SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 7
Baixar para ler offline
TRAFIKOKO TXOSTEN

MONOGRAFIKOAK

1.zk. MOTOZIKLETEN ISTRIPU TASA EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN

1

TRAFIKO ZUZENDARITZA

2013ko abendua
MOTOZIKLETEN ISTRIPU TASA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2012ko abenduaren 31n, 109.202 motozikletako
parkea zegoen erregistratuta, eta hori automobil-parke osoaren % 8,3 zen.
Motozikleta-kopuruaren bilakaerak agerian jartzen du, 1. grafikoan ikusten
denez, azkeneko hogei urteotan hiru lurralde historikoetan hazkunde iraunkorra
egon dela.

1.G MOTOZIKLETA PARKEAREN BILAKAERA
60.000
50.000
40.000
30.000
20.000
10.000

A RA BA

BIZKA IA

2012

2011

2010

2009

2008

2007

2006

2005

2004

2003

2002

2001

2000

1999

1998

1997

1996

1995

1994

1993

0

GIPUZKOA

Hazkunde hori bereziki nabarmena izan da azken hamar urteotan. Izan ere,
1993tik 2002ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko motozikleta-parkea
% 31 handitu zen eta 2003tik 2012ra bitartetan, ordea, % 103. Era berean,
ibilgailu-parke osoa % 56 hazi zen, baina motozikletena bikoiztu egin zen.
1.000 biztanleko dagoen bizikleta-kopurua kontuan hartuta, Gipuzkoa dugu
tasarik altuena duena, zehazki 71; hain zuzen, Arabako 41eko eta Bizkaiko
40ko kopuruak baino askoz handiagoa.
Nolanahi ere, tasa hori testuinguruan kokatzeko, komenigarria da gogoratzea
Bartzelonak, esate baterako, 96 motozikleta dituela 1.000 biztanleko eta Balear
Uharteek, aldiz, 95. Horregatik, esan dezakegu, Gipuzkoa bazter utzita, EAEko
motorizazio-maila baxua dela.
Motozikleten istripu-tasari dagokionez, 2. grafikoan ikusten denez, hildako
pertsonen eta larri zauritutakoen kopuruak beheranzko joera izan du. Bizkaian,
bereziki, 1993. urtean 82 hildako edo zauritu larri izan ziren eta 2012. urtean,
aldiz, 24.
Azken hogei urteotan, euskal errepideetako moto-istripuetan izandako
hildakoen eta larri zauritutakoen kopurua % 67 jaitsi da. Dena den, ezin da alde
batera utzi hildakoen edo larri zauritutakoen kopurua zirkulazio-istripu guztietan
epealdi berean % 76 jaitsi dela. Azken bost urteotan jaitsiera hori berdintzen ari
da, motoetan % 40koa eta turismoetan % 43koa baita.

2
2.G MOTOZIKLETA ISTRIPUETAN (ERREPIDEAK) IZAN DIREN HILDAKO
ETA LARRI ZAURITUTAKOEN KOPURUAREN BILAKAERA
90
80
70
60
50
40
30
20
10

ARABA

BIZKAIA

2012

2011

2010

2009

2008

2007

2006

2005

2004

2003

2002

2001

2000

1999

1998

1997

1996

1995

1994

1993

0

GIPUZKOA

MOTOZIKLETA ISTRIPUAK. 2012. URTEA

2012ko istripu-tasari buruzko datuek erakusten dute, 1. taulak jasotzen duenez,
EAEko errepideetan, istripua gertatu eta berehala edo 24 ordu igaro baino
lehen, hil diren 50 pertsonetatik 10 motozikleta-gidariak zirela. Bestetik, larri
zauritutako 287 pertsonetatik 45 ere motozikleta-gidariak (42) edo
motozikletako bidaiariak (3) ziren.
1.T KALTEGARRITASUNAREN BANAKETA IBILGAILU MOTEN ARABERA

