SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 5
Baixar para ler offline
SHARE Proposamena
Europar Batasunean migrazioaren erronkari heltzeko
erantzunkidetasun-printzipioa era transbertsalean
aplikatzeko mekanismoa
Bilbo, 2019ko otsailaren 27a
SHARE Proposamena
3
Sarrera
SHARE Proposamenaren helburua da Europako eremuan erantzunkidetasun-printzipioa eragin-esparru
transbertsalean aplikatzea eta gauzatzea migrazio-erronkaren aurrean, ahultasun gehieneko errealitatee-
tan. Transbertsalitaterako bokazioa da bere funtsezko ekarpena. Erantzunkidetasunaren printzipioa aplika-
tzeak esan nahi du konpromiso arduratsuaren bidez erantzuna partekatzea gizarte inklusiboen eraikuntzara
bideratuta.
Proposamenaren esparruan, “Share” terminoak —partekatzea— esanahi bikoitza dauka. Batetik, esan nahi
du eskubide eta betebeharrak emanda tokia egitea bizi-proiektu baten bila datozenei. Eta, bestetik, esan
nahi du europar sentitzen garenok jabetu behar dugula migrazio-erronkari eman behar behar zaion erantzu-
nak koordinatua, antolatua eta jasangarria izan behar duela.
Erronka honi eman beharreko erantzuna azterketa- eta borondate-kontua da; baina, horrez gain, ezinbes-
tekoa da antolaketa- eta eragiketa-osagaia, zeinak aukera emango baitu erantzunkidetasun-printzipio hori
errealitate bideragarria, jasangarria eta era transbertsalki aitorgarria bihurtzeko, eta diskurtso toxikoak zein
beldur eta zurrumurru funsgabeak deuseztatuko baititu.
Proposamenak balio eta ideal europarretan oinarritutako elkartasunaren betebeharra erantzukizunez eta
era sistematizatuan partekatzeko mekanismo zehatz bat dauka. Zentzu honetan, ekimen honen esparru
eta azken helburua bizikidetza eta barne hartzea da. Gertaera migratzaileari dagokionez, horixe da jarduera
instituzionalaren xede nagusia.
Zehazki, SHARE Proposamenak bi elementu ditu: (1) Migrazio-erronkaren aurrean, harrerako eta integra-
zioko konpromisoa banatzeko gako transbertsala ahultasun gehieneko errealitateetan, eta (2) gako hori zer
gai- eta lurralde-eremutan aplika daitekeen.
Partekatzetik abiatzea proposatzen dugu. Izaera transbertsala da proposamenaren berritasuna; baina be-
rritasuna izango da, halaber, Europako estatuz azpiko zenbait gobernuk estatu-gobernuei proposamenak
aurkezten duen moduko konpromiso bat hartzeko gure prestutasuna helarazteko gauza izatea ere. Azken
batean, horrela, ideia honekin laburbil daitekeen mezua igorriko genieke: “Konpromisoa eskatu eta eskain-
tzen dugu”.
4
1. Migrazio-erronkaren (bere
osotasunean) aurrean, harrerako eta
integrazioko konpromisoa banatzeko
gako transbertsal bat
Proposamenaren formulazioa
SHARE Proposamena honetan datza: Europako-eremuan era transbertsalean migratzaileen harrerarako
eta integraziorako ahaleginaren mota guztiak lurraldeka banatzeko gako bat adostean. Eusko Jaurlaritzak
hiru parametrotan oinarritu du proposamena1
:
- diru-sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPG), % 50eko pisuarekin;
- biztanleria, % 30eko pisuarekin;
- eta langabezia-tasa, % 20koarekin.
Proposamena irekia da, noski. Haren planteamendua, parametroak edo horien pisuaren ehunekoak aldatu
ahal izango dira, ahalik eta adostasunik onena eta zabalena erdieste aldera.
Justifikazioa
Ahalegina nahiko era orekatuan partekatzeko mekanismo bat eman lezake proposamenak. Erantzunkide-
tasun-printzipioari heltzeko modu zehatzari eragiten dioten hiru parametro kontuan hartu dira. Parametro
bakoitzak oinarri bat du atzean:
· ��������������������������������������������������������������������������������������������Lehenik, diru-sarrera fiskalak, BBEE edo BPG. Horrela, proposamenak aukera ematen du lurral-
de-eremu bakoitzeko egoera eta baliabideak kontuan hartzeko ahalegina banatzerakoan.
· ����������������������������������������������������������������������������������������������������Bigarrenik, biztanleria. Proportzionaltasun-faktore bat da, eta, hala, laguntzen du ahalegina parte-
katzeko modu orekatu eta zentzuduna ezartzen.
· �������������������������������������������������������������������������������������������������Hirugarrenik, langabezia-tasa. Langabeziaren aldagaia kontuan hartu behar da, migratzaileen inte-
grazioak lotura zuzena baitu haiek laneratzearekin.
1 Proposamena Königstein gakoan inspiratuta dago, zeina Alemanian erabiltzen baita asilo-eskatzaileak estatu federatuen artean bana-
tzeko. Alemanian, estatu federatu bakoitzak jasoko zituen asilo-eskatzaileen kopurua zehazten zuten parametroak honela oinarritu ziren:
2/3 haren zerga-sarreretan, eta 1/3 haren biztanle kopuruan.
SHARE Proposamena
5
2. Gakoa zer gai- eta lurralde-eremutan
aplika daitekeen
Proposamen honen eta SHARE gakoaren aplikazioa hiru gai-eremutan eta hiru lurralde-eremutan proiekta
daiteke era transbertsalean:
2.1. Gai-eremuak
- Errefuxiatuak. Errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE
gakoa.
- Erregularizatu gabeko eta ahultasun-egoera berezian dauden migratzaileak. Larrialdi humani-
tarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo erregularizatzearen zain dauden migratzaile ekonomikoen
banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE gakoa.
- Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak. Bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarren
estatu bakoitzaren barruko banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE gakoa.
2.2. Lurralde-eremuak
- Estatuak. EBren barruan SHARE gakoa proposatzea, estatuen artean banatzeko errefuxiatuak,
asilo-eskatzaileak eta larrialdi humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edota aglomerazio altu-
ko egoeran dauden migratzaile ekonomikoak.
- Autonomia-erkidegoak edo eskualdeak. Estatu bakoitzaren barruan SHARE gakoa proposatzea,
autonomia-erkidego edo eskualdeen artean banatzeko errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta larrial-
di humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo aglomerazio altuko egoeran dauden migratzaile
ekonomikoak eta bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarrak.
- Udalerriak eta eskualdeak. Autonomia erkidego edo eskualde bakoitzean SHARE gakoa pro-
posatzea, udalen eta eskualdeen artean banatzeko errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta larrialdi
humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo aglomerazio altuko egoeran dauden migratzaile
ekonomikoak.

