SlideShare a Scribd company logo
1 of 10
ON LINE BALIABIDEAK
        Egileak: Ane Beloki, Idurre Etxaide, Aitor Irastorza eta Myriam Liberal

Gaiaren aukeraketaren zergatia:

Egia esan, aukerak ugariak ziren gaia aukeratzeko momentuan,hala ere, gaia
aukeratzeko hainbat eztabaida eduki ondoren,guretzat interesgarriena eta
joku gehien emango ziguna aukeratu genuen: on line baliabideak.

Zergatik gustatzen zaizkigu on line baliabideak? On line baliabideek ez dute
baliabide osagarririk behar, hau da, ez da software berezirik erosi
behar,nahikoa baita internet edukitzearekin.

Bestalde, on line baliabideek egoera eta ekintza ezberdinetan lagun
gaitzakete.Adibidez, inauteriak direla eta kareta ugari aurkituko ditugu
ikasleekin egin ahal izateko helbide egokia ezagutuz gero. Santa Ageda
eguna dela eta, koplak erraz entzun eta ikusiko ditugu helbide egokia edukiz
gero. Eta horrela beste hainbat adibide aurki genitzake.

Idazlanaren helburua eta planifikazioa:

Idazlanaren helburua beraz azken artikulua lortzeko egindako bidea
deskribatzea da. Planifikaziotik hasi eta artikuluaren erredakziora arte.

Lehenik eta behin, Joxemik, gure irakasleak, bere blogean zintzilikatutako
planifikazio taula oinarritzat hartuz, gure planifikazio taula osatu genuen.




Hau da Joxemik elkarrikertuzen erreferentzia gisa erregistratu duen
taula:

Ondoren Joxemik bere taulan proposaturiko galderak bildu ditugu eta
erantzuna eman diegu.
1.Zer jakin behar du on line baliabideei buruz haur hezkuntzako
irakasle batek?

Haur hezkuntzako irakasle batek jakin beharko lukeena zera da gure ustez:
internetek izugarrizko eskaintza helarazten digula. Material asko eta asko
dago baina horrek ez du esan nahi dena baliagarria izan dakigukenik, iristen
zaizkigun proposamen guztien artean aukeraketa bat egin behar dela hain
zuzen.

Web gune konkretu batzuk ezagutzea baino garrantzitsuagoa iruditzen
zaigu beharrezko informazioa bilatzen jakitzea, baina hau ( bilatzen jakitea
alegia) ez da "erakusten" den zerbait, bilatzaileak zeintzuk diren eta nola
erabiltzen diren ikastea ez da zaila, informazioa bilatzen "ikasi" egin behar
da, hau (ikastea alegia) esperientziaren ondorioz lortzen den zerbait da.

Informazioa bilatzen jakitea beraz, jakintza baino gehiago, jarrera kontua
da.

2.Zer nolako irakasle izan nahi dugu, zer garrantzia eman teknologiari
eta nola erabili gure gelan?

Lehenik eta behin esan beharra daukagu taldekide guztiak ados gaudela
gauza batetan:haur hezkuntzan, gelan, teknologia berrien erabilpena
mugatua izan behar dela.Erabilpena, irakaslearen prestakuntza lanera
mugatzen dugu. Material osagarria lortzeko orokorrean.

Teknologia berriak, ikasleei baino gehiago, irakasleei daude zuzenduta
hezkuntzako zikloan. Dena den interesgarria iruditu zaigu, erabilpena
mugatua izan behar duen arren, dauden baliabideak ezagutzea.

3.Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzan?

Aurretik esan bezala, teknologiak adin tarte honetan izan behar duen
papera mugatua izango da.

Haur hezkuntzan helburu nagusia jolastuz ikastea da, sozializatzea. Gure
ustez, ordenagailuak ez du helburu hori lortzeko bidean laguntzen.

Beraz, haur hezkuntzan teknologia berriak egongo badira irakasleak erabili
behar dituelako izango da eta ez beste arrazoiengatik. Ez dugu esan nahi
haur hezkuntzan teknologia berriak erabili behar ez direnik. Noski,
teknologia berriek heuren tokia izan dezakete haur hezkuntzako gelan,
baina honen erabilerak ez du helburu izan behar, tresna baizik.
Galdera hauen inguruan ausnartu ondoren, argi genuen, gure artikuluaren
helburua: Haur hezkuntzako irakasle batentzat interesgarriak izan zitezken
helbideen bilduma egitea.

Lehen momentuan taldeko 4 kideak interesgarriak iruditzen zitzaizkigun
web guneak bilatzen hasi ginen: batetik ezaguntzen genituenak, entzunda
genituenak, eta bilatzailearekin bilaketak eginez. Berehala ohartu ginen zein
arazo genituen:

1.-Informazio asko dago sarean, gehiegi agian, eta web gune desberdinak
aztertuz zenbait denbora igarotakoan berahala ohartzen zera azkenean
web gune berdinetan bukatzen duzula: adibide bat jartzearren, chiltopia
weg gunea eta cuaderno intercultural web gunetan askotan bukatzen
genuen. Beraz garrantzitsua iruditu zitzaigun weg gune interesgarrietako
loturak zituen web gune bat aurkitzea eta hala aurkitu genuen Arantzabdela
ikastolako weg gunea, aurrerago berriz aipatuko duguna.



