SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 35
Baixar para ler offline
Internet,
  lana bilatu eta
aurkitzeko giltza?




                     1
Krisi garaian gaude. Langabeziaren datuak gero eta kezkagarriagoak dira.
    Gazteria da batez ere krisiaren eragina jasatzen duen taldea.

    Baina bestalde, gaur egun baliabide gehiago ditugu lana bilatzeko. Ez da
    bakarrik lan bulegoetara jotzea edo egunkarietako iragarkiak irakurtzea.
    Amaitu da lan-eskaintzak itxaroteko garaia.

    Horretaz aparte, gaur egun norberak beste arlo bateko beharra egin behar du
    ere: teknologiak, internetek, aukera asko eskaintzen digute gure lan-kontaktuak
    handitzeko eta lanaren bilaketan proaktiboagoak izateko ere.

    Nola?
    Zein bide edo plataforma daude?
    Nondik has gaitezke?
    Nolakoa da lana bilatzeko prozesua?
    Non argitaratu dezakegu gure online kurrikuluma?




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko?

            ◘    Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi
            ◘    Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak
            ◘    Webgune espezializatuak

     2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna?

            ◘    Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak

     3. Gure kurrikuluma interneten

            ◘    Gomendioak

     4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk?

            ◘    Infografiak
            ◘    Porfolioak
            ◘    Gaitasunak agertzeko erremintak
            ◘    Bideo-kurrikulumak


Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko?

    Interneti esker teknologia aprobetxatuz lana bilatu dezakegu modu erosoago
    batean eta eskaintzen dituen baliabideei probetxua atera genezaioke gure
    kurrikuluma osatzeko.

    Orain arte erabili ohi diren euskarri eta plataformak errepasatuko ditugu.
    Erabiltzen jarraitzen dugu, bai, baina baita sortuz joan diren beste baliabide
    batzuekin konbinatuz.

    ◘ Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi

    Lana bilatzeko webgune ugari daude. Egun, lan-eskaintza gutxi eta ordea izen-
    emate gehiegi daude. Hauen artean ezagunenak:

                 Infojobs.net
                 Infoempleo.com
                 Trabajos.com
                 Laboris.net
                 Trabajar.com
                 Monster.es


Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Nolakoa da webgune mota hauetako erabiltzailearen profila?
    Estadistikoki: emakumezkoa, 25-45 urte artekoa, seme-alabarik gabekoa eta
    langabezian ez dagoena.

    Zertarako erabiltzen ditu? Beste batentzako lana bilatzeko eta berarentzat,
    beste lan hobeago baten bila.




            Komenigarria da honelako webguneetan profila zabaltzea,
            mantentzea eta eskaintzei adi egotea. Baina gaur egun beste
            bide batzuk ere landu behar dira.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak

    Lan-bilatzaile espezializatu hauetan ez da izena eman behar: lana aipatu, hiria
    eta zuzenean eskaintzak jasoko ditugu posta elektronikoz.

           Trovit.es
           Opcionempleo.com
           Simplyhired.es

    Ez dira oso eraginkorrak eta gehienetan beste webgune batera bideratuko
    gaituzte.

    ETTak, offline munduan egin izan duten lan berbera orain online formatoa
    erabiliz egiten dute ere.

           Adecco
           Manpower
           Randstad
           Human




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Lan zehatz batzuk bilatzeko, edo eskaintza konkretuen
            jarraipena egiteko baliogarriak dira. ETT eta kontratazio
            enpresen kasuan, adi egon beharko ginateke interesatzen
            zaizkigun lan-eskaintzetan izena emateko.
            Hauek gure kabuz egin ditzakegun beste ekintza batzuekin
            batera bideratu daitezke.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Webgune espezializatuak

     Lan-arloetan bereizten direnak eta esparru mugatu eta espezializatuagoak
     lantzen dituztenak.

     Hauetan, lanpostu mailaren arabera bana daitezke, nagusientzat adibidez,
     Michael Page, Selección y Formación edo Experteer bezala; arlo batzuetan
     bereizten direnak, informatika munduko lanpostuetan, adibidez:
     Tecnoempleo.com eta TICJob.es; edo diseinu eta sortze arloetan Domestika.org.


     Badaude ere esparru batzuetan espezializatuak ere. Adibidez, elbarrituentzat
     lana eskaintzen dituztenak, Mercadis.com bezalakoak; edo arlo publikoan
     sortzen diren lanpostuak zabaltzen dituztenak, Empleopublico.net kasua.



            Zure lan esparru konkreturako lan eskaintzen jarraipena egiteko
            oso egokiak. Zure arloan egoera zein den ezagutzeko aukera
            ematen dute.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna?




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Egun badaude sare sozial espezializatuak, justu lan arloan kontaktu berriak
    sustatu eta eskaintzak zabaltzen dituztenak.
    Hauetako batzuk gure profila pertsonala sortu eta kurrikuluma zabaltzeko balio
    dute, lan arloetan kontaktuak eta networking-a egiteko ere.
    Beste batzuk, eskaintzak aurkitzeko bideak dira.

    Hauek dira garrantzitsuenak:



    LinkedIn da ezagunena. Honetan lan munduko profesionalen artean
    harremanak bultzatzea da helburua. Profila sortu eta kurrikuluma osatzea da
    hasierako beharra; hemendik abiatuta, harremanak eta kontaktuak lortzea:
    aurreko lanetakoak, lagunak, lan esparru ezberdinetakoak … ezagunak eta
    baita ezezagunak ere.

    Sare honen bidez aukera dago enpresa handitako nagusienetara heltzeko, eta
    baita kontratazio enpresetara ere zuzenean jotzeko.
    Gure kurrikuluma online izateko aukera ematen du, gure profila zabaltzeko
    aukera era profesionalean.



Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Facebook eta Monsterren arteko lan akordioari esker BeKnown aplikazioa erabil
    daiteke Facebook bidez lana bilatzeko. Honetan gure gaitasunak, lan
    esperientzia, lorpenak eta asmoak erakutsiko dira.


