SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 4
Baixar para ler offline
JAIAK! 2017ko UZTAILA
OTXANDIO
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto12
OTXANDIOKO JAIEN EGITARAUA
Uztailak 15, zapatua
GAZTE EGUNA
13:30 Trikipoteoa.
15:00 Gazte bazkaria.
18:00 Gazte ginkana.
20:30 Batukotx batukada taldea.
22:30 Errementarien omenez eraikitako
eskulturaren inaugurazio ekitaldia.
23:00 Kontzertuak gaztetxean
The Van + Akabu + DJ
Uztailak 16, domeka
HERRI KANTA EGUNA
12:00 Kantuzaleei harrera.
12:30 Otxandioko kaleak kantuz eta
kantariz beteko dituzte.
15:00 Kantu bazkaria Paseolekuan.
18:00 Irabia jota eskolaren emanaldia
herriko plazan.
Uztailak 17, astelehena
18:30 Otxandioko presoen eskubideen
aldeko elkartaratzea plazan, Giza
Eskubideen Udal Batzordeak deiturik.
18:30 Ohiko Salve Regina abestuko da
Oihandi abesbatzagaz batera.
19:00 Katalintxuren jaitsieragaz jaien
hasiera. Korrika hasiera jaia posible egin
duten herritarrek botako dute txupina.
19:05 Danborrada.
20:00 Eusko Labelen haragi pintxoak.
20:30 Erromeria Luhartz taldeagaz.
Uztailak 18, martitzena
SANTAMAÑA EGUNA
Eguerdian, jubilatu guztien argazkia
plazan.
12:30 Bandaren eta txistularien kalejira.
13:00 Herriko umeen pilota partiduak.
13:30 ETSITA antzerkia Artekalen.
17:30 Pilota partiduak Mañondon.
Olatz Arrizabalaga - Maite Ruiz
Leire Etxaniz - Nagore Martin
Asier Olaizola I - Ibon Urrejola
Ibai Jauregi - Iñaki Otxandorena
20:00 Urduri dantza taldearen erakustaldi
berezia.
21:00 Berbena Lotxo musika taldeaz.
Uztailak 29, eguaztena
UMEEN EGUNA
10:30 Globo aerostatikoa Mañondon.
12:00 Umeentzako tailerrak plazan.
12:30 6. mailakoek eguneko txupina
botako dute udaletxeko balkoitik.
Ondoren, Herriko trikitixa eta pandero
ikasleak kalean zehar.
16:30 Haurrentzat puzgarriak plazan.
17:00 Tute, mus eta briska txapelketa.
19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta
bideoen erakusketa Bolalekuan.
19:30 Disko festa plazan.
Uztailak 20, eguena
11:30 Umeentzako puzgarriak eta uretako
jolasak herriko igerilekuan.
19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta
bideoen erakusketa Bolalekuan.
Uztailak 21, barikua
18:30 Bizikleta saltoen erakustaldia.
19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta
bideoen erakusketa Bolalekuan.
20:00 Hartu hitza Otxandio. Galdeketa
egunaren aurkezpena.
22:30 Play-backa plazan.
Uztailak 22, zapatua
SAN MARTIN
12:00 Otxandioko bandaren kalejira eta
ondoren dultzaineroen kalejira.
14:00 San Martinen paella-txapelketa.
19:30 Akelarre txaranga kalerik kale.
20:30 Nesken soka-dantza herriko plazan.
23:00 Kontzertuak herriko plazan.
Hutza + Lágrimas de sangre + Akerbeltz
Uztailak 23, domeka
07:30 Diana eta kalejira.
08:00 Sokamuturra.
13:00 Omenaldia 1936an bonbardaketan
hildakoei, Andikonan.
13:45 Limonada plazan eta Araiako eta
Otxandioko bandaren ikuskizuna.
18:00 Ingude jasotze txapelketa.
19:00 Aizkolari apustua Saul Velasco eta
Luis Polancoren artean.
20:30 Berbena Gauargi taldeagaz.
22:00 Bonbardaketari buruzko
dokumentalaren aurkezpena Andikonan.
