1. Lh 5.maila ASTEKO PROBLEMAK (2015/05/12)
1. Hona saski-baloi talde baten estatistiken laburpena.
Jokalaria 3 puntu 2 puntu Puntu 1
J.J 2/6 4/8 4/5
A. E 0/0 2/4 1/2
W. N 1/3 4/4 0/0
A.A 2/7 0/2 3/6
L.X 0/0 4/6 2/4
M. C 3/5 4/5 0/0
E.L 1/2 2/5 2/3
a) Zenbat puntu sartu ditu talde horrek partida horretan?
b) Zein izan da puntu gehien sartu duen jokalaria?
Taulako gelaxkako lehen zenbakiak, jokalariak zenbat aldiz jaurti duen esaten
du, bigarrenak zenbat aldiz asmatu duen.
Jokalaria 3 puntu 2 puntu Puntu 1 Guztira
J.J 6 8 4 18
A. E
W. N
A.A
L.X
M. C
E.L
2. Oiloa 5 litroko ontzi bat erosi dugu. Litroko bi botila bete eta gero, geratzen
zenarekin 25 cl-ko botilak bete ditugu. Zenbat botila bete ahal izan dugu.
2. 3. Abenduaren 21etik ekainaren 21era egun bakoitzeko eguzki orduak gehituz doaz,
eguneko 3minutu, batazbeste. Era berean mozten dira ekainetik abendura.
Abenduaren 21ean 9 ordu eta 43 minutuko eguzki ordu badaude egunsenti eta
iluntzearen artean, zenbat ordu eta minutu izando dira otsailaren 8an?
4. Errepide km 1 egiteko 250 TN lur mugitu behar da. Kamioi bakoitzak 15.500 Kg.
eraman baditzake bataz-beste, zenbat bidai egin beharko ditu lur guztia ateratzeko?
5. Supermerkatuaren apaletan lau xanpu-ontzi ikusi ditugu. Guztiek prezio berdina dute
baina edukiera desberdinak. Lehenengoa 75 cl ditu, bigarrenak 0,8 l., hirugarrena 7,3 dl
eta laugarrenak 725 ml. Zein da merkeena?