O slideshow foi denunciado.
Utilizamos seu perfil e dados de atividades no LinkedIn para personalizar e exibir anúncios mais relevantes. Altere suas preferências de anúncios quando desejar.
Lantokian
BIZITZA OSASUNGARRIA
egiteko gomendioak
1
Gidaliburu honek baliabide elektroniko erabilgarria izan nahi du, bai beren inguruan jardunbide
osasungarriak sustatu na...
2
Denbora luzea eserita egoteak arriskuan jartzen du zure osasuna. Nahiz eta egunean
ordubetez ariketa fisikoa egin, horre...
3
Telefonoz hitz egiteko, jaiki aulkitik eta zutik
egon edo ibili. Deitzen dizuten bakoitzean zutik
jarri behar duzula gog...
4
Nahiz eta jarrera edo postura ona izan lanpostuan, garrantzitsua da luzaketak egitea
giharretako tentsioak murrizteko, l...
5
Lantokian egunero erabiltzen dituzun gauzak (adibidez, inprimagailua edo paper-ontzia)
mahaitik urruntzeak mugitzera beh...
6
Erakundeko kideek aisialdian ariketa egitea sustatzeko modurik onena lantoki inguruko
kiroldegiren batekin hitzarmena eg...
7
Guztiok dakigu zein garrantzitsua den elikadura gure osasunerako, baina ez da alferrikakoa
izango aholku erraz batzuk go...
8
Ez da catering zerbitzurik behar 3 ordu baino gutxiagoko bileretan, edota bat ez badatoz
bazkalorduarekin. Zerbitzu hau ...
9
Fruta mokadu osasuntsu, arin eta freskoa da, osasunerako
onuragarriak diren elikagaiak dituena eta gaixotasunak prebenit...
10
Estresa oso elementu komuna da lantokietan, hain zuzen ere, lanean bigarren osasun-
arazoa da Europan maizen salaturiko...
11
Sarritan pairatzen ditugu kudeatu ezin ditugun estres-egoerak. Erlaxatzen laguntzen duen
teknika erraz bat sabelaldeko ...
12
Lan-giroaren hobekuntzak eragin handia izan dezake langileen gogobetetasunean eta
motibazioan. Lan-giroaz inkesta egite...
13
Ohitura berri bat geureganatu eta denboran mantentzea lortzeko, garrantzitsua da zenbait
gomendio kontuan izatea, adibi...
14
GOSASUN Innobasquek bultzaturiko mugimendua da bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko
Euskadin. Osasunaren kultura ingur...
15
Próximos SlideShares
Carregando em…5
×

