1. 1
HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE, BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA,
ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU- NEAK BETETZEN …
PLASTIKAKO LIBURUXKA
2. 2
LIBURU HAU KOPIA DAITEKE
http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/
Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edu- kiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta bes- te hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu:
Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie.
3. 3
Ba al dakizu ez dagoela munduan zu bezalakorik ? … horre- gatik zara berezia, baina … horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik … aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apalta- sunez marraz ezazu.
Zorte on eta animo !!
ARGAZKIA
DBH
Plastika IKASGAIA
Izena:
5. 5
MARRAZTEKO METODOA (Pitxer Aurpegia)
Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko gara. LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea - Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu. - Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai ezazu bukatu arte.
Simetria Axiala
6. 6
OINARRIZKO FORMAK
Hauek dira Oinarrizko Formak …
KUBOA
ZILINDROA
ESFERA
Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren bete itzalez …
7. 7
Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta
egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen …
9. 9
AHOKATZEA
Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko irudi geometrikoa egitea da.
LAN PROPOSAMENA:
1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen bitartez.
HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea.
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
10. 10
ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan.
Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.
11. 11
Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla,
Animo eta aurrera !!!
12. 12
NORBAITI NIRE IRRIFARREA
marraztea AHAZTU ZAIO,
LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ EZAZU ZEUK ezpainetako barra- rekin , mesedez
Leonardo da Vinci
(1452 -1519)
Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, inge-niari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu.
Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afa-ria” eta “Mona Lisa” dira.
Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako.
Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zi-bilaren aurrerapenean ere lagundu zuen.
GIOCONDA
Artearen ikonoa
13. 13
ZER DA ARTEA?
Arte Adierazpen
ezberdinak daude
Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da.
Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendea- ren gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen defini- zio behin-betiko bat eman.
PINTURA
ESkultura
LITERATURA
Arkitektura
Dantza
MUSIKA
Zinema
ANTZERKIA
14. 14
Bet
Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda .
LAN PROPOSAMENA
kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, altxatu gabe, eta ahal dela dar-darrik
egin gabe.
HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, teknika honekin konturatuko zara edonoren
esku dagoela.
MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea.
BURUZ BEHERA
MARRAZTEN
16. 16
Edozein erretratutan, irudi edo argazki bat egiteko, ondo koadratu behar da. Pertso- naiaren begiradaren noranz- koan espazio gehiago uztea gomendatzen dute beti.
KUADRAKETA
eta konposaketa
IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN
Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izateko, he- renen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da, horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak garrantzizko guneak dira irudian.
Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute.
Garrantzizko 4 guneak
1
2
3
4
17. 17
LAN PROPOSAMENA:
Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta
itsatsi orrialde honetan.
18. 18
Ondo marrazteko, objektuak ikus- teko eta aztertzeko era aldatu behar dugu. Objektua bere horretan ikus- teko ohitura dugu, baina obejetu horren hutsueneak marraztuko bage- nitu ere, objektu bera agertuko li- tzaiguke. Horri espazio hutsak edo negatiboak marraztea deri- tzogu.
Marraz itzazu margo zuri batekin aulki honek dituen espazio hutsak edo negatiboak. Ahaztu aulkia, hutsuneak soilik ma- rraztu.
Espazio hutsak edo
negatiboak
19. 19
Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz baten adarrak marraztea. Badago modu errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko; Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko espazio zuriak marraztu.
Espazio hutsak marraztu
20. 20
PLANO BISOREAREKIN
Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean.
Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare edo zuhaitz bat marrazteko.
Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta ko- loredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita egingo du.
21. 21
Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin
pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu.
BISORE– GARDENKIA
22. 22
PERSPEKTIBA
Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538
“ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mundua ikusi ez ezik azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz jabetzea da “
Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Erreali- tate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten dugu.
23. 23
GARDENKIA
erabiltzen
Gomendioa: EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU eta ITXI BEGI BAT.
IKusiko duzu GARDENKI aurrean edo- zer jarrita ere, irudikatzeA lortuko duzula.
