SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 18
Baixar para ler offline
giza eskubideen aldeko elkartea
asociación pro derechos humanos
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012
Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia
Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio
politikoko indarkeria-egoeran izandako giza
eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu
bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta
biktima horiei ordainak emateko dekretua
Argituz irabaz asmorik gabeko giza eskubideen aldeko
elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal
esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean
eta giza eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan
aldarrikatutako giza eskubide guztiak gozatuko dituzten
egoera lortzea da.
Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko
sustapen lanen baitan, Argituz-en xedea osotasun
fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta
adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea
eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta
bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da.
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren
inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean,
motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen
urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak
aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua
Erredakzioa / Koordinazioa:
Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea
Diseinua:
Iñaki Lekuona
Maketazioa:
Marra Servicios Publicitarios, S.L.
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:
Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko
indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu
bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak
emateko dekretua. By ARGITUZ Giza Eskubideen Aldeko E lkartea. Is licensed
under a Creative Commons
Aitortu-EzKomertziala-Lan Eratorririk Gabe 3.0 Unported License.
05 orrialdea Sarrera
06 orrialdea AURRETIK KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
Izenburuari buruz
Erabilitako moduari buruz
Aukeratutako prozesuari buruz
Giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearen araberako balioztatzea
Egia jakiteko eskubidea
Justiziarako eskubidea
Erreparaziorako eskubidea
Bereizkeria ez jasateko eskubidea
Informazioa eskuratzeko eskubidea
Zioen azalpenari buruz
Legearen artikuluen azterketa
17 orrialdea
AZKEN BALORAZIOA
17 orrialdea
GOMENDIOA
17 orrialdea
ebaluazioa
Analisi eta gomendioak ekainaren
12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:
Euskal Autonomia Erkidegoan,
1960tik 1978ra bitartean, motibazio
politikoko indarkeria-egoeran izandako
giza eskubideen urraketen ondorioz
sufrimendu bidegabeak jasan zituzten
biktimak aitortzeko eta biktima horiei
ordainak emateko dekretua
SARRERA
Argituz giza eskubideak sustatu eta defen-
datzen dituen elkartea da, irabazi asmorik ga-
bekoa. Halaber, xedea da euskal esparruan
pertsona guztien eskubideak eraginkortasunez
gauzatzea, betiere giza eskubideei buruzko na-
zioarteko zuzenbidearekin bat etorriz.
Helburu horren ildotik, Argituzen zeregina da
giza eskubideen kultura sustatu, hedatu eta
zabaltzea, eta, batik bat, urratzeak ikertu eta
dokumentazioa sortzen du. Era berean, eztabai-
da publikoa bultzatu nahi du, ebaluazio zorrotza
eta aldian behin ematen dituen gomendioak oi-
narritzat hartuta.
Horretarako, Argituzek lan egiten du giza es-
kubideak urratu diren kasuak argitara ekartzeko
eta horiei buruzko dokumentazioa sortzeko, eta
gizartearen praxia eta giza eskubideei buruzko
nazioarteko zuzenbidea alderatzen ditu. Hartara,
ondorioak atera eta gomendioak ematen ditu,
eta horiek egokitzat jotzen dituen foroetara he-
larazten ditu, erabakiak hartzen diren foroak le-
henetsita. Agintariek giza eskubideen inguruko
ebazpenak emandakoan, Argituzek balioztatu
egiten ditu, eta, zenbait denbora igarota, eba-
luatu ere bai.
Hori dela eta, Argituzek uste du beharrezkoa
dela “107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa,
Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra
bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe-
ran izandako giza eskubideen urraketen ondo-
rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten bi-
ktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak
ematekoa” aztertzea. Dekretu hori Eusko Jaur-
laritzak onetsi zuen 2012ko ekainaren 12an, eta
EHAAn argitaratu zen ekainaren 19an. Bestetik,
bertan argitaratu eta biharamunean sartu zen
indarrean.
Analisi hau egiteko, Argituzek zuzenbidearen
printzipio orokorrak izan ditu oinarri, zehazki, zein
gai izan behar diren legeen xede zehazteko, eta
zein gai behar diren dekretuen edo maila txikia-
goko xedapenen xede. Dekretuaren testua aur-
keztu den bezalaxe aztertzeko, honako hau era-
bili da ebaluazio-baremotzat: “Giza eskubideen
gaineko nazioarteko arauen ageriko urraketak
eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren
urraketa larriak jasan dituzten biktimek erre-
kurtsoak jartzeko eta erreparazioa lortzeko du-
ten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta
arauak”. Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Na-
gusiak onetsi zituen 2005eko abenduaren 16an,
60/147 ebazpenaren bidez. Bestetik, Argituzek
beste biktima batzuen eskubideak arautzen di-
tuzten beste zenbait dekretu erabili ditu analisia
egiteko, besteak beste, Terrorismoaren Biktime-
kiko Elkartasunerako urriaren 8ko 32/1999 Le-
gea, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen
eta Kalte-ordainen Erregelamendua onesten duen
martxoaren 7ko 288/2003 Errege Dekretua, edo
berri samarra den irailaren 22ko 29/2011 Legea,
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Babes In-
tegrala emateari buruzkoa.
6 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
AURRETIK KONTUAN HARTU
BEHARREKOAK
Izenburuari buruz
Argituzek uste du izenburua ez dela aurreko
zenbait zirriborrotan proposatutakoak bezain
anbiguoa. Dena den, izenburuak akatsetako bat
uzten du agerian: gobernuak egin beharreko
arintze osoa ez dagokio sufrimendu bidegabeari
(gainera, halako kontrajartzea eragiten du, eta
badirudi badagoela giza eskubideen urrakete-
tan gertatzen den bidezko sufrimendua), baizik
eta, besterik gabe, gauzatutako giza eskubideen
urraketei. Hori da arindu behar dena, motibazio
politikoko indarkeria egon den edo ez aparte ut-
zita. Izenburu horrek (eta zioen azalpenak ere,
geroago azalduko den legez) transmititzen du
lehenengo eta bigarren mailako biktimak daude-
la, edota giza eskubideen urraketa batzuk zuri
daitezkeela (esaterako, bizitzen ari zen egoera-
gatik). Hala ere, ideia biak erabat onartezinak
dira giza eskubideak abiapuntutzat hartuta. Ar-
gituzen iritziz, guztiz lekuz kanpo dago horrelako
izenburu bat, eta proposatzen du giza eskubi-
deen urraketak osorik arintzeaz hitz egitea, bes-
terik ez. Gainerako mugak dekretuak bere gain
hartzen duen epearekin lotuta daude (1960tik
eta 1978ra bitartean), eta Euskal Autonomia Er-
kidegora mugatuta egotearekin. Horri buruz au-
rrerago arituko gara, txosten honetan bertan.
Biktimetaz hitz egin beharrean zentzu orokorrean,
sufrimendu bidegabeak jasandako emakume eta
gizonen artean ezberdinduko genuke. Arrazoia,
emakumeek jasan izan duten indarkeria ikusta-
raztea da, gizonek jasandakoarengatik ezberdin-
duz. Izenburua, azken finean, Dekretuaren edu-
kiaren adierazgarri bat da eta beraz nahi eta nahi
ez biktimetaz ari denean, espresuki emakumez
eta gizonez aritu behar da. Hori dela eta, izen-
burua honela geratuko litzateke:
“Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra
bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe-
ran izandako giza eskubideen urraketen ondo-
rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten gizon
eta emakumeak aitortzeko eta biktima horiei or-
dainak emateko Dekretua”.
Erabilitako moduari buruz
Gure ustez, ez da egokia dekretu bat hautatu
izana arautzeko modu gisa. Zuzenbidearen itu-
rrien hierarkian, gai batzuk, euren garrantzia
dela eta, legez baino ezin dira arautu, halabeha-
rrez: kontua da gai garrantzitsuenetan ekimena
legebiltzarrarena izatea, ez exekutiboarena. Le-
gebiltzarra da subiranotasunaren gordetzailea,
eta bertatik ateratzen denari zilegitasuna eta
garrantzia ematen dio; hortaz, beste maila ba-
tean jartzen du. Alegia, legea da, hain zuzen,
herri subiranoaren ordezkarien berme politikoa
gai zehatz batzuei dagokienez, adibidez, oinarri-
zko eskubideekin zerikusia duten gaiak.
Falta sumatzen da, ez baitzaio bide horri jarrai-
tu, dekretuaren bideari baino.
Aldi berean, hautaketa horrek ezbaian jartzen du
herritar guztiak berdinak izatea legeen aurrean.
ETAren biktimekiko politika bidezko eta beha-
rrezkoek beti izan dute halako babes legala, eta
lege mailakoa, hain zuzen, nor ziren eta zein oi-
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 7
narrizko eskubide zor zaizkien definitzen zuena.
Aurrerago, gobernuek (Espainiako edo EAEko
gobernuek, edota hainbat eta hainbat autonomia
erkidegokoek) osatu eta garatu egin dute arau-
petzeko programa hori, bai dekretuekin bai lege
gehiagorekin, esaterako, EAEko legea, 2008koa.
Zergatik ez zaio prozedura berari jarraitu kasu
honetan? Non dago 1978ko Konstituzioak alda-
rrikatzen duen legeen aurreko berdintasuna?
Aukeratutako prozesuari buruz
Zergatik bi dekretu? Zergatik bereizi giza eskubi-
deen urraketak daten arabera? Zaila da ulertzen,
are gehiago orain, zalantzak daudenean gober-
nuak bigarren dekretua egiteko denbora izango
ote duen. Halaber, dekretu hori eta esku artean
duguna berdinak izan beharko lirateke defini-
zioei eta urraketa berdinetarako eskubideak
ezartzeari dagokienez. Hala, dekretu hori idatzi
gabe geldituko da, eta, alderatuta, eragindako
bidegabekeria onartezina da: legeen aurreko
desberdintasuna gertakarien dataren arabera,
ez gertakarien euren arabera.
Argituzek gomendatzen du denboraren arabe-
rako bereizketa baztertzea, ez baitago modurik
hori bidezkotzeko giza eskubideei buruzko na-
zioarteko zuzenbidearen argitan: giza eskubi-
deen urraketa bat ez da gertatu zen urtearen
araberakoa, ezta urraketa eragin zuen erregi-
menaren demokrazia mailaren araberakoa ere.
Genero ikuspuntuari buruz
Motibazio politikoko indarkeriari, emakumeen ka-
suetan, gehienetan generoan oinarritutako berei-
zkeria gehitzen zaio. Erreparazioa helburu duen
arau batek, premisa hau abiapuntu izan beharko
luke eta emakumeak jasaten dituzten biktimiza-
zio mota espezifikoak ekiten saiatu (emakume
izateagatik edota modu neurrigabean erasaten
dietenak, sexu indarkeria bezala).
4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen
eta Gizonen Berdintasunerakoak “Administra-
zio-arau edo -egintza bat egiten hasi aurretik, ge-
neroaren araberako eragina aurretiaz ebaluatzea-
ren betebeharra ezartzen du” (19.1 art.). Nahiz
eta legearen agindua argia izan, Argituz kexatu
egiten da Dekretu honen elaborazioan genero
ikuspegia ez barneratu izana. Emakumeen bik-
timizazioaren bereizgarriei arreta ez ipintzearen
ondorio gisa – oinarrizko pausua egia jakiteko es-
kubidea gauzatzeko -, arauak oztopo larriak ditu
sexu indarkeriaren biktimak laguntzak lortzera
iritsi daitezen. 2garren artikuluari dagokion ob-
serbazio zehatzean aditzera ematen den bezala,
“lesio larri eta iraunkorrei” loturiko baldintzak be-
reizkeria ondorio hori eragiten dute.
Argituzek gomendatzen du Dekretu honen
inplementazioak izan ditzakeen berariazko on-
dorioak ikustarazi eta, behar bada, arintzeko,
ostean egingo dan ebaluazioak genero ikuspe-
gia barneratu dezala analisi kategori gisa araua-
ren ondorioak baloratzeko.
Giza eskubideei buruzko
nazioarteko zuzenbidearen
araberako balioztatzea
Arestian aipatu legez, “Giza eskubideen gaineko na-
zioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko
8 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak jasan
dituzten biktimek errekurtsoak jartzeko eta erre-
parazioa lortzeko duten eskubideari buruzko
oinarrizko printzipio eta arauak” Nazio Ba-
tuen Erakundearen Biltzar Nagusiak onetsi zituen
2005eko abenduaren 16an, 60/147 ebazpenaren
bidez. Horiek xedatzen dutenez, biktima horiek ho-
nako eskubide hauek dituzte:
 Egia jakiteko eskubidea.
 Justiziarako eskubidea.
 Erreparaziorako eskubidea.
 Bereizkeria ez jasateko eskubidea.
Egia jakiteko eskubide
Aipatutako Nazio Batuen printzipioen arabera,
egia jakiteko eskubideak esan nahi du gertakariak
egiaztatzea eta egia oso-osorik jartzea jendau-
rrean, betiere horren berri emateak kalte handia-
goak edo biktimaren zein inguruko pertsonen eta
salaketa jartzen lagundu ziotenen segurtasuna eta
interesak kolokan jartzen ez dituzten heinean. Ha-
laber, biktimek eta euren ordezkariek eskubidea
dute informazioa eskatzeko eta eskuratzeko, bai bi-
ktimizazioaren arrazoiei buruz, bai giza eskubideen
inguruko nazioarteko arauen urraketa argien eta
nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa
larrien arrazoiei eta baldintzei buruz.
Ez dirudi dekretu horretako mekanismoak na-
hikoa direnik helburu hori erdiesteko, batik bat
egoera arintzeko hautatu den bidea gobernu au-
tonomiko batek dekretu bat onestea izan delako,
eta gobernu horren eskumenak eskasak dira
xede horretarako. Aitzitik, beste baliabide bat
bilatu beharko lukete legeak onestearen bidez,
estatu zein autonomia erkidegoko mailakoak,
eta arazo horiei aurre egin eraginkorra izango
delako berme handiagoarekin. Aurreko zirribo-
rroetan eraileei bermatzen zitzaien ez zela euren
izenen berri emango, eta esaldi hau ere aplika-
tu zen: “erailearen ohorerako eskubidea babes-
tea”. Beraz, hori ikusita, ez zirudien sinesgarria
egia ezagutuko zenik Nazio Batuen printzipioek
eskatzen dituzten baldintzetan. Onetsitako tes-
tua zentzu horretan hobetu da, esaldi desegoki
hori desagertu delako. Onetsitako dekretuak ez
ditu urraketen eragileak aipatzen, baina zioen
azalpenean honako lege honetara igortzen gai-
tu: 52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra
zibilean eta diktaduran jazarpena edo indar-
keria pairatu zutenen eskubideak onartzen
eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neu-
rriak ezartzen dituena. Oro har, Oroimen His-
torikoaren Lege gisa da ezaguna, eta, aipatu-
takoaren harira, badirudi urraketen eragileak
tratatzeko modua lege horretan aurreikusitakoa
dela. Lege horrek biktimen aitortza mugatua
ezartzen du, eta 1. artikuluan definitu, baina bi-
ktimei ez die egia jakiteko erabateko eskubidea
ematen. Zehazki, lege horrek ez du uzten (araut-
zen ez duelako) gizateriaren aurkako krimenen
biktimek dituzten hiru eskubideak gauzatzea:
egia jakiteko eskubidea (Estatuak ikertzeari uko
egin dio, eta ez die biktimei krimenen eragileen
izenak ezagutzen utzi), justiziarako eskubidea
eta erreparaziorako eskubidea. Legeak ez di-
zkie eskubideak “handitzen” biktimei, aldarri-
katzen duen bezala, baizik eta mugatu egiten
ditu, eta, Amnesty International eta giza es-
kubideak defendatzen dituzten beste erakunde
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 9
batzuen txostenen arabera, oztopoak jartzen
dizkie nazioarteko zuzenbidearen arauei.
Hori dela eta, Argituz Giza Eskubideen Aldeko
Elkartea beldur da praktikan ez ote den oztopatzen
jarraituko biktimek jasandako urraketen erantzu-
leen izenak ezagutzea, dekretuak dioena aurreko
zirriborroekin alderatuta hobetu den arren.
Justiziarako eskubidea
Nazio Batuen printzipioen arabera, estatuek
honako hau egin behar dute:
a) Ezagutzera eman urraketei aurre egiteko
eskura dauden baliabide guztiei buruzko
informazioa.
b) Neurriak hartu biktimei eta euren ordezka-
riei jartzen zaizkien oztopoak ahalik eta
txikienak izan daitezen, euren intimitatea
esku-sartze bidegabeetatik babesteko eta
larderia zein errepresalietatik babesteko,
prozedura judizial, administratibo edo euren
interesei eragiten dien edozein prozedura
motaren aurretik eta ondoren.
c) Laguntza egokia eman justizia atzitzen
saiatzen ari diren biktimei.
d) Bitarteko egoki guztiak erabili biktimek urrake-
ta horiek direla-eta errekurtsoak jartzeko es-
kubidea gauzatu ahal izan dezaten.
Berriro ere, gobernu autonomiko baten dekretua
ez da nahikoa suertatzen helburu bat erdieste-
ko; adibidez, lurralde esparrua mugatu egiten
da Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoei.
Beste gobernu autonomiko batzuek antzeko
neurriak hartzen dituzten heinean, akats horiek
konpondu ahal izango dira. Dena den, oraingoan
ere borondate politiko eza gailendu da, eta erre-
parazioa osoa izatea galarazten du. Aitzitik, bes-
te biktima batzuen eskubideei hobeto erreparatu
zaie ikuspuntu integral horri esker, eta hori esta-
tu mailako errege dekretuek eta autonomia mai-
lako dekretuek babestutako legeetan oinarritzen
da, estatu zein autonomietakoak.
Erreparaziorako eskubidea
Arestian aipatutako Nazio Batuen printzipioen
arabera, erreparaziorako eskubideak honako hau
izan behar du bere baitan, besteak beste:
 Errehabilitazioa: laguntza mediko eta psiko-
logikoa, eta zerbitzu juridiko eta sozialak.
 Asetasuna: biktimen eta eurekin harreman
estua duten pertsonen duintasuna eta izen
ona berrezartzen duten adierazpen ofiziala
edo erabaki judiziala; gertatutakoa aitort-
zea eta erantzukizunak onartzea bere gain
hartzen dituen barkamen publikoa; urrake-
ten eragileei zehapen judizialak edo adminis-
tratiboak ezartzea; biktimei oroitzapen eki-
taldiak eta omenaldiak egitea.
 Errepikatuko ez delako bermeak, honako
hauek barne: botere judizialaren inde-
pendentzia indartzea; giza eskubideen in-
guruko heziketa, eta legea bete behar du-
ten funtzionarioei zein indar armatuetako
10 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
eta segurtasunekoei gai horren inguruko
gaitasunak ematea; jokabide kodeak eta
arau etikoak behatzea sustatzea, bereziki
funtzionario publikoek nazioarteko arauak
bultzatzea; gatazka sozialak prebenitze-
ra, zaintzera eta konpontzera bideratutako
mekanismoak sustatzea; giza eskubideei
buruzko nazioarteko arauen ageriko urrake-
tak eta zuzenbide humanitarioaren urraketa
larriak erraztu edo eragozten ez dituzten le-
geak berrikustea eta aldatzea.
 Lehengoratzea: ahal den guztietan, biktima-
ren egoera lehengoratu behar da, urraketa
gertatu zen aurreko egoerara, alegia.
 Kalte-ordaina egokia eta proportzionala iza-
tea, urraketaren larritasun maila oinarritzat
hartuta. Izan ere, aintzat hartu behar dira
urraketaren ondoriozko kalte ekonomiko eba-
luagarri guztiak.
Argituz kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzaren de-
kretuak ez dituelako espezifikoki aipatzen laguntza
mediko eta psikologikoa, eta ez du aitortza neurri
nahikorik sartu, biktimen duintasuna, izen ona eta
eskubideak berrezartzeari begira. Halaber, ez dago
urraketak berriro jazoko ez direlako berme nahi-
korik (Eusko Jaurlaritzaren eskumenak ez dira na-
hikoak gabezia horri aurre egiteko), eta, kalte-or-
dainei dagokienez, ez du errespetatzen justiziaren
aurrean berdinak izan behar dugula ezartzen duen
printzipioa, batik bat kategoria antzekoetako giza
eskubideen urraketen biktimentzat egindako legee-
kin alderatuta.
Bereizkeria ez jasateko
eskubidea
Nazio Batuen oinarrizko printzipio eta arauen
aplikazioa eta interpretazioa bat etorriko dira,
salbuespenik gabe, giza eskubideei buruzko na-
zioarteko arauekin eta nazioarteko zuzenbide hu-
manitarioarekin, eta ez da inola ere bereizkeria
onartuko, mota eta arrazoia zeinahi direla ere.
Argituzek uste du bereizkeria argia, agerikoa eta
mingarria jazo dela giza eskubideen urraketa
oso larrien biktimen artean, eta eragilearen na-
hiz, batzuetan, biktimaren nortasunaren arabe-
rakoa da. Hortaz, bistan da “urraketa berdina,
eskubide berdinak” printzipio unibertsala ez
dela betetzen.
Era berean, bereizkeria jazotzen da geratu-
takoaren data zein den oinarritzat hartuta.
Aurreko epigrafe batean iradoki dan bezala, ze-
harkako bereizkeria ere egon zitekeen genero
arrazoiengatik.
Informazioa eskuratzeko
eskubidea
Aipatutako Nazio Batuen printzipioek ezartzen
dute estatuek publiko orokorrari informazioa he-
larazteko bitartekoak ebatzi behar dituztela. Ez
publiko orokorrari baino ez, baizik eta, berezi-
ki, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen
ageriko urraketen eta nazioarteko zuzenbidea-
ren urraketa larrien biktimei. Hartara, oinarrizko
printzipio eta arauetan jasota dauden eskubide
eta baliabideen berri eman behar zaie, eta bikti-
mek eskura ditzaketen zerbitzu juridiko, mediko,
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 11
psikologiko, sozial edota administratibo guztien
berri ere bai. Gure ustez, dekretuak egun dioe-
nak ez du bermatzen biktimek behar den hei-
nean atzituko dituztela baliabide horiek.
Gauzak horrela, Argituzek uste du dekretu-proie-
ktuak muturreko hobekuntzak behar dituela,
Nazio Batuek horrelako egoeretarako ezarritako
nazioarteko gutxienekoekin bat egin dezan. Ha-
laber, nazioarteko printzipioak badaude-
la aintzat hartuta, Argituzek Eusko Jaurlaritza
bultzatu nahi du nazioarteko ereduei jarraituz
hasi duen aitortza ildoarekin jarraitzera.
Bide horri ekiteko lehen urratsa dekretua ho-
betzea litzateke, jada aipatu ditugun eta ondo-
ren zehaztuko ditugun ildoei jarraikiz.
Zioen azalpenari buruz
Zioen azalpenak testuingurua azaldu eta horretan
kokatzen du dekretua, eta, bestetik, dekretuaren