2.-Informazioa mota desberdina: Informazio asko dago eta aztertzeko eta
antolatzeko irizpide bat aukeratu beharra ikusi genuen. Irizpide bat web
gune motaren arabera izan zitekeen: instituzionalak, blogak etab. Baina
azkenean erabiltzaielaren araberako irizpidea aukeratu genuen: Irakasleari
zuzendutakoak eta ikasleei zuzendutakoak.

Irakasleei zuzendutako web guneak: bi taldekidek irakasleei zuzendutako
web gune interesgarriak bilatzeari ekin genion, batetik klaseak prestatzeko
interesgarriak ziren web guneak bilatzen saiatu ginen, grafomotrizitatea
lantzeko balibaide eta fitxak, marrazkiak eta eskulanak egiten laguntzeko
web guneak...



Ikasleei zuzendutako web guneak: Beste bi taldekidek ikasleei zuzendutako
weg gunetara bideratu genuen lana: gelan baliagarriak ziren web guneak
bilatzen saiatu ginen, ipuin multimediak, umeentzako jokuak...



Aipatu bezala, informazio ugari dago eta idazlan hontan, aurkitu eta
aztertu ditugun weg gune interesgarrienak biltzen saiatu gera, ondoren
egunkari digitalean argitaratzeko artikulurako aukeraketa bat egin behar
izan bait genuen.
Euskararen inguruan:

Lehenik eta behin, aipatu beharra dago euskarazko on line baliabideak
bilatzea nahiko zaila izan dela. Izan ere, web orrialde gehienak, erdaraz
idatzita daude, bai gazteleraz,ingelesez...Hori dela eta, benetan balioagarria
izan zitezkeeen euskarazko baliabideak aurkitzea kostatu egin zaigu. Alde
horretatik nabaria da sarean euskarak daukan presentzia urria, beste
hizkuntzekin alderatuz, behintzat. Horrela, gazteleraz edo frantsesez
bilatzerakoan, informazioz gainezka aurkitu gaitezke, eta aurkitutako web
interesgarri asko alde batera utzi beharrean ikusten dugu geure burua. Ez
da berdina gertatzen euskaraz dauden on line baliabideekin, non aurkitutako
gauza gehienak aprobetxatu behar ditugun.

Gure lanari begira, euskaraz azaldutako web orrialde asko ere alde batera
utzi behar izan ditugu, batez ere, guk gure lana haur hezkuntzako haur eta
irakasleei begira gauzatu dugulako, eta aurkitutako errrekurtso asko eta
asko ez zirelako adin tarte horretako irakaskuntzarako egokiak.

Hau kontuan hartuz, guretzat baliagarri gerta zitezkeen web orrialdeen
espektroa oso murriztuta geratu da, alde batetik, adin tarte espezifiko
batentzat soilik baligarriak gerta zitezkeen on line baliabideak bakarrik
aukeratu genitzazkeelako, eta bestetik, euskaraz izan behar zutelako
derrigorrez.

Honegatik, azkenean gure online baliabideen bilketan erdarazko web
baliabideak ere sartu ditugu, euskaraz aurkitutakoa nahiko urria baita, eta
gainera, badaudelako erdaraz azaldutako on line baliabide batzuk, benetan
pena merezi dutenak. Hala ere, gure intentzioa uneoro euskaraz datozen on
line baliabideak hobestea izan da.

Erreflexio moduan, iruditzen zaigu oraindik asko dagoela egiteko alor
horretan,hau da, euskarazko on line baliabideen alorrean. Gero eta
digitalizatuagoa dagoen mundu honetan, ezinbestekoa da euskarak bere
tokia izatea, azken finean, etorkizuna baita aurrean daukaguna, eta
euskarak etorkizunean bizirik jarraitzea nahi badugu, aro berriei eta
bertako baliabideei (hau da, teknologia berriei)ireki behar die bere burua.




Irakasleei zuzendutako web gune interesgarriak:

Ondorengo web guneak irakasleek erabiltzekoak dira. Hauek materiala
prestatzeko zein klasean haurrekin erabiltzeko erabili ditzakegu.
•   http://arantzabelaikastola.com/webgunea/index.php/es/enlaces




Gasteizko Arantzabela ikastolak lotura interesgarriak jasotzen dituen atal
bat garatu du. Bertan, loturak gailka sailkatuta daude bilaketa errezte
arren.

