1. Glotodidaktika ikastaroa
iraila-urria
Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa:
Hasierako prestakuntza metodologikoa eta didaktikoa. Izaera teoriko-praktikoa.
Formatua: konbinatua. Aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak.
. Aurrez aurreko saioak:
. Non: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.
. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
. Egunak:
. irailaren 7, 21 eta 28.
. urriak 5 eta 15.
. Online jarduerak: www.egela.aek.org helbidean.
Ikastaroaren iraupena: irailaren 7tik azaroaren 1era.
Prezioa: 327 €
Matrikulazio epea: ekainaren 29ra arte.
Informazioa eta izen-ematea:
. e-idazkaritza@aek.org
. 639440615 telefono zenbakia.
Gehienezko partaide kopurua 16koa da taldeko. Ikastaroan onartua izateko,
matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.
*Ikastaroa egiteko izena eman dutenen artean hautaketa prozesua egingo da
AEKren beharren arabera. Kontuan izango da AEKn lan egiteko prestasuna eta
homologagarriak izatea: Diplomatua edo lizentziatua, eta EGA edo baliokidea
izatea.
Helburuak:
Euskararen irakaskuntzarako beharrezkoak diren tresna metodologikoak eta irizpide
teoriko eta praktikoak eskaintzea.
Irakaskuntzarako oinarrizkoak diren kontzeptuak aurkeztea komunikazioaren
osagaiei erreparatuz.
Klaserako materiala eta estrategia ezberdinak ezagutzea.
Norentzat:
Euskara irakasle izan nahi duenarentzat; lan poltsan sartzeko aukera.
Hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat.
Hizkuntzaren irakaskuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat.
AEKn irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa da.
Egiaztatuko dena:
Bertaratze agiria banatuko da. Eginbeharren ehunekoa zehaztuko da. Glotodidaktika
ikastaroa egiteagatik Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kredituak eskura
ditzakete.