“Mirari hitzarekin deskribatzen dute batean eta bestean Kataluniako Joaquim
Ruyra ikastetxeko errealitatea. Edonork barneraturik izan ditzakeen printzipio eta
usterik sendoenak kolokan jartzen dituzte hango jardunak eman dituen fruituek
eta bertako ikasleek lortu dituzten emaitzek….Ikasleen %92 jatorri atzerritarra
dute -30 nazionalitate inguru ordezkatzen dituzte- eta ikasleen %40k ez
dute ikasturte osoa bertan egiten- ikasturtea hasita iritsi direlako edota kurtso
barruan beste bizitokiren batera joan direlako…. Aurreiritzi eta dogma guztien
kontra, ordea, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten
emaitzak Kataluniako batezbestekoaren oso gainetik daude, eta arlo
batzuetan Kataluniako ikastetxe prestigiotsuenetakoak baino hobeak ere
badira…” (10. orr.)
“Ez daukate horretarako errezeta magikorik; bai, ordea, ebidentzia
zientifikoetan oinarritutako lan egiteko modu bat: Ikas komunitatea, eta,
horixe dute arrakastarako giltza….Izan ere, mota guztietako testuinguruetan
emaitza onak ematen dituzten jardunbideak zeintzuk diren probatuta
dauka nazioarteko komunitate zientifikoak. INCLUDED-ED
programaren bidez egiaztatu dira horiek Europa mailan eta erakutsi dute
arrakastarako jardunbide guztiak seriotasunez ezarriz gero, eskolako
funtzionamenduak hobera egiten duela….” (10.orr)
“….lauhileko bakoitza eta ordu eta minutu bakoitza oso zehatz planifikatuta eta
oso argi egituratuta izaten dute: “Guri zuzendaritza-talde bezala, ez zaigu
probatuz eta esperimentuak eginez berritzea gustatzen. Guk funtzionatuko
dutela dakigun jarduerak egin nahi ditugu”…”(11. orr)
1. Talde Elkarreragileak
2. Tertulia Literarioak
3. Senitartekoen formazioa
4. Ikasteko denboraren luzapena eta liburutegi tutorizatuak
5. Komunitatearen parte-hartze hezitzailea
6. Gatazken prebentziorako eta soluziorako eredu dialogikoa
7. Irakasleen formazio dialogikoa