Gai bakoitzaren ondoan gai horren inguruan bildutako web orrialde kopurua
dago. Gaiak ondorengo hauek dira:




   •   Jolasak (20)
   •   Zientziak / Ciencias (10)
   •   Musika / Música (3)
   •   Plastika / Plástica (7)
   •   Matematika / Matemáticas (5)
   •   Mekanografia / Mecanografía (7)
   •   Mapak / Mapas (3)
   •   Hiztegiak / Diccionarios (3)
   •   Ingelesa / Inglés (11)
   •   Gaztelania / Castellano (8)
   •   Bertsolaritza (2)
   •   Informatika / Informática(11)
   •   Ingurunea / Conocimiento del medio (5)
   •   Erakundeak/Organizaciones(7)
   •   Baloreak / Valores (3)
   •   Hezkuntza baliabideak(35)

   •   Euskara(2)




Arantzabela ikastolak sortutako atal honek abantail asko ditu, izan ere
bilketa lan garrantzitsua egiten du orrialde oso interesgarriak bilduz. Gaika
sailkatuta egoteak ere bilaketa erraztu egiten du, izan ere modu honetan
oso erraza da nahi dugun gaiarekin lotura duten interneteko orrialdeak
aurkitzea.

   •   http://www.cuadernointercultural.com/materiales/lectura/grafomotr
       icidad/
Cuaderno Intercultural, baliabide desberdinak biltzen dituen blog bat da.
Blog oso zabala da, izan ere, blogaren helburu nagusia interkulturalitatea
eta hezkuntza interkulturala sustatzea da material ezberdinen bidez.
Bertan hezkuntzan oso baliagarriak izango zaizkigun materialak aurkituko
dutugu, nabarmentzekoak direlarik grafomotrizitatearen inguruko lotura
interesgarriak.

Imprimatzeko zein orrialdean bertan egiteko ariketak ekeintzen dizkigu
orrialde honek hizkuntza ezberdinetan.

   •   http://www.dibujos.org/

Marrazkiak, karetak, puzzleak, titereak ea. inprimatzeko oinarrizko web
gune interesgarri bat da hau.

Materiala gaien arabera sailkatuta dago eta horrek bilaketa erraztu egiten
du.

   •   http://www.etxegiroan.com/eu/index.php

Orrialde honetan gazteleraz zein euskeraz enztuteko narrazio laburrak,
poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako zein helduentzako ipuinak
topatuko ditugu, autore ezberdinen materiala editatua, musikaz batera.

Ipuinak 3 ataletan sailkatuta daude: Atal horietako bi euskeraz dira, batzuk
helduentzat izanik eta besteak gazte zein umeentzat ( nahiz eta horietako
batzuk helduentzat ere zuzenduak egon). Beste atala aldiz, gaztelaniako
ipuinak dira helduentzat soilik zuzenduta.

Orrialdea euskeraz zein gazteleraz dago, baino materiala gehienbat
euskeraz aurkituko dugu.

Haiseran aipatu bezala, web orri honek hainbat autoreen lanak editatu eta
musikaz bete ditu, besteak beste:

Uxue Apaolaza, Amets Arzallus, Mario Bennedeti, Harkaitz Cano, Julio
Cortazar, Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Joseba Sarrionandia, Mariasun
Landa, Juan Kruz Igerabide, Antton Irusta....
Ipuinak zein beste kontakizunak giro lasai batean entzuteko aukera
eskeintzen du orrialde honek. Etxegiroan, baita eskolagiroan ere, zergaitik
ez.

   •   http://www.olesur.com/educacion/

Nahiz eta web orrialde hau gazteleraz izan, baliabide ugari eskaintzen
dituenez gure orrialde gogotsuenen artean sartzea erabaki dugu.

Bakoitzak, orrialdeak eskaintzen dituen arloetan beti ere, errefortzuko
ariketa pertsonalizatuak egin ditzake. Hauteaz gain oinbarrizko jakintzak
lantzeko edota problemak ebazteko ariketak ere aurkitu ditzageu. Hauek
dira orrialdeak eskeintzen dituen arloak: Matematika, Lengua ( gaztelera),
artea eta inteligentzia.

Arlo bakoitzaren barruan ondorengo edukiak orrialde nagusian topatuko
ditugu( soilik gazteleraz):

Matemáticas

Competencias Básicas
Romanos
Escribe con letra
Escribe con cifras
Cálculo
Inicio a la suma
Números Naturales
Actividades de Refuerzo
Calculo Mental; sumas
Problemas
Fracciones
Cálculo online



Lengua

Método Lectura Global
Identificación Letras
Caligrafía
Caligrafía Doble Pauta
Pautas
Poner Acentos
Separa Palabras
Fuga de Palabras
Escribe Frases

Inteligencia

Búsqueda de Símbolos
Puzzles Cubos
Test de Dominó
Memoria
Series Gráficas
Copiar Símbolos
Gererar Laberintos
Sudokus Gratis

Artística

Artística Bilingüe
Fichas Colorear
Mandalas

Hementxe ezkerrean aurreko lerroetan            aipatutako    matematikako
errefortzu ariketa batzuen zatitxo bat;

Ariketak mailaren arabera egokitu daitezke eta batez ere inteligentziaren
arloan edota artearen arloan nahiz eta eurkeraz ez izan baliabide asko lortu
ditzakegu.




