SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 28
1. Zer da mitologia?
2.Basajaun.
2.1. Basajaunen kondaira
3.Mari
3.1. Mariren kondaira
4.Tartalo
4.1. Tartaloren kondaira
5. Sorgin
5.1. Sorginen kondaira
6. Sugaar
7.Galtxagorri
8. Heresungea
9. Iratxoa
10. Akerbeltz
11. Zezengorri
12. Eate
13. Maide
14. Basandere
11.
Mitoak, hau da, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen
fantasiazko istorioak, kontatzea da. Gaur egun, bi esanahi nagusi
ditu hitzok: alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito-
multzoa, edo, beste aldetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta
interpretatzen duen jakintza arloa.
Mitoen gai nagusiak kultura guztietan ematen dira, baina itxura
eta esateko modua aldatuz.
•Jatorri mitoak: munduaren, hiri baten edo arraza/kultura baten jatorria
azaltzeko.
•Erritu mitoak: ohitura batzuen zergatikoa azaltzen dituztenak, jainko bati
atsegin emateko edo ezbeharrak sahiesteko.
•Gurpen mitoak: jainko baten bizitza eta lorpenak azaltzeko.
•Ospe mitoak: agintari edo heroien leinua ezagutarazteko.
•Amaiera mitoak: munduaren edo zibilizazioaren amaiera aurreikusteko.
•Gizarte mitoak: gizartearen ohitura edo jokabide batzuk frogatzeko.
 Otsoei ere ez die uzten inguratzen. Ardiek,
denek batera, zintzarriak astintzen dituzte
Basajauna sumatzen dutenean eta, horrela,
artzainek badakite lasai egon daitezkeela, gau
edo egun horretan otsoa ez delako joango
abereengana.
 Basoen barrenean edo leize garaietan
bizi den irelu edo numen bat da.
 Artaldeak zaindu
eta babesten ditu
Basajaunek. Ekaitza
datorrenean
artzainek artaldea
batu dezaten garrasi
egiten du.
“Bazegoen behin bi anai arreba ardiak zaintzen, eta
egun batean suge bat etorri zen. Orduan, mutila atzetik
joan zen, arrebak ardiak zaintzen zituen bitartean.
Sugearen atzetik kobazulora iritsi zen. Bertan, Basajaun
bat ikusi zuen ikatza sutan egosten eta beldurtu egin
zen. Mutila ezkutatzen saiatu zen baina Basajaunek ikusi
egin zuen eta honela esan zion:
Zure aitak horrelako ikatza egosten al du?
Nolakoa den erakusten ez badidazu, ez dakit. –
erantzun zion mutilak.
Basajaunak ikatza eman eta kobazulotik
kanpo ikusteko esan zion. Mutila korrika
arrebarengana joan eta ikatza ikusterakoan
urre gorria zela konturatu zen. Horrekin
aberastuko zirela eta, bila joateko esan
zion. Mutilak horrela egin zuen, baina
kobazulora sartzerakoan Basajaun nagusia
esnatu eta haserre bizian bere atzetik
korrika joan zen.
Gau osoa aritu ziren katua eta sagua
bezala korrika. Baina goiza heltzean kanpai
hotsak entzun eta Basajaunak kobazulora
itzuli behar izan zuen.
Izan ere, Jesukristo jaio zenetik aurrera,
Basajaunen boterea galdu egin zela diote
ere.
Emakume itxura duten izakiak dira, leizeetan edo ibaietan bizi dira.
Laminek hainbat egiteko zituzten: irutea;
trikuharriak, zubiak, etxeak, gazteluak zein
elizak eraikitzea; eta gauetan arropa
garbitzea.
Gizakiei eskatzen zieten gari edo arto
ogia, urdai eta sagardoarekin jaten
zuten, eta baita maitaleek ematen
zizkieten ogi, gatzatu eta esnea ere.
Dimako Atzemin baserriko gizon batek ikatza egiten ari zen
gau batean birao bat bota omen zuen. Berehala, norbaitek
hiru bira emanarazi zizkion han zeukan txondorraren
inguruan, eta desagertu egin zen. Zortzi egunez ibili omen
ziren bere bila eta azkenean Bernaolako leizean aurkitu
zuten. Egun horietan laminek zaindu zutela esan zuen.
Mañariko Askondo baserriko neska
gazte bat gauero Izuntzako baserrira
joaten zen haritzera. Behin, San
Lorentzo ermitaren alboan dagoen
haitzulo aurretik pasatzean, laminak
irten zitzaizkion bidera eta handik
gehiago ez pasatzeko esan zioten,
baina neskak ez zien kasurik egin eta
beste bi aldiz ere pasatu zen.
Azkenengoan, ordea, laminek bahitu
egin zuten eta ez zen berataz ezer
gehiago jakin. Neskaren arrosarioaren
aleak inguruan sakabanatuta agertu
ziren.
Okabixon, Lekeitio eta Markina arteko bidean, dagoen haitzulo batetik ezin
zen pasatu gaueko hamabietatik ordu bietara. Lagun arteko apustu bat
tarteko, mutil bat aurretik pasatu zen. Lamina batek heldu eta kobara
eraman zuen, jateko asmoz. Mutilak orduan, jan aurretik "liñoaren nekeak"
kontatzen uzteko eskatu zien, eta laminek baietz esan zioten:
Gizonak astiro kontatu zuen eta laminak,
gosea zuenez, azkar amaitzeko esan zion.
Orduan ondoko baserriko oilarrak kukurruku
egin zuen eta laminak korrika alde egin
behar izan zuen: "Ai Okabixoko oilar gorri
martxoan jaioa! Nik afaltzeko eskutan
neukan legatz aundia kendu didazu. Azari
batek aterako al dizu ezkerreko begia!".