    Twitter erabiliz ere badaude erreminta batzuk




    Wiserik, interneteko sektoreko goi eta erdi mailako eskaintzak zabaltzen ditu
    Twitter bidez.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Eta tagempleoren bidez aukera dago ere timeline berdinean lan eskaintza
    guztiak jasotzeko. Tresna honek lan arloko tweet guztiak bildu eta zabaltzen
    ditu; erabiltzaileak kokapenaren araberako eskaintzak bilatu eta lan-arloko
    bilaketa sakona ere egin ditzake, lanpostu ezberdinen terminoekin.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak

    Badaude egun ere lana bilatu, aurkitu eta eskaintzeko beste sare sozial
    espezializatu batzuk:



    Mokik Twitterren baliabideak aprobetxatu egiten ditu. Twitterren kontuaren
    bidez sar zaitezke plataforma honetara. Ingelesez soilik erabili daiteke
    momentuz.




    Oraintsu sortu da ere Wempleo plataforma, Womenaliak sortutakoa: Womenalia
    emakume profesionalentzat sortutako sarea da; eta Wempleoren bidez
    hauentzako lan-eskaintzak bereiztu eta bideratu nahi ditu.



Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Workmunity egitasmo euskaldun berria aipatu beharra dago. Oraintsu
    aurkeztua izan bada ere (2012ko otsailean), berrikuntza handiak dakartza: lan-
    eskaintza eta networking-a egiteko doako zerbitzua eskaintzen du. Bai
    enpresek eta bai hautagaiek doan erabil dezakete baliabide hau.

    Kostu aldetik abantaila honen bidez, merkaturatze azkarra lortzen ari dira eta
    enpresa txikienak ere gai dira eskaintzak aurkeztu ahal izateko eta hautagaiek
    ere tresna erabil dezakete.

    Bai hautagai eta bai hautatzaileek modu errezean eman dezakete izena
    plataforman.

    Tresna berria denez orain hasieratik izena emateak pena merezi du.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
3. Gure kurrikuluma interneten

    Lan bila bazabiltza, internet eta bereziki sare sozialak aukera berriak aurkitzeko
    bidea izan daitezke. Baina ekintza honek bi alderdi ditu: gure profila erabil
    dezakegu gure burua saltzeko eta gaitasunak zabaltzeko; baina argi izan
    behar dugu ere enpresek bide hau erabiltzen dutela ere hautagai eta
    langileen profilak ikertzeko. Gero eta gehiago, gainera.

    Horregatik kontuz ibili behar dugu gure online irudia zaintzen eta egoki
    adierazten. Interneteko bilatzaileak sarean gutaz dagoen guztia arakatu eta
    erakusteko gai dira eta beraz, kontutan izan behar dugu edozein jardueratan.

    Lan eskaintza edo hautagai bat bilatzeko 2.0 webguneak oso baliogarriak dira:
    mundu osoan zehar profilak eta lanak bilatu ahal izatea, sektore berdineko
    profesionalen artean harremanak ezartzea eta erabiltzaileen informazio
    eguneratua jaso ahal izatea dira hauen ezaugarririk nabarmenenak.

    Beraz, zentzuz jokatu beharra dago gure interneteko irudiari dagokionez:
    profilak guztiz zabalik ez izatea eta pribatutasun baldintzak ondo ezagutzea
    eta moldatzea; ematen ditugun datu pertsonalen inguruko arreta izatea …



Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Gomendioak

    Lan bila bazabiltza guztiz beharrezkoa duzu sarea erabiltzea zure profila
    profesionala ezagutzera emateko eta zabaltzeko.

    Gaur egun dauden erraminta eta baliabideei esker oso erreza da profila sortu
    eta osatzea. Lan eskaintzak bilatzea ere bai. Baina profila sortzen dugunean
    gauza batzuk izan behar ditugu kontutan, gure esfortzuengandik ahalik eta
    etekin handienak lortzeko.

    Hona hemen gomendio orokor batzuk online profilak egoki osatzeko:

    •   Kurrikulumeko atal guztiak betetzea. Ahalik eta osatua egotea, aukera
        gehiago izateko. Azaldu ezazu lan bakoitzean zer egin eta zer lortu zenuen.

    •   Profilean argazki konprometiturik ez gordetzea eta pribatutasun aldetik hau
        ondo mugatzea. Profila birtuala lan elkarrizketa batetarako prestatzeko
        ipintzen dugun arretarekin parekatu daiteke.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
•   Datu pertsonalekin arreta izatea. Kontutan izan zein datu ematen dituzun,
        erabiliak izan daitezkeelako beste hirugarren baten eskutan.

    •   Sare ezberdinetan onartzen ditugun lagunak mugatzea eta kontrolatzea.
        Komenigarria litzateke zerrendak sortzea eta lan edo arlo profesionaleko
        kontaktuak pertsonalekin ez nahastea.

    •   Publikoki egiten ditugun adierazpenetan arreta ipintzea.

    •   Asmo ekonomikoak: kurrikulumetan atal hau betetzea beharrezkoa izaten
        da. Ordaineko kopuru handia hasieratik eskatzea ez da enpresa
        kontratatzaileen gustukoa izaten; baina gutxi eskatzeak ere esperientziarik
        ez izatearen susmoa eman dezake. Sektorean soldatak zein baremotan
        dauden ondo jakitea komeni da.

    •   Agiriak eta erreferentziak: garrantzitsuak direnak sartu eta lanpostuarekin
        harremanatuta daudenak ere bai. Baina horietaz aparte, kontuz ibili
        gehiegizkoak ez sartzeko.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
•   Premium kontuak: webgune batzuk premium kontuak eskaintzen dituzte eta
        horiei esker agiriak ateratzeko aukera dago, kurrikuluma nabarmentzeko
        aukera etab. Batzuetan komeni da honetako profila izatea.