oinarrian dagoen eta dekretua interpretatzeko era-
bili behar den filosofiaren berri ematen du.
Zioen azalpenak oso ondo azaldu eta bertan
kokatzen du zein testuingurutan sortu zen dekre-
tua, bai eta Legebiltzarraren legez besteko propo-
samenetik eratorritako erreparazio erabakia ere.
Argituzek oso modu positiboan balioztatu zuen
dekretuaren aurreko zirriborroetako bat, keme-
nez aipatzen baitzen (nahiz eta hitzaurrean baino
ez egin) torturak giza eskubideen ageriko urrake-
ta direla. Hala, elkarteak dekretuaren idazleak
animatu zituen kemen hori dekretu osoan zehar
aplikatzera, Argituzek Eusko Jaurlaritzari aurkez-
tu zizkion alegazioetan. Tamalez, Eusko Jaurla-
ritzak onetsitako eta EHAAn argitaratuko behin
betiko idazkuntzan aipamen hori ez zegoen.
Era berean, lehen aipatutako zirriborroko zioen
azalpenak aurrerago justifikatzen zuen bi dekre-
tu egotea testuingurua oinarritzat hartuta (ar-
gudio hori zeharo onartezina da giza eskubideen
ikuspuntutik). Halaber, bitan aipatzen zuen ETA
(nahiz eta dekretuaren xedea ez izan), eta dekre-
tu honek bere gain hartzen dituen biktimak era-
gin dituzten erakundeak aipatzea ahazten zuen
(GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A, etab.). Horre-
zaz landa, ez zion aurre egiten dekretuarentzat
garrantzitsua den gai bati: Estatuak ezezkoa ema-
ten du eta justiziari oztopoak jartzen dizkio giza
eskubideen hainbeste urraketen aurrean.
Horren haritik, Argituzek, bere arrazoibideetan,
Eusko Jaurlaritzari zioen azalpena balia zezala
eskatu zion, “urraketa berdina, eskubide berdi-
nak” nazioarteko printzipioa finkatzeko, egia ja-
kiteko, justiziarako eta erreparaziorako eskubi-
deak modu garbi eta irmoz aldarrikatzeko eta
urraketa horien aurrean estatuak duen jarrera
permisiboa zalantzan jartzeko . Horrela, errepa-
razio morala eskuratzeko eta egia jakiteko es-
kubideen gauzatzea abiaraziko luke.
Azkenean onetsitako testuko zioen azalpenak ez
du ETAren inolako aipamenik egiten, nahiz eta
GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A eta abar aipatu
gabe segitzen duten, ezta segurtasun indarren
ekintzen ondorioz gertatutako giza eskubideen
urraketen biktimak zehazten ere. Denak biltzen
ditun honako kontzeptu honen pean:_ “Euskal
Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitar-
12 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
tean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran
izandako giza eskubideen urraketen ondorioz
sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak”.
Definizio orokor horrek, praktikan, dekretuak
sortutako Balorazio Batzordearen esku uzten du
zein pertsona sartuko den ala ez dekretuaren
eraginpean finkatzeko erabaki politikoa.
Legearen artikuluen azterketa
Hori esanda, proposatutako legearen artikuluen
azterketa zehatzak ondorengo balorazio eta go-
mendioak egitera eraman gaitu:
1) 1.1 artikulua: helburua, gutxienez, urraketen
arabera eta Oroimen Historikoaren Legean
eta terrorismoaren biktimen legeetan ezarri-
tako antzeko jarraibideekin definitu beharko
litzateke. Adibide zehatz bat jartzearren: zer-
gatik Oroimen Historikoaren Legearen baitan
dauden biktimei onartzen zaie aitortuak izate-
ko eskubidea (mugatua eta urria) eta dekretu
honen baitan biktimen aitortzaren inguruan
ez da ezer onartzen?
Dekretuaren aurreko idazlanak 1968raino
egiten zuten atzera. Argituzek, beste gauza
askoren artean, dekretuaren irismena 1960ra
egin zezala atzera gomendatu zuen, eta, zo-
rionez, gertatu da. Hala eta guztiz ere, ezin
justifikatuzko 1978ko muga ezabatzeko Argi-
tuzen gomendioa ez zen aintzat hartua izan.
Beraien eskubideak urratu ziren garaiaren ara-
bera biktimei bidegabekeriarik ez burutzearren,
Argituzek denborazko mugak ezabatzea eska-
tu zuen.
2) 1.2 artikulua: adierazpen eta osoko errepa-
razio honen irismenaren motiboa dekretuak
aurreko atalean zehaztutako biktima horien
sufrimenduak eragindako bidegabekeriaren
aitormena da, betiere Eusko Jaurlaritzaren
eskumenen barruan. Aurreko zirriborroen
idazlanetan, halaber, hobekuntza gertatu da,
bertan “elkartasun soziala, bizikidetzari ekar-
pena eta zuzenbidezko estatuaren legitimiza-
zioari” buruz hitz egiten zela. Aurreko idazlan
horretan, erreparazioa zuzenbidezko estatua
legezkotzat jotzeko modu bat zela argi eta
garbi ematen zen aditzera, nahiz eta ezin
duen inoiz izan estatuak buruturiko ekintzen-
gatik emandako ordaina estatua legezkotzat
agertzeko modua, ezta soilik biktimari elkar-
tasuna adierazteko modu bat ere. Aitzitik, esta-
tuak bere izenean edo ordezkarien bidez gau-
zatutako ekintzetan erantzukizuna hartzearen
parte behar du izan. Horregatik, Argituzek
lehen artikulu honetan jadanik urraketen egi-
leak aipatzea premiatzen zuen. Bere arrazoibi-
deetan, Argituzek adierazten zuen aipatutako
onarpena izan behar zela egia jakiteko, justi-
ziarako eta erreparaziorako eskubideak ber-
matzeko borondatearen emaitza. Kontua da,
aurrerago ikusiko den bezala, dekretua soilik
kalte-ordainak emateko dekretu gisa gera-
tuko dela.
3) 2.artikulua: Argituzek positiboki balioztatzen
du bere gomendioetako bati jarraitu izana,
hots, bizitzaren aurkako atentatuez aritzeko
gomendioari. Aitzitik, elkartearen gomendioa
osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen
urraketak ere baitan hartzeko zen, lesio la-
rri eta iraunkorrak geratzen diren neurrian
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 13
bakarrik izan baitira aintzat hartuak. Indarke-
riaren tipologia definitzerakoan kontuan eduki
behar litzateke ere emakume eta gizonezkoek
jasaten dituzten indarkeri mota ezberdinak.
Dekretuaren laguntzak “lesio larri eta iraunko-
rrei” murriztea – Gizarte Segurantzako bare-
moetara eginiko igorpenarekin – eskuraezi-
nak egiten ditu sexu indarkeriaren biktima
diren emakume gehienentzat. Indarkeri mota
honetako ondorioak ikaragarrizko larriak izan
daitezke, baina ez dituzte berekin Dekretuan
aipatutako ondorioen lau kategoriak.
Halaber, muga hau 3. artikuluaren idazkerara
hedatu da. 2.2. artikuluari dagokionez, bera-
riaz sufrimenduak objetiboki definitzea positi-
boki baloratzen dugu. Dena den, nahasmen-
du oso larria dago: “sufrimendu bidegabeen”
definizioa arrastoekin (heriotza, baliaezintasun
handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun
iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko
lesio iraunkorrak) geratu diren pertsonei eman
beharreko kalte-ordainekin nahastea. Onar-
tezina den nahasmendu horrek biktima izan
diren pertsona asko eta asko dekretu honen
estalduratik at uzten ditu (egia jakiteko, jus-
tiziarako, erreparaziorako, jasandako kalteen
onarpena izateko eskubiderik gabe, kasu).
Hori dela eta, etorkizuneko lege ekimenetan,
zein jokabide izan behar diren kalte-ordain-
duak eta sufrimenduak nahastuko ez dituen
idazkera desberdina beharko litzateke. Horre-
gatik Argituzek “giza eskubideen urraketaz
(edo hausturaz)” hitz egiteko beharra azpi-
marratzen jarraitzen du eta ez sufrimenduez.
Nolanahi ere, aipatzen diren lesioak hala fisi-
koak nola psikologikoak direla zehaztea na-
hitaezkoa da, 32/1999 Legearen (“kalte fisi-
ko edo psikofisikoak”1
) edo 288/2033 Errege
Dekretuaren (“gorputzeko kalteak bai fisi-
koak bai psikofisikoak”2
) edo 22/2011 Legea-
ren (“kalte fisiko edo psikofisikoengatik kal-
te-ordaina”3
) ildo beretik. Etorkizunean egin
ezean, gure ustez, konparaziozko bidegabe-
keria onartezinari eustea litzateke, eta giza
eskubideen filosofiaren guztiz kontrakoa.
4) 4. artikulua: dekretua aplikatuko den eremua
egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurral-
dera mugatzen da, edo lurralde horretatik
kanpo kaltetua Euskal Autonomia Erkidegoko
udalerri batean helbideraturik dagoenean.
Euskal Autonomia Erkidegotik at gertatutako
giza eskubideen urraketak kanpoan uzten
dira, Eusko Jaurlaritzak ez baitu eskumenik
barruti horretatik kanpo. Eta hori jarraitutako
prozeduraren ondorio zuzena da: Euskal Au-
tonomia Erkidegoko gobernuaren dekretua,
eta ez estatuko legea autonomia erkidegoko
legearekin osatua. Hemen ere ondorio prak-
tikoa zera da, legearen aurrean herritarrek
eduki beharreko berdintasuna urratzen dela.
Biktima eta urraketa zein den, eta penintsu-
lako zein tokitan gertatu den, dekretuak bere
barnean hartuko du ala ez. Halaber, legearen
aurreko berdintasunaren printzipioa urratzen
da, adibidez, ETAren biktimek jasandako kal-
teen onarpena eta ordaina jasotzeko neurriak
atzitu ditzaketelako biktimizazioa non gertatu
den axola gabe. Hori zuzena da, eta dekretu
1 6.1 artikulua.
2 Erregelamenduaren 1.2 a artikulua.
3 I. Eranskina.
14 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
honen eraginpean dauden biktimentzat ho-
rrela izan beharko luke.
5) 5. artikulua: dekretuak aurreikusitakoak
zuzenduko dituen jarduketa printzipio oroko-
rrak artikulu honetan daude jasota: funtsezko
giza eskubideen babesa; biktimei tratamen-
dua eta ordaina ematea; eta, erakundeen al-
detik, biktimak aitortzeko, biktimon ohorea
berrezartzeko eta haiei ordain morala emate-
ko politika publikoak sustatzea. Dekretuaren
aurreko bertsioetan jadanik Argituzek kezka
agertzen zuen dekretuan aurreikusitako jar-
duerek “zuzenbidezko estatua legezkotzat
jotzeko” balio zezaketelako, eta inolako kasu-
tan egileen datu pertsonalik ez zela eman be-
har nabarmendu zelako, besteak beste. Egia,
justizia eta ordaina aitortu eta emateko jar-
duerek inoiz ezin dituzte estatu batek buru-
tutako eta biktimak eragin dituen ekintzak
legezkotzat jo. Eta egia ezagutzeak erantzu-
kizunak eranstea esan nahi du, eta ezinezkoa
da egileak nor izan ziren jakin gabe. Argituzi
ardura sortzen dio onetsitako dekretu honen
baitan printzipio horien idazkera orokor eta
anbiguoak egiatan ezer aldatu ez izana eragin
dezakeela.
Kezkatzen du Argituz ere, Dekretu hau gidatzen
duen printzipioen artean emakume eta gizonen
arteko berdintasuna ez aurkitzea, zeren eta,
aurretik kontuan hartu bekarrekoetan agertzen
dan bezala, honako hau zeharkako printzipio
bat denez, Dekretu guztia zeharkatu behar du.
6) Dekretuaren gainerakoan Balorazio Batzor-
dearen funtzionamendua eta kalte-ordainak
ematerakoan komisioak aplikatuko dituen
baremoak zehatz-mehatz deskribatzen dira
Hona hemen Argituzek aztertutako alderdiak:
a) Balorazio Batzordea:
Onetsitako dekretuan deskribatu den bezala,
botere publikoen praktika administratiboan
ohiko balorazio batzordea da. Argituzen irit-
ziz, mota honetako batzorde batek biktimek
dituzten egia jakiteko, justiziarako eta erre-
paraziorako eskubideak nekez bete ditzake.
Mota honetako batzorde batek egiaz hel-
buru hauek bete ahal izateko, ez du mende-
kotasunik izan behar, eta bere eginkizunak
dekretuan onartuak izan diren bezala bai-