Baina alderantziz ere gertatzen omen zen,
gizakiek ere bahitu izan dituzte laminak.
Mendaron, esaterako, lamina bat etxera
eraman omen zuten behin. Ez zuen hitz
egiten. Esnez betetako lapikoa sutan jarri
zuten, esnea irakiten hasi zen eta laminak
orduan esan zuen "txuria gora!", eta
tximiniatik ihes egin zuen.
Jainkosa da Mari, lurpeko bizilekuetan egon
ohi dena.
Lurpekoen eta beste jainkoen buru da Mari.
Soineko apaindun emakume bezala agertzen
da.
Herri-esaeretan hainbeste eratara
azaltzen da baina batean bat datoz
denak: emakumezko ireltxua dela Mari.
Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira
artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen
hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak
egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  falta zitzaion ardiaren bila.
Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru
haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean,
hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre
eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik
nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela
bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak
zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta
zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.
Horrela, bada, Kattalin Marizuloko
damari laguntzen gelditu zen, eta
zazpi urte haietan asko ikasi zuen
neskatxak: haria egiten, ogia egiten,
landareen ezaugarri magikoak
ezagutzen, abereen hizkera ulertzen,
eta beste hainbat zereginetan. Baina,
di-da batean pasa ziren urteak, eta,
garaia iritsi zenean, honela esan zion
Marik:
—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza,
zintzo lagundu didazu, eta esanekoa
izan zara. Nik joan egin behar dut,
eta aberatsa egingo zintudala
agindu nizunez, tori!
Marik ikatz puska handi bat eman
zion. Harrituta gelditu zen neska
gaztea, baina ez zen ausartu ezer
esaten. Haitzulotik atera zenean, urre
distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska
pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea
eta artaldea erosi zituen, eta inoren
aginduetara egon beharrik gabe bizi
izan zen zoriontsu gure Kattalin.
Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez
artzaina
Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek.
Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da.
Greziar mitologia klasikoan, naiz,
Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu
genezake. Azken hauetan Ojancano
izena hartzen du.  
Ojancano
Bi anaia mendira ehizan egitera joan ziren,
eta izugarrizko ekaitza etorri omen zitzaien
gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan
zegoen etxola handi batean gorde ziren.
Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta,
haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi
bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxi zuen
sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi
anaiak barruan zeudela. Orduan, Tartalok
esan zien anaietan nagusiena jango zuela
afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako
utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion
burruntzia anaia zaharrenari, erre zuen sutan,
eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren,
lurrean etzanda gelditu omen zen lotan. Hura
ikusirik, Antimuñok, anaia gazteak, burruntzia
sutan gorritu eta begi bakarrean sartu zion.
Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia
begian iltzatua zuela, gaztearen bila hasi zen,
baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan
zuen aurkitu anaia gaztea.
Goizean, ateko harritzarra kendu, eta
irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei
banan-banan haien izenez deitu, eta
hanka tartetik ardiak kanporatzen hasi
zen, anaia gaztea harrapatzeko
asmotan. Gazteak, ardi larru bat
bizkarrean zuela, lau hankatan, beste
ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen
artzainaren hanka tartetik.
Tartalok igarri egin zuen, eta, gaztearen hanka
hotsa jarraituz, haren atzetik abiatu zen
lasterka. Gazteak, osin batera jauzi egin, eta
alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez,
eta putzu sakonean ito omen zen. 
 Gehienetan emakumezkoak dira, dohai bereziak
dituzte, eta gaiztakerietan jarduten dute.
 Emakume hauek taldean dihardute, eta, data jakinetan,
gauez ospatzen dituzten batzarretara joaten dira hegan.
 Gizakiaz gaindiko dohain hori lortzeko, ukendu batez
igurzten dira, eta esaldi hau esaten dute: Sasi guztien
gainetik eta hodei guztien azpitik.
