1. Sukaldean handitzen handitzen
SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN
1. SARRERA
Esku artean dugun proiektua 4 urteko haurrei zuzenduta dago eta matematikak
eguneroko bizitzan duen garrantzia eta erabilgarritasuna helaraztea da gure nahia. Haurrek
berriarekiko duten interesa eta xurgatzeko gaitasuna kontuan hartuta, proiektu berritzailea,
praktikoa eta interesgarria diseinatu dugu.
Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa da eta denbora eta espazio handia
hartzen du beraien egunerokotasunean. Jolasean gorpuzten da haurren ikaskuntza prozesua
eta berorren bidez lortzen dute garapen kognitibo-emozional-motorea. Esandakoa kontuan
hartuz, azalpenezko diskurtsoak planteatu beharrean jolasaren funtzionalitatean eta
esanguratsuenean errotu gara.
Matematikak sukaldaritzan duen aplikazioan oinarritu gara bereziki, geometria,
zenbakiak, neurriak eta denboraren nozioei erreferentzia eginez. Sukaldean haurrek eskuen
artean erabiliko dituzte material eta kantitate ezberdinak, modu praktikoan jarduerak biziz;
horrek kontzeptuak errazago barneratzea eragingo du.
Sukaldean egingo dugun praktikak aldez aurreko prestaketa eskatzen du,
hiztegiaren, eta lehenagoko kontzeptuen birpasa eta berriekin kontaktuan jartzea. Aurre
lanketa honetarako hainbat jarduera prestatu ditugu, jolasaren bidez eta modu atseginean
azken ekintza izango den horretarako prestatzeko, hau da, azkenean sukaldean madalenak
prestatzeko.
Aipatutakoaz gain teknologia berriak integratu ditugu gure proiektuan, betiko
paperezko euskarrietatik gaur egungo digitaletara igaroz. Aurre lanketarako prestatutako
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 1
2. Sukaldean handitzen handitzen
jarduera batzuk interneteko webquest orrietan azaldu ditugu, haur guztiei sarearen
potentziala erakutsiz. Eskolan teknologia berrietan trebatzeko aukera ematean haurrak
egungo gizartean hezteaz gain, beraien artean egon daitekeen eten digitala murriztea
bilatzen da.
Gaitasunak modu dibertigarrian eskuratzen joango dira haurrak, jolasaren eta
esperimentazioaren bidez matematikak landuz; gutxitan gertatzen den bezala sukaldera
pasatuko dira eta amantala jantzita eskolako sukaldari bikainak bihurtuko dira.
2. JUSTIFIKAZIOA
Proiektu hau planteatzerako orduan haurrek matematikaren munduarekin daukaten
erlazio mugatua eta aurreiritziz betea alde batetara utzi eta beraien errealitatetik eta
eguneroko bizitzatik hurbil dagoenera eraman behar ditugu. Ondorioz, haurrek sukaldean
eta modu dibertigarrian praktikan jarriko dituzte lehenago landutako kontzeptu
matematikoak.
Euskal Herrian sukaldaritzak berebiziko garrantzia du, mundu osoan ezagunak dira
bertako pintxo eta jakiak. Gainera, egunero etxe guztietan burutzen den lana da
sukaldaritzena, eta normalean haurrekin batera gutxitan burutzen dena. Proiektu honetan
haurren txanda izango da, sukaldeko jaun eta jabe egingo ditugu, beti ere beraien
motibazioaz baliatuz.
Sukaldean matematiken funtzionaltasunaz ohartzeaz gain, matematikaren
beharrizanaz ohartuko dira umeak. Sortuko zaizkien beharrizanak asetzeko, aurre lanketako
jarduerak proposatzen ditugu, jolasez eta irudiz hornituak. Kasu honetan Ikt-en, Ikus-
entzunezko komunikazioen teknologiaren, bidez helduko dira jarduera horietara, horrek
eragiten duen aurrerapausoarekin. Haur hezkuntzatik hasita trebatu nahi ditugu teknologia
berrietan, mundu honetan murgiltzeko behar adina gaitasun landuz.
Ikaskuntza prozesua aktibotasunean oinarritu nahi izan dugu proiektu honetan,
norbere esperimentazioan eta ikaskuntza autonomoan. Arrazoi honegatik planteatu ditugu
sarearen bidezko jolasak, haurrek beraien kabuz emaitzetara eta soluzioetara heltzeko
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 2
3. Sukaldean handitzen handitzen
aukera ematen dutenak. Amaierako jardueran errezeta bakarra daukagu, mugatua zentzu
horretan; baina aldi berean, haurren autonomiarako eta autokontzepturako mesedegarri
izan daitekeena.