Ikasleei zuzendutako web gune interesgarriak:

Jarraian, ikasleentzako egokiak izan daitezkeen web gune ezberdinak aipatu
eta deskribatuko ditugu:

   •   http://www.milcuentos.com

Milcuentos izeneko web gune honetan, ipuin ezberdinak topa daitezke,
irudiz eta audioz lagundurik. Arazoa, baina, 2 ez beste guztiak gazteleraz
daudenez, ez zitzaigun gomendagarria iruditu, gerora ez baitzaigu
baliagarria izango.
•   http://www.haurhezkuntzakokantak.blogspot.com

Haur Hezkuntzako kantak biltzen dituen bloga da hau. Abesti batzuek
gainera, badute audioa ere. Hala ere, bertan topa daitekeen abesti kopurua
nahiko mugatua da eta gainera, bloga ez dago oso eguneratuta.




   •   http://berbatik.blogspot.com

Blog hau oso eguneratuta dago eta lotura dexente ditu. Eskola bateko
haurrek zer egiten duten azaltzen dute maiztasun handiarekin, argazkiz eta
bideoez lagundurik.




Bestalde, esteka pila bat topa ditzakegu:

   •   Childtopia
   •   euskal umeon zibertxokoa
   •   Jolas egiteko ipuinak
   •   Jolasak euskeraz
   •   Olentzero
   •   Olentzeroren txokoa
   •   Recursos para educacion infantil
   •   jugando en...
   •   Redred
   •   la vaca connie
   •   BIDEOAK: PLANETA ZAINDU
   •   WUMPA
   •   Cuaderno de pasatiempos
   •   El bosque de las actividades
   •   educapeques
   •   mover el raton
   •   leo lo que veo
   •   Vedoque
   •   juega y aprende
   •   vocales
   •   Palabras amigas
   •   El mundo de Manu
   •   El huevo de chocolate
   •   Fantasmin
•    Fantastic

Hala ere, hauetariko gehienak gazteleraz daude eta ondorioz, ez zaigu oso
egokia iruditu.

   •    http://www.kontukontari.net

Web gune honetan, euskarazko ipuin ezberdinak topa daitezke. Ipuinak,
irudiz, audioz eta ipuinaren testuaz beraz daude osaturik. Hala ere, badute
beste gauza aipagarri bat ere: irudiaren ondoan, gorren hizkuntzan hitz
egiten duen pertsona baten irudia ageri baita uneoro. Horregatik, web gune
interesgarria iruditu zaigu.

Hala ere, artikulurako interesgarriagoak diren web guneak topatu ditugula
esan behar dugu, izan ere, web gune honetan dagoen ipuin kopurua ez baita
oso handia.

Beraz, ikusi dugun bezala, web gune eta blog hauetako batzuk
interesgarriak badira ere, ez ditugu lanean sartu, lan honen helburua, web
gune, blog,… osatu eta benetan interegarrienak biltzea izan delako.


Azken hausnarketa

Lana honekin ikusi duguna zera da: baliabide ugari dago sarean, honek ez du
esan nahi guztiak baliagarriak direnik, badira gauza interesgarriak baina
baita   baliagarritasun handirik ez duten hainbat web gune, blog, etabarr
ere. Ondorioz, guk zenbait web gune, blog etab aukeratu eta aurkeztu
ditugun arren, garrantzitsuena sarean informazioa bilatzen, filtratzen,
erabiltzen etab jakitea dela ondorioztatu dugu.

More Related Content

Viewers also liked

Pertsonak marrazten (2) ariketak
Pertsonak marrazten (2) ariketakPertsonak marrazten (2) ariketak
Pertsonak marrazten (2) ariketakPlastikaDBHLauro
 
Pertsonak marrazten (1) azalpenak
Pertsonak marrazten (1) azalpenakPertsonak marrazten (1) azalpenak
Pertsonak marrazten (1) azalpenakPlastikaDBHLauro
 
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015PlastikaDBHLauro
 
Plastika arloaren izaera 2016 2017
Plastika arloaren izaera 2016   2017Plastika arloaren izaera 2016   2017
Plastika arloaren izaera 2016 2017PlastikaDBHLauro
 
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenVincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenPlastikaDBHLauro
 
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaPlastikaDBHLauro
 
Kg bat g bat zenbat ,,,
Kg bat   g bat  zenbat ,,,Kg bat   g bat  zenbat ,,,
Kg bat g bat zenbat ,,,idoialariz
 
Zeinek du pisu gehiago
Zeinek du pisu gehiagoZeinek du pisu gehiago
Zeinek du pisu gehiagoidoialariz
 

Viewers also liked (11)

Pertsonak marrazten (2) ariketak
Pertsonak marrazten (2) ariketakPertsonak marrazten (2) ariketak
Pertsonak marrazten (2) ariketak
 