 Sorginen bilkura horiei
akelarreak deitzen zaie.
 Sorginak animalia forma
hartzen du nahi duenean;
batez ere katu beltz itxura. 
Elezahar batek dio emakume
bat gauero gelditzen omen
zela haritzen etxeko sukaldean,
eta, egunero, katu beltz bat
agertzen zitzaiola leihotik. Gau
batean, emaztearen ordez,
senarra gelditu zen andre
mozorrotuta, eta, katua
etortzean, honela esan zion:
gizonezkoa haritzen? Eta
gizonak erantzun: katua eta
hitz egiten?
Orduan senarrak makilaz kolpatu omen
zuen. Hurrengo egunean, auzokide bat
besoa apurtuta azaldu zen, eta orduan
konturatu ziren herrikoak emakume hura
sorgina zela.
 Suge izugarria da; lur azpian bizi da, eta leizeetatik nahiz zuloetatik
kanporatzen da.
•Mariren senartzat daukate Azkoitian, eta ostiraletan Marirekin elkartzean,
izugarrizko ekaitza pizten omen da.
•Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote
gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek  zigortu egiten duela.
•Leku batzuetan kontatzen dute
tximista bezala zeharkatzen duela
zerua, burua eta buztana sutan dituela.
Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan
biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak
agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen
pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San
Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo
bestelako ontzi bat utziz gero,  Galtxagorriak bertara etortzen dira,
eta haien jabe egiten zara. 
Galtza gorriz jantzitako
gizontxo txiki-txikiak dira
galtxagorriak. Bizkorrak,
biziak, onak eta
jostalariak dira jeinu
laguntzaile hauek. 
Jabeak orratzontzi edo
kutxatxo batean izaten
ditu, eta bere
esanetara daude
edozein lanetan
laguntzeko.
Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria dugu hau. Elezahar
batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen
da.  Haitzuloetan bizi da, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen da
bizilekutik.
Haitzulo inguruko
larreetan dabilen
ganadua bere hatsaren
bitartez erakartzen omen
du Herensugeak, eta
elikatzeko etxe-abere
horiek jaten ditu.
Beste zenbait lekutan diotenez, gizon-emakumeen haragia jaten du.
Kontakizun askotan, herriko jendeak, aldian behin, pertsona bat
eman behar dio Herensugeari, hark jan dezan; horrela, aseta egoten
da piztia eta herritarrak lasai egon daitezke.
Pertsonaia mitologiko berezia da.
Gauez ateratzen den jeinu bihurria da.
Norbait bere atzetik hasiz gero,amildegietara,
sakanetara eta leku arriskutsuetara eramaten du
Bere ohizko bizilekuak haitzuloak eta osinak
dira.
Batzuetan, giza irudia du, baina, beste
askotan, abere itxura ere hartzen  du.
o Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan
agertzen da jeinu hau.
o Etxe-abereen zaindari eta sorgin
nahiz aztien buruzagi azaltzen da.
o Badirudi jeinu honenganako
sinesmena aspalditik datorrela Euskal
Herrian, kristautasunaren aurretik.
o Sorginen eta aztien batzarrak
zuzentzen dituenean, Aker nahiz
Akerbeltz deitu, bere alde ilunarekin
azaltzen zaigu.
o Alde ona erakusten duenean bere
babesera utzitako animali, eta abereak
sendatzeko gaitasuna du.
.
•Bere eremuan sartu edota leizearen bakea eta
isiltasuna apurtuz gero, haserretu egiten da, eta
gaiztoa bezain beldurgarria izan daiteke.
•Zezen gorri baten itxura hartzen du,
eta sua dariola agertzen zaigu, maiz.
•Sudur zulotik eta ahotik sugarrak
botatzen ditu, eta honela kiskaltzen
ditu bere arerioak.
•Leize-zuloetan bizi da normalean, leku
haien zaindari izan ohi baita.
•Leizetik herrietara jaisten da, eta bera
mindu edo iraindu duten pertsonak
zigortu egiten ditu.
Elezaharretan kontatzen denez,
basoa edo baserri bat erretzen ari
denean, gorantz doazen  sugar
biribilduak jeinuaren bizar luzeak direla
diote.
Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta
haizeteen jeinua bezala agertzen da.
Fenomeno natural suntsitzaileak
datozenean, bere deiadarra entzuten
omen da, gizakiei hondamendiaz
abisatu nahian.
Maide ere, beste jeinu asko bezala,
trikuharrien eraikitzaile agertzen zaigu
zenbait kontakizunetan.
Maide jeinu gautarra da.
 Gauetan, tximiniatik behera sartzen
da etxeetan, bertako biztanleek utzi
dizkioten eskaintzak jasotzera.
Gizon itxura du, eta Lamien kide
agertzen da kontakizun askotan.
 Basanderek "andre basatia" edo
"basoko andrea" esan nahi du.
 Ipuinetan, batzuetan,
basajaunen andre bezala ageri da.
http://euskalmitologia-nerea.blogspot.com.es/
http://www.amaroa.com/
http://www.euskalherrikomitologia.com/eu/liburu.html
http://www.hiru.com/cultura-vasca/mitologiia
Euskal Mitologia.