no askoz harago joan behar dira, adibidez,
arautzen duen dekretuan bertan ikerkuntza
eginkizunak ere aitortu.
Independentea izateko, aipatutako batzor-
deak, gainera, ez du organikoki gobernu ba-
ten parte izan behar eta bere buruan ezin
da gobernuko partaide den inor egon. Gaur
egungo konfigurazioan batzordearen buru
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzen-
dari kargua duen pertsona dago eta bere be-
tebehar nagusiena dagozkion kalte-ordainak
ezartzea da, eta bere ikerketa lana dekretuak
finkatutako baremoen arabera kalte-ordain
horiek ezartzeko beharrezkoa denera mugat-
zen ditu. Argituzek analisi honen ondorengo
atalean aztertzen ditu baremook.
Batzordearen konposaketari dagokionez,
gure ustez osatzen duten emakume eta gizo-
nen kopuruan oreka bat ahalbidetu beharko
litzateke. Komenigarria litzateke ere batzor-
de hori genero gaietan aditua den pertsona
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 15
batek aholkatzea, nahiz eta ez izan Batzor-
deko partaide era formal batean.
b) Erabilitako baremoak:
Dekretuan, onetsi den izan den eran, baremo
hauek erabili dira:
a) Heriotzagatik: 135.000 euro.
b) Baliaezintasun handiagatik: 390.000 euro.
c) Ezintasun iraunkor absolutuagatik: 95.000
euro.
d) Ezintasun iraunkor osoagatik: 45.000 euro.
e) Ezintasun iraunkor partzialagatik: 35.000
euro.
f) Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorren-
gatik, apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Agin-
duan ezarritako kopuruen arabera.
g) Oro har, dekretu honetan ezarritako
konpentsazioak ez dira bateragarriak bi-
ktimek gertakari berengatik jaso dituz-
ten edo jaso ditzaketen beste laguntza
batzuekin. Halere, gertakari beragatik
dagoeneko jaso bada hemen aurreikusi-
takoa baino ordain ekonomiko txikiagoren
bat, biktimak badu jasotako kopuruaren
(behar bezala eguneratua) eta hemen au-
rreikusitakoaren arteko aldea jasotzeko
eskubidea.
Gaur egun indarrean den bezalako kalte-or-
dainak eman besterik ez duen egiten dekretu
bat gutxiegi dela erabat azpimarratu nahi du
Argituzek, nazioarteko zuzenbidean aurrei-
kusitako egia jakiteko, justiziarako eta erre-
paraziorako eginbeharrak betetzeko.
Aurreko idazlanetan erabilitako baremoa Ibilgai-
lu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibi-
lari eta Aseguruari buruzko Legean ezarritakoa
zela garbi geratzen zen. Horrek jada orain dela
denbora asko ikusten zen akatsetako bat erre-
pikatzen du: Amnesty Internationalek 2004ko
txosten batean jadanik nabarmentzen zuen. Ez
du euskarririk giza eskubideei buruzko nazioar-
teko zuzenbidean eta arazoak errepikatzen dira.
Tortura bezalako dolozko ekintzetarako ibilgai-
luen istripuetan aplikatzen den baremoa era-
biltzea, beste gauza batzuen artean, Espainiak
sinatu eta berretsitako Torturaren Aurkako Kon-
bentzioaren kontrakoa da. Baremo horren erabi-
leraren berariazko aipamena desagertu egin da
onartutako dekretutik, baina aurreikusten diren
kopuruak aurreko idazlanetan erabilitakoen ber-
dinak direnez, Argituzek egiaz praktikan ezer al-
datu ez den eta baremo hori erabiltzen jarraituko
den beldurra du.
Benetan irizpidea aldatu ez den froga zera da,
dekretuaren atal honen arabera (10.5 artiku-
lua) baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak
apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Aginduan eza-
rritako kopuruen arabera indemnizatuko direla.
Argituzek egiaztatu ahal izan duenez, apirilaren
18ko TAS/1040/2005 Aginduak baliaezintasunik
gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxura-
gabetasunagatik eman beharreko kalte-ordai-
nen kopuruak horrenbestean eguneratzen ditu
(2005/04/22ko EAO). Esate baterako, Mutualita-
te Judizial Orokorrak lan istripu edo gaixotasun
profesionalen ondorioz funtzionario mutualistek
16 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
ezintasun iraunkorra izatera iritsi gabe baina
funtzionarioaren osotasun fisikoan gutxiagotze
bat dakarren lesio, mutilazio edo itxuragabeta-
sunagatik aitortzen dien kalte-ordainak horren-
bestean finkatzeko erabiltzen den baremoa da.
Hortaz, ekintza dolosoak indemnizatzeko istri-
puetarako aurreikusitako baremo bat erabiltzen
jarraitzen da.
Gainera, aipatutako kalte-ordainak ez dira
heltzen, ezta urrutitik ere, irailaren 22ko
29/2011 legean, Terrorismoaren Biktimei Aitor-
pena eta Babes Integrala emateari buruzkoan,
ezarritakoetara. Azken horrek honako zenbateko
hauek ezartzen ditu: heriotzagatik 250.000 €,
baliaezintasun handiagatik 500.000 €, ezinta-
sun iraunkor absolutuagatik 180.000 €, ezinta-
sun iraunkor osoagatik 100.000 € eta ezintasun
iraunkor partzialagatik 75.000 €. Beste irain bat
gehiagotzat hartu besterik ez dago.
Lesioak jadanik ez dira zirkulazioko baremoare-
kin neurtzen, baizik eta lan istripuetarako Gi-
zarte Segurantzarekin. Beraz, atal hau aldatu
beharko litzateke4
.
Gainera, martxoaren 7ko 288/2003 Errege De-
kretuak, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen
eta Kalte-ordainen Erregelamenduak, bere 8. ar-
tikuluan beste baremo hauek ezartzen ditu:
Ordainaren zenbatekoa ondorengo arau hauek
erabiliz zehaztuko da:
1. Aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, jaso
4 Ikus 288/2003 Errege Dekretua.
beharreko kopurua indarrean den eguneko
gutxieneko soldataren bikoitzaren balioki-
dea izango da, kaltetua egoera horretan
egongo den denbora bitartean, gehienez
18 hilabeteko mugarekin. Helburu horreta-
rako, aldi baterako ezintasuna ulertuko da
ekintza terrorista batekin kausazko lotura
zuzena edo eratorria duen lesio, gaixotasun
edo istripuaren ondorioz gertatua dena, bi-
ktimak osasun laguntza jaso eta bere ohiko
jarduera edo ekintza profesionalean jardu-
teko ezindua dagoen bitartean.
Dagokion ordaina finkatzeko, atal hone-
tako lehen paragrafoan adierazitakoaren
irizpide berberari jarraituko zaio, erlazio
administratibo edo lan erlazioaren baitan
zerbitzu profesionalik burutzen ari ez eta
aldi baterako ezintasuna izan eta ohiko
bizitza garatzeko ezinduak geratzen diren
pertsonen kasuetan.
Kaltetua, egoera honetan dagoen den-
boran zehar, gutxieneko soldataren se-
gidako iraunaldiak emanez gero, soldata
horiek iraunaldi bakoitzaren denboraren
arabera aplikatuko dira.
2. Baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio,
mutilazio edo itxuragabetasunik gertatuz
gero, jaso beharreko kopuruak gaixotasun
profesional edo lan istripuetatik eratorri-
tako baliaezintasunik gabeko behin betiko
lesio, mutilazio edo itxuragabetasunen kal-
te-ordainen zenbatekoen gainean Gizarte
Segurantzaren araudiaren aplikazioaren
ondorioz ateratzen den baremoaren arabe-
ra finkatuko dira.
Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 17
3. Lanerako ezintasuna eragiten duten lesioak
gertatuz gero, jaso beharreko kopurua gor-
putzeko kalteak finkatzen diren egunean in-
darrean den gutxieneko soldatari buruzkoa
izango da, eta ezintasun mailaren menpe
egongo da, eskala honen arabera:
a. Ezintasun iraunkor partziala: 50 hileroko.
b. Ezintasun iraunkor osoa: 70 hileroko.
c. Ezintasun iraunkor absolutua: 100 hileroko.
d. Baliaezintasun handia: 140 hileroko5
.
4. Heriotzaren kasuan, ordainketa hura ger-
tatzen den egunean indarrean den gu-
txieneko soldataren halako 1306
hileroko
izango da, lesioen aurretiko ordainketen
kasuetan izan ezik 5. artikuluan 3. atalean
xedatutakora egongo dela, eta dagokion
kenketa burutuko dela.
5. Artikulu honen 2, 3 eta 4. arauetan ezarri-
tako ordainketei, aldi baterako ezintasunari
dagokionak gehituko dira, azken kontzep-
tu horregatik gehienez ere indarrean den
gutxieneko soldataren 18 hileroko izango
dela.
6. Aurreko 3 eta 4 arauak aplikatuz gero ate-
ratzen diren kopuruei, ekonomikoki bikti-
maren menpe dauden seme-alaba edo ja-
sotako adingabe bakoitzeko lanbide arteko
gutxieneko soldataren 20 hilerokori dago-
5 Hurrenez hurren, 2012an 32.070 €, 44.898 €, 64.140 €
eta 89.796 €-ren baliokide direla.
6 83.382 €-ren baliokide dela.
kion kopuru finko bat gehituko da.
7. Aurreko arauak aplikatuz gero ateratzen di-
ren kopuruak, biktimaren zailtasun edo pre-
mia bereziko egoera pertsonala, familiakoa,
ekonomikoa eta profesionala kontutan iza-
nik, %30eraino handitu ahal izango dira.
Era berean, 32/1999 legeak7
edo 22/2011 le-
geak8
egiten duten modura, kalte-ordain ho-
riek zergak ordaintzetik libre dauden erren-
tak direla zehaztu beharko litzateke.
Egungo dekretuan horretatik ez da ezer jaso.
Argituzek horren desberdinak diren kalte-or-
dainak mantentzeak “urraketa berdinak, es-
kubide berdinak” (eta ordainketa berdina ere
beraz) printzipioa urratzen duela eta bikti-
mentzat bereizkeria dakarrela ulertzen du,
eta, hartara, dekretuaren sinesgarritasuna
erabat gutxitzen du.
7 13. artikulua.
8 16. artikulua.
18 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012
AZKEN BALORAZIOA
Gomendio zehatz guztiez gain, eta nahiz eta
pertsona batzuek dekretu hau izatea ezer ez iza-
tea baino hobe dela uste duten, Argituzek uste
du dekretuak:
 ez duela bermatzen “urraketa berdinak,
eskubide berdinak” oinarrizko arauaren
aplikazioa.
 ez duela betetzen “bereizkeriarik ez” printzi-
pioa(denboraren aldetik behinik behin, 1978
urtetik aurrerako biktima guztiak estaldura
gabe utziz).
 ez duela betetzen biktimak aipatutako ordai-
nak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko
Nazio Batuen Erakundeak ezarritako oinarrizko
arauen zati handi batean.
 Legeak agindutako genero eraginaren az-
terketa ez da egin
Hori dela eta, Argituzek bere kezka agertu eta
honako hau gomendatzen du:
gomendioa
Legegintzaldi berrian egoera hau zuzendu dadin,
eta azterketa honetan aipatutako nazioarteko
estandarretara egokitu.
EBALUAZIOA
Hainbat erabaki politikoek nahiz eta ez dirudi
sexistak, eta ez aurreikusi edota ez nahi izan,
eragin ezberdina izan dezakete emakume eta gi-
zonen artean, hori dela eta beharrezkoa izango
da arauaren osteko ebaluazio bat egitea genero
eraginaren ikuspegitik, jakiteko ia modu zuze-
nean jokatu dan eginiko esku-hartzean, araua-
ren bereizkeria ondorioak neutralizatuak geratu
direlarik.
Txosten honen hitzaurrean zehazten den beza-
la, Argituzek hau bezalako araudiak aztertu on-
doren, gomendioak ematen ditu. Txosten honek
hainbat kontsiderazio eta gomendio bat du, giza
eskubideen nazioarteko zuzenbidean oinarri-
tuak guztiak. Denbora tarte bat igarotakoan,
Argituzek biktimen kontuetan politika publikoen
ebaluazioa egingo du; eta motibazio politikoko
indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen
urraketen biktimei dagokienez, gure elkarteak
legegintzaldi berrian hasitako ekintzen emaitzak
ebaluatzerakoan gomendio hauek kontutan izan-
go ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrila.

