
4
Beti izan naiz hitzekin jolastea gogoko duen horietako bat eta
bazen haur ginenean, autoko atzeko eserlekuan bidaia asper-
garri haiek arintzen laguntzen zigun jolas bat. Hitz bat esan eta
haren familia edo inguruko ahalik eta hitz gehien aurkitzean ze-
tzan jolasak. Ulertu ez duenarentzat adibide erraz bat, BASERRIA
hitza esaten bagenuen; behiak, baratza, azalorea, baserritarra,
idiak, aitzurra etab. luze bat zetorren honen jarraian. Gaurkoan
aspaldiko partez, jolas berari ekin diot orri zuriaren aurrean ja-
rrita.
Erdierdian,hizkilarrizLIZARTZAKOIHAUTERIAK etainguruan,
mozorroak, puske biltzea, dantzariak, umorea, festa, irrintziak,
parranda, txaranga, musika, gerriko gorriak,… Bai, betiko ideiak
izan dira agertzen lehenak festari eta ondo pasatzeari lotuak
datozenak. Baina festarekin jarraituz, jan eta edanerako dugun
aukera ugariak agertu dira segidan: sagardoa, ardoa, txekorra,
bazkariak, afariak, hamaiketakoak, garbantzuak eta taloak. Az-
ken hauen atzean ezkutatzen diren aurpegiak etorri zaizkit bu-
rura eta horiexek ekarri nahi nituzke gaur orri zuriaren gainera.
Ez dakit sekula kontuan hartu duzuen baina, larunbateko baz-
kalostean, kafe, pattar eta kubata artean murgilduta edo erdi
galduta gabiltzanean hasten dira talogileak martxan. Beharrez-
ko den, tresneria guztia plazara eraman, sua egin eta laster da
irin arteko esku dantza. Ilundu arte bertan aritzen dira ke artean
ezkutaturik jo ta su lanean. Askorentzat larunbateko afari bila-
katu diren“Lizartzako Talo”-ak egiten dituzten boluntarioentzat
aurtengo lehen txalo zaparrada!
Taloez gain, bada iñauterietan ezinbesteko dugun beste jaki
bat ere, bai igandeko bazkariko garbantzuez ari naiz. Zenbate-
tan entzun ote dugu, inoiz jan dituzten garbantzurik onenak
igandeko herri bazkarikoak direla edo halako garbantzurik se-
kula ez dutela jango… Baina nork prestatu ditu? Bai, iñauterie-
tan dantzan eta parrandan gabiltzan bitartean, guk bazkaltzeko
sukaldean gelditu behar duenik ere bada. Urtero etenik gabe
garbantzu mundialak prestatzen dituzten sukaldariak herriko
tabernari eta boluntarioak dira eta beraz, txalo eta eskerrik be-
roenak hauentzat ere!
Hitz joko eta orri zuri artetik beraz, aurtengoan artirin eta el-
tze artean ezkutatzen diren horien lana goraipatu nahi genuke.
Mila mila esker iñauteriak horrela gozarazteagatik! BIBA ZUEK!
Artirinetaeltzearteanezkutatzendirenhoriei...
Lizartzako ihauteriak 2016
5
Ihauteriak 2015
Antzezlana abiadura handian hasi zen.
Ihauterieihasieraematekoaurtengoanbegiranortzuketorriziren.
Bakoitza bere lekuan jarri eta, eman hasiera festari,....
Nolaez,ezdagofestarikIhauterietakoalkateetazinegotzirikgabe.
Dantzariak ere prestaketa lanetan
hasiak ziren ordurako.
Txekorra ere izuturik geratu zen.
6
Ikusleen artean ere Ebola zuenik ba ote zen begira egon ziren,...
Bi hauek beti bezala, nahiko algara eragin zuten,...
Azterketa guztiak egin ondoren dantzarien lana.
Fin aritu ziren urteko izerdiak emandako emaitzak agertzen.
Lana egin ondoren otorduak izan du lekua.
Sukaldari finak janari ezin hobea.
Kantu poteoa bazkal osteko plana,...
7
I h a u t e r i a k
Txarangaren ordezkoak ere ausartu ziren aurpegia ematera.
Eztarriak ondo berotuta zeuden ordurako.
Dantzariak baserriz baserri dabiltzan bitartean, beste batzuk,...
Dantzariak mendi buelta egin ondoren danok
elkartuta plaza bidean musika soinuaz.
Hauek ere musika jotzen bakarrik ez, edaten ere ederki ikasi dute.
Txikitatik odolean ihauteria.
....kaleak berotzen hasiak ziren.
8
2 0 1 5
Bazkaltzeko ordua, frontoia txiki geratu zen.
Igandea, dantzariak kalez kale dantzak erakusten.
Hauek ere jango lukete,...
Ez dute denborarik galdu, urtetik urtera hobetzen ari dira.
Itxura bai ederra....
Bazkal osteko animazioa hasi eta,...aurten zer eskainiko ote digute?
Ilunabarra, eta nola ez, taloak egiteko prest zeuden.
9
I h a u t e r i a k 2 0 1 5
Hau lana, zenbakiak gora eta zenbakiak bera.
Bingoan jolasten jarri gaituzte danok.
Saririk jaso zuenik ere izan zen.
Oilaskoak ere banatu ziren urteroko legez.
Txerrikumea ez dakit baina, norbait irrifarre ederrarekin joan zen
etxera.
Joxe Mari Zinkunegi izan zen aurten frontoian bazkaltzen
geundenetatik helduena, bertso eta guzti agurtu gintuen.
10
Eskolakomozorrofesta
Jaiki zaitezte lizartzatarrok, gaur hasten zaigu ihau-
teria… Bai herriko eskolako haurrek ematen die
ihauteriei hasiera eta iaz egin zuten mozorro fes-
tan bazen ohe eta guzti kalera irten zenik ere!
Saltoka eta kalejiran ibili arren amets izugarri
bat izan omen zuten. Lizartza bat batean, ozea-
nozabaleangaldurikoirlabatomenzenetaber-
tan, piratek altxor eder bat gorde zuten. Altxor
hori berreskuratu eta museora eraman nahi izan
zuten urpekariak agertu ziren orduan, euren oxige-
no botila eta jantzi dotoreekin, ederki murgiltzen ziren
ihauteriko uretan. Baina, baziren lapur maltzurrak ere, li-
zartzako eskolako piraten altxorra lapurtu nahi zutenak eta
hauen atzetik polizia…uhhhh hura amets gaiztoa!
Eskerrak, azkenean dantza eta irrintzi artean guztiak esnatu eta
ihauterietanzeudelakonturatuziren!Ikusiikusi…AZEFESTAAAA!!!!
AUPA ZUEK! Aurtengoa prestatu al duzue?
Lizartzako ihauteriak 2016
11
Zer dira zuentzat Lizartzako Ihauteriak?
Ihauteriak lagunekin zein familiarekin ondo pasatze-
ko egunak izaten dira guretzat, polita izaten da urtean
zehar bakoitza bere aldetik ibili ondoren elkarrekin den-
bora pasatzea. Ihauteriak direnean, eskolan azterketa
garaia izaten dugu eta ondo etortzen zaigu deskonekta-
tzeko. Laburbilduz, ihauteriak eskolaz ahazteko eta elka-
rrekin ondo pasatzeko egunak izaten dira guretzat.
Ihauterietan gustokoena?
Igandeko bazkaria dugu gustukoen. Aurreko urtera
arte bazkaldu soilik egiten genuen baina aurreko ur-
tean zerbitzari bezala aritu ginen gutako batzuk eta oso
esperientzia polita izan zen. Igande arratsaldean fron-
toian giro polita sortzen da, herritar guztiok parte har
dezakegun ekintzak egoten dira, egiten duten antzerkia
dibertigarria izaten da eta herritar asko elkartzen gara.
Frontoian berogailuak jartzen dituztelako ere gustatzen
zaigu igandeko bazkaria, barruan goxo-goxo egoten de-
lako kanpoan hotza egiten duen bitartean.
Zerbait aldatuko zenuke? zer?
Orokorrean ez genuke ezer aldatuko, baina zerbait
esatekotan kontzertu edo kantaldiren bat jartzea gusta-
Taldeka urtez urte
Taldeka edo banaka jantzi mozorroa eta irten kalera!
Ihauteriak gainean ditugu, gazte hauen ilusioa ikusi besterik ez da!
Galdera hauen erantzunekin batera aurtengo mozorroa ere martxan omen da!
2016 Lizartzako ihauteriak
12
tuko litzaiguke. Urte batean karaokea izan zen igandean
bazkaldu ondoren eta oso ondo pasa genuen, hori erre-
pikatzea ez litzateke gaizki egongo.
Izaten al dezue inoren laguntzarik karroza edo mozorroa
prestatzeko garaian?
Hasieran, mozorroak erosi egiten genituen, eta gura-
soek erosten laguntzen ziguten, baina azken urteetan,
etxean ditugun materialekin egiten saiatzen gara mo-
zorroak. Askotan materialen bat behar badugu gura-
soek erosten digute, baina mozorroa montatu guk egi-
ten dugu . Mozorroa egiten zaila bada, josi behar bada...
amonei edo jostunen bati eskatzen diogu laguntza. Hala
ere, mozorroak ez dira egiteko zailak izaten eta azkenal-
dian laguntza gutxi behar izaten dugu.
Nondik nora bururatzen zaizkizue mozorro ezberdinen
ideiak? Normalean bilerak egiten dituzue ihauterien
aurretik?
Gehienak bakoitzari batbatean bururatutako erokeriak
izaten dira, baina beste herrietan ikusitako eta gustatu-
tako ideiak ere proposatzen ditugu eta askotan interne-
ten dauden ideiak begiratzen ditugu. Gehienetan, batera
gauden momentuetan hitz egiten dugu edo eskolarako
bidean, eta bestela, whatsappeko talde bat egina dugu
eta bertan idazten dugu. Ideiak oso goiz bururatzen
zaizkigun arren, ihauteriak gainean ditugun arte ez gara
ados jartzen eta azken momentuan mozorrorik errazena
aukeratu eta presaka prestatu behar izaten dugu.
Gogoratzen al zarete zein mozorrorekin pasatu zenuten
hobetoen?
Zombiz mozorrotu ginenean oso ondo pasa genuen.
Gure adineko neska mutil gehienak batera atera ginen
eta oso talde handia ginen, gure artean giro ona izan
genuen eta momentu dibertigarriak igaro genituen guz-
tiok batera. Beste urteetan talde txikiagoa ateratzen gara
eta ez dugu horrenbesteko festa izaten. Urte horretan,
mozorroa jantzita baino hobeto pasa genuen presta-
tzen. Arropak puskatu eta gorriz pintatu behar genituen,
ikaragarrizko kuxidadea montatu genuen!
Aurtengo ihauterietako burutapenik bai?
Ideiak baditugu baina aurten ere berandu gabiltza
eta oraindik ez gara ezer prestatzen hasi. Hala ere, mo-
zorroa sekretua izaten da eta ez dugu hemen ezer kon-
tatuko. Ikusi nahi duenak, ihauteriak iritsi arte itxaron
beharko du.
Lizartzako ihauteriak 2016
13
Otsolar DantzaTaldearen ekitaldiak
Otsolar dantza taldeak, ikastaroak eskaintzeaz gain, ekitaldi batzuk antolatzen ditu herrian. Honez gain, herrian eta
herritik kanpo antolatzen diren beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzen du urtean zehar. Hona hemen 2015. urtean
Otsolarrek izan dituen ekitaldiak.
Erregeen etorrera
Erregeei ongi etorria emateko
taldeko txikienek dantza egin
zieten urtarrilaren 5ean.
DantzaritxikiTolosanetaAnoetan
Taldeko txikienek beste herrietako
dantzariekin batera urtean zehar
ikasitakoa Tolosan eta Anoetan era-
kusteko aukera izan zuten.
Ihauteriak
Ihauteriak dira Otsolarrentzat egu-
nikgarrantzitsuenetakoak.Berrikun-
tza moduan, 2015 urtean argazki
erakustaldia antolatu zen. Herrita-
rrei ihauterietan ateratako argazkiak
helarazteko eskatu zitzaien eta on-
doren, kulturgunean ikusi ahal izan
genituen jasotako argazkiak.
Jakina den bezala, Lizartzako
ihauteriek dantzarekin lotura es-
tua dute, beraz, etengabe izaten
da dantzak ikusteko aukera, bai
baserrietako eta kaleko puska bil-
tzean eta baita emanaldietan ere.
Erromeri eguna
Hirugarren erromeri eguna ospatu
zen ekainaren 6ean. Tolosako Uda-
berri dantza taldekoak izan geni-
tuengonbidatuetaplazadantzekin
eman genion hasiera egunari. On-
doren, poteoaren txanda iritsi zen
etajarraianbazkariaizanzenplazan
kantu saio eta guzti. Arratsaldean
Unsain taldeak alaitu zuen giroa eta
sagardo eta pintxo dastaketa ere
izanzenberrikuntzamoduan.
2016 Lizartzako ihauteriak
14
Gure esku dago
Otsolar dantza taldeak parte hartu
zuen Gure esku dago ekimenean.
Lizartzan ospatu zen ehuntze egu-
nean han izan ginen gure oihal zatia
apaintzen,etaDonostiakoAnoetaes-
tadioan burutu zen ekitaldian agurra
dantzatu genuen Gipuzkoako beste
herrietako dantzariekin batera.
San Juan sua
San Juan bezperan suaren in-
guruan dantzatu zuten taldeko
gaztetxoek.
Festak
Herriko festetan ere izaten du le-
kua dantzak eta aurtengoan ezin
zuen gutxiago izan, dantza ema-
naldia eta dantza soka izan ziren
ikusgai Otsolarren eskutik.
Azkaraten dantza emanaldia
Urte askotan zehar eskaini izan
duen, baina azken urteetan galdua
izan duen emanaldi bat berresku-
ratu du aurten Otsolarrek, Azkara-
tekoa hain zuzen ere. Txikien eta
gaztetxoen taldea izan ziren San
Fermin eguna alaitzen.
Gabonak
Olentzeroren etorreran ere ezin
zen dantza falta eta hantxe izan
ziren taldeko gaztetxoak.
Ekitaldi hauez gain, omenaldi
eta ezkontzetan ere hartu du par-
te Otsolar Dantza Taldeak. Aurten-
go omenaldiak, Ina Zeberio hil zu-
teneko XVII. urteurrena eta Maria
Esnaolaren 100. urtebetetzea izan
dira.
Lizartzako ihauteriak 2016
15
Zer egin dugu Lizartzan 2015ean
2015-01-01 Otsabiora igoera.
2015-03-08 Emakumeen eguna.
2015-03-18 korrika txikia.
2015-05-11tik 2015-05-15era eskolaren astea.
2015-01-05 Erregeen etorrera.
2015-03-14 Lizartzako Udala SariaTxirrindulari proba.
2015-04-25 Ehuntze eguna.
2015-06-19 Zartapa! antzerki ikuskizuna.
2016 Lizartzako ihauteriak
16
2015-06-23 San Juan sua.
2015-09-04tik 2015-09-08ra festak.
2015-09-20 Lizartzatikmendizmendietxera!
2015-10-30
Lasa eta
Zabala filma
Gaztetxearen
eskutik.
2015-11-24
Jauzia
proiektuaren
aurkezpena.
2015-07-18 Gazte eune. 2015-08-26Sahararhaurrekinjolasean.
Lizartzako ihauteriak 2016
17
Zer egin dugu Lizartzan 2015ean
2015-12-03 Euskararen eguna. 2015-12-04 Ipuin kontaketa.
2015-12-24 gabonak.
2015-12-31 Gure Esku Dago ekimena.
2015-12-29 haur parkea. 2015-12-29 ipuin kontaketa.
2015-12-31 San Silbestre herri krosa.