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Pertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakPertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakChieko
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillanaidoialariz
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakidoialariz
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillanaidoialariz
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATidoialariz
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LHidoialariz
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4idoialariz
 
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapena
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapenaZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapena
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapenaidoialariz
 
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanUlermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanidoialariz
 
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anayaidoialariz
 
11 BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK Zubia Santillana LH 4
11  BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK  Zubia Santillana LH 4  11  BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK  Zubia Santillana LH 4
11 BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK Zubia Santillana LH 4 idoialariz
 
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena   JOKIN GAIXORIK DAGOUlermena   JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGOidoialariz
 
7 LUR PLANETA A3 Zubia Santillana
7  LUR PLANETA   A3  Zubia Santillana7  LUR PLANETA   A3  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA A3 Zubia Santillanaidoialariz
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNAidoialariz
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillanaidoialariz
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norenganaidoialariz
 
3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana idoialariz
 

Mais procurados (20)

Pertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakPertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoak
 
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana5 gaia  gabon- ipuina euskara 4 santillana
5 gaia gabon- ipuina euskara 4 santillana
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
9 gaia totte euskara 4 santillana
9 gaia  totte euskara 4 santillana9 gaia  totte euskara 4 santillana
9 gaia totte euskara 4 santillana
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
 
Luzera neurriak
Luzera neurriakLuzera neurriak
Luzera neurriak
 
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
3 izaki bizidunak zubia santillana 3LH
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
 
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapena
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapenaZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapena
ZATIKIAK azterketa- 4. maila egokitzapena
 
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihaneanUlermena escolar letra ehiztaria oihanean
Ulermena escolar letra ehiztaria oihanean
 