Lantokian bizitza osasungarria egiteko gomendioak

762 visualizações

Publicada em

Lantokian bizitza osasungarria egiteko gomendioak

Publicada em: Saúde e medicina
  • Seja o primeiro a comentar

Lantokian bizitza osasungarria egiteko gomendioak

  1. 1. Lantokian BIZITZA OSASUNGARRIA egiteko gomendioak
  2. 2. 1 Gidaliburu honek baliabide elektroniko erabilgarria izan nahi du, bai beren inguruan jardunbide osasungarriak sustatu nahi dituzten erakundeentzat (top-down ikuspegia), eta bai norberak eguneroko lanean ohitura osasungarriak ezarri nahi baldin baditu, aldaketak proposatuz bere erakundean (botton-up ikuspegia). Keinu txikiek eragin handia dute jendearen osasunean, onurak sortuz bai langilearentzat eta bai erakundearentzat. Gidaliburu honetan proposatzen diren ekinbideak hiru eremu handitan sartzen dira: jarduera fisikoa, elikadura eta osasun emozionala. Jarduera fisikoa Elikadura Osasun emozionala EGILEA: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, GOSASUN mugimenduari atxikitako erakundeen laguntzaz. 2015
  3. 3. 2 Denbora luzea eserita egoteak arriskuan jartzen du zure osasuna. Nahiz eta egunean ordubetez ariketa fisikoa egin, horrek ez du konpentsatzen sedentarismoaren eragina lanpostuan. Horregatik da oso garrantzitsua zerbait egitea denbora luzea ez egoteko eserita. 20 minutu oro jaikitzeak aldaketa fisiologikoak eragiten ditu gorputzean, diabetea eta gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskua murrizten dutenak. Zeure lantokian sedentarismoa saihesteko, zabaldu ezazu bideo hau, eta deskargatu eta jarri kartel hau zeure erakundean. Sakatu irudian kartela deskargatzeko. Mugi zaitez lantokian
  4. 4. 3 Telefonoz hitz egiteko, jaiki aulkitik eta zutik egon edo ibili. Deitzen dizuten bakoitzean zutik jarri behar duzula gogoratzeko, post-it bat jar dezakezu telefonoan, irudian dagoena bezalakoa. Lantokian egin dezakezun beste zerbait denbora asko eserita ez egoteko: bilerak zutik egitea ahal den guztietan. Washingtongo Unibertsitateko ikertzaileek San Luis-en (AEB) egiaztatu zuten bilerak zutik egiteak hobetu egiten duela lan-errendimendua. Bilera-lekuan aldaketa txiki batek ─adibidez, gelatik aulkiak kentzeak─ eragina izan dezake taldekideen harremanetan eta lan egiteko eran, osasunerako onuragarria izateaz gain. Denbora luzea badaramazu gai batean arreta jarrita, lan-inguruneak aukera ematen badizu, irten kalera eta eman bira bat etxadiari. Minutu batzuk bakarrik beharko dituzu eta era ona da burua argitzeko eta hankak luzatzeko. Bazkalorduaz ere balia zaitezke ostera bat egiteko lantokiaren inguruetan. Bilerak zutik Etxadiari bira bat ematea Zutik hitz egin telefonoz
  5. 5. 4 Nahiz eta jarrera edo postura ona izan lanpostuan, garrantzitsua da luzaketak egitea giharretako tentsioak murrizteko, lesioak prebenitzeko, malgutasuna mantentzeko edo zirkulazioa aktibatzeko. Erabili hauek bezalako luzaketak edo zeure premietara egokitutako beste batzuk, eta anima itzazu lankideak zeurekin batera egitera. Luzaketak lanpostuan
  6. 6. 5 Lantokian egunero erabiltzen dituzun gauzak (adibidez, inprimagailua edo paper-ontzia) mahaitik urruntzeak mugitzera behartuko zaitu erabili behar dituzun bakoitzean. Bestalde, saia zaitez lankideen mahairaino joaten telefonoa edo posta elektronikoa erabili ordez. Lantokian deskonektatzen eta zeure atsedenaldiak programatzen laguntzeko, badira doako programak Interneten (adibidez Workrave), zeure ordenagailuan instala ditzakezunak atsedenaldia egin behar duzula ohartarazteko, luzatzeko eta ikusmenari atseden emateko. Zeure lehentasunak konfigura ditzakezu, 20 segundoko mikro-etenaldietatik ordu erdi oro, 10 minutuko atsedenaldietaraino 2 orduan behin. Jaiki zaitez mahaitik Programatu atsedenaldiak ordenagailuan