    •   Zein eskaintzetara ematen duzun izena kontrolatu: langabezian gaudenean
        edozein eskaintzetara apuntatzeko joera daukagu.
        Kontuz ibili horrekin: enpresek zenbat eskaintzetan ematen duzun izena ikus
        dezakete eta gehiegizkoa bada ez zaituzte kontutan hartuko.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk?

    Mila kurrikulum biltzen dira hautatzaileen mahaietan eta hautagaiek
    ezberdindu eta beraien profila nabarmendu beharrean daude. Gaur egun
    badaude nahiko erraminta gure kurrikuluma modu grafiko erakargarriago
    batez azaltzeko.

    Hona hemen ideia batzuk eta baliabide horiek eskaintzen dituzten aplikazioak:


     ◘ Infografiak

     Zergatik ez animatu eta datu guztiak grafiko baten adierazi? Badaude
     aplikazio batzuk zure profilaren datu publikoak lana bilatzeko webgune
     batetik har ditzaketenak (LinkedInetik, adibidez) eta hauek modu
     erakargarriago baten erakutsi grafismoa erabiliz.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Cvgram

                                                             •   Gaitasunak agertzeko
                                                                 komenigarriagoa.
                                                             •   Facebook edo LinkedIneko
                                                                 profilekin eman dezakegu
                                                                 izena.
                                                             •   Txantiloi ezberdinak
                                                                 aukeratzerik ez dago,
                                                                 baina bai ordea koloreak
                                                                 eta letra tipoak aldatzeko.
                                                             •   Pdf bat sor dezake ere
                                                                 emaitzarekin.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Vizualize.me


      • LinkedIneko profilaren bidez ematen da izena eta hortik hartzen ditu datu guztiak ere.
      • Txantiloi ezberdinen bidez datuak erakusteko modua aukeratu daiteke.
      • Beste aukera gehiago ematen ditu ere: adibidez, sortutako infografiarekin kamiseta bat izateko.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Re.vu

      • Infografia eta testuzko kurrikuluma lotzen ditu
      • LinkedIneko profiletik har ditzake datuak
      • Aukera asko ematen ditu, bai kurrikuluma modu klasikoan erakusteko, edo bai era kreatiboago
        batetan
      • QR kode bat sortzeko aukera ematen du, edozein orrialdetan sartzeko
      • Ez da estetikoki hain erakargarria




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Porfolioak

     Gure lan esparrua kreatiboagoa bada edo erakusteko moduko lanak sortzen
     baditugu, badaude ere online porfolioak sortzeko erramintak:


      Issuu




                                                             •   Gure lanak aurkezpen edo
                                                                 PDF formatoan bihurtzen
                                                                 ditu.
                                                             •   Blog edo webgune baten
                                                                 sartzeko eta partekatzeko
                                                                 aukera dago.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Calameo

                                                             • Pdf fitxategiak online
                                                               argitalpenetan bihurtzen ditu
                                                               ere.
                                                             • Isuuk baino fitxategi formato
                                                               gehiago onartzen ditu: .PDF,
                                                               .DOC, .RTF, .PPT, .PPS, .XLS,
                                                               .ODT, .OTT, .SXW, .STW, .ODP,
                                                               .OTP, .SXI, .STI, .ODS, .OTS,
                                                               .SXC, .STC eta .TXT.
                                                             • Gure fitxategi berriaren
                                                               formatoa aukeratu
                                                               dezakegu ere.
                                                             • Beste webgune, blog etab
                                                               batetan partekatzeko
                                                               aukera dago.
                                                             • Flash erabiltzen du.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Identyme

       • Txartela edo aurkezpen digitala sortzeko erreminta, laburpen bat, gure kontaktua eta porfolio
         txiki bat erantsiz.
       • Itxuraz erakargarria da.
       • Informazioa errez partekatzeko aukera ematen du.
       • Sare sozial batzuen profiletik har ditzake datuak.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Gaitasunak agertzeko herramintak

    Egindako ikasketa eta lortutako lan esperientziez gain, enpresek gero eta balio
    gehiago ematen dizkiete hautagaien gaitasun eta trebesiei. Hauek online
    formatoan agertzeko tresna ezberdinak sortu dira ere:

    Cuvitt




                                                                 • Gaitasun sozialak,
                                                                   talentuak eta asmoak
                                                                   ager daitezke honen
                                                                   bidez.
                                                                 • Grafikoa eta estetikoki
                                                                   argia da.
                                                                 • Luzea, hala ere, datu
                                                                   guztiak osatzeko.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Marketyou


      • Kurrikuluma osatzeko baliogarria
      • Facebook eta LinkedIneko profiletatik har
        dezake informazioa
      • Enpresek zein neurritan hartzen gaituzten
        kontutan eta gure kurrikulumeko zein ataletan
        hobetu behar dugun esaten digu
      • Puntuaketa lortzen dugu, 1etik 100era
      • Lortutako emaitzak gure sare sozialetako
        profiletan partekatu ditzakegu
      • PDF fitxategi batetan txostena ere lor
        dezakegu, non azpimarratzen diren zeintzuk
        diren gure gaitasun eta trebetasunik
        nabarmenenak




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Aipatzekoa ere TwiCVer herraminta: sare sozialen arloan lana bilatzen
    dutenentzat aproposa, agian.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Bisita txartela

    Oso garrantzitsua da euskarri fisiko bat izatea interesatzen zaigun jendeari
    emateko. Horrela, elkarrizketa batera goazela edo edozein lekutan kontaktu
    bat egiten badugu, gu gogoratuko duten zerbait banatuko dugu:

    Moo




                                                                • Sektore ezberdinen
                                                                  arabera txartelak egiteko
                                                                  diseinu ezberdinak
                                                                  aukeratu ditzakezu.

                                                                • Txartelan agertzen den
                                                                  informazioa guztiak
                                                                  norberak sartzen du.