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan

Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
ARALAR Araba
 
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostenaEuskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
Irekia - EJGV
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioa
laieneblog
 
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Irekia - EJGV
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Irekia - EJGV
 
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
Irekia - EJGV
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Irekia - EJGV
 

Semelhante a Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan (20)

Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Zuzen Bidean proposamena
Zuzen Bidean proposamenaZuzen Bidean proposamena
Zuzen Bidean proposamena
 
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostenaEuskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena
 
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruanDiskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
Diskurtso ahula du Jaurlaritzak estatuaren biktimen inguruan
 
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
Gernikako Akordioa
Gernikako AkordioaGernikako Akordioa
Gernikako Akordioa
 
Gernikako akordioa
Gernikako akordioaGernikako akordioa
Gernikako akordioa
 
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen Oinarri Programa 2015-16
 
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz AndoainMemoria Partekatu Baterantz Andoain
Memoria Partekatu Baterantz Andoain
 
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty bookThe Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
The Right to Decide, Driver of Power and Sovereignty book
 
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
Gizarteratzea eta justizia leheneratzailea Eusko Jaurlaritzaren bizikidetza-p...
 
Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean...
Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean...Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean...
Gorroto arrazista, xenofobo, antigitano eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean...
 
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdfEskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
Eskubide_Zibil_eta_Politikoen_Nazioarteko_Ituna.pdf
 
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
1960. eta 2014. urteen artean hildakoak eragindako erakunde terroristen atent...
 
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazio Batzordearen Txostena ...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazio Batzordearen Txostena ...Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazio Batzordearen Txostena ...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazio Batzordearen Txostena ...
 
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
Giza Eskubideen Urraketak jasandako Biktimen Balorazioa Batzoredearen Txosten...
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 
Confebask kolpista
Confebask kolpistaConfebask kolpista
Confebask kolpista
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Homofobiaeusk
HomofobiaeuskHomofobiaeusk
Homofobiaeusk
 

Mais de ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos

Mais de ARGITUZ Asociación Pro Derechos Humanos (20)

MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPIMEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ. LEGAZPI
 
Hacia una memoria compartida. Legazpi
Hacia una memoria compartida. LegazpiHacia una memoria compartida. Legazpi
Hacia una memoria compartida. Legazpi
 
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-201-328
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-201-328Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-201-328
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-201-328
 
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-101-200
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-101-200Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-101-200
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-101-200
 
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-1-100
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-1-100Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-1-100
Hacia una-memoria-compartida-arrasate-mondragon-es-1-100
 
Hacia una memoria compartida: Andoain
Hacia una memoria compartida: AndoainHacia una memoria compartida: Andoain
Hacia una memoria compartida: Andoain
 
Manual hacia una memoria compartida 2018
Manual hacia una memoria compartida 2018Manual hacia una memoria compartida 2018
Manual hacia una memoria compartida 2018
 
Memoria partekatu baterantz. Errenteria
Memoria partekatu baterantz.  ErrenteriaMemoria partekatu baterantz.  Errenteria
Memoria partekatu baterantz. Errenteria
 
Memoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibarMemoria partekatu baterantz elgoibar
Memoria partekatu baterantz elgoibar
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Hacia una memoria compartida Errenteria
Hacia una memoria compartida ErrenteriaHacia una memoria compartida Errenteria
Hacia una memoria compartida Errenteria
 
Hacia una memoria compartida Elgoibar 1956-2016
Hacia una memoria compartida Elgoibar 1956-2016Hacia una memoria compartida Elgoibar 1956-2016
Hacia una memoria compartida Elgoibar 1956-2016
 
Hacia una memoria compartida Lasarte
Hacia una memoria compartida LasarteHacia una memoria compartida Lasarte
Hacia una memoria compartida Lasarte
 
Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la...
Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la...Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la...
Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la...
 
Necesitamos sinderesis. Diario Noticias Alava
Necesitamos sinderesis. Diario Noticias AlavaNecesitamos sinderesis. Diario Noticias Alava
Necesitamos sinderesis. Diario Noticias Alava
 
Necesitamos sinderesis. Deia
Necesitamos sinderesis. DeiaNecesitamos sinderesis. Deia
Necesitamos sinderesis. Deia
 
Crisis y politicas publicas de infancia
Crisis y politicas publicas de infanciaCrisis y politicas publicas de infancia
Crisis y politicas publicas de infancia
 
Con ellas llego el escandalo. Gara
Con ellas llego el escandalo. GaraCon ellas llego el escandalo. Gara
Con ellas llego el escandalo. Gara
 
Con ellas llego el escandalo. Diario Noticias Navarra
Con ellas llego el escandalo. Diario Noticias NavarraCon ellas llego el escandalo. Diario Noticias Navarra
Con ellas llego el escandalo. Diario Noticias Navarra
 
Con ellas llego el escandalo. Noticias Gipuzkoa
Con ellas llego el escandalo. Noticias GipuzkoaCon ellas llego el escandalo. Noticias Gipuzkoa
Con ellas llego el escandalo. Noticias Gipuzkoa
 

Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan

  • 1. giza eskubideen aldeko elkartea asociación pro derechos humanos Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua
  • 2. Argituz irabaz asmorik gabeko giza eskubideen aldeko elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan aldarrikatutako giza eskubide guztiak gozatuko dituzten egoera lortzea da. Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko sustapen lanen baitan, Argituz-en xedea osotasun fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua Erredakzioa / Koordinazioa: Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea Diseinua: Iñaki Lekuona Maketazioa: Marra Servicios Publicitarios, S.L. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua. By ARGITUZ Giza Eskubideen Aldeko E lkartea. Is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-Lan Eratorririk Gabe 3.0 Unported License.
  • 3.
  • 4. 05 orrialdea Sarrera 06 orrialdea AURRETIK KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Izenburuari buruz Erabilitako moduari buruz Aukeratutako prozesuari buruz Giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearen araberako balioztatzea Egia jakiteko eskubidea Justiziarako eskubidea Erreparaziorako eskubidea Bereizkeria ez jasateko eskubidea Informazioa eskuratzeko eskubidea Zioen azalpenari buruz Legearen artikuluen azterketa 17 orrialdea AZKEN BALORAZIOA 17 orrialdea GOMENDIOA 17 orrialdea ebaluazioa Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua
  • 5. SARRERA Argituz giza eskubideak sustatu eta defen- datzen dituen elkartea da, irabazi asmorik ga- bekoa. Halaber, xedea da euskal esparruan pertsona guztien eskubideak eraginkortasunez gauzatzea, betiere giza eskubideei buruzko na- zioarteko zuzenbidearekin bat etorriz. Helburu horren ildotik, Argituzen zeregina da giza eskubideen kultura sustatu, hedatu eta zabaltzea, eta, batik bat, urratzeak ikertu eta dokumentazioa sortzen du. Era berean, eztabai- da publikoa bultzatu nahi du, ebaluazio zorrotza eta aldian behin ematen dituen gomendioak oi- narritzat hartuta. Horretarako, Argituzek lan egiten du giza es- kubideak urratu diren kasuak argitara ekartzeko eta horiei buruzko dokumentazioa sortzeko, eta gizartearen praxia eta giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidea alderatzen ditu. Hartara, ondorioak atera eta gomendioak ematen ditu, eta horiek egokitzat jotzen dituen foroetara he- larazten ditu, erabakiak hartzen diren foroak le- henetsita. Agintariek giza eskubideen inguruko ebazpenak emandakoan, Argituzek balioztatu egiten ditu, eta, zenbait denbora igarota, eba- luatu ere bai. Hori dela eta, Argituzek uste du beharrezkoa dela “107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe- ran izandako giza eskubideen urraketen ondo- rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten bi- ktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa” aztertzea. Dekretu hori Eusko Jaur- laritzak onetsi zuen 2012ko ekainaren 12an, eta EHAAn argitaratu zen ekainaren 19an. Bestetik, bertan argitaratu eta biharamunean sartu zen indarrean. Analisi hau egiteko, Argituzek zuzenbidearen printzipio orokorrak izan ditu oinarri, zehazki, zein gai izan behar diren legeen xede zehazteko, eta zein gai behar diren dekretuen edo maila txikia- goko xedapenen xede. Dekretuaren testua aur- keztu den bezalaxe aztertzeko, honako hau era- bili da ebaluazio-baremotzat: “Giza eskubideen gaineko nazioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak jasan dituzten biktimek erre- kurtsoak jartzeko eta erreparazioa lortzeko du- ten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta arauak”. Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Na- gusiak onetsi zituen 2005eko abenduaren 16an, 60/147 ebazpenaren bidez. Bestetik, Argituzek beste biktima batzuen eskubideak arautzen di- tuzten beste zenbait dekretu erabili ditu analisia egiteko, besteak beste, Terrorismoaren Biktime- kiko Elkartasunerako urriaren 8ko 32/1999 Le- gea, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen eta Kalte-ordainen Erregelamendua onesten duen martxoaren 7ko 288/2003 Errege Dekretua, edo berri samarra den irailaren 22ko 29/2011 Legea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Babes In- tegrala emateari buruzkoa.
  • 6. 6 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 AURRETIK KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Izenburuari buruz Argituzek uste du izenburua ez dela aurreko zenbait zirriborrotan proposatutakoak bezain anbiguoa. Dena den, izenburuak akatsetako bat uzten du agerian: gobernuak egin beharreko arintze osoa ez dagokio sufrimendu bidegabeari (gainera, halako kontrajartzea eragiten du, eta badirudi badagoela giza eskubideen urrakete- tan gertatzen den bidezko sufrimendua), baizik eta, besterik gabe, gauzatutako giza eskubideen urraketei. Hori da arindu behar dena, motibazio politikoko indarkeria egon den edo ez aparte ut- zita. Izenburu horrek (eta zioen azalpenak ere, geroago azalduko den legez) transmititzen du lehenengo eta bigarren mailako biktimak daude- la, edota giza eskubideen urraketa batzuk zuri daitezkeela (esaterako, bizitzen ari zen egoera- gatik). Hala ere, ideia biak erabat onartezinak dira giza eskubideak abiapuntutzat hartuta. Ar- gituzen iritziz, guztiz lekuz kanpo dago horrelako izenburu bat, eta proposatzen du giza eskubi- deen urraketak osorik arintzeaz hitz egitea, bes- terik ez. Gainerako mugak dekretuak bere gain hartzen duen epearekin lotuta daude (1960tik eta 1978ra bitartean), eta Euskal Autonomia Er- kidegora mugatuta egotearekin. Horri buruz au- rrerago arituko gara, txosten honetan bertan. Biktimetaz hitz egin beharrean zentzu orokorrean, sufrimendu bidegabeak jasandako emakume eta gizonen artean ezberdinduko genuke. Arrazoia, emakumeek jasan izan duten indarkeria ikusta- raztea da, gizonek jasandakoarengatik ezberdin- duz. Izenburua, azken finean, Dekretuaren edu- kiaren adierazgarri bat da eta beraz nahi eta nahi ez biktimetaz ari denean, espresuki emakumez eta gizonez aritu behar da. Hori dela eta, izen- burua honela geratuko litzateke: “Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe- ran izandako giza eskubideen urraketen ondo- rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten gizon eta emakumeak aitortzeko eta biktima horiei or- dainak emateko Dekretua”. Erabilitako moduari buruz Gure ustez, ez da egokia dekretu bat hautatu izana arautzeko modu gisa. Zuzenbidearen itu- rrien hierarkian, gai batzuk, euren garrantzia dela eta, legez baino ezin dira arautu, halabeha- rrez: kontua da gai garrantzitsuenetan ekimena legebiltzarrarena izatea, ez exekutiboarena. Le- gebiltzarra da subiranotasunaren gordetzailea, eta bertatik ateratzen denari zilegitasuna eta garrantzia ematen dio; hortaz, beste maila ba- tean jartzen du. Alegia, legea da, hain zuzen, herri subiranoaren ordezkarien berme politikoa gai zehatz batzuei dagokienez, adibidez, oinarri- zko eskubideekin zerikusia duten gaiak. Falta sumatzen da, ez baitzaio bide horri jarrai- tu, dekretuaren bideari baino. Aldi berean, hautaketa horrek ezbaian jartzen du herritar guztiak berdinak izatea legeen aurrean. ETAren biktimekiko politika bidezko eta beha- rrezkoek beti izan dute halako babes legala, eta lege mailakoa, hain zuzen, nor ziren eta zein oi-
  • 7. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 7 narrizko eskubide zor zaizkien definitzen zuena. Aurrerago, gobernuek (Espainiako edo EAEko gobernuek, edota hainbat eta hainbat autonomia erkidegokoek) osatu eta garatu egin dute arau- petzeko programa hori, bai dekretuekin bai lege gehiagorekin, esaterako, EAEko legea, 2008koa. Zergatik ez zaio prozedura berari jarraitu kasu honetan? Non dago 1978ko Konstituzioak alda- rrikatzen duen legeen aurreko berdintasuna? Aukeratutako prozesuari buruz Zergatik bi dekretu? Zergatik bereizi giza eskubi- deen urraketak daten arabera? Zaila da ulertzen, are gehiago orain, zalantzak daudenean gober- nuak bigarren dekretua egiteko denbora izango ote duen. Halaber, dekretu hori eta esku artean duguna berdinak izan beharko lirateke defini- zioei eta urraketa berdinetarako eskubideak ezartzeari dagokienez. Hala, dekretu hori idatzi gabe geldituko da, eta, alderatuta, eragindako bidegabekeria onartezina da: legeen aurreko desberdintasuna gertakarien dataren arabera, ez gertakarien euren arabera. Argituzek gomendatzen du denboraren arabe- rako bereizketa baztertzea, ez baitago modurik hori bidezkotzeko giza eskubideei buruzko na- zioarteko zuzenbidearen argitan: giza eskubi- deen urraketa bat ez da gertatu zen urtearen araberakoa, ezta urraketa eragin zuen erregi- menaren demokrazia mailaren araberakoa ere. Genero ikuspuntuari buruz Motibazio politikoko indarkeriari, emakumeen ka- suetan, gehienetan generoan oinarritutako berei- zkeria gehitzen zaio. Erreparazioa helburu duen arau batek, premisa hau abiapuntu izan beharko luke eta emakumeak jasaten dituzten biktimiza- zio mota espezifikoak ekiten saiatu (emakume izateagatik edota modu neurrigabean erasaten dietenak, sexu indarkeria bezala). 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak “Administra- zio-arau edo -egintza bat egiten hasi aurretik, ge- neroaren araberako eragina aurretiaz ebaluatzea- ren betebeharra ezartzen du” (19.1 art.). Nahiz eta legearen agindua argia izan, Argituz kexatu egiten da Dekretu honen elaborazioan genero ikuspegia ez barneratu izana. Emakumeen bik- timizazioaren bereizgarriei arreta ez ipintzearen ondorio gisa – oinarrizko pausua egia jakiteko es- kubidea gauzatzeko -, arauak oztopo larriak ditu sexu indarkeriaren biktimak laguntzak lortzera iritsi daitezen. 2garren artikuluari dagokion ob- serbazio zehatzean aditzera ematen den bezala, “lesio larri eta iraunkorrei” loturiko baldintzak be- reizkeria ondorio hori eragiten dute. Argituzek gomendatzen du Dekretu honen inplementazioak izan ditzakeen berariazko on- dorioak ikustarazi eta, behar bada, arintzeko, ostean egingo dan ebaluazioak genero ikuspe- gia barneratu dezala analisi kategori gisa araua- ren ondorioak baloratzeko. Giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearen araberako balioztatzea Arestian aipatu legez, “Giza eskubideen gaineko na- zioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko
  • 8. 8 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak jasan dituzten biktimek errekurtsoak jartzeko eta erre- parazioa lortzeko duten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta arauak” Nazio Ba- tuen Erakundearen Biltzar Nagusiak onetsi zituen 2005eko abenduaren 16an, 60/147 ebazpenaren bidez. Horiek xedatzen dutenez, biktima horiek ho- nako eskubide hauek dituzte:  Egia jakiteko eskubidea.  Justiziarako eskubidea.  Erreparaziorako eskubidea.  Bereizkeria ez jasateko eskubidea. Egia jakiteko eskubide Aipatutako Nazio Batuen printzipioen arabera, egia jakiteko eskubideak esan nahi du gertakariak egiaztatzea eta egia oso-osorik jartzea jendau- rrean, betiere horren berri emateak kalte handia- goak edo biktimaren zein inguruko pertsonen eta salaketa jartzen lagundu ziotenen segurtasuna eta interesak kolokan jartzen ez dituzten heinean. Ha- laber, biktimek eta euren ordezkariek eskubidea dute informazioa eskatzeko eta eskuratzeko, bai bi- ktimizazioaren arrazoiei buruz, bai giza eskubideen inguruko nazioarteko arauen urraketa argien eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien arrazoiei eta baldintzei buruz. Ez dirudi dekretu horretako mekanismoak na- hikoa direnik helburu hori erdiesteko, batik bat egoera arintzeko hautatu den bidea gobernu au- tonomiko batek dekretu bat onestea izan delako, eta gobernu horren eskumenak eskasak dira xede horretarako. Aitzitik, beste baliabide bat bilatu beharko lukete legeak onestearen bidez, estatu zein autonomia erkidegoko mailakoak, eta arazo horiei aurre egin eraginkorra izango delako berme handiagoarekin. Aurreko zirribo- rroetan eraileei bermatzen zitzaien ez zela euren izenen berri emango, eta esaldi hau ere aplika- tu zen: “erailearen ohorerako eskubidea babes- tea”. Beraz, hori ikusita, ez zirudien sinesgarria egia ezagutuko zenik Nazio Batuen printzipioek eskatzen dituzten baldintzetan. Onetsitako tes- tua zentzu horretan hobetu da, esaldi desegoki hori desagertu delako. Onetsitako dekretuak ez ditu urraketen eragileak aipatzen, baina zioen azalpenean honako lege honetara igortzen gai- tu: 52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indar- keria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neu- rriak ezartzen dituena. Oro har, Oroimen His- torikoaren Lege gisa da ezaguna, eta, aipatu- takoaren harira, badirudi urraketen eragileak tratatzeko modua lege horretan aurreikusitakoa dela. Lege horrek biktimen aitortza mugatua ezartzen du, eta 1. artikuluan definitu, baina bi- ktimei ez die egia jakiteko erabateko eskubidea ematen. Zehazki, lege horrek ez du uzten (araut- zen ez duelako) gizateriaren aurkako krimenen biktimek dituzten hiru eskubideak gauzatzea: egia jakiteko eskubidea (Estatuak ikertzeari uko egin dio, eta ez die biktimei krimenen eragileen izenak ezagutzen utzi), justiziarako eskubidea eta erreparaziorako eskubidea. Legeak ez di- zkie eskubideak “handitzen” biktimei, aldarri- katzen duen bezala, baizik eta mugatu egiten ditu, eta, Amnesty International eta giza es- kubideak defendatzen dituzten beste erakunde