Mais conteúdo relacionado

Mais de Irekia - EJGV

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 

Mais de Irekia - EJGV (20)

Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
Balance gestión penitenciaria en Euskadi 2021-2023
 
Euskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekinEuskadi txakurrarekin
Euskadi txakurrarekin
 
Turismo con perros
Turismo con perrosTurismo con perros
Turismo con perros
 
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabileraConsumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
Consumo de medios de comunicación / Hedabideen erabilera
 
Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
 Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v... Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
Turismoari buruzko euskal herritarren iritziak / Percepción de la sociedad v...
 
Elecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
Elecciones Generales / Hauteskunde OrokorrakElecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
Elecciones Generales / Hauteskunde Orokorrak
 

Share proposamena

  • 1. SHARE Proposamena Europar Batasunean migrazioaren erronkari heltzeko erantzunkidetasun-printzipioa era transbertsalean aplikatzeko mekanismoa Bilbo, 2019ko otsailaren 27a
  • 2.
  • 3. SHARE Proposamena 3 Sarrera SHARE Proposamenaren helburua da Europako eremuan erantzunkidetasun-printzipioa eragin-esparru transbertsalean aplikatzea eta gauzatzea migrazio-erronkaren aurrean, ahultasun gehieneko errealitatee- tan. Transbertsalitaterako bokazioa da bere funtsezko ekarpena. Erantzunkidetasunaren printzipioa aplika- tzeak esan nahi du konpromiso arduratsuaren bidez erantzuna partekatzea gizarte inklusiboen eraikuntzara bideratuta. Proposamenaren esparruan, “Share” terminoak —partekatzea— esanahi bikoitza dauka. Batetik, esan nahi du eskubide eta betebeharrak emanda tokia egitea bizi-proiektu baten bila datozenei. Eta, bestetik, esan nahi du europar sentitzen garenok jabetu behar dugula migrazio-erronkari eman behar behar zaion erantzu- nak koordinatua, antolatua eta jasangarria izan behar duela. Erronka honi eman beharreko erantzuna azterketa- eta borondate-kontua da; baina, horrez gain, ezinbes- tekoa da antolaketa- eta eragiketa-osagaia, zeinak aukera emango baitu erantzunkidetasun-printzipio hori errealitate bideragarria, jasangarria eta era transbertsalki aitorgarria bihurtzeko, eta diskurtso toxikoak zein beldur eta zurrumurru funsgabeak deuseztatuko baititu. Proposamenak balio eta ideal europarretan oinarritutako elkartasunaren betebeharra erantzukizunez eta era sistematizatuan partekatzeko mekanismo zehatz bat dauka. Zentzu honetan, ekimen honen esparru eta azken helburua bizikidetza eta barne hartzea da. Gertaera migratzaileari dagokionez, horixe da jarduera instituzionalaren xede nagusia. Zehazki, SHARE Proposamenak bi elementu ditu: (1) Migrazio-erronkaren aurrean, harrerako eta integra- zioko konpromisoa banatzeko gako transbertsala ahultasun gehieneko errealitateetan, eta (2) gako hori zer gai- eta lurralde-eremutan aplika daitekeen. Partekatzetik abiatzea proposatzen dugu. Izaera transbertsala da proposamenaren berritasuna; baina be- rritasuna izango da, halaber, Europako estatuz azpiko zenbait gobernuk estatu-gobernuei proposamenak aurkezten duen moduko konpromiso bat hartzeko gure prestutasuna helarazteko gauza izatea ere. Azken batean, horrela, ideia honekin laburbil daitekeen mezua igorriko genieke: “Konpromisoa eskatu eta eskain- tzen dugu”.