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
◘ Bideokurrikulumak

    Mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatu daitezke eta
    bideokurrikuluma erabili gure izaera eta irudia azaltzeko.

    Bideokurrikuluma bideoz egindako hautagaiaren aurkezpena da: honetan
    ikasketa, hizkuntzen ezagutza, lan esperientzia eta asmoak ager daitezke
    laburbilduta; baina nola azalpen hori nola egin erabakiorra da
    nabarmentzeko eta emaitza on bat sortzeko.

    Bideokurrikuluma norberaren iragarkia balitz moduan hartu behar dugu eta
    beraz, arreta handia ipini ezaugarri guztietan. Egun, badago empresa
    profesional ugari bideokurrikulumak sortzen dituztenak.
    Baina guk ere gure kabuz lan polita eta erakusteko modukoa sor dezakegu;
    bideokamara hartuta, arreta ipini detaile batzuk zaintzen, oso argi izan
    hasieratik zein mezu bota nahi dugun eta modu txukunean editatzen saiatu.

    Hemen lagungarri izan daitezkeen gomendio batzuk :




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
•   Grabatzen hasi baino lehen helburuak ondo pentsatu eta galdera batzuk
        erantzuten saiatu:
          • Beharrezkoa duzu formato hau erabiltzea?
            Zer lortu nahi duzu? Ze zentsazio sortu nahi duzu? barregarria izatea
            atentzioa deitzeko, zuzeneko lan-elkarrizketa baterako deialdia
            jasotzea…
          • Zer azpimarratu nahi duzu formato honen bidez?
          • Badago ezaugarriren bat formato honetan adierazi dezakezuna
            paperean baino hobeto?

    •   Bideoa askorik ez luzatzea: 2-3 minutu nahikoak izan behar dute.

    •   Arreta ipini ezaugarri teknikoetan: argi eta kokapen egokia, soinu eta
        enkuadre onak…

    •   Zure irudia eta itxura zaindu. Azken finean, hautatzaileek hori ikusiko dute.
        Pentsatu lan-elkarrizketa batera zoazela.

    •   Mezua: ondo pentsatu zabalduko duzun mezua eta gidoi bat sortu hasi
        aurretik; ez jarri bapatean kamararen aurrean zer esango duzun jakin gabe.



Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
•   Hasi baino lehen moldatu botako duzun mezua bilatzen ari zaren lan
        esparrura: ez da berdina irakasle izateko lan bat bilatzea edo injenieritza
        arlokoa, adibidez.

    •   Kreatiboa izan eta ausartu! Badago gauza berdina esateko modu ezberdin
        asko eta saiatu atentzioa sustatzen duen bat erabiltzen.

    •   Bideoa aukera ona da zuzenean gaitasunak erakusteko: hizkuntzak
        menperatzen dituzula, kantatzen, dantzatzen dakizula edo musika
        tresnaren bat jotzen duzula azpimarratzeko…

    •   Bideoa ondo eta txukun editatu; arreta handia jarri musika
        aukeratzerakoan, titulu eta errotulazioan, agertuko diren irudi eta
        planoetan…

    •   Zure datuak ematea ez ahaztu! Izena, telefonoa edo posta elektroniko
        helbidea. Nola jarriko dira zurekin harremanetan bestela? Errotulu batekin
        ez bada, idatzita agertzea eta irudi baten erakustea behintzat.

    •   Behin osatuta dagoenean, bidali pieza enpresetara, baina zabaldu ere
        posta elektroniko bidez zure ezagunen artean eta sare sozialen bidez
        (YouTuben eskegi, adibidez eta veste profiletan zabaldu).

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Hemen adibide on batzuk:

    * Sakatu irudi bakoitzaren gainean esteka zabaltzeko




                                                             Zoragarriak, ezta?




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Gogoratu:
              • Lana bilatzeko ekintza tradizionalak eta online munduan
                bideratutakoak egoki konbinatu daitezke.
              • Profilak zabaldu lana bilatzeko online plataforma
                ezberdinetan eta datu guztiak ahalik eta hoberen osatu.
              • Zure lan konkretuarekin harremanatuta dagoen
                bilatzaileren bat ote dagoen ikertu eta jarraitu.
              • Zaindu zure online irudia: sare sozialetan publikoki egin eta
                zabaltzen duzuna…
              • Ondo osatu zure online kurrikuluma eta saiatu tresna
                berritzaile hoietatik ere probetxua ateratzen. Aukera asko
                eta ezberdinak daude.
              • Zure kontaktuen artean zabaldu lana bilatzen zaudela. Lan
                eskaintza gehienak kontaktuen bidez zabaltzen baitira.
              • Garrantzitsuena: ez etsitu!




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
Zorte on eta
                                                             eskerrik asko!!




Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
Noemí Arriaga
 
Internet MKT
Internet MKTInternet MKT
Internet MKT
txanton
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
littlehero
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Eskuairaetakartaboia
 
Komunikazio Marketin Aurkezpena
Komunikazio Marketin AurkezpenaKomunikazio Marketin Aurkezpena
Komunikazio Marketin Aurkezpena
Nagore Perez
 
Internet mkt
Internet mktInternet mkt
Internet mkt
txanton
 
Internet mkt
Internet mktInternet mkt
Internet mkt
txanton
 
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
guest56ca71
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?
Erdu
 

Semelhante a Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza? (20)

ORM Online ospea
ORM Online ospeaORM Online ospea
ORM Online ospea
 
Gizarte-sareen eragina bilatzaileetan
Gizarte-sareen eragina bilatzaileetanGizarte-sareen eragina bilatzaileetan
Gizarte-sareen eragina bilatzaileetan
 
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
 
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
 
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
663_interneten alde onak eta alde txarrak.ppt
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
 
Nd aurkezpena-euskaraz
Nd aurkezpena-euskarazNd aurkezpena-euskaraz
Nd aurkezpena-euskaraz
 
Internet MKT
Internet MKTInternet MKT
Internet MKT
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
Izenburua
IzenburuaIzenburua
Izenburua
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 
Baliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa , inplementazioa eta
Baliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa , inplementazioa etaBaliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa , inplementazioa eta
Baliabide didaktikoen diseinua, elaborazioa , inplementazioa eta
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Komunikazio Marketin Aurkezpena
Komunikazio Marketin AurkezpenaKomunikazio Marketin Aurkezpena
Komunikazio Marketin Aurkezpena
 
Internet mkt
Internet mktInternet mkt
Internet mkt
 
Internet mkt
Internet mktInternet mkt
Internet mkt
 
Pesi 2010 gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
Pesi 2010   gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...Pesi 2010   gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
Pesi 2010 gen - proyecto emakumeak sarean - a01 - presentacion proyecto for...
 