Haurrak ordenagailuan eta sukaldean trebatuko dira, beti ere matematikak zubi lana
egingo duelarik.
3. HELBURUAK ETA EDUKIAK
HELBURU/GAITASUN OROKORRAK
1. Arduraz bizitzen ikastea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikastea
3. Komunikatzen ikastea.
4. Elkarrekin bizitzen ikastea.
5. Pertsona gisa garatzen ikastea.
6. Egiten eta ekiten ikastea.
HELBURU ZEHATZAK: SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN PROIEKTUA
1. Forma geometrikoak eguneroko bizimoduko objektuetan bereiztea.
2. 1etik 10era arteko zenbakien kantitatearen nozioaz jabetzea.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 3
4. Sukaldean handitzen handitzen
3. 1etik 10era arteko zenbaki-segidak ezagutzea eta kalitateak zehazteko zein
ordenatzeko erabiltzea.
4. Neurri-nozioak ezagutu eta aplikatzea: tamaina, luzera eta altuera.
5. Elementuak konparatzea tamainaren, luzeraren eta altueraren arabera.
6. Denbora-hurrenkera nozioak eskuratu eta erabiltzea.
7. Matematikak eguneroko bizitzan duen aplikazioaz eta garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
• Forma geometrikoak: zirkulua, karratua, triangelua eta errektangelua.
Kontzeptuala
• Forma geometrikoak identifikatzea. Prozedurazkoa
• Forma geometrikoak inguruko objektuetan bereiztea. Prozedurazkoa
• Matematikaren eta eguneroko bizimoduaren arteko zerikusiaz jabetzeko
interesa. Jarrerazkoa
• Zenbaki kardinalak 1etik 10era. Kontzeptuala
• Zenbakiak erabiltzea kantitateak zehazteko. Prozedurazkoa
• Matematika-jarduerak ebazteko interesa. Prozedurazkoa
• Taldeko materiala zaintzeko ahalegina. Jarrerazkoa
• Neurri-nozioak: tamaina (handia/txikia), luzera (luzea/laburra), altuera
(altua/baxua). Kontzeptuala
• Neurri-nozioak aplikatzea elementuen ezaugarrien arabera. Prozedurazkoa
• Jardueren emaitzak biltzeko irmotasuna. Jarrerazkoa
• Ordinalak: 1.tik 3.era. Kontzeptuala
• Materialak zaintzeko borondatea. Jarrerazkoa
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 4
5. Sukaldean handitzen handitzen
4. METODOLOGIA
Proiektuan erabiliko den metodologia bat dator zikloan zehar burutuko diren
bestelako unitate didaktiko eta proiektuetan erabiliko denarekin eta, oro har, ikastetxe
mailan ezarritako lehentasunekin. Euskara izango da komunikazio-tresna bakarra, beti ere
haur bakoitzaren hizkuntz gaitasunetara moldatuz: ideiak errepikatu, beste modu batera
azaldu eta, azken aukera moduan, behar izanez gero bere ama hizkuntza erabiliko genuke
lagungarri gisa.
Bestalde, ikastetxean adostu bezala, haurrak berdintasunean eta hezkidetzan heziko
dira; neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna eta kultura ezberdineko zein maila
sozioekonomiko ezberdineko haurren arteko aldeak desagerraraztera joko da.
Proiektu honetan hurrengo printzipio metodologikoak izango ditugu presente eta
jarriko ditugu martxan:
- Aktibotasuna suspertzea
Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa dugu, jolasaren bidez ukitu,
sentitu, manipulatu, pentsatu … egiten du; objektuekiko eta pertsonekiko harreman
horietatik abiatuz pentsamendu arrazionala garatzen da pixkanaka.
Jolasa, bere aldaera guztietan jarduera atsegingarria eta motibagarria denez,
aproposa da gaitasunak lantzeko eta, horregatik proiektuaren lanketako tresna nagusi
izendatu dugu. Ekintzaren eta esperimentazioaren bidez ikasteko aukerak eskaintzen ditu
jolasak, porroterako eta akatsak egiteko beldurra minimizatuz.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 5
6. Sukaldean handitzen handitzen
- Globalizazio-printzipioa
Haur hezkuntzako umeen ezaugarri nagusietakoa da beraien izate globala; gauzak
modu bateratuan ikusteko gaitasuna eta mundua, errealitatea, kanpokoa eta barrukoa
bereizteko ezintasuna.
Horregatik, proiektu honetan haurraren garapen globalizatua bilatzen da, gaitasun
kognitiboak, emozionalak zein motorrak elkarrengandik banatu gabe lantzeko bideak
eskaintzen ditugu. Sukaldaritza aukeratu dugu interesgune moduan, madalenen prestaketa
zehazki; eta interesgune honen inguruan sortu ditugu jarduera guztiak, haurrentzat
ikaskuntza esanguratsua proposatuz.
- Lankidetza sustatzea
Talde lana da kooperazioa eta elkarlana sustatzeko modurik eraginkorrena;
ikaskuntza prozesuan haurren elkarren arteko imitazioa, eztabaida eta arduren banaketa dira
helduen interbentzioa besteko garrantzitsuak. Horretaz ohartuz, ikaskuntza indibidualizatua
diseinatu beharrean, azken jarduera taldean gauzatuko dugu.
Lehendabiziko pausoetan, ordenagailuko jardueretan, banaka zein talde txikian (2-3
pertsona) egon daitezke, taldearen eta ume bakoitzaren gaitasun eta beharrizanen arabera.
Hala ere, sukaldean denok elkarrekin lan egingo dugu, helburu berdinerantz kooperazioaren
bidez abiatuz.
- Afektibotasunean oinarrituz heztea
Lehenago aipatu dugu haurren izate globalak zer adierazten duen, haurrek dena
ikusten dutela begi batzuekin, dimentsio bakarrean. Hortaz, ezin bana dezakete alde
emozionala alde intelektualetik, edo motorretik: sentitu, pentsatu eta ekin egiten dute, dena
modu bateratuan.
Proiektua maitasun, errespetu, konfiantza eta segurtasun giroan gauzatuko dugu,
gela edo sukaldea umeen gustuko espazio izan dadin. Irakasleak haurren ongizatea bermatu
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 6
7. Sukaldean handitzen handitzen
behar du une oro eta haur bakoitzaren izaera eta izatea kontuan izan. Alde horretatik
irakaskuntza indibidualizatua gauzatuko da, afektibotasunean eta bakoiztean oinarritzen
dena.
Irakasleak zentzu honetan badu zeresanik, bere jarrera erabakigarria delako;
orokorrean 3 irizpide jarraituko ditugu:
1. Haurrarengan sortzen dituen igurikapenak positiboak izango dira, haurren
autokontzeptua eta autoestimua faboratuz.
2. Haurrek bizi dituzten gatazkak edota beldurrak gainditzen lagunduko diegu, haurra
babestua sentitzea ahalbidetuz.
3. Gelan konfiantzazko eta segurtasunezko giro atsegina sortuko dugu, haurrak kideekin
elkarbizitza bultzatuz.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 7
8. Sukaldean handitzen handitzen
5. PROIEKTUA
a. ZER DA?
Sukaldean handitzen handitzen izena jarri diogu proiektuari.
Haurrek lan ezberdinak egin beharko dituzte eta irakasleak lan hauen antolatzea eta
programatzea egin beharko du. Haurrek beraien proiektua dela sentiarazten hasteko unea
izango da; irakasleak, proiektuak eta ikasleak elkarrekin egingo dute aurrera.
Proiektuak sei jarduera ezberdin egiteko aukera eskainiko digu, hauek guztiak era
dibertigarri batean matematika ardatz hartutako probak izango direlarik.
GALDETEGIA. Umeei galdetegia egingo diegu, zer dakiten sukaldaritzari
buruz, zein osagai ezagutzen dituzten, etxean gurasoei laguntzen dieten...
MADALENA ERRALDOIA. Fitxa bitartez sukaldaritza eguna heltzen
denerako madalenenak egiteko errezeta berton itsatsia izango dugu eta
esperimentazio-eguna datorrenean gida bezala erabiltzeko aukera emango
diegu.
AMANTALA. Sukaldaritza egunerako zabor poltsekin egindako amantala
aldez aurretik egingo dugu, higienearekin lotu eta sukaldari trebatuen bezala
sentiarazteko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 8
9. Sukaldean handitzen handitzen
ORDENAGAILUA. Ordenagailu edo IKTren baliabideak eskainiko diegu,
webquest bitartez madalenak egiteko behar ditugun osagaiez baliatzeko,
matematikazko ariketak egiteko, eta webquest horrekin jolasteko.
SUKALDERA JOATEKO EGUNA. Proba ezberdinak eginez neurketa
ezberdinak egingo ditugu, madalenen osagaiak esku artean erabili, eta baita
ere madalenak bukatzerakoan konparaketak egin ditzakegu luzera, bolumena,
tamaina, forma … ohartzeko.
ABESTIA. Handitzen-handitzen abestia landuko dugu.
Matematikak guztia ezin duelako kontrolatu, errealitatea, emozioak eta bizitza
berak sarritan ematen digun plazerra disfrutatzeko aukera ematen diegu
umeei, etxean betidanik izan ditugu baliabideak ikastetxean egin eta
disfrutatzeko aukera izango baitute.
b. KRONOLOGIA, DENBORALIZAZIOA ETA SEKUENTZIALIZAZIOA
Proiektu hau aurrera eramateko aste batekin nahikoa dugu gelako eguneroko goiz
eta eguerdi guztietan (bi ordu egunero) eta ostiralean egunaren hasierako hiru orduko
saioarekin jorratuko baitugu. Lan hau paralelo eramango dugu gelako plangintza
guztiarekin. Haurrei proiektu honen garrantzia transmititzeko ezinbesteko ikusten dugu
denbora hartzea bai proiektuko lanak egiteko baina baita hitz egiteko; beraz, une oroko
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 9
10. Sukaldean handitzen handitzen
ebaluazioari eta haurrek egin ditzaketen iradokizunei lekua utziko diegu benetan, ez dugu
ezer egin gabe utziko denbora falta dela eta.
Proiektuaren nondik norakoaren sarreratxo bat egingo diegu astearen lehen
egunean ikasleei lehenik eta behin. Gaia nondik nora doan, zer egingo dugun...argituko
diegu, gaiaren ikas norabidea zein den azaldu alegia. Unitatea garatzeko prestatutako
jarduera eta ekintza ezberdinak pausoz pauso lagunduko die haurrei proposatutako helburu
eta edukiak barneratzen. Beti ere esandako ekintzen ordena eta behar beste denbora uzten
badiegu haur bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuta heziketa ahalik eta
pertsonalizatuena eskaintzen badiegu.
Korruko hizketaldiak edo topaguneak zuzenean erlazionatuta daude haurrek
ondoren egingo dituzten jarduerekin, beraz garrantzitsua izango da guk loturak egitea
jardueren artean haurrek ere loturak egin ditzaten, azken finean guztia erlazionatuta dago
eta. Lehen aipatu bezala, une hau erabiliko dugu aste horretan proiektuan emango ditugun
aurrerapausoak edo aldaketak, ezin dugu ahaztu ikasleak beraiek direla protagonista nagusi.
Proiektuko kideen artean erabakitzeko gaia da zenbat denbora eta zein tarte
eskainiko diogun proiektuari zehazki, baina adibide bat jartzearren astea honela bana
genezake (berde kolorez idatzita daudenak erabiliko genituzke sukaldean handitzen
handitzen proiekturako).
A A A O O
9-9.15 TOPAGUNEA
9.15-10 GALDETEGIA IPUINA IPUINA IPUINA
10-10.30 TXOKOAK TXOKOAK PROIEKTUA
TXOKOAK TXOKOAK
10.30-11.1 (matematika (matematika
(matematika txokoa) (matematika txokoa)
5 txokoa) txokoa)
11.15-11.30 GAILETA JAN ETA KOMUNERA
11.30-12 ATSEDENALDIA
ABESTIA
TXOKOAK TXOKOAK
12-13 TXOKOAK TXOKOAK
(matematika (matematika
(matematika txokoa) (matematika txokoa)
txokoa) txokoa)
12.45-13 ESKUAK GARBITU ETA KOMUNERA
13-14.45 BAZKALORDUA
14.45-16.1
MUSIKA PSIKOMOTRIZITATEA PSIKOMOTRIZITATEA INGELERA
5
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 10
11. Sukaldean handitzen handitzen
c. IRAKASLEAREN LANA TXOKOEN GIROTZEAN:
Proiektua gelako ingurune guztira zabaldu beharra daukagu, globalizazioaren
printzipioari jarraikiz, nahiz eta ez den modu oldarkor edo deigarriegi batean izan behar.
Hala ere, irakaslea beste txokoetan eta gelako eguneroko bizitzan hurrengoa lortzen saiatu
beharko litzateke:
Gure jolasean egongo diren proben antzeko galderak egin ditzake;
madalena erraldoia egiterakoan, osagaien kopuruaz ohartu behar izango
dute, adibidez: arrautza bi zenbatzerakoan...
Gelako ordenagailuan matematikarekin lotu izan dugun webquestarekin
formak, neurria, denbora eta zenbakiekin jolasteko aukera izango dute.
d. JARDUERAK BANAN-BANAN
GALDETEGIA
Egingo dena:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 11
12. Sukaldean handitzen handitzen
Astelehenean, topagunea deritzon errituala egin ondoren, haurrak korruan eseriko dira
kuxinen txokoan. Klasean giro egoki bat lortzean, (isiltasuna, bakea...) astean zehar landuko
den proiektua, Sukaldean handitzen handitzen, aurkeztuko zaie haurrei, argituz aste
honetan zehar aldaketa txiki batzuk egingo direla klasean, txoko berri bat sortzeko.
Ondoren, gai honen inguruan zer dakiten jakiteko, galdera zabalez osatutako galdetegia
egingo diegu, proiektua bideratzeko abiapuntua zehazten laguntzeko. Beharrezkoa da
ordena mantentzea, beraz, haurrek banan-banan erantzungo dute.
Informazio gehiago lortzeko asmotan, “Zer gustatzen zaizu jateko?” eta “Jakien jatorria”
izeneko fitxak (Ikus eranskina) egitea proposatuko zaie, informazio gehiago lortzeko
asmoz.
Behin fitxa eta erantzun guztiak entzun ondoren, (agian klasearen erritmoa ondo
eramateko, ebakitzea beharrezkoa izango da eta momentu batetik aurrera, haurrek ez dute
posibilitate gehiago izango erantzun gehiago egiteko) eta abiapuntutzat hartuz, proiektuan
egingo diren jarduera ezberdinekin lotuko dira.
Besteak beste, “Madalena erraldoia” eta “Amantala” jarduerak egingo dituztela azaltzeko
bakoitzetik eredu bat erakutsiko zaie.
Nork egingo du:
Irakasleak klasea gidatuko du lortutako informazioaz baliatuz eta haurrek informazioa jaso
eta beraien iritziak, argudioak, galderak, etab. egingo dituzte.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
• “Zer gustatzen zaizu jateko?” fitxa.
• “Jakien jatorria” fitxa.
• “Madalena erraldoia”ren eredu bat.
• “Amantala”ren eredu bat.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inolako laguntzarik izango.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 12
13. Sukaldean handitzen handitzen
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak gela antolatuko du. Haur guztiak korruan batu eta proiektuari buruzko
informazioa emango du haien ideiekin konparatuz. Aurretik aste osoko plana eginda izan
beharko du zer egingo duten azaltzeko eta horretarako, beharrezko baliabideak eskuratuko
ditu. Beharrezkoa da haur guztien partaidetza bultzatzea eta denbora ondo finkatuta eta
neurtuta izatea giro egoki bat sortzeko.
MADALENA ERRALDOIA
Egingo dena:
Madalena baten irudi handia osotzea da jarduera honetan egingo dutena, barruan
errezetaren pauso ezberdinak itsatsiko dituztelarik. Jarduerak bi azpiatal edo pauso izango
ditu: batetik, “Errezeta-fitxa” (Ikus eranskina) behar bezala interpretatu eta margotu
beharko dute, pauso bakoitzean dagozkion kantitateak soilik koloreztatuta. Adibidez, 2
arrautza jartzen baldin badu, fitxan agertzen diren arrautza guztietatik 2 soilik koloreztatuko
dituzte.
Ondoren, errezetako pauso bakoitza moztu eta madalena erraldoian kokatu beharko dute;
baina ez edozein ordenetan, sekuentziak eskatzen duen orden logikoan baizik. Astean zehar
madalena hornituko dute eta, azken egunean, sukaldeko jardueran erabiltzeko zein etxera
eramateko baliagarria izango da lana.
Nork egingo du:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 13
14. Sukaldean handitzen handitzen
Ikasleek beraiek burutuko dute jarduera, irakasleak ematen dituen argibideez eta fitxan
azaltzen denaz baliatuz.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
• “Madalena erraldoia”ren eredu bat.
• “Errezeta-fitxa” deitzen dugun orria.
• Margoak, belkroa eta artaziak/puntsoia.
• Kartulina.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: irakasleak gidatuko ditu haurrak
galtzen baldin badira eta taldekideak ere lagungarri izango dituzte.
Irakaslearen eginkizuna:
Hasiera batean irakasleak jardueraren zehaztasunak azalduko ditu eta ondoren haurren
txanda izango da. Printzipioz haurrek autonomiaz lan egitea bilatuko da, baina laguntza
behar izanez gero (papera mozteko, zenbaketan …) taldekideengana zein irakaslearengana
jo dezakete. Prozesuari erreparatuko dio irakasleak, pazientziaz eta haurrei bere denbora
utziz. Ez ditu akatsak porrot gisa ikusi behar, krisi momentu horiek baliatu behar ditu gauza
berriak irakasteko.
AMANTALA
Egingo dena:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 14
15. Sukaldean handitzen handitzen
Sukaldean lan egiteko erabiliko dugun amantala sortuko dugu txokoan. Horretarako
plastikoa moztuko dugu, zati handia (amantala bera) eta bi tira luze (bata gerrian lotzeko,
bestea buruan eusteko) eginez. Grapagailua erabiliz lotuko dira tirak zati handira. Talde
bakoitzak kolore bateko amantala sortuko du, talde-identitatea indartuko duena.
Irakasleak forma ezberdinetako irudi geometrikoak marraztuko ditu amantaletan eta
haurrek irudien barruko hutsuneak forma geometriko berbereko gometxekin beteko
dituzte. Adb, karratuaren barruan hainbat koloretako gometxa karratuak jarri beharko
dituzte. Honekin jarduera bukatutzat emango da eta prest izango dugu amantala madalenak
egiteko egunerako.
Nork egingo du:
Batez ere haurren lana izango da, nahiz eta irakasleak jarduera aurreko prestaketa-lanak eta
jarduera egin bitartean ere laguntza eman behar duen.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
• “Amantala”ren eredu bat.
• Plastikozko zabor-poltsak, artaziak, grapagailua, gometxak eta
errotulagailuak.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez da pertsona berezirik beharko.
Irakaslearen eginkizuna:
Jarduera egiten hasi aurretik ereduak egiteaz gain, haur guztien amantalak markatu
(mozteko moduan) eta irudi geometrikoak marraztu behar ditu. Jarduera egin bitartean ere
haurrei laguntzen arituko da, azalpenak emanez zein arazoei konponbidea bilatuz.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 15
16. Sukaldean handitzen handitzen
WEBQUESTA
Egingo dena:
IKTen bidez, zehazki webquestaren bidez gaia jorratuko dugu. Horretarako, atazen atalean
ondorengo galderekin bideratuko da:
1. Madalenak egiteko zeintzuk osagai behar ditugu?
2. Baina, horretarako ba al dakizu zenbatzen?
3. Neurriak ezberdintzen ba al dakizkizu?
4. Zer egingo dugu lehenengo eta gero?
5. Ze formatako madalenak egingo ditugu?
Atazan proposatu ditugun galderak erantzuteko, prozesua deituriko orrian erantzunak
aurkitzeko zenbait baliabidea eskainiko zaizkie, hots, interneten bilatzeko helbide
desberdinak:
• Osagaien bideoa
• Forma geometrikoak
• Zenbakiak
• Neurriak
• Denboraren nozioa
Nork egingo du:
Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin.
Non: gelan bertan.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 16
17. Sukaldean handitzen handitzen
Baliabideak:
• Ordenagailua.
• http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w3.php?
id_actividad=2425&id_pagina=3
• http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_188/flash.htm?
numrecurso=4
• http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_49_190/flash.htm?
numrecurso=6
• http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_193/flash.htm?
numrecurso=4
• http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_189/flash.htm?
numrecurso=5
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar
izango.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak jardueran zehar ikasleek izan ditzaketen arazoak behatu beharko ditu, galdera eta
proposamenen bidez estrategiak sortzeko.
SUKALDERA JOATEKO EGUNA:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 17
18. Sukaldean handitzen handitzen
Egingo dena:
Dena den, astean zehar, ordenagailuan ikusi duten bideoa, berriz jarriko da klasean,
osagaiak birgogoratzeko.
Aste guztiko lana ospatzeko gure ikastetxeko jantokira joango gara, aurretik egindako
madalena erraldoiarekin gida bezala izateko. Psikomotrizitatera doazenean betetzen duten
arautegi berdina segitu beharko dute (trena egin, isiltasuna...)
Ondoren, jantokira iritsi orduko eskuak garbitzera joango gara guztiok. Jantokiko
mahaietan osagaiak aurretik jarrita izango ditugu eta mahai bakoitzean bost ume jarriko
dira.
Madalena erraldoiari segituz, osagaiak hartu, erabili, ukitu eta bol batetara jaurtiko ditugu,
arrautzak, gurina, azukrea, esnea eta azkenik irina, guztia ondo irabiatu eta guk sortutako
masa berria, paperezko moldeetara botako dugu. Erdi arte bete eta labera eramango ditugu,
madalenak egiten dauden heinean guk ikasitako abestia (handitzen-handitzen) abestuko
dugu. 15 minutu igaro ondoren, irakasleak madalenak atera eta umeei konparaketak egiten
utziko die, bolumen handigoa zeintzuk duten, karratuak direnak... eta gero gure madalenak
jango ditugu.
Nork egingo du: umeek eta irakasleak hartuko dute parte sukaldean.
Non: Jantokian egingo da.
Baliabideak:
Azukrea, irina, arrautzak, gurina, esnea, paperezko moldeak, edalontziak, bolak, koilarak,
tenedoreak, musika aparatua.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena:
Horretarako prest dauden jantokiko laguntzaile edo sukaldari laguntza izan dezakegu.
Irakaslearen eginkizuna:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 18
19. Sukaldean handitzen handitzen
Irakaslea umeei laguntza eskainiko die momentu oro, giroa lasaitu eta umeei musika jarriko
die abestia abesterako orduan. Guztiek parte hartzea bultzatuko du eta behin madalenak
aldean ditugunean hauenganako konparaketak ekidituko ditu, batzuenak ez dira besteenak
baino hobeagoak izango, ezberdinak baizik.
Umeei egindakoaz disfrutatzea bultzatuko da eta etxean gurasoekin egiteko grina handituko
du.
ABESTIA
Egingo dena:
Umeei, Handitzen handitzen abestia1 ikasiko dugula esango diegu, eta abesti hau madalenak
labean dauden bitartean abestuko dugula.
Jarduera ume guztiekin batera egingo da. Irakasleak abestia jarriko die umeei musika
aparatuan, eta zenbait aldiz entzun ondoren, abesten saiatuko dira. Irakasleak, musika gabe
ere abestuko die, motelxeago, haurrek ikasteko laguntza izan dezaten. Irakasleak haiekin
batera abestuko du, eta motibatu egingo ditu, gero eta hobeto egiten dutela esanez,
adibidez.
Abestia bera bakarrik landu ostean, irakasleak musikarekin batera egiteko dantza bat
irakatsiko die. Hazten egongo balira bezala irudikatuko dute, “handitzen handitzen” dioen
pasartean, eskuekin gora eta gora eginez.
Nork egingo du:
Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak argibideak emango dizkie eta
musika aparatuan abestia jarriko du. Umeekin batera abestuko du, haiei laguntza emanez.
Dantzarekin gauza bera, hasieran, irakasleak irakatsiko dizkie mugimendua, eta gero umeek
beren kabuz egingo dute.
1
Handitzen handitzen abestia eranskinean dago.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 19
20. Sukaldean handitzen handitzen
Non: gelan bertan.
Baliabideak: musika aparatua, eta abestia.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar
izango.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak haurrek abestia ikastea bermatu behar du,azken egunean jantokian abesteko.
Halaber, abestia jarriko du musika aparatuan zenbait aldiz, eta umeei abestuko die,
musikarekin zein musikarik gabe (geldiro abestuz, umeek hobeto ikasteko). Era berean,
abestia landu ostean, abestiaren pasarte nagusian egiteko dantza irakatsiko die umeei, berak
dantzatuz, eta pausoak erakutsiz, eredua izateko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 20
21. Sukaldean handitzen handitzen
6. EBALUAZIOA
Orokorrean ebaluazioa etengabea eta jarraia izango da, haurren prozesua eta garapena
aztertzeko beharrezkotzat jotzen dugularik, era honetan hasierako, prozesuko eta
bukaerako ebaluazio sumatiboa eginez. Horrez gain, ebaluazio formatiboa diseinatu dugu,
unitatea garatzen goazen heinean hobekuntzak proposatuz; hori baita guretzat
ebaluazioaren zentzu nagusia, hobetzeko balio duela, alegia.
ZER EBALUATUKO DA?
Haurraren garapena eta lorpenak
- Proiektuaren hasieran proposatutako helburuak, bete diren ala ez.
- Ikasleak gogotsu parte hartu duten ala ez.
- Kideen arteko harremanak errespetuzkoak izan diren ala ez.
- Guk proposatutako jardueretan, haurren bakarkako lanetan zein talde lanetan, lortu
dituzten gaitasunak eta ahalmenak.
- Proiektuaren bukaeran, haurrek lortutako aurrerapena.
- Arazoren baten aurrean hau gainditzeko izan duten jarrera.
- Talde dinamikaren eraginkortasuna.
Proiektua
- Helburuak: ezarritako helburuen egokitasuna eta izan diren lorpenak.
- Edukiak: hasieran ezarritako edukien egokitasuna eta nolakoa izan den barneratzea.
- Jarduerak: ea egokiak izan diren, ikasleentzat interesgarriak izan diren eta ea gogotsu
parte hartu duten.
- Printzipioak: unitatean zehar nolako lanketa egin den eta pertzepzioa zenbatekoa
izan den.
