2. ZER DA?
• Bi orduko emanaldia Herriko plazan.
• Derioko elkarteek hartu dute parte, baita norbanakoek ere.
• Bi gidari: bata derioztarra, bestea bilbotarra.
• Musika eta dantzak.
3. HELBURUAK
- Derioko elkarteak euskarara erakarri.
- Derioko elkarteen arteko elkarlana bultzatu, elkarteen foroa
sortze aldera.
- Herriko plazara euskara atera.
4. Zer lortu dugu?
• 15 elkartek hartu dute parte (ia Derioko guztiak)
• 150 bat pertsona entsaioetan: gazte, ez hain gazte, emakume, gizon, …
• Giro ezin hobea egon da entsaioetan.
• Elkarteen arteko ezagutza handitu eta kohesioa lortu da.
• Derioko kultur bizitza eta mugimendua autogestionatzeari begirako
pausoak eman ditugu: elkarteen foroa (Jai Batzordeari esker ere bai).
5. Hobetzekoak
Balorazioa egiteko astirik ez dugu izan …
- Akats teknikoak (megafonia, plazaren kokapena, …): lehen aldiz
egindakoan normalak.
- Gazteen lonja eta elkarteekin lan egin behar dugu.
- Ikuskizunik ez duten elkarteekin (eltzegintza, pintura, literatura, …)
zelan lan egin?