SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 43
Baixar para ler offline
LIBURU
ESKAINTZA
2021eko Negua
SARRERA
Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
NIK KANTATU ETA DANTZA EGITEN DU MENDIAK
Irene Solá
Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten
digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan
murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta
mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko
dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau
emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak
eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak,
txakurrak… Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori
bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu
latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak,
gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene
Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten
digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean,
emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume
baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.
Eleberri honek Europar Batasuneko Literatur Saria irabazi du 2020an.
Maila: C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 228 Urtea: 2020
GIZAJOEN KATALOGOA
Joxean Agirre Odriozola
Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-
tailerreko irakasle
emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere
gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin
ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen
eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko
konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen
harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta
doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri
bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere,
Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat
dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta
zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.
Maila: C1 Prezioa: 21,35 - 18,15 € Orr: 260 Urtea: 2016
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
IPUINAK ANTOLOGIA
Iban Zaldua
Ipuin liburu askoren egile dugu Zaldua. Bost liburu euskaraz, eta pare bat
gazteleraz. Eskura duzun antologia honek egileak berak aukeratutako ipuinak
biltzen ditu. Ipuin askorem artean aukeratu beharra izan du, baina hauxe da
egilearen antologia pertsonala. Hauetxek dira Zalduak berak idatzitakoen
artetik zeintzuk eramango lituzkeen udako oporretara.
Maila: C1 Prezioa: 8 - 6,5 € Orr: 264 Urtea: 2010
ARGI ESTALIA
Julen Garate Azpitarte
“Idazkera arrunta, normala dauka. Ez dauka zerikusirik Atxaga, Saizarbitoria,
Izagirre edo Sarrionandiaren maila jasoarekin. Ni idazle baino harri-jasotzaile
hobea naiz. Eta hori harri-jasotzaile eskasa naizela, gerria erraz izorratzen
zaidalako. Gure amari behin baino gehiagotan entzun izan diogu ‘batek
hamarrengatik balio, hamarrek batere ez’. Nire ustez, Atxaga, Saizarbitoria,
Izagirre edo Sarrionandia bakoitzeko hamarna Garatek idatzi beharko genuke.
Zergatik? Liburu ARRUNTAK ere behar ditugulako irakurle arruntentzat,
proportzioan Kutsidazu bidea, Ixabel gehiago Otto Pette baino”.
“Bigarren berezitasuna sortze prozesuan dago. Idazleak, normalean, liburua
bere txoko bakartian idazten du; alegia, bakardadea da idaztearen ezaugarri
nagusietako bat. Gure kasua guztiz bestelakoa izan da: hasiera-hasieratik
partekatu dut nire ideia beste pertsona/idazle batzuekin. Ziurrenik nire gabeziak
bultzatuko ninduen horretara, baina gabezia bertute bihurtu dugulakoan nago.
Hasiera batean lau lagun hasi ginen idazten. Beste arlo batzuetarako ere jende
gehiago beharko nuenez (margolana egiteko, marrazkiak...), bukaerarako
bederatziko lantaldea osatu dugu”.
Maila: B2 Prezioa: 15 - 12,75 € Orr: 212 Urtea: 2017
ZETA
Alessandro Baricco Itzultzailea: Koldo Biguri
Zeta ez da, autorearen esanetan, eleberri bat. Ezta ipuin bat ere. Zeta istorio
bat da. Maitasunaren eta desiraren mugetan, gizon xume bat bere herrixkatik
mundua amaitu eta lurralde ezezaguna hasten den ertzera eramanen duen
istorio bat. 1861. urtea da. Hervé Joncourrek zeta-harrak salerosten ditu
bizitzeko. Ekialde hurbiletik Lavilledieura dakartza udaberriro, baita horrekin
herritarren bizimodua ziurtatu ere. Izurrite batek hazkuntzategietako zeta-
arraultzak galtzeko arriskuan jarri ostean, herriko merkatariek Hervé Joncour
zeta-harren bila Japoniara bidaltzea erabakiko dute. Mundua gurutzatuta Hervé
Joncourrek Japonian aurkituko duen hori, istorioak istorio egiten dituen haria da.
Bideak, azalak, txoriak, gerra. Desirak jositako begirada bat, edo lurralde argi
baten isiltasuna. Alessandro Bariccok mundu mailako arrakasta lortu zuen Zeta
eleberriarekin. Dozenaka hizkuntzetara itzuli da. Bigarren edizioa du oraingo
hau Igelan.
Maila: B2/C1 Prezioa: 15 - 12,75 € Orr: 136		 Urtea: 2021
LILURABERA
Yurre Ugarte
“Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira
haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko
lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-
ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen
taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren
gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi
lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.
Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak,
musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz
dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua
ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako
zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten
dute baldintza makurrenetan ere aurrera.
Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko
adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako
iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko
tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre
Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.”
Maila: C1 Prezioa: 13,50 - 11,50 € Orr: 120 Urtea: 2020
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
DENDAOSTEKOAK
Uxue Alberdi Estibaritz
Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten
denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak
gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta
mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa
ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen
dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak.
Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen
aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.
Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak
brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak
eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide
batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.
Maila: B2/C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 216 Urtea: 2020
GERONIMO
Imanol Murua
Etorkizunean Historiarako Estatu Batuetako armadaren aurka egindako
bere ekintzak gelditu badira ere, biografia honetan, horretaz guztiaz gain,
Geronimo hurbilena erakutsi eta pertsonaia horren gorabehera guztiak azaltzen
zaizkigu. Azken horietako asko ezagunak eta harrigarriak, baina beste batzuk
ezezagunak eta tristeak. Eta Imanol Murua Uriaz, zer esan? Historia eta
gizartearen ikertzaile eta aztertzaile finaz gain, idazle aparta dela, irakurlea
bere hitzekin harrapatuz, sehaskatuz, eramanez.
Maila: B2/C1 Prezioa: 11,80 - 10 € Orr: Urtea: 1999
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
MANDAMENTU HIPERMODERNOAK
Iñigo Martinez Peña
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara
aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak
hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki
geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez
egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan
zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.
Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen
edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun
sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek
biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea
eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro.
Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi
berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako
gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen
diguna.
Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 168 Urtea: 2021
SAN BRAULIOKO EROA
Xabier Monasterio
San Braulio herri txiki bat da eta bertako gorabeherak kontatzen dira liburuan:
jendearen arteko harremanak, herriko apaiza, jauntxoak, eskola, nekazaritza,
herriko haurrak…
5 atal ditu liburuak eta atal bakoitzaren bukaeran irakurriaren ulermenerako
galderak daude, gramatika-ariketa batzuk (hutsuneak bete, esaldiak
ordenatu...) eta ipuinaren gaineko iritzia emateko tartea dago, baita ipuinaren
gaineko idatzizko proposamenak ere.
Liburuaren bukaeran ataletako hiztegia dago.
Maila: A2 Prezioa: 10 - 8,5 € Orr: 92 Urtea: 1994 (Argitalpen berroa 2017)
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN
Ana Malagon Zaldua
Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera
garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren
erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta,
haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren,
ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria...
Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez
diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna
defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza
haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta
hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder
agerrarazten gaituela.
Maila: C1 Prezioa: 17 - 14,50 € Orr: 168 Urtea: 2021
HORI ZEN DENA
Goiatz Labandibar
Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.
Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala.
Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da.
Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.
Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta
irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu,
eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri
ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz,
barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.
Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio
irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.
Maila: B2 Prezioa: 12,50 - 10,60 € Orr: 82 Urtea: 2019
EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
HELDUEN LITERATURA
DONEANEKO ALABA
Juan Kruz Igerabide
Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko
gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu. Narratzaileari,
unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio
Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari
gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal
eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik.
Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta
gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren
ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.
Maila: C2 Prezioa: 18,90 - 16 € Orr: 252 Urtea: 2021
MALTHUSEN EZINEGONA
Asel Luzarraga Zarrabeitia
XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta
ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki
dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta
gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean
Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen
botere-nahia nola ase ez dakiela.
Malthus apurka joan da deskubritzen mundu perfektu horren arrakalak eta
gezurrak, baita historiaren martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere.
Iritsi da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena. Gaurgero, Malthus
ez da izango bere kideak bezalako ondobizi alfer bat, askoren arteko ale
ordezkagarria, ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko duen
norbait: berezia, bizia eta boteretsua.
Maila: C1 Prezioa: 19,25 - 16,30 € Orr: 224 Urtea: 2021
TAXIAK EZ DIRA INOIZ GELDITZEN
Xabier Montoia
Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe Xabier
Montoiaren ipuin liburu berria gurutzatzen duten galderetako bat. Gaztetxo
bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain
dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle
batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume
batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea; harreman
gatazkatsua hasiko du dealer batek kirurgia estetikoaren erregina batekin;
lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek
gainezka egingo diete...
Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan: hainbat kolpe bizi izan dituzten bi
emakume dira, behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan dutenak, aukera
hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere
traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.
Maila: C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 168	 Urtea: 2021
EPIZENTROA
Nerea Loiola Pikaza
Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai
ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren
eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko
istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi.
Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa.
Maila: C1 Prezioa: 15- 12,75 € Orr: 132 Urtea: 2021
HELDUEN LITERATURA
HELDUEN LITERATURA
GEZURRA BERDADEROA
Bertol Arrieta Kortajarena
Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi
egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin,
pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen.
Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin
kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide
eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester
bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna.
Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol
Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen
nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru
irakurleak eskertuko duela.
Maila: B2 Prezioa: 19,50 - 16,60 € Orr: 204 Urtea: 2021
EZER EZ DA DIRUDIENA
Maribel Aiertza Rementeria
Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen
erakusketa; museoko lorezainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan
agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean,
bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean
musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil-
lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin eta guardia zibilarekin
endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak… Artea gai eta giro,
zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik
arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte.
Artean ezer ez da dirudiena eta (ez) dirudien horrekin jolasten den gisa artista
jolastu da idazlea, fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa
uztartuz, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari.
Artearen eta sormenaren paisaiak zabalak eta kolore anitzak direlako, bertan
bizi diren pertsonaiak bezala.
Maila: C1 Prezioa: 11,50 - 9,75 € Orr: 104 Urtea: 2021
BIHURGUNEKO NASA
Uxue Apaolaza Larrea
Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin
elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork
bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu
hau osatzen duten bederatzi narrazioei, non azalduko diren trenbide ondoko
prozesionariak, manoletinekin ibiltzearen urradurak, lo den haurra hilko balitz
zer galdetzen duten hizketa gurutzatuak, bulegoetako estoldak eta ke arrosa.
Kondizio sozialaren konkrezioez, elkartasunaren, lehiaren eta karitatearen
artekoez, arrotzaren aurreko izuaz zein dantza-gogoaz, familia loturez, beldurraz
eta epikaz —arrosaz zein klase ertainarenaz— ari dira Uxue Apaolazaren
ipuinok. Ironiaz zorroztu ditu egileak, euri xeheak bezala leun baina osorik
blaitzen duen eguneroko indarkeria sarri antzemanezina atzemanez.
Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 136	 Urtea: 2021
TOTELAK
Fermin Etxegoien
Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean,
emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas
Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere
bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura
ekonomiko handia ekar liezaiokeena.
Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman
estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio.
Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal
literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-
gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko.
Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko
pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri
hibridoaren gatazka gune nagusia.
Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu
larritasuneraino.
Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak.
Ezohiko bidaia liburua dugu Totelak eleberri hibridoa. Espazioan ez ezik,
denboran ere bestelako bideak hartu baititu autoreak.
Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour
de force original, sakon, gordin eta zirikatzaile bat.
Maila: C1 Prezioa: 19,50 - 16,50 € Orr: 312 Urtea: 2021
HELDUEN LITERATURA
HELDUEN LITERATURA
OGIA ETA ZIRKUA
Irati Jimenez
Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila
doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez
saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurral¬deetan barna,
Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren
bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intri¬gazko nobela
baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure
ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren
bihotzera egindako bidaia harrigarria. Ogia eta zirkua honetan literaturaren
ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jime-nezek, bere
narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe.
Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa
duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta
literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa.
Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 176 Urtea: 2021
SANROKEETARAKO, ETXEAN
Adriano de Mata Aragoneses
1937ko maiatza. Erresuma Batuak inoiz jasotako errefuxiatu-olderik handiena
Southamptongo portuan lehorreratzear da, eta inork ez du halako gertakizun
bat huts egin nahi. Santurtzitik atera den itsasontzian, Habana izenekoan, ia
lau mila haur, eta horien artean Pirmin, Eusebio eta Aurea lekunberritar anai-
arrebak. Sanrokeetarako etxean izanen direla, hala esan diete portuan agurtu
berri dituzten gurasoek, negarrik ez egiteko, errepublikazaleek gerra laster
irabaziko dutela eta berehala elkartuko direla berriz Debako amatxirenean,
urtero bezala, jaiez gozatzeko. Anai-arreben ibileren bidez eta erbeste hartan
aldez edo moldez parte hartu zuten beste hainbat ahotsen bidez iritsiko
zaizkigu sanrokeak lekutan utzi zituen egonaldi hari buruzkoak. Gerratik ihesi,
beste gerra batzuk ezagutu baitzituzten ume haietako askok.
Maila: C1 Prezioa: 22 - 18,50 € Orr: 512 Urtea: 2021
NIKOLE
Edorta Jimenez
Nikolasa Atxikallende 1873an Sukarrietako Abina baserrian jaiotako emakume
gazte bat zen, historiara pasatzeko asmorik gabea, harik-eta, XIX. mendearen
amaieran, bere herrira aisialdian ehizara etortzen zen bilbotar bat ezagutu
zuen arte, Sabino Arana Goiri izenekoa. Ezkondu egin ziren Sabin eta Nikole, ez
aurrez hainbat zailtasun eta traba gainditu gabe –ezkontideen arteko arrakala
sozialari desegoki iritzita gizon ospetsuaren senide eta gogaideek–; askoz
larriagoak izango ziren, baina, hurrengo urteetan bidean suertatu zitzaizkien
oztopoak: agintari espainiarrek Aranari egindako jazarpena, kartzelaldi eta
epaiketetan gauzatua, besteak beste, eta Sabinoren beraren osasun kaxkarra,
sufrikario etengabeaz gain, heriotza goiztiarra ekarri ziona, 1903an.
Nikoleren ibilbidea isilpeko itzalpera itzuli zen, Urdaibaiko bere betiko
bazterrean, baina ez zuen bizitza erraza izan: bigarrenez ezkondu eta ostera
geratu zen alargun; gerra zibilean kartzelan sartu zuten frankistek, eta, arantza
guztietan beharbada mingarriena, zurrumurru gaizto eta gezur nabarmenak
sortu ziren haren gainean, etsai ideologikoek bezainbat hurrekoek zabalduak.
Emakume ahaztu eta laidoztatu hori gogoratu eta goratu nahi izan du Edorta
Jimenezek liburu sailkaezin honetan: ikerketa historiko bat da berez, baina
misteriozko eleberriaren teknikekin dago kontatua eta hizkuntzaren esteta
baten luma ederraz hornitua. Horrez gain, pandemia garaian idatzi zenez,
unean uneko eguneroko bat egiten du egileak, oraingo gorabeherak eta duela
ehun urteko gripearenak erkatuz eta beste mila gogoeta kitzikagarri plazaratuz.
Hitz bitan esanda, andre baztertu baten laudorioa, gure historiako pasarte
ezezagun batzuen berreskuratzea eta literaturazko ariketa miresgarri bat.
Maila: C2 Prezioa: 22 - 18,50 € Orr: 280 Urtea: 2021
HELDUEN LITERATURA
HELDUEN LITERATURA
GUREA FALANGISTA ZEN
Alberto Barandiaran Amillano
80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta
“egin nahi duzuna” esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori.
Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: “Egin ezazu zerbait”.
Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an
altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak
idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat:
zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen
izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako
tradiziorik ezagutu gabea zena?
Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek.
Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano
Baztan. Bere aitona falangista.
Maila: C1 Prezioa: 12 - 10,50 € Orr: 120 Urtea: 2021
ETXETIK OSPA
Irati Bediaga Rementeria
Hamalau urteko Nahiak, amaren agintekeriaz nazkatuta, etxetik joatea
erabakitzen du. Herrian bertan bizi eta ezagutzen ez duen aitaren bila joango
da, amak ohartarazi dion arren inoiz ez duela berarekiko inolako interesik
agertu. Horrenbestez, bere erabaki propioak hartuz, bere burua ezagutzen
hasiko da Nahia.
Edonola, lagunekin elkartu eta konturatuko da gurasoekin haiek dituzten
harremanak ere ez direla uste bezain onak. Aurrerantzean ahaztuko ez duen
ikasgaia jasoko du amarengandik urrun: zaindu maite duzun hori.
Maila: B2 Prezioa: 10 - 8,5€€ Orr: 92 Urtea: 2021
UZTA GARAIA
Asel Luzarraga
Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiek urtero herrira mahatsa biltzera joaten
diren sasoikakoen kanpamenduan ezagutuko dute Baazima, ezkutuan. Beren
eskuen lanaren
indarra baino ez duten gizon desjabetuen artean, neska gaztea ezagutzeak
umetako xalotasuna galaraziko die.
Baazima ez da bere gorputzaren jabe ere.
Gure artean ere, ikusi ez arren, ehunka desjabetu bizi dira. Gizartea eraldatzeko
indarra eta konpromisoa gazteen esku.
Maila: B2-C1 Prezioa: 12 - 10,50 € Orr: 120 Urtea: 2021
GAZTE LITERATURA
GAZTE LITERATURA
FESTA
Jasone Osoro Igartua
Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako
udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek
ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten.
Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik.
Gazteei zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta.
Maila: B2 (12-16 urte) Prezioa: 12 - 10,20 € Orr: 116 Urtea: 2021
HORMAK
Oihana Iguaran Barandiaran
Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi
orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi
ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika
horma jarriko ditu agerian.
Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak.
Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero
gainditu beharreko hesiak.
Maila: B2 (12-16 urte) Prezioa: 16 - 13,60€€ Orr: 176 Urtea: 2021
GAZTE LITERATURA
AZKEN DANTZA NEW YORKEN
Lur Gallastegi Zendegi
Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku
izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin
aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz
maiteminduko da.
Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat
egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat
eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-
amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu
eta torturatu egin zuen.
Seme-alaben arteko harremanak, lehenengo maiteminak, gaztetako ametsak
eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria.
Maila: C1 (12-16 urte) Prezioa: 13,50 - 11,50 € Orr: 148 Urtea: 2020
GAZTE LITERATURA
NEVERMORE
Marian Porcel Exposito
Gazteak aldaketa klimatikoaren aurka ahotsa altxatu zuten urtea izan zen
2019, Fridays for future lelopean, ikasleen nazioarteko grebak antolatuz. Euskal
Herria G7aren gailurraren aurkako agerleku bihurtu zen uda hartan, bereziki
gazteak bildu ziren Urruñako kanpalekuan. Egun liskartsu haietan girotuta dago
eleberria.
Bi lagun, Bele heriotzaren poeta eta Naia ekintzaile konprometitua dira
adiskidetasun istorio hunkigarri honen protagonistak. Horrenbestez, poesia eta
ekintza jarriko dituzte egitasmo bakar baten zerbitzura; izan ere, kontzientziak
akuilatzeko biak dira beharrezkoak. Konpromisoaren, ausardiaren eta
adiskidetasunaren indarraren aldarrikapena egiten duen eleberria.
Maila: C1 (12-16 urte) Prezioa: 14,50 - 12,30 € Orr: 156 Urtea: 2020
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 23,75 - 20,20 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 12,90 - 11 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak
+ entzungaiekin)
Prezioa: 23,75 - 20,20 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 17,20 - 14,60 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak +transkripzioak)
Prezioa: 23,75 - 20,20 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 12,90 - 11 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,75 - 21,90 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 17,20 - 14,60 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,75 - 21,90 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 17,20 - 14,60 €
ARIAN EUSKARA METODOA
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,75 - 21,90 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 17,20 - 14,60 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 25,75 - 21,90 €