HILDAKOAK

LARRI
ZAURITUAK

ARIN ZAURITUAK

OSORIK
IRTENDAKOAK

GUZTIRA

ARABA
Motozikletak
Ibilgailu guztiak
Motozikleten ehunekoa

2
9
22,2

3
52
5,8

23
394
5,8

6
1.910
0,3

34
2.365
1,4

BIZKAIA
Motozikletak
Ibilgailu guztiak
Motozikleten ehunekoa

6
27
22,2

18
114
15,8

97
1.386
7,0

54
5.188
1,0

175
6.715
2,6

GIPUZKOA
Motozikletak
Ibilgailu guztiak
Motozikleten ehunekoa

2
14
14,3

24
121
19,8

104
1.160
9,0

65
4.802
1,4

195
6.097
3,2

EAE
Motozikletak
Ibilgailu guztiak
Motozikleten ehunekoa

10
50
20,0

45
287
15,7

224
2.940
7,6

125
11.900
1,1

404
15.177
2,7

1. taulan ere ikus daitekeenez, zirkulazio-istripuan hildako motor-gidarien (20,0)
edo larri zauritutakoen (15,7) ehunekoa istripuetan inplikatuta egon diren
motor-gidarien (2,7) ehuneko osoa baino askoz handiago da. Horrek agerian
uzten du istripu horien larritasuna. Beste era batera esanda, zirkulazio-istripua
izaten denean, hiltzeko edo zaurituta gertatzeko probabilitatea 6 aldiz

3
handiagoa da motorrez ibiltzen denean beste ibilgailu-mota batean ibiltzen
denean baino.
Motozikleta-istripuak 2005ean biktimak izandako istripu guztien % 8 ziren eta
2012an, ordea, % 12 izan dira. Horrez gain, moto-istripuen % 72an zaurituren
bat egoten da, baina turismoen kasuan kopuru hori % 25ekoa baino ez da.
Aurretik jasotako datuak kontuan hartuta, badirudi komenigarria dela
istripu-mota horren inguruabarrak ezagutzea; hain zuzen, azken 20 urteotan
EAEko errepideetan hildako edo larri zauritutako 1.875 motor-gidari utzi baititu.

MOTO ISTRIPUAK GERTATZEN DIREN ASTEKO EGUNA, EGUNEKO
ORDUA ETA HILABETEA
Motozikleta-istripuak asteko egunaren arabera banatzeak agerian uzten du
larunbatak eta igandeak egunik txarrenak direla. Izan ere, euskal errepideetan
azken 20 urteotan izan diren moto-istripu guztien % 21,4 larunbatean gertatu
dira, % 16,8 igandean eta gainerako egunetan, ordea, % 12.
Gehiago zehaztuz, hildako motor-gidarien % 50,7k eta larri zauritutakoen
% 40,1ek istripua larunbatean edo igandean izan zuten. Larunbatari eta
igandeari ostiral arratsaldea gehituz gero, ondorio hau aterako dugu: hildako
hamar motor-gidaritik seik eta hamar zauritu larritik bostek istripua asteburuan
izan zuten.
Istripuak gertatzen diren orduari dagokionez, bi ordu-tarte nabarmentzen dira
bereziki, bata 13:00etatik 15:00etara bitartekoa da eta bestea 17:00etatik
20:00etara bitartekoa, 3. grafikoan ikus daitekeenez.
3.G EGUNEKO ORDUEN ARABERAKO BANAKETA
12,0
10,0
8,0
6,0
4,0
2,0
,0
1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Hildakoak

Larri zauritutakoak

Istripua izan duten motor-gidarien adina kontuan hartuta, egunean zehar
izandako istripuen banaketa azterturik, 4. grafikoan jasotzen denez,
motor-gidariak gauez ia ez dira ibiltzen. Bestetik, 65 urtekoak eta hortik
gorakoak baztertuz gero, istripua izandako motor-gidarien % 1 ia ez baitira,

4
gainerako adin-taldeen istripuak lehen adierazitako bi ordu-tarte horietan
gertatzen dira.

4.G EGUNEKO ORDUEN ETA ADINAREN ARABERAKO
BANAKETA
12,0
10,0
8,0
6,0
4,0
2,0
,0
1

2

3

4

5

6

7

8

9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

< 25

25-44

45-64

> 65

Hala ere, ez dugu ahaztu behar motozikleta-istripua izateko arriskurik handiena
duen adin-taldea 25 eta 34 urte bitartekoa dela. Izan ere, EAEko errepideetan
motozikleta-istripua izan dutenen % 58 25 eta 34 urte bitartekoak dira, % 28
35 eta 44 urte bitartekoak eta % 12 18 eta 24 urte bitartekoak.