22:30 Gauargi taldearen emanaldia.
00:00 Agur Santa Marina.
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 13
“600 euro daude jokoan, baina
urguilua da inportanteena”
Luis Polancok eta Saul Velascok aizkora apustua dute, uztailaren 23an
APUSTUA J.D.
Jaien barruan aizkora apustu
berezi bat egingo dute. Luis
Polanco eta Saul Velasco otxan-
diarrak kanaerdiko bost enbor
nork arinago moztu arituko
dira uztailaren 23an, 19:00etan,
herrikoplazan.
Biak baserri munduko gizo-
nak dira. Polancok gaztetasuna
du alde. 33 urtegaz, Velasco bai-
no 17 urte gazteagoa da. Baina
sekula ez da egur gainean aizko-
ranibilietahutsetikikasibehar
izan du. Velascok, aldiz, badu
horretan esperientzia. Gauzak
horrela, nork irabaziko ditu jo-
koan dauden 600 euroak? Edoze-
lan ere, “urguilua da inportan-
teena”,Polancorenberbetan.
Pike sanoak betidanik izan
dituzte lagunartean. Inportan-
teena indarra den kasuetan,
Polanco gehiago izan da: lagun
baten zelaian fardoak jasotzen
eta eraikitzen ari ziren etxe
bateko harria jasotzen, esatera-
ko. Indar kontuetan, bai, baina
teknika eskatzen duen probe-
tan emaitza bestelakoa izango
zela zioen Velascok. Horrela,
behin aizkora apustu baterako
iragarkia jarri zuen Polancok
Danoena tabernan, eta Velas-
cok onartu egin zuen. Baldintza
bakarra jarri zuen gazteak:
entrenatzeko, urtebeteko epea
uzteko. Aurtengo santamañetan
betekodaurtebete.Luis Polancok eta Saul Velascok kanaerdiko bost enbor ebakiko dituzte.
“Gogo ikaragarria
zuten berba egiteko;
begietan igartzen
zitzaien emozioa”
Hiru ikaslek bonbardaketari buruz egindako
dokumental saritua jaietan estreinatuko dute
JAIAK Joseba Derteano
Paul Arzanegi (1995) gernikarra
da, eta bonbardaketen gaineko
istorioak txikitatik entzun ditu.
Irene Arini (Tolosa, 1995) bere
senitarteko batzuen bidez sortu
zitzaion gerra zibileko kontuei
buruzko interesa. Eta Ana Al-
berdi(Mendaro,1994)historiako
libururen bat beti esku artean
duen horietakoa da. Horrega-
tik, Mondragon Unibertsitateko
hiru ikasleek, graduondoko
lana Otxandioko bonbarda-
ketagaz lotzeko aukera ikusi
zutenean, ez zuten zalantzarik
izan. “Proiektu honek geurea
izan behar du, kosta ahala kos-
ta” pentsatu zuten, Alberdiren
esanetan. Interes eta dedikazio
horrek errekonozimendua ja-
so du: Anbotogaz elkarlanean
egindako lanagaz Mondragon
Unibertsitateko Kimuberri sa-
riairabazidute.
Dokumentala santamaña
jaietan erakutsiko dute. Uztaila-
ren 23an, 22:00etan, ikusi ahalko
daAndikonaPlazan.
Adituek bonbardaketa bere
testuinguruan kokatzen eta ha-
ri logiko bat jarraitzen lagundu
diete. Marko horren barruan,
bonbardaketa bizi izan zutenen
testigantzek hartzen dute pisu-
rik handiena, horiek janzten
dute kontakizuna. “Guretzat
hunkigarria izan da eurekin
aurrez aurre egotea. Berba egi-
teko, eurena kontatzeko eta
edozertan laguntzeko gogo ika-
ragarriazutelasentitudugu.Be-
gietan igartzen zitzaien emozio
hori. Helduei gutxitan ematen
zaie ahotsa, eta barruan dutena
ateratzeko aukera eskaini izana
oso pozgarria da guretzat”, azal-
duduAlberdik.ZigorOlaberria-
