SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 13
Baixar para ler offline
Scratch Eguna 2012

      Gida
Sarrera

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia
da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu
partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.
Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako
jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…

Scratch Eguna 2012 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta
6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe
konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek…
informazio zuzena jaso ahal izango dute.




Antolakuntza
                                       Borja del Río – Lauro Ikastola
                                            Josu Garro – A2click
                                        Koldo Olaskoaga – lrobotikas
                                            Oskia Alvarez – Isuri
                                     Mertxe Badiola – Nazaret Zentroa
                               Pablo Garaizar – Cátedra Telefónica – Deusto


Antolakidetza
Gida                                                               Baloreak

Scratch Eguna 2012rekin lotutako xehetasun eta                           •   Jolastu nahi dut

argibide guztiak batzen dituen dokumentua da                             •   Dibertitu nahi dut

Scratch Eguna 2012 Gida.                                                 •   Ikasi nahi dut
                                                                         •   Jendea ezagutu nahi dut
Scratch Eguna 2012n parte hartzera doan edozein
                                                                         •   Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu
pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era
                                                                             nahi dut
berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide
                                                                         •   Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut
bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri
                                                                             beraiekin ikasteko
ematea.
                                                                         •   Besteekiko errespetua adierazten dut
                                                                         •   Nire burua etengabe hobetu nahi dut




Aurkibidea

Scratch Eguna 2012 - Gida..................................................................................................4
     Konpromisoak................................................................................................................4
       Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5
       Prestakuntza..................................................................................................................6
       Aurretiko lanak...............................................................................................................8
       Komunitatea...................................................................................................................9
       Jardunaldia..................................................................................................................10
       Eranskinak...................................................................................................................10
       A Eranskina – Autorización uso de imagen.................................................................11
       B Eranskina - Posterraren eredua..............................................................................12
       C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco.................................................................13
Scratch Eguna 2012




                       Scratch Eguna 2012 - Gida
Konpromisoak

Scratch Bideratzailearen Konpromisoa

    •   Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2012aren helburua umeak dibertitzea da.
        Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia.

    •   Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko
        aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta
        arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman
        diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean
        erabakiak hartu ere.

    •   Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta
        dago Scratch Eguna 2012ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen
        Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut.

    •   Scratch Eguna 2012k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire
        taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei,
        gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2012aren jarraibide eta
        arauen berri ematea.

    •   Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta
        ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna
        2012aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez
        inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du.

    •   Scratch Eguna 2012an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia
        erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri
        duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut.

Scratch Taldearen Konpromisoa

    •   Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu



                                                 4
Scratch Eguna 2012


    •   Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren
        laguntzaren zain egon gabe

    •   Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu

    •   Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu

    •   Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak
        proposatuko ditugu ahal den neurrian


Scratch Taldearen antolaketa

Bideratzailea

Bideratzailea da Scratch Eguna 2012aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan
behar du:

    •   Taldearen zuzendaria izateko

    •   Bikaintasunez komunikatzeko

    •   Lehentasunak bideratzeko

Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa,
Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere
interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan
zehar sustatzaile-lanak egitea baita.


Kideak

Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez
osatuta egon behar dute gutxienez.

Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu
behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude,
besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua...
Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea
komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna,



                                               5
Scratch Eguna 2012


Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren

arduraduna...


Prestakuntza

Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta
trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena aukeratu eta logoa sortu
behar da.
Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta
eskatzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek
Animazioa, Jolasa edo/eta Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki
baloratuko da. Produktu guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da ere.

Animazioa

Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten
iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina
hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi
hondo izatea baloratuko da.

Jolasa

Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da.
Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era
berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da.

Aplikazio Erreala

Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein
materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu
Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da.
Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo
Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea
edo/eta inklinazo-sentsorea), edo, Scratchekin konpatiblea den beste edozein Hardware Kita
(Picoboard, Arduino...). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea
ere baloratuko da.




                                                6
Scratch Eguna 2012


Posterra

Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra
da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan
derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira:

    •   Taldearen izena

    •   Taldearen logoa

    •   Taldekideak: izena eta adina

    •   Ikastetxearen izena

    •   Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga...

Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da:

    •   Izenburuak

    •   Bakoitzaren deskripzio laburrak

    •   Irudiak (pantaiazoak)

    •   Izendatze kodigoa (ikus beherago)

    •   Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik
        zailenen azalpenekin.

Posterra Scratch Eguna 2012 egunean bertan antolakuntzari eman beharko zaio eta besteekin
batera, behar bezala eta horretarako egokitutako tokian jarrita eta erakutsita izango da. Din A2
eta eskola kartulinaren (50x65) artean dagoen neurria izan behar du. Posterra sortzeko edozein
teknika erabili daiteke. Tresna digitalen bitartez egiten bada, posterrak taldearen esku
inprimatuak izan beharko dira.




                                                  7
Scratch Eguna 2012


Aurretiko lanak

Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino
gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2012ren aurretik antolatu behar duen
guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da.

Inskripzioak


Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin

behar izango dira 2012ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena,
harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2012n Alhondiga Bilbaora eramango diren
Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da.
Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde
ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2012k
definitutako balore eta filosofia jarraitzea.

Irudien Baimena

Scratch Eguna 2012ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren
estaldura egiteko. Scratch Eguna 2012an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de

Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi
hauek Scratch Eguna 2012aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango
da Scratch Eguna 2012n parte hartu.

Netbooken eskaria

Scratch Eguna 2012n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango
dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza
Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau
Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da.

Lan ematea

Fitxategi guztiak: Animazioa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren
bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira
maiatzaren 11a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze




                                                8
Scratch Eguna 2012


kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera
igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala).

Posterra bidaltzeko, ahalik eta kalitate handienarekin argazki bat atera beharko zaio eta .jpg
erako fitxategian bidali beharko da.

Fitxategien izendatze kodigoa

Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo
bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak
erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango
dira:

SE12XXX1_a.sb

        •   SE12 = Scratch Eguna 2012


        •   XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa.

        •   1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2)

        •   _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w =
            Aplikazio Erreala, p = Posterra)

        •   .sb/.jpg = Fitxategiaren luzapena


Komunitatea

scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan,
komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke.
Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da.
Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da.

Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau
erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako
programa.
Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat
zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen



                                                  9
Scratch Eguna 2012


produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira.
Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon
beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna
2012an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa
berarekin igotzea eskatzen da: SE2012.


Jardunaldia

Deskribapena

Scratch Eguna 2012 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa
esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da.
Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch
Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko.
Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da.

Posterrak harreran entregatuko dira eta antolakuntzak behar bezala erakustokian jarriko ditu.

Talde bakoitzak lau ordenagailu eraman beharko ditu, proiektu bakoitzarentzako bana eta beste
bat gainontzeko funtzioetarako: fitxategiak kopiatu, blogak erakutsi, glogsterrak erakutzi...

Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio
Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko. 11:00etan azoka bera hasiko da. Talde
desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko aukera izango dute, kontuan hartuta norbere
standean gutxienez 3 kide egon beharko direla bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak
emateko prest.
Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari
buruzko zalantzak galdetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea.
Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch
Eguna 2012ri amaiera emango diogu.


Eranskinak




                                                10
Scratch Eguna 2012


A Eranskina – Autorización uso de imagen


                               AUTORIZACION DE USO DE IMAGEN

D/Dª ………........……………………….………….......…....……… con D.N.I núm
………....….……                      como              tutor/a             legal    del          participante/alumno
……………………………....…………………….... De acuerdo de acuerdo con el
artículo 18.1 de la Constitución y la regulación establecida en la Ley 1/1982
sobre el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia
imagen,

                                                         AUTORIZO

a la captación de imágenes del mismo en fotografía o vídeo durante el transcurso de las
actividades, y a que estas puedan ser reproducidas y difundidas por la organización del Scratch
Eguna con finalidad exclusivamente informativa, docente o divulgativa en:

    •   Folletos, vídeos o webs de los propios organizadores o asociaciones dependientes o
        relacionadas con ella.

    •   Fotografías y vídeos destinados a la difusión pública del Scratch Eguna, a través de
        diarios, revistas, libros u otras publicaciones, así también en televisiones y Webs de
        carácter informativo, cultural o formativo.