5.G MOTOZIKLETA ISTRIPUEN BANAKETA HILEN ETA LURRALDE
HISTORIKOEN ARABERA
18,0
16,0
14,0
12,0
10,0
8,0
6,0
4,0
2,0
,0
URT

OTS

MA R

A PI

MA I
A lava

EKA

UZT

Bizkaia

A BU

IRA

URR

A ZA

A BE

Gipuzkoa

Hilabeteen araberako banaketari dagokionez, 5. grafikoko datuek erakusten
dute eguraldi ona egiten duen hiletan istripu-kopurua nabarmen hazten dela;
baina, lurralde historikoa zein den kontuan hartuz, aldeak daude.

5
Bizkaian moto-istripu gehien gertatzen diren hilak ekaina eta uztaila dira,
Gipuzkoan uztaila eta maiatza eta Araban iraila eta uztaila. Hiru lurralde
historikoetan istripu gutxien duten hilak urtarrila eta abendua dira.

ISTRIPU MOTA
Istripu-motari dagokionez, 2. taulan ikus daitekeenez, ugarienak aurre-alboko
elkar-jotzeak dira, errepidean gertatutako lau motozikleta-istriputik bat mota
horretakoa baita. Elkar-jotze guztiak biltzen baditugu, ikusiko dugu moto-istripu
guztietatik erdiak abian doazen beste ibilgailu batzuen kontrako talkak direla.
Halaber, azpimarratu beharrekoa da istripuen % 24 galtzadatik irteteagatik
gertatzen direla, % 9 ezkerraldetik eta % 16 eskuinaldetik eta; bestetik, % 3,7
galtzadan iraultzeagatik.
2.T MOTO ISTRIPUEN BANAKETA ISTRIPU MOTAREN ETA LURRALDE HISTORIKOAREN
ARABERA
ARABA
Aurrekoa
Aurre-albokoa
Albokoa
Atzetik jotzea
Talka anizkuna edo auto-ilarakoa
Aparkatutako ibilgailua jotzea
Babes-hesia jotzea
Beste objekturen bat jotzea
Pertsonak harrapatzea
Animaliak harrapatzea
Galtzadan iraultzea
Ezkerretik irtetea talkarekin
Ezkerretik irtetea talkarik gabe
Eskuinetik irtetea talkarekin
Eskuinetik irtetea talkarik gabe
Beste istripu-motaren bat
Guztira

5,7
13,4
8,4
10,4
1,7
,5
2,2
2,5
,0
3,0
2,5
6,5
5,2
14,4
9,4
14,1
100,0

BIZKAIA

GIPUZKOA
5,0
20,9
11,8
12,8
,7
,5
1,5
1,0
2,8
0,7
2,9
6,4
2,7
9,9
5,2
15,1
99,9

4,4
19,6
10,7
14,2
,2
,4
1,0
2,8
3,4
0,4
4,8
5,2
3,1
8,2
5,1
16,4
100,0

EAE
4,8
19,7
11,0
13,2
,6
,5
1,4
1,9
2,8
0,8
3,7
5,9
3,1
9,5
5,5
15,6
100,0

Lurralde historikoen araberako alderik adierazgarriena dugu Araban gertatutako
talken ehunekoa txikiagoa dela Bizkaian eta Gipuzkoan baino; hala ere,
galtzadatik irteteagatik izandako istripuen ehunekoa handiagoa da. Hori hala da
Bizkaian eta Gipuzkoan hiriguneetatik igarotzen diren errepide-zati gehiago
dutelako eta beroietan aurre-albotiko edo atzetiko elkar-jotzeak maizago
gertatzen dira.

SEGURTASUN OSAGARRIEN ERABILERA

Beti hala izan ez den arren, datuek erakusten dute EAEko errepideetan
2012. urtean istripua izan duten ia motor-gidari guztiek kaskoa zerabiltela.