2016 Lizartzako ihauteriak
18
Kirola
Eñaut Balerdik 12 urte ditu eta futbolean jokatzen du. Joan den
azaroanLloretdeMar-enjokatuzentxapelketainternazionalean
lehenengo postua lortu berri du. Egin diezazkiogun galdera ba-
tzukberariburuzgehiagojakiteko…
KaixoEñaut.Nondikdatorkizufutbolerakozaletasuna?
Probatu egin nahi nuen eta Lizartzako taldean hasi nin-
tzen eta gustatu egin zitzaidan. Geroztik futbolean joka-
tzen jarraitzen dut.
Futbolakmodalitateaskoditu(aretofutbola,futbol11,
futbol7,…),zukzeinpraktikatzendituzu?
Nikfutbol11etaaretofutboleanjokatzendut.Futbol11-
an aurten hasi naiz baina areto futbolean 9 urtetatik nabil.
Zeintaldetanjokatzenduzuetanongoakdira?
Futbol 11n jokatzen dudan taldearen izena Danena-A-
marozBda,Zizurkilekoa,etaaretofutbolean taldeaskotan
jokatu izan dut. 9-10-11 urterekin Lizartzako taldean eta
12rekin Ikaztegietakoan. Aurten Gael taldean nabil, talde
hau herri txiki askotako jendeaz osatuta dago.
LloretdeMar-ennazioartekotxapelketairabaziduzuela
entzundut.Kontaiguzutxapelketanolajoanzaizueneta
pasatakoesperientzia
Txapelketa hau Azaroaren 15-etik 19ra bitartean joka-
tu zen. Zortzi talde ginen: Katalunia, Lloret de Mar-eko
bi, Errusia, Australiako bi, Israel, Gambia eta gu. Bi futbol
modalitatera jokatu genuen: areto futbola (6. geratu gi-
nen) eta mikrofutsal (1. eta 2. geratu ginen). Jokalariak
2003-koak edo 2002-koak ziren, baina gure taldean denak
2003-koak ginen. Partidu asko jokatu genituen eta dene-
tatik egin genuen, irabazi, galdu eta berdindu. Oso ondo
pasa genuen eta errepikatzeko moduko esperientzia bat
dela uste dut.
Aretofutbolaezagutzendugubainazerda“mikrofutsal”?
Mikrofutsal beste futbol modalitate bat da, baina dena
txikiagoan (porteriak, zelaia...). Arauak ere asko aldatzen
dira, ez du areto futbolarekin zer ikusirik.
Zenbatmutil/neskajoanzaretehemendiktxapelketa
jokatzera?
Hamar mutil joan gara jokalari bezala; Igeldoko bat, Ale-
giko bat, Abaltzisketako bat, Altzoko bi, Ikaztegietako bat,
Baliarraingo bat, Leaburuko bat, Belauntzako bat eta ni.
Hoietaz gain bi guraso eta entrenatzailea ere joan dira.
Nazioartekotxapelketahauekaskotanizatenaldira?
Ez nago seguru, baina uste dut urtero ospatzen dela
Normaleanzetxapelketajokatzendituzuehemenurteanzehar?
Areto futbolean, herri txikietako taldeak jokatzen dugu
elkarren kontra.
Pentsatzendutgaztetxoguztieibezelafutbolariprofesional
izateakilusioaegingolizukela.Bainaaukerahoriiritsikoez
balitz,zergustatukolitzaizukeizateaetorkizunean?
Gorputz Hezkuntzako irakaslea izatea gustatuko litzai-
dake.
Kuriositatez,Reala,AthleticedoEibar?
Ni berez Real Madrilen jarraitzalea naiz, baina hiru hoie-
tako bat aukeratu behar banu, Athletic esango nuke.
Etabukatzeko,futbolzalebatieginbeharrekogaldera:
CristianoedoMessi?
Nire ustez biak izugarrizko futbolariak dira, baina bat au-
keratu beharko banu, nahiz eta Real Madrilen jarraitzailea
izan, Messi aukeratuko nuke. Ronaldoren gainetik dagoela
uste dut.
Lizartzako ihauteriak 2016
19
Pasa den urtean bezala, aurten ere, Euskara ikasta-
roak antolatu ditu Udalak. Aurten gainera berrikuntzak
daude bi talde sortu bait dira: bat goizean eta bestea
arratsaldean. Bertan, maila ezberdinetako ikasleak el-
kartzen dira euskaraz gozatzeko eta ikasteko.
Goizeko taldea, astelehen eta asteazkenetan 9:00eta-
tik 10:45era elkartzen da liburutegian. Bertan, pasa den
ikasturteko ikasleak eta ikasle berri batzuk elkartzen
dira euskara ikasteko asmoz. Talde hau 7 ikaslez osatuta
dago eta ikasle orendaindar bat ere badago bertan.
Arratsaldeko taldea berriz, berria da. Euskara hobetze-
ko eta gehiago ikasi nahi zuten herritar batzuk zeudela
ikusiz, deialdia zabaldu eta taldea sortzeko behar zen
kopurua osatzea lortu zuten. Maila handiko eta ertaine-
ko 8 ikasle hauek astearte eta ostegunetan 14:15etatik
16:15era elkartzen dira beraien euskara maila hobetze-
ko asmoz.
Aipatzekoa da bi talde hauetan dagoen giroa. Irakasle
eta ikasleen arteko harremana oso ona da, dagoeneko
afariren bat ere egina bait dute.
Hori bai, oraindik helburu batzuk lortzeko dituztela
ere esan dute. Hurrengo urrats horietako bat mintzala-
gunak lortzea da. Mintzalagunek duten garrantzia azpi-
marratu dute, beraien maila hobetzeko hitz egitea ezin-
bestekoa dela bait diote, horregatik guztiok animatzen
gaituzte beraiekin elkartu eta kafetxo bat hartuz, pasea-
tuz edo momentu lasai batez euskaraz hitz egiteko. Be-
raz, tartetxoren bat baduzue, animatu eta mintzalagun
izan zaitez, esperientzia polita izan daiteke eta!
Euskara
ikastaroak
Lizartzan
2016 Lizartzako ihauteriak
20
2015ean GURE ARTETIK agurtutakoak
•	 Joxe Ramon Garmendia Artola	 2015-01-18	 82 urte
•	 Martina Sarasola Balerdi	 2015-02-13	 79 urte
•	 Mª Pilar Ostillun Loitegi	 2015-02-13	 92 urte
•	 Manolo Ibarguren Bolinaga	 2015-03-12	 85 urte
•	 Anttoni Arruabarrena Sarasola	 2015-07-04	 96 urte
•	 Manuela Lopetegi Oliden	 2015-09-07	 90 urte
•	 Franzisko Lasa Etxeberria	 2015-12-15	 70 urte
•	 Joxe Mª Ugartemendia Etxeberria	 2015-12-15	 74 urte
2015ean GURE ARTERA ETORRITAKOAK
Udane Bengoetxea Urkiza
(Otsailak 4)
Izar Tejeria Lauroba
(Irailak 8)
Ane Olaetxea Zubiria
(Apirilak 4)
Haitz Azpiroz Beristain
(Irailak 9)
Ander Ferrero Zazpe
(Maiatzak 27)
Ane Arozena Saralegi
(Abenduak 8)
Naroa Arteaga Lopetegi
(Uztailak 28)
Lizartzako ihauteriak 2016
21
Bada Lizartzan, Leaburuko Baratzondo baserrian 1915eko urriaren
18anjaiozenetxekoandre bat,zeinak100urtebetedituenjoanden
urtean, eta erronka berri bat ezarri digu denoi, inor haustea ausar-
tzenbadabehintzat.Lizartzaninorezdagogoratzenaurretiknorbait
adin horretara iritsi denik. Izan ere, ez da erraza, eta berak man-
tentzen duen bizi kalitatearekin oraindik zailagoa. Bera Maria
Esnaola dugu.
Duela hiru hilabete 100 urte bete zenituen, aspaldiko
zalantza izango zen“ehunkakoa”betetzera iritsi edo ez,
eta behin helburua beteta nola sentitzen zara orain?
Oso pozik eta gustora… aurrera joateko gogoakin bai-
no… hori nola zaila izango baitan, ze ingoa ba, eskatu
eingo deu eta irixten bada ondo, bizitzeko poza beha-
rrezkoena!! Zaindu ere denak ongi egiten naute eta
horrek ere asko balio du.
Osasunez ondo al zabiltza?
Bai, nere adineako nahiko ongi, eta jateko ere ez
daukat inongo erregimenik egin beharrik ere.
Lizartzan lehen 100 urteduna izateak nolabaiteko
ospea ere eman dizu, zure neskakoxkor garaiean
inoiz pentsatu al zenuen hainbeste urte bizitzea?
Ezta pentsatu ere holakorik, orduan baserrian
lana asko egin behar izaten zan, eta oraindik
umea nintzela Leaburutik egunero Tolosara esne
partitzea, marmita handie ezin jaso eta txikie erosi zi-
daten.
MariaEsnaolaArregi
(Lizartzakomendeduna)
Zorionak
22
2016 Lizartzako ihauteriak
100 urtek askotarako ematen dute eta
gaztetan ilusio asko izango zenituen, eta
seguruenik haietako asko ere kunplittuta
izango dituzu, zein gertakizun izanda gehien
poztu zaituena?
Bai, bai, pixkana-pixkana betetzen joan
naiz, pozik ezkondu nintzen, gizon ona toka-
tu zitzaidan eta baserri onekoa.
Bixenterekin ezkondu eta Lizartzara etorri
zinen bizitzera Basaitzenea baserrira,
nolakoa zen 1940 inguruko Lizartza?
Oso bizimodu diferentea, baserrian lan
asko egiten zen garai hartan, gaur ez beza-
la. Meza entzutea ere aurreneko gauza egin
behar izaten zen, familian ere beste erres-
peto bat.
Ihauteriak ere ate joka daude, egiten al zen Leaburun
ihauteririk?
Ez nuen ezagutu nik holakorik, gerra ezagutu nuen
gaztea nintzela, kontsejuan izeba-osabei laguntzen ari-
tzen nintzen eta dena utzita aldegin behar izan genuen.
Alde batetik nazionalistak (rojos separatistas deitzen
zien) eta bestetik Nafarroatik sartutako frankistak. Fren-
tea sortu zan Leaburun eta batzuk Izaskundik eta bes-
teak Leaburutik tiroka, sekulako txikizioa egin zuten. Eli-
zak ere ederki nozittu zun tiroketa eta Kontseju eta Torre
baserria erabat txikittuta geratu ziren. Gaztelutik behera
frankistak ikusi zituztenean, gorrik esan ziguten dena
uzteko zegoen bezala eta gure buruak salbatzeko, kotxe
blindatuan sartu eta Baratzondoaño eraman gintuzten
eta hantxe salbatu ginen. Bonbakin hasten zirenean ura
ixtillue!! Haik historik!!Jainkoak beste inork ez daki ze pa-
satu zien ordun. Eta ondorengo exkaxie!!
Zure ustez zein da sekretua adin honetara hain ondo
iristeko? Zein da zure kontsejua?
Batak bestekin ondo ematea. Ordun ere horixe zen
kaltea.
Eta Lizartzako aspaldiko ihauterietaz zer duzu
gogoan?
Sekulako suak eta izaten ziren, mozorroak blusa bel-
tzakin eta dantzariak ere ikuiluko atearen ondoa etor-
tzen zien saski handi batekin, eta eskatzen zuten dagoe-
netik emateko.
Bukatzeko 100urte hauetako munduaren bueltak ikusita,
zer diozu etorkizunaz?
Okerragoa, oraindik eta bizio geio eta… gu konforme-
go bizittu izan gea zegoenakin.
Mariak gauza asko bizitu ditu onak eta tartean min-
gotzak ere bai, baina bizipozik inoiz ez du galdu, bizi-
tza bakarra dugunez asko gustatzen zaizkio oporrak eta
egun pasak, igandetako mezak eta Ihauteriak bezalako
festak. Adinean aurrera doan neurrian gorputzak lagun-
tzen duenean aprobetxatu behar, 100.urteko ospaki-
zunean ere bikain pasa zuela esan zigun familiaz ingu-
ratuta. Orain asko zaintzea ere tokatzen zaio, bizitzari
beste kate maila bat gehiago eransteko aurtengoan.
ZORIONAK ETA URTE ASKOAN IZAN DADILA MARIA !!
Lizartzako ihauteriak 2016
23
Haitz Agirrebarrenaren atxiloketa
Frantziako Poliziak Haitz Agirre-
barrena, Jean Francois Magis, Teo
Salomon eta Alex Feldman gazteak
atxilotu zituen urtarrilaren 27 goi-
zean, Iparraldean. Antza denez “EH
ez dago salgai!” kanpainaren hari-
ra eginiko ekintzengatik etorri dira
atxiloketak. Urtarrilaren 29an kar-
gurik gabe aske geratu zen.
Martin Garitanoren bisita
Gipuzkoako diputatu nagusia Li-
zartzan izan zen bertako errealita-
tearen argazki osatuago bat izateko
eta premiarik handienak zein diren
jakiteko asmoarekin, Herritarrekin
herrira ekimenaren barruan mar-
txoaren 26an. Udaletxean hasi zuen
bisita, ondoren eskola txikira joan
zen eta guraso elkartearekin elkar-
tu zen. Erretirodunekin ere egon
zen eta baratze komunitarioak eta
hondakin organikoa biltzeko gunea
ere bisitatu zituen.
Tolosaldeko Ataria
hedabidearekin hitzarmena
Atariak Ibarraldeko 7 udalekin si-
natu zuen lankidetza hitzarmena,
horien artean Lizartzako udalare-
kin 3 urterako lan hitzarmena. Hel-
burua, euskararen normalizazioan
urratsak ematen jarraitzea da. Bide
horretan ezinbestekoa da euska-
razko komunikabideen jarduna eta
eskualdeko udal gehienek babestu
dute Tolosaldeko Komunikazio Tal-
dearen proiektua. Lan hitzarmena
sinatzen duten udalek Tolosaldeko
Ataria egunkaria, Ataria Irratia eta
webgunea babesteko; udalek eta
Atariak informazioa trukatzeko; eta
herrietako eragileen parte hartzea
bultzatzeko konpromisoa hartzen
dute, komunikazio proiektua indar-
tze aldera.
Jaka promozio mailako binakako
txapeldun
Erik Jakak eta Xabier Tolosak pro-
mozio mailako txapela irabazi zuten
apirilaren 25ean Iruñean, Rico-La-
runberi 17-22 irabazi ondoren. Fi-
nala ez zuten ongi hasi eskualdeko
pilotariek, baina Jaka jokoan sartu
zenean, guztia aldatu zen, marka-
gailua irauli eta txapela jantzi bai-
tzuten Lizartzarrak eta Anoetarrak.
Lizartzan zer berri?
Hemenduzue2015.urteankomunikabideekLizartzaetaLizartzarreninguruanargitaratutakoa.
2016 Lizartzako ihauteriak
24
Leire Gordok hartu du Lizartzako
alkatetza
EH Bildu eta PP ziren Lizartzako
aukera bakarrak eta lehenengoak
lortu zituen boto gehien, 240. PPk
12 lortu zituen. 7 hautetsiak hortaz
EH Bildukoak dira eta Leire Gordo
da alkatea.
Gure esku dago Donostian
5.500 boluntario aritu ziren Eus-
kal Herri osoan zehar guztia ondo
joan zedin lanean. Horien artean Li-
zartzarrek ez zuten hutsik egin.
Mikel Olaetxea lau’terdiko pilota
txapelketan
Iaz txapelketa bikaina egin arren,
partida bakarra galduta tanto go-
ra-beheragatik geratu zen finaletik
kanpora, behe-behetik heldu behar
izan zion aurten ere 4 eta erdiko
txapelketari lizartzarrak. Irribarriari
22-21 irabazita, bulegoetan kendu
zioten lekua berreskuratzeko lehen
urratsa eman zuen Beotibarren. Bai-
na urriaren 9an Artolak 17-22 ira-
bazi ondoren, txapelketatik kanpo
gelditu zen.
Erik Jaka promozioko lau t´erdiko
finalista
Erik bikain hasi zen, 4-12 jarriz.
Baina partidaren bigarren zatian