                   Firmado:


Datos de contacto:

        Nombre y primer apellido: …................................................................

        Email: …...........................................................

        Teléfono: ….......................................................




                                                               11
Scratch Eguna 2012


B Eranskina - Posterraren eredua




                                    12
Scratch Eguna 2012


C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco

Enlace al documento original aquí.




                                            13

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Scratch Eguna 2012 Gida

Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
Noemí Arriaga
 
Arbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzenArbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzen
Aingeruzeani
 
Arbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzenArbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzen
Aingeruzeani
 

Semelhante a Scratch Eguna 2012 Gida (18)

1_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-141_saioa-scratch-garatu13-14
1_saioa-scratch-garatu13-14
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Herriak hiriak
Herriak hiriakHerriak hiriak
Herriak hiriak
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Antolatzaile grafikoak
Antolatzaile grafikoakAntolatzaile grafikoak
Antolatzaile grafikoak
 
Herriak eta hiriak
Herriak eta hiriakHerriak eta hiriak
Herriak eta hiriak
 
Dig comporg tolosaldea_lhii
Dig comporg tolosaldea_lhiiDig comporg tolosaldea_lhii
Dig comporg tolosaldea_lhii
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Tolosaldea LHII aro digitalean #DigCompOrg markoa. #digcomporgTLHI
Tolosaldea LHII aro digitalean #DigCompOrg markoa. #digcomporgTLHITolosaldea LHII aro digitalean #DigCompOrg markoa. #digcomporgTLHI
Tolosaldea LHII aro digitalean #DigCompOrg markoa. #digcomporgTLHI
 
Kosmodisea
KosmodiseaKosmodisea
Kosmodisea
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
 
2_saioa-scratch-garatu2014
2_saioa-scratch-garatu20142_saioa-scratch-garatu2014
2_saioa-scratch-garatu2014
 
Scratch eguna eranskina 2016
Scratch eguna eranskina 2016Scratch eguna eranskina 2016
Scratch eguna eranskina 2016
 
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
 
Arbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzenArbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzen
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
 
Arbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzenArbela digitala erabiltzen
Arbela digitala erabiltzen
 

Mais de Borja del Río

Solasgune Irakale 2013
Solasgune   Irakale 2013Solasgune   Irakale 2013
Solasgune Irakale 2013
Borja del Río
 
Fitxen ereduak udako lanak
Fitxen ereduak   udako lanakFitxen ereduak   udako lanak
Fitxen ereduak udako lanak
Borja del Río
 
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak   irakurketaren jarraipenaFitxen ereduak   irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
Borja del Río
 
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketakFitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
Borja del Río
 
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
Fitxen ereduak   fotokopien eskariaFitxen ereduak   fotokopien eskaria
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
Borja del Río
 
Ikasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materialaIkasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materiala
Borja del Río
 
Scratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 GuíaScratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 Guía
Borja del Río
 
Resolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_cResolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_c
Borja del Río
 
Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0
Borja del Río
 
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagenScratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
Borja del Río
 

Mais de Borja del Río (20)

Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
Scratch etik mundu errealera - berritzegunea 2013
 
6 a ordutegiak
6 a ordutegiak6 a ordutegiak
6 a ordutegiak
 
Solasgune Irakale 2013
Solasgune   Irakale 2013Solasgune   Irakale 2013
Solasgune Irakale 2013
 
Arduino s4 a
Arduino s4 aArduino s4 a
Arduino s4 a
 
Fitxen ereduak udako lanak
Fitxen ereduak   udako lanakFitxen ereduak   udako lanak
Fitxen ereduak udako lanak
 
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak   irakurketaren jarraipenaFitxen ereduak   irakurketaren jarraipena
Fitxen ereduak irakurketaren jarraipena
 
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketakFitxen ereduak   gurasoekin elkarrizketak
Fitxen ereduak gurasoekin elkarrizketak
 
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
Fitxen ereduak   fotokopien eskariaFitxen ereduak   fotokopien eskaria
Fitxen ereduak fotokopien eskaria
 