6
ISTRIPUA IZANDAKO MOTOR-GIDARIAREN PROFILA
Istripua izandako hamar motor-gidaritik bederatzi gizonezkoak dira.
Motozikleta-istripuetan inplikatutakoetatik erdiak baino gehiago, zehazki
% 52, 25 eta 44 urte bitarteko gizonezkoak dira.
Arreta galtzea eta zirkulazio-arauetakoren bat eta abiadura ez
errespetatzea dira, hain zuzen, motozikletek izaten dituzten ezbehar
gehienetan azaltzen diren hiru faktore nagusiak.
Istripu horiek modu nabarian asteburuan pilatzen dira.
Moto-istripuen kopuruaren erdian ez dago inplikatuta beste ibilgailurik.
Zirkulazio-istripua izaten denean, hiltzeko edo zaurituta gertatzeko
probabilitatea 6 aldiz handiagoa da motorrez ibiltzen denean beste
ibilgailu-mota batean ibiltzen denean baino.
Moto-istripu gehienak izaten duten hilak hauek dira: maiatza, ekaina eta
uztaila.

ONDORIOAK
Motozikleta-erabiltzaile orok kontuan izan behar du beren bolumen edo
maniobragarritasunagatik ibilgailu horiek beste edozein ibilgailuk baino
errazago mugitzeko aukera ematen badute ere, abantaila hori ahultasun
handiago bilakatzen dela talka edo erorikoa egonez gero.
Garrantzitsua da bi gurpileko motordun ibilgailuen gidariak kontzientziatzea
beren ibilgailuak gidatzean dituzten arriskuez eta, bestetik, jabetzea istripuak
ez direla ausaz gertatzen eta saihets daitezkeela. Esate baterako, istripuak
saihets daitezke gogoratuz trafikoko seinaleak errespetatzea, bete beharreko
araua ez ezik, baita gizalegearen eta heziketa onaren erakusgarri ere badela.
Gehiegizko abiadura, “lehiak”, gidatze lehiakorra eta gidatzeko ausardia eta
trebezia besteoi erakusteko beharra istripua izateko arrisku errealak areagotzen
dituzten praktika arduragabeak dira.
Kaskoaren erabilera orokortu bada ere, gainerako ekipamenduari eta
motozikletaren mantentze-lanei ere begiratu behar zaie. Mantentze-egoera
txarrak erantzun txarra eragin dezake ustekabeko maniobretan eta, bestetik,
ekipamendu egokiak lesioen larritasuna gutxitzen lagunduko du.
Laburbilduz, modu arduratsuan gidatuz gero, motozikletaren mugikortasunaz
gozatzeaz gain, istripu-tasa nabarmen jaistea lortzen da.

7

Mais conteúdo relacionado

Mais de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Mais de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Motozikleta istripu-tasa. 2013ko abendua

