O slideshow foi denunciado.
Utilizamos seu perfil e dados de atividades no LinkedIn para personalizar e exibir anúncios mais relevantes. Altere suas preferências de anúncios quando desejar.
qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjk...
KONTEXTUALIZAZIOAIrakasleak bere ikasleei azalduko die baduela Estatu Batuetan bizi den lagun bat hemendik parebat astetar...
2. Jarraian proposatuko den ariketa hau internetaz baliatuz herriko monumentuen eta   eraikin garrantzitsuenen inguruko in...
Hizkuntza ezaugarriak:                      Hitz motak: Izenak, adjektiboak, sinonimoak, izen sintagmako                 ...
Próximos SlideShares
Carregando em…5
×

Praktika ona

  • Seja o primeiro a comentar

  • Seja a primeira pessoa a gostar disto

Praktika ona

  1. 1. qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui PRAKTIKA ONAopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmrtyui
  2. 2. KONTEXTUALIZAZIOAIrakasleak bere ikasleei azalduko die baduela Estatu Batuetan bizi den lagun bat hemendik parebat astetara Azpeitira etorriko dena. Berau BBC-ko kazetaria da eta oso interesatuta dago EuskalHerriko paisaia, ohitura eta hizkuntzan, zehazkiago Azpeitikoan. Hori dela eta irakasleakplanteatzen die haurrei internet sarean aurkitu ahal izango den Azpeitiaren mapa birtual bategitea. Horretarako guztien artean informazioa eta argazkiak bildu beharko dituzte, interneteraigo eta mapa osatu.Proiektu hau honako ikasgaien bitartez landuko dute:  Informatika: klase hauek erabiliko dira programaren erabilera azaltzeko eta informazioa eskegitzeko.  Arte: herriko eraikin edo monumentu garrantzitsuenen ezaugarriak aztertzeko.  Ingurune: egin ahal diren ibilaldiak zehazteko.  Ingelesa: aurkitutako informazioarekin fitxak ingelesez osatzeko.  Euskara: proiektuaren ahozko aurkezpena eta deskripzioa lantzeko.LANDUKO DITUGUN GAITASUNAK  IKT-ak edo beste hainbat baliabide erabiliz informazioa eskuratzeko, hautatzeko eta prozesatzeko gaitasuna.  Informatikako programa ezberdinen erabileran trebatzea.  Hizkuntzak egoki eta zuzen erabiltzea ahoz nahiz idatziz.  Taldean lan egiten ikastea, besteen iritziak eta gureak uztartuz.  Gure herriko kulturaren eta artearen berri izatea eta lau haizetara zabaltzea.  Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzean zenbait adierazpen aztertzea.AURREZAGUTZETAN ARAKATUZIkasleak Azpeitikoak izanik, herriarekiko dituzten aurrezagutzak ugariak dira eta berauetazbaliatu daitezke. Baina aurrezagutza hauen berri izateko honako galdetegia prestatu da.  Nola iritsi zintezke Azpeitira?  Izendatu herria inguratzen duten mendiak eta ibaiak.  Azpeitiko auzoak eta berauen ñabardurak komentatu.  Aipatu bertako zenbait monumentu edo museo.  Kultur zerbitzuak eta euskararen egoera.  Zein festa ospatzen dira eta noiz?Ariketa hau euskarako klasean egingo da eta ordubete emango zaie ikasleei.JARDUERAK 1. Aurreko eguneko klasearen amaieran ikasleak talde ezberdinetan banatu ziren. Talde hauetako bakoitzari gai bat eman zitzaion: monumentuak, museoak, festak, mendiak, auzoak… eta gaurko klaserako etxeko lanak eman, hau da, gaiaren inguruko argazkiak bilatzea. Ondorioz, aurreko egunean egindako galdetegian bildutako informazioa eta ekarritako argazkiak Googlemap-era igoko dituzte. Ariketa hau informatikako klasean egingo dute eta ordu t´erdiko denbora izango dute.