24. 24
ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente ba- tekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu du- zuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .
25. 25
ARKATZ EZBERDINAK
LANAREN PROPOSAMENA
Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira.
HELBURUA:
Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula. Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz.
MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB de- lako.
BIGUNAK
GOGORRAK
Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak
26. 26
KOLOREETAKO ARKATZAK
Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba, jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat erabili behar dela. Irudia “marraka” edo trazuen bidez koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak, garbiagoak edo difuminatuagoak. Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdi- nen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari bolumena emango diogu.
LAN PROPOSAMENA
Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri hone- kin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta ge- roago sakonagoa.
OHARRA
Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza.
MODUA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskriba- tzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili berriro.
HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic
27. 27
?
?
?
?
HORIA
ZIAN
MAGENTA
Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta (±gorria), horia eta zian (± urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zu- zen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin.
KOLOREAREN TEORIA
Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke.
28. 28
ZIRKULU KROMATIKOA
Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da.
Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero ko- lore guztiak lor daitezke.
MAGENTA
URDINA
BERDEA
BERDEA HORIXKA
HORI
BERDEXKA
GORRIA
LARANJA
BIOLETA
GORRIXKA
BIOLETA
URDINXKA
URDIN BERDEXKA
HORIA
BIOLETA
Koloretan margozteko , joan helbide honetara:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
29. 29
KOLOREEN TENPERATURA
KOLORE HOTZAK
KOLORE BEROAK
KOLORE
NEUTROAK
Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore tem- peratura aldatuz; Ea zer gertatzen den ...
KOLORE
NEUTROAK
GORRIA
HORIA
LARANJA
MOREA
URDINA
BERDE ILUNA
30. 30
Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista han- dia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz.
Proposamena:
Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain ba- koitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroe- kin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta
31. 31
GORRIA
URDINA
HORIA
“ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina ni modu argi eta indartsuenaren bitartez saiatzen naiz. ”
KOLOREAREN ERABILERA
Piet Mondrian. (Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)
Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sor- tzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro beltzez sailkaturik.
32. 32
Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mon- drianek egingo zukeen legez.
33. 33
KONPOSIZIO ESKEMAK
MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako ele- mentuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko era- biltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu.
PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Be- hin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabi- liz.
Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881
Goya, El tres de mayo de 1808, 1814.
L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517
Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800
Velazquez, Las Meninas, 1656
Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455
34. 34
Sant Climent de Taüll, XII mendea
Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/
Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538
Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484
Picasso “Gernika”, 1937
Jan Van Eyck
Rafael “Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504
Fra Angelico, “Deikundea”, 1430
35. 35
Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.
37. 37
Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen.
MARGO ORBANAK
Hermann Rorschach (1884-1922)
ZER IKUSTEN DUZU ZUK ORBAN HAUETAN ?
38. 38
Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino le- hen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da or- bana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela.
39. 39
Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna.
——————————————————————————— ———————————————————————————
41. 41
Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta ma- rraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak” bi orrialde hauetan.
Meissa
Betelgeus
Bellatrix
Alnitak
Rigel
Saiph
42. 42
COLLAGE
Henri Matisse
http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm
ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN
“Marrazkiloa” 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daude- nez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak.
edozein koloretako
kartulina 12 x 12 mm
Artaziak hartu eta forma ezberdinez zatitxo batzuk moztu eta ondoren itsatsi eskumako orrialdean.
XX. mendeko artisten artean, aztarna sako- nena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zi- tuelako.
ARIKETA:
43. 43
Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ...
44. 44
COLLAGE
Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Ma- terial edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko arta- ziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta ze- hatzen egiteko. LAN PROPOSAMENA :
Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia zaitez aurpegi MASKARA bat egiten.
Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso. Hamilton, e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Ma- terial anitz erabil ditzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu: musika instrumentu bat agertu behar da beti.
TEKNIKA
Braque
Josep Renau
Max Ernst
45. 45
Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko di- tuzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz.
Informazio gehiagarria:
” Eginez sortzen da” zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak sortzen dira.
http://es.wikipedia.org/wiki/Collage
Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan.
http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm
46. 46
AFRIKAR MASKARA
Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primi- tibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sor- tzera eraman zuen.
Proposamena:
Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke.
NOLA ?
Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria beste erdia estaliz Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.
48. 48
FROTTAGE
FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika haue- tako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten gainean arkatzez igurztea. Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.
49. 49
OHARRA:
Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua de- nean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu trazu gogorragoak erabili.
Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta apli- katu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adi- bidez.
50. 50
TRANSFERENTZIAK
Transfer teknika irudi bat euskarri baten gai- nean itsastea da (paper, kartoi, oihal, metal, egur edo egunkari baten gai- nean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den jakinda. Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta kolo- reak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako ar- tea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion.
Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez ulertuko duzulakoan gaude.
1) Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu A4 tamainara .
2) Ondoren, … Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartu- lina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu.
3) Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri duzun collage horren gainean.
4) Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin (aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia.
5) Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik.
Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM
Andy Warhol
51. 51
Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea.
52. 52
TIPOGRAFIAK
Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz, ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena.
Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren ara- bera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.
53. 53
PROMOSAMENA:
Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.
55. 55
PRPOSAMENA: Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da. Tipografia eta hizki zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu. Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.
57. 57
Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen.
Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor izango da Museo gehien ezagutzen dituena?
Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskriba- pena zehaztuz.
OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!!
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
58. 58
POP-UPS
Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop-ups-ak.
http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html
63. 63
ORIGAMI (papiroflexia)
Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta asko- tan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plas- tikako irakasleari...
Kurrika txoria
www.pajarita.org
Miguel Unamunok, Bil- boko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zu- loaga pintoreak egin zion erretratua duzue
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
64. 64
Atzindura
Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak ikusten dituzue? Gustatzen zaizue efektua? Ba hau lortzeko, gauza ba- kar bat beharko duzue: Zuen estu- txeko goma.
ERRETRATUA
65. 65
ERRETRATUA
Saia zaitez falta den zatia marrazten. Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetría zaintzeko.
66. 66
GIZA GORPUTZA
Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu.
Marrazten
Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi, beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi.
Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan ma- rraztu zu gustora geratu arte.
Proportzioak era eskematikoan adierazi (munigoteak bezala), objektuaren hezurrak izango balira bezala. Ondoren, objek- tuaren silueta edo ertzak mar- gotu, estruktura “lodituz” edo eskeletoari giharrak eta azala jarriz.
Azkenik, marraztu, nahi du- zun zehaztasuna lortu arte.
Marrazkia marren bidez bu- katu nahi baduzu: azken zati honetan hobe duzu hasieran baino arkatz gogorrago bat erabiltzea.
1
2
3
4
5
6
7
8
Giza gorputza 8 zatitan banatu hasieran, proportzioak zeintzuk diren ohartzeko.
67. 67
PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik” ez baduzu (edozein liburu-dendan eros dezakezu), alboan duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gorputzaren hezurrak marrazten. Ondo- ren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino gehiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.
69. 69
Oinarrizko trazadura
geometrikoak
Angelu baten ERDIKARIA
ELKARTZUTA
ERDIBITZAILEA
Angelu baten ERDIKARIA
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
71. 71
Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa
izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean
zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kultu-retatik
geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Gre-zian
sartu zituen.
Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean be-re
teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker
Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren.
THALESen TEOREMA
Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua
Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz
ziur gaude oso erraza egingo zaizula.
1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen
delarik.
2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun
neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.
72. 72
ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen.
“n” -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki
bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, ber-dinak
izando dira.
73. 73
Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi
eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien
erradioa jakin ahal izango duzu.
Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun.
OHARRA
74. 74
BERRERABILPENA
Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt bati beste erabilera ezberdin bat emateko)
BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bi- dez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan zen.
HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu.
LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat ….
MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puska- tutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak … ea.
Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/ eco-arte-eco-diseno/
http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da.
http://www.museumofunintendeduse.com/
Agenda 21