- Denboralizazioaren, espazioaren antolaketaren, materialen eta gelako arauen
egokitasuna.
- Ebaluazio-sistema: ebaluazio-tresnen egokitasuna, informazioa jasotzeko ea
baliagarria izan den eta ebaluazio horri esker ea hobekuntzak egin diren eta hauen
kalitatea nolakoa izan den.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 21
22. Sukaldean handitzen handitzen
Irakaslearen lana
- Azalpenen egokitasuna eta ulergarritasuna.
- Haurrekin izandako jarrera eta eraikitako harremanak.
- Ebaluazioari dagokionez, burututako behaketa lana eta elkarrizketak zer nolakoak
izan diren.
NOIZ EBALUATUKO DA?
- Proiektuaren hasieran: alde batetik, haurren gaitasunak, ezagutzak eta gogoak
neurtzeko eta, bestetik, haurrak motibatzen hasteko.
- Proiektuak irauten duen bitartean: prozesua eta eboluzioa behatzea beharrezkoa
izango da.
- Ebaluaketa klase-ordu guztietan emango da: etengabea izango da .
- Jarduera bakoitzaren, egun bakoitzaren eta proiektu osoaren amaieran: amaierako
gaitasunak, trebetasunak, jakintzak eta jarrerak hasierakoekin alderatzeko eta
hurrengo unitate didaktikoa hasteko, errealitatearen azterketa gisa.
ZER TRESNA ERABILIKO DA EBALUAZIOAN?
Ebaluatzeko orduan erabiliko ditugun tresnak, behaketa eta elkarrizketa izango dira bereziki.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 22
23. Sukaldean handitzen handitzen
- Behaketa: jarduera guztietan eta orokorrean klaseko momentu guztietan gauzatuko
da. Horretarako, alde batetik, irakasleak egunkaria idatziko du behatu dituen
gertaerak, jarrerak eta oharrak apuntatuz. Beste alde batetik, haur bakoitzaren
ebaluazio fitxa beteko du proiektua burutu ondoren.
- Elkarrizketa: egun guztien amaierako hausnarketa jardueretan, elkarrizketa erdi
egituratuaren bidezko ebaluazioa gauzatuko da. Irakasleak galderak formulatuko
ditu hasiera batean, baina umeen parte hartze espontaneoa ere baimenduko du.
NORK EBALUATUKO DU?
- Irakasleak ebaluatuko ditu arestian aipatutako elementu guztiak.
- Haurrek ere ebaluazioan parte hartuko dute. Arratsaldeko hausnarketa
momentuan, egun bakoitzaren amaieran, haurrek ahoz adieraziko dute nola pasatu
duten eta egindakoa gustatu zaien ala ez. Gainera, eskolatik etxera joan baino lehen
horman eskegitako kortxozko tableroan fitxa batzuk jarriz ere ebaluatu egingo dute:
fitxa horiek aurpegien irudiak izango dituzte, aurpegi batzuk pozik eta besteak triste
daudelarik.
ZERTARAKO ERABILIKO DA JASOTAKO INFORMAZIOA ETA
INFORMAZIO HORRI BURUZ EGINGO DEN ANALISIA?
- Posible diren zuzenketak, hurrengo batean egin ahal izateko.
- Landu nahi genituen helburuak, burutu diren ala ez jakiteko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 23
24. Sukaldean handitzen handitzen
- Haurrek, jardueran berrien aurrean, nola jokatzen duten jakiteko.
- Landutako guztia ulertu duten jakiteko.
- Gurasoei, haien seme-alaben ikaskuntza eta garapen-prozesuetan izan dituzten
hobekuntzak jakinarazteko.
- Haurren ezagutzak hedatu direla egiaztatzeko.
- Haurren jarrerak eta portaerak ezagutzeko.
- Gure proiektuaren ahuleziak behatzeko eta hurrengorako hobetzeko.
- Irakaslearen lana berrikusteko eta hobetzeko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 24
25. Sukaldean handitzen handitzen
7. BIBLIOGRAFIA
12/2009 Dekretua, Haur Hezkuntzarako Curriculuma
Moduluko fitxak
Baliabideak
Webquest
Elkarrekin.org
Movie Maker
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 25
26. Sukaldean handitzen handitzen
8.- ERANSKINAK
GALDETEGIA
Zer gustatzen zaizu jateko?
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 26
35. Sukaldean handitzen handitzen
ABESTIA
Handitzen handitzen
Txiki-txiki-txikia
Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.
Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...
Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...
Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko
Handitzen, handitzen
Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 35