Ziur behin baino gehiagotan ikusi dituzula, naturan sarritan aurkitzen dira, gustoko badituzu hemen duzu irudi abstraktu hauetaz gozatzeko eta zeozer gehiago jakiteko aukera.
4. Fraktalak naturan aurkitu daitezke. Adibidez, brokolian, zuhaitzetan, itsaskietan, eta bere adarkadurak oinarrizko forma beraren aldakuntzaz sorturikoak diren edozein egituratan.
5.
6. Fraktalak handiagotze-lente baten bidez begiratzen direnean, zati ezberdinen artean dauden antzekotasunak nabari daitezke, eskala ezberdinetan.
7.
8. Fraktalen zientziak egitura geometriko konplexuak eta edertasun handikoak eskaintzen ditu, naturaren, bizitzaren garapenaren eta Unibertsoaren formekin loturikoak.
13. Zientziak egunero misterio berriak argitzen dizkigu, eta aurkikuntza bakoitzak ustekabeko aukera berriak eskaintzen ditu, galdera eta zalantza gehiago sortuz.
14.
15. Fraktalek matematikaren adar berri bat sortu zuten, askotan Naturaren Geometria bezala izendatzen dena. Geometria berri hau astronomian, meteorologian, ekonomian eta zineman erabiltzen da, besteak beste.
16.
17. Fraktalen forma arraro eta kaotikoek naturan ematen diren fenomenoak irudikatzen dituzte, lurrikarak, zuhaitzen garapena, zain batzuen itxura, itsasbazterreko lerroa, hodeiak... eta abar.
18.
19. Irudien edertasuna eta loturak ikuskatu ditzakegu... baita handituz doan matematikaren konplexutasuna ere... kaosa... (zientziak Kaosaren Teoria bat du).
20.
21.
22. Irudi abstraktuek nonahikotasunaren izaera dute, izan ere, zati bakoitzak, guztiaren ezaugarriak ditu amaigabeki biderkatuak. Hau da: partikula bakoitzak bere barnean Unibertsoaren osotasuna hartzen du.