behera egin zuen, Gorka fisikoki
gailendu eta 22-18 amaitu zen par-
tida.
Peio Olanoren epaiketa
Eskualdeko lau herritarren (Peio
Olano, Luis Iruretagoiena ‘Suni’,
Goio Jimenez eta Juan Mari Muji-
ka Dorronsoro) aurkako epaiketa
abiatu zen abenduaren 9an Auzite-
gi Nazionalean. 2001ean Jose Maria
Aznar Espainiako orduko gobernu-
burua hiltzen saiatzea leporatuta.
Laurek ukatu zuten atentatu saioan
parte hartu izana, eta Iruretagoie-
nak ez beste guztiek ukatu zuten
ETAko kide direla epaiketan. Gaine-
ra, Guardia Zibilaren aurrean egini-
ko inkulpazioak torturapean egin
zituela adierazi zuen Olanok. Epai-
ketaren amaieran, fiskalak berretsi
egin zituen hasierako zigor eskae-
rak, 72 urteko zigorra Iruretagoie-
narentzat, eta 71 urteko zigorra
gainerakoentzat. Hala ere, fiskalak
aitortu zuen ez zegoela auzipera-
tuen aurkako proba zehatzik, izan
ere, aurkeztu zuten proba bakarra
Peiok torturapean egindako dekla-
razioak dira, eta Olanok ez zituen
berretsi epailearen aurrean. Defen-
tsaren abokatuek absoluzioa eska-
tu zuten, eta epaiaren zain geratu
dira auzipetuak. Eskualdetik eta
Ataunetik berrogeita bat pertsona
joan ziren autobusez Madrilera, au-
zipetuei babesa ematera.
Lizartzako ihauteriak 2016
25
Zentzugabekeria non hasten da, hantxe
hasten da “Instituciones penitenciarias”
Badatoz 2016ko
ihauteriak, badira
urte batzuk Euskal
Herriko politika itxa-
ropenez bete zena, be-
netako bakea, betirako
bakea elkarbizitzan eta
giza eskubideetan, guztien
errespetuan oinarritutako bakea
egiteko aukera izango ote genuen
euskaldunok?
Urteak badoaz aurrera eta jen-
dearte batek pairatu behar duguna
gorrotoan oinarritutako mendekua
besterik ez da.
“Asteburu honetan, Puerto de Santa Mariako eta Se-
villako espetxean egon gara gure anaiak bixitatzen eta
bueltan ekarri dudan amorrua, inpotentzia eta samina
azaldu nahi dizuet, medio gutxietan azaltzen da pre-
soek, familiak eta lagunek jasaten dugun injustizia eta
ihauterietako aldizkariak ematen duen aukera aprobe-
txatu nahi dut.
Arratsalde eta gau osoa autobusean igaro ondoren Ai-
torrekin egoteko aukera izan genuen, hilabetean behin
dagokion bi orduko
bisa bisa egin ge-
nuen eta 40 minu-
tuko aurrez aurre-
koa kristal lodi batek
banatzen gintuelarik.
Hamaiketakoa, jolastu,
herriko azken berriak erre-
pasatu, egunean jartzen
saiatu ginen, ea zer moduz
dagoen eta ongi, beti ongi
esaten digute eta bai gustora
egon ginen. Hilabete horretan
funtzionarioen miaketa izan omen
zuen eta irteeran bere zeldan zituen gauza batzuk jaso
behar genituela, zeldan eduki ezin ditzazkelako, zer
izango eta; flexo bat ikasteko erabiltzen duen argitxoa,
termoa ura epel mantentzeko erabiltzen zuena, walma-
nak musika entzuteko erabiltzen zuena, bentiladorea
udarako beroei aurre egiteko erabiltzen duena,…. Puff
gauza hauek ikusirik zentzu gabeko miaketa bat izan
zela argi dago izorratzea beste helbururik ez duen mia-
keta.
Gauza guztiak hartu eta SevillaraTxusengana.Txus ar-
tista da bai 40 minutu badira ere kristal batek sakabana-
tzen gintuena eta bere ahotsa telefonillo batetik entzu-
2016 Lizartzako ihauteriak
26
ten bagenuen ere, bi iloba txikiak lokutorio txiki batean
entretenitzeko moldatu zen, artista behar du izan bai,
sudur urdin bat jarri eta pailozaoarena egiten egon gi-
nen, noski hartu genuen tartetxoa azken berriak emate-
ko eta agur esateko unea iritsi zen, kristala zeharkatzen
dituen muxu potoloak bidali, agurtu, eta bueltan etxera
abiatzeko ordua.”
Guzti honek, 2 gau ia lorik egin gabe, kartera hustuta
eta anaiak estatuko beste puntan, kartzelako zentzuga-
bekeriaren esku uzteak mina, amorrua eta inpotentzia
ematen du. Dispertsioak, kartzela politikak gorrotoa eta
amorrua elikatzeko oso baliagarriak dira baina bakegin-
tzatarako eta elkarbizitzarako aurkari zuzenak.	
Garikoitz ere,Txusen moduan Sevilla II-n aurkitzen da,
herritik 950km.tara. Askok galdetzen digute ea zer mo-
duz dagoen, eta gehienetan gure erantzuna ONDO iza-
ten da, baina kontutan hartu behar da, dauden egoeran
bizitzea ez dela batere xamurra izaten.
Egunerokotasunari begiratuaz, 4 orduz bakarrik ate-
ratzen dira zeldatik patiora, otorduak ere norberak bere
zeldan bakarrik egiten ditu. Patiora ateratzen direnean
berriz, 50 metro karratu eskaseko patio txiki bat izaten
dute, eta bertan beste bi kideekin bakarrik egoteko au-
kera izaten dute, kartzeleroez gain, ez dutelarik beste
pertsona gehiagorik ikusten egunean zehar.
Etxekoekin egunean 5 minutuko deia egiteko aukera
izaten du. Zuetako askorentzat deia ezerren pare izan-
go da, baina guretzat dei hori aberatsa izaten da, ber-
tan bere ahotsa entzunaz, ondo dagoen edo ez igarri
genezake, gure eguneroko oharrak antolatzeko auke-
ra ematen digu. Arratsaldetan deitzen duenean alaba
zaharrenarekin hitz egiteko aukera izaten du, baino zai-
la gertatzen zaigu batzuetan nahi bezalako deia izatea,
alabaren hitz egiteko nahia ez baita beti bera izaten.
Garikin, hilean behin elkartzen gara. Azkenaldian tre-
nez joaten gara, eta horrek ere bi hilabete lehenagoko
lanak; bileteak begiratzeak, autoa alokatzea, hostala
hartzeak, bere buruhausteak ere ematen dizkigu, eta
ze esanik ez behin bidaian jartzen garenean, eguneko
20 ordutan, 3 metro karratuko zeldan bahiturik eta pre-
so dauden gure senideentzat. Eurentzako gure bidaiak
kezka iturri izaten dira, eta ez dira lasaitzen espetxean
aurrez aurre ikusi arte.
Baina behin bere ondoan gaudela, aita alaben artean
sortzen den konexio festa sekulakoa izaten da, denok
bertatik indarberrituta ateratzen gara, asteburu ederra
igarotzen dugu, baino gero aldapa gora etortzen da,
hurrengo hilabeterarte ez baitugu aukerarik aurrez au-
rre egoteko.
Beno, ihauteriak gainean ditugula ikusita eta urta-
rrilak 9ko elkartasun uholdea jasota, ezin gera gaitez-
ke, IRAILAK 20ean, HERRIKO PRESOEN ALDEKO MENDI
MARTXAK jasotako zuen harrera beroa aipatu gabe.
Guretzat izugarria izan zen, bertan jaso genuen babes
bero hori. Hunkigarria eta aldi berean aurrera jarraitze-
ko bultzadatxoa izan zen. Beraz, guztiok batuta eta el-
karlanean, mugitu beharko ditugu harri (estatu) mugie-
zin horiek!.
	 Goza dezagun ihauterietaz eta gure irrintzi eta mo-
zorro festa giroak entzun ditzatela, etxetik urrun bahitu-
rik dauden gure mutilek!!
MAITE ZAITUZTEGU!!!!
Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak.
Lizartzako ihauteriak 2016
27
Pasa den urtean, abuztuko egun batean, Saharar hau-
rrek bisita egin ziguten. Tolosaldeako herri batzuetako
familietan zeuden haurrak gonbidatuak izan ziren egu-
na pasatzera, horien artean Lizartzan jaio zen 8 urteko
neska, Ana Benda. Egun zoragarria pasa zuten denak
elkarrekin, jolasean.
Haur horiek aipatzen ditugunean, ezin dugu ahaz-
tu herri honek bizi izan duen historia eta oraindik bizi
dituzten baldintza gogorrak. Espainiako eta Marokoko
gobernuak herri hau zapaldu eta baztertu ondoren, Ar-
geliako desertuaren mendebaldean kokaturik dauden
errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira sahararrak. Egoe-
ra eta baldintza oso gorretan bizi dira, alde batetik ingu-
rua eta klima latzak direlako eta bestetik jendeak eskaini
eta ematen dieten laguntzei esker bizi direlako. Gainera,
azken aldian izandako uholdeak direla eta baldintzak
gogortu egin dira, kanpamentuak suntsituak baitaude
eta ondorioz mendira ihes egin behar izan baitute berri-
ro hasi ahal izateko.
Argi dago herri honek erantzun baten beharra duela
bizi duin bat lortu ahal izateko. Gaur egun elkarte des-
berdinek eta boluntarioek egiten duten lanari esker bizi
dira. Hauei laguntzeko ekimen asko daude eta buru-
tzen dira. Horietako batzuk haurrei zuzenduak daude,
eta adibide dira udaran gonbidatuak izan ziren haurrak.
Ekimen hau Oporrak Bakean taldeak sortu duen pro-
grama bat da eta hauen helburu orokorra bi hilabetez,
6 eta 12 urte bitarteko haurrak errefuxiatu kanpamen-
dutik ateratzea da udaran pairatzen diren tenperatura
altuetatik babesteko. Horretaz gain, mediku azterketak
egin, elikadura gabeziaren ondorioz sortutako kalteei
aurre egin eta saharar herriak pairatzen duen egoera
ezagutarazi eta familien arteko harremana estutzea du
helburu.
Elkarbizitza hauek oso aberasgarriak dira bi aldeen-
tzat, alde batetik haurrak bere testuingurutik atera eta
gauza desberdinak ikasten dituelako eta beste alde-
tik guk herri xume honek dituen baloreak, kultura eta
egoera ezagutzen dugulako.
Programa honetan (http://oporrakbakean.jimdo.
com/euskara/oporrak-bakean/) nahi duen orok parte
hartu dezake, denbora librea eta gogoa besterik ez da
behar. Animatu, aukera polita izan baitaiteke koopera-
tuz udara desberdin eta aberasgarri bat igarotzeko!!
Lizartzako Sahararren lagunak
2016 Lizartzako ihauteriak
28
Apaindu ditzagun balkoiak!
Azkenurte hauetanbezala aurtengoanereherrianihauterietanbalkoirikpolitena,eleganteena,bereziena…saritukodugu.Oso
ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria“La Perla“Talasoterapia zentroan bi pertsonentzako
zirkuitua izango da.
Iaz Nagore Esnaola izan zen sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA
ASTINTZEN!!!!!
Lizartzako ihauteriak 2016
29
17 urtetik beherakoek mozorro-
tuen saria jasotzeko (baserriko
oilaskoak) eta adin horretatik
gorakoek (mozorro eta gurdiak)
ihauteri ondoren emango den
afarira joan ahal izateko ezin-
bestekoa izango dute beren
izena ematea tabernetan jarriko
diren zerrendetan. Listak urta-
rrilaren 28an jasoko dira.
printzak
Bazkari txartela salgai urtarrilak 28 arte:
HELDUAK 20 €
HAURRAK 12 € (14 urte artekoak)
Aurtengoan, argazki lehiaketa egingo dugu pasa den urteko argazkiekin, beraz, bidali
argazkiak otsolardantzataldea@gmail.comhelbidera!!Pertsonabakoitzakgehienez
lau argazki bidali ahal izango ditu eta argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren
21 izango da. Jasotako argazkiak ikusgai egongo dira herriko tabernetan ihauterietan
zehar, beraz, HASI ARGAZKIAK AUKERATZEN!!
Adi!
Bazkaria
Argazki lehiaketa
2016 Lizartzako ihauteriak
30
egitaraua
URTARRILAK23,LARUNBATA
12.00etan: 	Ihauteriei hasiera emango zaie gibela
dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra
plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta
Otsolar dantza taldearen emanaldia.
19.00etan: 	Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak
abestuz.
URTARRILAK 29, OSTIRALA
14.15ean: 	 Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren,
kalejira.
URTARRILAK 30, LARUNBATA
7:00etan: 	 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik
dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana”
abestuz hasiko dugu ihauteria.
7.30ean:	 Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak
elkarrekin ospeletik.
9.30ean: 	 Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.
12.00etan: 	Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota
ataritik.
13.30ean: 	 Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko
zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin
bazkalduko dugu herriko frontoian.
18.00etan: 	Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko
aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara
jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako
sagardoak eta“ Lizartzako talogileak”
egindako taloak jateko aukera izango da.
URTARRILAK 31, IGANDEA
11:00etan: 	Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa
plazan.
12:00etan: 	Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen
gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera.
Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.
14.00etan:	Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan.
Ondoren, txaranga, bertso saioa, zozketa…
20.30ean:	 Plazan“ijitoa”errez ihauterien amaiera.
31
Lizartzako ihauteriak 2016
31
Balmaseda
Banaketak
DanonTxokoa
bar
diana
Jeiki zaitezte Lizartzatarrok
gaur hasten zaigu ihauteria
Goizean goiztik kalera irten da
atera barrengo poz guztia
Ohitura zaharrak bete ditzagun
goratuz beti gure herria
Jeiki zaitezte Lizartzatarrok
gaur hasten zaigu ihauteria
Lizartzan gaur eroak igerri
gauza zuzenik ez dela ageri
han eta hemen trakeskeri ugari
dibertitzeko honuntza etorri
Deitzen digute “ijito herria”
hator eta ikusi gaur dela egia
salto eta dantza hau dek umoria
iraun dezala gure ihauteriak
Lizartzako Udala