  • 9. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 9 batzuen txostenen arabera, oztopoak jartzen dizkie nazioarteko zuzenbidearen arauei. Hori dela eta, Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea beldur da praktikan ez ote den oztopatzen jarraituko biktimek jasandako urraketen erantzu- leen izenak ezagutzea, dekretuak dioena aurreko zirriborroekin alderatuta hobetu den arren. Justiziarako eskubidea Nazio Batuen printzipioen arabera, estatuek honako hau egin behar dute: a) Ezagutzera eman urraketei aurre egiteko eskura dauden baliabide guztiei buruzko informazioa. b) Neurriak hartu biktimei eta euren ordezka- riei jartzen zaizkien oztopoak ahalik eta txikienak izan daitezen, euren intimitatea esku-sartze bidegabeetatik babesteko eta larderia zein errepresalietatik babesteko, prozedura judizial, administratibo edo euren interesei eragiten dien edozein prozedura motaren aurretik eta ondoren. c) Laguntza egokia eman justizia atzitzen saiatzen ari diren biktimei. d) Bitarteko egoki guztiak erabili biktimek urrake- ta horiek direla-eta errekurtsoak jartzeko es- kubidea gauzatu ahal izan dezaten. Berriro ere, gobernu autonomiko baten dekretua ez da nahikoa suertatzen helburu bat erdieste- ko; adibidez, lurralde esparrua mugatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoei. Beste gobernu autonomiko batzuek antzeko neurriak hartzen dituzten heinean, akats horiek konpondu ahal izango dira. Dena den, oraingoan ere borondate politiko eza gailendu da, eta erre- parazioa osoa izatea galarazten du. Aitzitik, bes- te biktima batzuen eskubideei hobeto erreparatu zaie ikuspuntu integral horri esker, eta hori esta- tu mailako errege dekretuek eta autonomia mai- lako dekretuek babestutako legeetan oinarritzen da, estatu zein autonomietakoak. Erreparaziorako eskubidea Arestian aipatutako Nazio Batuen printzipioen arabera, erreparaziorako eskubideak honako hau izan behar du bere baitan, besteak beste:  Errehabilitazioa: laguntza mediko eta psiko- logikoa, eta zerbitzu juridiko eta sozialak.  Asetasuna: biktimen eta eurekin harreman estua duten pertsonen duintasuna eta izen ona berrezartzen duten adierazpen ofiziala edo erabaki judiziala; gertatutakoa aitort- zea eta erantzukizunak onartzea bere gain hartzen dituen barkamen publikoa; urrake- ten eragileei zehapen judizialak edo adminis- tratiboak ezartzea; biktimei oroitzapen eki- taldiak eta omenaldiak egitea.  Errepikatuko ez delako bermeak, honako hauek barne: botere judizialaren inde- pendentzia indartzea; giza eskubideen in- guruko heziketa, eta legea bete behar du- ten funtzionarioei zein indar armatuetako
  • 10. 10 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 eta segurtasunekoei gai horren inguruko gaitasunak ematea; jokabide kodeak eta arau etikoak behatzea sustatzea, bereziki funtzionario publikoek nazioarteko arauak bultzatzea; gatazka sozialak prebenitze- ra, zaintzera eta konpontzera bideratutako mekanismoak sustatzea; giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urrake- tak eta zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak erraztu edo eragozten ez dituzten le- geak berrikustea eta aldatzea.  Lehengoratzea: ahal den guztietan, biktima- ren egoera lehengoratu behar da, urraketa gertatu zen aurreko egoerara, alegia.  Kalte-ordaina egokia eta proportzionala iza- tea, urraketaren larritasun maila oinarritzat hartuta. Izan ere, aintzat hartu behar dira urraketaren ondoriozko kalte ekonomiko eba- luagarri guztiak. Argituz kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzaren de- kretuak ez dituelako espezifikoki aipatzen laguntza mediko eta psikologikoa, eta ez du aitortza neurri nahikorik sartu, biktimen duintasuna, izen ona eta eskubideak berrezartzeari begira. Halaber, ez dago urraketak berriro jazoko ez direlako berme nahi- korik (Eusko Jaurlaritzaren eskumenak ez dira na- hikoak gabezia horri aurre egiteko), eta, kalte-or- dainei dagokienez, ez du errespetatzen justiziaren aurrean berdinak izan behar dugula ezartzen duen printzipioa, batik bat kategoria antzekoetako giza eskubideen urraketen biktimentzat egindako legee- kin alderatuta. Bereizkeria ez jasateko eskubidea Nazio Batuen oinarrizko printzipio eta arauen aplikazioa eta interpretazioa bat etorriko dira, salbuespenik gabe, giza eskubideei buruzko na- zioarteko arauekin eta nazioarteko zuzenbide hu- manitarioarekin, eta ez da inola ere bereizkeria onartuko, mota eta arrazoia zeinahi direla ere. Argituzek uste du bereizkeria argia, agerikoa eta mingarria jazo dela giza eskubideen urraketa oso larrien biktimen artean, eta eragilearen na- hiz, batzuetan, biktimaren nortasunaren arabe- rakoa da. Hortaz, bistan da “urraketa berdina, eskubide berdinak” printzipio unibertsala ez dela betetzen. Era berean, bereizkeria jazotzen da geratu- takoaren data zein den oinarritzat hartuta. Aurreko epigrafe batean iradoki dan bezala, ze- harkako bereizkeria ere egon zitekeen genero arrazoiengatik. Informazioa eskuratzeko eskubidea Aipatutako Nazio Batuen printzipioek ezartzen dute estatuek publiko orokorrari informazioa he- larazteko bitartekoak ebatzi behar dituztela. Ez publiko orokorrari baino ez, baizik eta, berezi- ki, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urraketen eta nazioarteko zuzenbidea- ren urraketa larrien biktimei. Hartara, oinarrizko printzipio eta arauetan jasota dauden eskubide eta baliabideen berri eman behar zaie, eta bikti- mek eskura ditzaketen zerbitzu juridiko, mediko,
  • 11. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 11 psikologiko, sozial edota administratibo guztien berri ere bai. Gure ustez, dekretuak egun dioe- nak ez du bermatzen biktimek behar den hei- nean atzituko dituztela baliabide horiek. Gauzak horrela, Argituzek uste du dekretu-proie- ktuak muturreko hobekuntzak behar dituela, Nazio Batuek horrelako egoeretarako ezarritako nazioarteko gutxienekoekin bat egin dezan. Ha- laber, nazioarteko printzipioak badaude- la aintzat hartuta, Argituzek Eusko Jaurlaritza bultzatu nahi du nazioarteko ereduei jarraituz hasi duen aitortza ildoarekin jarraitzera. Bide horri ekiteko lehen urratsa dekretua ho- betzea litzateke, jada aipatu ditugun eta ondo- ren zehaztuko ditugun ildoei jarraikiz. Zioen azalpenari buruz Zioen azalpenak testuingurua azaldu eta horretan kokatzen du dekretua, eta, bestetik, dekretuaren oinarrian dagoen eta dekretua interpretatzeko era- bili behar den filosofiaren berri ematen du. Zioen azalpenak oso ondo azaldu eta bertan kokatzen du zein testuingurutan sortu zen dekre- tua, bai eta Legebiltzarraren legez besteko propo- samenetik eratorritako erreparazio erabakia ere. Argituzek oso modu positiboan balioztatu zuen dekretuaren aurreko zirriborroetako bat, keme- nez aipatzen baitzen (nahiz eta hitzaurrean baino ez egin) torturak giza eskubideen ageriko urrake- ta direla. Hala, elkarteak dekretuaren idazleak animatu zituen kemen hori dekretu osoan zehar aplikatzera, Argituzek Eusko Jaurlaritzari aurkez- tu zizkion alegazioetan. Tamalez, Eusko Jaurla- ritzak onetsitako eta EHAAn argitaratuko behin betiko idazkuntzan aipamen hori ez zegoen. Era berean, lehen aipatutako zirriborroko zioen azalpenak aurrerago justifikatzen zuen bi dekre- tu egotea testuingurua oinarritzat hartuta (ar- gudio hori zeharo onartezina da giza eskubideen ikuspuntutik). Halaber, bitan aipatzen zuen ETA (nahiz eta dekretuaren xedea ez izan), eta dekre- tu honek bere gain hartzen dituen biktimak era- gin dituzten erakundeak aipatzea ahazten zuen (GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A, etab.). Horre- zaz landa, ez zion aurre egiten dekretuarentzat garrantzitsua den gai bati: Estatuak ezezkoa ema- ten du eta justiziari oztopoak jartzen dizkio giza eskubideen hainbeste urraketen aurrean. Horren haritik, Argituzek, bere arrazoibideetan, Eusko Jaurlaritzari zioen azalpena balia zezala eskatu zion, “urraketa berdina, eskubide berdi- nak” nazioarteko printzipioa finkatzeko, egia ja- kiteko, justiziarako eta erreparaziorako eskubi- deak modu garbi eta irmoz aldarrikatzeko eta urraketa horien aurrean estatuak duen jarrera permisiboa zalantzan jartzeko . Horrela, errepa- razio morala eskuratzeko eta egia jakiteko es- kubideen gauzatzea abiaraziko luke. Azkenean onetsitako testuko zioen azalpenak ez du ETAren inolako aipamenik egiten, nahiz eta GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A eta abar aipatu gabe segitzen duten, ezta segurtasun indarren ekintzen ondorioz gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak zehazten ere. Denak biltzen ditun honako kontzeptu honen pean:_ “Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitar-
  • 12. 12 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 tean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak”. Definizio orokor horrek, praktikan, dekretuak sortutako Balorazio Batzordearen esku uzten du zein pertsona sartuko den ala ez dekretuaren eraginpean finkatzeko erabaki politikoa. Legearen artikuluen azterketa Hori esanda, proposatutako legearen artikuluen azterketa zehatzak ondorengo balorazio eta go- mendioak egitera eraman gaitu: 1) 1.1 artikulua: helburua, gutxienez, urraketen arabera eta Oroimen Historikoaren Legean eta terrorismoaren biktimen legeetan ezarri- tako antzeko jarraibideekin definitu beharko litzateke. Adibide zehatz bat jartzearren: zer- gatik Oroimen Historikoaren Legearen baitan dauden biktimei onartzen zaie aitortuak izate- ko eskubidea (mugatua eta urria) eta dekretu honen baitan biktimen aitortzaren inguruan ez da ezer onartzen? Dekretuaren aurreko idazlanak 1968raino egiten zuten atzera. Argituzek, beste gauza askoren artean, dekretuaren irismena 1960ra egin zezala atzera gomendatu zuen, eta, zo- rionez, gertatu da. Hala eta guztiz ere, ezin justifikatuzko 1978ko muga ezabatzeko Argi- tuzen gomendioa ez zen aintzat hartua izan. Beraien eskubideak urratu ziren garaiaren ara- bera biktimei bidegabekeriarik ez burutzearren, Argituzek denborazko mugak ezabatzea eska- tu zuen. 2) 1.2 artikulua: adierazpen eta osoko errepa- razio honen irismenaren motiboa dekretuak aurreko atalean zehaztutako biktima horien sufrimenduak eragindako bidegabekeriaren aitormena da, betiere Eusko Jaurlaritzaren eskumenen barruan. Aurreko zirriborroen idazlanetan, halaber, hobekuntza gertatu da, bertan “elkartasun soziala, bizikidetzari ekar- pena eta zuzenbidezko estatuaren legitimiza- zioari” buruz hitz egiten zela. Aurreko idazlan horretan, erreparazioa zuzenbidezko estatua legezkotzat jotzeko modu bat zela argi eta garbi ematen zen aditzera, nahiz eta ezin duen inoiz izan estatuak buruturiko ekintzen- gatik emandako ordaina estatua legezkotzat agertzeko modua, ezta soilik biktimari elkar- tasuna adierazteko modu bat ere. Aitzitik, esta- tuak bere izenean edo ordezkarien bidez gau- zatutako ekintzetan erantzukizuna hartzearen parte behar du izan. Horregatik, Argituzek lehen artikulu honetan jadanik urraketen egi- leak aipatzea premiatzen zuen. Bere arrazoibi- deetan, Argituzek adierazten zuen aipatutako onarpena izan behar zela egia jakiteko, justi- ziarako eta erreparaziorako eskubideak ber- matzeko borondatearen emaitza. Kontua da, aurrerago ikusiko den bezala, dekretua soilik kalte-ordainak emateko dekretu gisa gera- tuko dela. 3) 2.artikulua: Argituzek positiboki balioztatzen du bere gomendioetako bati jarraitu izana, hots, bizitzaren aurkako atentatuez aritzeko gomendioari. Aitzitik, elkartearen gomendioa osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen urraketak ere baitan hartzeko zen, lesio la- rri eta iraunkorrak geratzen diren neurrian
  • 13. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 13 bakarrik izan baitira aintzat hartuak. Indarke- riaren tipologia definitzerakoan kontuan eduki behar litzateke ere emakume eta gizonezkoek jasaten dituzten indarkeri mota ezberdinak. Dekretuaren laguntzak “lesio larri eta iraunko- rrei” murriztea – Gizarte Segurantzako bare- moetara eginiko igorpenarekin – eskuraezi- nak egiten ditu sexu indarkeriaren biktima diren emakume gehienentzat. Indarkeri mota honetako ondorioak ikaragarrizko larriak izan daitezke, baina ez dituzte berekin Dekretuan aipatutako ondorioen lau kategoriak. Halaber, muga hau 3. artikuluaren idazkerara hedatu da. 2.2. artikuluari dagokionez, bera- riaz sufrimenduak objetiboki definitzea positi- boki baloratzen dugu. Dena den, nahasmen- du oso larria dago: “sufrimendu bidegabeen” definizioa arrastoekin (heriotza, baliaezintasun handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak) geratu diren pertsonei eman beharreko kalte-ordainekin nahastea. Onar- tezina den nahasmendu horrek biktima izan diren pertsona asko eta asko dekretu honen estalduratik at uzten ditu (egia jakiteko, jus- tiziarako, erreparaziorako, jasandako kalteen onarpena izateko eskubiderik gabe, kasu). Hori dela eta, etorkizuneko lege ekimenetan, zein jokabide izan behar diren kalte-ordain- duak eta sufrimenduak nahastuko ez dituen idazkera desberdina beharko litzateke. Horre- gatik Argituzek “giza eskubideen urraketaz (edo hausturaz)” hitz egiteko beharra azpi- marratzen jarraitzen du eta ez sufrimenduez. Nolanahi ere, aipatzen diren lesioak hala fisi- koak nola psikologikoak direla zehaztea na- hitaezkoa da, 32/1999 Legearen (“kalte fisi- ko edo psikofisikoak”1 ) edo 288/2033 Errege Dekretuaren (“gorputzeko kalteak bai fisi- koak bai psikofisikoak”2 ) edo 22/2011 Legea- ren (“kalte fisiko edo psikofisikoengatik kal- te-ordaina”3 ) ildo beretik. Etorkizunean egin ezean, gure ustez, konparaziozko bidegabe- keria onartezinari eustea litzateke, eta giza eskubideen filosofiaren guztiz kontrakoa. 4) 4. artikulua: dekretua aplikatuko den eremua egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurral- dera mugatzen da, edo lurralde horretatik kanpo kaltetua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean helbideraturik dagoenean. Euskal Autonomia Erkidegotik at gertatutako giza eskubideen urraketak kanpoan uzten dira, Eusko Jaurlaritzak ez baitu eskumenik barruti horretatik kanpo. Eta hori jarraitutako prozeduraren ondorio zuzena da: Euskal Au- tonomia Erkidegoko gobernuaren dekretua, eta ez estatuko legea autonomia erkidegoko legearekin osatua. Hemen ere ondorio prak- tikoa zera da, legearen aurrean herritarrek eduki beharreko berdintasuna urratzen dela. Biktima eta urraketa zein den, eta penintsu- lako zein tokitan gertatu den, dekretuak bere barnean hartuko du ala ez. Halaber, legearen aurreko berdintasunaren printzipioa urratzen da, adibidez, ETAren biktimek jasandako kal- teen onarpena eta ordaina jasotzeko neurriak atzitu ditzaketelako biktimizazioa non gertatu den axola gabe. Hori zuzena da, eta dekretu 1 6.1 artikulua. 2 Erregelamenduaren 1.2 a artikulua. 3 I. Eranskina.