Pertsonak marrazten (1) azalpenak
Pertsonak marrazten (1) azalpenakPertsonak marrazten (1) azalpenak
Pertsonak marrazten (1) azalpenak
 
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015
Bloomen Taxonomia Gainbegiratua Argazkigintza gaia lantzeko ICOT2015
 
Plastika arloaren izaera 2016 2017
Plastika arloaren izaera 2016   2017Plastika arloaren izaera 2016   2017
Plastika arloaren izaera 2016 2017
 
Irudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketaIrudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketa
 
Ikusizko komunikazioa
Ikusizko komunikazioaIkusizko komunikazioa
Ikusizko komunikazioa
 
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzenVincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
Vincent Van Goghen Autorretratua kapela grisarekin koadroa aztertzen
 
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
 
Kolorearen teoria
Kolorearen teoriaKolorearen teoria
Kolorearen teoria
 
Kg bat g bat zenbat ,,,
Kg bat   g bat  zenbat ,,,Kg bat   g bat  zenbat ,,,
Kg bat g bat zenbat ,,,
 
Zeinek du pisu gehiago
Zeinek du pisu gehiagoZeinek du pisu gehiago
Zeinek du pisu gehiago
 

Similar to On line baliabideak azkena

Internet en educación ppt
Internet en educación pptInternet en educación ppt
Internet en educación pptekhi sologaistua
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoanaroa22794
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]guest55a8b883
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnnnereaelkoroiribe
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldeanmaitelorza
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHImarivisu
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Maitane
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa teknoanezulaika
 
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaWeb 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaikasizhazi
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaAzkue Fundazioa
 
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)guest56ca71
 
Internet en educación
Internet en educaciónInternet en educación
Internet en educaciónIpotxak taldea
 

Similar to On line baliabideak azkena (20)

Internet en educación ppt
Internet en educación pptInternet en educación ppt
Internet en educación ppt
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Bloga
BlogaBloga
Bloga
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Agrega proiektua
Agrega proiektuaAgrega proiektua
Agrega proiektua
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa tekno
 
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaWeb 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
 
Hik hasi
Hik hasiHik hasi
Hik hasi
 
Klikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpenaKlikasi plataformaren aurkezpena
Klikasi plataformaren aurkezpena
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
Haur Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak (Eva, Alba eta Edurne)
 
Internet en educación
Internet en educaciónInternet en educación
Internet en educación
 