ren liburuaren bidez bazekiten
Otxandion gertatutakoa, baina
letrek ez dute ahoz kontatutako
testigantza zuzenekin zerikusi-
rik. “Beraiek sentitzen dutena
sentitzea ezinezkoa da, baina
sentimendu horietara hurre-
ratzeko modua izan dugu. Nire
amonak entzungo balitu, segu-
ru nago eurekin identifikatuta
sentitukolitzatekeela”.
Duen garrantzia aitortuz
Otxandioko bonbardaketa ez da
Gernikakoa edo Durangokoa
bezain ezaguna, baina gazteek
maila berean kokatzen dute.
“Europan zibilen kontrako lehe-
nengo bonbardaketa izan zen.
Ez genekien horrela zela. Do-
kumentalaren bidez horrelako
kontuak Euskal Herri osora
zabaltzeko aukera izatea poz-
garria da guretzat. Otxandioko
bonbardaketak duen garrantzia
aitortzekomoduada”.
Tematika berdineko beste
dokumentalbatedodokumental
sorta bat egitea asko gustatuko
litzaiokeelaaitortudu.
Irene Arin, Paul Arzanegi eta Ana Alberdi Kimuberri sariagaz.
“Barruan zutena
ateratzeko aukera
hori eskaini izana
oso pozgarria da”
“Bonbardaketak
duen garrantzia
aitortzeko modua
da dokumentala”
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto
Errementarien inguruko
eskultura inauguratuko dute
Ikuskizunak suari erreferentzia egiten dioten osagaiak izango ditu
ERREMENTARIAK J.G./J.D.
Errementariek Otxandioko
jarduera ekonomiko nagusie-
netakoa osatu zuten XVI. eta
XVII. mendeetan. Ofizio horrek
herriarentzat izan zuen garran-
tzia gogoratzeko, errementariei
buruzko eskultura inauguratu-
ko dute Santamaña jaietan. Ho-
rretarako, ekitaldi berezia pres-
tatu dute uztailaren 15erako,
22:30ean. Antolatzaileek azaldu
dutenez, Bulkanoren eskultura-
tikpertsonaiaezagunhoriinter-
pretatuko duen aktorea plazara
jaitsiko da alkateagaz akta sina-
tzera. 40 minutu inguru iraungo
duen ikuskizunak suari errefe-
rentzia egiten dioten osagaiak
izangoditu.
Eskulturaren ezaugarriak
Eskulturaren irudi nagusiak
errementaria bera lanean is-
latzen du. Esku biekin mailua
buru gainetik jasota, ingudean
jarrita dagoen pieza jotzeko
prest ageri da. Beso, hanka, gor-
putz-enbor eta gainerako atalak
kate baten katebegiak dira. Lau
bat metroko garaiera izango du
irudi horrek. Bere inguruan
errementariek euren ogibidean
erabiltzen zituzten hainbat lan
-tresna jarriko dituzte. Horie-
tako batzuk benetakoak izango
dira. Era berean, eskultura osa-
tuko duten beste hainbat ele-
mentu (iltzeak, tenaza eta ferra,
esaterako) udaletxeko biltegitik
jaso dituzte. Eskultura oso-osoa
burdinezkoa da eta 12-14 tona
inguru pisatu dezake. Ondoan,
informazio panel bat gehituko
diote.
Eskultura Vicinay enpresak
sortu du. Enpresa honek ka-
tegintzaren arloan munduko
hainbat lekutan diharduela eta
Otxandion duela bere sorbu-
rua azaldu dute eskulturaren
proiektuarensustatzaileek.
“Otxandio errementari asko-
ko herria izana da, eta horren
inguruan zer edo zer egin behar
genuela esan genion elkarri”,
gogoratu du ekimeneko susta-
tzaileetakoa den Jose Miguel
GonzalezdeAudikanaotxandia-
rrak. “Errementariek Otxan-
dion izan zuten garrantzia be-
launaldi berriei erakusteko
baliagarriaizateaguradugu”.