  • 14. 14 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 honen eraginpean dauden biktimentzat ho- rrela izan beharko luke. 5) 5. artikulua: dekretuak aurreikusitakoak zuzenduko dituen jarduketa printzipio oroko- rrak artikulu honetan daude jasota: funtsezko giza eskubideen babesa; biktimei tratamen- dua eta ordaina ematea; eta, erakundeen al- detik, biktimak aitortzeko, biktimon ohorea berrezartzeko eta haiei ordain morala emate- ko politika publikoak sustatzea. Dekretuaren aurreko bertsioetan jadanik Argituzek kezka agertzen zuen dekretuan aurreikusitako jar- duerek “zuzenbidezko estatua legezkotzat jotzeko” balio zezaketelako, eta inolako kasu- tan egileen datu pertsonalik ez zela eman be- har nabarmendu zelako, besteak beste. Egia, justizia eta ordaina aitortu eta emateko jar- duerek inoiz ezin dituzte estatu batek buru- tutako eta biktimak eragin dituen ekintzak legezkotzat jo. Eta egia ezagutzeak erantzu- kizunak eranstea esan nahi du, eta ezinezkoa da egileak nor izan ziren jakin gabe. Argituzi ardura sortzen dio onetsitako dekretu honen baitan printzipio horien idazkera orokor eta anbiguoak egiatan ezer aldatu ez izana eragin dezakeela. Kezkatzen du Argituz ere, Dekretu hau gidatzen duen printzipioen artean emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez aurkitzea, zeren eta, aurretik kontuan hartu bekarrekoetan agertzen dan bezala, honako hau zeharkako printzipio bat denez, Dekretu guztia zeharkatu behar du. 6) Dekretuaren gainerakoan Balorazio Batzor- dearen funtzionamendua eta kalte-ordainak ematerakoan komisioak aplikatuko dituen baremoak zehatz-mehatz deskribatzen dira Hona hemen Argituzek aztertutako alderdiak: a) Balorazio Batzordea: Onetsitako dekretuan deskribatu den bezala, botere publikoen praktika administratiboan ohiko balorazio batzordea da. Argituzen irit- ziz, mota honetako batzorde batek biktimek dituzten egia jakiteko, justiziarako eta erre- paraziorako eskubideak nekez bete ditzake. Mota honetako batzorde batek egiaz hel- buru hauek bete ahal izateko, ez du mende- kotasunik izan behar, eta bere eginkizunak dekretuan onartuak izan diren bezala bai- no askoz harago joan behar dira, adibidez, arautzen duen dekretuan bertan ikerkuntza eginkizunak ere aitortu. Independentea izateko, aipatutako batzor- deak, gainera, ez du organikoki gobernu ba- ten parte izan behar eta bere buruan ezin da gobernuko partaide den inor egon. Gaur egungo konfigurazioan batzordearen buru Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzen- dari kargua duen pertsona dago eta bere be- tebehar nagusiena dagozkion kalte-ordainak ezartzea da, eta bere ikerketa lana dekretuak finkatutako baremoen arabera kalte-ordain horiek ezartzeko beharrezkoa denera mugat- zen ditu. Argituzek analisi honen ondorengo atalean aztertzen ditu baremook. Batzordearen konposaketari dagokionez, gure ustez osatzen duten emakume eta gizo- nen kopuruan oreka bat ahalbidetu beharko litzateke. Komenigarria litzateke ere batzor- de hori genero gaietan aditua den pertsona
  • 15. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 15 batek aholkatzea, nahiz eta ez izan Batzor- deko partaide era formal batean. b) Erabilitako baremoak: Dekretuan, onetsi den izan den eran, baremo hauek erabili dira: a) Heriotzagatik: 135.000 euro. b) Baliaezintasun handiagatik: 390.000 euro. c) Ezintasun iraunkor absolutuagatik: 95.000 euro. d) Ezintasun iraunkor osoagatik: 45.000 euro. e) Ezintasun iraunkor partzialagatik: 35.000 euro. f) Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorren- gatik, apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Agin- duan ezarritako kopuruen arabera. g) Oro har, dekretu honetan ezarritako konpentsazioak ez dira bateragarriak bi- ktimek gertakari berengatik jaso dituz- ten edo jaso ditzaketen beste laguntza batzuekin. Halere, gertakari beragatik dagoeneko jaso bada hemen aurreikusi- takoa baino ordain ekonomiko txikiagoren bat, biktimak badu jasotako kopuruaren (behar bezala eguneratua) eta hemen au- rreikusitakoaren arteko aldea jasotzeko eskubidea. Gaur egun indarrean den bezalako kalte-or- dainak eman besterik ez duen egiten dekretu bat gutxiegi dela erabat azpimarratu nahi du Argituzek, nazioarteko zuzenbidean aurrei- kusitako egia jakiteko, justiziarako eta erre- paraziorako eginbeharrak betetzeko. Aurreko idazlanetan erabilitako baremoa Ibilgai- lu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibi- lari eta Aseguruari buruzko Legean ezarritakoa zela garbi geratzen zen. Horrek jada orain dela denbora asko ikusten zen akatsetako bat erre- pikatzen du: Amnesty Internationalek 2004ko txosten batean jadanik nabarmentzen zuen. Ez du euskarririk giza eskubideei buruzko nazioar- teko zuzenbidean eta arazoak errepikatzen dira. Tortura bezalako dolozko ekintzetarako ibilgai- luen istripuetan aplikatzen den baremoa era- biltzea, beste gauza batzuen artean, Espainiak sinatu eta berretsitako Torturaren Aurkako Kon- bentzioaren kontrakoa da. Baremo horren erabi- leraren berariazko aipamena desagertu egin da onartutako dekretutik, baina aurreikusten diren kopuruak aurreko idazlanetan erabilitakoen ber- dinak direnez, Argituzek egiaz praktikan ezer al- datu ez den eta baremo hori erabiltzen jarraituko den beldurra du. Benetan irizpidea aldatu ez den froga zera da, dekretuaren atal honen arabera (10.5 artiku- lua) baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Aginduan eza- rritako kopuruen arabera indemnizatuko direla. Argituzek egiaztatu ahal izan duenez, apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Aginduak baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxura- gabetasunagatik eman beharreko kalte-ordai- nen kopuruak horrenbestean eguneratzen ditu (2005/04/22ko EAO). Esate baterako, Mutualita- te Judizial Orokorrak lan istripu edo gaixotasun profesionalen ondorioz funtzionario mutualistek
  • 16. 16 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 ezintasun iraunkorra izatera iritsi gabe baina funtzionarioaren osotasun fisikoan gutxiagotze bat dakarren lesio, mutilazio edo itxuragabeta- sunagatik aitortzen dien kalte-ordainak horren- bestean finkatzeko erabiltzen den baremoa da. Hortaz, ekintza dolosoak indemnizatzeko istri- puetarako aurreikusitako baremo bat erabiltzen jarraitzen da. Gainera, aipatutako kalte-ordainak ez dira heltzen, ezta urrutitik ere, irailaren 22ko 29/2011 legean, Terrorismoaren Biktimei Aitor- pena eta Babes Integrala emateari buruzkoan, ezarritakoetara. Azken horrek honako zenbateko hauek ezartzen ditu: heriotzagatik 250.000 €, baliaezintasun handiagatik 500.000 €, ezinta- sun iraunkor absolutuagatik 180.000 €, ezinta- sun iraunkor osoagatik 100.000 € eta ezintasun iraunkor partzialagatik 75.000 €. Beste irain bat gehiagotzat hartu besterik ez dago. Lesioak jadanik ez dira zirkulazioko baremoare- kin neurtzen, baizik eta lan istripuetarako Gi- zarte Segurantzarekin. Beraz, atal hau aldatu beharko litzateke4 . Gainera, martxoaren 7ko 288/2003 Errege De- kretuak, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen eta Kalte-ordainen Erregelamenduak, bere 8. ar- tikuluan beste baremo hauek ezartzen ditu: Ordainaren zenbatekoa ondorengo arau hauek erabiliz zehaztuko da: 1. Aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, jaso 4 Ikus 288/2003 Errege Dekretua. beharreko kopurua indarrean den eguneko gutxieneko soldataren bikoitzaren balioki- dea izango da, kaltetua egoera horretan egongo den denbora bitartean, gehienez 18 hilabeteko mugarekin. Helburu horreta- rako, aldi baterako ezintasuna ulertuko da ekintza terrorista batekin kausazko lotura zuzena edo eratorria duen lesio, gaixotasun edo istripuaren ondorioz gertatua dena, bi- ktimak osasun laguntza jaso eta bere ohiko jarduera edo ekintza profesionalean jardu- teko ezindua dagoen bitartean. Dagokion ordaina finkatzeko, atal hone- tako lehen paragrafoan adierazitakoaren irizpide berberari jarraituko zaio, erlazio administratibo edo lan erlazioaren baitan zerbitzu profesionalik burutzen ari ez eta aldi baterako ezintasuna izan eta ohiko bizitza garatzeko ezinduak geratzen diren pertsonen kasuetan. Kaltetua, egoera honetan dagoen den- boran zehar, gutxieneko soldataren se- gidako iraunaldiak emanez gero, soldata horiek iraunaldi bakoitzaren denboraren arabera aplikatuko dira. 2. Baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxuragabetasunik gertatuz gero, jaso beharreko kopuruak gaixotasun profesional edo lan istripuetatik eratorri- tako baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxuragabetasunen kal- te-ordainen zenbatekoen gainean Gizarte Segurantzaren araudiaren aplikazioaren ondorioz ateratzen den baremoaren arabe- ra finkatuko dira.
  • 17. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 17 3. Lanerako ezintasuna eragiten duten lesioak gertatuz gero, jaso beharreko kopurua gor- putzeko kalteak finkatzen diren egunean in- darrean den gutxieneko soldatari buruzkoa izango da, eta ezintasun mailaren menpe egongo da, eskala honen arabera: a. Ezintasun iraunkor partziala: 50 hileroko. b. Ezintasun iraunkor osoa: 70 hileroko. c. Ezintasun iraunkor absolutua: 100 hileroko. d. Baliaezintasun handia: 140 hileroko5 . 4. Heriotzaren kasuan, ordainketa hura ger- tatzen den egunean indarrean den gu- txieneko soldataren halako 1306 hileroko izango da, lesioen aurretiko ordainketen kasuetan izan ezik 5. artikuluan 3. atalean xedatutakora egongo dela, eta dagokion kenketa burutuko dela. 5. Artikulu honen 2, 3 eta 4. arauetan ezarri- tako ordainketei, aldi baterako ezintasunari dagokionak gehituko dira, azken kontzep- tu horregatik gehienez ere indarrean den gutxieneko soldataren 18 hileroko izango dela. 6. Aurreko 3 eta 4 arauak aplikatuz gero ate- ratzen diren kopuruei, ekonomikoki bikti- maren menpe dauden seme-alaba edo ja- sotako adingabe bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldataren 20 hilerokori dago- 5 Hurrenez hurren, 2012an 32.070 €, 44.898 €, 64.140 € eta 89.796 €-ren baliokide direla. 6 83.382 €-ren baliokide dela. kion kopuru finko bat gehituko da. 7. Aurreko arauak aplikatuz gero ateratzen di- ren kopuruak, biktimaren zailtasun edo pre- mia bereziko egoera pertsonala, familiakoa, ekonomikoa eta profesionala kontutan iza- nik, %30eraino handitu ahal izango dira. Era berean, 32/1999 legeak7 edo 22/2011 le- geak8 egiten duten modura, kalte-ordain ho- riek zergak ordaintzetik libre dauden erren- tak direla zehaztu beharko litzateke. Egungo dekretuan horretatik ez da ezer jaso. Argituzek horren desberdinak diren kalte-or- dainak mantentzeak “urraketa berdinak, es- kubide berdinak” (eta ordainketa berdina ere beraz) printzipioa urratzen duela eta bikti- mentzat bereizkeria dakarrela ulertzen du, eta, hartara, dekretuaren sinesgarritasuna erabat gutxitzen du. 7 13. artikulua. 8 16. artikulua.
  • 18. 18 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 AZKEN BALORAZIOA Gomendio zehatz guztiez gain, eta nahiz eta pertsona batzuek dekretu hau izatea ezer ez iza- tea baino hobe dela uste duten, Argituzek uste du dekretuak:  ez duela bermatzen “urraketa berdinak, eskubide berdinak” oinarrizko arauaren aplikazioa.  ez duela betetzen “bereizkeriarik ez” printzi- pioa(denboraren aldetik behinik behin, 1978 urtetik aurrerako biktima guztiak estaldura gabe utziz).  ez duela betetzen biktimak aipatutako ordai- nak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko Nazio Batuen Erakundeak ezarritako oinarrizko arauen zati handi batean.  Legeak agindutako genero eraginaren az- terketa ez da egin Hori dela eta, Argituzek bere kezka agertu eta honako hau gomendatzen du: gomendioa Legegintzaldi berrian egoera hau zuzendu dadin, eta azterketa honetan aipatutako nazioarteko estandarretara egokitu. EBALUAZIOA Hainbat erabaki politikoek nahiz eta ez dirudi sexistak, eta ez aurreikusi edota ez nahi izan, eragin ezberdina izan dezakete emakume eta gi- zonen artean, hori dela eta beharrezkoa izango da arauaren osteko ebaluazio bat egitea genero eraginaren ikuspegitik, jakiteko ia modu zuze- nean jokatu dan eginiko esku-hartzean, araua- ren bereizkeria ondorioak neutralizatuak geratu direlarik. Txosten honen hitzaurrean zehazten den beza- la, Argituzek hau bezalako araudiak aztertu on- doren, gomendioak ematen ditu. Txosten honek hainbat kontsiderazio eta gomendio bat du, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidean oinarri- tuak guztiak. Denbora tarte bat igarotakoan, Argituzek biktimen kontuetan politika publikoen ebaluazioa egingo du; eta motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei dagokienez, gure elkarteak legegintzaldi berrian hasitako ekintzen emaitzak ebaluatzerakoan gomendio hauek kontutan izan- go ditu. Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrila.