2. ZER IKASIKO DUGU IKASGAI HONETAN?
1.- Non sortu ziren munduko lehen hiriak. Non dagoen Egipto.
2.- Nolakoa zen Egiptoko gizartea.
3.- Nola bizitzen zen jendea Antzinako Egipton.
4.- Zein zen haien erlijioa. Zertan sinesten zuten.
5.- Antzinako Egiptoko artea.
3. 1.- LEHEN HIRIAK
ANTZINAKO EGIPTO: KOKAPEN GEOGRAFIKOA.
Metal aroan, erregeen agintaritzapeko lehen hiriak sortu
ziren. Hiri horietan lurrak lantzen zituzten, animaliak
zaintzen zituzten eta eraikuntzak egiten hasi ziren.
Lehenengo zibilizazio eta hiri handiak ibaien inguruetan sortu
ziren:
Mesopotamia: Trigris eta Eufrates ibaien inguruan.
India: Indus ibaiaren inguruan.
Txina: Ibai horiaren eta Ibai urdinaren inguruan.
Egipto: Nilo ibaiaren inguruan.
Zergatik sortu ziren zibilizazio hauek ibaien inguruan?
Ura beharrezkoa delako gizakiarentzat: edateko,
garbitzeko…
Ura nekazaritzarako behar zutelako.
Ibaiak komunikabide onak zirelako: gauzak garraiatzeko,
bidaiatzeko...
4. ANTZINAKO EGIPTO. KOKAPEN GEOGRAFIKOA.
Egipto, Afrikako ipar-ekialdean dagoen herrialde bat da. Goitik-
behera Nilo ibaiak gurutzatzen du.
Nilo ibaiaren inguruan dauden lurraldeak oso emankorrak dira,
haiengandik lortzen zuten janaria. Niloren inguruetako
lurraldeetan Egiptoko biztanle gehienak bizi ziren.
5. ARIKETAK
1.- Aipatu zeintzuk izan ziren lehen zibilizazioak eta non jaio
ziren.
________________________________________________
________________________________________________
________________________________________________
________________________________________________
2.- Zergatik jaio ziren, zure ustez, ibaien inguruetan?
________________________________________________
________________________________________________
________________________________________________
3.- Zein kontinentetan dago Egipto?
________________________________________________
4.- Zein da Egipto gurutzatzen duen ibaia?
________________________________________________
2.- EGIPTOKO GIZARTEA
6. Egiptoko gizartea maila ezberdineko taldez osatuta zegoen.
Talde bakoitzak bizi-baldintza eta eginkizun ezberdinak
zituen.
GIZARTE MAILAKATUA.(PIRAMIDEA)
Erregea edo FARAOIA: Jauregietan bizitzen zen. Handik
lurralde guztiak gobernatzen zituen. Egiptoko biztanleek
jainkotzat zuten.
2.- Goi mailan:
7. 2.1. Nobleak: Lurraldeen jabeak ziren.
2.2. Apaizak: Erlijio-errituak kontrolatzen zituzten. Tenpluak
zaintzen zituzten. Horretarako milaka zerbitzari zituzten.
2.3. Eskribak: Funtzionarioak ziren (gobernurako lan egiten
zuten). Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten. Txosten
ofizialak idazteaz gain, faraoien kontuak eramaten zituzten.
3.- Gainerako biztanleak:
Egiptoko biztanle gehienak faraoiaren, nobleen eta apaizen
erabakien menpe bizi ziren.
3.1.- Nekazariak: Talde kopurutsuena zen. Faraoien, nobleen
eta apaizen lurraldeak lantzen zituzten. Bizimodu xumea
zuten.
3.2.- Eskulangileak: Harria lantzen zuten, zeramika,
papiroak, eskulturak, oihalak, metalezko objektuak … egiten
zituzten.
3.3.- Merkatariak: produktu hauek garraiatzen eta saltzen
zituzten.
3.4.- Soldaduak: Gerratan borroka egiten zuten.
Egiptoarrek ez zuten txanponik eta trukean aritzen ziren.
8. 4.- Esklabuak:
Gerra-presoak ziren, batez ere. Ez zuten inolako eskubiderik.
Herri lanetan (piramideak, jauregiak…), kobre meategietan eta
armadan lan egiten zuten.
9. ARIKETAK
Esaldi hauek egia ala gezurra diren jarri:
Egiptoko gizartean gizon-emakume guztiek eskubide
berdinak zeuzkaten.
Faraoia Egiptoko pertsona boteretsuena zen.
Nobleek tenpluak zaintzen zituzten.
Egiptoarrek faraoia jainko bat zela uste zuten.
Merkatariek lurralde asko zituzten.
Nekazariek faraoien eta nobleen lurrak lantzen
zituzten.
Esklaboek piramideak eraikitzen zituzten.
Eskribek idazten eta irakurtzen zekiten.
Nekazariak oso boteretsuak ziren.
3.- ANTZINAKO EGIPTOKO BIZIMODUA.
10. 3.1. Eguneroko bizitza:
Egiptoko biztanleen lana, batez ere, landetan ematen zen.
Gizonek lan gogorrenak egiten zituzten, baina emakumeek eta
umeek ere lurrak lantzen zituzten.
Gizonek gona batekin estaltzen zuten haien gorputza, eta
emakumeek tunika bat erabiltzen zuten.
Ogia, lekaleak, txerrien eta ardien haragia… jaten zuten, batez
ere. Ardoa eta garagardoa ere, edaten zuten.
3.2. Erlijioa. Jainkoak:
Egiptoarrak politeistak ziren, hau da, jainko-jainkosa askorengan
sinesten zuten.
Eguzkia zen jainko nagusia. Ra, Amon, edo Aton deitzen zioten.
Beste jainko-jainkosa garrantzitsu batzuk ere baziren: Anubis
(hildakoen jainkoa), Osiris (Ra jainkoaren semea), Isis…
RA OSIRIS ANUBIS ISIS
Tenpluak:
11. Jainko-jainkosa bakoitzak tenplu bana zuen. Han apaizek erlijio
erritu ezberdinak egiten zituzten.
Tenplu hauek jainko-jainkosan egoitzak izateko eraikitzen
zituzten. Eraikin hauek oso handiak izaten ziren eta egitura
berekoa. Harria erabiltzen zuten eraikuntza-material giza.
Tenpluen ezaugarriak:
Etorbide luze bat zuten. Etorbide hau esfingeen zenbait
estatuaz dekoratua egoten zen.
Tenpluak horma lodi bat zuen sarreran: Pilonoa.
Pilonoaren aurrean Obeliskoa (zutabe luze bat).
Gero, zutabe handiz inguratutako patioa.
Ondoren, gela hipostiloa, estalita eta zutabez beteta.
Azkenik, jainkotegia; han gordetzen ziren jainkoen
estatuak.
12. Hil osteko bizia. Hilobiak.
Egiptoarrek hil osteko bizitzan sinesten zuten. Horregatik,
momia bihurtzen zuten gorpua ondo mantentzeko; hau da,
gorpuak lehortu eta loturaz biltzen zituzten.
Ondoren, momia hura sarkofago batean sartzen zuten, eta
hilobietan, hildakoen egoitzetan, sartzen zuten.
Momia bat sarkofago baten barruan.
Hilobietan, hildakoa, hatu batez inguratzen zuten. Hatu
honetan hildakoak hurrengo bizitzan behar izan zezakeen guztia
jartzen zuten: janaria, arropa, bitxiak…
13. Hilobirik handienak faraoienak ziren. Batez ere piramideak.
Ikusgarrienak Gizeh-eko piramideak dira. Bertan hilobiratu
zituzten Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiak, duela 5.000 urte
inguru.
Piramide bat barrutik.
Gizeh-eko piramideak.
Hilobi-
ganbera
14. 3.3. Egiptoko artea.
Egiptiarrek idazteko ez zuten letrarik erabiltzen. Haien
idazkera hieroglifikoa dela esaten dugu, hau da, idazteko
ikurrak marrazten zituzten. Idazteko papiro izeneko orriak
erabiltzen zituzten.
Lehen aipatu dugunez, Egiptiarrek izugarrizko egiturak
eraiki zituzten: tenpluak, piramideak... Gero, eraikuntza
hauek dekoratzeko eskulturak eta margolanak egin
zituzten.
Eskultura eta pinturen ezaugarriak:
Egiptoko artistek, pinturak eta eskulturak egiterakoan arau
zorrotzei jarraitu behar zieten.
Perspektibarik ez.
Frontaltasuna: Objektuak aurrera begira erakusten ziren
beti.
Idealizazioa: Pertsonak gazte eta eder irudikatzen
zituzten.
Gelditasuna: Irudietan ez da mugimendurik adierazten.
Nefertitiren hilobiaren horma-pintura Ramses II.aren eskultura
ARIKETAK
15. 1.- Antzinako Egipton, zertan egiten zuen lan biztanleriaren
gehiengoak?
________________________________________________
________________________________________________
2.- Zer jaten eta edaten zuten?
________________________________________________
3.- Azaldu zer esan nahi duen Egiptoarrak politeistak zirela?
________________________________________________
________________________________________________
4.- Idatzi Antzinako Egiptoren jainko-jainkosen izen batzuk:
________________________________________________
________________________________________________
5.- Idatzi tenplu honen atalen izenak.
6.- Nola lurperatzen zituzten hildakoak?
16. ________________________________________________
________________________________________________
7.- Zertarako erabiltzen ziren piramideak?
________________________________________________
________________________________________________
8.- Zeintzuk ziren pintura eta eskulturen ezaugarriak?
________________________________________________
________________________________________________
________________________________________________
________________________________________________
9.- Nolakoa zen egiptoarren idazkera?
________________________________________________
10.- Non idazten zuten?
________________________________________________