14
Emakumeen soka-dantza berreskuratu
dute Sabina Oianguren dantzariari esker
Gerra aurretik Otxandioko emakumeek dantzatzen zuten aurreskua berreskuratuko du Urdurik
PREGOIA Markel Onaindia
Otxandioko Urduri dantza tal-
deak emakumeen soka-dan-
tza berreskuratuko du aurten,
jaietan plazaratzeko. Ainhoa
Lasuen Urduri dantza taldeko
kideak dioenez, “koreografia ez
da inongo asmakizuna. Otxan-
dioko andrek utzitako ondare
historikoaren berreskurapena
da.Altxorbat”.
Santurtziko dantza talde ba-
teko kide diren Mundi eta Ando-
ni Flores anaiek 1980an Otxan-
dioko folklorearen inguruko
ikerketa egin zuten. Lan horre-
tan murgilduta zeudela kontu-
ratu ziren, Otxandion, behinola,
emakumeek soka-dantza dan-
tzatzen zutela. Horrela, hainbat
herritarren laguntzari esker
dantza horren inguruko infor-
mazioa jaso zuten. Bide hone-
tan, otxandiar baten ekarpenak
garrarrantzi handia izan zuen.
Sabina Oianguren soka-dantza
modu zaharrean dantzatu zuen
azken belaunaldiko emakumea
izan zen. Flores anaiek Oian-
gurenek erakutsitako pausoak
hartu zituzten oinarri moduan.
Sasoi hartan Sabinak 80 urte in-
guru zituen, baina pausoak argi
gogoratzen zituen, eta irakasle
aritu zen, bai santurtziarrekin,
eta baita herriko beste dantzari
batzuekinere.
Errementariekin lotura
Ikerketen arabera, Otxandioko
soka-dantzak errementariekin
lotura zuzena du. “Andrek ez
zuten jaiak ospatzeko aukera
handirik izaten, nahikoa baitzu-
ten etxeko lanekin eta gonbida-
tuak atenditzen”, gogoratu du
Urduri dantza taldeko kideak.
Baina,jaienlaugarrenegunean,
uztailaren 22an, emakumeak
kalera irteten ziren. Erremen-
tariak lanetik irteten zirenean,
garbitokietara joaten ziren ema-
kumeen bila. Garbitokietatik
ibilbidebategitenzuten,etamo-
mentu horretan, emakumeek
gizonei soka-dantza dantzatzen
zieten. Beste belaunaldi batzue-
tan, errementariak garbitokie-
tara beharrean, elizaren irtee-
rara joaten zirela jasota dago
dokumentuhistorikoetan.Egun
honi sukaldarien eguna esaten
zaio, eta emakume dantzari
haueiberriz,sukaldariak.
Ikasketa prozesua
“Santurtziko ikerlariekin ha-
rremanetan jarri ginen eta Ga-
bonen aurretik ikasten hasi
ginen”, dio Ainhoak. Musikan
moldaketak egin dituzte eta jan-
tziegindute.
Urduriko kideek diotenez,
herriko emakumeek 1935ean
dantzatu zuten soka-dantza az-
kenengoz. Izan ere, 1936ko uztai-
laren 22an bonbardaketak tra-
dizioa eten zuen. Eraso faxistan
hildakoak gogora ekarri guran,
aurtengo jaietan, plazan beha-
rrean, Andikonan egingo dute
dantzan. Garbitokian hasiko
dira, eta handik Andikonarako
bidea egingo dute. “Egun horre-
tan bonbardaketaren ondorioz
dantzan egin ezin izan zuten
emakumeen omenez egingo du-
gudantza”,dioLasuenek.
Sabina Oianguren soka-dantza irakasten, 80ko hamarkadan.
Bonbardaketak
emakumeen
soka-dantzaren
tradizioa eten zuen
Soka-dantzak
errementariekin
harreman
zuzena du
Errementarien inguruan aurretik Otxandion dagoen eskultura.
Eskulturaren
irudi nagusiak
errementaria bera
lanean islatzen du
Eskultura osoa
burdinezkoa da,
eta 12-14 tona
pisatzen du

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Mais procurados (20)

Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016
 
Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Durangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarriaDurangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarria
 
Iurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitarauaIurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitaraua
 
Garaiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitarauaGaraiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitaraua
 
Salbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitarauaSalbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitaraua
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Iurretako jaiak
Iurretako jaiakIurretako jaiak
Iurretako jaiak
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 
Mañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitarauaMañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitaraua
 
San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
Mañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarriaMañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarria
 
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 Elorrioko jaien gehigarria 2015 Elorrioko jaien gehigarria 2015
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 
Mallabiko jaietako egitaraua
Mallabiko jaietako egitarauaMallabiko jaietako egitaraua
Mallabiko jaietako egitaraua
 

Semelhante a Otxandioko jaiak

Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
BASORLEGI
 

Semelhante a Otxandioko jaiak (20)

2015 URTEKO GABON OSPAKIZUNAK ORMAIZTEGIN
2015 URTEKO GABON OSPAKIZUNAK ORMAIZTEGIN2015 URTEKO GABON OSPAKIZUNAK ORMAIZTEGIN
2015 URTEKO GABON OSPAKIZUNAK ORMAIZTEGIN
 
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
 
Gabonak 2016
Gabonak 2016Gabonak 2016
Gabonak 2016
 
Gabonetako egitaraua 2017
Gabonetako egitaraua 2017Gabonetako egitaraua 2017
Gabonetako egitaraua 2017
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Erdoitzako andra maria
Erdoitzako andra mariaErdoitzako andra maria
Erdoitzako andra maria
 
Andra maria
Andra mariaAndra maria
Andra maria
 
Garaiko jaiak
Garaiko jaiakGaraiko jaiak
Garaiko jaiak
 
Santamañak
SantamañakSantamañak
Santamañak
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskeraAgenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
 
S página 2
S página 2S página 2
S página 2
 
Santamañak
SantamañakSantamañak
Santamañak
 
Anboto monografikoa interneterako
Anboto monografikoa interneterakoAnboto monografikoa interneterako
Anboto monografikoa interneterako
 
San Andres egitaraua 2015
San Andres egitaraua 2015San Andres egitaraua 2015
San Andres egitaraua 2015
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Durangoko azoka egitaraua
Durangoko azoka egitarauaDurangoko azoka egitaraua
Durangoko azoka egitaraua
 

Mais de Anboto Komunikabideak

Mais de Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017
 
Dekorazio Gehigarria
Dekorazio GehigarriaDekorazio Gehigarria
Dekorazio Gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
San Blas 2017
San Blas 2017San Blas 2017
San Blas 2017
 
Azaroak 25
Azaroak 25Azaroak 25
Azaroak 25
 

Otxandioko jaiak

  • 2. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto12 OTXANDIOKO JAIEN EGITARAUA Uztailak 15, zapatua GAZTE EGUNA 13:30 Trikipoteoa. 15:00 Gazte bazkaria. 18:00 Gazte ginkana. 20:30 Batukotx batukada taldea. 22:30 Errementarien omenez eraikitako eskulturaren inaugurazio ekitaldia. 23:00 Kontzertuak gaztetxean The Van + Akabu + DJ Uztailak 16, domeka HERRI KANTA EGUNA 12:00 Kantuzaleei harrera. 12:30 Otxandioko kaleak kantuz eta kantariz beteko dituzte. 15:00 Kantu bazkaria Paseolekuan. 18:00 Irabia jota eskolaren emanaldia herriko plazan. Uztailak 17, astelehena 18:30 Otxandioko presoen eskubideen aldeko elkartaratzea plazan, Giza Eskubideen Udal Batzordeak deiturik. 18:30 Ohiko Salve Regina abestuko da Oihandi abesbatzagaz batera. 19:00 Katalintxuren jaitsieragaz jaien hasiera. Korrika hasiera jaia posible egin duten herritarrek botako dute txupina. 19:05 Danborrada. 20:00 Eusko Labelen haragi pintxoak. 20:30 Erromeria Luhartz taldeagaz. Uztailak 18, martitzena SANTAMAÑA EGUNA Eguerdian, jubilatu guztien argazkia plazan. 12:30 Bandaren eta txistularien kalejira. 13:00 Herriko umeen pilota partiduak. 13:30 ETSITA antzerkia Artekalen. 17:30 Pilota partiduak Mañondon. Olatz Arrizabalaga - Maite Ruiz Leire Etxaniz - Nagore Martin Asier Olaizola I - Ibon Urrejola Ibai Jauregi - Iñaki Otxandorena 20:00 Urduri dantza taldearen erakustaldi berezia. 21:00 Berbena Lotxo musika taldeaz. Uztailak 29, eguaztena UMEEN EGUNA 10:30 Globo aerostatikoa Mañondon. 12:00 Umeentzako tailerrak plazan. 12:30 6. mailakoek eguneko txupina botako dute udaletxeko balkoitik. Ondoren, Herriko trikitixa eta pandero ikasleak kalean zehar. 16:30 Haurrentzat puzgarriak plazan. 17:00 Tute, mus eta briska txapelketa. 19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta bideoen erakusketa Bolalekuan. 19:30 Disko festa plazan. Uztailak 20, eguena 11:30 Umeentzako puzgarriak eta uretako jolasak herriko igerilekuan. 19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta bideoen erakusketa Bolalekuan. Uztailak 21, barikua 18:30 Bizikleta saltoen erakustaldia. 19:00-20:30 Korrika hasierako argazki eta bideoen erakusketa Bolalekuan. 20:00 Hartu hitza Otxandio. Galdeketa egunaren aurkezpena. 22:30 Play-backa plazan. Uztailak 22, zapatua SAN MARTIN 12:00 Otxandioko bandaren kalejira eta ondoren dultzaineroen kalejira. 14:00 San Martinen paella-txapelketa. 19:30 Akelarre txaranga kalerik kale. 20:30 Nesken soka-dantza herriko plazan. 23:00 Kontzertuak herriko plazan. Hutza + Lágrimas de sangre + Akerbeltz Uztailak 23, domeka 07:30 Diana eta kalejira. 08:00 Sokamuturra. 13:00 Omenaldia 1936an bonbardaketan hildakoei, Andikonan. 13:45 Limonada plazan eta Araiako eta Otxandioko bandaren ikuskizuna. 18:00 Ingude jasotze txapelketa. 19:00 Aizkolari apustua Saul Velasco eta Luis Polancoren artean. 20:30 Berbena Gauargi taldeagaz. 22:00 Bonbardaketari buruzko dokumentalaren aurkezpena Andikonan. 22:30 Gauargi taldearen emanaldia. 00:00 Agur Santa Marina.
  • 3. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 13 “600 euro daude jokoan, baina urguilua da inportanteena” Luis Polancok eta Saul Velascok aizkora apustua dute, uztailaren 23an APUSTUA J.D. Jaien barruan aizkora apustu berezi bat egingo dute. Luis Polanco eta Saul Velasco otxan- diarrak kanaerdiko bost enbor nork arinago moztu arituko dira uztailaren 23an, 19:00etan, herrikoplazan. Biak baserri munduko gizo- nak dira. Polancok gaztetasuna du alde. 33 urtegaz, Velasco bai- no 17 urte gazteagoa da. Baina sekula ez da egur gainean aizko- ranibilietahutsetikikasibehar izan du. Velascok, aldiz, badu horretan esperientzia. Gauzak horrela, nork irabaziko ditu jo- koan dauden 600 euroak? Edoze- lan ere, “urguilua da inportan- teena”,Polancorenberbetan. Pike sanoak betidanik izan dituzte lagunartean. Inportan- teena indarra den kasuetan, Polanco gehiago izan da: lagun baten zelaian fardoak jasotzen eta eraikitzen ari ziren etxe bateko harria jasotzen, esatera- ko. Indar kontuetan, bai, baina teknika eskatzen duen probe- tan emaitza bestelakoa izango zela zioen Velascok. Horrela, behin aizkora apustu baterako iragarkia jarri zuen Polancok Danoena tabernan, eta Velas- cok onartu egin zuen. Baldintza bakarra jarri zuen gazteak: entrenatzeko, urtebeteko epea uzteko. Aurtengo santamañetan betekodaurtebete.Luis Polancok eta Saul Velascok kanaerdiko bost enbor ebakiko dituzte. “Gogo ikaragarria zuten berba egiteko; begietan igartzen zitzaien emozioa” Hiru ikaslek bonbardaketari buruz egindako dokumental saritua jaietan estreinatuko dute JAIAK Joseba Derteano Paul Arzanegi (1995) gernikarra da, eta bonbardaketen gaineko istorioak txikitatik entzun ditu. Irene Arini (Tolosa, 1995) bere senitarteko batzuen bidez sortu zitzaion gerra zibileko kontuei buruzko interesa. Eta Ana Al- berdi(Mendaro,1994)historiako libururen bat beti esku artean duen horietakoa da. Horrega- tik, Mondragon Unibertsitateko hiru ikasleek, graduondoko lana Otxandioko bonbarda- ketagaz lotzeko aukera ikusi zutenean, ez zuten zalantzarik izan. “Proiektu honek geurea izan behar du, kosta ahala kos- ta” pentsatu zuten, Alberdiren esanetan. Interes eta dedikazio horrek errekonozimendua ja- so du: Anbotogaz elkarlanean egindako lanagaz Mondragon Unibertsitateko Kimuberri sa- riairabazidute. Dokumentala santamaña jaietan erakutsiko dute. Uztaila- ren 23an, 22:00etan, ikusi ahalko daAndikonaPlazan. Adituek bonbardaketa bere testuinguruan kokatzen eta ha- ri logiko bat jarraitzen lagundu diete. Marko horren barruan, bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzek hartzen dute pisu- rik handiena, horiek janzten dute kontakizuna. “Guretzat hunkigarria izan da eurekin aurrez aurre egotea. Berba egi- teko, eurena kontatzeko eta edozertan laguntzeko gogo ika- ragarriazutelasentitudugu.Be- gietan igartzen zitzaien emozio hori. Helduei gutxitan ematen zaie ahotsa, eta barruan dutena ateratzeko aukera eskaini izana oso pozgarria da guretzat”, azal- duduAlberdik.ZigorOlaberria- ren liburuaren bidez bazekiten Otxandion gertatutakoa, baina letrek ez dute ahoz kontatutako testigantza zuzenekin zerikusi- rik. “Beraiek sentitzen dutena sentitzea ezinezkoa da, baina sentimendu horietara hurre- ratzeko modua izan dugu. Nire amonak entzungo balitu, segu- ru nago eurekin identifikatuta sentitukolitzatekeela”. Duen garrantzia aitortuz Otxandioko bonbardaketa ez da Gernikakoa edo Durangokoa bezain ezaguna, baina gazteek maila berean kokatzen dute. “Europan zibilen kontrako lehe- nengo bonbardaketa izan zen. Ez genekien horrela zela. Do- kumentalaren bidez horrelako kontuak Euskal Herri osora zabaltzeko aukera izatea poz- garria da guretzat. Otxandioko bonbardaketak duen garrantzia aitortzekomoduada”. Tematika berdineko beste dokumentalbatedodokumental sorta bat egitea asko gustatuko litzaiokeelaaitortudu. Irene Arin, Paul Arzanegi eta Ana Alberdi Kimuberri sariagaz. “Barruan zutena ateratzeko aukera hori eskaini izana oso pozgarria da” “Bonbardaketak duen garrantzia aitortzeko modua da dokumentala”
  • 4. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto Errementarien inguruko eskultura inauguratuko dute Ikuskizunak suari erreferentzia egiten dioten osagaiak izango ditu ERREMENTARIAK J.G./J.D. Errementariek Otxandioko jarduera ekonomiko nagusie- netakoa osatu zuten XVI. eta XVII. mendeetan. Ofizio horrek herriarentzat izan zuen garran- tzia gogoratzeko, errementariei buruzko eskultura inauguratu- ko dute Santamaña jaietan. Ho- rretarako, ekitaldi berezia pres- tatu dute uztailaren 15erako, 22:30ean. Antolatzaileek azaldu dutenez, Bulkanoren eskultura- tikpertsonaiaezagunhoriinter- pretatuko duen aktorea plazara jaitsiko da alkateagaz akta sina- tzera. 