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?
 
Iratxe Eta Xabier
Iratxe Eta XabierIratxe Eta Xabier
Iratxe Eta Xabier
 

Mais de Azkue Fundazioa

Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Azkue Fundazioa
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue Fundazioa
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioa
Azkue Fundazioa
 

Mais de Azkue Fundazioa (20)

Euskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileakEuskaraldia entitate sustatzaileak
Euskaraldia entitate sustatzaileak
 
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
Euskal Blogintzari buruzko inkestaren emaitzak
 
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoriaTeknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
Teknologia irakaslearen eskura jardunaldiari buruzko memoria
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpena
 
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroaInstagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
Instagram sarea erabiltzeko oinarrizko ikastaroa
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
 
Twitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriakTwitter ikastaroa:oinarriak
Twitter ikastaroa:oinarriak
 
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaMintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpena
 
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboaMintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
 
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna ba...
 
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukeraTelelana: etxetik lan egiteko aukera
Telelana: etxetik lan egiteko aukera
 
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III JardunaldiakSarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
Sarean Jaioberriak - Jakintza Librearen III Jardunaldiak
 
Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05Pinterest tutoriala 2012-05
Pinterest tutoriala 2012-05
 
Azkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011pptAzkue próximos proyectos 2011ppt
Azkue próximos proyectos 2011ppt
 
Balance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioaBalance del primer año de azkue fundazioa
Balance del primer año de azkue fundazioa
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
 
Euskara + IKTak
Euskara + IKTakEuskara + IKTak
Euskara + IKTak
 
Blogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialakBlogak eta sare sozialak
Blogak eta sare sozialak
 
Software librea
Software libreaSoftware librea
Software librea
 
Wikipedia Tutoriala 01
Wikipedia Tutoriala 01Wikipedia Tutoriala 01
Wikipedia Tutoriala 01
 

