Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
"Zure janaria ez da hondakina" II. bideo lehiaketa. Oinarriak
1. “ZURE JANARIA EZ DA HONDAKINA” LEHIAKETA
OINARRIAK
Herritarrek, beren erabakien bitartez, hondakin gutxiago ekoiztea eragin dezakete, eragile
aktiboak direnez. Zeren, ingurumenari kalte txikiagoa eragiten dioten jakiak aukeratu ez
ezik, kontsumitu gabe zaborretara botatzen dituzten jakien bolumena murriztu ere egin
baitezakete.
Filosoa hori Euskal Autonomia Elkarteko 12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean zabalt-zearren,
Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko EAEko Organoak Zure janaria ez da
hondakina bideo-lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du, kontsumitu beharreko elika-gaiak
egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zaborrarik ez sortzeko eta
biohondakin gutxiago sortzeko.
Europar Batasun osoan 2014ko azaroaren 22a eta 30 bitartean ospatuko den Hondakinak
Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR- European Week for Waste Reduction) espa-rruan
kokatu behar da ekimena.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
DBH, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko,
kontzertatu edo pribatuetan ikasten ari diren 12 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei
zuzendua da lehiaketa.
Maila bereko hiru laguneko taldeetan hartuko dute parte gazteek proiektuan.
Talde bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahal izango du.
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gazteen guraso edo tutore legalek, bideoare-kin
batera, izena emateko txan bertan (ikus I. eranskina dokumentu honen amaieran)
beren baimena ematea adingabeari, oinarriak onartzea eta bertan esandako guztiarekiko
adostasuna salbuespenik gabe adieraztea.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta epaimahaiaren erabaki onartzea
dakar berekin. Oinarrien zatiren bat ez dela onartzen adierazteak lehiaketatik baztertzea
ekarriko du eta antolatzaileek ez dute, beraz, parte-hartzailearekiko konpromisoa betetze-ko
erantzukizunik izango.
Antolatzaileek beretzat gordetzen dute lehiaketaren jardun egoki eta arauen araberakoari
iruzur egiten dion, hura aldatzen duen edo hondatzen duen lehiakide oro kanporatzeko
eskubidea.
Antolatzaileek beretzat gordetzen dute, halaber, sustapena laburtzeko, luzatzeko, aldatze-ko
edo bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta hura gauzatzea eragozten duten apar-teko
gertakariren bat gertatuko balitz; kasu horretan horren berri emango litzateke lehiake-tako
parte-hartzaileek ez dezaten kalterik jaso.
PARTE
HARTU!
¡ZURE JANARIA EZ DA
HONDA KINA
II. BIDEO LEHIAKETA
Hondakinak Prebenitzeko
Europako Astea
2. LANEN EZAUGARRIAK
Gehienez bi minutu iraungo dute bideoek.
Bideoak proposatutako gaiari buruzkoak izango dira eta lehiaketaren mezua islatuko dute:
kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzea eta, hala, zabo-rrarik
ez sortzea eta biohondakin gutxiago sortzea, hain zuzen ere. Gai horiei egokitzen ez
zaizkien bideoak automatikoki baztertuko dira.
Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango da. Audioan erabili ez den hizkunt-zan
azpi-tituluak gehituko zaizkie.
Lan guztiek antolatzaileek emango dizkien hasierako eta amaierako karatulak erabiliko
dituzte. Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordinatzeko EAEko Organoaren web-atarian
egongo dira eskura karatula horiek (www.ocru.net). Karatulak ez erabiltzeak lana ez onart-zea
ekarriko du.
Gerora web-inguruetan eta sare sozialetan barrena hedatzeko moduko formaturen batean
aurkeztu beharko dira bideoak (FLV, MOV, WMV…), eta modu digitalean bidaliko da: pren-drive,
DVD edota bezalako euskarrietan, edo Dropbox zein WeTransfer plataforma digita-len
bitartez.
LANAK BIDALTZEA
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ihoberen egoitzara
(Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) bidaliko dira lanak (Urkixo zumarkalea, 36
– 6. 48011 Bilbo) 2014ko urtarrilaren 30eko 13:00ean baino lehenago.
Erakunde horrek egingo ditu HHKKOren idazkaritza teknikoko funtzioak. Lanekin batera
izen-emate txa gehitu beharko da (ikus I. eranskina dokumentu honen amaieran), gura-soek
edo tutoreek behar bezala beteta eta sinatuta. Bidaltzen den fardelean erreferentzia
hau agerraraziko da: Zure janaria ez da hondakina bideo lehiaketa.
Lehiaketan eskatzen diren betekizun guztiak betetzen dituzten lan guztiak HHKKOaren
komunikazio-kanaletan argitaratuko dira.
Lanak entregatzeko helbidea:
Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Jarduketa-rako
Sozietatea
HHKKOaren Idazkaritza Teknikoa
Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua
48011 Bilbo
SARIAK
Hiru kategoria aurreikusi dira:
• DBHko ikasleek egindako bideoak
• LHko ikasleek egindako bideoak
• Batxilergoko ikasleek egindako bideoak
3. Elkarrekin bateragarriak diren bi modalitate izango dituzte sariek:
1. Epaimahaiaren saria: Kategoria bakoitzeko (DBH, LH eta Batxilergoa) talde irabazlearen
kide bakoitzarentzat iPad Mini bana. (Saria ezin izango da diruz trukatu).
2. Boto gehien jasotzen duen bideoarentzako saria: “Hondakinak Prebenitzeko Europako
Astea- Euskadi” Facebook orrian «Atsegin» gehien jasotzen dituen bideoaren egileek
sari berezia izango du: naturarekin erlazionatutako esperientzia, taldean gozatzeko.
Saria hau bakarra da eta hiru kategorietarako balio du.
“Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea – Euskadi” Facebook orrian eta webgunean
argitaratuko da irabazleen zerrenda 2015eko otsailaren lehenengo hamabostaldian.
Irabazleek ez badute beren saria erreklamatzen eta saridunen zerrenda argitaratu osteko
48 orduko epean antolatzaileek ezin baldin badituzte haiek aurkitu, saria erreklamatzeko
eskubidea galduko dute, eta antolatzaileek beste irabazle bat aukeratuko dute.
Irabazleek emandako datuetan haiek behar bezala identikatzea eragotz lezakeen akatsik
egonez gero, antolatzaileek ez dute beren gain hartuko inolako erantzukizunik.
Antolatzaileek ez dute erantzunik izango saria kontsumitzean izan litezkeen kalte
posibleengatik.
Sariari uko egiteak, edozergatik dela ere, ez dio eskubiderik emango irabazleari ezein
konpentsazio jasotzeko. Uko eginez gero, saria zerrendako hurrengo lehiakideari emango
zaio.
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak aurreikusitakoa dela eta,
adierazten da ezen irabazleek saria onartzeak berekin dakarrela antolatzaileek haren
izen-abizenak erabiltzeko baimena ematea, sustapen honekin lotutako hedabideetako
jarduera publiko orotan, horregatik esandako sariaz bestelako ezein ordainik edo onurarik
jasotzen eskubiderik izan gabe. Horri uko egiteak sariari uko egitea ere ekarriko du berekin.
COPYRIGHT
Jasotzen diren lan guztiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea Euskadi ekimenaren
webgune eta sare sozialetan argitaratuko eta hedatuko dira, bai eta Hiri Hondakinen
Kudeaketa Koordinatzeko Organoa (HHKKO) osatzen duten erakundeen webgune eta
prol sozialetan ere.
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar egileek onartzea bideoa promozio-ekintzak
egiteko erabiltzeko aukera.
Talde bakoitzak bideo bakarra aurkeztu ahal izango du.
Bideo originalak aurkeztuko dira.
Gustu txarrekotzat edo protagonisten iraingarritzat jotzen diren bideoak baztertu egingo
dira.
Saritzen diren bideoak Eusko Jaurlaritzaren propietateko artxiboko funts bilakatuko dira.
Parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzari adierazten eta bermatzen diote lehiaketara aurkezten
duten bideoaren gaineko autore-eskubide guztien jabeak direla, eta beren gain hartzen
dute, zeharo, aurkeztutako obren gainean hirugarrenen eskubideak egoteak eragin
lezakeen erantzukizuna eta hirugarrenek irudi-eskubidea dela eta eska lezaketen
4. erantzukizuna.
Lehiaketan parte hartzen duten autoreek doan lagatzen dizkiote Eusko Jaurlaritzari komu-nikazio
publikoko, hedatzeko eta zuzeneko nahiz zeharkako erreprodukzio-eskubideak,
hark obra edozein euskarri, formatu eta banatze-modalitatetan zabal dezan.
Eusko Jaurlaritzak baztertu egiten du lehiaketan aurkezten diren bideoen edukiaren gaine-ko
legezko erantzukizun oro. Autoreei dagokie bideoen eta haien edukiaren erantzule legal
bakarrak.
Facebookek ez du inola ere lehiaketa hau babesten, ez abalatzen edo kudeatzen, eta ez
du harekin zerikusirik. Erabiltzaileak ez du zerikusirik Facebookekin, eta jakitun da infor-mazioa
antolatzaileei ematen diela, ez Facebooki. Ematen duen informazioa lehiaketan
parte hartzea kudeatzeko eta, hala egokituz gero, saria jakinarazteko baizik ez erabiliko.
DATU PERTSONALEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez,
jakinarazten dizugu eskabide honen bitartez biltzen diren datuak, zeinak tratatzea eskat-zaileek
baimendu baitute, helburua «Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea bideo
lehiaketa» kudeatzea duen Ihobe S.A.ren txategi batera gehituko direla.
EPAIMAHAIA
Hiri Hondakinek Kudeaketa Koordinatzeko Organoa osatzen duten erakundeek ordezkari
bana izango dute epaimahaian.
Kide bat, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika Sailekoa izango da.
Beste bat, HHKKOren Idazkaritza Teknikokoa izango da.
Beste bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen sailekoa.
Beste bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailekoa.
Beste bat, Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen sailekoa.
HARREMANETARAKO
Zalantzaren bat argitu behar izanez gero, helbide elektroniko honen bitartez jarri ahal
izango dira harremanetan parte-hartzaileak antolatzaileekin: comunicacion@ihobe.net,
edo, bestela, 94 423 07 43 telefonoan.