ELAk Euskal Herrian 106.000 lanpostu sortzeko dagoen potentzialitatea ezagutarazteko lana egingo du “Soldata eta enplegua” kanpainaren barruan. Informazio hau zabaltzeaz gain sindikatuak aukera hau errealitate egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzea exijituko die administrazio ezberdinei, behar beharrezkoa izango baita iraunkortasunaren aldeko apustua lanpostu hauek errealitate bihurtzeko.