On line baliabideak azkena

  • 1. ON LINE BALIABIDEAK Egileak: Ane Beloki, Idurre Etxaide, Aitor Irastorza eta Myriam Liberal Gaiaren aukeraketaren zergatia: Egia esan, aukerak ugariak ziren gaia aukeratzeko momentuan,hala ere, gaia aukeratzeko hainbat eztabaida eduki ondoren,guretzat interesgarriena eta joku gehien emango ziguna aukeratu genuen: on line baliabideak. Zergatik gustatzen zaizkigu on line baliabideak? On line baliabideek ez dute baliabide osagarririk behar, hau da, ez da software berezirik erosi behar,nahikoa baita internet edukitzearekin. Bestalde, on line baliabideek egoera eta ekintza ezberdinetan lagun gaitzakete.Adibidez, inauteriak direla eta kareta ugari aurkituko ditugu ikasleekin egin ahal izateko helbide egokia ezagutuz gero. Santa Ageda eguna dela eta, koplak erraz entzun eta ikusiko ditugu helbide egokia edukiz gero. Eta horrela beste hainbat adibide aurki genitzake. Idazlanaren helburua eta planifikazioa: Idazlanaren helburua beraz azken artikulua lortzeko egindako bidea deskribatzea da. Planifikaziotik hasi eta artikuluaren erredakziora arte. Lehenik eta behin, Joxemik, gure irakasleak, bere blogean zintzilikatutako planifikazio taula oinarritzat hartuz, gure planifikazio taula osatu genuen. Hau da Joxemik elkarrikertuzen erreferentzia gisa erregistratu duen taula: Ondoren Joxemik bere taulan proposaturiko galderak bildu ditugu eta erantzuna eman diegu.
  • 2. 1.Zer jakin behar du on line baliabideei buruz haur hezkuntzako irakasle batek? Haur hezkuntzako irakasle batek jakin beharko lukeena zera da gure ustez: internetek izugarrizko eskaintza helarazten digula. Material asko eta asko dago baina horrek ez du esan nahi dena baliagarria izan dakigukenik, iristen zaizkigun proposamen guztien artean aukeraketa bat egin behar dela hain zuzen. Web gune konkretu batzuk ezagutzea baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu beharrezko informazioa bilatzen jakitzea, baina hau ( bilatzen jakitea alegia) ez da "erakusten" den zerbait, bilatzaileak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren ikastea ez da zaila, informazioa bilatzen "ikasi" egin behar da, hau (ikastea alegia) esperientziaren ondorioz lortzen den zerbait da. Informazioa bilatzen jakitea beraz, jakintza baino gehiago, jarrera kontua da. 2.Zer nolako irakasle izan nahi dugu, zer garrantzia eman teknologiari eta nola erabili gure gelan? Lehenik eta behin esan beharra daukagu taldekide guztiak ados gaudela gauza batetan:haur hezkuntzan, gelan, teknologia berrien erabilpena mugatua izan behar dela.Erabilpena, irakaslearen prestakuntza lanera mugatzen dugu. Material osagarria lortzeko orokorrean. Teknologia berriak, ikasleei baino gehiago, irakasleei daude zuzenduta hezkuntzako zikloan. Dena den interesgarria iruditu zaigu, erabilpena mugatua izan behar duen arren, dauden baliabideak ezagutzea. 3.Zein da teknologiaren papera haur hezkuntzan? Aurretik esan bezala, teknologiak adin tarte honetan izan behar duen papera mugatua izango da. Haur hezkuntzan helburu nagusia jolastuz ikastea da, sozializatzea. Gure ustez, ordenagailuak ez du helburu hori lortzeko bidean laguntzen. Beraz, haur hezkuntzan teknologia berriak egongo badira irakasleak erabili behar dituelako izango da eta ez beste arrazoiengatik. Ez dugu esan nahi haur hezkuntzan teknologia berriak erabili behar ez direnik. Noski, teknologia berriek heuren tokia izan dezakete haur hezkuntzako gelan, baina honen erabilerak ez du helburu izan behar, tresna baizik.
  • 3. Galdera hauen inguruan ausnartu ondoren, argi genuen, gure artikuluaren helburua: Haur hezkuntzako irakasle batentzat interesgarriak izan zitezken helbideen bilduma egitea. Lehen momentuan taldeko 4 kideak interesgarriak iruditzen zitzaizkigun web guneak bilatzen hasi ginen: batetik ezaguntzen genituenak, entzunda genituenak, eta bilatzailearekin bilaketak eginez. Berehala ohartu ginen zein arazo genituen: 1.-Informazio asko dago sarean, gehiegi agian, eta web gune desberdinak aztertuz zenbait denbora igarotakoan berahala ohartzen zera azkenean web gune berdinetan bukatzen duzula: adibide bat jartzearren, chiltopia weg gunea eta cuaderno intercultural web gunetan askotan bukatzen genuen. Beraz garrantzitsua iruditu zitzaigun weg gune interesgarrietako loturak zituen web gune bat aurkitzea eta hala aurkitu genuen Arantzabdela ikastolako weg gunea, aurrerago berriz aipatuko duguna. 2.-Informazioa mota desberdina: Informazio asko dago eta aztertzeko eta antolatzeko irizpide bat aukeratu beharra ikusi genuen. Irizpide bat web gune motaren arabera izan zitekeen: instituzionalak, blogak etab. Baina azkenean erabiltzaielaren araberako irizpidea aukeratu genuen: Irakasleari zuzendutakoak eta ikasleei zuzendutakoak. Irakasleei zuzendutako web guneak: bi taldekidek irakasleei zuzendutako web gune interesgarriak bilatzeari ekin genion, batetik klaseak prestatzeko interesgarriak ziren web guneak bilatzen saiatu ginen, grafomotrizitatea lantzeko balibaide eta fitxak, marrazkiak eta eskulanak egiten laguntzeko web guneak... Ikasleei zuzendutako web guneak: Beste bi taldekidek ikasleei zuzendutako weg gunetara bideratu genuen lana: gelan baliagarriak ziren web guneak bilatzen saiatu ginen, ipuin multimediak, umeentzako jokuak... Aipatu bezala, informazio ugari dago eta idazlan hontan, aurkitu eta aztertu ditugun weg gune interesgarrienak biltzen saiatu gera, ondoren egunkari digitalean argitaratzeko artikulurako aukeraketa bat egin behar izan bait genuen.
