SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
GLOBALIZAZIORIK EZ,  BIODIBERTSITATEA BAI
OLENTZEROREN KONDAIRA Badira urte asko eta asko Munduan gauza guztiek hizketan zekitela, eta orduan jentilak ziren jaun eta jabe gure Euskal Herrian. Oso gizon-emakume handi eta indartsuak ziren, mendi-basoetan bizi ziren eta gauza asko zekiten; herrietan bizi zirenek ez zituzten ezagutzen zerrak eta trontzak, eta nekez lortu ahal izaten zuten egurra. Jentilek bazekiten noiz erein garia, bai eta ogia nola lortu ere, jentilek bazekiten nola landu burdina, eta aizkorak eta zerrak lortzen zituzten, baina herrietan eta baserrietan bizi zirenek ez zekiten hori eta beldurra zioten basoan sartzeari. Hain ziren indartsuak, gure mendietan ikusten ditugun harkaitz eta harri handiak gure herriko jentilek beste mendi gailur urrun batetik botatakoak omen direla. Ba jentil hauek sekretu asko zekizkiten, baina apurka-apurka, Martin Txikik zuhur-zuhur jokatuta, euren sekretuak ostu, lapurtu egin zizkien herrietako bizilagunei kontatzeko.
Baina herrietako eta baserrietako bizilagunak gero eta gehiago ziren eta basoetan sartzen hasi ziren; hori dela eta, jentilak, indartsuak eta jakintsuak izan arren, ez ziren gustura bizi.  Egun batean hodei berezi bat agertu zen zeruan. Ez zen beste hodeiak bezalakoa, luzanga eta argitsua zen eta. Jentilak, umeak zein nagusiak, ikaratu egin ziren eta herriko jentil zaharrengana joan ziren hodei hura zer zen eta zer esan nahi zuen argitzeko. Jentil zaharrak hirurehun urte baino gehiago zituen eta hain zen handia beraren betazalak ere ezin zituela ireki, eta ezin zuen ezer ikusi.  “Lagundu betazalak irekitzen hodei hori ikusi ahal izateko”  agindu zien. Beste jentilek taket eta makila luze batzuk hartuta betazalak altxatu egin zizkioten. Orduan, jentil zaharrak hodei berezi hura ikusi eta, ikara ahoan, esan zuen: “ Gureak egin du! Kixmi etorriko da!”  Inork ez zekien nor edo zein zen Kixmi, baina laster ulertu zuten mundu berri bat zetorrela eta hori ez zela euren mundua izango.
Orduan jentil guztiak bildu, bere gauza guztiak batu eta leize luze eta sakon batean sartu ziren, gizonezkoak eta emakumezkoak, haurrak eta nagusiak, zaharrak eta gazteak. Gero, harri handi-handi erraldoi bat hartu eta kobazuloko sarrera estali zuten eta betirako geratu ziren lur azpian bizitzen. Harri hori oraindik ikus dezakezue hara bazoazte: Jentilarria du izena. Baina jentil on guztiak ezkutatu ziren? Batzuek esaten dute jentil bat gure artean geratu zela. Basoan omen zegoen ikatz egiten eta ez zen ezertaz konturatu. Ikazkina zen, oso gizon ona, alaia eta, bere lagunen ahotsak entzunda jentilarri alboan jarrita bere lagunek esaten ziotena entzun eta, horrela, aditu zuenean Kixmi jaio zela lasterka etorri zen berria ematera. Hau ez dakigu guztiz horrela izan bazen, baina ez zaizue ezaguna egiten? Nor ote zen Kixmi? Nor ote zen jentil ikazkin hura? Zer da zuek uste duzuena?
Dena den, gehiago ezagutzeko grina baduzue, helbide honetara jo dezakezue: OLENTZEROREN BASERRIA   Landetxo Goikoa Mungia (Bizkaia)

More Related Content

Similar to Kondaira

Similar to Kondaira (6)

Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Madariaga dorretxea luken
Madariaga dorretxea lukenMadariaga dorretxea luken
Madariaga dorretxea luken
 