  • 4. 4 1. Migrazio-erronkaren (bere osotasunean) aurrean, harrerako eta integrazioko konpromisoa banatzeko gako transbertsal bat Proposamenaren formulazioa SHARE Proposamena honetan datza: Europako-eremuan era transbertsalean migratzaileen harrerarako eta integraziorako ahaleginaren mota guztiak lurraldeka banatzeko gako bat adostean. Eusko Jaurlaritzak hiru parametrotan oinarritu du proposamena1 : - diru-sarrera fiskalak (edo Batez Besteko Errenta Eskuragarria, edo BPG), % 50eko pisuarekin; - biztanleria, % 30eko pisuarekin; - eta langabezia-tasa, % 20koarekin. Proposamena irekia da, noski. Haren planteamendua, parametroak edo horien pisuaren ehunekoak aldatu ahal izango dira, ahalik eta adostasunik onena eta zabalena erdieste aldera. Justifikazioa Ahalegina nahiko era orekatuan partekatzeko mekanismo bat eman lezake proposamenak. Erantzunkide- tasun-printzipioari heltzeko modu zehatzari eragiten dioten hiru parametro kontuan hartu dira. Parametro bakoitzak oinarri bat du atzean: · ��������������������������������������������������������������������������������������������Lehenik, diru-sarrera fiskalak, BBEE edo BPG. Horrela, proposamenak aukera ematen du lurral- de-eremu bakoitzeko egoera eta baliabideak kontuan hartzeko ahalegina banatzerakoan. · ����������������������������������������������������������������������������������������������������Bigarrenik, biztanleria. Proportzionaltasun-faktore bat da, eta, hala, laguntzen du ahalegina parte- katzeko modu orekatu eta zentzuduna ezartzen. · �������������������������������������������������������������������������������������������������Hirugarrenik, langabezia-tasa. Langabeziaren aldagaia kontuan hartu behar da, migratzaileen inte- grazioak lotura zuzena baitu haiek laneratzearekin. 1 Proposamena Königstein gakoan inspiratuta dago, zeina Alemanian erabiltzen baita asilo-eskatzaileak estatu federatuen artean bana- tzeko. Alemanian, estatu federatu bakoitzak jasoko zituen asilo-eskatzaileen kopurua zehazten zuten parametroak honela oinarritu ziren: 2/3 haren zerga-sarreretan, eta 1/3 haren biztanle kopuruan.
  • 5. SHARE Proposamena 5 2. Gakoa zer gai- eta lurralde-eremutan aplika daitekeen Proposamen honen eta SHARE gakoaren aplikazioa hiru gai-eremutan eta hiru lurralde-eremutan proiekta daiteke era transbertsalean: 2.1. Gai-eremuak - Errefuxiatuak. Errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE gakoa. - Erregularizatu gabeko eta ahultasun-egoera berezian dauden migratzaileak. Larrialdi humani- tarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo erregularizatzearen zain dauden migratzaile ekonomikoen banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE gakoa. - Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak. Bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarren estatu bakoitzaren barruko banaketa transbertsal bati aplikatzea SHARE gakoa. 2.2. Lurralde-eremuak - Estatuak. EBren barruan SHARE gakoa proposatzea, estatuen artean banatzeko errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta larrialdi humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edota aglomerazio altu- ko egoeran dauden migratzaile ekonomikoak. - Autonomia-erkidegoak edo eskualdeak. Estatu bakoitzaren barruan SHARE gakoa proposatzea, autonomia-erkidego edo eskualdeen artean banatzeko errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta larrial- di humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo aglomerazio altuko egoeran dauden migratzaile ekonomikoak eta bidaiderik gabeko adingabe eta gazte atzerritarrak. - Udalerriak eta eskualdeak. Autonomia erkidego edo eskualde bakoitzean SHARE gakoa pro- posatzea, udalen eta eskualdeen artean banatzeko errefuxiatuak, asilo-eskatzaileak eta larrialdi humanitarioko egoeran, ahultasun-egoeran edo aglomerazio altuko egoeran dauden migratzaile ekonomikoak.