  7. 7. 6 Erakundeko kideek aisialdian ariketa egitea sustatzeko modurik onena lantoki inguruko kiroldegiren batekin hitzarmena egitea da, horren arabera erakundeak guztiz edo zati bat finantza dezan kirol-jarduera. Zerbitzu hau jatetxe-ticket-en pareko zerbait litzateke, erakundeko kideen osasuna hobetuko luke, eta horrek produktibitate handiagoa eta absentismo-tasa txikiagoa ekarriko lituzke. Lantokira joateko bizikletaren erabilera sustatzea neurri iraunkorra da, eta gainera bizimodu aktibo eta osasungarria egiten laguntzen du. Horren erabilera sustatzeko erakundeek gauza asko egin ditzakete, adibidez, lantoki inguruetan bizikletak uzteko lekuak jartzea, bizikletak erosi eta langileei alokatzea, edo urrunerago doazen neurriak, Frantzian jarri dena bezalakoa: lanera bizikletaz doazenek 0,25 € jasotzea soldatan egindako kilometro bakoitzeko. Bizikletaren erabilera sustatu Kiroldegiekin hitzarmenak
  8. 8. 7 Guztiok dakigu zein garrantzitsua den elikadura gure osasunerako, baina ez da alferrikakoa izango aholku erraz batzuk gogoraraztea, kartel honek proposatzen dituenak bezalakoak. Inprimatu eta erabil ezazu zeure inguruan: Sakatu irudian kartela deskargatzeko. Zaindu zeure elikadura
  9. 9. 8 Ez da catering zerbitzurik behar 3 ordu baino gutxiagoko bileretan, edota bat ez badatoz bazkalorduarekin. Zerbitzu hau kontratatu behar denean, garrantzitsua da catering-ean aukera osasungarriak ere sartzea, adibidez fruta, eta ez izatea soil-soilik kafea eta opilak. Catering osasungarria Deshidratazioak arriskuak ditu osasunerako: nekea, buruko minak, bihotz-azelerazioa eta abar eragin ditzake. Funtsezkoa da bermatzea langile guztiek dutela ura eskura, eta gogoratu zein garrantzitsua den 8 basokada ur egunean hartzea eta egarririk gabe ere edatea. Hidratatzearen garrantzia
  10. 10. 9 Fruta mokadu osasuntsu, arin eta freskoa da, osasunerako onuragarriak diren elikagaiak dituena eta gaixotasunak prebenitzen laguntzen duena. Kostu murriztuarekin pertsonako, lantokian egunero fruta-kontsumoa bultzatzea arrakasta handiko ekinbidea da hori ezartzen duten erakundeetan. Adibidez, langune komunetan sagarrak baldin badaude, eta horren kontsumoa errazten bada irudikoa bezalako sagar-ebakitzaileaz, langileek fruta jango dute atsedenaldietan, arreta eta kontzentrazioa mantentzen lagunduz. Sakatu irudian proiektuaren informazio guztia ikusi ahal izateko. Gure inguruan dauden vending makinek sarri koipe, azukre edo gatz askoko produktuak izaten dituzte. Zure erakundean vending makinak baldin badaude, produktu osasungarriagoak eskaintzeak eragin positiboa izango du jendearen elikaduran. Vending osasungarriagora aldaketa errazteko, Innobasquek gidaliburu praktikoak sortu ditu zure erakundean praktikan jarri ahal izango dituzun argibide onuragarriekin. Elikadura osasungarria vending bidez Fruta freskoa lantokian
  11. 11. 10 Estresa oso elementu komuna da lantokietan, hain zuzen ere, lanean bigarren osasun- arazoa da Europan maizen salaturikoen artean. Arrisku psikosozialak eta laneko estresa prebenitu eta kudeatzea erakundeetan posible da. Has zaitez kartel honek proposatzen dituen gomendioak betetzen. Sakatu irudian kartela deskargatzeko. Estresa kudeatzea
  12. 12. 11 Sarritan pairatzen ditugu kudeatu ezin ditugun estres-egoerak. Erlaxatzen laguntzen duen teknika erraz bat sabelaldeko arnasketa da. Ondorengo bideo honek (El Blog de Rosa. Salud en Red-en argitaratua) egoki arnasa hartzen erakutsiko dizu erlaxazio-ariketak egin ahal izateko. Arreta erabateko eta kontzienteak onura asko ematen ditu maila pertsonalean nahiz erakunde mailan, adibidez gogo-biltze edo kontzentrazio hobea, enpatia handiagoa, estresa murriztea eta sormen handiagoa. Aski da egunean 20 minutuz praktikatzea ongizatea eta produktibitatea hobetzen hasteko. Interneten audio asko daude dohainik jaits ditzakezunak mindfulness praktikatzeko. Erabateko arreta lantzea Sabeleko arnasketa, erlaxatzeko