  • 4. Euskararen inguruan: Lehenik eta behin, aipatu beharra dago euskarazko on line baliabideak bilatzea nahiko zaila izan dela. Izan ere, web orrialde gehienak, erdaraz idatzita daude, bai gazteleraz,ingelesez...Hori dela eta, benetan balioagarria izan zitezkeeen euskarazko baliabideak aurkitzea kostatu egin zaigu. Alde horretatik nabaria da sarean euskarak daukan presentzia urria, beste hizkuntzekin alderatuz, behintzat. Horrela, gazteleraz edo frantsesez bilatzerakoan, informazioz gainezka aurkitu gaitezke, eta aurkitutako web interesgarri asko alde batera utzi beharrean ikusten dugu geure burua. Ez da berdina gertatzen euskaraz dauden on line baliabideekin, non aurkitutako gauza gehienak aprobetxatu behar ditugun. Gure lanari begira, euskaraz azaldutako web orrialde asko ere alde batera utzi behar izan ditugu, batez ere, guk gure lana haur hezkuntzako haur eta irakasleei begira gauzatu dugulako, eta aurkitutako errrekurtso asko eta asko ez zirelako adin tarte horretako irakaskuntzarako egokiak. Hau kontuan hartuz, guretzat baliagarri gerta zitezkeen web orrialdeen espektroa oso murriztuta geratu da, alde batetik, adin tarte espezifiko batentzat soilik baligarriak gerta zitezkeen on line baliabideak bakarrik aukeratu genitzazkeelako, eta bestetik, euskaraz izan behar zutelako derrigorrez. Honegatik, azkenean gure online baliabideen bilketan erdarazko web baliabideak ere sartu ditugu, euskaraz aurkitutakoa nahiko urria baita, eta gainera, badaudelako erdaraz azaldutako on line baliabide batzuk, benetan pena merezi dutenak. Hala ere, gure intentzioa uneoro euskaraz datozen on line baliabideak hobestea izan da. Erreflexio moduan, iruditzen zaigu oraindik asko dagoela egiteko alor horretan,hau da, euskarazko on line baliabideen alorrean. Gero eta digitalizatuagoa dagoen mundu honetan, ezinbestekoa da euskarak bere tokia izatea, azken finean, etorkizuna baita aurrean daukaguna, eta euskarak etorkizunean bizirik jarraitzea nahi badugu, aro berriei eta bertako baliabideei (hau da, teknologia berriei)ireki behar die bere burua. Irakasleei zuzendutako web gune interesgarriak: Ondorengo web guneak irakasleek erabiltzekoak dira. Hauek materiala prestatzeko zein klasean haurrekin erabiltzeko erabili ditzakegu.
  • 5. http://arantzabelaikastola.com/webgunea/index.php/es/enlaces Gasteizko Arantzabela ikastolak lotura interesgarriak jasotzen dituen atal bat garatu du. Bertan, loturak gailka sailkatuta daude bilaketa errezte arren. Gai bakoitzaren ondoan gai horren inguruan bildutako web orrialde kopurua dago. Gaiak ondorengo hauek dira: • Jolasak (20) • Zientziak / Ciencias (10) • Musika / Música (3) • Plastika / Plástica (7) • Matematika / Matemáticas (5) • Mekanografia / Mecanografía (7) • Mapak / Mapas (3) • Hiztegiak / Diccionarios (3) • Ingelesa / Inglés (11) • Gaztelania / Castellano (8) • Bertsolaritza (2) • Informatika / Informática(11) • Ingurunea / Conocimiento del medio (5) • Erakundeak/Organizaciones(7) • Baloreak / Valores (3) • Hezkuntza baliabideak(35) • Euskara(2) Arantzabela ikastolak sortutako atal honek abantail asko ditu, izan ere bilketa lan garrantzitsua egiten du orrialde oso interesgarriak bilduz. Gaika sailkatuta egoteak ere bilaketa erraztu egiten du, izan ere modu honetan oso erraza da nahi dugun gaiarekin lotura duten interneteko orrialdeak aurkitzea. • http://www.cuadernointercultural.com/materiales/lectura/grafomotr icidad/
  • 6. Cuaderno Intercultural, baliabide desberdinak biltzen dituen blog bat da. Blog oso zabala da, izan ere, blogaren helburu nagusia interkulturalitatea eta hezkuntza interkulturala sustatzea da material ezberdinen bidez. Bertan hezkuntzan oso baliagarriak izango zaizkigun materialak aurkituko dutugu, nabarmentzekoak direlarik grafomotrizitatearen inguruko lotura interesgarriak. Imprimatzeko zein orrialdean bertan egiteko ariketak ekeintzen dizkigu orrialde honek hizkuntza ezberdinetan. • http://www.dibujos.org/ Marrazkiak, karetak, puzzleak, titereak ea. inprimatzeko oinarrizko web gune interesgarri bat da hau. Materiala gaien arabera sailkatuta dago eta horrek bilaketa erraztu egiten du. • http://www.etxegiroan.com/eu/index.php Orrialde honetan gazteleraz zein euskeraz enztuteko narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako zein helduentzako ipuinak topatuko ditugu, autore