  • 1. TRAFIKOKO TXOSTEN MONOGRAFIKOAK 1.zk. MOTOZIKLETEN ISTRIPU TASA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN 1 TRAFIKO ZUZENDARITZA 2013ko abendua
  • 2. MOTOZIKLETEN ISTRIPU TASA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEETAN Euskal Autonomia Erkidegoan, 2012ko abenduaren 31n, 109.202 motozikletako parkea zegoen erregistratuta, eta hori automobil-parke osoaren % 8,3 zen. Motozikleta-kopuruaren bilakaerak agerian jartzen du, 1. grafikoan ikusten denez, azkeneko hogei urteotan hiru lurralde historikoetan hazkunde iraunkorra egon dela. 1.G MOTOZIKLETA PARKEAREN BILAKAERA 60.000 50.000 40.000 30.000 20.000 10.000 A RA BA BIZKA IA 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004 2003 2002 2001 2000 1999 1998 1997 1996 1995 1994 1993 0 GIPUZKOA Hazkunde hori bereziki nabarmena izan da azken hamar urteotan. Izan ere, 1993tik 2002ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko motozikleta-parkea % 31 handitu zen eta 2003tik 2012ra bitartetan, ordea, % 103. Era berean, ibilgailu-parke osoa % 56 hazi zen, baina motozikletena bikoiztu egin zen. 1.000 biztanleko dagoen bizikleta-kopurua kontuan hartuta, Gipuzkoa dugu tasarik altuena duena, zehazki 71; hain zuzen, Arabako 41eko eta Bizkaiko 40ko kopuruak baino askoz handiagoa. Nolanahi ere, tasa hori testuinguruan kokatzeko, komenigarria da gogoratzea Bartzelonak, esate baterako, 96 motozikleta dituela 1.000 biztanleko eta Balear Uharteek, aldiz, 95. Horregatik, esan dezakegu, Gipuzkoa bazter utzita, EAEko motorizazio-maila baxua dela. Motozikleten istripu-tasari dagokionez, 2. grafikoan ikusten denez, hildako pertsonen eta larri zauritutakoen kopuruak beheranzko joera izan du. Bizkaian, bereziki, 1993. urtean 82 hildako edo zauritu larri izan ziren eta 2012. urtean, aldiz, 24. Azken hogei urteotan, euskal errepideetako moto-istripuetan izandako hildakoen eta larri zauritutakoen kopurua % 67 jaitsi da. Dena den, ezin da alde batera utzi hildakoen edo larri zauritutakoen kopurua zirkulazio-istripu guztietan epealdi berean % 76 jaitsi dela. Azken bost urteotan jaitsiera hori berdintzen ari da, motoetan % 40koa eta turismoetan % 43koa baita. 2
  • 3. 2.G MOTOZIKLETA ISTRIPUETAN (ERREPIDEAK) IZAN DIREN HILDAKO ETA LARRI ZAURITUTAKOEN KOPURUAREN BILAKAERA 90 80 70 60 50 40 30 20 10 ARABA BIZKAIA 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004 2003 2002 2001 2000 1999 1998 1997 1996 1995 1994 1993 0 GIPUZKOA MOTOZIKLETA ISTRIPUAK. 2012. URTEA 2012ko istripu-tasari buruzko datuek erakusten dute, 1. taulak jasotzen duenez, EAEko errepideetan, istripua gertatu eta berehala edo 24 ordu igaro baino lehen, hil diren 50 pertsonetatik 10 motozikleta-gidariak zirela. Bestetik, larri zauritutako 287 pertsonetatik 45 ere motozikleta-gidariak (42) edo motozikletako bidaiariak (3) ziren. 1.T KALTEGARRITASUNAREN BANAKETA IBILGAILU MOTEN ARABERA HILDAKOAK LARRI ZAURITUAK ARIN ZAURITUAK OSORIK IRTENDAKOAK GUZTIRA ARABA Motozikletak Ibilgailu guztiak Motozikleten ehunekoa 2 9 22,2 3 52 5,8 23 394 5,8 6 1.910 0,3 34 2.365 1,4 BIZKAIA Motozikletak Ibilgailu guztiak Motozikleten ehunekoa 6 27 22,2 18 114 15,8 97 1.386 7,0 54 5.188 1,0 175 6.715 2,6 GIPUZKOA Motozikletak Ibilgailu guztiak Motozikleten ehunekoa 2 14 14,3 24 121 19,8 104 1.160 9,0 65 4.802 1,4 195 6.097 3,2 EAE Motozikletak Ibilgailu guztiak Motozikleten ehunekoa 10 50 20,0 45 287 15,7 224 2.940 7,6 125 11.900 1,1 404 15.177 2,7 1. taulan ere ikus daitekeenez, zirkulazio-istripuan hildako motor-gidarien (20,0) edo larri zauritutakoen (15,7) ehunekoa istripuetan inplikatuta egon diren motor-gidarien (2,7) ehuneko osoa baino askoz handiago da. Horrek agerian uzten du istripu horien larritasuna. Beste era batera esanda, zirkulazio-istripua izaten denean, hiltzeko edo zaurituta gertatzeko probabilitatea 6 aldiz 3
