Iraes taldeko ikasleen taldeak, Iraes Sarerako 3. lana egin dugu. 3. laneko gaia Gabonak izan dira.
Gaur egungo Gabonak eta aspaldikoak oso desberdinak dira, nola ospatzen ziren eta ospatzen diren , zer jaten zen eta zer jaten den orain, zeintzuk opariak egiten ziren eta egiten diren... aldaketa asko eta sakonak.
3. lanaren proposamena hau izan da: gaiaz hitz egin behar genuen gure nagusiekin, gure aitita-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin. Ondoren informazioa bildu eta dokumentu bat egin. Hau izan da gure lana, ea gustatzen zaizuen.
Guzti honetaz jabetu ondoren,
gabon jasangarriak eta dibertigarriak opa dizkizuegu!
2. OPARIAK
LEHEN: GURE AITONA-AMONEN GARAIAN
EZ ZIREN ORAIN BEZAIN BESTE OPARI
EROSTEN. HAIEN GARAIAN OPARI BAT
EROSTEN ZEN ANAI- ARREBA GUZTIEN
ARTEAN ELKARBANATZEKO. OPARIAK
MERKEAK IZATEN ZIREN ETA EDOZEIN
OPARIREKIN KONFORMATZEN ZIREN.
ORAIN: GAUR EGUN OPARI MORDOXKA BAT
EROSTEN ZAIO UME BAKOITZARI. OPARI
BAKOITZAK IZUGARRIZKO BALIOA IZATEN DU
ETA UMEAK EZ DIRA EDOZEIN GAUZAREKIN
KONFORMATZEN.
3. EROSKETAK
Duela urte batzuk ez ziren gu bezalako kontsumistak. Aurreko
diapositiban ikusi dezakegun bezala, ez ziren opari asko jasotzen, eta beraz, erosi
ere ez.
Egun, jendea zoratu egiten da opariak erosteko orduan. Izugarriak dira
Ostiral Beltzeko (beherapenen eguna) irudiak. Hainbat gatazka egoten dira
opariak eroesteko.
4. JANARIA
ORAIN:
Gaur egun ordea, gabonetan
ohikoa den bezala turroia,
bonboiak, arraina, kroketak,
tartak, errege erroskoa, patea,
haragiak, … jaten dira.
LEHEN:
Aiton-amonen garaian
arraina jatea oso berezia
zen, eta askoz ere janari
gutxiago jaten zen.
5. OSPAKIZUNA
Lehen, familian elkartu eta gau guztia elkarrekin pasatzen zuten.
Duela urte batzuk, jendea etxetik irteten hasi zen, parrandara joanez.