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
 
11 BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK Zubia Santillana LH 4
11  BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK  Zubia Santillana LH 4  11  BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK  Zubia Santillana LH 4
11 BIZTANLERIA ETA TRADIZIOAK Zubia Santillana LH 4
 
1. Erliebea LH 6
1.  Erliebea LH 61.  Erliebea LH 6
1. Erliebea LH 6
 
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena   JOKIN GAIXORIK DAGOUlermena   JOKIN GAIXORIK DAGO
Ulermena JOKIN GAIXORIK DAGO
 
7 LUR PLANETA A3 Zubia Santillana
7  LUR PLANETA   A3  Zubia Santillana7  LUR PLANETA   A3  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA A3 Zubia Santillana
 
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNAUlermena escolar letra  NERE NIRE LAGUNA
Ulermena escolar letra NERE NIRE LAGUNA
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillana
 
Nora norengana
Nora norenganaNora norengana
Nora norengana
 
Ulermena
UlermenaUlermena
Ulermena
 
3. maila euskara 2 gaia santillana
3. maila  euskara 2 gaia santillana 3. maila  euskara 2 gaia santillana
3. maila euskara 2 gaia santillana
 

Destaque (20)

Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Mitologia aurkezpena
Mitologia aurkezpenaMitologia aurkezpena
Mitologia aurkezpena
 
Euskal Mitologiaren ipuina
Euskal Mitologiaren ipuinaEuskal Mitologiaren ipuina
Euskal Mitologiaren ipuina
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
Euskal Mitologia
Euskal MitologiaEuskal Mitologia
Euskal Mitologia
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Pertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakPertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoak
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Euskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatuaEuskal mitologia alderatua
Euskal mitologia alderatua
 
TARTALO
TARTALOTARTALO
TARTALO
 
Euskal mblogitologia
Euskal mblogitologiaEuskal mblogitologia
Euskal mblogitologia
 
Euskal Herria
Euskal HerriaEuskal Herria
Euskal Herria
 
Sorcières
SorcièresSorcières
Sorcières
 
Euskal mitologia9
Euskal mitologia9Euskal mitologia9
Euskal mitologia9
 
Euskal mitologia
Euskal  mitologiaEuskal  mitologia
Euskal mitologia
 
Mitologia vasca
Mitologia vascaMitologia vasca
Mitologia vasca
 

Semelhante a Euskal Mitologia.

Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakelisaetalarraitz
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIATrumoi
 
Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakAndoni Agirre
 
2 taldea powerpoint
2 taldea powerpoint2 taldea powerpoint
2 taldea powerpointea21
 
Euskal mitologia
Euskal  mitologiaEuskal  mitologia
Euskal mitologiairuneamara
 
Pertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakPertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakJudit
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoakPaula
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bkarmengoamaeskola
 

Semelhante a Euskal Mitologia. (20)

Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
Euskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiakEuskal mitologiako pertsonaiak
Euskal mitologiako pertsonaiak
 
EUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIAEUSKAL MITOLOGIA
EUSKAL MITOLOGIA
 
Bermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairakBermeoko mitologia eta kondairak
Bermeoko mitologia eta kondairak
 
2 taldea powerpoint
2 taldea powerpoint2 taldea powerpoint
2 taldea powerpoint
 
Euskal mitologia
Euskal  mitologiaEuskal  mitologia
Euskal mitologia
 
Pertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoakPertsonai mitologikoak
Pertsonai mitologikoak
 
Ipuin bilduma
Ipuin bildumaIpuin bilduma
Ipuin bilduma
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Personai mitologikoak
Personai mitologikoakPersonai mitologikoak
Personai mitologikoak
 
Basajaun
BasajaunBasajaun
Basajaun
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 
Euskal mitologia
Euskal mitologiaEuskal mitologia
Euskal mitologia
 

Euskal Mitologia.