40 minutu inguru iraungo duen ikuskizunak suari errefe- rentzia egiten dioten osagaiak izangoditu. Eskulturaren ezaugarriak Eskulturaren irudi nagusiak errementaria bera lanean is- latzen du. Esku biekin mailua buru gainetik jasota, ingudean jarrita dagoen pieza jotzeko prest ageri da. Beso, hanka, gor- putz-enbor eta gainerako atalak kate baten katebegiak dira. Lau bat metroko garaiera izango du irudi horrek. Bere inguruan errementariek euren ogibidean erabiltzen zituzten hainbat lan -tresna jarriko dituzte. Horie- tako batzuk benetakoak izango dira. Era berean, eskultura osa- tuko duten beste hainbat ele- mentu (iltzeak, tenaza eta ferra, esaterako) udaletxeko biltegitik jaso dituzte. Eskultura oso-osoa burdinezkoa da eta 12-14 tona inguru pisatu dezake. Ondoan, informazio panel bat gehituko diote. Eskultura Vicinay enpresak sortu du. Enpresa honek ka- tegintzaren arloan munduko hainbat lekutan diharduela eta Otxandion duela bere sorbu- rua azaldu dute eskulturaren proiektuarensustatzaileek. “Otxandio errementari asko- ko herria izana da, eta horren inguruan zer edo zer egin behar genuela esan genion elkarri”, gogoratu du ekimeneko susta- tzaileetakoa den Jose Miguel GonzalezdeAudikanaotxandia- rrak. “Errementariek Otxan- dion izan zuten garrantzia be- launaldi berriei erakusteko baliagarriaizateaguradugu”. 14 Emakumeen soka-dantza berreskuratu dute Sabina Oianguren dantzariari esker Gerra aurretik Otxandioko emakumeek dantzatzen zuten aurreskua berreskuratuko du Urdurik PREGOIA Markel Onaindia Otxandioko Urduri dantza tal- deak emakumeen soka-dan- tza berreskuratuko du aurten, jaietan plazaratzeko. Ainhoa Lasuen Urduri dantza taldeko kideak dioenez, “koreografia ez da inongo asmakizuna. Otxan- dioko andrek utzitako ondare historikoaren berreskurapena da.Altxorbat”. Santurtziko dantza talde ba- teko kide diren Mundi eta Ando- ni Flores anaiek 1980an Otxan- dioko folklorearen inguruko ikerketa egin zuten. Lan horre- tan murgilduta zeudela kontu- ratu ziren, Otxandion, behinola, emakumeek soka-dantza dan- tzatzen zutela. Horrela, hainbat herritarren laguntzari esker dantza horren inguruko infor- mazioa jaso zuten. Bide hone- tan, otxandiar baten ekarpenak garrarrantzi handia izan zuen. Sabina Oianguren soka-dantza modu zaharrean dantzatu zuen azken belaunaldiko emakumea izan zen. Flores anaiek Oian- gurenek erakutsitako pausoak hartu zituzten oinarri moduan. Sasoi hartan Sabinak 80 urte in- guru zituen, baina pausoak argi gogoratzen zituen, eta irakasle aritu zen, bai santurtziarrekin, eta baita herriko beste dantzari batzuekinere. Errementariekin lotura Ikerketen arabera, Otxandioko soka-dantzak errementariekin lotura zuzena du. “Andrek ez zuten jaiak ospatzeko aukera handirik izaten, nahikoa baitzu- ten etxeko lanekin eta gonbida- tuak atenditzen”, gogoratu du Urduri dantza taldeko kideak. Baina,jaienlaugarrenegunean, uztailaren 22an, emakumeak kalera irteten ziren. Erremen- tariak lanetik irteten zirenean, garbitokietara joaten ziren ema- kumeen bila. Garbitokietatik ibilbidebategitenzuten,etamo- mentu horretan, emakumeek gizonei soka-dantza dantzatzen zieten. Beste belaunaldi batzue- tan, errementariak garbitokie- tara beharrean, elizaren irtee- rara joaten zirela jasota dago dokumentuhistorikoetan.Egun honi sukaldarien eguna esaten zaio, eta emakume dantzari haueiberriz,sukaldariak. Ikasketa prozesua “Santurtziko ikerlariekin ha- rremanetan jarri ginen eta Ga- bonen aurretik ikasten hasi ginen”, dio Ainhoak. Musikan moldaketak egin dituzte eta jan- tziegindute. Urduriko kideek diotenez, herriko emakumeek 1935ean dantzatu zuten soka-dantza az- kenengoz. Izan ere, 1936ko uztai- laren 22an bonbardaketak tra- dizioa eten zuen. Eraso faxistan hildakoak gogora ekarri guran, aurtengo jaietan, plazan beha- rrean, Andikonan egingo dute dantzan. Garbitokian hasiko dira, eta handik Andikonarako bidea egingo dute. “Egun horre- tan bonbardaketaren ondorioz dantzan egin ezin izan zuten emakumeen omenez egingo du- gudantza”,dioLasuenek. Sabina Oianguren soka-dantza irakasten, 80ko hamarkadan. Bonbardaketak emakumeen soka-dantzaren tradizioa eten zuen Soka-dantzak errementariekin harreman zuzena du Errementarien inguruan aurretik Otxandion dagoen eskultura. Eskulturaren irudi nagusiak errementaria bera lanean islatzen du Eskultura osoa burdinezkoa da, eta 12-14 tona pisatzen du