O slideshow foi denunciado.
Utilizamos seu perfil e dados de atividades no LinkedIn para personalizar e exibir anúncios mais relevantes. Altere suas preferências de anúncios quando desejar.

Arturo eta klementina

  • Seja o primeiro a comentar

Arturo eta klementina

  1. 1. Udaberriko egun eder batean Arturok eta Klementinak, bi dortoka gazte, polit eta ilehoriek, urmahelbaten ertzean ezagutu zuten elkar. Arratsalde hartan elkar maite zutela konturatu ziren.
  2. 2. Klementina alaia etazoriontsua zen. Biakaintziraren ertzetik paseatzeneta afaltzeko zer edo zerarrantzatzen ari zirenbitartean, proiektu askobururatzen zitzaizkionKlementinari.
  3. 3. Klementinak honela zioen: “Ai,Arturo! Ikusiko duzu zein zoriontsuizango garen. Bidaiatu eta bestehainbat laku eta beste hainbatdortoka ezagutuko ditugu. Lakuhorien ertzean; era guztietakoarrainak , landareak eta loreakaurkituko ditugu. Bizitza zoragarriaizango da!Atzerrira ere joango gara...Ba al dakizu Arturo! Veneciaezagutzeko irrikan nago!”Eta Arturok, irribarretsu etaahopeka, baietz esaten zuen.
  4. 4. Baina egunak beti berdintsuak ziren aintziraren ertzean. Egun batean, Arturok erabaki zuen ordutikaurrera berak bakarrik egingo zuela arrantzan, bientzat. Eta horrela, Klementinak atseden hartukozuen. Bazkalorduan ailegatzen zen Arturo zapaburu eta marraskiloekin, eta Klementinari galdetzenzion: “Nola zaude, bihotza? Ondo pasa al duzu goiza?” Eta Klementinak, hasperenka: “Ai, izugarriaspertu naiz! Egun osoan zure zain!”“ Aspertuta!” —oihu egiten zuen Arturok haserre—. “Aspertu egin zarela diozu! Aurkitu ezazu zer edozer egiteko, mundua zeregin interesgarriz beteta dago eta. Tuntunak bakarrik aspertzen dira!”Klementinari lotsa handia ematen zion tuntuna izateak eta ez zuen nahi horrenbeste aspertzea etxean,baina ezin.
  5. 5. Behin, Arturo arrantzatik bueltatu zenean, Klementinak esan zion: “Xirula bat edukitzea gustatukolitzaidake. Horrela, jotzen ikasiko nuke, abestiak asmatuko nituzke eta horrek guztiak entretenituegingo ninduke.” Baina Arturori ideia hura tontokeria hutsa iruditu zitzaion: “ Zuk xirula jo! Ezdituzu notak bereizten eta! Ez zara ikasteko gai eta! Ez duzu belarririk eta!”
  6. 6. Eta egun hartan bertan, disko-jogailu eder batekin agertu zen Arturo Klementinaren aurrera.
  7. 7. Arturok disko-jogailua Klementinarenbizkar gainean lotu zuen ondo-ondo,honela zioen bitartean: “Horrela ez duzugalduko... Hain zara despistatua!”Klementinak eskerrak eman zizkion.Baina gau hartan, loak hartu baino lehen,pentsatu eta pentsatu egon zen: “Ai,zergatik eraman behar dut gaineandisko-jogailu astun hau, xirula arin bateraman beharrean? Eta, egia izango oteda ez naizela notak ikasteko gai etadespistatua naizela?” Baina gero,lotsatuta, horrela izan beharko zuelaerabaki zuen, hain azkarra zen Arturokhorrela esaten baitzuen. Eta etsita, loakhartu zuen.
  8. 8. Klementinak pentsatu zuen: “Ai,ene! Berriro ere esan duttontokeria bat. Kontu handizibili beharko dut, bestela Arturonekatu egingo da bere emazteahain tuntuna izateaz.” Eta ahaliketa gutxien hitz egiten saiatu zen.Arturo berehala ohartu zen, etaesan zuen: “Hau da hau neska-lagun aspergarria! Ez du inoizhitz egiten, eta berba egitenduenean, tontokeriak besterik ezdu esaten!” Baina errudunsentituko zen handik egunbatzuetara, Arturo paketetzarbatekin agertu zen eta. “Begira,lagun margolari batekin egindut topo eta koadro bat erosidiot zuretzat. Pozik egongo zara,ezta? Artea interesatzenzitzaizula zenidan, ezta? Bada,hor duzu. Lotu ezazu ondo,bestela, galdu egingo duzu eta.Hain zara despistatua!”