  • 1.
  • 2. 1. Zer da mitologia? 2.Basajaun. 2.1. Basajaunen kondaira 3.Mari 3.1. Mariren kondaira 4.Tartalo 4.1. Tartaloren kondaira 5. Sorgin 5.1. Sorginen kondaira 6. Sugaar 7.Galtxagorri 8. Heresungea 9. Iratxoa 10. Akerbeltz 11. Zezengorri 12. Eate 13. Maide 14. Basandere 11.
  • 3. Mitoak, hau da, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen fantasiazko istorioak, kontatzea da. Gaur egun, bi esanahi nagusi ditu hitzok: alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito- multzoa, edo, beste aldetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta interpretatzen duen jakintza arloa. Mitoen gai nagusiak kultura guztietan ematen dira, baina itxura eta esateko modua aldatuz. •Jatorri mitoak: munduaren, hiri baten edo arraza/kultura baten jatorria azaltzeko. •Erritu mitoak: ohitura batzuen zergatikoa azaltzen dituztenak, jainko bati atsegin emateko edo ezbeharrak sahiesteko. •Gurpen mitoak: jainko baten bizitza eta lorpenak azaltzeko. •Ospe mitoak: agintari edo heroien leinua ezagutarazteko. •Amaiera mitoak: munduaren edo zibilizazioaren amaiera aurreikusteko. •Gizarte mitoak: gizartearen ohitura edo jokabide batzuk frogatzeko.
  • 4.  Otsoei ere ez die uzten inguratzen. Ardiek, denek batera, zintzarriak astintzen dituzte Basajauna sumatzen dutenean eta, horrela, artzainek badakite lasai egon daitezkeela, gau edo egun horretan otsoa ez delako joango abereengana.  Basoen barrenean edo leize garaietan bizi den irelu edo numen bat da.  Artaldeak zaindu eta babesten ditu Basajaunek. Ekaitza datorrenean artzainek artaldea batu dezaten garrasi egiten du.
  • 5. “Bazegoen behin bi anai arreba ardiak zaintzen, eta egun batean suge bat etorri zen. Orduan, mutila atzetik joan zen, arrebak ardiak zaintzen zituen bitartean. Sugearen atzetik kobazulora iritsi zen. Bertan, Basajaun bat ikusi zuen ikatza sutan egosten eta beldurtu egin zen. Mutila ezkutatzen saiatu zen baina Basajaunek ikusi egin zuen eta honela esan zion: Zure aitak horrelako ikatza egosten al du? Nolakoa den erakusten ez badidazu, ez dakit. – erantzun zion mutilak.
  • 6. Basajaunak ikatza eman eta kobazulotik kanpo ikusteko esan zion. Mutila korrika arrebarengana joan eta ikatza ikusterakoan urre gorria zela konturatu zen. Horrekin aberastuko zirela eta, bila joateko esan zion. Mutilak horrela egin zuen, baina kobazulora sartzerakoan Basajaun nagusia esnatu eta haserre bizian bere atzetik korrika joan zen. Gau osoa aritu ziren katua eta sagua bezala korrika. Baina goiza heltzean kanpai hotsak entzun eta Basajaunak kobazulora itzuli behar izan zuen. Izan ere, Jesukristo jaio zenetik aurrera, Basajaunen boterea galdu egin zela diote ere.
  • 7. Emakume itxura duten izakiak dira, leizeetan edo ibaietan bizi dira. Laminek hainbat egiteko zituzten: irutea; trikuharriak, zubiak, etxeak, gazteluak zein elizak eraikitzea; eta gauetan arropa garbitzea. Gizakiei eskatzen zieten gari edo arto ogia, urdai eta sagardoarekin jaten zuten, eta baita maitaleek ematen zizkieten ogi, gatzatu eta esnea ere.
  • 8. Dimako Atzemin baserriko gizon batek ikatza egiten ari zen gau batean birao bat bota omen zuen. Berehala, norbaitek hiru bira emanarazi zizkion han zeukan txondorraren inguruan, eta desagertu egin zen. Zortzi egunez ibili omen ziren bere bila eta azkenean Bernaolako leizean aurkitu zuten. Egun horietan laminek zaindu zutela esan zuen. Mañariko Askondo baserriko neska gazte bat gauero Izuntzako baserrira joaten zen haritzera. Behin, San Lorentzo ermitaren alboan dagoen haitzulo aurretik pasatzean, laminak irten zitzaizkion bidera eta handik gehiago ez pasatzeko esan zioten, baina neskak ez zien kasurik egin eta beste bi aldiz ere pasatu zen. Azkenengoan, ordea, laminek bahitu egin zuten eta ez zen berataz ezer gehiago jakin. Neskaren arrosarioaren aleak inguruan sakabanatuta agertu ziren.
  • 9. Okabixon, Lekeitio eta Markina arteko bidean, dagoen haitzulo batetik ezin zen pasatu gaueko hamabietatik ordu bietara. Lagun arteko apustu bat tarteko, mutil bat aurretik pasatu zen. Lamina batek heldu eta kobara eraman zuen, jateko asmoz. Mutilak orduan, jan aurretik "liñoaren nekeak" kontatzen uzteko eskatu zien, eta laminek baietz esan zioten: Gizonak astiro kontatu zuen eta laminak, gosea zuenez, azkar amaitzeko esan zion. Orduan ondoko baserriko oilarrak kukurruku egin zuen eta laminak korrika alde egin behar izan zuen: "Ai Okabixoko oilar gorri martxoan jaioa! Nik afaltzeko eskutan neukan legatz aundia kendu didazu. Azari batek aterako al dizu ezkerreko begia!". Baina alderantziz ere gertatzen omen zen, gizakiek ere bahitu izan dituzte laminak. Mendaron, esaterako, lamina bat etxera eraman omen zuten behin. Ez zuen hitz egiten. Esnez betetako lapikoa sutan jarri zuten, esnea irakiten hasi zen eta laminak orduan esan zuen "txuria gora!", eta tximiniatik ihes egin zuen.
  • 10. Jainkosa da Mari, lurpeko bizilekuetan egon ohi dena. Lurpekoen eta beste jainkoen buru da Mari. Soineko apaindun emakume bezala agertzen da. Herri-esaeretan hainbeste eratara azaltzen da baina batean bat datoz denak: emakumezko ireltxua dela Mari.
  • 11. Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.
  • 12. Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik: —Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori! Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.
  • 13. Begi bakarreko gizon erraldoia da jeinu gaizto hau, lanbidez artzaina Herrietako gazteak bahitu eta jan egiten ditu pizti anker honek. Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da. Greziar mitologia klasikoan, naiz, Kantabriakoan eta Gaztelakoan aurkitu genezake. Azken hauetan Ojancano izena hartzen du.   Ojancano
  • 14. Bi anaia mendira ehizan egitera joan ziren, eta izugarrizko ekaitza etorri omen zitzaien gainera. Babesteko asmotan, inguru haietan zegoen etxola handi batean gorde ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu ahala, harri handi batekin itxi zuen sarrera, eta berehalaxe konturatu zen bi anaiak barruan zeudela. Orduan, Tartalok esan zien anaietan nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako utziko zuela. Horrela, bada, sartu zion burruntzia anaia zaharrenari, erre zuen sutan, eta jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda gelditu omen zen lotan. Hura ikusirik, Antimuñok, anaia gazteak, burruntzia sutan gorritu eta begi bakarrean sartu zion. Tartalo marruka altxatu zen, eta, burruntzia begian iltzatua zuela, gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuen aurkitu anaia gaztea.
  • 15. Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei banan-banan haien izenez deitu, eta hanka tartetik ardiak kanporatzen hasi zen, anaia gaztea harrapatzeko asmotan. Gazteak, ardi larru bat bizkarrean zuela, lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik. Tartalok igarri egin zuen, eta, gaztearen hanka hotsa jarraituz, haren atzetik abiatu zen lasterka. Gazteak, osin batera jauzi egin, eta alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez, eta putzu sakonean ito omen zen. 
  • 16.  Gehienetan emakumezkoak dira, dohai bereziak dituzte, eta gaiztakerietan jarduten dute.  Emakume hauek taldean dihardute, eta, data jakinetan, gauez ospatzen dituzten batzarretara joaten dira hegan.  Gizakiaz gaindiko dohain hori lortzeko, ukendu batez igurzten dira, eta esaldi hau esaten dute: Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik.  Sorginen bilkura horiei akelarreak deitzen zaie.  Sorginak animalia forma hartzen du nahi duenean; batez ere katu beltz itxura. 