Internet: Lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

  • 1. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko giltza? 1
  • 2. Krisi garaian gaude. Langabeziaren datuak gero eta kezkagarriagoak dira. Gazteria da batez ere krisiaren eragina jasatzen duen taldea. Baina bestalde, gaur egun baliabide gehiago ditugu lana bilatzeko. Ez da bakarrik lan bulegoetara jotzea edo egunkarietako iragarkiak irakurtzea. Amaitu da lan-eskaintzak itxaroteko garaia. Horretaz aparte, gaur egun norberak beste arlo bateko beharra egin behar du ere: teknologiak, internetek, aukera asko eskaintzen digute gure lan-kontaktuak handitzeko eta lanaren bilaketan proaktiboagoak izateko ere. Nola? Zein bide edo plataforma daude? Nondik has gaitezke? Nolakoa da lana bilatzeko prozesua? Non argitaratu dezakegu gure online kurrikuluma? Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 3. 1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko? ◘ Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi ◘ Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak ◘ Webgune espezializatuak 2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna? ◘ Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak 3. Gure kurrikuluma interneten ◘ Gomendioak 4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk? ◘ Infografiak ◘ Porfolioak ◘ Gaitasunak agertzeko erremintak ◘ Bideo-kurrikulumak Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 4. 1. Nola erabili dugu internet orain arte lana bilatzeko? Interneti esker teknologia aprobetxatuz lana bilatu dezakegu modu erosoago batean eta eskaintzen dituen baliabideei probetxua atera genezaioke gure kurrikuluma osatzeko. Orain arte erabili ohi diren euskarri eta plataformak errepasatuko ditugu. Erabiltzen jarraitzen dugu, bai, baina baita sortuz joan diren beste baliabide batzuekin konbinatuz. ◘ Lana bilatzeko webguneak: erabilgarriak dira baina bisitari gehiegi Lana bilatzeko webgune ugari daude. Egun, lan-eskaintza gutxi eta ordea izen- emate gehiegi daude. Hauen artean ezagunenak: Infojobs.net Infoempleo.com Trabajos.com Laboris.net Trabajar.com Monster.es Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 5. Nolakoa da webgune mota hauetako erabiltzailearen profila? Estadistikoki: emakumezkoa, 25-45 urte artekoa, seme-alabarik gabekoa eta langabezian ez dagoena. Zertarako erabiltzen ditu? Beste batentzako lana bilatzeko eta berarentzat, beste lan hobeago baten bila. Komenigarria da honelako webguneetan profila zabaltzea, mantentzea eta eskaintzei adi egotea. Baina gaur egun beste bide batzuk ere landu behar dira. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 6. ◘ Bilatzaileak eta ETTak: lagungarriak Lan-bilatzaile espezializatu hauetan ez da izena eman behar: lana aipatu, hiria eta zuzenean eskaintzak jasoko ditugu posta elektronikoz. Trovit.es Opcionempleo.com Simplyhired.es Ez dira oso eraginkorrak eta gehienetan beste webgune batera bideratuko gaituzte. ETTak, offline munduan egin izan duten lan berbera orain online formatoa erabiliz egiten dute ere. Adecco Manpower Randstad Human Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 7. Lan zehatz batzuk bilatzeko, edo eskaintza konkretuen jarraipena egiteko baliogarriak dira. ETT eta kontratazio enpresen kasuan, adi egon beharko ginateke interesatzen zaizkigun lan-eskaintzetan izena emateko. Hauek gure kabuz egin ditzakegun beste ekintza batzuekin batera bideratu daitezke. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 8. ◘ Webgune espezializatuak Lan-arloetan bereizten direnak eta esparru mugatu eta espezializatuagoak lantzen dituztenak. Hauetan, lanpostu mailaren arabera bana daitezke, nagusientzat adibidez, Michael Page, Selección y Formación edo Experteer bezala; arlo batzuetan bereizten direnak, informatika munduko lanpostuetan, adibidez: Tecnoempleo.com eta TICJob.es; edo diseinu eta sortze arloetan Domestika.org. Badaude ere esparru batzuetan espezializatuak ere. Adibidez, elbarrituentzat lana eskaintzen dituztenak, Mercadis.com bezalakoak; edo arlo publikoan sortzen diren lanpostuak zabaltzen dituztenak, Empleopublico.net kasua. Zure lan esparru konkreturako lan eskaintzen jarraipena egiteko oso egokiak. Zure arloan egoera zein den ezagutzeko aukera ematen dute. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 9. 2. Sare sozialak: hemen ote dago lana bilatzearen etorkizuna? Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 10. Egun badaude sare sozial espezializatuak, justu lan arloan kontaktu berriak sustatu eta eskaintzak zabaltzen dituztenak. Hauetako batzuk gure profila pertsonala sortu eta kurrikuluma zabaltzeko balio dute, lan arloetan kontaktuak eta networking-a egiteko ere. Beste batzuk, eskaintzak aurkitzeko bideak dira. Hauek dira garrantzitsuenak: LinkedIn da ezagunena. Honetan lan munduko profesionalen artean harremanak bultzatzea da helburua. Profila sortu eta kurrikuluma osatzea da hasierako beharra; hemendik abiatuta, harremanak eta kontaktuak lortzea: aurreko lanetakoak, lagunak, lan esparru ezberdinetakoak … ezagunak eta baita ezezagunak ere. Sare honen bidez aukera dago enpresa handitako nagusienetara heltzeko, eta baita kontratazio enpresetara ere zuzenean jotzeko. Gure kurrikuluma online izateko aukera ematen du, gure profila zabaltzeko aukera era profesionalean. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 11. Facebook eta Monsterren arteko lan akordioari esker BeKnown aplikazioa erabil daiteke Facebook bidez lana bilatzeko. Honetan gure gaitasunak, lan esperientzia, lorpenak eta asmoak erakutsiko dira. Twitter erabiliz ere badaude erreminta batzuk Wiserik, interneteko sektoreko goi eta erdi mailako eskaintzak zabaltzen ditu Twitter bidez. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 12. Eta tagempleoren bidez aukera dago ere timeline berdinean lan eskaintza guztiak jasotzeko. Tresna honek lan arloko tweet guztiak bildu eta zabaltzen ditu; erabiltzaileak kokapenaren araberako eskaintzak bilatu eta lan-arloko bilaketa sakona ere egin ditzake, lanpostu ezberdinen terminoekin. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 13. ◘ Lana bilatzeko sare sozial espezializatuak Badaude egun ere lana bilatu, aurkitu eta eskaintzeko beste sare sozial espezializatu batzuk: Mokik Twitterren baliabideak aprobetxatu egiten ditu. Twitterren kontuaren bidez sar zaitezke plataforma honetara. Ingelesez soilik erabili daiteke momentuz. Oraintsu sortu da ere Wempleo plataforma, Womenaliak sortutakoa: Womenalia emakume profesionalentzat sortutako sarea da; eta Wempleoren bidez hauentzako lan-eskaintzak bereiztu eta bideratu nahi ditu. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 14. Workmunity egitasmo euskaldun berria aipatu beharra dago. Oraintsu aurkeztua izan bada ere (2012ko otsailean), berrikuntza handiak dakartza: lan- eskaintza eta networking-a egiteko doako zerbitzua eskaintzen du. Bai enpresek eta bai hautagaiek doan erabil dezakete baliabide hau. Kostu aldetik abantaila honen bidez, merkaturatze azkarra lortzen ari dira eta enpresa txikienak ere gai dira eskaintzak aurkeztu ahal izateko eta hautagaiek ere tresna erabil dezakete. Bai hautagai eta bai hautatzaileek modu errezean eman dezakete izena plataforman. Tresna berria denez orain hasieratik izena emateak pena merezi du. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 15. 3. Gure kurrikuluma interneten Lan bila bazabiltza, internet eta bereziki sare sozialak aukera berriak aurkitzeko bidea izan daitezke. Baina ekintza honek bi alderdi ditu: gure profila erabil dezakegu gure burua saltzeko eta gaitasunak zabaltzeko; baina argi izan behar dugu ere enpresek bide hau erabiltzen dutela ere hautagai eta langileen profilak ikertzeko. Gero eta gehiago, gainera. Horregatik kontuz ibili behar dugu gure online irudia zaintzen eta egoki adierazten. Interneteko bilatzaileak sarean gutaz dagoen guztia arakatu eta erakusteko gai dira eta beraz, kontutan izan behar dugu edozein jardueratan. Lan eskaintza edo hautagai bat bilatzeko 2.0 webguneak oso baliogarriak dira: mundu osoan zehar profilak eta lanak bilatu ahal izatea, sektore berdineko profesionalen artean harremanak ezartzea eta erabiltzaileen informazio eguneratua jaso ahal izatea dira hauen ezaugarririk nabarmenenak. Beraz, zentzuz jokatu beharra dago gure interneteko irudiari dagokionez: profilak guztiz zabalik ez izatea eta pribatutasun baldintzak ondo ezagutzea eta moldatzea; ematen ditugun datu pertsonalen inguruko arreta izatea … Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 16. ◘ Gomendioak Lan bila bazabiltza guztiz beharrezkoa duzu sarea erabiltzea zure profila profesionala ezagutzera emateko eta zabaltzeko. Gaur egun dauden erraminta eta baliabideei esker oso erreza da profila sortu eta osatzea. Lan eskaintzak bilatzea ere bai. Baina profila sortzen dugunean gauza batzuk izan behar ditugu kontutan, gure esfortzuengandik ahalik eta etekin handienak lortzeko. Hona hemen gomendio orokor batzuk online profilak egoki osatzeko: • Kurrikulumeko atal guztiak betetzea. Ahalik eta osatua egotea, aukera gehiago izateko. Azaldu ezazu lan bakoitzean zer egin eta zer lortu zenuen. • Profilean argazki konprometiturik ez gordetzea eta pribatutasun aldetik hau ondo mugatzea. Profila birtuala lan elkarrizketa batetarako prestatzeko ipintzen dugun arretarekin parekatu daiteke. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 17. Datu pertsonalekin arreta izatea. Kontutan izan zein datu ematen dituzun, erabiliak izan daitezkeelako beste hirugarren baten eskutan. • Sare ezberdinetan onartzen ditugun lagunak mugatzea eta kontrolatzea. Komenigarria litzateke zerrendak sortzea eta lan edo arlo profesionaleko kontaktuak pertsonalekin ez nahastea. • Publikoki egiten ditugun adierazpenetan arreta ipintzea. • Asmo ekonomikoak: kurrikulumetan atal hau betetzea beharrezkoa izaten da. Ordaineko kopuru handia hasieratik eskatzea ez da enpresa kontratatzaileen gustukoa izaten; baina gutxi eskatzeak ere esperientziarik ez izatearen susmoa eman dezake. Sektorean soldatak zein baremotan dauden ondo jakitea komeni da. • Agiriak eta erreferentziak: garrantzitsuak direnak sartu eta lanpostuarekin harremanatuta daudenak ere bai. Baina horietaz aparte, kontuz ibili gehiegizkoak ez sartzeko. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 18. Premium kontuak: webgune batzuk premium kontuak eskaintzen dituzte eta horiei esker agiriak ateratzeko aukera dago, kurrikuluma nabarmentzeko aukera etab. Batzuetan komeni da honetako profila izatea. • Zein eskaintzetara ematen duzun izena kontrolatu: langabezian gaudenean edozein eskaintzetara apuntatzeko joera daukagu. Kontuz ibili horrekin: enpresek zenbat eskaintzetan ematen duzun izena ikus dezakete eta gehiegizkoa bada ez zaituzte kontutan hartuko. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 19. 4. Eta kurrikuluma online agertzeko beste modu batzuk? Mila kurrikulum biltzen dira hautatzaileen mahaietan eta hautagaiek ezberdindu eta beraien profila nabarmendu beharrean daude. Gaur egun badaude nahiko erraminta gure kurrikuluma modu grafiko erakargarriago batez azaltzeko. Hona hemen ideia batzuk eta baliabide horiek eskaintzen dituzten aplikazioak: ◘ Infografiak Zergatik ez animatu eta datu guztiak grafiko baten adierazi? Badaude aplikazio batzuk zure profilaren datu publikoak lana bilatzeko webgune batetik har ditzaketenak (LinkedInetik, adibidez) eta hauek modu erakargarriago baten erakutsi grafismoa erabiliz. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 20. Cvgram • Gaitasunak agertzeko komenigarriagoa. • Facebook edo LinkedIneko profilekin eman dezakegu izena. • Txantiloi ezberdinak aukeratzerik ez dago, baina bai ordea koloreak eta letra tipoak aldatzeko. • Pdf bat sor dezake ere emaitzarekin. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 21. Vizualize.me • LinkedIneko profilaren bidez ematen da izena eta hortik hartzen ditu datu guztiak ere. • Txantiloi ezberdinen bidez datuak erakusteko modua aukeratu daiteke. • Beste aukera gehiago ematen ditu ere: adibidez, sortutako infografiarekin kamiseta bat izateko. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 22. Re.vu • Infografia eta testuzko kurrikuluma lotzen ditu • LinkedIneko profiletik har ditzake datuak • Aukera asko ematen ditu, bai kurrikuluma modu klasikoan erakusteko, edo bai era kreatiboago batetan • QR kode bat sortzeko aukera ematen du, edozein orrialdetan sartzeko • Ez da estetikoki hain erakargarria Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 23. ◘ Porfolioak Gure lan esparrua kreatiboagoa bada edo erakusteko moduko lanak sortzen baditugu, badaude ere online porfolioak sortzeko erramintak: Issuu • Gure lanak aurkezpen edo PDF formatoan bihurtzen ditu. • Blog edo webgune baten sartzeko eta partekatzeko aukera dago. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 24. Calameo • Pdf fitxategiak online argitalpenetan bihurtzen ditu ere. • Isuuk baino fitxategi formato gehiago onartzen ditu: .PDF, .DOC, .RTF, .PPT, .PPS, .XLS, .ODT, .OTT, .SXW, .STW, .ODP, .OTP, .SXI, .STI, .ODS, .OTS, .SXC, .STC eta .TXT. • Gure fitxategi berriaren formatoa aukeratu dezakegu ere. • Beste webgune, blog etab batetan partekatzeko aukera dago. • Flash erabiltzen du. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 25. Identyme • Txartela edo aurkezpen digitala sortzeko erreminta, laburpen bat, gure kontaktua eta porfolio txiki bat erantsiz. • Itxuraz erakargarria da. • Informazioa errez partekatzeko aukera ematen du. • Sare sozial batzuen profiletik har ditzake datuak. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 26. ◘ Gaitasunak agertzeko herramintak Egindako ikasketa eta lortutako lan esperientziez gain, enpresek gero eta balio gehiago ematen dizkiete hautagaien gaitasun eta trebesiei. Hauek online formatoan agertzeko tresna ezberdinak sortu dira ere: Cuvitt • Gaitasun sozialak, talentuak eta asmoak ager daitezke honen bidez. • Grafikoa eta estetikoki argia da. • Luzea, hala ere, datu guztiak osatzeko. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 27. Marketyou • Kurrikuluma osatzeko baliogarria • Facebook eta LinkedIneko profiletatik har dezake informazioa • Enpresek zein neurritan hartzen gaituzten kontutan eta gure kurrikulumeko zein ataletan hobetu behar dugun esaten digu • Puntuaketa lortzen dugu, 1etik 100era • Lortutako emaitzak gure sare sozialetako profiletan partekatu ditzakegu • PDF fitxategi batetan txostena ere lor dezakegu, non azpimarratzen diren zeintzuk diren gure gaitasun eta trebetasunik nabarmenenak Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 28. Aipatzekoa ere TwiCVer herraminta: sare sozialen arloan lana bilatzen dutenentzat aproposa, agian. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 29. ◘ Bisita txartela Oso garrantzitsua da euskarri fisiko bat izatea interesatzen zaigun jendeari emateko. Horrela, elkarrizketa batera goazela edo edozein lekutan kontaktu bat egiten badugu, gu gogoratuko duten zerbait banatuko dugu: Moo • Sektore ezberdinen arabera txartelak egiteko diseinu ezberdinak aukeratu ditzakezu. • Txartelan agertzen den informazioa guztiak norberak sartzen du. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 30. ◘ Bideokurrikulumak Mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatu daitezke eta bideokurrikuluma erabili gure izaera eta irudia azaltzeko. Bideokurrikuluma bideoz egindako hautagaiaren aurkezpena da: honetan ikasketa, hizkuntzen ezagutza, lan esperientzia eta asmoak ager daitezke laburbilduta; baina nola azalpen hori nola egin erabakiorra da nabarmentzeko eta emaitza on bat sortzeko. Bideokurrikuluma norberaren iragarkia balitz moduan hartu behar dugu eta beraz, arreta handia ipini ezaugarri guztietan. Egun, badago empresa profesional ugari bideokurrikulumak sortzen dituztenak. Baina guk ere gure kabuz lan polita eta erakusteko modukoa sor dezakegu; bideokamara hartuta, arreta ipini detaile batzuk zaintzen, oso argi izan hasieratik zein mezu bota nahi dugun eta modu txukunean editatzen saiatu. Hemen lagungarri izan daitezkeen gomendio batzuk : Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 31. Grabatzen hasi baino lehen helburuak ondo pentsatu eta galdera batzuk erantzuten saiatu: • Beharrezkoa duzu formato hau erabiltzea? Zer lortu nahi duzu? Ze zentsazio sortu nahi duzu? barregarria izatea atentzioa deitzeko, zuzeneko lan-elkarrizketa baterako deialdia jasotzea… • Zer azpimarratu nahi duzu formato honen bidez? • Badago ezaugarriren bat formato honetan adierazi dezakezuna paperean baino hobeto? • Bideoa askorik ez luzatzea: 2-3 minutu nahikoak izan behar dute. • Arreta ipini ezaugarri teknikoetan: argi eta kokapen egokia, soinu eta enkuadre onak… • Zure irudia eta itxura zaindu. Azken finean, hautatzaileek hori ikusiko dute. Pentsatu lan-elkarrizketa batera zoazela. • Mezua: ondo pentsatu zabalduko duzun mezua eta gidoi bat sortu hasi aurretik; ez jarri bapatean kamararen aurrean zer esango duzun jakin gabe. Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 32. Hasi baino lehen moldatu botako duzun mezua bilatzen ari zaren lan esparrura: ez da berdina irakasle izateko lan bat bilatzea edo injenieritza arlokoa, adibidez. • Kreatiboa izan eta ausartu! Badago gauza berdina esateko modu ezberdin asko eta saiatu atentzioa sustatzen duen bat erabiltzen. • Bideoa aukera ona da zuzenean gaitasunak erakusteko: hizkuntzak menperatzen dituzula, kantatzen, dantzatzen dakizula edo musika tresnaren bat jotzen duzula azpimarratzeko… • Bideoa ondo eta txukun editatu; arreta handia jarri musika aukeratzerakoan, titulu eta errotulazioan, agertuko diren irudi eta planoetan… • Zure datuak ematea ez ahaztu! Izena, telefonoa edo posta elektroniko helbidea. Nola jarriko dira zurekin harremanetan bestela? Errotulu batekin ez bada, idatzita agertzea eta irudi baten erakustea behintzat. • Behin osatuta dagoenean, bidali pieza enpresetara, baina zabaldu ere posta elektroniko bidez zure ezagunen artean eta sare sozialen bidez (YouTuben eskegi, adibidez eta veste profiletan zabaldu). Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 33. Hemen adibide on batzuk: * Sakatu irudi bakoitzaren gainean esteka zabaltzeko Zoragarriak, ezta? Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 34. Gogoratu: • Lana bilatzeko ekintza tradizionalak eta online munduan bideratutakoak egoki konbinatu daitezke. • Profilak zabaldu lana bilatzeko online plataforma ezberdinetan eta datu guztiak ahalik eta hoberen osatu. • Zure lan konkretuarekin harremanatuta dagoen bilatzaileren bat ote dagoen ikertu eta jarraitu. • Zaindu zure online irudia: sare sozialetan publikoki egin eta zabaltzen duzuna… • Ondo osatu zure online kurrikuluma eta saiatu tresna berritzaile hoietatik ere probetxua ateratzen. Aukera asko eta ezberdinak daude. • Zure kontaktuen artean zabaldu lana bilatzen zaudela. Lan eskaintza gehienak kontaktuen bidez zabaltzen baitira. • Garrantzitsuena: ez etsitu! Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak
  • 35. Zorte on eta eskerrik asko!! Internet, lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak