O slideshow foi denunciado.
Utilizamos seu perfil e dados de atividades no LinkedIn para personalizar e exibir anúncios mais relevantes. Altere suas preferências de anúncios quando desejar.
DISCO GOGORRA 
Disko gogorra (ingelesez hard disk, HD edo HDD akronimoekin laburtu ohi dena) 
ordenagailu baten informazio...
 Atzipen denbora maximoa: Nahi den zilindroan orratza jartzeko behar den 
gehienezko denbora. Batez besteko atzipen denbo...
Próximos SlideShares
Carregando em…5
×

Disko gogorra ordenagailuetan

334 visualizações

Publicada em

Disko gogorra

Publicada em: Engenharia
  • Seja o primeiro a comentar

  • Seja a primeira pessoa a gostar disto

Disko gogorra ordenagailuetan

  1. 1. DISCO GOGORRA Disko gogorra (ingelesez hard disk, HD edo HDD akronimoekin laburtu ohi dena) ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Disko gogorrek datu kopurua handiak gordetzeko gaitasuna izaten dute eta azkarrak dira datuak bilatu, ezabatu eta idazterakoan. Orokorrean disko gogorrak, magnetiko digital grabazio sistema erabiltzen du. Disko hauetan, karkasa berrenean, zentrokide plater pila bat aurkituko dugu. Plater hauek biraka hasten direnean, abiadura handia lortzen dute. Plater hauetan zehar inpultso magnetikoak irakurri edo idazteaz arduratzen diren buruak daude. Estandar ezberdinak daude ordenagailua disko gogorrarekin komunikatzeko garaian. Erabilienak Integrated Drive Electronics (IDE),SCSI, eta SATA dira, azken hau 2004ean estandarizatua. Lantegitik ateratzen den bezala, disko gogorra ezin da sistema eragile batengatik erabilia izan. Lehenik maila baxuko formatu bat eta partizio bat edo gehiago definitu beharra daude eta gero gure sistemak uler dezakeen formatu bat eman behar zaio. Solido egoerazkoak bezala deituriko mota desberdinetako diskoak ere existitzen dira informazioa biltegiratzeko erdieroalezko memoria erabiltzen dituztenak. Disko mota hauen erabilera konputagailu oso onentzat mugatzen zen orokorrean, bere prezio altuagatik, nahiz eta gaur egun merkatuan aurkitu daitezke kapazitate baxuko unitate ekonomikoagoak ordenagailu pertsonalen erabilerarako. Horrela, pista cachea solido egoerazko memoria bat da, memoria RAM mota, solido egoerazko gogor baten barruan. Disko gogor baten barruan plater ugari daude (2 eta 4 artean), hauek disko kontzentrikoak dira eta denek batera egiten dute bira. Burua (irakurri eta idazteko gailua) denak batera, kanpora edo barrura mugitzen diren eta bertikalki lerrokatuta dauden beso multzo bat da. Plater hauen puntan irakurketa/idazketa buruak daude, buruaren mugimenduari esker diskoaren kanpoko eta barruko aldeak irakurri ditzakeenak. Kontutan hartu behar diren disko gogorraren ezaugarriak:  Batez besteko atzipen denbora: Nahi den zilindroan orratza jartzeko behar den batez besteko denbora.  Bilaketarako batez besteko denbora: Orratzak periferiatik disko gogorraren erdira joateko behar duen denboraren erdia.  Latentzia: Diskoak bira erdia emateko behar duen denbora, atzipen denboraren batez bestekoaren berdina. Behin disko gogorreko orratza diskoko zilindroan jarrita, datua buru azpian kokatu arte birak eman behar ditu; hau gertatzeko behar den denbora, batez beste, diskoak bira erdia emateko behar duen denbora; honengatik latentzia biraketa abiaduraren desberdina da, baina gutxi gora behera honen proportzionala da.
  2. 2.  Atzipen denbora maximoa: Nahi den zilindroan orratza jartzeko behar den gehienezko denbora. Batez besteko atzipen denboraren bikoitza da.  Pistaz pistako denbora: Uneko pistatik hurrengora saltatzeko denbora.  Transferentzia tasa: Ordenagailura informazioa transferitu daitekeen denbora.  Pistako cachea: Pista cachea solido egoerako memoria bat da, RAM mota, solido egoerako gogor baten barruan. Solido egoerakoak bezala deituriko mota desberdinetako diskoak informazioa biltegiratzeko erdieroalezko memoria erabiltzen dituzte. Disko mota hauen erabilera superkonputagailuetara mugatzen da, bere prezio altuagatik.  Interfazea: Ordenagailua eta disko gogorraren arteko komunikazio bidea. IDE/ATA, SCSI, SATA, USB edo Firewire izan daiteke.  ·Errotazio abiadura: Rpm kopurua. Fabrikatzaile nagusiak:  Western Digital  Maxtor  Samsung  Hitachi  Fujitsu  Quantum  Toshiba  Seagate  Zac Disko gogorra Informazio iturriak: Wikipedia Google Irudiak Youtube

×