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados (20)

Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
 
Berrizko jaien gehigarria 2015
 Berrizko jaien gehigarria 2015 Berrizko jaien gehigarria 2015
Berrizko jaien gehigarria 2015
 
Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Historikoa izan da
Historikoa izan daHistorikoa izan da
Historikoa izan da
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016Zaldibarko jaiak 2016
Zaldibarko jaiak 2016
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016Berrizko jaiak 2016
Berrizko jaiak 2016
 
Garaiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarriaGaraiko jaien gehigarria
Garaiko jaien gehigarria
 
Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013Sanprudentzioak2013
Sanprudentzioak2013
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriak
 
Apatako jaien gehigarria 2015
 Apatako jaien gehigarria 2015 Apatako jaien gehigarria 2015
Apatako jaien gehigarria 2015
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013
 

Semelhante a Lizartzako ihauteriak 2016

Semelhante a Lizartzako ihauteriak 2016 (20)

San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Programa de SF euskera
Programa de SF euskeraPrograma de SF euskera
Programa de SF euskera
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari mototsBizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
 
Gurea euskaraz
Gurea euskarazGurea euskaraz
Gurea euskaraz
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskeraAgenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
2016, apirila
2016, apirila2016, apirila
2016, apirila
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc
 
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUAAnder Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
 
262_udaberriko festa.ppt
262_udaberriko festa.ppt262_udaberriko festa.ppt
262_udaberriko festa.ppt
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoia
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Jaiak eskoletan
Jaiak eskoletanJaiak eskoletan
Jaiak eskoletan
 