  • 17. Elezahar batek dio emakume bat gauero gelditzen omen zela haritzen etxeko sukaldean, eta, egunero, katu beltz bat agertzen zitzaiola leihotik. Gau batean, emaztearen ordez, senarra gelditu zen andre mozorrotuta, eta, katua etortzean, honela esan zion: gizonezkoa haritzen? Eta gizonak erantzun: katua eta hitz egiten? Orduan senarrak makilaz kolpatu omen zuen. Hurrengo egunean, auzokide bat besoa apurtuta azaldu zen, eta orduan konturatu ziren herrikoak emakume hura sorgina zela.
  • 18.  Suge izugarria da; lur azpian bizi da, eta leizeetatik nahiz zuloetatik kanporatzen da. •Mariren senartzat daukate Azkoitian, eta ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza pizten omen da. •Deabru gaiztotzat hartzen dute Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen esanak ez badira betetzen Sugaarrek  zigortu egiten duela. •Leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela.
  • 19. Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero,  Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara.  Galtza gorriz jantzitako gizontxo txiki-txikiak dira galtxagorriak. Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek.  Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko.
  • 20. Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria dugu hau. Elezahar batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen da.  Haitzuloetan bizi da, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen da bizilekutik. Haitzulo inguruko larreetan dabilen ganadua bere hatsaren bitartez erakartzen omen du Herensugeak, eta elikatzeko etxe-abere horiek jaten ditu. Beste zenbait lekutan diotenez, gizon-emakumeen haragia jaten du. Kontakizun askotan, herriko jendeak, aldian behin, pertsona bat eman behar dio Herensugeari, hark jan dezan; horrela, aseta egoten da piztia eta herritarrak lasai egon daitezke.
  • 21. Pertsonaia mitologiko berezia da. Gauez ateratzen den jeinu bihurria da. Norbait bere atzetik hasiz gero,amildegietara, sakanetara eta leku arriskutsuetara eramaten du Bere ohizko bizilekuak haitzuloak eta osinak dira. Batzuetan, giza irudia du, baina, beste askotan, abere itxura ere hartzen  du.
  • 22. o Gutxienez, Euskal Herriko 15 lekutan agertzen da jeinu hau. o Etxe-abereen zaindari eta sorgin nahiz aztien buruzagi azaltzen da. o Badirudi jeinu honenganako sinesmena aspalditik datorrela Euskal Herrian, kristautasunaren aurretik. o Sorginen eta aztien batzarrak zuzentzen dituenean, Aker nahiz Akerbeltz deitu, bere alde ilunarekin azaltzen zaigu. o Alde ona erakusten duenean bere babesera utzitako animali, eta abereak sendatzeko gaitasuna du.
  • 23. . •Bere eremuan sartu edota leizearen bakea eta isiltasuna apurtuz gero, haserretu egiten da, eta gaiztoa bezain beldurgarria izan daiteke. •Zezen gorri baten itxura hartzen du, eta sua dariola agertzen zaigu, maiz. •Sudur zulotik eta ahotik sugarrak botatzen ditu, eta honela kiskaltzen ditu bere arerioak. •Leize-zuloetan bizi da normalean, leku haien zaindari izan ohi baita. •Leizetik herrietara jaisten da, eta bera mindu edo iraindu duten pertsonak zigortu egiten ditu.
  • 24. Elezaharretan kontatzen denez, basoa edo baserri bat erretzen ari denean, gorantz doazen  sugar biribilduak jeinuaren bizar luzeak direla diote. Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua bezala agertzen da. Fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere deiadarra entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian.
  • 25. Maide ere, beste jeinu asko bezala, trikuharrien eraikitzaile agertzen zaigu zenbait kontakizunetan. Maide jeinu gautarra da.  Gauetan, tximiniatik behera sartzen da etxeetan, bertako biztanleek utzi dizkioten eskaintzak jasotzera. Gizon itxura du, eta Lamien kide agertzen da kontakizun askotan.
  • 26.  Basanderek "andre basatia" edo "basoko andrea" esan nahi du.  Ipuinetan, batzuetan, basajaunen andre bezala ageri da.