ARIAN C1
IKASLEAREN LIBURUA
Prezioa: 25,75 - 21,90 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + erantzunak + transkripzioak)
Prezioa: 20,70 - 17,60 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,95 - 12,70 €
ARIAN B2.2
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 14,96 - 12,70 €
ARIAN C1
LAN-KOADERNOA
(+erantzunak)
Prezioa: 17,20 - 14,60 €
ARIAN EUSKARA METODOA
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere
beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 62
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
SIBERIAKO LOREA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa
da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru
gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11 ,25€ 		 Orr: 64
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur
egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso
eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin
nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da.
Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe
bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza
da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala
sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 76
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen
munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak.
Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar
horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 74
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 72
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat.
Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 68
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 72
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: -
Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara
ematen duten horietakoak.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 64
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 88
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 88
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 88
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Lutxo Egia / Paul Caballero (il.)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar...
edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako
liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat),
ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du
protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 60
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)
Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik
sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi
zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste
bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien
etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu
harrigarriak.
Maila: B2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei
urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat
falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta
munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak
ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska
txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten
dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.
Maila: A2	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 68
KRESALAREN TABERNA
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi
duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat.
Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek
dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro.
Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko
oraindik ere.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 68
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
DORIAN GRAYREN ERRETRATUA
–A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak
garenean, ez gara beti zoriontsuak.
Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman
zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea,
zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai,
afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 68
HISTORIA ALA ISTORIOA?
Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.)
Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren
egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork
asmatu zuen gillotina? …
Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen
bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena,
non dagoen historia eta non istorioa.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 79
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
BAIONA
Bea Salaberri / Asisko eta Dom
Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten
antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino.
Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin
ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak!
Baionako jende euskalduna.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019
NAIA ETA ESKULTORE ITSUA
Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza
horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua
aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan
zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth
zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta
bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.
Maila: A1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €		 Orr: 75
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
BILBO
Lutxo Egia / Asisko Eta Dom
Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat,
gero zubi bat, hurrena historia puska bat... hiriko eskulturen inbentarioa eginez
abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta
erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,125 €	 Orr: 64 Urtea: 2019
DONIBANE GARAZI
Nora Arbelbide Lete / Asisko eta Dom
Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi gida honetan:
euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko
iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren
bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez
ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 64 Urtea: 2019
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
DONOSTIA
Nerea Auzmendi / Asisko eta Dom
Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera
datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako
terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira.
Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik
ihesi.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 64 Urtea: 2019
GASTEIZ
Patxi Zubizarreta / Asisko eta Dom
Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak
Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak,
eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak,
historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera
ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
IRUÑEA
Enrike Diez de Ulzurrun / Asisko eta Dom
Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina
Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen
ditu gida honek. Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza,
txokoz txoko denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat
jakingarriak, eta askotan, ezezagunak.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 64 Urtea: 2019
MAULE LEXTARRE
Allande Sokarros / Asisko eta Dom
Euskal Herrian ekialdeena dagoen hiriburua da Maule-Lextarre, tamainaz
txikia, historia eta nortasun handikoa. Zer ziren zinbiteak? Nor da Matalaz?
Non da Laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen Laminen
iturria? Egun bakarrean burutzeko ibilbidean, lehengo eta egungo Maule-
Lextarreren argazki hurbila jasoko dugu, eta Zuberoan barrena egiteko itzuli
polita ezagutuko.
Maila: B1	 Prezioa: 13,25 - 11,25 €	 Orr: 64 Urtea: 2019
IRAKURKETA ERRAZA
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko
lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta
gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak
dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 62 Urtea: 2015
ERDI AROKO EGUNAK
Laida Martinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria.
Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak
beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro
pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 96 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz
ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera,
entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak
ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko
da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz
blaiturik.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 96 Urtea: 2014
RIF MENDIETAKO URA
Montse Flores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan
lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta
berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak
ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 64 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises
marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera
zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta
irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz
maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa
sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2014
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire
librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen
eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik
eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen
eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza,
katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil
bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA
IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA
Fernando Morillo Grande
Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu,
nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten
preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza
maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena
benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko
zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.
Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 72 Urtea: 2016
ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak
Aitor Arana
Beldurrezko bi ipuin
Beldurra. Zer da beldurra?
Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira?
Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte.
Edo beharbada gure desiren irrikek.
Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira.
Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da.
Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu,
baina hori ez da zuk uste bezain ona…
Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.
Maila: A2-B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2017
IRAKURKETA ERRAZA
BALEA
Josu Lartategi
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla
bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu
eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila
doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori;
horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera.
Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra
eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera.
Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
LAMIA
Josu Lartategi
Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte
baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten
laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore
gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak
misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun
berezi-berezi batzuen laguntza izango du.
Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa,
eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak,
Herensugeak...
Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA
ASTEROIDEA
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute.
Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate
itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea,
paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere
badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz
zaharrekin gogoratzen.
Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia
dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera,
bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu,
Mikela, Boni eta Eukenirentzat.
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
MUSEOKO HILTZAILEA
Josu Lartategi
Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza
eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu
lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio
Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea,
ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da.
Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile
pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da,
baita hilketa ikaragarriena ere.
Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
DIDAKTIKA
EUSKAL
GRAMATIKA OSOA
Prezioa: 64,48 - 54,80€
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 20 - 17 €

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Sagarra19
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAnboto Komunikabideak
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturaklucilalarraga
 

Mais procurados (16)

Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua2014 irakurle kanpaina negua
2014 irakurle kanpaina negua
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 

Semelhante a Irakurle negua 2021_mobila-1

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina neguaOarsoaldeko Aek
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1xabieransola
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanKayrashade
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaguest56051d
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakDieziratii
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)aingura
 

Semelhante a Irakurle negua 2021_mobila-1 (19)

Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Aitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetanAitona eta amona udalekuetan
Aitona eta amona udalekuetan
 
Haur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpenaHaur Besoetakoa aurkezpena
Haur Besoetakoa aurkezpena
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -Baladak
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
NAFAR-LAPURTAARRA (nora eta jone)
 

Mais de OarsoaldekoAEK

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)OarsoaldekoAEK
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfOarsoaldekoAEK
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfOarsoaldekoAEK
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiakOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldekoAEK
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariOarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariOarsoaldekoAEK
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdfOarsoaldekoAEK
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaOarsoaldekoAEK
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziOarsoaldekoAEK
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritikaOarsoaldekoAEK
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiakOarsoaldekoAEK
 

Mais de OarsoaldekoAEK (20)

AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
 
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdfKORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
KORRIKA 23_arropa_katalogoa.pdf
 
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdfBertso sorta ikasleek sortua.pdf
Bertso sorta ikasleek sortua.pdf
 
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
2023ko Mintzagun Film Labur Lehiaketaren sinopsiak
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf16-18 eskaintza.pdf
16-18 eskaintza.pdf
 
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herriOarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
Oarsoaldeko dirulaguntzak herriz herri
 
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzakOarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
Oarsoaldeko herrietako dirulaguntzak
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
Mikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdfMikel bertsoa.pdf
Mikel bertsoa.pdf
 
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
2022 - Mintzagun sinopsiak-1.pdf
 
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatziaXabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
Xabier Dorronsoro Oroitzene AEK-ko ikaslearen idatzia
 
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta KaraeziEskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
Eskertza-mezua Ar-Redadeg-i eta Karaezi
 
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
'Belarribero, bai esan?' websailaren kritika
 
Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5Arropa katalogoa 22 5
Arropa katalogoa 22 5
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
 
B2
B2B2
B2
 
B1 2
B1 2B1 2
B1 2
 
B1 1
B1 1B1 1
B1 1
 

Irakurle negua 2021_mobila-1

  • 2. SARRERA Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu. Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun. Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
  • 3. EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK NIK KANTATU ETA DANTZA EGITEN DU MENDIAK Irene Solá Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak… Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak. Eleberri honek Europar Batasuneko Literatur Saria irabazi du 2020an. Maila: C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 228 Urtea: 2020 GIZAJOEN KATALOGOA Joxean Agirre Odriozola Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura- tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena. Maila: C1 Prezioa: 21,35 - 18,15 € Orr: 260 Urtea: 2016
  • 4. EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK IPUINAK ANTOLOGIA Iban Zaldua Ipuin liburu askoren egile dugu Zaldua. Bost liburu euskaraz, eta pare bat gazteleraz. Eskura duzun antologia honek egileak berak aukeratutako ipuinak biltzen ditu. Ipuin askorem artean aukeratu beharra izan du, baina hauxe da egilearen antologia pertsonala. Hauetxek dira Zalduak berak idatzitakoen artetik zeintzuk eramango lituzkeen udako oporretara. Maila: C1 Prezioa: 8 - 6,5 € Orr: 264 Urtea: 2010 ARGI ESTALIA Julen Garate Azpitarte “Idazkera arrunta, normala dauka. Ez dauka zerikusirik Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre edo Sarrionandiaren maila jasoarekin. Ni idazle baino harri-jasotzaile hobea naiz. Eta hori harri-jasotzaile eskasa naizela, gerria erraz izorratzen zaidalako. Gure amari behin baino gehiagotan entzun izan diogu ‘batek hamarrengatik balio, hamarrek batere ez’. Nire ustez, Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre edo Sarrionandia bakoitzeko hamarna Garatek idatzi beharko genuke. Zergatik? Liburu ARRUNTAK ere behar ditugulako irakurle arruntentzat, proportzioan Kutsidazu bidea, Ixabel gehiago Otto Pette baino”. “Bigarren berezitasuna sortze prozesuan dago. Idazleak, normalean, liburua bere txoko bakartian idazten du; alegia, bakardadea da idaztearen ezaugarri nagusietako bat. Gure kasua guztiz bestelakoa izan da: hasiera-hasieratik partekatu dut nire ideia beste pertsona/idazle batzuekin. Ziurrenik nire gabeziak bultzatuko ninduen horretara, baina gabezia bertute bihurtu dugulakoan nago. Hasiera batean lau lagun hasi ginen idazten. Beste arlo batzuetarako ere jende gehiago beharko nuenez (margolana egiteko, marrazkiak...), bukaerarako bederatziko lantaldea osatu dugu”. Maila: B2 Prezioa: 15 - 12,75 € Orr: 212 Urtea: 2017
  • 5. ZETA Alessandro Baricco Itzultzailea: Koldo Biguri Zeta ez da, autorearen esanetan, eleberri bat. Ezta ipuin bat ere. Zeta istorio bat da. Maitasunaren eta desiraren mugetan, gizon xume bat bere herrixkatik mundua amaitu eta lurralde ezezaguna hasten den ertzera eramanen duen istorio bat. 1861. urtea da. Hervé Joncourrek zeta-harrak salerosten ditu bizitzeko. Ekialde hurbiletik Lavilledieura dakartza udaberriro, baita horrekin herritarren bizimodua ziurtatu ere. Izurrite batek hazkuntzategietako zeta- arraultzak galtzeko arriskuan jarri ostean, herriko merkatariek Hervé Joncour zeta-harren bila Japoniara bidaltzea erabakiko dute. Mundua gurutzatuta Hervé Joncourrek Japonian aurkituko duen hori, istorioak istorio egiten dituen haria da. Bideak, azalak, txoriak, gerra. Desirak jositako begirada bat, edo lurralde argi baten isiltasuna. Alessandro Bariccok mundu mailako arrakasta lortu zuen Zeta eleberriarekin. Dozenaka hizkuntzetara itzuli da. Bigarren edizioa du oraingo hau Igelan. Maila: B2/C1 Prezioa: 15 - 12,75 € Orr: 136 Urtea: 2021 LILURABERA Yurre Ugarte “Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta- ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera. Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.” Maila: C1 Prezioa: 13,50 - 11,50 € Orr: 120 Urtea: 2020 EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
  • 6. DENDAOSTEKOAK Uxue Alberdi Estibaritz Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako. Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik. Maila: B2/C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 216 Urtea: 2020 GERONIMO Imanol Murua Etorkizunean Historiarako Estatu Batuetako armadaren aurka egindako bere ekintzak gelditu badira ere, biografia honetan, horretaz guztiaz gain, Geronimo hurbilena erakutsi eta pertsonaia horren gorabehera guztiak azaltzen zaizkigu. Azken horietako asko ezagunak eta harrigarriak, baina beste batzuk ezezagunak eta tristeak. Eta Imanol Murua Uriaz, zer esan? Historia eta gizartearen ikertzaile eta aztertzaile finaz gain, idazle aparta dela, irakurlea bere hitzekin harrapatuz, sehaskatuz, eramanez. Maila: B2/C1 Prezioa: 11,80 - 10 € Orr: Urtea: 1999 EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
  • 7. MANDAMENTU HIPERMODERNOAK Iñigo Martinez Peña Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte. Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro. Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna. Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 168 Urtea: 2021 SAN BRAULIOKO EROA Xabier Monasterio San Braulio herri txiki bat da eta bertako gorabeherak kontatzen dira liburuan: jendearen arteko harremanak, herriko apaiza, jauntxoak, eskola, nekazaritza, herriko haurrak… 5 atal ditu liburuak eta atal bakoitzaren bukaeran irakurriaren ulermenerako galderak daude, gramatika-ariketa batzuk (hutsuneak bete, esaldiak ordenatu...) eta ipuinaren gaineko iritzia emateko tartea dago, baita ipuinaren gaineko idatzizko proposamenak ere. Liburuaren bukaeran ataletako hiztegia dago. Maila: A2 Prezioa: 10 - 8,5 € Orr: 92 Urtea: 1994 (Argitalpen berroa 2017) EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
  • 8. EZ DAKIT ZERTAZ ARI ZAREN Ana Malagon Zaldua Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria... Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela. Maila: C1 Prezioa: 17 - 14,50 € Orr: 168 Urtea: 2021 HORI ZEN DENA Goiatz Labandibar Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan. Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana. Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi. Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena. Maila: B2 Prezioa: 12,50 - 10,60 € Orr: 82 Urtea: 2019 EUSKALTEGIEN PROPOSAMENAK
  • 9. HELDUEN LITERATURA DONEANEKO ALABA Juan Kruz Igerabide Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu. Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik. Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak. Maila: C2 Prezioa: 18,90 - 16 € Orr: 252 Urtea: 2021 MALTHUSEN EZINEGONA Asel Luzarraga Zarrabeitia XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen botere-nahia nola ase ez dakiela. Malthus apurka joan da deskubritzen mundu perfektu horren arrakalak eta gezurrak, baita historiaren martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere. Iritsi da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena. Gaurgero, Malthus ez da izango bere kideak bezalako ondobizi alfer bat, askoren arteko ale ordezkagarria, ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko duen norbait: berezia, bizia eta boteretsua. Maila: C1 Prezioa: 19,25 - 16,30 € Orr: 224 Urtea: 2021
  • 10. TAXIAK EZ DIRA INOIZ GELDITZEN Xabier Montoia Zenbateraino markatzen dituen halabeharrak gure bizitzak. Horixe Xabier Montoiaren ipuin liburu berria gurutzatzen duten galderetako bat. Gaztetxo bat lehen aldiz maiteminduko da, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela; harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean; barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea; harreman gatazkatsua hasiko du dealer batek kirurgia estetikoaren erregina batekin; lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek gainezka egingo diete... Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan: hainbat kolpe bizi izan dituzten bi emakume dira, behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan dutenak, aukera hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin. Maila: C1 Prezioa: 18 - 15,30 € Orr: 168 Urtea: 2021 EPIZENTROA Nerea Loiola Pikaza Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak… Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren jiran, xehetasunari eta keinuari adi. Liburuko kontakizunetako batek ematen dio izena: Epizentroa. Maila: C1 Prezioa: 15- 12,75 € Orr: 132 Urtea: 2021 HELDUEN LITERATURA
  • 11. HELDUEN LITERATURA GEZURRA BERDADEROA Bertol Arrieta Kortajarena Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen. Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna. Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru irakurleak eskertuko duela. Maila: B2 Prezioa: 19,50 - 16,60 € Orr: 204 Urtea: 2021 EZER EZ DA DIRUDIENA Maribel Aiertza Rementeria Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa; museoko lorezainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan agertutako hilotzaren kasua; Gabonetako jaiotzak museora garraiatzean, bi tarantulek sorturiko nahasmena eta deskalabrua; koadro baten aurrean musean jolasean aurkitu eta ospitaleratutako aitonaren istorioa; mutil- lagunaren hitzordura joanda grafitigile talde batekin eta guardia zibilarekin endredatzen den neskaren abenturak eta desbenturak… Artea gai eta giro, zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte. Artean ezer ez da dirudiena eta (ez) dirudien horrekin jolasten den gisa artista jolastu da idazlea, fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa uztartuz, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari. Artearen eta sormenaren paisaiak zabalak eta kolore anitzak direlako, bertan bizi diren pertsonaiak bezala. Maila: C1 Prezioa: 11,50 - 9,75 € Orr: 104 Urtea: 2021
  • 12. BIHURGUNEKO NASA Uxue Apaolaza Larrea Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen duen lagunarte bat, elkarbanatutakoaz nork bere kontakizuna gordeko duen arren. Zeru horrexek egiten die aterpe liburu hau osatzen duten bederatzi narrazioei, non azalduko diren trenbide ondoko prozesionariak, manoletinekin ibiltzearen urradurak, lo den haurra hilko balitz zer galdetzen duten hizketa gurutzatuak, bulegoetako estoldak eta ke arrosa. Kondizio sozialaren konkrezioez, elkartasunaren, lehiaren eta karitatearen artekoez, arrotzaren aurreko izuaz zein dantza-gogoaz, familia loturez, beldurraz eta epikaz —arrosaz zein klase ertainarenaz— ari dira Uxue Apaolazaren ipuinok. Ironiaz zorroztu ditu egileak, euri xeheak bezala leun baina osorik blaitzen duen eguneroko indarkeria sarri antzemanezina atzemanez. Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 136 Urtea: 2021 TOTELAK Fermin Etxegoien Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean, emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura ekonomiko handia ekar liezaiokeena. Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio. Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer- gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko. Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia. Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino. Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak. Ezohiko bidaia liburua dugu Totelak eleberri hibridoa. Espazioan ez ezik, denboran ere bestelako bideak hartu baititu autoreak. Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzaile bat. Maila: C1 Prezioa: 19,50 - 16,50 € Orr: 312 Urtea: 2021 HELDUEN LITERATURA
  • 13. HELDUEN LITERATURA OGIA ETA ZIRKUA Irati Jimenez Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurral¬deetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuin-bilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. Intri¬gazko nobela baten gisara proposatutako analisi literarioa daukazue esku artean, gure ipuingintza garaikidean mugarri den liburu baten eta egile baten literaturaren bihotzera egindako bidaia harrigarria. Ogia eta zirkua honetan literaturaren ezagutza sakona islatzen duen akrobazia miresgarria egin du Jime-nezek, bere narratibazko lanetan erakutsitako estilo oparo eta dotoreari uko egin gabe. Emaitza, euskal literaturak eman duen saiakera literariorik berezienetakoa duzue, irakurleak liburu batekin, liburu horretan dagoen liburuarekin eta literaturarekin berarekin maitemintzeko modukoa. Maila: C1 Prezioa: 16 - 13,60 € Orr: 176 Urtea: 2021 SANROKEETARAKO, ETXEAN Adriano de Mata Aragoneses 1937ko maiatza. Erresuma Batuak inoiz jasotako errefuxiatu-olderik handiena Southamptongo portuan lehorreratzear da, eta inork ez du halako gertakizun bat huts egin nahi. Santurtzitik atera den itsasontzian, Habana izenekoan, ia lau mila haur, eta horien artean Pirmin, Eusebio eta Aurea lekunberritar anai- arrebak. Sanrokeetarako etxean izanen direla, hala esan diete portuan agurtu berri dituzten gurasoek, negarrik ez egiteko, errepublikazaleek gerra laster irabaziko dutela eta berehala elkartuko direla berriz Debako amatxirenean, urtero bezala, jaiez gozatzeko. Anai-arreben ibileren bidez eta erbeste hartan aldez edo moldez parte hartu zuten beste hainbat ahotsen bidez iritsiko zaizkigu sanrokeak lekutan utzi zituen egonaldi hari buruzkoak. Gerratik ihesi, beste gerra batzuk ezagutu baitzituzten ume haietako askok. Maila: C1 Prezioa: 22 - 18,50 € Orr: 512 Urtea: 2021
  • 14. NIKOLE Edorta Jimenez Nikolasa Atxikallende 1873an Sukarrietako Abina baserrian jaiotako emakume gazte bat zen, historiara pasatzeko asmorik gabea, harik-eta, XIX. mendearen amaieran, bere herrira aisialdian ehizara etortzen zen bilbotar bat ezagutu zuen arte, Sabino Arana Goiri izenekoa. Ezkondu egin ziren Sabin eta Nikole, ez aurrez hainbat zailtasun eta traba gainditu gabe –ezkontideen arteko arrakala sozialari desegoki iritzita gizon ospetsuaren senide eta gogaideek–; askoz larriagoak izango ziren, baina, hurrengo urteetan bidean suertatu zitzaizkien oztopoak: agintari espainiarrek Aranari egindako jazarpena, kartzelaldi eta epaiketetan gauzatua, besteak beste, eta Sabinoren beraren osasun kaxkarra, sufrikario etengabeaz gain, heriotza goiztiarra ekarri ziona, 1903an. Nikoleren ibilbidea isilpeko itzalpera itzuli zen, Urdaibaiko bere betiko bazterrean, baina ez zuen bizitza erraza izan: bigarrenez ezkondu eta ostera geratu zen alargun; gerra zibilean kartzelan sartu zuten frankistek, eta, arantza guztietan beharbada mingarriena, zurrumurru gaizto eta gezur nabarmenak sortu ziren haren gainean, etsai ideologikoek bezainbat hurrekoek zabalduak. Emakume ahaztu eta laidoztatu hori gogoratu eta goratu nahi izan du Edorta Jimenezek liburu sailkaezin honetan: ikerketa historiko bat da berez, baina misteriozko eleberriaren teknikekin dago kontatua eta hizkuntzaren esteta baten luma ederraz hornitua. Horrez gain, pandemia garaian idatzi zenez, unean uneko eguneroko bat egiten du egileak, oraingo gorabeherak eta duela ehun urteko gripearenak erkatuz eta beste mila gogoeta kitzikagarri plazaratuz. Hitz bitan esanda, andre baztertu baten laudorioa, gure historiako pasarte ezezagun batzuen berreskuratzea eta literaturazko ariketa miresgarri bat. Maila: C2 Prezioa: 22 - 18,50 € Orr: 280 Urtea: 2021 HELDUEN LITERATURA
  • 15. HELDUEN LITERATURA GUREA FALANGISTA ZEN Alberto Barandiaran Amillano 80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta “egin nahi duzuna” esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori. Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: “Egin ezazu zerbait”. Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat: zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako tradiziorik ezagutu gabea zena? Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek. Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano Baztan. Bere aitona falangista. Maila: C1 Prezioa: 12 - 10,50 € Orr: 120 Urtea: 2021
  • 16. ETXETIK OSPA Irati Bediaga Rementeria Hamalau urteko Nahiak, amaren agintekeriaz nazkatuta, etxetik joatea erabakitzen du. Herrian bertan bizi eta ezagutzen ez duen aitaren bila joango da, amak ohartarazi dion arren inoiz ez duela berarekiko inolako interesik agertu. Horrenbestez, bere erabaki propioak hartuz, bere burua ezagutzen hasiko da Nahia. Edonola, lagunekin elkartu eta konturatuko da gurasoekin haiek dituzten harremanak ere ez direla uste bezain onak. Aurrerantzean ahaztuko ez duen ikasgaia jasoko du amarengandik urrun: zaindu maite duzun hori. Maila: B2 Prezioa: 10 - 8,5€€ Orr: 92 Urtea: 2021 UZTA GARAIA Asel Luzarraga Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiek urtero herrira mahatsa biltzera joaten diren sasoikakoen kanpamenduan ezagutuko dute Baazima, ezkutuan. Beren eskuen lanaren indarra baino ez duten gizon desjabetuen artean, neska gaztea ezagutzeak umetako xalotasuna galaraziko die. Baazima ez da bere gorputzaren jabe ere. Gure artean ere, ikusi ez arren, ehunka desjabetu bizi dira. Gizartea eraldatzeko indarra eta konpromisoa gazteen esku. Maila: B2-C1 Prezioa: 12 - 10,50 € Orr: 120 Urtea: 2021 GAZTE LITERATURA
  • 17. GAZTE LITERATURA FESTA Jasone Osoro Igartua Sofia eta Andrea bizitza berri baten atariko ilusioarekin joan ziren inguruetako udako festarik sonatuenera. Gogoa eta gorputza aske utzita, Sofiak eta Ivanek ezin izan zioten ezetzik esan elkarrenganako erakarmenari. Sexua izan zuten. Badago hamasei urterekin haurdun geratzen den neskarik. Gazteei zirrara eragingo dien istorio honi ez zaio egiantzik falta. Maila: B2 (12-16 urte) Prezioa: 12 - 10,20 € Orr: 116 Urtea: 2021 HORMAK Oihana Iguaran Barandiaran Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira guztiak Leak halako mezua jasotzeko zein arrazoi ote dauden jakiteko. Pintadak, halere, ikaskideen artean dauden beste hamaika horma jarriko ditu agerian. Denok ditugu iraintzen gaituzten hormak, esamoldeak eta jarrerak. Eskolako hormak batzuentzat ate zabalak dira, beste batzuentzat egunero gainditu beharreko hesiak. Maila: B2 (12-16 urte) Prezioa: 16 - 13,60€€ Orr: 176 Urtea: 2021
  • 18. GAZTE LITERATURA AZKEN DANTZA NEW YORKEN Lur Gallastegi Zendegi Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita- amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen. Seme-alaben arteko harremanak, lehenengo maiteminak, gaztetako ametsak eta gizarte gatazkak jomugan jartzen dituen istorio eder eta zirraragarria. Maila: C1 (12-16 urte) Prezioa: 13,50 - 11,50 € Orr: 148 Urtea: 2020
  • 19. GAZTE LITERATURA NEVERMORE Marian Porcel Exposito Gazteak aldaketa klimatikoaren aurka ahotsa altxatu zuten urtea izan zen 2019, Fridays for future lelopean, ikasleen nazioarteko grebak antolatuz. Euskal Herria G7aren gailurraren aurkako agerleku bihurtu zen uda hartan, bereziki gazteak bildu ziren Urruñako kanpalekuan. Egun liskartsu haietan girotuta dago eleberria. Bi lagun, Bele heriotzaren poeta eta Naia ekintzaile konprometitua dira adiskidetasun istorio hunkigarri honen protagonistak. Horrenbestez, poesia eta ekintza jarriko dituzte egitasmo bakar baten zerbitzura; izan ere, kontzientziak akuilatzeko biak dira beharrezkoak. Konpromisoaren, ausardiaren eta adiskidetasunaren indarraren aldarrikapena egiten duen eleberria. Maila: C1 (12-16 urte) Prezioa: 14,50 - 12,30 € Orr: 156 Urtea: 2020
  • 20. ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 23,75 - 20,20 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 12,90 - 11 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak + entzungaiekin) Prezioa: 23,75 - 20,20 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 17,20 - 14,60 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak +transkripzioak) Prezioa: 23,75 - 20,20 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 12,90 - 11 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,75 - 21,90 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 17,20 - 14,60 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,75 - 21,90 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 17,20 - 14,60 € ARIAN EUSKARA METODOA
  • 21. ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,75 - 21,90 € ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 17,20 - 14,60 € ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 25,75 - 21,90 € ARIAN C1 IKASLEAREN LIBURUA Prezioa: 25,75 - 21,90 € ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + erantzunak + transkripzioak) Prezioa: 20,70 - 17,60 € ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,95 - 12,70 € ARIAN B2.2 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 14,96 - 12,70 € ARIAN C1 LAN-KOADERNOA (+erantzunak) Prezioa: 17,20 - 14,60 € ARIAN EUSKARA METODOA
  • 22. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 72 OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 62
  • 23. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11 ,25€ Orr: 64 BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 72
  • 24. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 76 ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 74
  • 25. NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 72 KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 72 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 26. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 68
  • 27. ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 72 IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 28. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 88 PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.) Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 88
  • 29. INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.) Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 88 TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.) Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 88 ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
  • 30. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD) Lutxo Egia / Paul Caballero (il.) Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 60 APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD) Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.) Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak. Maila: B2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 88