  • 4. handiagoa da motorrez ibiltzen denean beste ibilgailu-mota batean ibiltzen denean baino. Motozikleta-istripuak 2005ean biktimak izandako istripu guztien % 8 ziren eta 2012an, ordea, % 12 izan dira. Horrez gain, moto-istripuen % 72an zaurituren bat egoten da, baina turismoen kasuan kopuru hori % 25ekoa baino ez da. Aurretik jasotako datuak kontuan hartuta, badirudi komenigarria dela istripu-mota horren inguruabarrak ezagutzea; hain zuzen, azken 20 urteotan EAEko errepideetan hildako edo larri zauritutako 1.875 motor-gidari utzi baititu. MOTO ISTRIPUAK GERTATZEN DIREN ASTEKO EGUNA, EGUNEKO ORDUA ETA HILABETEA Motozikleta-istripuak asteko egunaren arabera banatzeak agerian uzten du larunbatak eta igandeak egunik txarrenak direla. Izan ere, euskal errepideetan azken 20 urteotan izan diren moto-istripu guztien % 21,4 larunbatean gertatu dira, % 16,8 igandean eta gainerako egunetan, ordea, % 12. Gehiago zehaztuz, hildako motor-gidarien % 50,7k eta larri zauritutakoen % 40,1ek istripua larunbatean edo igandean izan zuten. Larunbatari eta igandeari ostiral arratsaldea gehituz gero, ondorio hau aterako dugu: hildako hamar motor-gidaritik seik eta hamar zauritu larritik bostek istripua asteburuan izan zuten. Istripuak gertatzen diren orduari dagokionez, bi ordu-tarte nabarmentzen dira bereziki, bata 13:00etatik 15:00etara bitartekoa da eta bestea 17:00etatik 20:00etara bitartekoa, 3. grafikoan ikus daitekeenez. 3.G EGUNEKO ORDUEN ARABERAKO BANAKETA 12,0 10,0 8,0 6,0 4,0 2,0 ,0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 Hildakoak Larri zauritutakoak Istripua izan duten motor-gidarien adina kontuan hartuta, egunean zehar izandako istripuen banaketa azterturik, 4. grafikoan jasotzen denez, motor-gidariak gauez ia ez dira ibiltzen. Bestetik, 65 urtekoak eta hortik gorakoak baztertuz gero, istripua izandako motor-gidarien % 1 ia ez baitira, 4
  • 5. gainerako adin-taldeen istripuak lehen adierazitako bi ordu-tarte horietan gertatzen dira. 4.G EGUNEKO ORDUEN ETA ADINAREN ARABERAKO BANAKETA 12,0 10,0 8,0 6,0 4,0 2,0 ,0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 < 25 25-44 45-64 > 65 Hala ere, ez dugu ahaztu behar motozikleta-istripua izateko arriskurik handiena duen adin-taldea 25 eta 34 urte bitartekoa dela. Izan ere, EAEko errepideetan motozikleta-istripua izan dutenen % 58 25 eta 34 urte bitartekoak dira, % 28 35 eta 44 urte bitartekoak eta % 12 18 eta 24 urte bitartekoak. 5.G MOTOZIKLETA ISTRIPUEN BANAKETA HILEN ETA LURRALDE HISTORIKOEN ARABERA 18,0 16,0 14,0 12,0 10,0 8,0 6,0 4,0 2,0 ,0 URT OTS MA R A PI MA I A lava EKA UZT Bizkaia A BU IRA URR A ZA A BE Gipuzkoa Hilabeteen araberako banaketari dagokionez, 5. grafikoko datuek erakusten dute eguraldi ona egiten duen hiletan istripu-kopurua nabarmen hazten dela; baina, lurralde historikoa zein den kontuan hartuz, aldeak daude. 5
  • 6. Bizkaian moto-istripu gehien gertatzen diren hilak ekaina eta uztaila dira, Gipuzkoan uztaila eta maiatza eta Araban iraila eta uztaila. Hiru lurralde historikoetan istripu gutxien duten hilak urtarrila eta abendua dira. ISTRIPU MOTA Istripu-motari dagokionez, 2. taulan ikus daitekeenez, ugarienak aurre-alboko elkar-jotzeak dira, errepidean gertatutako lau motozikleta-istriputik bat mota horretakoa baita. Elkar-jotze guztiak biltzen baditugu, ikusiko dugu moto-istripu guztietatik erdiak abian doazen beste ibilgailu batzuen kontrako talkak direla. Halaber, azpimarratu beharrekoa da istripuen % 24 galtzadatik irteteagatik gertatzen direla, % 9 ezkerraldetik eta % 16 eskuinaldetik eta; bestetik, % 3,7 galtzadan iraultzeagatik. 