Anxo araba
Anxo   arabaAnxo   araba
Anxo araba
 
Grezia
GreziaGrezia
Grezia
 
Basajaun
BasajaunBasajaun
Basajaun
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 

Kondaira

  • 1. GLOBALIZAZIORIK EZ, BIODIBERTSITATEA BAI
  • 2. OLENTZEROREN KONDAIRA Badira urte asko eta asko Munduan gauza guztiek hizketan zekitela, eta orduan jentilak ziren jaun eta jabe gure Euskal Herrian. Oso gizon-emakume handi eta indartsuak ziren, mendi-basoetan bizi ziren eta gauza asko zekiten; herrietan bizi zirenek ez zituzten ezagutzen zerrak eta trontzak, eta nekez lortu ahal izaten zuten egurra. Jentilek bazekiten noiz erein garia, bai eta ogia nola lortu ere, jentilek bazekiten nola landu burdina, eta aizkorak eta zerrak lortzen zituzten, baina herrietan eta baserrietan bizi zirenek ez zekiten hori eta beldurra zioten basoan sartzeari. Hain ziren indartsuak, gure mendietan ikusten ditugun harkaitz eta harri handiak gure herriko jentilek beste mendi gailur urrun batetik botatakoak omen direla. Ba jentil hauek sekretu asko zekizkiten, baina apurka-apurka, Martin Txikik zuhur-zuhur jokatuta, euren sekretuak ostu, lapurtu egin zizkien herrietako bizilagunei kontatzeko.
  • 3. Baina herrietako eta baserrietako bizilagunak gero eta gehiago ziren eta basoetan sartzen hasi ziren; hori dela eta, jentilak, indartsuak eta jakintsuak izan arren, ez ziren gustura bizi. Egun batean hodei berezi bat agertu zen zeruan. Ez zen beste hodeiak bezalakoa, luzanga eta argitsua zen eta. Jentilak, umeak zein nagusiak, ikaratu egin ziren eta herriko jentil zaharrengana joan ziren hodei hura zer zen eta zer esan nahi zuen argitzeko. Jentil zaharrak hirurehun urte baino gehiago zituen eta hain zen handia beraren betazalak ere ezin zituela ireki, eta ezin zuen ezer ikusi. “Lagundu betazalak irekitzen hodei hori ikusi ahal izateko” agindu zien. Beste jentilek taket eta makila luze batzuk hartuta betazalak altxatu egin zizkioten. Orduan, jentil zaharrak hodei berezi hura ikusi eta, ikara ahoan, esan zuen: “ Gureak egin du! Kixmi etorriko da!” Inork ez zekien nor edo zein zen Kixmi, baina laster ulertu zuten mundu berri bat zetorrela eta hori ez zela euren mundua izango.
  • 4. Orduan jentil guztiak bildu, bere gauza guztiak batu eta leize luze eta sakon batean sartu ziren, gizonezkoak eta emakumezkoak, haurrak eta nagusiak, zaharrak eta gazteak. Gero, harri handi-handi erraldoi bat hartu eta kobazuloko sarrera estali zuten eta betirako geratu ziren lur azpian bizitzen. Harri hori oraindik ikus dezakezue hara bazoazte: Jentilarria du izena. Baina jentil on guztiak ezkutatu ziren? Batzuek esaten dute jentil bat gure artean geratu zela. Basoan omen zegoen ikatz egiten eta ez zen ezertaz konturatu. Ikazkina zen, oso gizon ona, alaia eta, bere lagunen ahotsak entzunda jentilarri alboan jarrita bere lagunek esaten ziotena entzun eta, horrela, aditu zuenean Kixmi jaio zela lasterka etorri zen berria ematera. Hau ez dakigu guztiz horrela izan bazen, baina ez zaizue ezaguna egiten? Nor ote zen Kixmi? Nor ote zen jentil ikazkin hura? Zer da zuek uste duzuena?
  • 5. Dena den, gehiago ezagutzeko grina baduzue, helbide honetara jo dezakezue: OLENTZEROREN BASERRIA Landetxo Goikoa Mungia (Bizkaia)