  • 31. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TXIMELETAK (A2) (+CD) Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik? Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu... Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela. Maila: A2 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 68 KRESALAREN TABERNA Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.) Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat. Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro. Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik ere. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 68
  • 32. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) DORIAN GRAYREN ERRETRATUA –A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak garenean, ez gara beti zoriontsuak. Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea, zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai, afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 68 HISTORIA ALA ISTORIOA? Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.) Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork asmatu zuen gillotina? … Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena, non dagoen historia eta non istorioa. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 79
  • 33. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) BAIONA Bea Salaberri / Asisko eta Dom Baiona ezagutzeko gida da hau: hiriaren aztarnategiek erakusten duten antzinako Baiona zaharrean hasi eta egun sortzen ari diren auzo berrietaraino. Asteburuko ibilbidean bisitatuko ditugu Baionako karrika nabigagarriak, eraikin ikusgarriak, naturguneak, ostatuak, merkatuak, harresiak… eta baionesak! Baionako jende euskalduna. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019 NAIA ETA ESKULTORE ITSUA Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute. Maila: A1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 75
  • 34. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) BILBO Lutxo Egia / Asisko Eta Dom Bilbon barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Orain kale bat, gero zubi bat, hurrena historia puska bat... hiriko eskulturen inbentarioa eginez abiatuko du gidariak ibilbidea Bilboko baldosetan barrena, hiri zahar, bizi eta erakargarria eraikiz, bilbotarren bizipenen bitartez. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,125 € Orr: 64 Urtea: 2019 DONIBANE GARAZI Nora Arbelbide Lete / Asisko eta Dom Historia eta kondairaz betetako hiria da Donibane Garazi gida honetan: euskara plazara jalgiarazi zuena, Nafarroako hiriburua hau ere, gerraosteko iheslerien aterpea, negoziorako hirigunea, bidaiarien eta historiaren bidegurutzea… Eta bai, Donibane Garazi ederra ere bada, polit-polita, zinez ikusgarria, harri gorriztaz eraikia, mendiarte leunaren babesean. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019
  • 35. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) DONOSTIA Nerea Auzmendi / Asisko eta Dom Donostian bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Hiria ezagutzera datozen biloba gazteei izeba donostiarrak egindako ibilbidea. Tabakalerako terrazan abiatuko da, eta Sokamuturra kalexkan bukatu, Loretopera begira. Gune eta zoko baketsuen hiria proposatzen digu, jendetza zalapartatsutik ihesi. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019 GASTEIZ Patxi Zubizarreta / Asisko eta Dom Gasteizen barrena bisita gidatua egiteko proposamena da hau. Gidariak Gipuzkoatik iritsitako lagun-taldearekin batera korrituko ditu Gasteizko kaleak, eraikinak, parkeak, plazak, artelanak, hilerriak, tabernak, museoak, auzoak, historia puskak eta istorio osoak. Asteburu bakarrean hiri berdea goitik behera ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019
  • 36. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) IRUÑEA Enrike Diez de Ulzurrun / Asisko eta Dom Iruñea entzutean, berehala Sanferminak etortzen zaizkigu gogora. Baina Iruñeak beste gauza asko ere baditu jaiez gain, eta horietako batzuk biltzen ditu gida honek. Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza, txokoz txoko denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat jakingarriak, eta askotan, ezezagunak. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019 MAULE LEXTARRE Allande Sokarros / Asisko eta Dom Euskal Herrian ekialdeena dagoen hiriburua da Maule-Lextarre, tamainaz txikia, historia eta nortasun handikoa. Zer ziren zinbiteak? Nor da Matalaz? Non da Laminen etxea? Eta ur hotza eta epela batera ematen dituen Laminen iturria? Egun bakarrean burutzeko ibilbidean, lehengo eta egungo Maule- Lextarreren argazki hurbila jasoko dugu, eta Zuberoan barrena egiteko itzuli polita ezagutuko. Maila: B1 Prezioa: 13,25 - 11,25 € Orr: 64 Urtea: 2019
  • 37. IRAKURKETA ERRAZA AMAIA UDALEKUETAN Onintze Goitiz Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 62 Urtea: 2015 ERDI AROKO EGUNAK Laida Martinez Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 96 Urtea: 2016
  • 38. IRAKURKETA ERRAZA TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 96 Urtea: 2014 RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 64 Urtea: 2014
  • 39. IRAKURKETA ERRAZA SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2014 TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2014
  • 40. IRAKURKETA ERRAZA IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA Fernando Morillo Grande Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu, nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen. Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria. Maila: B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 72 Urtea: 2016 ATEJOLEA ETA IZAKI MISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak Aitor Arana Beldurrezko bi ipuin Beldurra. Zer da beldurra? Izaki misteriotsuen istorio beldurgarriak benetakoak ote dira? Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen dituzte. Edo beharbada gure desiren irrikek. Baina kontuz, beharbada bene-benetakoak dira. Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko da. Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk uste bezain ona… Bi istorio beldurgarri hauetan bezala. Maila: A2-B1 Prezioa: 12, 50 - 10,50 € Orr: 80 Urtea: 2017
  • 41. IRAKURKETA ERRAZA BALEA Josu Lartategi Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori; horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera. Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera. Baleak eta gizakiak aurrez aurre... Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 LAMIA Josu Lartategi Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak... Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
  • 42. IRAKURKETA ERRAZA ASTEROIDEA Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea, trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea. Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin gogoratzen. Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera, bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu, Mikela, Boni eta Eukenirentzat. Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016 MUSEOKO HILTZAILEA Josu Lartategi Nork mehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini. Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da. Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da, baita hilketa ikaragarriena ere. Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 - 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
  • 43. DIDAKTIKA EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 - 54,80€ SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 20 - 17 €