5 a ordutegiak
5 a ordutegiak5 a ordutegiak
5 a ordutegiak
 
5 a ordutegiak
5 a ordutegiak5 a ordutegiak
5 a ordutegiak
 
Ikasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materialaIkasturte hasierako materiala
Ikasturte hasierako materiala
 
Zenbakien idazkeraz2
Zenbakien idazkeraz2Zenbakien idazkeraz2
Zenbakien idazkeraz2
 
Oferta scratch 2012
Oferta scratch 2012Oferta scratch 2012
Oferta scratch 2012
 
Scratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 GuíaScratch Eguna 2012 Guía
Scratch Eguna 2012 Guía
 
2 ilusion
2 ilusion2 ilusion
2 ilusion
 
Resolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_cResolucion eskola privados_c
Resolucion eskola privados_c
 
Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0Scratch eguna 2011 guía 1.0
Scratch eguna 2011 guía 1.0
 
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagenScratch eguna 2011 permisos de imagen
Scratch eguna 2011 permisos de imagen
 
Hezeguneak 2011
Hezeguneak 2011Hezeguneak 2011
Hezeguneak 2011
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 

Scratch Eguna 2012 Gida

  • 2. Sarrera Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia… Scratch Eguna 2012 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izango dute. Antolakuntza Borja del Río – Lauro Ikastola Josu Garro – A2click Koldo Olaskoaga – lrobotikas Oskia Alvarez – Isuri Mertxe Badiola – Nazaret Zentroa Pablo Garaizar – Cátedra Telefónica – Deusto Antolakidetza
  • 3. Gida Baloreak Scratch Eguna 2012rekin lotutako xehetasun eta • Jolastu nahi dut argibide guztiak batzen dituen dokumentua da • Dibertitu nahi dut Scratch Eguna 2012 Gida. • Ikasi nahi dut • Jendea ezagutu nahi dut Scratch Eguna 2012n parte hartzera doan edozein • Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era nahi dut berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide • Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri beraiekin ikasteko ematea. • Besteekiko errespetua adierazten dut • Nire burua etengabe hobetu nahi dut Aurkibidea Scratch Eguna 2012 - Gida..................................................................................................4 Konpromisoak................................................................................................................4 Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5 Prestakuntza..................................................................................................................6 Aurretiko lanak...............................................................................................................8 Komunitatea...................................................................................................................9 Jardunaldia..................................................................................................................10 Eranskinak...................................................................................................................10 A Eranskina – Autorización uso de imagen.................................................................11 B Eranskina - Posterraren eredua..............................................................................12 C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco.................................................................13
  • 4. Scratch Eguna 2012 Scratch Eguna 2012 - Gida Konpromisoak Scratch Bideratzailearen Konpromisoa • Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2012aren helburua umeak dibertitzea da. Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia. • Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean erabakiak hartu ere. • Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta dago Scratch Eguna 2012ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut. • Scratch Eguna 2012k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei, gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2012aren jarraibide eta arauen berri ematea. • Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna 2012aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du. • Scratch Eguna 2012an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut. Scratch Taldearen Konpromisoa • Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu 4
  • 5. Scratch Eguna 2012 • Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren laguntzaren zain egon gabe • Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu • Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu • Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak proposatuko ditugu ahal den neurrian Scratch Taldearen antolaketa Bideratzailea Bideratzailea da Scratch Eguna 2012aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan behar du: • Taldearen zuzendaria izateko • Bikaintasunez komunikatzeko • Lehentasunak bideratzeko Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa, Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan zehar sustatzaile-lanak egitea baita. Kideak Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez osatuta egon behar dute gutxienez. Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude, besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua... Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna, 5
  • 6. Scratch Eguna 2012 Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren arduraduna... Prestakuntza Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena aukeratu eta logoa sortu behar da. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta eskatzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek Animazioa, Jolasa edo/eta Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki baloratuko da. Produktu guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da ere. Animazioa Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea baloratuko da. Jolasa Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da. Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da. Aplikazio Erreala Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da. Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea edo/eta inklinazo-sentsorea), edo, Scratchekin konpatiblea den beste edozein Hardware Kita (Picoboard, Arduino...). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da. 6
  • 7. Scratch Eguna 2012 Posterra Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira: • Taldearen izena • Taldearen logoa • Taldekideak: izena eta adina • Ikastetxearen izena • Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga... Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da: • Izenburuak • Bakoitzaren deskripzio laburrak • Irudiak (pantaiazoak) • Izendatze kodigoa (ikus beherago) • Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik zailenen azalpenekin. Posterra Scratch Eguna 2012 egunean bertan antolakuntzari eman beharko zaio eta besteekin batera, behar bezala eta horretarako egokitutako tokian jarrita eta erakutsita izango da. Din A2 eta eskola kartulinaren (50x65) artean dagoen neurria izan behar du. Posterra sortzeko edozein teknika erabili daiteke. Tresna digitalen bitartez egiten bada, posterrak taldearen esku inprimatuak izan beharko dira. 7
  • 8. Scratch Eguna 2012 Aurretiko lanak Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2012ren aurretik antolatu behar duen guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da. Inskripzioak Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin behar izango dira 2012ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena, harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2012n Alhondiga Bilbaora eramango diren Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da. Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2012k definitutako balore eta filosofia jarraitzea. Irudien Baimena Scratch Eguna 2012ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren estaldura egiteko. Scratch Eguna 2012an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi hauek Scratch Eguna 2012aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango da Scratch Eguna 2012n parte hartu. Netbooken eskaria Scratch Eguna 2012n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da. Lan ematea Fitxategi guztiak: Animazioa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira maiatzaren 11a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze 8
  • 9. Scratch Eguna 2012 kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala). Posterra bidaltzeko, ahalik eta kalitate handienarekin argazki bat atera beharko zaio eta .jpg erako fitxategian bidali beharko da. Fitxategien izendatze kodigoa Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango dira: SE12XXX1_a.sb • SE12 = Scratch Eguna 2012 • XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa. • 1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2) • _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w = Aplikazio Erreala, p = Posterra) • .sb/.jpg = Fitxategiaren luzapena Komunitatea scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan, komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke. Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da. Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da. Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako programa. Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen 9
  • 10. Scratch Eguna 2012 produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira. Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna 2012an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa berarekin igotzea eskatzen da: SE2012. Jardunaldia Deskribapena Scratch Eguna 2012 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da. Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko. Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da. Posterrak harreran entregatuko dira eta antolakuntzak behar bezala erakustokian jarriko ditu. Talde bakoitzak lau ordenagailu eraman beharko ditu, proiektu bakoitzarentzako bana eta beste bat gainontzeko funtzioetarako: fitxategiak kopiatu, blogak erakutsi, glogsterrak erakutzi... Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko. 11:00etan azoka bera hasiko da. Talde desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko aukera izango dute, kontuan hartuta norbere standean gutxienez 3 kide egon beharko direla bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak emateko prest. Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari buruzko zalantzak galdetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea. Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch Eguna 2012ri amaiera emango diogu. Eranskinak 10
  • 11. Scratch Eguna 2012 A Eranskina – Autorización uso de imagen AUTORIZACION DE USO DE IMAGEN D/Dª ………........……………………….………….......…....……… con D.N.I núm ………....….…… como tutor/a legal del participante/alumno ……………………………....…………………….... De acuerdo de acuerdo con el artículo 18.1 de la Constitución y la regulación establecida en la Ley 1/1982 sobre el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia imagen, AUTORIZO a la captación de imágenes del mismo en fotografía o vídeo durante el transcurso de las actividades, y a que estas puedan ser reproducidas y difundidas por la organización del Scratch Eguna con finalidad exclusivamente informativa, docente o divulgativa en: • Folletos, vídeos o webs de los propios organizadores o asociaciones dependientes o relacionadas con ella. • Fotografías y vídeos destinados a la difusión pública del Scratch Eguna, a través de diarios, revistas, libros u otras publicaciones, así también en televisiones y Webs de carácter informativo, cultural o formativo. Firmado: Datos de contacto: Nombre y primer apellido: …................................................................ Email: …........................................................... Teléfono: …....................................................... 11
  • 12. Scratch Eguna 2012 B Eranskina - Posterraren eredua 12
  • 13. Scratch Eguna 2012 C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco Enlace al documento original aquí. 13