Jaiak eskoletan
Jaiak eskoletanJaiak eskoletan
Jaiak eskoletan
 

Lizartzako ihauteriak 2016

  • 2. Lege-gordailua: SS-0058/04 Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa SARRERA 3 ATZERA BEGIRA: AGUR ETA OHORE 4 IHAUTERIAK GOGORATUZ: artirin eta eltze artean ezkutatzen diren horiei 5 IHAUTERIAK 2015 IRUDIZ IRUDI 6 ESKOLAKO MOZORRO FESTA 11 TALDEKA URTEZ URTE 12 OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK 14 HERRIARI BEGIRA: ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2015EAN? 16 KIROLA 19 EUSKARA IKASTAROAK LIZARTZAN 20 2015-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 21 MARIA ESNAOLARI ELKARRIZKETA 22 LIZARTZAN ZER BERRI? 24 otsolar irekita: LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 26 Lizartzako sahararren lagunak 28 APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 29 PRINTZAK 30 EGITARAUA 31 bitxurre Argitaratzailea: Otsolar DantzaTaldea http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
  • 3. Eta mozorroa? Aurtengoiztiariritsidirendatahauekgerturatzeanbetiegitendugungaldera.Izanereinauteriakbadituberebereakdituenele- mentuak:janaetaedanaugari,musika,dantzaeta,nolaez,mozorroa. Mozorroa:Norbaiten(edozerbaiten)itxurahartzekogorputzeanjartzendirenjantzietabestelakoelementuen(margo,belarritako, etab.en)multzoa. Hiri inauterietako osagai nagusiak mozorroa, musika eta dantza, desfile edo ikuskizun moduan eratzen diren bitartean, nekazal inguruko inauterietan ekintza-esparrua zabalagoa da: txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, irina eta beste gauzak bota,makilazjo,txakuretakatuenbuztaneigauzaklotu,oilarrekinjolastu,etxezetxekoeskeakegin,isekaegin,irainakbota,sekre- tu eta zurrumurruak zabaldu etab. Antzinako nekazal inguruko inauterietan mozorroaren helburua nortasuna erabat ezkutatzea zen,ordenairaulizegindakoekintzakanonimatuanutzietapertsonarenerabatekobihurketalortzeko.Horrenadibideizandaitezke Lizartzantxantxobezalaezagutzenditugunak. Hauetaz aparte ordea Lizartzan ez da mozorrorik falta izan 1994. urtean inauteriak berreskuratu genituenetik. Gogoratzen zapa- tistektankeetaguztiherriahartuzutenekoa?EtaSanBalentinegunezzimitoriokoparetanzintzilikagertuzirenkupidohaiek?Fer- nandoAmezketarraelizakokanpandorreanibilizenekoa;plazakoparetabotazutenlangilehaiek; AinhoaArtetabereorkestrarekin etorrizenekoa;lumakherrianzabalduzibilizirenoilohaiek;Bentazarrekoneskatentagarriak;kaleakalaituzituenbatukadataldea; lehoietaguztietorrizenzirkoa;ijitoenezkontzahura;MrBeanberekotxeetaguzti;Aznarertzainezbabesturikagertuzenekoa;ba- serritarrakberensegaetaastoarekin;indioak,bakeroak;larrialdietakoerizainak;mojaetaapaizak.Batzukbesteakbainoausartago, taldekaedobanaka,zerezdaizanLizartzanazken22urtehauetan? Denongogoadaingurukoeiguremozorroagustatzea,harridurasortzea,baloratzea,batikbatmozorroaprestatzendenboraasko igarodugunean.Bainabenetanmozorrorikonenanorberakondopasatzekoaukeraematenduenmozorrohorida.OrainarteLizar- tzarrokmozorrotuetaondopasatzenbadakigulaerakutsiduguetajarraidezagula!23.honetarakomozorroaprest?
  • 4. Manolo Ibarguren Bolinaga, MANOLO HAUNDIE, Li- zartzatarrontzat, Izena eta Izana benetan, ezin hobeto, uztartzen ziran beregan. Garaia eta lerdena gorputzez, eta apala, gozoa, langilea eta lagunartekoa, izatez, espirituz. Eta, guzi horiekin, batera edo gainetik Musi- kari Sutsua, soinujole aparta, leiala; noranahiko eta edozertarako, beti, umoretsu, prest zegona. Nekaezi- na, nahikoa diagu, beste norbaitek esan beharreko horietakoa. Akordeoia ez ezik, azken hamar- kada luzean, parrokiko organista ere izan zen. Kaxiano, Kaxa Lizatzata- rrontzat, bere anai zenak utzitako hutsu- nea beteaz. Eta horrela, azken egunarte, laro- geita sei urte betetzeko, egun gutxi falta ziren arte. Gaztaro gordina bizitu behar izan zuen. Zazpi urtekin, gau ilunean, guardia zibilak, aita etxetik atera, eta, hil- tzera nola eraman zuten bizitua, ondoan, ama karraxika zuela, Emeterio, Emeterio karraxi eginaz. Hamar urterekin aitarik gabe, eta, handik gutxira, amarik gabe, umezurtz gelditua. Beraz, gazterik ikasi beharra izan zuen, eltzetik babak ateratzen. Aurrena, morroi, gero fabrikan, eta, ondoren, kamioilaria izan ziran, bere oinarrizko ogibideak. Garbi dago, larre mo- tzean bizitzen ikasia zen. Bazuen ordea, Berezkoa, esaten den zerbait, eta, ba- rrendik, borborka ateratzen zitzaiona: Musikarako zale- tasuna, ia- ia grina alegia. Soinua jotzeko, abilezi aspere- zina eta konstantea zuen. Egunik hutsegin gabe, soinua jo gabe, oheratzen ez zenetakoa. Kapaz zen, jai arratsalde batean, bezperatatik atera, eta, herriko kuadrila batekin, Lizartzatik Altzora, Ipin- tzatik barrena, mendiz alegia, soinua joaz joateko, han festak zirela eta. Urteetan zehar, zenbat festa, ezkontza, afari, eskursio, eta jai arratsalde, bere soinuarekin, herri giroa sortzen eta jartzen. Hamar urtez, Lizartzatik Ereñozura, jai arratsaldetan soinua jotzera. Tolo- sara ahal zuen moduan. Handik, trenez Hernaniraino, eta motozale batek erama- ten omen zuen Ereñozuraino. Eta gero, era berean buelta. Azkenerako motoa erosi omen zuen. Zer esan, Guardaetxeko lagunarteko giroaz, otordu ondorengotako, etengabeko soinu eta kanta saioaz. Iazko Urrian azkenekoa, Lekunberrin, guardetxeko sen- diaren etxean. Berea dute Musika:“ Lizartzako, Ihauteri Zaharrei jarri- tako Bertso Berriak”eta,“Kaleko Doinuak”izeneko abes- tiek, Lizartzako Ihauteriei jarriak. Iazko “LUZEA SARIA”, ihauterietan ematen dena ale- gia, berarentzat izan zen. Esan beharrik ez dago, ondo baino hobeto, irabazia eta merezitakoa. Musikak, soinuak eta kantak, leku hain haundia eduki zuten Manoloren bizitzan, azken urteetako BIZI POZIK haundienetakoa ere, nahi hori, azkeneraino bete ahal izatea izan zen. Azken egunarte jo zuen organoa elizan, eta, azken egunarte, ilusio osoz, hamabostero, soinua jo eta abestuz, hartu zuen parte, herriko kantu kantari tal- dean. Eta nola ez, bera zen, oinarrizko bultzatzaile eta maisua. “ZIRRIKITUN BATETIK BEGIRA EGONGO NAUK, E! ? eta, SEGITU ORAIN ARTE BEZELA” Horrelakoa izan zen bere azken agurra, aholkua, agindua edo nahi dena delakoa. Horrelakoa zen gure Manolo Haundie. NOLA ESKERTU berak emandako guztia. Agur eta ohore 2016 Lizartzako ihauteriak 4
  • 5. Beti izan naiz hitzekin jolastea gogoko duen horietako bat eta bazen haur ginenean, autoko atzeko eserlekuan bidaia asper- garri haiek arintzen laguntzen zigun jolas bat. Hitz bat esan eta haren familia edo inguruko ahalik eta hitz gehien aurkitzean ze- tzan jolasak. Ulertu ez duenarentzat adibide erraz bat, BASERRIA hitza esaten bagenuen; behiak, baratza, azalorea, baserritarra, idiak, aitzurra etab. luze bat zetorren honen jarraian. Gaurkoan aspaldiko partez, jolas berari ekin diot orri zuriaren aurrean ja- rrita. Erdierdian,hizkilarrizLIZARTZAKOIHAUTERIAK etainguruan, mozorroak, puske biltzea, dantzariak, umorea, festa, irrintziak, parranda, txaranga, musika, gerriko gorriak,… Bai, betiko ideiak izan dira agertzen lehenak festari eta ondo pasatzeari lotuak datozenak. Baina festarekin jarraituz, jan eta edanerako dugun aukera ugariak agertu dira segidan: sagardoa, ardoa, txekorra, bazkariak, afariak, hamaiketakoak, garbantzuak eta taloak. Az- ken hauen atzean ezkutatzen diren aurpegiak etorri zaizkit bu- rura eta horiexek ekarri nahi nituzke gaur orri zuriaren gainera. Ez dakit sekula kontuan hartu duzuen baina, larunbateko baz- kalostean, kafe, pattar eta kubata artean murgilduta edo erdi galduta gabiltzanean hasten dira talogileak martxan. Beharrez- ko den, tresneria guztia plazara eraman, sua egin eta laster da irin arteko esku dantza. Ilundu arte bertan aritzen dira ke artean ezkutaturik jo ta su lanean. Askorentzat larunbateko afari bila- katu diren“Lizartzako Talo”-ak egiten dituzten boluntarioentzat aurtengo lehen txalo zaparrada! Taloez gain, bada iñauterietan ezinbesteko dugun beste jaki bat ere, bai igandeko bazkariko garbantzuez ari naiz. Zenbate- tan entzun ote dugu, inoiz jan dituzten garbantzurik onenak igandeko herri bazkarikoak direla edo halako garbantzurik se- kula ez dutela jango… Baina nork prestatu ditu? Bai, iñauterie- tan dantzan eta parrandan gabiltzan bitartean, guk bazkaltzeko sukaldean gelditu behar duenik ere bada. Urtero etenik gabe garbantzu mundialak prestatzen dituzten sukaldariak herriko tabernari eta boluntarioak dira eta beraz, txalo eta eskerrik be- roenak hauentzat ere! Hitz joko eta orri zuri artetik beraz, aurtengoan artirin eta el- tze artean ezkutatzen diren horien lana goraipatu nahi genuke. Mila mila esker iñauteriak horrela gozarazteagatik! BIBA ZUEK! Artirinetaeltzearteanezkutatzendirenhoriei... Lizartzako ihauteriak 2016 5
  • 6. Ihauteriak 2015 Antzezlana abiadura handian hasi zen. Ihauterieihasieraematekoaurtengoanbegiranortzuketorriziren. Bakoitza bere lekuan jarri eta, eman hasiera festari,.... Nolaez,ezdagofestarikIhauterietakoalkateetazinegotzirikgabe. Dantzariak ere prestaketa lanetan hasiak ziren ordurako. Txekorra ere izuturik geratu zen. 6
  • 7. Ikusleen artean ere Ebola zuenik ba ote zen begira egon ziren,... Bi hauek beti bezala, nahiko algara eragin zuten,... Azterketa guztiak egin ondoren dantzarien lana. Fin aritu ziren urteko izerdiak emandako emaitzak agertzen. Lana egin ondoren otorduak izan du lekua. Sukaldari finak janari ezin hobea. Kantu poteoa bazkal osteko plana,... 7
  • 8. I h a u t e r i a k Txarangaren ordezkoak ere ausartu ziren aurpegia ematera. Eztarriak ondo berotuta zeuden ordurako. Dantzariak baserriz baserri dabiltzan bitartean, beste batzuk,... Dantzariak mendi buelta egin ondoren danok elkartuta plaza bidean musika soinuaz. Hauek ere musika jotzen bakarrik ez, edaten ere ederki ikasi dute. Txikitatik odolean ihauteria. ....kaleak berotzen hasiak ziren. 8
  • 9. 2 0 1 5 Bazkaltzeko ordua, frontoia txiki geratu zen. Igandea, dantzariak kalez kale dantzak erakusten. Hauek ere jango lukete,... Ez dute denborarik galdu, urtetik urtera hobetzen ari dira. Itxura bai ederra.... Bazkal osteko animazioa hasi eta,...aurten zer eskainiko ote digute? Ilunabarra, eta nola ez, taloak egiteko prest zeuden. 9
  • 10. I h a u t e r i a k 2 0 1 5 Hau lana, zenbakiak gora eta zenbakiak bera. Bingoan jolasten jarri gaituzte danok. Saririk jaso zuenik ere izan zen. Oilaskoak ere banatu ziren urteroko legez. Txerrikumea ez dakit baina, norbait irrifarre ederrarekin joan zen etxera. Joxe Mari Zinkunegi izan zen aurten frontoian bazkaltzen geundenetatik helduena, bertso eta guzti agurtu gintuen. 10