2.T MOTO ISTRIPUEN BANAKETA ISTRIPU MOTAREN ETA LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA ARABA Aurrekoa Aurre-albokoa Albokoa Atzetik jotzea Talka anizkuna edo auto-ilarakoa Aparkatutako ibilgailua jotzea Babes-hesia jotzea Beste objekturen bat jotzea Pertsonak harrapatzea Animaliak harrapatzea Galtzadan iraultzea Ezkerretik irtetea talkarekin Ezkerretik irtetea talkarik gabe Eskuinetik irtetea talkarekin Eskuinetik irtetea talkarik gabe Beste istripu-motaren bat Guztira 5,7 13,4 8,4 10,4 1,7 ,5 2,2 2,5 ,0 3,0 2,5 6,5 5,2 14,4 9,4 14,1 100,0 BIZKAIA GIPUZKOA 5,0 20,9 11,8 12,8 ,7 ,5 1,5 1,0 2,8 0,7 2,9 6,4 2,7 9,9 5,2 15,1 99,9 4,4 19,6 10,7 14,2 ,2 ,4 1,0 2,8 3,4 0,4 4,8 5,2 3,1 8,2 5,1 16,4 100,0 EAE 4,8 19,7 11,0 13,2 ,6 ,5 1,4 1,9 2,8 0,8 3,7 5,9 3,1 9,5 5,5 15,6 100,0 Lurralde historikoen araberako alderik adierazgarriena dugu Araban gertatutako talken ehunekoa txikiagoa dela Bizkaian eta Gipuzkoan baino; hala ere, galtzadatik irteteagatik izandako istripuen ehunekoa handiagoa da. Hori hala da Bizkaian eta Gipuzkoan hiriguneetatik igarotzen diren errepide-zati gehiago dutelako eta beroietan aurre-albotiko edo atzetiko elkar-jotzeak maizago gertatzen dira. SEGURTASUN OSAGARRIEN ERABILERA Beti hala izan ez den arren, datuek erakusten dute EAEko errepideetan 2012. urtean istripua izan duten ia motor-gidari guztiek kaskoa zerabiltela. 6
  • 7. ISTRIPUA IZANDAKO MOTOR-GIDARIAREN PROFILA Istripua izandako hamar motor-gidaritik bederatzi gizonezkoak dira. Motozikleta-istripuetan inplikatutakoetatik erdiak baino gehiago, zehazki % 52, 25 eta 44 urte bitarteko gizonezkoak dira. Arreta galtzea eta zirkulazio-arauetakoren bat eta abiadura ez errespetatzea dira, hain zuzen, motozikletek izaten dituzten ezbehar gehienetan azaltzen diren hiru faktore nagusiak. Istripu horiek modu nabarian asteburuan pilatzen dira. Moto-istripuen kopuruaren erdian ez dago inplikatuta beste ibilgailurik. Zirkulazio-istripua izaten denean, hiltzeko edo zaurituta gertatzeko probabilitatea 6 aldiz handiagoa da motorrez ibiltzen denean beste ibilgailu-mota batean ibiltzen denean baino. Moto-istripu gehienak izaten duten hilak hauek dira: maiatza, ekaina eta uztaila. ONDORIOAK Motozikleta-erabiltzaile orok kontuan izan behar du beren bolumen edo maniobragarritasunagatik ibilgailu horiek beste edozein ibilgailuk baino errazago mugitzeko aukera ematen badute ere, abantaila hori ahultasun handiago bilakatzen dela talka edo erorikoa egonez gero. Garrantzitsua da bi gurpileko motordun ibilgailuen gidariak kontzientziatzea beren ibilgailuak gidatzean dituzten arriskuez eta, bestetik, jabetzea istripuak ez direla ausaz gertatzen eta saihets daitezkeela. Esate baterako, istripuak saihets daitezke gogoratuz trafikoko seinaleak errespetatzea, bete beharreko araua ez ezik, baita gizalegearen eta heziketa onaren erakusgarri ere badela. Gehiegizko abiadura, “lehiak”, gidatze lehiakorra eta gidatzeko ausardia eta trebezia besteoi erakusteko beharra istripua izateko arrisku errealak areagotzen dituzten praktika arduragabeak dira. Kaskoaren erabilera orokortu bada ere, gainerako ekipamenduari eta motozikletaren mantentze-lanei ere begiratu behar zaie. Mantentze-egoera txarrak erantzun txarra eragin dezake ustekabeko maniobretan eta, bestetik, ekipamendu egokiak lesioen larritasuna gutxitzen lagunduko du. Laburbilduz, modu arduratsuan gidatuz gero, motozikletaren mugikortasunaz gozatzeaz gain, istripu-tasa nabarmen jaistea lortzen da. 7