  9. 9. Klementinaren zama gero eta handiagoa zen. Egun batean Murano lorontzi bat gehitu zion Arturok.“Ez zenuen bada, esaten Venecia gustatzen zitzaizula? Ba, zurea da. Lotu ezazu ondo ez erortzeko.Hain zara axolagabea!”
  10. 10. Beste egun batean, Austriako pipa bilduma bat heldu zen bitrina baten barruan.
  11. 11. Geroago entziklopedia bat eta ... Klementinak, hasperenka esaten zuen: “Ai, behintzat irakurtzenjakingo banu!” Bitartean, Klementinaren etxeari bigarren solairu bat gehitzeko unea heldu zen.
  12. 12. Klementina, bi solairuko etxeagainean zuela, ezin zen eztamugitu ere egin. Arturok janaeramaten zion eta honelainportante sentitzen zen eta harro:“Ai, zer egingo zenuke zuk nigabe?”“Noski” —hasperenka zioenKlementinak—. “Zer egingo nukenik zu barik.”
  13. 13. Poliki-poliki, bi solairukoetxea ere erabat bete zen.Baina bazuten konponbidea:Klementinaren etxeari hirusolairu gehiago gehituzitzaizkion.
  14. 14. Klementinaren etxea aspaldi bihurtu zen etxe-orratz. Gauzak horrela, udaberriko goiz batean erabakizuen...
  15. 15. ...horrela ezin zuela jarraitu. Atera zen etxetik isilpean eta paseo bat eman zuen: oso polita izan zenpaseo hura, baina oso motza. Izan ere, Arturo bazkalorduan bueltatzen zen, eta berak etxean egonbehar zuen ordurako. Betiko lez.
  16. 16. Baina pixkanaka-pixkanaka paseotxoa ohitura bihurtu zen eta Klementina gero eta gusturagosentitzen zen bere bizimodu berriarekin. Arturok ez zekien ezer, baina zer edo zer gertatzen zelasusmatzen zuen: “Zer dela eta egiten duzu barre? Tuntuna ematen duzu.” —esaten zion . BainaKlementina, oraingoan, ez zen batere kezkatu. Oraingoan, Arturok alde egin bezain azkar, berak erealde egiten zuen etxetik. Eta Arturok gero eta arraroago aurkitzen zuen, eta etxea gero etadesordenatuago, baina Klementina benetan zoriontsu sentitzen hasi zen, eta Arturoren errietak ez zionaxolik.
  17. 17. Eta egun bateanArturok etxea hutsikaurkitu zuen.
  18. 18. Eta izugarri haserretu zen, ez zuen ezer ulertzen, eta handik urte batzuetara lagunei kontatzenjarraitzen zuen: “Bai, bai esker txarrekoa zen Klementina hura! Ez zitzaion ezer falta. Bere etxeakhogeita bost solairu zituen, eta denak altxorrez beterik!”
  19. 19. Dortokak urte askoan bizi izaten dira, eta agian Klementinak jarraituko du munduan zehar zoriontsubidaiatzen. Agian xirula joko du eta landareen eta loreen akuarela ederrak egingo ditu. Eta zuk,etxerik gabeko dortoka bat aurkitzen baduzu saia zaitez deitzen: “Klementina, Klementina!” Etaerantzuten baldin badizu, ziur Klementina bera dela!

    Seja o primeiro a comentar

    Entre para ver os comentários

  • AintzaneSaZa

    Jul. 1, 2017
  • MaiteZZabaleta

    May. 29, 2020
  • Edgaur

    Nov. 18, 2020

Vistos

Vistos totais

6.907

No Slideshare

0

De incorporações

0

Número de incorporações

3.309

Ações

Baixados

0

Compartilhados

0

Comentários

0

Curtir

3

×