  3. 3. 2. Jarraian proposatuko den ariketa hau internetaz baliatuz herriko monumentuen eta eraikin garrantzitsuenen inguruko informazioa eskuratzean datza, hau da, berauen historia, kokalekua, estilo artistikoaren ezaugarriak, betetzen duen funtzioa… Bildutako informazioarekin fitxak egingo dituzte. Honetarako maketazio programaren bat erabiliko dute diseinua landuz( informazio ulerterraza, erakargarria…).Azkenik fitxak mapa birtualera igoko dituzte. Fitxaren adibidea: Eraikinaren izena∕Nameofthebuilding: Kokalekua∕Location: Historia∕History: Estilo arkitektonikoa∕Architectonicstyle: Funtzioak∕Functions: Ariketa hau egiteko arteko, ingeleseko eta euskarako klaseak erabiliko dira eta hiru ordu emango zaizkie haurrei. Azpeitiko monumentu edo eraikinen informazioa honako web orrialdean aurki dezakete: http://www.azpeitia.com Estilo arkitektoniko ezberdinen informazioa honako helbideetan bilatu beharko dute: http://eu.wikipedia.org/wiki/Barrokoa http://eu.wikipedia.org/wiki/Errenazimentua http://eu.wikipedia.org/wiki/Arkitektura_gotiko http://eu.wikipedia.org/wiki/Arkitektura_neoklasikoa http://eu.wikipedia.org/wiki/Arkitektura_erromaniko3. Ikasleak lau talde ezberdinetan banatuko dira. Talde bakoitzari txango berdinari erreferentzia egiten dioten bi testu emango zaizkie. Modu honetan, ikasleek konparatu ahalko dituzte eta aztertu zeintzuk diren testu bakoitzaren ahulgune eta indarguneak. Ondoren irakasleak deskribapen testu batek izan behar dituen ezaugarriak azalduko ditu. Testu antolaketa:  Helburua: Pertsona, animalia edo toki baten ezaugarri nagusiak, modu zuzen, argi eta objetiboki adieraztea. Hitzen bitartez egiten den argazki modukoa da.  Egitura:- Pertsona deskribatzeko: inguruaz, itxuraz eta izaeraz idatziko dute. - Animalien kasuan: nolakoa den, bizimodua, habitata, elikadura, ugalketa, zer ematen duen… -Tokia bada: kokapena, nolakoa den, zer dagoen, nortzuk erabiltzen duten…  Pausuak:- Behaketa egin. - Ezaugarri nagusiak aztertu. - Datu osagarriak edo bitxiak bildu. - Deskripzioaren ordena pentsatu. - Borradorea egin eta idatzi. - Idatzia berrikusi eta zuzendu.
  4. 4. Hizkuntza ezaugarriak:  Hitz motak: Izenak, adjektiboak, sinonimoak, izen sintagmako esaldiak.  Aditza: orainaldia erabiltzen da. Hirugarren pertsonan deskribatzen da.  Esaldiak: orokorrean sinpleak dira, koordinatuak edo justapostuak. Zentzu literarioa emateko subordinatuak erabiltzen dira.  Konektoreak: banaketa.  Errekurtso literarioak: konparaketak, metaforak, pertsonifikazioak… Jarraian talde bakoitzak Azpeitiko inguruneetan egin daitekeen ibilaldi bat proposatu beharko du. Ariketa hau euskara eta inguruneko klaseetan egingo da. Lehenengoan deskribapen testua landuko dute eta bigarrengoan ibilaldia antolatuko dute. Jarduera hau egiteko lau ordu izango dituzte.4. Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin ahozko aurkezpena egiteko kontutan izan beharreko ezaugarriak zerrendatuko dituzte pizarran. Ondoren, talde bakoitzak bere txangoaren ahozko azalpena prestatu eta aurkeztuko du gelaren aurrean. Amaitzeko, denen artean proposamen interesgarria hautatuko dute. Ahozkotasunean kontutan izan beharreko ezaugarriak:  Ahozko diskurtso koherente eta zuzena sortu.  Ideiak ahoz arrazoitu eta aurkeztu.  Ahozko azalpen bat ondo egituratu.  Ideia nagusiak eta osagarriak bereizi.  Antolatzaile egokiak erabili.  Ahoskera eta intonazioa zaindu.  Gorputz adierazpen egokia izan. Ariketa hau euskarako klasean egingo da eta bi ordu izango dira horretarako.5. Adostutako txangoa egin.EBALUAKETAIkasleei azalduko zaie zeintzuk izango diren ebaluazio irizpideak lana egiten hasi aurretik.Modu honetan, kontutan izan ahalko dituzte proiektuan zehar. BIKAIN(%100) OSO ONDO(%75) GUTXI(%65) GUTXIEGI(%50>)EDUKIAK(eskatutako informazioa igotadagoen frogatu)BALIABIDEAK(programekeskaintzen dituzten baliabideakegoki erabili dituzten frogatu)IDAZKERA(igo dituzten testuakedo informazioa egoki idatziadagoen aztertu)AHOZKOTASUNA(diskurtsotxukuna, egoki aurkeztua,ahoskera aztertu…)

×