  • 11. Eskolakomozorrofesta Jaiki zaitezte lizartzatarrok, gaur hasten zaigu ihau- teria… Bai herriko eskolako haurrek ematen die ihauteriei hasiera eta iaz egin zuten mozorro fes- tan bazen ohe eta guzti kalera irten zenik ere! Saltoka eta kalejiran ibili arren amets izugarri bat izan omen zuten. Lizartza bat batean, ozea- nozabaleangaldurikoirlabatomenzenetaber- tan, piratek altxor eder bat gorde zuten. Altxor hori berreskuratu eta museora eraman nahi izan zuten urpekariak agertu ziren orduan, euren oxige- no botila eta jantzi dotoreekin, ederki murgiltzen ziren ihauteriko uretan. Baina, baziren lapur maltzurrak ere, li- zartzako eskolako piraten altxorra lapurtu nahi zutenak eta hauen atzetik polizia…uhhhh hura amets gaiztoa! Eskerrak, azkenean dantza eta irrintzi artean guztiak esnatu eta ihauterietanzeudelakonturatuziren!Ikusiikusi…AZEFESTAAAA!!!! AUPA ZUEK! Aurtengoa prestatu al duzue? Lizartzako ihauteriak 2016 11
  • 12. Zer dira zuentzat Lizartzako Ihauteriak? Ihauteriak lagunekin zein familiarekin ondo pasatze- ko egunak izaten dira guretzat, polita izaten da urtean zehar bakoitza bere aldetik ibili ondoren elkarrekin den- bora pasatzea. Ihauteriak direnean, eskolan azterketa garaia izaten dugu eta ondo etortzen zaigu deskonekta- tzeko. Laburbilduz, ihauteriak eskolaz ahazteko eta elka- rrekin ondo pasatzeko egunak izaten dira guretzat. Ihauterietan gustokoena? Igandeko bazkaria dugu gustukoen. Aurreko urtera arte bazkaldu soilik egiten genuen baina aurreko ur- tean zerbitzari bezala aritu ginen gutako batzuk eta oso esperientzia polita izan zen. Igande arratsaldean fron- toian giro polita sortzen da, herritar guztiok parte har dezakegun ekintzak egoten dira, egiten duten antzerkia dibertigarria izaten da eta herritar asko elkartzen gara. Frontoian berogailuak jartzen dituztelako ere gustatzen zaigu igandeko bazkaria, barruan goxo-goxo egoten de- lako kanpoan hotza egiten duen bitartean. Zerbait aldatuko zenuke? zer? Orokorrean ez genuke ezer aldatuko, baina zerbait esatekotan kontzertu edo kantaldiren bat jartzea gusta- Taldeka urtez urte Taldeka edo banaka jantzi mozorroa eta irten kalera! Ihauteriak gainean ditugu, gazte hauen ilusioa ikusi besterik ez da! Galdera hauen erantzunekin batera aurtengo mozorroa ere martxan omen da! 2016 Lizartzako ihauteriak 12
  • 13. tuko litzaiguke. Urte batean karaokea izan zen igandean bazkaldu ondoren eta oso ondo pasa genuen, hori erre- pikatzea ez litzateke gaizki egongo. Izaten al dezue inoren laguntzarik karroza edo mozorroa prestatzeko garaian? Hasieran, mozorroak erosi egiten genituen, eta gura- soek erosten laguntzen ziguten, baina azken urteetan, etxean ditugun materialekin egiten saiatzen gara mo- zorroak. Askotan materialen bat behar badugu gura- soek erosten digute, baina mozorroa montatu guk egi- ten dugu . Mozorroa egiten zaila bada, josi behar bada... amonei edo jostunen bati eskatzen diogu laguntza. Hala ere, mozorroak ez dira egiteko zailak izaten eta azkenal- dian laguntza gutxi behar izaten dugu. Nondik nora bururatzen zaizkizue mozorro ezberdinen ideiak? Normalean bilerak egiten dituzue ihauterien aurretik? Gehienak bakoitzari batbatean bururatutako erokeriak izaten dira, baina beste herrietan ikusitako eta gustatu- tako ideiak ere proposatzen ditugu eta askotan interne- ten dauden ideiak begiratzen ditugu. Gehienetan, batera gauden momentuetan hitz egiten dugu edo eskolarako bidean, eta bestela, whatsappeko talde bat egina dugu eta bertan idazten dugu. Ideiak oso goiz bururatzen zaizkigun arren, ihauteriak gainean ditugun arte ez gara ados jartzen eta azken momentuan mozorrorik errazena aukeratu eta presaka prestatu behar izaten dugu. Gogoratzen al zarete zein mozorrorekin pasatu zenuten hobetoen? Zombiz mozorrotu ginenean oso ondo pasa genuen. Gure adineko neska mutil gehienak batera atera ginen eta oso talde handia ginen, gure artean giro ona izan genuen eta momentu dibertigarriak igaro genituen guz- tiok batera. Beste urteetan talde txikiagoa ateratzen gara eta ez dugu horrenbesteko festa izaten. Urte horretan, mozorroa jantzita baino hobeto pasa genuen presta- tzen. Arropak puskatu eta gorriz pintatu behar genituen, ikaragarrizko kuxidadea montatu genuen! Aurtengo ihauterietako burutapenik bai? Ideiak baditugu baina aurten ere berandu gabiltza eta oraindik ez gara ezer prestatzen hasi. Hala ere, mo- zorroa sekretua izaten da eta ez dugu hemen ezer kon- tatuko. Ikusi nahi duenak, ihauteriak iritsi arte itxaron beharko du. Lizartzako ihauteriak 2016 13
  • 14. Otsolar DantzaTaldearen ekitaldiak Otsolar dantza taldeak, ikastaroak eskaintzeaz gain, ekitaldi batzuk antolatzen ditu herrian. Honez gain, herrian eta herritik kanpo antolatzen diren beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzen du urtean zehar. Hona hemen 2015. urtean Otsolarrek izan dituen ekitaldiak. Erregeen etorrera Erregeei ongi etorria emateko taldeko txikienek dantza egin zieten urtarrilaren 5ean. DantzaritxikiTolosanetaAnoetan Taldeko txikienek beste herrietako dantzariekin batera urtean zehar ikasitakoa Tolosan eta Anoetan era- kusteko aukera izan zuten. Ihauteriak Ihauteriak dira Otsolarrentzat egu- nikgarrantzitsuenetakoak.Berrikun- tza moduan, 2015 urtean argazki erakustaldia antolatu zen. Herrita- rrei ihauterietan ateratako argazkiak helarazteko eskatu zitzaien eta on- doren, kulturgunean ikusi ahal izan genituen jasotako argazkiak. Jakina den bezala, Lizartzako ihauteriek dantzarekin lotura es- tua dute, beraz, etengabe izaten da dantzak ikusteko aukera, bai baserrietako eta kaleko puska bil- tzean eta baita emanaldietan ere. Erromeri eguna Hirugarren erromeri eguna ospatu zen ekainaren 6ean. Tolosako Uda- berri dantza taldekoak izan geni- tuengonbidatuetaplazadantzekin eman genion hasiera egunari. On- doren, poteoaren txanda iritsi zen etajarraianbazkariaizanzenplazan kantu saio eta guzti. Arratsaldean Unsain taldeak alaitu zuen giroa eta sagardo eta pintxo dastaketa ere izanzenberrikuntzamoduan. 2016 Lizartzako ihauteriak 14
  • 15. Gure esku dago Otsolar dantza taldeak parte hartu zuen Gure esku dago ekimenean. Lizartzan ospatu zen ehuntze egu- nean han izan ginen gure oihal zatia apaintzen,etaDonostiakoAnoetaes- tadioan burutu zen ekitaldian agurra dantzatu genuen Gipuzkoako beste herrietako dantzariekin batera. San Juan sua San Juan bezperan suaren in- guruan dantzatu zuten taldeko gaztetxoek. Festak Herriko festetan ere izaten du le- kua dantzak eta aurtengoan ezin zuen gutxiago izan, dantza ema- naldia eta dantza soka izan ziren ikusgai Otsolarren eskutik. Azkaraten dantza emanaldia Urte askotan zehar eskaini izan duen, baina azken urteetan galdua izan duen emanaldi bat berresku- ratu du aurten Otsolarrek, Azkara- tekoa hain zuzen ere. Txikien eta gaztetxoen taldea izan ziren San Fermin eguna alaitzen. Gabonak Olentzeroren etorreran ere ezin zen dantza falta eta hantxe izan ziren taldeko gaztetxoak. Ekitaldi hauez gain, omenaldi eta ezkontzetan ere hartu du par- te Otsolar Dantza Taldeak. Aurten- go omenaldiak, Ina Zeberio hil zu- teneko XVII. urteurrena eta Maria Esnaolaren 100. urtebetetzea izan dira. Lizartzako ihauteriak 2016 15
  • 16. Zer egin dugu Lizartzan 2015ean 2015-01-01 Otsabiora igoera. 2015-03-08 Emakumeen eguna. 2015-03-18 korrika txikia. 2015-05-11tik 2015-05-15era eskolaren astea. 2015-01-05 Erregeen etorrera. 2015-03-14 Lizartzako Udala SariaTxirrindulari proba. 2015-04-25 Ehuntze eguna. 2015-06-19 Zartapa! antzerki ikuskizuna. 2016 Lizartzako ihauteriak 16
  • 17. 2015-06-23 San Juan sua. 2015-09-04tik 2015-09-08ra festak. 2015-09-20 Lizartzatikmendizmendietxera! 2015-10-30 Lasa eta Zabala filma Gaztetxearen eskutik. 2015-11-24 Jauzia proiektuaren aurkezpena. 2015-07-18 Gazte eune. 2015-08-26Sahararhaurrekinjolasean. Lizartzako ihauteriak 2016 17
  • 18. Zer egin dugu Lizartzan 2015ean 2015-12-03 Euskararen eguna. 2015-12-04 Ipuin kontaketa. 2015-12-24 gabonak. 2015-12-31 Gure Esku Dago ekimena. 2015-12-29 haur parkea. 2015-12-29 ipuin kontaketa. 2015-12-31 San Silbestre herri krosa. 2016 Lizartzako ihauteriak 18
  • 19. Kirola Eñaut Balerdik 12 urte ditu eta futbolean jokatzen du. Joan den azaroanLloretdeMar-enjokatuzentxapelketainternazionalean lehenengo postua lortu berri du. Egin diezazkiogun galdera ba- tzukberariburuzgehiagojakiteko… KaixoEñaut.Nondikdatorkizufutbolerakozaletasuna? Probatu egin nahi nuen eta Lizartzako taldean hasi nin- tzen eta gustatu egin zitzaidan. Geroztik futbolean joka- tzen jarraitzen dut. Futbolakmodalitateaskoditu(aretofutbola,futbol11, futbol7,…),zukzeinpraktikatzendituzu? Nikfutbol11etaaretofutboleanjokatzendut.Futbol11- an aurten hasi naiz baina areto futbolean 9 urtetatik nabil. Zeintaldetanjokatzenduzuetanongoakdira? Futbol 11n jokatzen dudan taldearen izena Danena-A- marozBda,Zizurkilekoa,etaaretofutbolean taldeaskotan jokatu izan dut. 9-10-11 urterekin Lizartzako taldean eta 12rekin Ikaztegietakoan. Aurten Gael taldean nabil, talde hau herri txiki askotako jendeaz osatuta dago. LloretdeMar-ennazioartekotxapelketairabaziduzuela entzundut.Kontaiguzutxapelketanolajoanzaizueneta pasatakoesperientzia Txapelketa hau Azaroaren 15-etik 19ra bitartean joka- tu zen. Zortzi talde ginen: Katalunia, Lloret de Mar-eko bi, Errusia, Australiako bi, Israel, Gambia eta gu. Bi futbol modalitatera jokatu genuen: areto futbola (6. geratu gi- nen) eta mikrofutsal (1. eta 2. geratu ginen). Jokalariak 2003-koak edo 2002-koak ziren, baina gure taldean denak 2003-koak ginen. Partidu asko jokatu genituen eta dene- tatik egin genuen, irabazi, galdu eta berdindu. Oso ondo pasa genuen eta errepikatzeko moduko esperientzia bat dela uste dut. Aretofutbolaezagutzendugubainazerda“mikrofutsal”? Mikrofutsal beste futbol modalitate bat da, baina dena txikiagoan (porteriak, zelaia...). Arauak ere asko aldatzen dira, ez du areto futbolarekin zer ikusirik. Zenbatmutil/neskajoanzaretehemendiktxapelketa jokatzera? Hamar mutil joan gara jokalari bezala; Igeldoko bat, Ale- giko bat, Abaltzisketako bat, Altzoko bi, Ikaztegietako bat, Baliarraingo bat, Leaburuko bat, Belauntzako bat eta ni. Hoietaz gain bi guraso eta entrenatzailea ere joan dira. Nazioartekotxapelketahauekaskotanizatenaldira? Ez nago seguru, baina uste dut urtero ospatzen dela Normaleanzetxapelketajokatzendituzuehemenurteanzehar? Areto futbolean, herri txikietako taldeak jokatzen dugu elkarren kontra. Pentsatzendutgaztetxoguztieibezelafutbolariprofesional izateakilusioaegingolizukela.Bainaaukerahoriiritsikoez balitz,zergustatukolitzaizukeizateaetorkizunean? Gorputz Hezkuntzako irakaslea izatea gustatuko litzai- dake. Kuriositatez,Reala,AthleticedoEibar? Ni berez Real Madrilen jarraitzalea naiz, baina hiru hoie- tako bat aukeratu behar banu, Athletic esango nuke. Etabukatzeko,futbolzalebatieginbeharrekogaldera: CristianoedoMessi? Nire ustez biak izugarrizko futbolariak dira, baina bat au- keratu beharko banu, nahiz eta Real Madrilen jarraitzailea izan, Messi aukeratuko nuke. Ronaldoren gainetik dagoela uste dut. Lizartzako ihauteriak 2016 19
  • 20. Pasa den urtean bezala, aurten ere, Euskara ikasta- roak antolatu ditu Udalak. Aurten gainera berrikuntzak daude bi talde sortu bait dira: bat goizean eta bestea arratsaldean. Bertan, maila ezberdinetako ikasleak el- kartzen dira euskaraz gozatzeko eta ikasteko. Goizeko taldea, astelehen eta asteazkenetan 9:00eta- tik 10:45era elkartzen da liburutegian. Bertan, pasa den ikasturteko ikasleak eta ikasle berri batzuk elkartzen dira euskara ikasteko asmoz. Talde hau 7 ikaslez osatuta dago eta ikasle orendaindar bat ere badago bertan. Arratsaldeko taldea berriz, berria da. Euskara hobetze- ko eta gehiago ikasi nahi zuten herritar batzuk zeudela ikusiz, deialdia zabaldu eta taldea sortzeko behar zen kopurua osatzea lortu zuten. Maila handiko eta ertaine- ko 8 ikasle hauek astearte eta ostegunetan 14:15etatik 16:15era elkartzen dira beraien euskara maila hobetze- ko asmoz. Aipatzekoa da bi talde hauetan dagoen giroa. Irakasle eta ikasleen arteko harremana oso ona da, dagoeneko afariren bat ere egina bait dute. Hori bai, oraindik helburu batzuk lortzeko dituztela ere esan dute. Hurrengo urrats horietako bat mintzala- gunak lortzea da. Mintzalagunek duten garrantzia azpi- marratu dute, beraien maila hobetzeko hitz egitea ezin- bestekoa dela bait diote, horregatik guztiok animatzen gaituzte beraiekin elkartu eta kafetxo bat hartuz, pasea- tuz edo momentu lasai batez euskaraz hitz egiteko. Be- raz, tartetxoren bat baduzue, animatu eta mintzalagun izan zaitez, esperientzia polita izan daiteke eta! Euskara ikastaroak Lizartzan 2016 Lizartzako ihauteriak 20
  • 21. 2015ean GURE ARTETIK agurtutakoak • Joxe Ramon Garmendia Artola 2015-01-18 82 urte • Martina Sarasola Balerdi 2015-02-13 79 urte • Mª Pilar Ostillun Loitegi 2015-02-13 92 urte • Manolo Ibarguren Bolinaga 2015-03-12 85 urte • Anttoni Arruabarrena Sarasola 2015-07-04 96 urte • Manuela Lopetegi Oliden 2015-09-07 90 urte • Franzisko Lasa Etxeberria 2015-12-15 70 urte • Joxe Mª Ugartemendia Etxeberria 2015-12-15 74 urte 2015ean GURE ARTERA ETORRITAKOAK Udane Bengoetxea Urkiza (Otsailak 4) Izar Tejeria Lauroba (Irailak 8) Ane Olaetxea Zubiria (Apirilak 4) Haitz Azpiroz Beristain (Irailak 9) Ander Ferrero Zazpe (Maiatzak 27) Ane Arozena Saralegi (Abenduak 8) Naroa Arteaga Lopetegi (Uztailak 28) Lizartzako ihauteriak 2016 21
  • 22. Bada Lizartzan, Leaburuko Baratzondo baserrian 1915eko urriaren 18anjaiozenetxekoandre bat,zeinak100urtebetedituenjoanden urtean, eta erronka berri bat ezarri digu denoi, inor haustea ausar- tzenbadabehintzat.Lizartzaninorezdagogoratzenaurretiknorbait adin horretara iritsi denik. Izan ere, ez da erraza, eta berak man- tentzen duen bizi kalitatearekin oraindik zailagoa. Bera Maria Esnaola dugu. Duela hiru hilabete 100 urte bete zenituen, aspaldiko zalantza izango zen“ehunkakoa”betetzera iritsi edo ez, eta behin helburua beteta nola sentitzen zara orain? Oso pozik eta gustora… aurrera joateko gogoakin bai- no… hori nola zaila izango baitan, ze ingoa ba, eskatu eingo deu eta irixten bada ondo, bizitzeko poza beha- rrezkoena!! Zaindu ere denak ongi egiten naute eta horrek ere asko balio du. Osasunez ondo al zabiltza? Bai, nere adineako nahiko ongi, eta jateko ere ez daukat inongo erregimenik egin beharrik ere. Lizartzan lehen 100 urteduna izateak nolabaiteko ospea ere eman dizu, zure neskakoxkor garaiean inoiz pentsatu al zenuen hainbeste urte bizitzea? Ezta pentsatu ere holakorik, orduan baserrian lana asko egin behar izaten zan, eta oraindik umea nintzela Leaburutik egunero Tolosara esne partitzea, marmita handie ezin jaso eta txikie erosi zi- daten. MariaEsnaolaArregi (Lizartzakomendeduna) Zorionak 22 2016 Lizartzako ihauteriak
  • 23. 100 urtek askotarako ematen dute eta gaztetan ilusio asko izango zenituen, eta seguruenik haietako asko ere kunplittuta izango dituzu, zein gertakizun izanda gehien poztu zaituena? Bai, bai, pixkana-pixkana betetzen joan naiz, pozik ezkondu nintzen, gizon ona toka- tu zitzaidan eta baserri onekoa. Bixenterekin ezkondu eta Lizartzara etorri zinen bizitzera Basaitzenea baserrira, nolakoa zen 1940 inguruko Lizartza? Oso bizimodu diferentea, baserrian lan asko egiten zen garai hartan, gaur ez beza- la. Meza entzutea ere aurreneko gauza egin behar izaten zen, familian ere beste erres- peto bat. Ihauteriak ere ate joka daude, egiten al zen Leaburun ihauteririk? Ez nuen ezagutu nik holakorik, gerra ezagutu nuen gaztea nintzela, kontsejuan izeba-osabei laguntzen ari- tzen nintzen eta dena utzita aldegin behar izan genuen. Alde batetik nazionalistak (rojos separatistas deitzen zien) eta bestetik Nafarroatik sartutako frankistak. Fren- tea sortu zan Leaburun eta batzuk Izaskundik eta bes- teak Leaburutik tiroka, sekulako txikizioa egin zuten. Eli- zak ere ederki nozittu zun tiroketa eta Kontseju eta Torre baserria erabat txikittuta geratu ziren. Gaztelutik behera frankistak ikusi zituztenean, gorrik esan ziguten dena uzteko zegoen bezala eta gure buruak salbatzeko, kotxe blindatuan sartu eta Baratzondoaño eraman gintuzten eta hantxe salbatu ginen. Bonbakin hasten zirenean ura ixtillue!! Haik historik!!Jainkoak beste inork ez daki ze pa- satu zien ordun. Eta ondorengo exkaxie!! Zure ustez zein da sekretua adin honetara hain ondo iristeko? Zein da zure kontsejua? Batak bestekin ondo ematea. Ordun ere horixe zen kaltea. Eta Lizartzako aspaldiko ihauterietaz zer duzu gogoan? Sekulako suak eta izaten ziren, mozorroak blusa bel- tzakin eta dantzariak ere ikuiluko atearen ondoa etor- tzen zien saski handi batekin, eta eskatzen zuten dagoe- netik emateko. Bukatzeko 100urte hauetako munduaren bueltak ikusita, zer diozu etorkizunaz? Okerragoa, oraindik eta bizio geio eta… gu konforme- go bizittu izan gea zegoenakin. Mariak gauza asko bizitu ditu onak eta tartean min- gotzak ere bai, baina bizipozik inoiz ez du galdu, bizi- tza bakarra dugunez asko gustatzen zaizkio oporrak eta egun pasak, igandetako mezak eta Ihauteriak bezalako festak. Adinean aurrera doan neurrian gorputzak lagun- tzen duenean aprobetxatu behar, 100.urteko ospaki- zunean ere bikain pasa zuela esan zigun familiaz ingu- ratuta. Orain asko zaintzea ere tokatzen zaio, bizitzari beste kate maila bat gehiago eransteko aurtengoan. ZORIONAK ETA URTE ASKOAN IZAN DADILA MARIA !! Lizartzako ihauteriak 2016 23
  • 24. Haitz Agirrebarrenaren atxiloketa Frantziako Poliziak Haitz Agirre- barrena, Jean Francois Magis, Teo Salomon eta Alex Feldman gazteak atxilotu zituen urtarrilaren 27 goi- zean, Iparraldean. Antza denez “EH ez dago salgai!” kanpainaren hari- ra eginiko ekintzengatik etorri dira atxiloketak. Urtarrilaren 29an kar- gurik gabe aske geratu zen. Martin Garitanoren bisita Gipuzkoako diputatu nagusia Li- zartzan izan zen bertako errealita- tearen argazki osatuago bat izateko eta premiarik handienak zein diren jakiteko asmoarekin, Herritarrekin herrira ekimenaren barruan mar- txoaren 26an. Udaletxean hasi zuen bisita, ondoren eskola txikira joan zen eta guraso elkartearekin elkar- tu zen. Erretirodunekin ere egon zen eta baratze komunitarioak eta hondakin organikoa biltzeko gunea ere bisitatu zituen. Tolosaldeko Ataria hedabidearekin hitzarmena Atariak Ibarraldeko 7 udalekin si- natu zuen lankidetza hitzarmena, horien artean Lizartzako udalare- kin 3 urterako lan hitzarmena. Hel- burua, euskararen normalizazioan urratsak ematen jarraitzea da. Bide horretan ezinbestekoa da euska- razko komunikabideen jarduna eta eskualdeko udal gehienek babestu dute Tolosaldeko Komunikazio Tal- dearen proiektua. Lan hitzarmena sinatzen duten udalek Tolosaldeko Ataria egunkaria, Ataria Irratia eta webgunea babesteko; udalek eta Atariak informazioa trukatzeko; eta herrietako eragileen parte hartzea bultzatzeko konpromisoa hartzen dute, komunikazio proiektua indar- tze aldera. Jaka promozio mailako binakako txapeldun Erik Jakak eta Xabier Tolosak pro- mozio mailako txapela irabazi zuten apirilaren 25ean Iruñean, Rico-La- runberi 17-22 irabazi ondoren. Fi- nala ez zuten ongi hasi eskualdeko pilotariek, baina Jaka jokoan sartu zenean, guztia aldatu zen, marka- gailua irauli eta txapela jantzi bai- tzuten Lizartzarrak eta Anoetarrak. Lizartzan zer berri? Hemenduzue2015.urteankomunikabideekLizartzaetaLizartzarreninguruanargitaratutakoa. 2016 Lizartzako ihauteriak 24
  • 25. Leire Gordok hartu du Lizartzako alkatetza EH Bildu eta PP ziren Lizartzako aukera bakarrak eta lehenengoak lortu zituen boto gehien, 240. PPk 12 lortu zituen. 7 hautetsiak hortaz EH Bildukoak dira eta Leire Gordo da alkatea. Gure esku dago Donostian 5.500 boluntario aritu ziren Eus- kal Herri osoan zehar guztia ondo joan zedin lanean. Horien artean Li- zartzarrek ez zuten hutsik egin. Mikel Olaetxea lau’terdiko pilota txapelketan Iaz txapelketa bikaina egin arren, partida bakarra galduta tanto go- ra-beheragatik geratu zen finaletik kanpora, behe-behetik heldu behar izan zion aurten ere 4 eta erdiko txapelketari lizartzarrak. Irribarriari 22-21 irabazita, bulegoetan kendu zioten lekua berreskuratzeko lehen urratsa eman zuen Beotibarren. Bai- na urriaren 9an Artolak 17-22 ira- bazi ondoren, txapelketatik kanpo gelditu zen. Erik Jaka promozioko lau t´erdiko finalista Erik bikain hasi zen, 4-12 jarriz. Baina partidaren bigarren zatian behera egin zuen, Gorka fisikoki gailendu eta 22-18 amaitu zen par- tida. Peio Olanoren epaiketa Eskualdeko lau herritarren (Peio Olano, Luis Iruretagoiena ‘Suni’, Goio Jimenez eta Juan Mari Muji- ka Dorronsoro) aurkako epaiketa abiatu zen abenduaren 9an Auzite- gi Nazionalean. 2001ean Jose Maria Aznar Espainiako orduko gobernu- burua hiltzen saiatzea leporatuta. Laurek ukatu zuten atentatu saioan parte hartu izana, eta Iruretagoie- nak ez beste guztiek ukatu zuten ETAko kide direla epaiketan. Gaine- ra, Guardia Zibilaren aurrean egini- ko inkulpazioak torturapean egin zituela adierazi zuen Olanok. Epai- ketaren amaieran, fiskalak berretsi egin zituen hasierako zigor eskae- rak, 72 urteko zigorra Iruretagoie- narentzat, eta 71 urteko zigorra gainerakoentzat. Hala ere, fiskalak aitortu zuen ez zegoela auzipera- tuen aurkako proba zehatzik, izan ere, aurkeztu zuten proba bakarra Peiok torturapean egindako dekla- razioak dira, eta Olanok ez zituen berretsi epailearen aurrean. Defen- tsaren abokatuek absoluzioa eska- tu zuten, eta epaiaren zain geratu dira auzipetuak. Eskualdetik eta Ataunetik berrogeita bat pertsona joan ziren autobusez Madrilera, au- zipetuei babesa ematera. Lizartzako ihauteriak 2016 25
  • 26. Zentzugabekeria non hasten da, hantxe hasten da “Instituciones penitenciarias” Badatoz 2016ko ihauteriak, badira urte batzuk Euskal Herriko politika itxa- ropenez bete zena, be- netako bakea, betirako bakea elkarbizitzan eta giza eskubideetan, guztien errespetuan oinarritutako bakea egiteko aukera izango ote genuen euskaldunok? Urteak badoaz aurrera eta jen- dearte batek pairatu behar duguna gorrotoan oinarritutako mendekua besterik ez da. “Asteburu honetan, Puerto de Santa Mariako eta Se- villako espetxean egon gara gure anaiak bixitatzen eta bueltan ekarri dudan amorrua, inpotentzia eta samina azaldu nahi dizuet, medio gutxietan azaltzen da pre- soek, familiak eta lagunek jasaten dugun injustizia eta ihauterietako aldizkariak ematen duen aukera aprobe- txatu nahi dut. Arratsalde eta gau osoa autobusean igaro ondoren Ai- torrekin egoteko aukera izan genuen, hilabetean behin dagokion bi orduko bisa bisa egin ge- nuen eta 40 minu- tuko aurrez aurre- koa kristal lodi batek banatzen gintuelarik. Hamaiketakoa, jolastu, herriko azken berriak erre- pasatu, egunean jartzen saiatu ginen, ea zer moduz dagoen eta ongi, beti ongi esaten digute eta bai gustora egon ginen. Hilabete horretan funtzionarioen miaketa izan omen zuen eta irteeran bere zeldan zituen gauza batzuk jaso behar genituela, zeldan eduki ezin ditzazkelako, zer izango eta; flexo bat ikasteko erabiltzen duen argitxoa, termoa ura epel mantentzeko erabiltzen zuena, walma- nak musika entzuteko erabiltzen zuena, bentiladorea udarako beroei aurre egiteko erabiltzen duena,…. Puff gauza hauek ikusirik zentzu gabeko miaketa bat izan zela argi dago izorratzea beste helbururik ez duen mia- keta. Gauza guztiak hartu eta SevillaraTxusengana.Txus ar- tista da bai 40 minutu badira ere kristal batek sakabana- tzen gintuena eta bere ahotsa telefonillo batetik entzu- 2016 Lizartzako ihauteriak 26
  • 27. ten bagenuen ere, bi iloba txikiak lokutorio txiki batean entretenitzeko moldatu zen, artista behar du izan bai, sudur urdin bat jarri eta pailozaoarena egiten egon gi- nen, noski hartu genuen tartetxoa azken berriak emate- ko eta agur esateko unea iritsi zen, kristala zeharkatzen dituen muxu potoloak bidali, agurtu, eta bueltan etxera abiatzeko ordua.” Guzti honek, 2 gau ia lorik egin gabe, kartera hustuta eta anaiak estatuko beste puntan, kartzelako zentzuga- bekeriaren esku uzteak mina, amorrua eta inpotentzia ematen du. Dispertsioak, kartzela politikak gorrotoa eta amorrua elikatzeko oso baliagarriak dira baina bakegin- tzatarako eta elkarbizitzarako aurkari zuzenak. Garikoitz ere,Txusen moduan Sevilla II-n aurkitzen da, herritik 950km.tara. Askok galdetzen digute ea zer mo- duz dagoen, eta gehienetan gure erantzuna ONDO iza- ten da, baina kontutan hartu behar da, dauden egoeran bizitzea ez dela batere xamurra izaten. Egunerokotasunari begiratuaz, 4 orduz bakarrik ate- ratzen dira zeldatik patiora, otorduak ere norberak bere zeldan bakarrik egiten ditu. Patiora ateratzen direnean berriz, 50 metro karratu eskaseko patio txiki bat izaten dute, eta bertan beste bi kideekin bakarrik egoteko au- kera izaten dute, kartzeleroez gain, ez dutelarik beste pertsona gehiagorik ikusten egunean zehar. Etxekoekin egunean 5 minutuko deia egiteko aukera izaten du. Zuetako askorentzat deia ezerren pare izan- go da, baina guretzat dei hori aberatsa izaten da, ber- tan bere ahotsa entzunaz, ondo dagoen edo ez igarri genezake, gure eguneroko oharrak antolatzeko auke- ra ematen digu. Arratsaldetan deitzen duenean alaba zaharrenarekin hitz egiteko aukera izaten du, baino zai- la gertatzen zaigu batzuetan nahi bezalako deia izatea, alabaren hitz egiteko nahia ez baita beti bera izaten. Garikin, hilean behin elkartzen gara. Azkenaldian tre- nez joaten gara, eta horrek ere bi hilabete lehenagoko lanak; bileteak begiratzeak, autoa alokatzea, hostala hartzeak, bere buruhausteak ere ematen dizkigu, eta ze esanik ez behin bidaian jartzen garenean, eguneko 20 ordutan, 3 metro karratuko zeldan bahiturik eta pre- so dauden gure senideentzat. Eurentzako gure bidaiak kezka iturri izaten dira, eta ez dira lasaitzen espetxean aurrez aurre ikusi arte. Baina behin bere ondoan gaudela, aita alaben artean sortzen den konexio festa sekulakoa izaten da, denok bertatik indarberrituta ateratzen gara, asteburu ederra igarotzen dugu, baino gero aldapa gora etortzen da, hurrengo hilabeterarte ez baitugu aukerarik aurrez au- rre egoteko. Beno, ihauteriak gainean ditugula ikusita eta urta- rrilak 9ko elkartasun uholdea jasota, ezin gera gaitez- ke, IRAILAK 20ean, HERRIKO PRESOEN ALDEKO MENDI MARTXAK jasotako zuen harrera beroa aipatu gabe. Guretzat izugarria izan zen, bertan jaso genuen babes bero hori. Hunkigarria eta aldi berean aurrera jarraitze- ko bultzadatxoa izan zen. Beraz, guztiok batuta eta el- karlanean, mugitu beharko ditugu harri (estatu) mugie- zin horiek!. Goza dezagun ihauterietaz eta gure irrintzi eta mo- zorro festa giroak entzun ditzatela, etxetik urrun bahitu- rik dauden gure mutilek!! MAITE ZAITUZTEGU!!!! Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak. Lizartzako ihauteriak 2016 27
  • 28. Pasa den urtean, abuztuko egun batean, Saharar hau- rrek bisita egin ziguten. Tolosaldeako herri batzuetako familietan zeuden haurrak gonbidatuak izan ziren egu- na pasatzera, horien artean Lizartzan jaio zen 8 urteko neska, Ana Benda. Egun zoragarria pasa zuten denak elkarrekin, jolasean. Haur horiek aipatzen ditugunean, ezin dugu ahaz- tu herri honek bizi izan duen historia eta oraindik bizi dituzten baldintza gogorrak. Espainiako eta Marokoko gobernuak herri hau zapaldu eta baztertu ondoren, Ar- geliako desertuaren mendebaldean kokaturik dauden errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira sahararrak. Egoe- ra eta baldintza oso gorretan bizi dira, alde batetik ingu- rua eta klima latzak direlako eta bestetik jendeak eskaini eta ematen dieten laguntzei esker bizi direlako. Gainera, azken aldian izandako uholdeak direla eta baldintzak gogortu egin dira, kanpamentuak suntsituak baitaude eta ondorioz mendira ihes egin behar izan baitute berri- ro hasi ahal izateko. Argi dago herri honek erantzun baten beharra duela bizi duin bat lortu ahal izateko. Gaur egun elkarte des- berdinek eta boluntarioek egiten duten lanari esker bizi dira. Hauei laguntzeko ekimen asko daude eta buru- tzen dira. Horietako batzuk haurrei zuzenduak daude, eta adibide dira udaran gonbidatuak izan ziren haurrak. Ekimen hau Oporrak Bakean taldeak sortu duen pro- grama bat da eta hauen helburu orokorra bi hilabetez, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak errefuxiatu kanpamen- dutik ateratzea da udaran pairatzen diren tenperatura altuetatik babesteko. Horretaz gain, mediku azterketak egin, elikadura gabeziaren ondorioz sortutako kalteei aurre egin eta saharar herriak pairatzen duen egoera ezagutarazi eta familien arteko harremana estutzea du helburu. Elkarbizitza hauek oso aberasgarriak dira bi aldeen- tzat, alde batetik haurrak bere testuingurutik atera eta gauza desberdinak ikasten dituelako eta beste alde- tik guk herri xume honek dituen baloreak, kultura eta egoera ezagutzen dugulako. Programa honetan (http://oporrakbakean.jimdo. com/euskara/oporrak-bakean/) nahi duen orok parte hartu dezake, denbora librea eta gogoa besterik ez da behar. Animatu, aukera polita izan baitaiteke koopera- tuz udara desberdin eta aberasgarri bat igarotzeko!! Lizartzako Sahararren lagunak 2016 Lizartzako ihauteriak 28
  • 29. Apaindu ditzagun balkoiak! Azkenurte hauetanbezala aurtengoanereherrianihauterietanbalkoirikpolitena,eleganteena,bereziena…saritukodugu.Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria“La Perla“Talasoterapia zentroan bi pertsonentzako zirkuitua izango da. Iaz Nagore Esnaola izan zen sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!! Lizartzako ihauteriak 2016 29
  • 30. 17 urtetik beherakoek mozorro- tuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) ihauteri ondoren emango den afarira joan ahal izateko ezin- bestekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. Listak urta- rrilaren 28an jasoko dira. printzak Bazkari txartela salgai urtarrilak 28 arte: HELDUAK 20 € HAURRAK 12 € (14 urte artekoak) Aurtengoan, argazki lehiaketa egingo dugu pasa den urteko argazkiekin, beraz, bidali argazkiak otsolardantzataldea@gmail.comhelbidera!!Pertsonabakoitzakgehienez lau argazki bidali ahal izango ditu eta argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 21 izango da. Jasotako argazkiak ikusgai egongo dira herriko tabernetan ihauterietan zehar, beraz, HASI ARGAZKIAK AUKERATZEN!! Adi! Bazkaria Argazki lehiaketa 2016 Lizartzako ihauteriak 30
  • 31. egitaraua URTARRILAK23,LARUNBATA 12.00etan: Ihauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia. 19.00etan: Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak abestuz. URTARRILAK 29, OSTIRALA 14.15ean: Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira. URTARRILAK 30, LARUNBATA 7:00etan: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana” abestuz hasiko dugu ihauteria. 7.30ean: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 9.30ean: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00etan: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota ataritik. 13.30ean: Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18.00etan: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta“ Lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da. URTARRILAK 31, IGANDEA 11:00etan: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12:00etan: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan. 14.00etan: Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan. Ondoren, txaranga, bertso saioa, zozketa… 20.30ean: Plazan“ijitoa”errez ihauterien amaiera. 31 Lizartzako ihauteriak 2016 31
  • 32. Balmaseda Banaketak DanonTxokoa bar diana Jeiki zaitezte Lizartzatarrok gaur hasten zaigu ihauteria Goizean goiztik kalera irten da atera barrengo poz guztia Ohitura zaharrak bete ditzagun goratuz beti gure herria Jeiki zaitezte Lizartzatarrok gaur hasten zaigu ihauteria Lizartzan gaur eroak igerri gauza zuzenik ez dela ageri han eta hemen trakeskeri ugari dibertitzeko honuntza etorri Deitzen digute “ijito herria” hator eta ikusi gaur dela egia salto eta dantza hau dek umoria iraun dezala gure ihauteriak Lizartzako Udala