ezberdinen materiala editatua, musikaz batera. Ipuinak 3 ataletan sailkatuta daude: Atal horietako bi euskeraz dira, batzuk helduentzat izanik eta besteak gazte zein umeentzat ( nahiz eta horietako batzuk helduentzat ere zuzenduak egon). Beste atala aldiz, gaztelaniako ipuinak dira helduentzat soilik zuzenduta. Orrialdea euskeraz zein gazteleraz dago, baino materiala gehienbat euskeraz aurkituko dugu. Haiseran aipatu bezala, web orri honek hainbat autoreen lanak editatu eta musikaz bete ditu, besteak beste: Uxue Apaolaza, Amets Arzallus, Mario Bennedeti, Harkaitz Cano, Julio Cortazar, Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Joseba Sarrionandia, Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide, Antton Irusta....
  • 7. Ipuinak zein beste kontakizunak giro lasai batean entzuteko aukera eskeintzen du orrialde honek. Etxegiroan, baita eskolagiroan ere, zergaitik ez. • http://www.olesur.com/educacion/ Nahiz eta web orrialde hau gazteleraz izan, baliabide ugari eskaintzen dituenez gure orrialde gogotsuenen artean sartzea erabaki dugu. Bakoitzak, orrialdeak eskaintzen dituen arloetan beti ere, errefortzuko ariketa pertsonalizatuak egin ditzake. Hauteaz gain oinbarrizko jakintzak lantzeko edota problemak ebazteko ariketak ere aurkitu ditzageu. Hauek dira orrialdeak eskeintzen dituen arloak: Matematika, Lengua ( gaztelera), artea eta inteligentzia. Arlo bakoitzaren barruan ondorengo edukiak orrialde nagusian topatuko ditugu( soilik gazteleraz): Matemáticas Competencias Básicas Romanos Escribe con letra Escribe con cifras Cálculo Inicio a la suma Números Naturales Actividades de Refuerzo Calculo Mental; sumas Problemas Fracciones Cálculo online Lengua Método Lectura Global Identificación Letras Caligrafía Caligrafía Doble Pauta Pautas Poner Acentos Separa Palabras
  • 8. Fuga de Palabras Escribe Frases Inteligencia Búsqueda de Símbolos Puzzles Cubos Test de Dominó Memoria Series Gráficas Copiar Símbolos Gererar Laberintos Sudokus Gratis Artística Artística Bilingüe Fichas Colorear Mandalas Hementxe ezkerrean aurreko lerroetan aipatutako matematikako errefortzu ariketa batzuen zatitxo bat; Ariketak mailaren arabera egokitu daitezke eta batez ere inteligentziaren arloan edota artearen arloan nahiz eta eurkeraz ez izan baliabide asko lortu ditzakegu. Ikasleei zuzendutako web gune interesgarriak: Jarraian, ikasleentzako egokiak izan daitezkeen web gune ezberdinak aipatu eta deskribatuko ditugu: • http://www.milcuentos.com Milcuentos izeneko web gune honetan, ipuin ezberdinak topa daitezke, irudiz eta audioz lagundurik. Arazoa, baina, 2 ez beste guztiak gazteleraz daudenez, ez zitzaigun gomendagarria iruditu, gerora ez baitzaigu baliagarria izango.
  • 9. http://www.haurhezkuntzakokantak.blogspot.com Haur Hezkuntzako kantak biltzen dituen bloga da hau. Abesti batzuek gainera, badute audioa ere. Hala ere, bertan topa daitekeen abesti kopurua nahiko mugatua da eta gainera, bloga ez dago oso eguneratuta. • http://berbatik.blogspot.com Blog hau oso eguneratuta dago eta lotura dexente ditu. Eskola bateko haurrek zer egiten duten azaltzen dute maiztasun handiarekin, argazkiz eta bideoez lagundurik. Bestalde, esteka pila bat topa ditzakegu: • Childtopia • euskal umeon zibertxokoa • Jolas egiteko ipuinak • Jolasak euskeraz • Olentzero • Olentzeroren txokoa • Recursos para educacion infantil • jugando en... • Redred • la vaca connie • BIDEOAK: PLANETA ZAINDU • WUMPA • Cuaderno de pasatiempos • El bosque de las actividades • educapeques • mover el raton • leo lo que veo • Vedoque • juega y aprende • vocales • Palabras amigas • El mundo de Manu • El huevo de chocolate • Fantasmin
  • 10. Fantastic Hala ere, hauetariko gehienak gazteleraz daude eta ondorioz, ez zaigu oso egokia iruditu. • http://www.kontukontari.net Web gune honetan, euskarazko ipuin ezberdinak topa daitezke. Ipuinak, irudiz, audioz eta ipuinaren testuaz beraz daude osaturik. Hala ere, badute beste gauza aipagarri bat ere: irudiaren ondoan, gorren hizkuntzan hitz egiten duen pertsona baten irudia ageri baita uneoro. Horregatik, web gune interesgarria iruditu zaigu. Hala ere, artikulurako interesgarriagoak diren web guneak topatu ditugula esan behar dugu, izan ere, web gune honetan dagoen ipuin kopurua ez baita oso handia. Beraz, ikusi dugun bezala, web gune eta blog hauetako batzuk interesgarriak badira ere, ez ditugu lanean sartu, lan honen helburua, web gune, blog,… osatu eta benetan interegarrienak biltzea izan delako. Azken hausnarketa Lana honekin ikusi duguna zera da: baliabide ugari dago sarean, honek ez du esan nahi guztiak baliagarriak direnik, badira gauza interesgarriak baina baita baliagarritasun handirik ez duten hainbat web gune, blog, etabarr ere. Ondorioz, guk zenbait web gune, blog etab aukeratu eta aurkeztu ditugun arren, garrantzitsuena sarean informazioa bilatzen, filtratzen, erabiltzen etab jakitea dela ondorioztatu dugu.