  13. 13. 12 Lan-giroaren hobekuntzak eragin handia izan dezake langileen gogobetetasunean eta motibazioan. Lan-giroaz inkesta egitea, lan-gatazkak identifikatu eta kudeatzeko protokoloak ezartzea, saritzeko sistemak ezartzea, edo langileen proposamenak eta kexak kontuan hartzeko kanalak jartzea: erakundean lan-giroa hobetzeko lagungarriak izan daitezke. Laneko denboraren eta lekuaren banaketan malgutasuna ematen duten neurriek ondorio positiboak dituzte, bai langileen gogobetetasunean eta estresaren murrizketan eta bai enpresaren emaitzetan, langileen errendimendu, konpromiso eta produktibitate handiagoari lotuta. Lanpostuan sartu eta irteteko ordutegi malguak, telelana egiteko aukera edo familiako erantzukizunak edo bestelakoak betetzeko baimen-denborak luzatzea (amatasun/aitatasun baimena, edoskitzaroa, lan-utzialdiak edo lanaldi-murrizketak) erakundeak plantea ditzakeen neurriak dira bere langileen familia- eta lan-bizitzak bateragarri egiteko. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziaren (EU-OSHA) Arrisku psikosozialak Europan: prebalentzia eta prebentzio-estrategiak txostenaren arabera, langileen %25ek dio lanarekin erlazionaturiko estresa dutela eta lanak eragin negatiboa duela beraien osasunean. Horregatik, funtsezkoa da langileen osasunaren Zaintzan arrisku psikosozialen ebaluazioa sartzea. Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalak egindako dokumentu honek orientabide batzuk ematen ditu arrisku psikosozialaren faktoreak ebaluatzeko. Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea Arrisku psikosozialen ebaluazioa Lan-giroa
  14. 14. 13 Ohitura berri bat geureganatu eta denboran mantentzea lortzeko, garrantzitsua da zenbait gomendio kontuan izatea, adibidez: Ohitura bakarra aldatu aldi berean Funtsezkoa da ohitura bakarra aldatzea, zailagoa baita arrakasta lortzea gure ohitura asko aldi berean aldatzen saiatzen bagara. Gomendagarria da arreta aldaketa erraz batean jartzea, eta garbi izatea zertarako egiten dugun (zein izango den onura). Motibatzen gaituzten helburu eta balioekin bat datozen ekintzak gauzatzea errazagoa gertatuko zaigu. Aldaketa zehatzak finkatzea Ez da egokia ukiezinegiak edo oso zehatzak ez diren aldaketak helburutzat hartzea, adibidez “osasungarriago jatea”, eta ez “egunero sagar bat jatea”. Aldaketa hauek ekintza zehatz bat egitea edo ez egitea esan nahi dute, eta erraz neurtuko duzu egin duzun ala ez. Egutegia erabil dezakezu eta gurutze batez markatu ohitura berria betez igarotzen duzun egun bakoitza. Honek zeure burua ebaluatzen eta zeure irmotasuna bistaratzen lagunduko dizu. Errepikatu eta errepikatu Ohitura errutinaz lortzen da eta errutina errepikapenaz. Ohitura bat finkatzeko funtsezkoa da konstantea eta iraunkorra izatea. Ekintza bat ohitura bihurtzeko errepikapen-aldia aldakorra da pertsona bakoitzarentzat eta egin beharreko ekintzaren konplexutasunaren mende dago. Teoria batzuen (adibidez, Maxwell Maltz doktorearenaren) arabera, 21 egun segidan errepikatu behar da ekintza bat ohitura bihurtzeko. Hala ere, Jane Wardle-ren azterketa berriago batek, European Journal of Social Psychology-n argitaratuak, esaten duenez, helburu edo jarduera berri bat zerbait automatiko bihurtzeko 66 egun beharko genituzke. Zeinahi dela ere ohitura lortzeko behar den denboraldia, ez da ahaztu behar hau mantentzeko errepikapen etengabea behar dela bizitzan zehar. Ohitura berria barneratu eta ahalegin handirik gabe egiten duzunean, ekintzaren eremua zabaldu dezakezu (adibidez, egunean fruta-ale bat jatetik barazki-anoa bat jatera igaro; edo egunean 10 minutu lasterka egitetik 20 minutu egitera igaro) edo zeure buruari beste helburu bat jarri eta zikloa berriro hasi. Nola lortu eta mantendu ohiturak denboran
  15. 15. 14 GOSASUN Innobasquek bultzaturiko mugimendua da bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko Euskadin. Osasunaren kultura ingurune guztietara hedatzearen alde egiten dugu, eta era guztietako erakundeak animatzen ditugu beren ingurunean jardunbide osasungarriak susta ditzaten. Oraindik ez badu egin, zure erakundea ere sar daiteke sare osasungarri honetan webgune honetan erregistratuta: www.gosasun.net/eu/ GOSASUNen baliabide erabilgarriak eta jarduerak aurkituko dituzu osasuna sustatzeko, eta zeure erakundean egiten dituzunak partekatu ahal izango dituzu, tailerretan eta proiektu zehatzetan parte hartu eta osasunaren aldeko konpromiso hau partekatzen duten beste erakunde batzuekin konektatzeaz gain. Ez itxaron gehiago eta batu zaitez! GOSASUN
  16. 16. 15

×